Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

Hasi

txostenari buruzko aurkezpena

MentiRa Podrida

Aurkibidea

Jarduera: pentsatu iragarki bat

Eskerrik asko!

Kontzeptuak

Publizitate adibideak

Mentira Podrida kanpaina

Etiketatzea

Publizitatea eta haurrak

Publizitatea

Zergatik jaten dugu hain txarto?

Gaurko programazioa: Mentira Podrida

Aurkezpena

Aurkezpena

ELIKADURA DA GEHIEN GAIXOTZEN GAITUENA

1. atala

GERO ETA GEHIAGO GAIXOTZEN GARA, ETA GEHIEN GAIXOTZEN GAITUZTEN PRODUKTUAK PROZESATUAK DIRA.

  • ELIKADURA TXARRAK BIZI-KALITATEA KALTETZEN DU ETA HONAKO GAIXOTASUN HAUEN LEHEN KAUSA DA: DIABETESA, OBESITATEA ETA GEHIEGIZKO PISUA; GAIXOTASUN KARDIOBASKULARRAK ETA ZENBAIT MINBIZI.
  • ESPAINIAKO ESTATUAN, URTEAN, 90.000 PERTSONA HILTZEN DIRA ELIKADURA TXARRAREN ONDORIOZ.
  • GURE DIETAREN % 70 PRODUKTU PROZESATUAK DIRA, HORIEK KOIPE, GATZ ETA AZUKRE GEHIEGI DUTELARIK

ELIKADURA TXARRA

GAINERA... GURE ELIKADURA SISTEMAK ONDORIOAK DITU INGURUMENEAN

  • Bioaniztasuna eta paisaia galtzea
  • Baliabide naturalak gehiegi ustiatzea
  • Klima-aldaketa larriagotzea
  • Bioaniztasuna galtzea
  • Transgenikoak
  • Deforestazioa
  • Produktu kimikoen menpe egotea
  • Zoruaren emankortasuna galtzea

GAINERA... GURE ELIKADURA SISTEMAK ONDORIOAK DITU GIZARTEAN

  • Eskubideak urratzea
  • Diru-laguntzen menpe egotea
  • Migrazio mugimenduak
  • Genero-desberdintasuna
  • Lurren jabetza
  • Irabaziak gutxiren eskuetan egotea
  • Jakintza eta gustu tradizionalak eta ondarea galtzea...

info

  • Gehiegizko pisua duten 5 urtetik beherako haurrak: 40 milioi ( % 5,9).
  • Gehiegizko pisua duten bost urtetik berako umeen kopurua: 338 milioi.
  • Obesitatea duten pertsona helduen kopurua: 672 milioi (helduen % 13 edo 8 heldutik bat.
  • FAOren arabera, 820 milioi pertsona inguruk, hau da, munduko biztanleen hamarren batek azpielikadura pairatzen dute.

GURE MUNDUAN ALDI BEREAN EMATEN DIRA GOSEA ETA ELIKADURA TXARRA

ZERGATIK JATEN DUGU HAIN TXARTO?

2. atala

  1. NEKAZARITZA TXARRA = ELIKADURA TXARRA: AGROINDUSTRIAREN NEGOZIOAREN ROLA.
  2. PREZIOA: BIZTANLEEN % 45EK EZIN DIE GOMENDIOEI JARRAITU.
  3. ETIKETATZEA ETA PUBLIZITATEA: ERAGINA EROSTEKO ERABAKIETAN. PUBLIZITATE IRUZURTIA. ZENBAIT TERMINOREN ARAUKETA ESKASA: NATURALA, BIO... ETIKETAK ULERGARRIAK EZ IZATEA ETA HORIEK PUBLIZITATE GISA ERABILTZEA.

ARAZOA EZ DA BETI GURE ERABAKI INDIBIDUALA

PUBLIZITATEA

3. atala

PUBLIZITATEAK MANIPULATZEN GAITUELA USTE DUZUE?ZER DA ZUENTZAT PUBLIZITATEA? ZUOK PUBLIZITATEA AL ZARETE?

ZERGATIK JATEN DUGU HAIN TXARTO? PUBLIZITATEA

+ info

Bideoa

FRÉDÉRIC BEIGBEDER IDAZLEAREN “99 FRANCOS” LIBURUTIK HARTUTAKO ESALDIA

"Zuen nahia nire inbertsioaren emaitza da"

Esaldia

+ info

  • ESTATUKO ELIKADURAREN SEKTOREAK PUBLIZITATEAN INBERTITZEN DUEN DIRU-KOPURUA: 1.000 milioi euro baino gehiago.
  • ELIKADURAREN, OSTALARITZAREN ETA BANAKETAREN SEKTOREAK MARKETINEAN INBERTITZEN DUEN DIRU-KOPURUA: 5.500 milioi euro (Osasun gastu publikoaren % 10).
  • PUBLIZITATEAN GASTATZEN DIREN LAU EUROTIK BAT ELIKAGAIEI DAGOKIE.
  • A AZKEN URTEAN PUBLIZITATE GASTUA GEHIEN HANDITU DUTEN SEKTOREAK ELIKADURA (% 13) ETA EDARIAK (% 10) IZAN DIRA.

Inbertsioa publizitatean

PUBLIZITATEA ETA HAURRAK

4. atala

Espainiako Estatuan, urtean, haurrei zuzendutako 5.000 kanpaina inguru egiten dituzte. Haurrek 19.000 iragarki inguru ikusten dituzten urtean.Haurrek gurasoen erosteko erabakietan eragiteko gaitasun handia dute eta konfiantza handia dute publizitatean.Haurrengan eragiteko gako komertzialak erabiltzen dituzte, hain zuzen ere, elikagai kaltegarrienekin gainera.

PUBLIZITATEA ETA HAURRAK

Haur ikusle gehien duten orduetan iragarritako produktuen % 44 honako hauek dira:

  1. Txokolateak eta deribatuak (% 9,5).
  2. Gozokiak eta litxarreriak (% 8).
  3. Opilak eta pastelak (% 8).
  4. Hestebeteak (% 7).
  5. Aperitiboak (% 4,5).
  6. Saltsak eta maionesak (% 3).
  7. Izozkiak (% 3).

Produktuak

Beste % 46 itxura nutritiboagoa duten elikagaiei dagokie, baina, maiz, horiek azukre gehiegi dute egunero hartzeko:

  1. Jogurtak eta esnez egindako postreak (% 16).
  2. Esnekiak (% 12).
  3. Gosaltzeko zerealak (% 7,5)
  4. Gailetak (% 5,5).
  5. Gaztak (% 4).

Produktuak

Zer espazio dute haurren dietan gomendatutako elikagaiek, hala nola fruituek eta barazkiek, arrainak, olioak, arrozak eta pastak? % 2 besterik ez.

Produktuak

+ info

VS

DIETA MEDITERRANEOKO OSAGAI NATURALEKIN, ESNE GAINGABETU BERRIAK OSASUNTSU MANTENTZEN LAGUNTZEN DIZU. OMEGA 3 ETA INTXAURREKIN ABERASTUA... KOLESTEROLARI AURRE EGITEN ERE LAGUNTZEN DIZU. ZURE BIHOTZAK ESKERTUKO DIZU.

IMAJINA EZAZU OGI NATURALA, BERRIA, XAMURRA, GEHIGARRI ARTIFIZIALIK GABEA, LEHENENGO EGUNEAN BEZAIN XAMURRA MANTENTZEN DENA 6 HILABETEZ...

Versus

+ info

ETIKETATZEA

5. atala

Kontsumitzailearentzat: Funtsezko bidea da erosi nahi duen produktuari buruzko informazioa eskuratzeko.Administrazio publikoentzat:Arauketa-eremu nagusietako bat da, haiek erabakitzen baitute zein den eman beharreko informazioa, guk elikadurari buruzko erabaki oinarridunak har ditzagun.Elikagaien enpresentzat:Ontziak eta etiketak funtsezko publizitate eremua dira; mezua zuzenean igortzen diote kontsumitzaileari eta publizitate kanpaina bat baino bide merkeagoa da.

