Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

AUTO ETA KO-EBALUAZIOA

IKASGAIA

Euskara eta literatura

JARDUERAREN DESKRIBAPENA

- Ikasleek euskal literaturako hainbat idazleri buruzko lana / aurkezpena prestatu beharko dute.- Horretarako hainbat irizpide jarraituko dituzte: idazlearen biografia azaldu beharko dute, testuinguru historikoa eta kulturala eta lanak. Azken hauei dagokionez, obra garrantzitsuenen argitalpenak, itzulpenak, hauetan oinarrituta filmak, sariak eta literatur kritiko baten iruzkina ekarri beharko dute, ondoren liburu baten zatia hautatu eta beren iruzkina egiteko; azkenik, aurkezpena egiteko erabilitako informazio-iturriak jasoko dituzte. Hau guztia idazleen argazkiekin, liburuenekin, filmen trailerrekin edota komenigarri deritzoten irudi grafikoekin hornituko dute irisgarritasuna oinarrian.- Bikoteka egingo dute lana eta euskarri digitalean (Power Pointa, Canva, Genial.lya, Sutori...)

IKASLEEI HELARAZTEKO BIDEA

Lehenik zeregina ikasgelan azalduko zaie, zalantzarik baldin badute argitzeko eta, ondoren, ikasgelako gainerako zeregin eta materialekin batera Classroomean eskegiko da.

sakatu hemen Classroomeko zeregina ikusteko

AUTOEBALUAZIO ETA KO-EBALUAZIO TRESNAK

- Autoebaluazioa Google Forms bidez egingo dugu. Helbide elektronikoa erregistratu eta emaitzak ikaslearen helbidera igorriko ditut, ikus ditzan. Era berean, ikasle guztien autoebaluazioak ikusi ahal izango ditut eta, nahi izanez gero, estatistikak atera. OHARRA: Simulazioa egiteko ezin izan ditut ikasleen helbide errealak erabili, ezin baititut balizkoak sortu, hortaz, aukera hori ezarpenetatik kendu behar izan dut

sakatu hemen formularioa osatzeko

- Ko-ebaluazioa Canva bidez egingo nuke. Check-lista erabiliz bere taldekidea ebaluatuko dute.Check-lista Classroomean eskegiko dut. Bete ondoren bertan itzuliko dute eta handik jasoko dut.

KO-EBALUAZIO TRESNAK

sakatu hemen check-lista ikusteko