Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

Eusko Jaurlaritzaren Lanbide Heziketako Sailburuordetza

Hona hemen 5.bidalketari dagokion bideoa: https://www.loom.com/share/5c34a26ddf3942fd9fd72451f33a84bb?sid=71aaa48e-2df4-4c60-b05f-8649231a0350

Hona hemen 3.bidalketari dagokion bideoaren esteka: https://www.loom.com/share/538f7f7bae914dbaaaccaed6ef3a3e16?sid=5dd283ff-fbda-4f6f-9230-8f67b6f593d8

Txertatu hemen Moodle-eko 6.bidalketan eskatzen den bideoa. OHARRA: Eduki digitalaren eskuragarritasuna (ikusteko baimenak) eta lorpen adierazle guztiak betetzen dituzula bermatu zure azalpenean. Gogoratu atal hau ebaluatu ahal izateko bideoa zeregin bezala igo behar duzula ere Moodle-era, 6.bidalketa atalean.

Hona hemen 4.bidalketari (3.A. eta 3.B. atazak) dagokion bideoaren esteka: https://www.loom.com/share/18691682109e4653b77bede147075c58?sid=093ab819-03a3-4118-9831-712a5b2c0447

Nahi duzun kanpoko plataforma batetan jarritako 5 minutu baino gutxiagoko bideo baten bitartez bigarren bidalketa honetarako sortutako eduki digitalak (2A eta 2B atazak) nola burutu dituzun ebidentziatu behar duzu zure portfolioan nabigatuz, beharrezkoak diren azalpenak emanez eta ondoren azaltzen diren lorpen adierazleak betetzen direla ziurtatuz. Beraz, bidalketa honetan, atal hontako 2 atazak nola burutu dituzun azaltzen duen bideoa txertatu (bideo berdina zure portfolioan ere txertatu). Oharra: Egiletzaren inguruko arazoak ekidite aldera, zure lokuzioarekin batera zure burua ere agertu behar da. Hona hemen 2.bidalketari dagokion bideoa (2.A. eta 2.B. atazari dagokiena): https://www.loom.com/share/3986f0fd8b0048f9b91913963cfe4e82?sid=e366a58d-7cff-4c24-adba-7fb7b7342baa

Hona hemen 1.bidalketaren nire azalpen bideoa: https://www.loom.com/share/f48db55c47554d819a2866e942694e8f?sid=01c6661d-13a5-4374-ab11-7ba080e12d53 "><div style="position: relative; padding-bottom: 56.25%; height: 0;">

Ziklo mailan irakasle-taldean komunikaziorako erabiltzen dituzuen kanal eta tresnak martxan daudela ebidentziatu portfolioan. Nola ebidentziatu?

  • Pantaila irudi bidez kanal eta tresnak erakutsi portfolioan (tresnen logo edo irudiek ez dute eskatutakoa ebidentziatzen).
  • Testu bidez kanal eta tresna horiek argudiatu portfolioan (zertarako erabiltzen dituzuen eta kanal eta tresna horien zergatia).
1.Microsoft Teams Microsoft Teams gainontzeko irakasleekin komunikatzeko maiz erabiltzen dudan tresna bat da. Teams plataformaren bidez, bi aukera nagusi ditut irakasle-taldearekin komunikatzeko: batetik, "ekipo" ezberdinak sortuz, "ekipo" honetan parte-hartzen duten irakasle guztiei mezua helarazteko/jasotzeko aukera dut. Gaur egun, zikloaren diseinua berdiseinatzen ari garenez (ETHAZI eredua aplikatuz), irakasle-taldea osatzen dugun pertsonok "ekipo" bat sortu dugu eta oso baliagarria egiten zaigu bertatik txateatzeko, artxibo ezberdinak partekatzeko edota bileren egutegi bat sortzeko. Modu honetan, taldea osatzen dugun guztioi iristen zaigu pertsona batek helarazi nahi duena. Horrez gain, zehazki irakasle batekin hitz egin nahi badut, ez daukat zertan "ekipo" batetik hitz egin; zuzenean, txat pribatutik hitz egin diezaioket. Normalean, txat pribatua erabiltzen dut, konfidentzialtasunezko gaiak tratatzeko, edo ikasle baten inguruan hitz egiteko. Microsoft Teams aipaturiko helburuekin erabiltzen dut, izan ere, plataforma digital zabala iruditzen zait, eskaintzen dituen aukera ugariak direla eta (deiak ere egin daitezke adibidez). Horrez gain, irakasleekin modu asinkroniko eta azkar batean komunikatzeko aukera dut, presentzialki egoteko modurik ez dagoen egoeretan. 2.Microsoft Outlook Microsoft Outlook tresna digitala ere askotan erabili ohi dut irakasle-taldearekin harremantzeko (horrez gain, baita ikasleen familiekin edota kanpo-eragileekin komunikatzeko ere). Irakasle-taldeari mezu sakonagoak eta luzeagoak bidaltzeko, Teams-era jo beharrean Outlook erabiltzen dut. Izan ere, modu formaleagoan erabiltzeko tresna digital bat da. Esaterako, irakasle-taldean konpromezuzko zerbait jazo denean, edota erregistratuta jaso nahi dugun ebidentziaren bat badago, Microsoft Outlook erabiltzen dut. Irudian ikus daitekeen bezala, tresna honek aukera ezberdinak eskaintzen dizkit komunikazioari dagokionez: -Email-ak bidaltzeko/jasotzeko aukera, normalean, modu azkar batean. -Nire laneko egutegia txertatzeko bide erraza eskaintzen du. -Beste irakasle/eragileei bilerak konbokatzeko aukera. Tresna hau erabiltzailearen arrazoi nagusia da, ikastetxeak eskaintzen digun tresna bat dela. Gainera, Teams-ek bezala, aukera zabalak ematen ditu komunikaziorako. Horrez gain, telefonora jo beharrean, askotan bide azkarragoa eta asinkronikoa da Outlook-en bidez bidaltzen ditugun mezuak. Aurretik aipatu bezala, gainera, ebidentziazko mezuak jasotzeko tresna baliagarria da. 3. Zoom Zoom plataforma irakasle-taldearekin modu sinkronikoan komunikatzeko erabiltzen dut. Normalean, presentzialki bilerarik egiteko aukerarik ez dagoenean erabiltzen dugu, izan ere, honek aukera ematen digu bideokonferentzia sortzeko, eta, nahiz eta une eta gune ezberdinetan egon, taldean komunikazioa sustatzeko. Zoom plataforma da bideokonferentziak egiteko hautatzen dudan tresna, izan ere, funtzio sorta zabala eskaintzen du, bideokonferentziak egiteaz haratago. Hala nola, txata, pantaila partekatzea edota dokumentuetan kolaboratzea. Eta horrek, komunikazioa eraginkorra izatea eta denbora errealeko komunikazioa errazten ditu. Komunikazio-premia ezberdinetara egokitzeko malgutasuna ematen du Zoom-ek, talde-kohesioa eta produktibitatea sustatuz.

