Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

ESCAPE ROOM

LAGUNDU IEZAIOZUE MARIARI IZUAREN ETXETIK IRTETEN!

HASI

SARRERA

Maria harrapatuta dago batere gustatzen ez zaion egoera batean; izuaren etxe bat bezalakoa da. Egia esan, hortik irteteko, hauxe besterik ez du egin behar: nor den eta zer eskubide dituen gogoraraziko dioten funtsezko objektu batzuk aurkitu. Lagunduko diozu? Adi ibil zaitez, aurkitu behar dituzun objektu eta igarkizunei... Esanahi ezkutua dute? Zer irudikatzen dute?

ETORRI!

Miatu etxea

Inbentarioa

Ilunegi dago...

Itxita dago...

Giltza sinbolismo handiko objektua da, botereari, babesari eta askatasunari lotua, ateak ireki eta ixteko gaitasuna duelako, metaforikoki hitz eginez. Nola irakats diezaiokegu norbaiti bere arazoen giltza aurkitzen?

KREDITUAK

Planteatuko nioke sortzen diren arazoei lasaitasunez heltzea, arazoei distantziatik ahalik eta modurik objektiboenean behatzen saiatuz, eta irtenbide bideragarriak baloratuz; eta beharrezkoa denean laguntza eskatuz.

Esango nioke gehienetan arazoak beren kabuz konpontzen direla. Ez duela merezi kezkatzeak, ez eta gehiegi pentsatzeak ere. Gure inguruan dagoen jendeak lagunduko digu, behar baldin badugu.

Gomendatuko nioke behin eta berriz pentsa dezala planteatutako arazoari buruz; hori da bide bakarra benetako konponbidea aurkitu ahal izateko. Batzuk gauzei buelta gehiegi ematearen aurka daude, baina hori da azterketa sakon bat egiteko modu bakarra.

Harry Potter eta sorgin harria filmean, giltza hegodun ugari agertzen dira, hegan. Beste eremu batzuetan aplikatutako beren trebetasunak erabiliz, lagun kuadrillak giltza zuzena aukeratu beharko du, bere misioan aurrera jarraitzeko eta sorgin harria aurkitzeko. Zer irakurketa egin dezakegu eszena horretaz?

KREDITUAK

Arazo bakoitza konpontzeko mila aukera daude; ikusgarriena iruditzen zaigunaren atzetik korrika joan behar dugu. Izan ere, bitxiekin edo harribitxiekin gertatzen den bezala, horixe izango da onena ziurrenik.

Kirolen batean ona baldin bazara, Harry Potter quidditch jokoan ona den bezala, aukera gehiago dituzu irtenbide zuzena aurkitzeko. Horrek trebetasun, arintasun eta perspektiba hobeak ematen dizkizu edozein arazo konpontzeko.

Askotan, gure arazoen konponbidea lor dezakegu sormena erabiliz eta geure trebetasunak ezagutuz, eta gertu daudenen laguntza ere izanda.

Bikote batzuek beren izenekin itxitako giltzarrapoak jartzen dituzte zenbait lekutan, adibidez zubi barandetan; eta gero errekara botatzen dute giltza, beren maitasuna zigilatzeko erritutzat. «Maitasunaren giltzarrapoak» ohitura modernoa dira, ezaguna egin dena sare sozialen bidez eta Federico Moccia italiar idazlearen liburu baten ondorioz: Ho voglia di te («Zureganako gogoa dut») eleberriaren ondorioz, alegia. Ohitura horren zein alderdi negatibo nabarmendu dituzte psikologo batzuek?

KREDITUAK

Giltzaz itxitako giltzarrapoa askatasunik ezaren zeinutzat ikus daiteke, kontrolatzeko eta kateatzeko modutzat; eta ezaugarri horiek inolako maitasun harremanekin ez lirateke lotu behar. Izan ere, maitasunaren giltzarrapoen kontrako mugimendu bat dago, Unlock Your Love izenekoa («kendu katea zure maitasunari»).

Ohitura horrek duen gauza negatibo bakarra da arriskua dakarrela zubientzat eta giltzarrapoak jartzen dizkieten beste elementu arkitektoniko batzuentzat: pisu handiaren ondorioz, azpiegiturek amore ematen dute, eta benetako arrisku bihurtzen da.

Egiaz, inork ez du ohitura hori zalantzan jarri, bi pertsonaren arteko maitasunak eta betiko edo luzaroan elkarrekin egoteko gogoak eragindako ekintza erromantikotzat ikusten baita. Dudarik gabe, zerbait positiboa da.

Zer esanahi izan dezake ondorengo esaldi honek?: «Ez ezazu etsi. Normalean, giltzatakoan dagoen azken giltzak irekitzen du atea». Esaldi hori Paulo Coelhoren Manuscrito Encontrado em Accra eleberrikoa da.

