Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

Atzeraelikadura © 2024 by Julene Bilbao is licensed under Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International

NOIZ? Atzeraelikadura beharrezkoa den une orotan egingo da, hau da, hasierako fasean, erdikoan zein amaierakoan. Honen helburua ikaslearen ikaskuntza prozesuaren jarraipen eraginkorragoa eta bideratuagoa egitea da.

KANALAK? Erabiliko diren kanalak honako hauek izango dira:

  • Guraso eta tutorearentzat, idatzizkoa mezuak zein ahozko azalpenak. Horretarako, emaila edota telefonoa erabiliko dira.
  • Ikasleen kasuan, tresna desberdinak erabiliko dira jardueraren arabera.
    • Classroom-en idatzitako komentarioak (idazlan baten zuzenketarako)
    • Kahoot-ak, Google Form-eko galdetegiak (Literaturako edukiak baloratzeko).
    • Educaplay, audioak (ikasleek egindako aurkezpen bat baloratzeko) etab.

NORI? DBHko ikasleak izanda, bereziki ikasleei zuzendutako atzeraelikadura izango da, ikaskuntza prozesuan egindako akatsen zein lorpenen berri emateko, hala ere, beharrezkoa izatekotan (ikasleak ez badu atzeraelikadura aintzat hartzen) informazio hori ikaslearen tutoreari edota gurasoei ere helaraziko zaie.

TRESNAK? Atzeraelikadurarako erabiliko diren tresnak gu kontrolatzen ditugunak izango dira. Horien artean, hauek nabarmenduko ditut: *Classroom-eko komentario pribatuak *Google Form-eko galdetegi kuantitatibo/kualtitatiboak *Email-a *Audioak *Errubrikak

HOBEKUNTZAK? Hobekuntza bermatzeko, honako hau izan beharko dugu kontutan: Helburu nausia ikaslearen ikaskuntza eta hobekuntza prozesua bermatzea denez, argiak eta zehatzak izan behar gara azalpenetan, ahal den heinean, eskatzen zaienaren adibideak erakustea positiboa izan daiteke, adibidez, hitz bat gehiegi errepikatzen bada idazlan baten, sinonimoak idaztea. Atzeraelikadura une oro eraikitzailea izan beharko da.