Ziklo mailan irakasle-taldean elkarlanerako erabiltzen dituzuen kanal eta tresnak martxan daudela ebidentziatu portfolioan. Nola ebidentziatu?

  • Pantaila irudi bidez kanal eta tresnak erakutsi portfolioan (tresnen logo edo irudiek ez dute eskatutakoa ebidentziatzen).
  • Testu bidez kanal eta tresna hoeriek argudiatu portfolioan (zertarako erabiltzen dituzue eta zergatik kanal eta tresna horiek).
1.Microsoft Teams Microsoft Teams, komunikatzeko helburuarekin erabiltzeaz gain, elkarlanerako ere tresna paregabea da, Izan ere, txat pribatuak eta "ekipo"-etako txat-a eskaintzeaz gain, beste hainbat aukera ere eskaintzen ditu: "Ekipo"-etan, irakasle bakoitzak karpetak sor ditzakegu, eta karpeta horien barruan artxibo edo dokumentu ezberdinak igo. Beraz, elkarlanerako baliabideak Teams-en jasota gelditzen dira. Modu honetan, bilera batean adibidez, modu sinkronoan erabil ditzakegu Teams-en zintzilikatuta ditugun baliabideak. Horrez gain, norberak modu asinkronoan ere erabil ditzake bertako baliabideak. Honek, irakasleon elkarlana sustatzen du. Microsoft Teams irakasleen arteko elkarlanerako erabiltzen dut, izan ere, oso erosoa da zeregin baten jarraipena burutzeko. Gainera, "ekipoa" osatzen dugun irakasle guztiok ikus ditzakegu eta erabil ditzakegu "ekipo" horren barruan dauden baliabide guztiak. 2.Microsoft Outlook Microsoft Outlook tresna digitala ere, komunikazioaz gain, elkarlana sustatzeko erabiltzen dugu irakasle-taldean. Elkarlana sustatzeko, zenbait funtzio eskaintzen ditu Outlook plataformak, eta nik hurrengoak erabiltzen ditut: -Bilerak programatzeko: Nire lankideak (irakas-taldea) bilera batera gonbidatu nahi badut, aukera ematen dit data, ordu eta kokapen zehatz bat hautatu eta bilera programatzeko. Gainera, lankidearen korreoa ipintzen badut, mezu bat iritsiko zaio nire bileraren berri emanez. Berak, aukera izango du bilera onartzeko edo ez onartzeko. -Partekatutako atazak finkatzeko: Outlook-en bidez, irakasle-taldean ditugun zereginak esleitzeko, epemugak jartzeko eta aurrerapenaren jarraipena elkarlanean egiteko aukera dugu. Horrek, lankidetza antolatua izaten laguntzen du, eta guztiok besteen erantzukizunen berri izatea bermatzen du. Tresna hau elkarlana sustatzeko erabiltzearen arrazoia da, alde batetik, elkarlana eta lankidetza modu antolatuan aurrera eramateko aukera ematen digula irakasleoi. Bestetik, tresna honek aukera ezberdinak eskaintzen ditu irakasleon lankidetza sustatzeko, bileren programaziotik hasi eta artxiboen elkartrukera eta zereginen koordinaziora arte. 3.Educamos Educamos, ikastetxeak eskaintzen digun beste tresna digital bat da. Honek, batez ere, gainontzeko irakasleekin, ikasleen jarraipenaren inguruko ebidentziak partekatzea ahabidetzen dit. Adibidez, Gela Ekipoa osatzen dugun irakasleok ikasleen aurrerapen eta zailtasun-akademikoen inguruko balorazioak edota iruzkinak sartzeko aukera dugu. Honek, bidea errazten digu ikasle horien aurrean hartu beharreko erabakiak zein diren identifikatzeko, eta gure arteko elkarlana sustatzeko. Beraz, Educamos, ikasleen inguruko ebidentziak jasotzeko erabili ohi dugu irakasleok. Eta, ondoren, bileretan, plataforman jasota ditugun ebidentziek lagundu ohi digute, modu sinkroniko batean erabakiak hartzen. Educamos, ebidentziak jasotzeko tresna erabilgarria kontsideratzen dut, batez ere, ikasleen inguruko gertaerak jasotzeko: ebaluazioak, jarreraren ingurukoak, asistentziaren ingurukoak etab. Honek, ahalbidetzen digu irakasleoi momentuoro ikasle bakoitzaren inguruko informazio eguneratua edukitzen.

