Badakizu zer diren enarmoniak?
Ikasi edo errepasatu nahi baduzu egin klik testu honetan.
Zuzenean praktikatu nahi baduzu, egin klik gezian.
Aurrera!
Bi nota ENARMONIKOAK direla esaten dugu izen desberdina dutenean, baina soinu bera.
Eskalaren noten arteko distantzia ez da beti berdina:
DO-RE, RE-MI, FA-SOL, SOL-LA eta LA-SI artean tonu bateko distantzia dago eta horien artean soinu bat egongo da bi izenekin: beheko notaren izena+sostenitua edo goiko notaren izena+bemola. Adibidez, do sostenitua eta re bemol soinu bera da.
MI-FA eta si-do artean, ordea, distantzia-tonu erdia dago beraz, ez dago tarteko soinurik. Adibidez, MI sostenitua eta FA soinu bera dira, eta Fa bemol eta MI soinu bera dira.
Guzti hori kontuan hartuta... aurkitu harmoniak test honetan!

:
