Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

Write a subtitle here

TEKNOLOGIA DIGITAL ERABILERAREN ARAUDIA

Azken bi hamarkadetan, eta aurrekaririk gabeko erritmo esponentzialean, teknologia digitalek erabat aldatu dute pertsonok komunikatzeko, sortzeko, partekatzeko eta ikasteko dugun modua. Teknologia digitaletan egindako aurrerapen handiek berresten dute beharrezkoa dela erantzun bat ematea berrikuntzekin lotutako erronka teknologiko, etiko eta sozialei; izan ere, aldatzen ari dira bizimodua eta lan egiteko era.

Write subtitle here

helth cences

Komunikazio-teknologien aurrerapenak, bereziki telefono mugikorren erabilerak, eragin zuzena du ikasleen garapenean eta elkarreraginean. Alde horretatik, beharrezkoa da esparru digitalean ere bizikidetza positiboa erraztuko duten ohiturak, jarrerak eta estrategiak bultzatzea; izan ere, teknologiek aukera eta hobekuntza berriak emateaz gain, arrisku- eta mehatxu-iturri ere badira, eta horiei aurre egin behar zaie.

Alderdi negatiboak.Erabilera desegokia

Alderdi positiboak.Erabilera egokia

  • Lan taldea partekatuta egiteko aukera.
  • Informazio iturri paregabea: arlo ezberdinen buruzko informazioa, albisteak, kirolak, artea…
  • Komunikazioa: Hezkuntza komunitateko kideen artean erlazionatzeko.
  • Entretenimendua: Jolasetan aritzeko, sare sozialetan egoteko, argazkiak ateratzeko, musika entzuteko, liburuak irakurtzeko…
  • Segurtasuna: Larrialdi egoeratan, aire zabaleko jarduerak…
  • Gailu digitalak ez dira berez kaltegarriak, haren erabilera neurrigabea eta biltegiratzen duen edukia dira arazo iturri.
  • Buruko osasun-arazoen iturburu dira mugikorrak kasu askotan.
  • Ziberbullyinga: txat eta sare sozialak jazarpenerako tresna. Ikerketen arabera bi ziberbullying-kasutatik bat smartphone bidez egiten da.
  • Gutxieneko adina 16 urtean jartzea aholkatzen dute adituek.
  • Barne araudian jasota dago DBH eta Batxilergo etapetako erabilera.
  • “ Orain prebentzio” erakundetik formakuntza jaso dute ikasle, irakasleek eta familiek.
  • KiVa programan Ziberbulling-a lantzen da.
  • Sare sozialen pribatutasuna lantzen da.
  • Kurrikulumean “gaitasun digitala” barneratuta dago.
  • “Altxa burua Zumaia” guraso elkarteko kide taldea zuzendaritzarekin, elkarlana: diagnosia, formakuntza, erantzukizuna…
  • Klaustroko eta Eskola kontseiluan aurkezpena eta onarpena.

AURREKARIAK...

  • Pertsonen arteko aurrez aurreko harremanak lehenesten ditugu.
  • Diskriminazio, bazterkeria, jazarpen egoerak eta irudiaren erabilera desegokiak ekidin nahi ditugu.
BERAZ, internetera sarbidea, deiak egin eta jaso, mezuak idatzi eta jaso eta irudiak-argazkiak egitea ahalbidetzen duten gailu pertsonalen inguruan, ondorengo araudia onartu du.

zumaienan

BATXI
DBH
LH
HH
HH

Haur Hezkuntzan bi gailu digital erabiltzen dira soilik: ordenagailua eta proiektagailua. Ordenagailua irakasleok erabiliko dugu gure ohiko jardunean, baliabideak bilatu, familiekin harremanetan jarri eta abarrerako. Proiektagailua, berriz, egunean oso une labur eta bakanetan erabiliko dugu kalitatezko ikus-entzunezko bat ikusteko. Lantzen ari garen gaiarekin lotutako ikus-entzunezkoa izango da gehienetan, eta goizaren edo arratsaldearen 10 minututan. Esan bezala, kalitatea asko zaintzen dugu haurrei eskaintzen dizkiegun ikus-entzunezkoei dagokienez.

Araudia betetzen ez bada: Lehenengo aldiz, gailua kenduko zaio eta arratsaldean etxera joan baino lehen itzuliko zaio. Familiari jakinaraziko zaio. Bigarren aldiz astebeterako gailua kenduko zaio. Familiari jakinaraziko zaio.

Ikastetxearen eremuan , barruan nahiz kanpoaldean, eta irteeretan ezin da inongo gailu elektronikorik (telefono mugikor edo erloju adimentsuak) erabili ordutegi lektiboan, hau da 9:00etatik 16:30etara. Horrelako gailurik ekarriz gero motxilan egongo da itzalita.