KREDITUAK

Askotan, ez dugu gure arazoen konponbidea lehenengoan aurkitzen. Akatsak akats, saiatzen jarraitu behar dugu. Izan ere, akatsak ikasteko bide bat dira.

Murphyren legearen antzekoa da: zerbait gaizki atera badaiteke, gaizki aterako da. Beraz, ohikoa da inoiz ez aurkitzea giltza zuzena lehenengoan; baina ez dugu horregatik etsi behar.

Nekagarria izan daiteke giltzatakoan dauden giltza guztiak probatu behar izatea, ate bat irekitzeko edo konponbide bat aurkitzeko; horregatik, litekeena da askotan gure asmoa bertan behera uztea.

Erantzun okerra...

ITZULI

Aurkitu ezazu jarraitzeko giltza.

KREDITUAK

Miatu etxea

Inbentarioa

KREDITUAK

Ilunegi dago...

1

KREDITUAK

♪♬ø

Zer da film baten soinu banda? Eta zer paralelismo ikus dezakegu, bizitza baten soinu bandari buruz hitz egiten dugunean?

Film baten soinu banda film horretako musika da, dela musika intzidentala (eszena bat laguntzen duena), dela musika zinematografikoa (filmerako berariaz konposatua). Metafora gisa bizitzaren soinu bandaz hitz egiten dugunean, eguneroko ekintzetan laguntzen digun musikaz ari gara.

Film baten soinu banda film honen soinu osoa da (elkarrizketak, soinu efektuak, musika...). Metaforaren eremura eramaten badugu, bizitzaren parte diren soinu guztiez ari gara (musikaz, baina baita elkarrizketez, gure inguruan gertatzen den guztiaz, eta abarrez ere).

Film baten soinu banda film horretarako bereziki konposatutako musika da; hau da, musika zinematografikoa. Beraz, metaforaren eremura eramaten badugu, esan dezakegu bizitza baten soinu

1

KREDITUAK

♪♬ø

Gure bizitzaren «soinu bandaren» kontzientzia handiagoa lortzeko eta bizitza bete-betean bizitzeko, zer gomendatuko zenieke haurrei eta nerabeei?

Saia daitezela une bakoitzean arreta osoz bizitzen. Hau da, jar dezatela arreta inguruan ditugun pertsonengan, gertaeretan... orainaz gozatzeko eta inguruan dagoen guztiarekin konektatzeko modutzat.

Beren heldutasun garapena dela eta, zaila da haurrek orainaldian arreta jartzea, eta haiei ulertaraztea egokiena dela une bakoitzean egiten ari direnaz gozatzea.

Arreta osoa edo mindfulness delakoa haur batzuekin landu daiteke, baina batez ere nerabeekin. Ikasteko teknika oso eraginkorra da: eduki konplexuak erraz barneratzeko aukera ematen du.

1

KREDITUAK

Lupa beti izan da bilaketa ikurra. Garapen pertsonalean, garrantzitsua da norberaren trebetasunak bilatzen eta ezagutzen ikastea, norbere burua ezagutzeko modu gisa. Horrek zertarako balio diezaieke haur eta gazteei?

Beren trebetasunak ezagutzeak eta sustatzeak, betiere, pozik garatzeko aukera ematen die haurrei eta gazteei.

Trebeak zertan diren eta zer ez jakitea, lagungarria izan daiteke; adibidez, eskolaz kanpoko jarduera bat aukeratzerakoan. Beti da gomendagarria hain ondo ez doakiena aukeratzea, trebetasun berriak garatzeko.

Etorkizunerako prestatzen hasteko modu bat da; adibidez, pertsona bakoitzarentzat egokia den hezkuntza ibilbide jakin bat aukeratuz.

1

KREDITUAK

Norberaren trebetasunak bilatzeaz ari garenean, ez gara soilik jarduera jakin batzuk arrakasta handiagoarekin edo txikiagoarekin garatzeko gaitasunaz ari, baizik eta trebetasun psikosozialez eta sozioemozionalez ere ari gara. Horren barruan sartzen dira:

Hezkuntza zorrotza jasotzea, haurrei lehen haurtzarotik irakasten diena zer dagoen ondo eta zer ez. Horrela, beren trebetasun psikosozialak eta sozioemozionalak modu eraginkorrean garatu ahal izateko gida bat eskaintzen zaie.

Beti alai egotea, bizitzaren alde positiboa ikusita. Adiskideak egiteko eta planteatzen diren jarduera guztiak arrakastaz —edo, gutxienez, jarrera onarekin— egiteko jaiotzatiko erraztasuna izatea.

