Full screen
Share


3.2 GAURKOTASUNAREN GALDERA LEHIAKETA
EducaDerechos UNICEF
Created on December 1, 2023
Over 30 million people create interactive content in Genially
Check out what others have designed:
MODALS 1 BACH MARIO GAME
Quizzes
ANIMALS BY CATEGORY
Quizzes
DRACULA ESL
Quizzes
TRUE FALSE GEOGRAPHY
Quizzes
ENGLISH SCHOOL VOCABULARY
Quizzes
PARTS OF SPEECH REVIEW
Quizzes
RECYCLING SORTING GAME
Quizzes
Transcript
Hurrengo proba honetan, gaur egungo indarkeria gertaera batzuei lotutako sei galdera dituzue, eta erantzun egokiena zein den hausnartu beharko duzue. Jolas kooperatibo gisa egin dezakezue, ikastalde osoaren artean; edo, bestela, elkarren aurka lehiatuko diren taldeak osa ditzakezue, egindako galdera lehendabizi nork asmatzen duen ikusteko. Azken kasu horretan, jokoaren amaieran gehien asmatu duen taldeak irabaziko du.
Gaurkotasunaren galdera lehiaketa
HASI ➛
Gaurkotasunaren galdera lehiaketa
Kredituak ikusi
6tik 1. galdera
Nola deskribatuko zenuke Vinicius kasua?
Nahiz eta larria den, kasu isolatua da, eta jokoaren testuinguruan ikusi behar da.
Futboleko arrazakeria kasu bat da.
Africa Mayi Reyes-en argazkia Flickr.com-en
Erantzun arrazista da, baina jokalari horren jarrera ergelengatik. Ezin da jendea zirikatu eta, ondoren, zure ezaugarri pertsonalengatik erasotzen dizutela esan.
Gorroto delitu posible gisa interpretatu behar da: pertsona bati eraso egiten zaio, gizarte talde jakin bateko kide izateagatik (adibidez, jatorriagatik, generoagatik, arrazagatik edo erlijioagatik).
Kredituak ikusi
6tik 1. galdera
Erantzun zuzena!
jarraitu ➛
- Gorroto delitu posible gisa interpretatu behar da-
Vinicius kasua gorroto delitua izan daiteke, eta horrela salatu zuen Futbol Ligak. Oinarri arrazista duten irainak hain dira ohikoak gure gizartean, ohitu egin gara haietara, eta, batzuetan, ez diegu antzematen edo ez diegu garrantzirik ematen. Jolas eta entretenimendu testuinguru batean gertatzeak bereziki arriskutsu bihurtzen ditu, dibertimenduarekin lotzen direlako eta txantxatzat kamuflatzen direlako. Irain arrazistak indarkeria adierazpen bat dira, oinarrizko eskubideen urraketa bat, eta ezin dira justifikatu horiek jasotzen dituen pertsonaren izateko moduagatik edo jarreragatik.
Kredituak ikusi
6tik 2. galdera
Zer da gorroto delitua?
Espainiako Zigor Kodean tipifikatutako hainbat delitu biltzen dituen adierazpen bat da. Delitu horiek helduentzat espetxe zigorrak ekar ditzakete; eta adingabeentzat edo haien familientzat, bestelako lege zigor batzuk.
kredituak
Adierazpen hori erabiltzen da kolektibo jakin batzuekiko jarrera gaitzesgarriak definitzeko; irainak definitzeko, adibidez. Nahiz eta legeak jokabide horiek hutsegite larritzat jotzen dituen, inola ere ez dago zigor ondoriorik, kargu-hartzea besterik ez.
Gorrotoa sentimendu bat da, batzuetan adierazten dena eta beste batzuetan adierazten ez dena. Adieraziz gero, gaizki-ulertuak eragin ditzake, baina ez dira delitutzat hartuko alderdietakoren batek eraso fisikorik egiten ez badu. Ezin da inor zigortu gorrotatze hutsagatik.
