Want to make creations as awesome as this one?

More creations to inspire you

7 CONTINENTS

Horizontal infographics

A2 - ABENTEUER AUTOBAHN

Horizontal infographics

STEVE JOBS

Horizontal infographics

OSCAR WILDE

Horizontal infographics

TEN WAYS TO SAVE WATER

Horizontal infographics

NORMANDY 1944

Horizontal infographics

LIZZO

Horizontal infographics

Transcript

2022GARDENTASUNTXOSTENA

2019an, Farapiren lan-egitura hankaz gora jarri genuen eta, ordutik, etengabeko eraldaketa prozesu batean gaude murgilduta. Gerentzia eredu tradizionala ezabatu genuen eta lan-taldeka antolatzen hasi ginen, lan-orduak murriztu genituen eta taldearen eta norbanakoen bizigarritasuna bermatzeko tresna eta mekanismoak sortzen hasi ginen. Hiru urteren ondoren, 2022. urtea egonkortze urtea izan da Farapirentzat. Bizigarritasuna eta bideragarritasuna uztartzeko bidea ez da erraza izan, baina aurreko urteko emaitzek erakutsi digute posible dela. Bost dimentsio kontuan hartuta ari gara gauzatzen eraldaketa: proiektua, taldea, pertsona, inguru naturala eta inguru soziala. 2022 urtearen azterketa hau, beraz, erantzunkidetasun sozialetik egiten dugu, gure pertsonatik, taldetik eta proiektutik harago bagarelako eta izan nahi dugulako. Erabaki politikoa da zurekin gardentasunez partekatzea norekin egiten dugun lan, nondik jasotzen ditugun gure baliabide ekonomikoak eta zertan erabiltzen ditugun. Txosten hau egin ahala, urteko ibilbidearen aitortza egiteko aukera ere izan dugu. Harro gaude 2022an egindako lanaz, nahiz eta oraindik hobetzeko marjina dugula jakin badakigun. Horrek indarra eman digu eredu bizigarriarekin jarraitzeko eta erronka berriei aurre egiteko. Ongi etorri gure erraietara.

IZAERA

Enpresa ameslaria da Farapi. Sistema kapitalista patriarkal baten baitan lan egiten dugu ezinbestez, baina etengabe ari gara bertatik ihes egiteko saiakerak egiten. Gure izaera zurruna eta aldakorra da aldi berean. Alde batetik, oinarri batzuk negoziaezinak direla uste dugu. Besteak beste, hierarkiarik gabe lan egiten dugu eta produktiboak ez diren lanei aitortza egiten diegu. Bestetik, ingurura begiratzea gustuko dugu, gure erabakiak berrikusteko eta elkarren artean ikasten eta desikasten jarraitzeko. Pîxkanaka, sistema zapaltzaile eta bortitz honetan eredu berriak sortzeko sareak ehuntzen ari gara elkarrekin. Horrenbeste lagun zarete lan nekaezina egiten duzuenak utopia egia bilakatzen saiatzeko! Eskerrik asko inspirazio izateagatik.

ALDAKETAK LAN-TALDEAN

Lantaldean aldaketak izan genituen 2022. urtean. June Bartzelonara joan zen bizitzera eta bihotza uzkurtuta esan genion agur apirilean. Aldi berean, komunikazioa bultzatzearen aldeko apustua egin genuen eta taldekide berria kontratatzea erabaki genuen. Horren ondorioz, maiatzean Oihane sartu zen lantaldean. Beraz, joan-etorriak egon badira ere, langile zenbakia mantendu dugu eta hamar farapitar izaten jarraitzen dugu: Araitz, Gabriela, Haizea, Irati, Leire, Maider, Maria, Nerea, Nicola eta Oihane.Proiektuak garatzeko ezinbestekoa ikusten dugu jakintza eta arlo ezberdinetatik datozen begiradak eta egiteko moduak baliatzea. Horregatik, Farapi osatzen dugunok diziplina anitzetatik gatoz: feminismoa, partaidetza, ekonomia sozial eraldatzailea, antropologia, administrazioa, finantzak eta komunikazioa.