ETIKETATZEA: FUNTSEZKO ALDERDIA

Etiketan bi informazio mota aurkitzen ditugu: alde batetik, legez jarri beharrekoa (elikagaien informazio nutrizionala) eta, bestetik, aukerazkoa. Hainbat ikerketak adierazten dute etiketek, gardentasuna baino gehiago, opakotasuna eskaintzen dutela. Informatu beharrean nahasten dute. Etiketaren kokapena ere garrantzitsua da. Enpresek hainbat estimulu erabiltzen dituzte (koloreak, formak, irudiak, mezuak, eta abar) elikagaiak erakargarriago egiteko eta itxura jakin bat emateko: osasuntsua, gozoa, ekologikoa, tradizionala freskoa eta abar.Erosketa prozesua oso ikertua dago: gure erosketa gehienak alderdi emozionalak bideratzen ditu, ez arrazionalak. Gure elikaduran eragiten duten erabakiak, oro har, azkarrak, inkontzienteak eta automatikoak dira.

ETIKETATZEA: FUNTSEZKO ALDERDIA

  • % 60k uste du informazio gehiegi ematen dutela
  • % 53 letraren tamainaz kexatzen da
  • Heren batek mezua ulertzeko zailtasunak ditu
  • % 64k ez du etiketan nutrizio-baloreei eta osagaiei buruz irakurtzen duen ia ezer ulertzen.

Zer uste dugu kontsumitzaileok etiketatzeari buruz?

  • Informazio argia.
  • Informazio erabilgarria.
  • Funtsezkoa ez den informazioa kentzea.
  • Aurkezpen irakurterraza, letra tamaina egokia.
  • Hitz ez hain teknikoak.

Nolakoa izan beharko litzateke etiketa bat?

Australiako ikerketa: produktu osasungarriagoak hartzeko aukerak bost bider handiagoak dira semaforoaren sistemarekin eta azukrearen kontsumoa % 20 murrizten da.

Sistema intuitiboa, erraza, zehatza eta praktikoa, zientifikoki bermatua, kontsumitzaileen erakundeek goresten dutena eta industriak errefusatzen duena.Elikagai batek dituen energia, koipe, azukre eta gatz kantitatea zehazten eta gomendatutako gehienezko kantitateekin alderatzen ditu. Hala, horietako bakoitzari kolore bat ematen dio muga horretatik hurbil edo urrun dagoen kontuan hartuta.Kolore berdeak adierazten du ez dagoela arazorik; laranjak, kontuz ibiltzeko; eta gorriak, oso adi egoteko.Semaforo-etiketatze horren gehiena Erresuma Batuko Osasun Publikoko Agentziaren ikerketetan oinarritzen da. Taulak 100 g/100 ml-ko kopuruak adierazten ditu.

ETIKETATZEKO MODU ALTERNATIBOAK

Hori erabili duten administrazioen ustez, “Key Hole sinboloa duten elikagaiak aukeratuz, errazagoa da eta denbora gutxiago behar da produktu osasungarrienak aurkitzeko. Sinbolo horrekin etiketatutako elikagaiek sinbolorik gabekoek baino koipe, azukre eta gatz gutxiago dute eta zuntz gehiago”.

Suediako Elikagaien Agentzia Nazionalak sortua. Logotipo bat jartzen die elikagai mota guztien arteko osasungarrienei. Borondatezko etiketa da. Hori izateko, elikagaiek baldintza batzuk bete behar dituzte koipe, azukre, gatz eta zuntz dietetikoen kantitateei dagokienez. Logotipoaren atzean elikagaiak eta nutrienteak katalogatzeko eta sistematizatzeko prozesu konplexua dago, Hortaz, semaforo-etiketatzea baino sistema sofistikatuagoa da.