Kredituak ikusi
6tik 2. galdera
Erantzun zuzena!
jarraitu ➛
- Espainiako Zigor Kodean tipifikatutako hainbat delitu biltzen dituen adierazpen bat da -
Gorrotoa sentimendu bat da, baina badago «gorroto delitu» izeneko lege figura bat. Figura horrek biltzen ditu pertsonen edo ondasun materialen aurka egindako delituak, gizarte talde bateko kide izateagatik kolektibo batekiko edo pertsona jakin batzuekiko aurreiritzietan oinarrituta eginak (gizarte talde horrek adinarekin, erlijioarekin, jatorriarekin, sexu orientazioarekin eta abarrekin zerikusia izan dezake). Gorroto delituak leporatzen zaizkien pertsonak epaitu egin daitezke; eta, errudunak direla frogatzen bada, zigorra ezar dakieke.
Kredituak ikusi
6tik 3. galdera
Zer iruditzen zaizu poliziak sare sozialetako bideoetan ikusi duen zerbait ofizioz ikertu ahal izatea (aldez aurretik inork salaketarik jarri gabe)? Adibidez, metroan grabatutako eraso transfobiko bat.
Beldurragatik, ezjakintasunagatik, mehatxuengatik edo beste arrazoi batzuengatik beren egoera salatu ezin duten pertsonen eskubideak babesteko beharrezko bide bat da.
Aldez aurretik inork salaketarik jarri gabe ikertzea intimitaterako eskubidea urratzea da: bai bideoa grabatu duenarena, bai bideoan agertzen direnena.
Aldez aurreko salaketarik ez badago, poliziak ezin du ikerketa bat hasi: zaila izango litzateke sare sozialetan agertzen den guztia benetakoa den ala ez zehaztea.
Kredituak ikusi
6tik 3. galdera
Erantzun zuzena!
jarraitu ➛
- Pertsonen eskubideak babesteko beharrezko modu bat da -
Ofiziozko ikerketa bat da, poliziak delitu egitate baten berri duenean (inork salatu gabe) ikerketa bat hastea erabakitzen duenean. Adibidez, sare sozialetan agertzen diren bideo edo iruzkin batzuen ondorioz poliziak egindako ikerketa bat. Lehenik eta behin, polizia informazioa aztertzen hasten da, muntaia ez dela eta benetan delitua dagoela ziurtatzeko. Delitu oso larri asko (haur pornografia, adibidez) poliziak egindako ikerketen bidez deskubritzen dira, aldez aurretik inork salaketarik jarri gabe.
Kredituak ikusi
6tik 4. galdera
Zer da "Black Lives Matter" (BLM)?
Ameriketako Estatu Batuetan 2013an sortu zen gizarte mugimendu bat, gaur egun Estatu Batuetan beltzen aurka erabiltzen den indarkeria arrazista agerian uzteko asmoa duena.
Eskubide zibilen aldeko elkarte bat, 1960an Estatu Batuetan Martin Luther Kingek sortua.
Rap talde bat, 1990eko hamarkadakoa, Minnesotakoa (Estatu Batuak). Talde horren letrek gai sozialak eta arraza bereizkeriaren aurkako borroka jorratzen dituzte.
Kredituak ikusi
6tik 4. galdera
Erantzun zuzena!
JARRAITU ➛
- Ameriketako Estatu Batuetan 2013an sortu zen gizarte mugimendu bat -
Black Lives Matter mugimendua 2013an sortu zen, epaitegi batek auzo zaindari bat absolbitu zuenean; zaindari horrek tiroz hil zuen Trayvon Martin, 17 urtekoa, armarik gabe zihoana. Pertsona askok jo zuten krimena eta epaia arrazistak direla, eta arrazakeria horrek laguntzen duela Estatu Batuetako pertsona beltzek indarkeria arrisku handiagoa izatea eta beste eskubide urraketa batzuk jasatea.