  • LH 1. zikloan ( LH1-2-3) ikasleek ez dute erabiliko. gailu digitalik erabiliko.
  • LH4- LH5: eskolan bakarrik erabiliko dute jakintzagaiak hala eskatzen badu soilik. Ez dute ordenagailua etxera eramango.
  • LH6: Jakintzagaiak hala eskatzen duenean solik erabiliko dute. Etxera eramateko baimena izango dute
MUGIKORRA/ERLOJUA ADIMENTSUA
ORDENAGAILUA
LH
  • Erabilera desegokia lehen aldiz antzematean, egun osoan ikasleak ez du ordenagailua erabiltzeko baimenik izango.
  • Erabilera desegokia bigarren aldiz antzematean, ikasleak astebeten ezingo du ordenagailua erabili ikasgaia guztietan. Beraz, material falta izan dezakete ondorengo saioetan. Gurasoei jakinaraziko zaie.
  • Erabilera desegokia hirugarren aldiz antzematean, ikasleak bi astez ezingo du erabili ordenagailua eta etxera oharra bidaliko da. Beraz, material falta izan dezakete ondorengo saioetan.
  • Hiru aldiz baino gehiagotan gertatuz gero, ebaluazio osoan ezingo du ikasleak ordenagailua erabili.
  • Neurri zuzentzaileak ez badira betetzen 201/2008, ikasleen eskubide eta betebeharrei buruzko dekretua aplikatuko da.
  • Edozein neurri hartuz gero familiari jakinaraziko zaio .
Araudia ez bada betetzen:
  • Ordenagailua SOILIK irakasleak esandakoan erabiliko da eta berak proposatutakoa egiteko.
  • Mahai gainean ezin dira eduki ordenagailuak irakasleak baimena eman arte. Beraz, klase aldaketetan ezin dira erabili.
  • Dagokion ordenagailuan matxuraren bat edota gaizki funtzionatzen duela detektatzen badu ikasleak, momentuan jakinaraziko dio gelan dagoen irakasleari.
  • Erabilera desegokia antzemango balu irakasleak edo zuzenean ikaslea ordenagailuaren erabilera okerrean harrapatu, ikasleak neurri zuzentzaileak izango lituzke.
ORDENAGAILUA
DBH
DBH
  • Ikastetxearen eremu osoan, kanpoan nahiz barruan, ordutegi lektiboan, ezin dira telefono mugikor edo erloju adimentsuak erabili. Ikastetxera ekarriz gero, ezin dira soinean eraman, bakoitzak duen gordegailuan utziko du itzalita. Ez da onartuko poltsikoan eramatea.
  • Guztiz debekatuta: grabazioak egitea/argazkiak ateratzea ikastetxearen eremuan, irakasle baten ardurapean izan ezik.
  • Ikasleren batek internetera sarbidea ahalbidetzen duen gailu pertsonal bat soinean eramango balu kendu egingo zaio eta hurrengo egunean emango zaio. Familiari jakinaraziko zaio.
  • Arau haustea errepikatuz gero neurriak hartuko dira gurasoekin bildu ondoren.
  • Irteeretan:
- Egun bateko irteeretan debekatuta. - Egun bat baino gehiagoko irteeretan baimenduta eta eramanez gero, bakarrik aisialdi unetan erabiliko da.

MUGIKORRA

  • Ikasleek debekatuta dute klase-orduetan ikasgelatan mugikorrak, smartwhatchak, aurikularrak eta antzeko gailuak erabiltzea ez bada irakaslearen baimenarekin.
  • Atsedenalditan aukera dute mugikorrak, smartwatchak, edota aurikularrak erabiltzeko; beti ere erabilera egokia bada eta grabaketarik ez burutzeko arauarekin. Dena dela, atsedenaldiak ez diren uneetan ezingo dute halako gailurik erabili baimenik gabe.
  • DBH, LH edota HHko eremuetan ezin izango dituzte erabili; Batxilergoko eremuan soilik.

BATXI

Klase orduetan, mugikorra edo gailu elektronikoaren erabilpena desegokia izan bada:

  • Lehenengo aldia denean: ikasleak irakaslearen mahai-gainean utziko du gailua klasea amaitu arte. Jakinarazpena INIKAn apuntatuko da.
  • Bigarren aldia denean: irakasleak arau-haustea jarriko dio ikasleari eta bere neurri zuzentzailea izango du.
  • Hiruhileko berean lehenengo arau-haustearekin ohartarazi egingo zaio, bigarrengotik aurrera (arau-hauste bakoitzeko) ikasgaiko ebaluazioko kalifikazioan eragina izango du, ikasgai bakoitzak programazioan zehaztuta duenaren arabera, jarrera horrek bizikidetzari eragiten dion oztopoagatik.

Araudia ez bada betetzen:

BATXI

  • Irakasleek ezingo dute mugikorrik erabili ikasleekin saioak ematen daudenean.
  • Salbuespen moduan , irakasgaiaren tresna bezala bakarrik erabil ahal izango du ( argazkiak, musika...
Irakasle guztientzat kontuan hartzeko
  • Ikasle bakoitzak egoera onean dagoen ordenagailu pertsonala egunero ekarri behar du etxetik kargatuta.
  • Klase orduetan ikasleak ezingo dira irten beste gela batera kargagailua edo aurikularrak eskatzera.
  • Ikastetxeko korreoa, Clasrooma, Hangoust… komunikatzeko erabilgarria diren aplikazio guztiak ikas helburuetarako soilik erabiliko da. Beste erabileraren bat somatuz gero araudia aplikatuko da.
Ikasle guztientzat kontuan hartzeko
  • Berrian, Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabal psikoterapeutak, nerabeen buru osasunaren egoera kaskarra eta sare sozialen erabilera okerra lotuaz.
  • Izarkom internet zerbitzuak ematen dituen kooperatibak orain gutxi ateratako gida.
  • Mikel Cerezo: ''Sare sozialak adikzioa sortzeko pentsatuta eta prestatuta daude''
  • Orainprebentzioa- TEKNIA

Esteka interesgarriak