Hezkuntza zorrotza jasotzea, haurrei lehen haurtzarotik irakasten diena zer dagoen ondo eta zer ez. Horrela, beren trebetasun psikosozialak eta sozioemozionalak modu eraginkorrean garatu ahal izateko gida bat eskaintzen zaie.

1

KREDITUAK

Gogoratu itzazu nota hauek, eta jo itzazu pianoan ordena egokian. Has zaitez berriro

Mezu sekretu bat aurkitu duzu.

♪♬ø

ø

KREDITUAK

...Jarraitu ezazu jotzen

ø

KREDITUAK

...Bat gehiago

ø

KREDITUAK

Hasi berriz...

ITZULI

KREDITUAK

Zure inbentariorako objektu berri bat aurkitu duzu.

KREDITUAK

♪♬ø

Inbentarioa

Jarraitu ezazu etxea miatzen...

KREDITUAK

Erabili ezazu lupa, kodea bilatzeko; eta gero, sartu ezazu idazmakinan.

224

KREDITUAK

Norbait dabil hor!

KREDITUAK

Psikopedagogo batek hurrengo ariketa hau egin zuen bere ikasleekin: gonbidatu zituen kutxa batetik gelako pertsonarik garrantzitsuenaren erretratua ateratzera eta erretratu horri behatzera. Kutxa barruan ispilu bat zegoen. Zer lortu nahi zuen psikopedagogoak ariketa horrekin?

KREDITUAK

Ikusaraztea, hasteko, talde bateko pertsonarik garrantzitsuena norbera dela; eta, gainera, pertsona guztiak berdin direla garrantzitsuak talde batean.

Talde barruko izotza apurtzeko joko bat da. Ispilua atera ondoren, denek barre egiten dute, eta errazagoa da autoestimua bezalako gaiei heltzea.

Besteak kritikatu aurretik, lehenik eta behin, egiten ditugun akatsei erreparatu behar diegula.

Gaur egun, sare sozialetan gauza asko egiteko «modu ideala» erakusten diguten influencer direlakoei jarraitzen diegu... Zer ulertarazi beharko genieke sareak oso adin goiztiarrean erabiltzen hasten diren haur askori?

KREDITUAK

Influencer direlakoek beren errealitatearen zati bat baino ez dute erakusten; askotan, faltsututa, desitxuratuta edo makillatuta erakusten dute, gainera. Horiei osorik edo zati batean jarraitu nahi izateak frustrazio handia sor dezake, besteak beste.

Influencer direlakoak jende perfektua dira, eta pertsona guztiak ez gara berdinak. Haien antza izateko ahalegin guztiak egiten baditugu ere, inoiz ez dugu izango haien fisikoa, haien ahotsa, haien adiskideak, haien dirua...

Influencer direlakoak eredu bat dira, eta ondo dago gure esku dagoen guztia egitea haien antza izateko.

Bai sareetan, bai sareetatik kanpo, gero eta haur eta nerabe gehiagok bilatzen dute komunitatearen onespena, eta laudorio edo like asko jasotzea. Psikologiako profesional batzuek diote haur bat gehiegi edo gehiegi lausengatzea kaltegarria izan daitekeela, arrazoi hau dela eta:

Gero beren balioa onartzeari uzten badiogu, erraz desmotibatzen dira.

KREDITUAK

Sortutako itxaropenak (oinarririk gabeko iruzkinetatik abiatuta sortuak) gero betetzen ez badituzte, frustrazio handia senti dezakete.

Harroegiak eta harroputzegiak bihur daitezke.

Maletatxo bat agertu da....

KREDITUAK

ZORIONAK!

Orain Mariak bere burua aurkitu du, eta azkenean izuaren etxe honetatik atera daiteke!

KREDITUAK

Orain arteko aurrerapen guztia galduko duzu....

Ziur al zaude kalera atera nahi duzula?

IRTEN

ITZULI

KREDITUAK

www.unicef.es/educa

Kontzeptualizazioa eta ekoizpena:Eduxarxa, sccl 2023ko abendua MDSA2030/NextGenUE/PRTR egitasmotik finantzatua – DSA/1110/2022 Agindua, azaroaren 17koa – Hirugarren Sektorearen Modernizazioa – 77/22 EspedienteaFINANTZATZAILEA:

Haurren eskubideei, garapen iraunkorrari eta herritartasun globalari buruzko hezkuntza-materialak, baliabideak eta jarduerak UNICEF Espainiako Batzordearen Haurren Eskubideetako Hezkuntzaren lanaren parte dira.

Inbentarioa

KREDITUAK

Inbentarioa

KREDITUAK

Inbentarioa

♪♬ø

KREDITUAK

Inbentarioa

♪♬ø

KREDITUAK

♪♬ø

Inbentarioa

KREDITUAK

SAIATU BERRIRO

Oh ez. Huts egin duzu...

KREDITUAK

SAIATU BERRIRO