Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

Programas

Coeducación

Educación vial

Natación

Taller de cerámica

Bailes vascos

Bertsolaritza

Teatro

Agipad

(DBH)

Agipad

DROGOMENPEKOTASUNEN PREBENTZIOA Programa hau drogen kontsumoari lotzen zaizkion kalte eta arriskuen murrizketa lortzera bideratua dago. Derrigorrezko bigarren hezkuntzako maila guztietan aurrera eramaten diren jardueren bitartez, ikasleen ezaguera, jarrera eta jokabideetan aldaketak lortzea espero da.

(LH 3)

Buztina

Tailer honetan ikasleek buztina landuko dute, material honen erabilera desberdinak ezagutuz eta sormena erabilita praktikan jarriz hainbat eskulan egiteko. Garapen orokorrean eta sorkuntzan asko laguntzen duen ekintza da.

(HH, LH, DBH)

Hezkidetza

Zarauzko Udaletxeko (Parekidetasun departamentuan) programen barruan sartzen den, Hezkidetza, hezkuntza afektibo sexuala eta indarkeriaren matxistaren prebentzioa lantzeko programa da. Ikasleekin metodologia aktiboa eta parte hartzailea erabiltzen da, hauek beren esperientziatik ikasiz eta uneoro protagonistak izanez, bide batez, jarrera parte hartzailea, kritikoa, aktiboa… garatzea ahalbidetuz.

(LH 5)

Bertsolaritza

Bertsozale elkarteko bertsolari-irakasle baten laguntzaz, astean behin ordu beteko saioak ditugu. Hizkuntzarekin jolastuaz bertsolaritzaren oinarriak jasotzen dituzte.

(LH 6)

Antzerkia

Gorputz eta aho adierazmenean indarra jarriz, 6. mailakoek urtean zehar 15-bat saio egiten dituzte, antzezle profesionalak gidaturik.

(LH 1, 2, 3, 4)

Igeriketa

Uretan lasaitasunez mugitzeak eta igerian jakiteak duen garrantzia ikusirik 1.,2. 3. eta 4. mailetako haurrak udal kiroldegian 3 astez ikastaro batean aritzen dira urtero.

(LH 4)

Euskal dantzak

LH 4ko ikasleek Heziketa Fisikoko saioetako bat, gorputz adierazpenaren barruan euskal dantzetan aritzen dira. Gure programazioan sistematizatuta dagon elementua da dantza, eta gainera, Euskal kulturaren parte garrantzitsua izanik, gure plazetan dantzatzen diren dantza ezagunenak egiten dira: eskudantza, txulalai, txapeloa, pitx, kalejira, txontxongilo edota agurra. Horrela, gorputza mugitzeaz gain euskal kulturaren parte diren dantzak belaunaldiz belaunaldi sustatzen ditugu.

(HH, LH, DBH)

Bide heziketa

Ikasleak beren kabuz herrian mugitzeko zenbait arau ezinbestekoak direlako, udaltzainekin saio praktiko eta teorikoak egiten dira.