Irakasle-taldeko lan testuingururako erabiltzen dituzuen Netiketa arauak ebidentziatu portfolioan. Nola ebidentziatu?

  • Infografia sinple bat sortu eta esteka portfolioan txertatu non irakasle-taldean erabiltzen dituzuen edo erabiltzeko proposatzen dituzun Netiketa arauak isladatzen dituzun.
Hona hemen, irakasle-taldean erabiltzeko proposatzen ditudan Netiketa arauak, infografia batean jasota: https://view.genial.ly/65fd55aefd7a6c0014bd2625/interactive-content-netiketa-arauak

Ikasleak proposatutako gaiaren lanketan jarri behar dituzunez, ikasleen elkarlanerako testuingurua definitu beharko duzu. Talde lanean aritzeko beharrezkoak izango dituzten komunikazio eta elkarlanerako kanal eta tresnak zehaztu beharko dituzu eta portfolioan ebidentziatu. Nola ebidentziatu?

  • Pantaila irudi edo bideo bidez, ikasleek beharrezkoak izango dituzten komunikazio eta elkarlanerako tresnak / plataformak / aplikazioak martxan dituzula erakutsiz.
Oharra: bideo bidezko eduki digital bat sortzen baduzu, egiletzaren inguruko arazoak ekidite aldera, zure lokuzioarekin batera zure burua ere agertu behar da. Lorpen adierazleak:
  • Ikasleek ikaskuntza prozesuan beharrezkoak izango dituzten komunikazio tresnak / plataformak / aplikazioak martxan jarri dira.
  • Ikasleek ikaskuntza prozesuan beharrezkoak izango dituzten elkarlanerako tresnak / plataformak / aplikazioak martxan jarri dira.
Nik proposarturiko gaia ikasleek lantzeko, hurrengo komunikazio tresnak eta eklarlanerako tresnak beharko dituzte: 1.Microsoft Teams Kasu honetan, ikasleek Microsoft Teams plataforma komunikaziorako zein elkarlanerako erabiliko dute. Era honetan, Teams barruan, gai hau (Aniztasun Funtzionala) lantzeko dagokion "ekipoa" sortuko dut lehenik. Bertan, gai hau landuko duten ikasle guztiak sartuko ditut, hain zuzen ere 1PA2ko ikasleak. Behin "ekipoa" sortuta, ikasle-talde kopuruaren arabera kanalak sortuko ditut; hain zuzen, talde bakoitzari kanal bat egokituko zaio. Horrela, 1.taldeak 1.kanala erabiliko du, 2.taldeak 2.kanala etab. Batetik, komunikazioari dagokionez, ikasleek beren kanala izango dute (talde bakoitzak berea). Kanal bakoitza modu pribatuan eratuko da, horrela, kanal bakoitza soilik taldeko kideek eta irakaselok ikusteko aukera izango dugu. Komunikatzeko, ikasleek "publicaciones" atala erabili ahal izango dute beren jardunari eta lanari buruz aritzeko. Esaterako, hona hemen 1.taldearen kanalean txateatzeko aukera: Bestalde, elkarlanerako ere, "kanal" bakoitzaren barruan, talde bakoitzak, "archivos" atalean, lana aurrera eramateko behar dituzten karpetak sortuko dituzte, eta karpeta bakoitzaren barruan, lana egiteko behar dituzten dokumentuak zein Power Pointak sortuko dituzte. Honek, talde barneko elkarlana sustatuko du. Azkenik, irakasleok ikasle guztientzat mezu konkreturen bat bidali nahiko bagenu, kanalak erabili beharrean, "general" atala erabiliko genuke; bai eurekin komunikatzeko (denekin aldi berean), baita karpetak eta dokumentuak "archivos" gunera igotzeko ere. 2.Microsoft OneDrive Tresna hau ere erabili ahal izango dute ikasleek beren elkarlanerako. Izan ere, Microsoft Teams-en zuzenean dokumentuak sortu ordez, aukera izango dute OneDrive erabiltzeko. OneDrive, eskolako kontuen bitartez erabiltzen dute ikasleek (guk ere bai, irakasleok), eta oso erabilgarria da fitxategiak biltegiratzeko era pribatu batean. Kasu honetan, baliagarria izan daiteke, irakasleok ikusi gabe ikasle-taldeak beren lana aurrera eramateko, azken emaitza osatu arte. Ikasleek "mis archivos" edo "compartido" atalak erabil ditzakete. Batez ere, taldekideekin elkarlanerako "compartido" atalean beren lan partekatuak igoko lituzkete.

Ikasleak elkarlanean aritzeko, sortutako eduki digitalak eta baliabideak eskuragarri jarri beharko dizkiezu ikaskuntza plataforman. Nola ebidentziatu?