ETIKETATZEKO MODU ALTERNATIBOAK

Mexikoko Osasun Publikoko Institutu Nazionalak sustatutako aurrealdeko etiketatzeak dagoen ebidentzia zientifikoa eta nazioarteko organismoetako adituen gomendioak jasotzen ditu. Hala, aurrealdeko etiketatzearen proposamenak osasunerako kaltegarriak izan daitezken energia kantitateak, nutrienteak, osagaiak eta gehigarriak aztertzen ditu, hala nola gehitutako azukreak, sodioa, koipeak, gantz aseak eta energia. Taldeak aurrealdeko etiketatzea ezartzea gomendatzen du, produktuaren kalitatea modu erraz eta arin batean baloratu ahal izateko erosteko momentuan. Beraz, ezinbestekoa da informazioa zuzena, erraza, agerikoa eta ulergarria izatea.

ETIKETATZEKO MODU ALTERNATIBOAK

+ info

MENTIRA PODRIDA KANPAINAA

6. atala

Zer da Mentira Podrida?Mentira Podrida Bidezko Elikadura elkartearen kanpaina bat da, elikagaien publizitatea erregulatzen duen araudi zorrotz baten beharra nabarmentzeko helburua duena. Kanpainak baliabideak eskaintzen dizkie kontsumitzaileei, gehien erabiltzen diren publizitate apeuen inguruan dauden mitoekin eta aurreiritziekin amaitzen laguntzeko.

Zertan datza?Publizitatea gure eguneroko elementua da, zalantzarik gabe.Txikiak garenetik, eta bizitzan zehar, etengabe jasotzen ditugu publizitate mezuak, modu zuzenean eta zeharka. Hala elikagaiei dagozkien iragarkiak protagonista nagusiak dira.

PUBLIZITATE ADIBIDEAK

7. atala

RED BULL TE _____

EL SECRETO ESTÁ EN _____

LA CHISPA_________________________ El sabor que nos ____ DESTAPA ____ _____________________

ME ____________ _____

I´M ____________ _____

TOMATE _______ ____________________, TOMA _______ ___________________

ACTIMEL, ____________ ____ DEFENSAS

ALIMENTANDO______________________

¿A QUÉ NO PUEDES COMERTE _______ _____? ENJOY!

PENTSA EZAZU EDOZEIN ELIKAGAIREN TELEBISTAKO IRAGARKIAN

Nori dago zuzenduta?Produktu motak (elikagaiaz beraz gain, zer gehiago kontatzen du iragarkiak?)Aktore ezagunak agertzen dira? Disney, superheroiak…Produktuaren osasungarritasuna bermatzen duten abalak (AEP Espainiako pediatria elkartea; Nutrizioaren Espainiako fundazioa…).Dinosauro gaileten adibideaZein elikadura-eredu adierazten dute produktu horiek?Zer lotura dago produktu horien eta gure kontsumo-/bizi-estiloaren artean?

Publizitate iruzurtia da kontsumitzaileentzat engainagarria izan daitekeen informazioa eskaintzen duena; hau da, kontsumitzaileen erosteko erabakietan eragin negatiboa izan dezaketen adierazpen edo omisio esplizitu zein inplizituak dituena.Espainiako Estatuan, Publizitatearen Lege Orokorrak berariaz debekatzen du publizitate mota hori, eta Konpetentzia Desleialaren Legeak honela definitzen du: “informazio faltsua edo, benetakoa izanda ere, bere edukiagatik edo aurkezteko moduagatik hartzailea nahas dezakeen informazioa” duen publizitatea.

KONTZEPTUAK

8. atala

Artisau

  • Kontzeptu arautua.
  • Araudiaren arabera, elikagaien artisau-ekoizpenak baldintza batzuk bete behar ditu ekoizpen prozesu osoan zehar eta bermatzen du kontsumitzaileek produktu indibidualizatua jasotzen dutela, kalitatezkoa eta ezaugarri bereizgarriak dituena. Hura artisauaren esku-hartzearen bitartez kontrolatutako ekoizpen txikietatik lortzen da.

Etxekoa

  • Arautu gabeko kontzeptua.
  • Maila txikiko eta tokiko salmentarako ekoizpenarentzat gorde beharko litzateke.

Light

  • Kontzeptu arautua.
  • Jatorrizko produktua baino % 30 kaloria gutxiago izan behar du.
  • Horrek esan nahi du light produktu guztiak kaloria gutxi dituztela? Ez. Light maionesa, light patata frijituak edo light patea oso kalorikoak dira beste elikagai batzuekin alderatuta.
  • Produktu bat energia altukoa den jakiteko modu on bat da begiratzea ea horrek light bertsioa duen. Light bertsioa ere energia altukoa izan daiteke, baina jatorrizkoak baino gutxiago izango du.