81

Proiektuen mapa

Gure kabuz bultzatutakoak

PROIEKTUAK

Urte oparoa izan da eta, osotara, 81 proiektutan egon gara murgilduta 2022an zehar.Farapin modu kontzientean erabakitzen dugu zein proiektutan parte hartu nahi dugun. Proposamenak baloratzeko tresna bat sortu dugu, eta horrek gure izaerarekin koherenteak diren irizpideen arabera erabakiak hartzeko aukera ematen digu. Proiektu batean sartu baino lehen, alderdi hauek aztertzen ditugu: bideragarritasuna, motibazioa, kontziliazioa, bizigarritasuna eta beste hainbat. Gure proiektuak hiru lan-lerrotan sailkatzen ditugu: feminismoa, partaidetza eta ekonomia sozial eraldatzailea. Hala ere, gure eguneroko lanean etengabe gurutzatzen dira, batak bestetik edaten duelako. Hona hemen 2022 urtean egindako proiektu kopurua, lan-lerrotan sailkatuta:

Hona hemen 2022 urtean zehar martxan eduti ditugun proiektuen mapa. Nahiago baduzu, behean zerrenda ikus dezakezu.

Proiektuen mapa

feminismoa

EKONOMIA SOZIAL ERALDATZAILEA

PARTE-HARTZEA

Zaintza:

Bergarako zaintza ekintza-planaren diseinurako prozesu partehartzailea. Zegamako zaintzen mapa – Zahartzaroa.

PROIEKTUAK LAN-LERROKA

Indarkeria matxista:

Saiaz Mankomunitatean indarkeria matxista lantzeko saioak. Zizurkilgo eragileekin indarkeria matxista lantzeko saioak. Zegaman indarkeria sexistari tokiko erantzun bateratua adosteko prozesu partehartzailea. Bideberri Mankomunitatean gazteekin indarkeria matxistaren prebentzioa lantzeko prozesu partehartzailea.

Jai berdinzaleak:

Tolosako jaien berdintasun behatokiaren dinamizazioa. Lazkaon jaietan indarkeriari aurre egiteko prozesu partehartzailea.

Emakumeen etxeak:

Oñatiko emakumeen etxea eratzeko prozesu partehartzailea. Zumaiako zaintza jardunaldietan talde-hausnarketarako dinamizazioa.

Berdintasuna enpresetan:

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko I. Berdintasun Plana. EAEko Euskaltegietan genero-berdintasunaren inguruko diagnostikoa. HABEren II. Berdintasun Plana osatzeko laguntza teknikoa eta dinamizazioa. Haurtzaro Ikastolako Berdintasun Plana. Errigora: Berdintasun Haziak lan-prozesua.

Farapik bultzatutako ekimenak:

Kooperatibismo feministara hurbilpena. Farapiren lan-eredua bizigarri bilakatzeko prozesua.

Bestelako prozesuak:

Beasainen berdintasun kontseilua sortzeko prozesu partehartzailea. Irurako emakumeen memoria historikoa ezagutarazteko prozesu partehartzailea. Sexualitatea eta maitasun erromantikoa deseraikitzeari buruzko mintegiak EHUn.

Lantokia eraldatzeko tresnak:

Arremanitz Kooperatiba. BIRA Kooperatiba. BIRA: ideragarritasuna eta bizigarritasuna uztatzeko tresnak. Eihera Kooperatiba. Harago Aholkularitza.

ERAKIDE tresnaren aplikazioa:

Sutargi S.A.L. Isladak Koop. Elk. Txikia.Euskal Editoreak S.L. (Berria Taldea).

Elkarlana:

Enpresa sare erantzunkide eta jasangarriak eraikitzeko elkarlan prozesua, Emun, Aztiker, Elhuyar eta Isladak aholkularitzekin elkarlanean. ERAKIDE tresna Gipuzkoako enpresetan hedatzeko elkarlan prozesua, Emun Aztiker, Elhuyar eta Isladak-ekin elkarlanean. Urola Garaian ekosistema kooperatiboak sustatzeko prozesua, UGGASA eta Biziola sarearekin elkarlanean.Biziola komunitatearen eraldaketa eta dinamizazio lanak.Teila Fabrika balio eta prozesu eraldatzaileen etxea bilakatzeko prozesua.

Haur eta nerabeak:

Irungo haur eta nerabeen partehartzea dinamizatzeko laguntza teknikoa. Oreretako gazte foroa sortzeko eguneraketa eta aukeren azterketa. Donostiako Ekialde Barrutiko haur eta nerabeen partehartze foroen diseinurako lan-prozesua.