  • Pantaila irudi edo bideo bidez, 2. bidalketarako sortutako eduki digitalak ikaskuntza plataforman ikasleen eskura dituzula portfolioan erakutsiz.
Oharra: bideo bidezko eduki digital bat sortzen baduzu, egiletzaren inguruko arazoak ekidite aldera, zure lokuzioarekin batera zure burua ere agertu behar da. Lorpen adierazleak: Sortutako edukiak ikastetxeko ikaskuntza plataforman txertatu dira era sinkrono/asinkronoan lantzeko. 3.A. atazarako Microsoft Teams-en sortu dudan "ekipoa" erabiliz, "general" atalean oinarrizko edukia eta sakontze edukiak txertatu dizkiet ikasleei. Kasu honetan, "publicaciones" atala erabili dut txat moduan idatziz. Hona hemen ebidentziak: Bestalde, "general" atalean, "archivos"-en barruan, bi karpeta sortu ditut. Batetik, "beste hainbat baliabide" izenekoa, non, ikasleek lana burutzeko baliabide lagungarriak aurki ditzaketen. Bestetik, "ikasleen lanak", non ikasle-talde bakoitzak beren azken emaitzaren dokumentua bertara igo beharko duen. Bakoitzak, bere taldearen zenbakia jarri beharko dio lanari izenburu gisa (adibidez, 1.taldeak 1.TALDEA izenburua).

Ikasleak taldeka zure espezialitateko gai baten lanketan jarri behar dituzu (dagoeneko lantzen duzun gai bat, landuko zenukeena edota erronka baten parte dena). Gai horren inguruko ezagutzak neurtzeko tresna digitalen bidez aurre-ebaluazioa egin behar duzu. Beraz, 2 elementu jorratu beharko dituzu portfolioan:

  1. Ikasleek landu beharko duten gaiaren azalpen ebidentzia.
Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonen Arretarako Teknikaria izateko zikloa (4.erronka) Pertsonen Arretarako (PA) zikloan, 1.mailan, erronka ezberdinak jorratzen ditugu ikasturtean zehar. Hain zuzen ere, jarduera hau aurrera eramateko, 4.erronkan jarri dut fokua. 4.erronka honetan, ikasle-talde bakoitzari Aniztasun Funtzionala pairatzen duen pertsona ezberdin baten kasua banatzen zaio, eta helburu nagusia, pertsona honen beharrei erantzuteko jarduera batzuk aurrera eramatea da. Nire kasuan, hurrengo jardueran oinarrituko naiz 4.A. ataza osatzeko: Identifika itzazu kasu bakoitzean deskribatzen diren pertsonaren ezaugarri eta behar biologiko, psikologiko eta sozialak. 2.Ikasleek planteatutako gaiaren inguruan dituzten aurre-ezagutzak neurtzeko teknologia digitalak erabiliz burutuko duzun ebaluazioaren ebidentzia. Ikasleek gaiaren inguruan dituzten aurre-ezagutzak neurtzeko erabiliko nukeen tresna digitala Kahoot izango litzateke. Alde batetik, Aniztasun Funtzional mota ezberdinen inguruko aurre-ezagutzak, eta bestetik, ezaugarri eta behar biopsikosozialen inguruko aurre-ezagutzak neurtzea da helburua. Hona hemen, gaiaren inguruan sortu dudan Kahoot-a: https://create.kahoot.it/share/anzitasun-funtzionala-ezaugarriak-eta-beharrak/6fca4ae3-ccf4-4dca-adaf-e6d852750949 Hona hemen sortu dudan bideoa: https://www.loom.com/share/980840125398456e8e2958ed06ac1967?sid=efc04e60-2755-4d0f-a425-2a350057c336

Ikasleen ezagutza maila neurtzeko burututako aurre-ebaluazioaren ondoren eta jasotako emaitzen arabera, behar duten ikasleek oinarrizko edukiak landu beharko dituzte sakontzeko edukietara salto egin aurretik. Horregatik, oinarrizko ezagutzak landu ahal izateko eduki digitala landu behar duzu. Nola ebidentziatu?

  • Oinarrizko ezagutzak landu ahal izateko eduki digital bat sortu eta portfolioan txertatu. Edukiak, ondoren azaltzen diren lorpen adierazleak bete beharko ditu.
Oharra: audio eta/edo bideo bidezko eduki digital bat sortzen baduzu, egiletzaren inguruko arazoak ekidite aldera, zure lokuzioa eta/edo zure burua agertu behar da. Hona hemen ikasleek oinarrizko ezagutzak landu ahal izateko sortu dudan eduki digitala: https://view.genial.ly/660297f592c23100144bcc5b/presentation-presentacion-genial

Proposatutako gaia lantzeko sortutako oinarrizko eta sakontze edukiak irisgarriak direla bermatu behar duzu. OHARRA: Bi eduki digital daude beraz, bi 5.A atal osatu behar dira portfolioan. Nola ebidentziatu?

  • 2A eta 2B ataletan sortutako eduki digitalentzako irisgarritasun elementuren bat gehitu eta/edo sortu eta eduki berri hauek portfolioan, dagokion atalean oinarrizko edo sakontze edukian, txertatu.
Oharra: audio eta/edo bideo bidezko eduki digital bat sortzen baduzu, egiletzaren inguruko arazoak ekidite aldera, zure lokuzioa eta/edo zure burua agertu behar da. Nire kasuan, oinarrizko edukian, testu-azalpenak ordezkatzeko edota osatzeko audio bidezko irisgarritasun-elementuak txertatu ditut. Hona hemen, nire oinarrizko-edukia, irisgarritasun elementuekin: https://view.genial.ly/660297f592c23100144bcc5b/presentation-aniztasun-funtzionala

Ikasleek proposatu duzun gaiaren inguruko oinarrizko ezagutzak dituztenean, gaian sakontzeko unea da. Horregatik, ezagutzetan sakondu ahal izateko eduki digitala landu behar duzu. Nola ebidentziatu?

