Want to make creations as awesome as this one?

More creations to inspire you

Transcript

ERROMANTIZISMOA

LITERARTURA 3.EBALUAZIOA

Zer da?

Erresuma Batuan eta Alemanian XVIII. mendearen amaieran sortu eta XIX. mendean zehar garatu zen mugimendu artistiko, literario, kultural eta politikoa da.

1

2

3

AZPIGENEROAK

Pentsamendu eta idazkeraren askatasunagatik irudimen eta subjektibitatea diramugimenduaren joera bereizgarrienetakoak: sentimenduaren garrantzia gailentzen da. Literaturatik abiarazitako mugimendua izan zen, XIX. mende osoa hartu zuena, baina azkenean espazio literarioa errealismoarekin partekatu zuen.

Esaugarriak

Idealismoa

Gizakiaren nagusitasuna

Irudimenaren aldko joera

Maitasuna gai nagusiena

Herri nortasunaren aldeko joera

Urrunera ihes egiteko joera

Izadiaren garrantzia

Joera tragikoa

nobela erromantikoa

nobela historikoa

iabentura nobela

oiturazko nobela

Erromantikoek uste zuten herri bakoitzak bere nortasuna duela eta herriaren arimaren kontzepzioa garatu zen. Kontzepzio horren arabera herri bakoitzak bere izaera berezia mamitzen du hizkuntza eta ohituretan, erakunde zein literatura lanetan.

Egunerokotasunak ikaragarrizko etsipena zekarkien, eta iraganaren minez bizi ziren. Paisaia erromantikoaren eredu izan ziren eraikuntza galduen irudiak, paradisu galduak irudikatzen zituztenak: etxe eroriak, eliza utziak eta pareta zahar eta hondakinak…

Historiaren eta garapenaren aurrean, erromantikoak geldirik dagoen denbora bat behar du; gatazken eta ezinegonen aurrean, lasaitasuna eta bakea; hiri industrialen itsuskeriaren aurrean, paisaien edertasuna. Denboraren iraupenaren sinbolo bihurtu zen izadia.

Erromantikoek bazekiten ikaragarrizko aldea zegoela pertsonaren eta izadiaren artean, ametsaren (idealaren) eta errealitatearen artean. Urruntze horri erantzun ezinik bizitzeak sufrimendua eragiten zien.

Erromantizismoak amestutako munduaren eta idealen munduaren alde egiten du. Beraz, literatura erromantikoak Edertasuna, Ontasuna eta Egia bilatzea du helburu.

Ikuskera erromantikoak gizakiaren nagusitasunean sinesten du. Horrenbestez, norbanakoaren berezitasuna, nortasuna, eta bakantasuna ditu zutabe nagusi.

Erromantikoak barne izaeraren bila abiatu ziren, eta norberaren ni hori bihurtu zen aztergai. Modu horretan, arrazoiaren aurkako joera hartu zuten artistek: irudimena, ametsa, unean uneko sentiberatasuna, emozioak adieraztea...

Maitasuna da erromantikoek gehien aipatu zuten literatura gaia. Maitasuna gizasemearen eta emakumearen arteko batasun orekatua lortzeko bidetzat zuten. Batasun hori ideal gisa agertu zuten, eta, era horretan, grina sexuala eta maitasun espirituala batzeko ahaleginak egin zituzten.

  • Visita las preferencias de Analytics;
  • Activa el seguimiento de usuarios;
  • ¡Que fluya la comunicación!

Usa este espacio para añadir una interactividad genial. Incluye texto, imágenes, vídeos, tablas, PDFs… ¡incluso preguntas interactivas!Tip premium: Obten información de cómo interacciona tu audiencia:

¿Tienes una idea?

Aquí puedes incluir un dato relevante a destacar

Aquí puedes incluir un dato relevante a destacar