Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

NETIKETA

Ikonoak: www.flaticon.com

Bideo-bileretan nola portatu

Puntualtasuna zaindu

Leku isil batean egon

Postura onean egon

Hitz egiten ez zauden bitartean mikrofonoa isilarazi

Hitz egin aurretik hitza eskatu, aplikazioak eskeintzen dizun tresna erabiliz

Idazkerak eta formak zaindu, hizkuntza zuzena eta egituratua erabili

Lagunei zaindu eta ondo hitzegin

Kamara konektatuta izan

Irisgarritasuna zer den azaltzen hasteko baliatuko dugu Aitziber Zubillagaren artikuluaren hasiera: “Pertsona guztiei egokitutako espazio eta zerbitzuak sortzeko irizpidea lantzen du "irisgarritasun unibertsala" kontzeptuak. Hau da, pertsonen aniztasun funtzionala hartzen du kontuan: mugikortasun, ikusmen, entzumen, edota ahalmen intelektual anitza. Gure bizitzan zehar, gure gaitasunak eraldatuta edota murriztuta ikus ditzakegunez —ezintasun iraunkor bat, haurdunaldian zehar, haur-kotxea daramagunean, lesioren bat dugunean, pisua daramagunean, e.a.—, guztiok eskertzen dugu azpiegiturak, zerbitzuak eta produktuak erabiltzeko errazak izatea. Erosotasunaz eta kalitateaz ari gara azken finean. Beraz, irisgarritasunean eginiko hobekuntzek pertsona guztientzat erosotasun handiagoko ingurune eta zerbitzuak sortzea ahalbidetzen dute, guztiok goza ditzakegunak, eta horregatik estetika eta diseinua eragotzi gabe. Erosoagoak diren espazioak, ez dira "ortopedikoak", kalitate handiagoko inguruak baizik.” Bizitzaren gainerako arloetan bezala hezkuntzaren esparruan ere irisgarritasuna ezinbestekoa da. Zentzu honetan, teknologia erabiltzeak aukera ugari ematen ditu hezkuntza-baliabideak eta -estrategiak egokitzeko. Baina, neurri egokiak aplikatzen ez baditugu, multimedia-elementuak izan daitezke ere irisgarritasun-oztopo. Baliabide didaktikoak diseinatzerakoan irisgarritasuna kontuan izateko irizpide orokorrei jarraitzeko eta zure ikasleei zeintzuk egokitzen zaizkien hoberen ikertzea gomendatzen dizugu. Irizpide horiek ezagutzeko klikatu izarran.

  • Testu-dokumentua bada:
12 puntuko edo gehiagoko letra erabili, erabilitako iturrien eta hondoaren arteko kontraste egokia eskaini, audio-oharrak ezarri
  • Irudiak agertzen badira, azalpen-testua gehitu. Ondoren, pertsona batek ikusmen zailtasunak baditu ozenki entzun ditzake irudien ezaugarriak testu-irakurgai bat erabiliz (ahots-sintesi sistema). Adibidez
  • Formaren eta sakoneraren arteko kontraste egokiak eskaini, edukia errazago irakurtzeko.
  • Bideoei azpitituluak gehitu (badaude onlineko hainbat tresna).
  • Adinari eta ulermen-mailari egokitutako hiztegia erabiltzea.
  • Ikasle guztiek behar duten beste denbora eskaini proposatutako jarduerak osatzeko.
  • Baliabide erraz eta intuitiboak prestatu, informazioa ulertzen dela ziurtatzeko.
  • Edukiari laguntzeko ikono adierazgarriak jarri.