  • Ezagutzetan sakontzeko eduki digital bat sortu eta portfolioan txertatu. Edukiak, ondoren azaltzen diren lorpen adierazleak bete beharko ditu.
Hona hemen ikasleek ezagutzetan sakontzeko sortu dudan eduki digitala: https://view.genial.ly/6602e4d692a59800140050f4/interactive-content-quiz-trivial-ii

Proposatutako gaia lantzeko sortutako oinarrizko eta sakontze edukiak irisgarriak direla bermatu behar duzu. OHARRA: Bi eduki digital daude beraz, bi 5.A atal osatu behar dira portfolioan. Nola ebidentziatu?

  • 2A eta 2B ataletan sortutako eduki digitalentzako irisgarritasun elementuren bat gehitu eta/edo sortu eta eduki berri hauek portfolioan, dagokion atalean oinarrizko edo sakontze edukian, txertatu.
Oharra: audio eta/edo bideo bidezko eduki digital bat sortzen baduzu, egiletzaren inguruko arazoak ekidite aldera, zure lokuzioa eta/edo zure burua agertu behar da. Nik sortu dudan sakontze-edukiari dagokionez, entzumen-irisgarritasuna bermatzen duten elementuak gehitu dizkiot. Hain zuzen, azalpen bakoitzaren ondoan, bozgorailuaren ikono bat erantsi diot, eta bertan klikatuz gero, azalpenari dagokion ahots-grabatua ageri da. Hona hemen esteka: https://view.genial.ly/6602e4d692a59800140050f4/interactive-content-tribiala-af

Demagun, zure ikasleei eskeinitako sakontze edukiak ikaskuntza plataforman utzitako aztarna digitalaren arabera, honakoak direla ikasle bakoitzak sakontze eduki hori barneratzeko behar izan dituen ikustaldi kopurua: IkasleaIkustaldiakIkasle 12Ikasle 25Ikasle 32Ikasle 42Ikasle 52Ikasle 615Ikasle 75Ikasle 83Ikasle 94Ikasle 103Ikasle 1142Ikasle 1210Ikasle 132Ikasle 142Ikasle 152Ikasle 162Ikasle 172Ikasle 184Ikasle 192Ikasle 202Ikasle 213Ikasle 222Ikasle 233Ikasle 2411Ikasle 256 Datu horiek aztertu eta zure ikasle taldean dauden erritmo desberdinak identifikatu behar dituzu. Behin erritmo desberdinak identifikaturik eta talde bakoitzaren ikaskuntza pertsonalitzatzea helburu, zure sakontze eduki horretan egingo zenituzken egokitzapenak argudiatu beharko dituzu. Nola ebidentziatu?

  • Portfolioan sarrera bat egin datu horien zure ondorioak azalduz eta proposatutako egokitzapenak argudiatuz.
Lorpen adierazleak (planteatutako ariketa oinarri):
  • Sakontze edukiaren erabilpen datuen analisitik abiaduraren araberako ikasle talde desberdinak era egokian identifikatu dira.
  • Zure sakontze edukian oinarrituz, ikaskuntza abiadura desberdinetara egokitutako proposamen berria argudiatzen da.
Taulako datuak aztertu ondoren, deigarria da nola ikasle batzuek soilik bi ikustaldirekin edukiak sakontzeko eta praktikatzeko aukera duten. Aldiz, badira beste ikasle batzuk, non beren sakontzeko erritmoa desberdina den eta denbora gehiago behar duten horretarako, hala nola, 42, 15 eta 11 ikustaldiren kasuan. Ikasleen bi "mutur" horietan oinarrituz eta erritmo ezberdinak aintzat hartuz, hurrengoa proposatzen dut: Alde batetik, erritmo gehiago behar dute ikasleei, edukiak sakontzerakoan izan dituzten zalantzak argitzeko, Power Pointaren amaieran azken diapositiba bat sortuko dut, non "Ikasleen Galderak" izenburua jarriko diodan. Azken orri honetan ikasleei askatasun osoa utziko diet izan dituzten galderak/zalantzak bertan idazteko. Behin ikasleek nahi adina galdera idatzi ostean, bideo bat grabatuko dut nire ahotsa eta irudia erabiliz, ikasleek egindako galdera bakoitzari erantzuna emanez. Bideo hau, azken diapositiba batean txertatuko dut, ikasleek nahi dutenean ikus dezaten. Bestalde, 2 edo 3 ikustaldi soilik egin dituzten ikasleen kasuan, sakontze-edukia berehala barneratu dutela esan nahi du. Horrenbestez, barneratutakoa praktikan jartzeko, hainbat gamifikazio-plataformez baliatuko nintzateke: Kahoot, Quizlet, Elever etab. Hurrengo estekan, gamifikaziorako plataforma batzuk eskaintzen dira, eta ni hemen oinarrituko naiz: https://www.educaciontrespuntocero.com/recursos/herramientas-gamificacion-educacion/

Ikasleek landu beharreko gaiaren inguruko informazioa bilatu behar dute eta beraz, bilaketa eraginkorrak egiteko estrategiak garatu behar dituzte. Hori lortzeko, ikasleekin landuko zenukeen jarduera bat diseinatu eta portfolioan azaldu. Nola ebidentziatu?

