Full screen
Share
CREATIVE COMMONS
IBON ARANGUREN OLIVERI
Created on May 29, 2023
Over 30 million people build interactive content in Genially.
Check out what others have designed:
OSCAR WILDE
Horizontal infographics
TEN WAYS TO SAVE WATER
Horizontal infographics
NORMANDY 1944
Horizontal infographics
BEYONCÉ
Horizontal infographics
DEMOCRATIC CANDIDATES NOV DEBATE
Horizontal infographics
ONE MINUTE ON THE INTERNET
Horizontal infographics
SITTING BULL
Horizontal infographics
Transcript
Lizentzia honek baimena ematen du lan bat kopiatu, banatu eta jendaurrean hedatzeko baita honen lan eratorriak (helburu komertzialekin edo gabe) egiteko ere. Eskubide hauek eskuratzeko derrigorrezkoa da lanaren kredituak aitortzea, egileak edo baimendunak zehaztutako eran.
Beste honi esker aurrekoaren eskubide berdinak eskuratzen dira baina baldintza estuagoak zehazten ditu: lanaren kredituak aitortzeaz gain, obra hau itxuraldatu edo bestelakotzen bada lan eratorri bat sortzeko, emaitza hori banatzerik izango da soilik baimen berberaz, antzeko baimen batez, edo harekin bateragarria den baimen batez.
Kasu honetan lehenengoaren (cc by) eskubide eta betebehar berdinak zehazten dira baina murriztapen gehigarri bat eransten da: ezin da lan hau merkataritza xedetarako erabili.
Lizentzia honek lana partekatu eta jendaurrean hedatzeko eskubidea ematen du baita lan eratorriak sortzeko ere. Horretarako derrigorrezkoa da lanaren kredituak aitortzea. Gainera ezin da lan hau (ezta bere eratorriak ere) merkataritza xedeetarako erabili.
Hauxe da murrizketa gehien zehazten dituen lizentzia mota. Lanaren distribuzioa onartzen da baina kredituak aitortzeaz gain ez da onartzen aldaketarik edo lan eratorririk jatorrizko lanaren gainean eta gainera, ezin da lan hau merkataritza xedeetarako erabili.
Lizentzia honen bitartez distribuzioa edo banaketa baimentzen da (kopiatu, banatu eta jendaurrean aurkeztu, irabazi-asmorekin nahiz gabe) baina ez da onartzen jatorrizko lana eraldatzea ezta lan eratorririk sortzea ere.
LIZENTZIA MOTAK