Want to make creations as awesome as this one?

More creations to inspire you

Transcript

Jolas elektrikoa.

02

HELBURUA

01

2. DBH

IKASLEEN MAILA

03

LORPEN ADIERAZLEAK

04

TALDEKATZEA

05

FAKE NEWS

06

JARDUERAREN DESKRIBAPENA

Informazio bilaketa

Egilea: Maite Etxebarria Zuluaga

07

EBALUAZIOA

Jolas elektrikoa. Informazio bilaketa. © 2024 by Maite Etxebarria Zuluaga is licensed under CC BY-NC-SA 4.0

Elektrizitatearen gaia lantzeko, Flipped Classroom edo “Gela iraulia” metodoa erabiliko dugu, hori dela eta elektrizitateari buruzko azalpenekin hasi ordez, eta modu tradizionalean landu ordez, egiten duten bitartean ikastea proposatzen dugu gai hau lantzerako orduan. Beraz, elektrizitatea tailerren lantzeko proiektu bezala jolas elektrikoa eraikiko dutenez ikasleek, irakaslearen laguntzarekin, proiektu hau burutzeko beharrezkoa duten informazioa bilatu beharko dute. Horretarako, ikasleek informazio bilaketaren atala lantzeko eman beharreko pausuak hurrengoak izango dira: 1. Ikasleek informazioa bilatzaile desberdinetan aurkitu behar dute, horretarako hurrengo baliabideak izango dituzte eskuragarri: 2. Bilaketa aurreratu eta eraginkorrak izateko emandako operadoreak erabiliko dira.3. Egin behar duten informazio bilaketa burutzeko gutxienez iturri desberdin erabili beharko dituzte eta taula batean txertatu.4. Bildutako informazioa kudeatzeko irizpideak nola landu azaltzen duen baliabidea erabiliko dute.5. Aurkitutako informazioa fidagarria den jakiteko “fake news” ataleko galderak erantzun beharko dituzte. 6. Proiektuarekin hasi aurretik, bilatutako informazioarekin “Aurreproiektuaren” txostena egin eta beste taldeen aurrean proiektua nola burutuko duten azaldu beharko dute.

JARDUERAREN DESKRIBAPENA

Fake newsak nola detekta ditzakegun laguntzeko bi dokumentu erabiliko ditugu, batean modu sakonean azalduta eta bestean modu laburbilduan.

Horrez gain, bilatutako informazioa fidagarria den ala ez aztertzeko “Infórmate con lupa” dokumentuan datozen galderak erantzun eta honen inguruko hausnarketa egingo dute. - Nola aurkitu duzu informazio hau? - Nor da egilea? - Zergatik uste duzue sortu dutela eduki hau? - Bilatutako informazioaren beste irakurketa bat egin daiteke? - Bertan kontatzen dena egiazkoa dela iruditzen zaizue?

TALDEKATZEA

Proiektua hirunaka egingo dutenez, informazio bilaketa ere taldeko 3 kideek egingo dute.

LORPEN ADIERAZLEAK

- Jolas elektrikoa egiteko beharrezkoak diren material, erreminta eta pausuak ezagutzen ditu. - Bilatzaile ezberdinak erabiltzen ditu, bilatu nahi duen informazioaren arabera. - Interneten bilaketa aurreratuak egiten daki. - Interneten bilaketak egiteko iragazkiak zehazten ditu. - Aurkitzen duen informazioaren fidagarritasuna aztertu eta kontrastatu du.

EBALUAZIOA

- Txostena eta aurkezpena errubrika erabiliko da.- Informazio bilaketa ebaluatzeko fake news ataleko galderak erabiliko dira.

HELBURUA

Ikasleek beraiek sortu beharko duten jolas elektrikoa garatzeko informazioa bilatu behar dutela aprobetxatuz, interneten bilaketak modu kritiko, eraginkor eta fidagarrian egiten ikastea.