  • Testu bidez jardueraren nondik-norakoak azaldu:
    • Landuko duzun gaitasuna eta zein mailatan
    • Landuko den urratsaren/momentuaren azalpena
    • Erabiliko dituzun ebidentzia motak edo lorpen adierazleak
    • Jardueraren azalpena eta nolakotasuna (denborak, atazak...)
    • Erabiliko dituzun tresna eta baliabideak
Lorpen adierazleak: Diseinatutako jarduerak, gaiaren inguruko bilaketa prozesua hasieratik bukaerara dinamizatzeko aukera ematen du. Ikasleek landuko duten gaitasuna, datuak, informazioa eta eta eduki digitalak bilatzea, iragaztea eta haietan nabigatzea da. Gainera, aukeratutako mailakatzea 3.na izango da: tarteko mailakatzea. Mailakatze honetan, ikasleak laguntzarik gabe eta arazo errazak konpontzeko gaitasuna lortu beharko du. Landuko den urratsa, 4.na izango da, hain zuzen ere, informazioa lortu eta antolatu behar den momentuan. Izan ere, ikasleek gaiaren inguruko bilaketak egin behar dituztenez, une aproposa da informazioa lortu behar dutenean egitea. Erabiliko ditudan ebidentzia-motak, hurrengoak dira: -Bere informazio-beharretara gehien egokitzen den bilaketa-motorra hautatzen du. -Informazio egokia eta desegokia bereizten dakizki, jardueraren helburua aintzat hartuz. -Bilaketaren emaitzak nola hobetu daki. Bestetik, helburu hauek lortzeko aurrera eramango dudan jarduera hurrengoa da: Aniztasun Funtzionalari buruzko informazio esanguratsua aurkitzeko, eskuragarri dituzten bilaketa-motor ezberdinak eskainiko nizkieke. Bilaketa-motor bakoitzak dituen abantailak eta desabantailak ere azalduko nizkieke (Google, Bing, Yahoo! etab.). Horretarako, esteka hontaz baliatuko naiz: https://www.julianmarquina.es/los-15-buscadores-web-mas-utilizados-en-el-mundo-para-encontrar-informacion-por-internet/ Talde bakoitzari, bilaketa-motor ezberdinak erabiltzeko eskatuko nioke jardueran zehar. Gainera, Aniztasun Funtzionala lantzeko, honi buruzko hitz-gakoak identifikatuko genituzke denon artean aldez aurretik. Hitz-gako hauek, talde-bakoitzak hautatu duen bilaketa motorrean idatzi ahalko ditu, bilaketak egiterako orduan. Bilkatea-motor ezberdinak erabiltzean, izan dituzten emaitzak kontrastatzeko eskatuko nieke. Horrela, eurek, informazio egokia eta ez hain egokia bereizteko gai izan beharko lukete, ondoren, informazio baliagarria hautatuz beren lanean txertatzeko. Jarduera hau aurrera eramateko, erabiliko dudan tresna-digitala, Microsoft Teams izango litzateke. Bertan, ikasleei bilaketa-eraginkorrak egiteko esteka eta Power Point baliagarriak atxikituko nizkieke.

Ikasleek teknologia digitalak erabiliko dituzte euren arteko komunikazio eta elkarlanerako. Hauen erabilpen arduratsua egiten dutela bermatzeko, jokabide arau batzuk finkatu beharko dituzte. Hori lortzeko, ikasleekin landuko zenukeen jarduera bat diseinatu eta portfolioan azaldu. Nola ebidentziatu?

  • Testu bidez jardueraren nondik-norakoak azaldu:
    • Landuko duzun gaitasuna eta zein mailatan
    • Landuko den urratsaren/momentuaren azalpena
    • Erabiliko dituzun ebidentzia motak edo lorpen adierazleak
    • Jardueraren azalpena eta nolakotasuna (denborak, atazak...)
    • Erabiliko dituzun tresna eta baliabideak
Lorpen adierazleak:Diseinatutako jarduerak ikasleek ikaskuntza prozesuan beharrezkoak izango dituzten tresna/plataforma/aplikazioen jokabide arauak zehazteko aukera ematen du. Ikasleekin jokabide-arauak lantzeko, honako gaitasuna landuko dut: Sarean zehar dauden portaerak identifikatzea. Gaitasun hau, hurrengo mailaketan emango da: oinarrizko maila batean, autonomiaz eta, beharrezkoa bada, orientazio egokia jasota egingo du. Gaitasun hau, taldea sortzerakoan egingo da. Izan ere, honek ahalbidetuko die portaera egokiak eta desegokiak bereizten, informazioa bilatzen hasi aurretik. Bestalde, erabiliko ditudan ebidentzia motak hurrengoak dira: -Ikasleak beharrezkoa dela ikusten du komunitate-digitalaren barruan zenbait arau jarraitzea. -Badaki portaera egokiak eta desegokiak identifikatzen, baita nola jokatu behar duen ere. -Komunikazioan ikuspegi enpatikoa adierazten du. Planteatzen dudan jarduera hurrengoa da: Helburu nagusia, ikasleek sare-sozialak modu egokian eta era arduratsuan erabiltzea sustatzea denez, eskatuko diet sare-sozial ezberdinetako praktika desegokiak identifikatzeko, hala nola, mezu desatseginak, besteen intimitatea urratzen duten praktikak, akoso digitala etab. Nik, honako sare-sozialak erabiltzeko eskatuko diet: Instagram, Tik Tok, Twitter, Facebook etab.Ondoren, ikasle bakoitzak aurkitu dituen praktika desegokiak taldeari helaraziko dizkio. Ni, bien bitartean, ikasleek azaldutako praktika desegokiak arbelean idazten joango naiz.Bukatzeko, ikasle-taldeak sortuko ditut. Talde bakoitzak, identifikatutako praktika desegokiak prebenitzeko edota esku-hartzeko estrategiak zerrendatuko ditu. Ondoren, talde bakoitzak beste taldeei pentsatu dituzten estategien berri emango diete. Helburu nagusia, ikasleek praktika desegoki hauen arriskuaz eta egin dezaketen kalteaz konturatzea da, baita estrategia arduratsuak topatzeko gai izatea ere. Kasu honetan, jarduera aurrera eramateko tresna-digitalak beharrean, sare-sozialez baliatuko naiz (instagram, tik tok, twitter etab.), ikasleek praktika desegokiak identifika ditzaten.