VS

LIGHT

NORMALA

Versus

0%

  • Kontzeptu ez arautua eta ez dago inolako araudirik horren inguruan.
  • Light kontzeptuaren arauketarekin sortu zen (jatorrizkoa baino % 30 kaloria gutxiago).
  • % 0 edozein gauza izan daiteke.
  • Maila txikiko eta tokiko salmentarako ekoizpenarentzat gorde beharko litzateke.

«Esne gaingabetua, landare-olioak (oleiko-maila altuko ekilore olioa eta oliba olioa), azukrea, emultsionatzailea (soja-lezitina eta monoglizeridoen eta diglizeridoen ester zitrikoak), egonkortzaileak (trifosfato pentasodikoa, citrato potasikoa, E-460 eta E-466), arrain urdinaren olioa, eztia, karamelo koloratzailea (E-150d), intxaur-hautsezko prestakina (% 0.05 intxaur), fosfato trikaltzikoa, aroma eta bitaminak (A, B6, azido folikoa, C, D eta E). Azido Oleikoa: 1,40g /100ml. Kate luzeko Omega3 gantz-azidoa (EPA+DHA eta beste batzuk) 60mg/ 100ml». Oharra: sardina bakar batek esne horren baso batek baino 20 bider Omega 3 gehiago du.

Aberastua

Osagai nagusi batean oinarrituta iragartzen diren produktuak, amaierako produktuan osagarri haren kantitatea oso txikia bada ere.

Naturala

  • Kontzeptu ez arautua.
  • Natural hitza produktu berrien % 23tan agertzen da.
  • Araudiaren arabera, ezin da isolatuta erabili; aitzitik nutrizio adierazpen onartu bati lotuta egon behar da eta elikagaiak ezaugarri horiek modu “naturalean” dituenean, hau da, eraldaketarik gabe.

Osasungarria

  • Araudiaren arabera, elikagai bat bakarrik iragarri daiteke horrela elikagai horrek osasunean dituen onura zehatzei dagozkien ezaugarrien aitorpen espezifiko baimendua badu. Kasu gehienetan hori ez da betetzen.
  • Produktu bat OSASUNGARRIA bada, pentsatu beharko dugu beste batzuk ez direla, edo elikagai hori beste batzuk baino osasungarriagoa dela.

Tradizionala

Iruzurraren esparruan erabiltzen diren apeuen artean dugu TRADIZIONALA kontzeptua. Definizioaz harago, araudi mailan, tradizional gisa kalifikatutako elikagaiak oso ondo erregulatzen ditu Europako araudiak. Elikagaiak tradizional gisa kalifikatzeko oso baldintza zorrotzak bete behar dituzte, eta Espezialitate Tradizional Bermatuaren figurak baloratuko du estatu kide bateko elikadura-produktu batek katalogazio hori merezi duen.Espainiako Estatuan, gaur egun arte, lau elikagai hauek besterik ez dute tradizional katalogazio hori: urdaiazpiko serranoa, baserriko esnea, panellet delakoak eta Castilleja de la Costako oliozko opilak.

Kekos produktuaren kasua: salaketa autokontrol organismoaren aurrean.

Europako Osasun Agentziak (EFSA) ezartzen du gehienez 10 g azukre eta 10 g koipe eduki beharko lituzkeela.

AEP Espainiako pediatria elkarteak eta Artiachek lankidetza akordio bat sinatu dute gazteen eta haurren nutrizio osasungarria eta arduratsua sustatzeko.

  • Horrelako terminoak arautu beharra dago, elikagaien eta edarien publizitatea gardena, argia eta egia dela bermatzeko.
  • Haurrei zuzendutako publizitatearen kasuan araudi horrek arreta berezia jarri beharko luke.
  • Derrigorrezko mekanismoak eta, urraketak daudenean, zigorrak ezarri beharko lituzkete.

ESKERRIK ASKO!