Kredituak ikusi
6tik 5. galdera
Albisteetan, gatazka armatuen berri ematen denean, batzuetan «gerra krimenak» aipatzen dira. Zertaz ari dira?
Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioaren arau-hausteak dira, eta batzuetan gatazketan gertatzen dira. Edozein bandok egin ditzake, eta nazioarteko auzitegi batek epaitzen ditu, Herbehereetan.
Talde armatu matxinoen eta gerrako mertzenarioen ekintza terroristei buruzkoak dira. Estatuen armadek ez dute gerra krimenik egiten, militarrak direlako eta haien lanbidea borrokatzea delako.
Gerretan egiten diren hilketei buruz hitz egiteko modu bat da. Argi dago gerretan «krimenak» daudela, etsaia nola edo hala hiltzea baita kontua.
Kredituak ikusi
6tik 5. galdera
JARRAITU ➛
Erantzun zuzena!
- Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioaren arau-hausteak dira, eta batzuetan gatazketan gertatzen dira -
Gerrek ere arauak dituzte, eta nazioarteko hainbat legetan jasota daude: esaterako, Genevako Konbentzioan. Gerrako krimentzat hartzen dira presoei tratu txarrak ematea, genozidioa, bahituak hartzea eta exekutatzea, harrapakeria, justifikaziorik gabe suntsitzea, bortxaketak, torturak, ospitaleei eta eskolei eraso egitea, eta arma kimikoak erabiltzea, besteak beste.
Kredituak ikusi
6tik 6. galdera
Nola tratatu ohi dituzte sare sozialek aurreko adibideetan indarkeriari buruz ikusi ditugun albisteak?
Sare sozialak lagungarriak izan daitezke gaurkotasuneko gaiak zein diren jakiteko; baina jende askok jakin gabe edo asmo txarrarekin ematen du iritzia, eta sare sozialetan esaten den guztia ez da egia.
Ezin gara sare sozialetan esaten den ezertaz fidatu: dena gezurra da.
Sareak dira lekurik onena informazio independentea, eguneratua eta osoa aurkitzeko gai oso polemikoei buruz, hala nola gerrei eta indarkeriazko ekintzei buruz.
Kredituak ikusi
6tik 6. galdera
JARRAITU ➛
Erantzun zuzena!
- Sare sozialak lagungarriak izan daitezke gaurkotasuneko gaiak zein diren jakiteko -
Sare sozialek rol positiboa izan dute gizartea kausa sozial garrantzitsuen inguruan mobilizatzeko. Hala ere, sareek informazioa manipulatzeko aukera ematen diete pertsona batzuei, gezurrak eta fake news direlakoak zabalduz. Sareak indarkeria ingurune ere izan daitezke, eta gorroto delituetan lagun dezakete. Informaziorako dugun eskubidea babesteko, garrantzitsua da sare sozialetan agertzen diren berriak kontrastatzea, iturri fidagarriak ezagutzen ikastea, eta mezu oso polarizatuekiko mesfidantza izatea.
KREDITUAK
HASI
Ongi egina :)
Zorionak! Galdetegia amaitu duzu!
HASI
Haurren eskubideei, garapen iraunkorrari eta herritartasun globalari buruzko hezkuntza-materialak, baliabideak eta jarduerak UNICEF Espainiako Batzordearen Haurren Eskubideetako Hezkuntzaren lanaren parte dira.
Kontzeptualizazioa eta ekoizpena: Eduxarxa, sccl 2023ko abendua MDSA2030/NextGenUE/PRTR egitasmotik finantzatua – DSA/1110/2022 Agindua, azaroaren 17koa – Hirugarren Sektorearen Modernizazioa – 77/22 Espedientea FINANTZATZAILEA:
www.unicef.es/educa
ITZULI ↵
Gaurkotasunaren galdera lehiaketa
¡O, ez!
Berriro saiatu nahi duzu?