Ikasleek ikaskuntza prozesuan zehar hainbat eduki digital sortu beharko dituzte landu beharreko gaiaren inguruko ideiak partekatzeko, aurkezpenak egiteko, e.a. Hori dela eta, ikasleekin eduki digital mota desberdinak (grafikoak, aurkezpenak, kontzeptu-mapak, bideoak, etab.) garatzeko jarduera bat diseinatu eta portfolioan azaldu. Nola ebidentziatu?

  • Testu bidez jardueraren nondik-norakoak azaldu:
    • Landuko duzun gaitasuna eta zein mailatan
    • Landuko den urratsaren/momentuaren azalpena
    • Erabiliko dituzun ebidentzia motak edo lorpen adierazleak
    • Jardueraren azalpena eta nolakotasuna (denborak, atazak...)
    • Erabiliko dituzun tresna eta baliabideak
Lorpen adierazleak: Diseinatutako jarduerak ikasleek eduki digital mota desberdinak sor ditzaten aukera ematen du. Ikasleek eduki-digitalak sortzeko, landuko duten gaitasuna, edukien garapena lortzea izango litzateke. Gaitasun hau, tarteko maila batean neurtuko da: laguntzarik gabe eta arazo errazak konpontzeko, hau egin dezakete: Gaitasun hau, ikasleek proposamenak sortu behar dituztenean (5.urratsean) neurtuko da. Izan ere, gaia lantzerakoan, ikasle-talde bakoitzak proposamen edo ideia ezberdinak jorratuko ditu, eta hauek, eduki digitaletan txertatzeko eskatuko diet. Bestalde, hurrengo lorpen-adierazleak erabiliko ditut gaitasuna ebaluatzeko: -Gai da eduki digital irisgarri bat sortzea, non gaiaren informazio esanguratsuena agertzen den. -Eduki digitalentzat ahalik eta formatu aproposena hautatzen du. -Diseinu berritzailea eta originala du eduki digitalak. Gaitasuna lantzeko, hurrengo jarduera aurrera eramango nuke: Ikasleei, gaiaren proposamena eduki-digital baten bidez aurkezteko eskatuko diet, eta beraiek aukeratu beharko dute zein eduki-digital mota sortu: inforgrafia, aurkezpena, bideoa... Aukeraketa askea emango diet. Behin eduki-digitalaren formatoa hautatuta, tresna-digital egoki bat hautatu beharko dute. Horretarako, nik, bideo-tutorial bat grabatuko diet tresna-digital bakoitza aurkezten eta beren funtzioak adierazten. Ikasleek, nire bideoa aintzat hartuta, beren erabaki pertsonala hartuko lukete eduki-digitala sortzeko tresna egokia hautatuz. Jarduera hau aurrera eramateko Loom eta Microsoft Teams tresna-digitalez baliatuko naiz. Loom-en bidez, neure burua grabatuko dut, eta, ondoren, Teams-en zintzilikatuko diet bideoa ikasleei.

Ikasleek teknologia digitalak erabili beharko dituztenez ikaskuntza prozesuan zehar hauen erabilera arduratsua landu beharko duzu. Hori lortzeko, ikasleekin teknologia digitalen erabilpen kritiko eta arduratsua sustatzeko aurrera eramango zenukeen jarduera bat diseinatu eta portfolioan azaldu. Nola ebidentziatu?

  • Testu bidez sortu jardueraren nondik-norakoak azaldu:
    • Landuko duzun gaitasuna eta zein mailatan
    • Landuko den urratsaren/momentuaren azalpena
    • Erabiliko dituzun ebidentzia motak edo lorpen adierazleak
    • Jardueraren azalpena eta nolakotasuna (denborak, atazak...)
    • Erabiliko dituzun tresna eta baliabideak
Lorpen adierazleak: Diseinatutako jarduerak, teknologia digitalen erabilera kritiko eta arduratsua lantzeko aukera ematen du. Ikasleekin teknologien erabilera kritikoa eta arduratsua sustatzeko, datu pertsonalen babesa eta pribatutasuna zaintzeko gaitasuna landuko da. Hain zuzen ere, oinarrizko mailakatze batean: oinarrizko maila batean, autonomiaz eta, beharrezkoa bada, orientazio egokia jasota, hau egin dezaket: Bestalde, gaitasun hau, taldea martxan jartzen denean landuko da. Izan ere, jarduera lantzen hasi aurretik, beharrezkoa izango da norberaren eta beste pertsonen pribatutasuna zaintzearen garrantziaz ohartaratzea ikasleak. Gaitasuna ebaluatzeko erabiliko ditudan lorpen-adierazleak ondorengoak dira: -Norberaren eta beste pertsonen datu pertsonalak eta pribatutasuna zaintzearen garrantziaz kontziente da. -Bere eta besteen pribatutasuna zaintzeko jarrera egokia adierazten du. -Badakizki zein estrategia aplikatu bere eta besteen pribatutasuna zaintzeko. Ikasleekin gaitasun hau lantzeko, ondorengo jarduera proposatzen dut: Ikasleek datu pertsonalen pribatutasuna zaintzeaz ohartarazteko, Cyberbuling-egoerak tratatzen dituzten adituen zenbait bideo jarriko nizkieke ikasleei. Horrela, interneten gertatzen diren kasu errealez sentsibilizatzea lortuko nuke. Hona hemen jarriko dizkiedan bideo batzuk: Behin bideoak jarrita, ikasleek taldeka, bideoetan identifikatu dituzten esaldiak, kontakizunak, gertakizunak etab. zerrendatuko dituzte, eta, klasean hausnarketa giro bat sortuko da. Helburu nagusia, bideoek ikasleengan gaiaren inguruko sentsibilizazioa piztea da. Jarduera hau aurrera eramateko, Youtube plataformaz baliatuko naiz.

