Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

Hasi

Jumanji, esploratzeko planeta bat

Epa!, zure telefonoa dardarka dago! Hartu, mesedez

Kaixo. Hau beste planeta batzuetako bizitza ikertzen ari den espazio-taldearen mezu bat da: Gure misioa arrakastatsua izan da. Bizi-seinaleak aurkitu ditugu Jumanji planeta txikian, Lurretik milaka argi-urtera, baina antzeko baldintzekin. Izaki bizidunez beteta dago, era guztietakoak. Orain planeta osoa aztertzen ari gara, eta ekologian, eboluzioan, biokimikan, genetikan eta zientziaren beste arlo batzuetan aditu asko behar ditugu. Hartu astronauta jantzia, jaso behar duzun materiala, eta prestatu abentura zirraragarri honetan parte hartzeko.

Espaziontzian sartu aurretik, bisa bat behar duzu. Hori lortzeko, nor zaren zehaztu eta zure ekipajearen edukiarekin txosten bat idatzi behar duzu. Zure misioa oso garrantzitsua da!

Idatzi zure txostena eta bidali posta elektronikoz 1.- Izen- abizenak eta helbide elektroniko bat. 2.- Eramango dituzun tresnen eta materialen zerrenda egin behar duzu, benetan izaki bizidunak direla egiaztatu beharko duzu eta. 3.- Azaldu zer motatako probak egingo dituzun eta zergatik.

Zure izen-abizenak eta posta elektronikoa

Primeran! Lortu duzu bisa! Orain begiratu Jumanjik zure smartwatch-era bidalitako txostena eta irakurri arretaz ontzira sartu aurretik.

Irakurri arretaz txosten hau sartu aurretik.

Aurkitzen dituzunean, itzuli basera

Ongi etorri Jumanjira! Eskerrak eman nahi dizkizugu bidali diguzun txostenagatik. Zure zeregina, orain, organismo berriren bat bilatzea, aipatzea eta zure sailkapenean sartzea da.Non hasi nahi duzu? Uretan edo lehorrean?

Bide honetan harriak baino ez daude.

Ez da deus ere ikusten

Geldi!, hemen zerbait dago

Kontuz gorila erraldoiekin!

Bilatu lupaz...

Hemen gari urtarra besterik ez dago.

Ur eta ur gehiago

Adi! Hemen zerbait mugitzen da.

Bilatu lupaz...

Laster arte!

Zorionak! Arrakastaz bete duzu misioa. Zure ontzia zure zain dago.