Full screen
Share


3.3 ENIGMA: EA ZEIN PERTSONAIA DEN DAKIZUN
EducaDerechos UNICEF
Created on December 13, 2023
Over 30 million people create interactive content in Genially
Check out what others have designed:
Transcript
Eratu itzazue lauzpabost laguneko taldeak, jokatzeko. Zozketa bidez erabakiko da zein talde hasiko den; eta erlojuaren orratzen noranzkoari jarraituz pasatuko diogu txanda hurrengo taldeari. Kontua da asmatzea ea pertsonaia misteriotsua zein den, ahalik eta pista gutxien erabiliz. Sei pista daude: bakarra erabilita asmatzen baduzue, puntuaziorik handiena lortuko duzue: sei puntu! Erabilitako pista bakoitzeko, puntu bat galtzen da.
enigma: AURKITU PERTSONAIA
KREDITUAK
PERTSONAIA 1
IKUSI ERANTZUNA
KREDITUAK
Anne with an E telesailekoa. Telesail hori Lucy Maud Montgomery kanadiar idazlearen Anne of Green Gables eleberrian dago oinarrituta. XIX. mendearen amaieran, Anne adoptatzen dute Kanadako Avonlea hiritik gertu dagoen etxalde batean bizi diren anai batzuek. Gai hauek jorratzen ditu: klase desberdintasuna, genero desberdintasuna, eta etxea eta hezkuntza izateko eskubidea.
Anne Sherly
KREDITUAK
IKUSI ERANTZUNA
PERTSONAIA 2
Wonder filmekoa (Raquel Jaramillo Palacio estatubatuar idazlearen liburu batean oinarritua). Auggiek sortzetiko malformazio bat du, eta horrek ez dio oso itxura konbentzionala ematen. Orain arte ez da inoiz eskolara joan. Eskolan, askok bere itxurari buruz dituzten aurreiritziei aurre egin beharko die; baina, azkenean, ikaskide askoren jarrera enpatikoa ere izango du.
Auggie
KREDITUAK
KREDITUAK
IKUSI ERANTZUNA
PERTSONAIA 3
Heartstopper telesailekoa (Alice Oseman britainiar idazlearen eleberri grafikoan oinarritua). Charliek eta bere adiskideek uste dute «pertsona zelebreen» talde bat direla, besteengandik desberdinak direlako. Charlie Nickekin maiteminduko da. Hasieran, Nick aztoratuta sentiarazten dute bere adiskidearekiko sentimenduek. Biek ekintza diskriminatzaileak eta indarkeriazkoak biziko dituzte, homosexualak izatearen ondorioz.
Charlie Spring
KREDITUAK
KREDITUAK
IKUSI ERANTZUNA
PERTSONAIA 4
KREDITUAK
Enola Holmes filmekoa. Sherlock Holmes ospetsuaren arreba da, eta Sherlock bezain trebea da misterioak argitzen; baina, neska izateagatik, heziketa jakin bat jaso behar duela uste da...
Enola Holmes
KREDITUAK
IKUSI ERANTZUNA
PERTSONAIA 5
KREDITUAK
Raising Dion telesailekoa. Dionek superbotereak ditu. Telesaileko lehenengo kapituluan, inork ez du onartzen, bere gaitasun handiek «ezberdinegia» egiten dutelako. Dionen desiorik handiena da eskola berrian sartzea eta den bezala onartuko duten adiskideak egitea.
Dion
Haurren eskubideei, garapen iraunkorrari eta herritartasun globalari buruzko hezkuntza-materialak, baliabideak eta jarduerak UNICEF Espainiako Batzordearen Haurren Eskubideetako Hezkuntzaren lanaren parte dira.
Kontzeptualizazioa eta ekoizpena: Eduxarxa, sccl 2023ko abendua MDSA2030/NextGenUE/PRTR egitasmotik finantzatua – DSA/1110/2022 Agindua, azaroaren 17koa – Hirugarren Sektorearen Modernizazioa – 77/22 Espedientea FINANTZATZAILEA:
www.unicef.es/educa