Ikasleek teknologia digitalak erabili beharko dituztenez sortu daitezkeen arazo digital sinpleak ebazteko gaitasuna garatu beharko dute. Hori lantzeko edo praktikan jartzeko, jarduera bat diseinatu eta portfolioan ebidentziatu.Nola ebidentziatu?

  • Testu bidez jardueraren nondik-norakoak azaldu:
    • Landuko duzun gaitasuna eta zein mailatan
    • Landuko den urratsaren/momentuaren azalpena
    • Erabiliko dituzun ebidentzia motak edo lorpen adierazleak
    • Jardueraren azalpena eta nolakotasuna (denborak, atazak...)
    • Erabiliko dituzun tresna eta baliabideak
Lorpen adierazleak:Diseinatutako jarduerak, teknologia digitalen oinarrizko arazoak ebazteko aukera ematen du. Ikasleak arazo digital sinpleak ebazteko treba daitezen, landuko dudan gaitasuna arazo teknikoak konpontzea izango da. Hain zuzen ere, tarteko maila batean ebaluatuko da gaitasuna: laguntzarik gabe, eta arazo errazak konpontzeko hau egin dezaket: Erabiliko ditudan ebidentzia motak, ondorengoak dira: -Egunerokotasunean gertatzen zaizkion online-arazoak detektatzen eta soluzionatzen dakizki. -Arazo teknikoak konpontzeko, bere kabuz interneten informazioa aurkitzen daki. -Estrategia eraginkorrak aplikatzen ditu arazo teknikoak konpontzeko. Gaitasuna lantzeko, hurrengo jarduera aurrera eramango da: Ikasleekin "teknologia tailer" bat sortuko nuke, non ikasleek egunerokotasunean dituzten arazo teknikoak identifikatu eta azaldu ahal izango dituzten. Horretarako, baliagarria izango zaien gida bat eskuragarri jarriko diet Teams-en. Hona hemen erabiliko dudan gidaren esteka: https://laguiadelteletrabajo.com/solucionar-problemas-tecnicos Behin gida intzilikatuta, ikasleak taldeka jarriko dira, eta, talde bakoitzean, orain arte izan dituzten arazo teknikoak zerrendatzeko eskatuko diet: sareetan topatutako arazoak, aplikazio ezberdinen erabileraren arazoak etab. Ondoren, taldean lan eginez, ikasleek konponbideak bilatu eta proposatu beharko dituzte beraiek zerrendaturiko arazo teknikoak konpontzeko. Horretarako, Teams-en duten gidaz baliatu beharko dira. Azkenik, ikasleen irtenbide proposamenak amankomunean jarriko ditugu klasean, eta arazo bakoitzaren aurrean nola jokatu behar duten ikasiko luekete aurrerantzean. Jarduera aurrera eramateko erabiliko dudan tresna-digitala Microsoft Teams izango da, gida zintzilikatzeko beharko dudalako.

Ikaskuntza ibilbidearen hasieran, ikasleek landu beharreko gaiaren inguruan zituzten aurre-ezagutzak neurtzeko aurre-ebaluazio bat proposatu zenuen. Ikaskuntza prozesuan aurrera egin ahala, ikasleen ezagutza mailaren eboluzioa neurtzeko diseinatu duzun tresna digitalen bidezko ebaluazio formatiboa azaldu beharko duzu oraingoan. Nola ebidentziatu?

  • Bideo bat sortu ikasleen eboluzioa neurtzeko tresna digitalen bidez burutuko duzun ebaluazio formatiboa erakutsiz eta ondorengo elementuak betez (5' gehienez):
    • Ebaluaziorako erabiliko duzun tresna digitala eta neurtuko diren elementuak ikusi eta azaldu behar dira.
    • Aukeratutako tresna digitalaren zergatia azaldu behar da.
    • 4A atalean aurre-ezagutzak neurtzeko erabilitako ebaluazio-proposamenaz bestelakoa izan behar du.
Oharra: Egiletzaren inguruko arazoak ekidite aldera, zure lokuzioarekin batera zure burua ere agertu behar da. Lorpen adierazleak: Martxan jarritako tresna digital bidezko ebaluazio formatiboak proposatutako gaiari lotutako ezagutzak lortzen ari direla neurtzeko balio du.

Txertatu hemen ataza osatzeko Moodle-en adierazten diren ebidentziak. OHARRA: Eduki digitalaren eskuragarritasuna bermatu (ikusteko baimenak).