Want to make creations as awesome as this one?

More creations to inspire you

STEVE JOBS

Horizontal infographics

ONE MINUTE ON THE INTERNET

Horizontal infographics

SITTING BULL

Horizontal infographics

BEYONCÉ

Horizontal infographics

ALEX MORGAN

Horizontal infographics

Transcript

Ebaluazio HEZIGARRIa

Ongizate emozionala eta soziala sustatzen duten jarrerak erakustea, norberaren eta besteen emozioak identifikatzea, enpatia erakustea eta harreman afektibo osasungarriak ezartzea da.

IZAERA

HASIERAKO EBALUAZIOA

BITARTEKO EBALUAZIOA

AMAIERAKO EBALUAZIOA

ATZERAELIKADURA

1

2

3

4

5

Ebaluazio hezitzaileak dituen ezaugarriei esker , irakasleek ikasketa prozesuaren ebidentziak jasoko dituzte, hauen arabera beharrezkoak diren erabakiak hartuko dituzte ikaskuntza helburuen lorpenean aurrera egiteko.Ikasleei atzeraelikadura emateko haiek entregatutako lanetan oharrak itsatsiko dira ondo dauden gauzak azpimarratuz (kolore berdez), hobetu litezkeenak aipatuz (kolore laranjaz) eta gaizki leudekenak identifikatu eta zuzendu araziz (kolore gorriz).

Ebaluazioa, prozesu osoan zehar egingo dugu, etengabekoa dela bermatzeko. Horretarako, aurrez zehaztutako zenbait momentutan ebaluaketa gauzatu ahal izateko hainbat tresna diseinatuko dira; tresna hauen bitartez ko- , hetero- eta auto- ebaluazioa egingo ditugu. Baliabide digitalek aukera emango digute ebaluazio sistema hau ikasleen garapen erritmo eta beharretara egokitzeko (pertsonalizatua). Konpetentzien ebaluazioan oinarritutako adierazleak sortuko ditugu.

Lana burutu arteko auto- eta ko-ebaluazioak egingo dituzte ikasleek, taldeko dinamika ebaluatu ahal izateko, koebaluaziorako diana bat sortuko da Genially-n. Irakasleak ere bere balorazioak egingo ditu.

CoRubrics tresna erabilita Google Forms baliabidearekin galdetegi bat sortuko dugu, amaierako ebaluazioa egiteko.Formulario guztiak bildutakoan CoRubrics tresnarekin datu guztien bilduma egingo da, puntuazioak zenbakiz zein grafiko bidez ikusteko aukera izango delarik.

Kahoot bidez ebaluatuko dira trigonometriaren inguruko aurrezagutzak.Praktika amaitu ondoren, trigonometriaren abantailak baloratzeko konparaketa puntu bezala erabiliko dugu hasierako hausnarketa hau.