Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Over 30 million people create interactive content in Genially

Check out what others have designed:

Transcript

Ireki ezazu ate zuzena!

HASI

Ireki ate guztiak galdera bakoitza ebatziz. Pantaila bakoitzean galdera bat eta ate batzuk agertzen dira, errespetua eta indarkeriarik eza sustatzeari buruzko erantzun batekin. Ate horietako batek bakarrik darama erantzun zuzenera. Amaierara iristeko, bost ateak ireki beharko dituzue.

Ez, pertsona batzuek beren buruaz seguruago daudelako edo introspekziorako gaitasun handiagoa dutelako berez duten ezaugarri bat da. Gainera, helduaroan baino ezin da baloratu; izan ere, haurrak eta nerabeak oso heldugabeak dira hori garatzeko.

Bai, autoerrespetuaren eta besteekiko errespetuaren jarrerak hezi daitezke, bai familian, bai eskolan, bai haurrarengandik hurbil dauden beste esparru batzuetan. Gainera, haurren garapenean zehar eboluzionatzen duen ezaugarri bat da.

KREDITUAK

Autoerrespetua eta besteekiko errespetua funtsezkoak dira gure eta beste pertsona batzuen eskubideak ulertzeko eta babesteko, bai eta errespetuzko harremanak eta adiskidetasun eta bake giroa eraikitzeko ere. Uste duzu autoerrespetua hezigarria dela?

Bai, asertibitatea baita unean-unean, lasai eta bare, baina irmo, inori ezer inposatu gabe eta besteak errespetatuz, zer sentitzen dugun eta zer iritzi dugun adierazteko gaitasuna.

Ez, helduaroko lidergo gaitasunari hertsiki lotutako ezaugarria delako; oso goiz sustatzen bada, haurrak erantzunzale bihur daitezke, eta beti berearekin ateratzen ikas dezakete.

KREDITUAK

Asertibitatea funtsezkoa da norberaren buruarekiko eta besteekiko errespetuzko harremana lortzeko. Haurren eta nerabeen asertibitatea sustatu behar al da?

Haurrek eta nerabeek aske sentitu behar dute nahi ez duten edozein eskaera gogor eta irmo arbuiatzeko; inork ez die esan behar zer egin, nola, edo noiz. Autoerrespetuak norberaren iritzia besteen iritziaren aurrean inposatzea eskatzen du.

Haurrek eta nerabeek jakin behar dute argi eta garbi kalte egiten dieten beste pertsona batzuen eskaerei uko egin diezaieketela, «Zer pentsatuko dute?» buruan dutela lotsarik edo beldurrik sentitu gabe, eta ondo geratzearren amore eman gabe. Gainera, ezezkoan irmoak izan daitezke, baina lasaitasunez adierazita, haserretu beharrik gabe.

Haurrek eta nerabeek helduen edo adin handiagoko beste haur batzuen jarraibideei jarraitu behar diete beti, fidakor izan behar dute, eta ez diete aurka egin behar. Izan ere, gauza batzuk gustatzen ez bazaizkie ere, hierarkia errespetatu behar da.

KREDITUAK

Ezetz esaten jakitea, mugak jartzea, asertibitatearen zati garrantzitsu bat da. Gainera, haurrei eta nerabeei beren burua babesten laguntzen die abusuen, umiliazioen eta bestelako tratu txarren aurrean. Nola helduko zenioke gai horri hezkuntzan?

Garrantzitsua da haurtzaroaren hasieratik entzuten ikasten laguntzea, haien oldarkortasuna kontrolatuz eta enpatia sustatuz. Haurrek gauzak kontatzen dizkigutenean guk aktiboki entzutea ere garrantzitsua da, adibidearekin ikasi ahal izan dezaten.

Oso zaila da haurrek entzute aktiboa erabiltzea, haien burua ez dago horretarako prestatuta. Hobe da nerabezarora arte itxarotea, orduan heltzen baikara zentzu horretan.

Entzute aktiboa haurtzarotik bertatik praktikatzen ez bada, nekez lortzen da geroagoko faseetan. Telefono mugikorrak eta beste gailu batzuk erabiltzeak praktika hori oztopatzen du nerabezarora iristean.

KREDITUAK

Entzute aktiboa trebetasun bat da, eta honetan datza: solaskidearekin kontzientzia osoz hitz egitea, esaten duenari arreta jarriz, eten gabe, epaitu gabe..., kontatzen duena axola zaigula ikusaraziz. Nola motibatu ditzakegu haurrak eta nerabeak, entzute aktiboa erabili dezaten?

Ezin da nerabezarora arte erabili, haur txikienek ez dituztelako trafiko arauak ulertzen eta ezin dutelako ikaskuntzen transferentzia egokia egin. Horregatik beragatik, bereziki eraginkorra da gidatzeko adina duten pertsonengan.

Metafora horrek oso ondo funtzionatzen du haur txikiekin, baina zaila da hamar edo hamaika urtetik gorako pertsonengan aplikatzea. Nerabeek oso haurren gaitzat hartzen dute, eta oso gutxitan aplikatzen dute.

Maila eta adin guztietako ikasleentzat, baita helduentzat ere, eta hainbat hezkuntza testuingurutan (formalak, ez-formalak eta informalak).

KREDITUAK

Emozioen semaforoaren teknika baliagarria da emozioak (hala nola haserrea, amorrua, beldurra...) nola kudeatu hezteko. Zure ustez, zein motatako ikasleentzat izan daiteke baliagarria?

Irtetea lortu duzu!

Zorionak!

KREDITUAK

Haurren eskubideei, garapen iraunkorrari eta herritartasun globalari buruzko hezkuntza-materialak, baliabideak eta jarduerak UNICEF Espainiako Batzordearen Haurren Eskubideetako Hezkuntzaren lanaren parte dira.

Kontzeptualizazioa eta ekoizpena: Eduxarxa, sccl 2023ko abendua MDSA2030/NextGenUE/PRTR egitasmotik finantzatua – DSA/1110/2022 Agindua, azaroaren 17koa – Hirugarren Sektorearen Modernizazioa – 77/22 Espedientea FINANTZATZAILEA:

www.unicef.es/educa

Nunc eget elit ultrices, gravida dolor vitae, congue sapien. Maecenas quis pretium ante. Phasellus felis velit, volutpat pretium eros in, posuere ornare urna.

Lorem ipsum dolor sit

¡Enhorabuena!

Saia zaitez beste ate batekin

¡O, ez!