Energia komunitateak:

Oreretan energia berriztagarrien komunitatea sortzeko partaidetzazko prozesua, Goienerrekin elkarlanean.

Udalerrietan bidelaguntza:

Pasaiako elkarteak haur eta nerabeen eskubideak bermatzeko planean artikulatzeko prozesua. ‘Legazpi garbi mantendu’ prozesu partehartzailea herritarrekin. ‘Pandemian bizi’: Ordizian COVID garaiko narratiben jasoketa.

Elkarteetan bidelaguntza:

Ikastolen endekalogoa aberastu eta barneratzeko partaidetza prozesua. Arrano Kultur Elkartea birpentsatzen. Haurtzaroko guraso komunitatearen partehartzerako eta ahalduntzerako formazioa. Uliako Lore Baratzak elkartearen barne-antolaketa eta partaidetzari buruz hausnartzeko prozesua. Arantzadi Ikastolako irakasle taldean partaidetza sustatzeko prozesua.

Enpresetan bidelaguntza:

Arremanitz kooperatibako lantaldeari haur eta nerabeekin partehartze prozesuak egiteko trebakuntza. Juntura kooperatiban produkziotik haragoko eremuen inguruko barne-prozesua.

Farapik bultzatutako ekimenak:

Arantzazulab ‘Galdera ikurrak'.

Saretzea:

Olatukoop sarean interkooperazioa sustatzeko prozesua.

Enpresetan barne-prozesuak:

Berria egunkarian barne-prozesu partehartzailea. Talleres Mitxelenan erantzunkidetasun soziala eta parte-hartzea sendotzeko prozesua. BST RODSen erantzunkidetasun soziala lantzeko prozesua. Goiener Kooperatibaren erronkak eta aukera aztertzeko prozesu partehartzailea. Loreka Aholkularitzan erantzunkidetasun soziala lantzeko prozesua. EGAN. Goiener Kooperatibako plangintza estrategikoa lantzeko aholkularitza zerbitzua.

Saretzea:

KoopFabrikako 2021-2022 programan bidelaguntzaile. Talde-kudeaketarako gakoen inguruko formazioa KoopFabrikan. KoopFabrikako 2021-2022 programan formazio-saioak, Talaios Kooperatibarekin elkarlanean. GU Pirinioak jardunaldien dinamizazioa. Ehunduren plangintza estrategikoa osatzeko bidelaguntza.

Loreka Aholkularitzan erantzunkidetasun soziala lantzeko prozesua.

Donostiako Ekialde Barrutiko haur eta nerabeen partehartze foroen diseinurako lan-prozesua.

Oñatiko emakumeen etxea eratzeko prozesu partehartzailea.

Zumaiako zaintza jardunaldietan talde-hausnarketarako dinamizazioa.

Beasainen berdintasun kontseilua sortzeko prozesu partehartzailea.

Irungo haur eta nerabeen partehartzea dinamizatzeko laguntza teknikoa.

Irurako emakumeen memoria historikoa ezagutarazteko prozesu partehartzailea.

Haurtzaro Ikastolako Berdintasun Plana.

Zizurkilgo eragileekin indarkeria matxista lantzeko saioak.

Zegaman indarkeria sexistari tokiko erantzun bateratua adosteko prozesu partehartzailea.

Zegamako zaintzen mapa – Zahartzaroa.

Uliako Lore Baratzak elkartearen barne-antolaketari eta partaidetzari buruz hausnartzeko prozesua.

Haurtzaroko guraso komunitatearen partehartzerako eta ahalduntzerako formazioa.

Arrano Kultur Elkartea birpentsatzen.

‘Legazpi garbi mantendu’ prozesu partehartzailea herritarrekin.

Pasaiako elkarteak haur eta nerabeen eskubideak bermatzeko planean artikulatzeko prozesua.

Oreretan energia berriztagarrien komunitatea sortzeko partaidetzazko prozesua, Goienerrekin elkarlanean. Oreretako gazte foroa sortzeko eguneraketa eta aukeren azterketa.

Tolosako jaien berdintasun behatokiaren dinamizazioa.

Ehunduren plangintza estrategikoa osatzeko bidelaguntza prozesua.

Saiaz Mankomunitatean indarkeria matxista lantzeko saioak.

Urola Garaian ekosistema kooperatiboak sustatzeko prozesua, UGGASA Biziola sarearekin elkarlanean.

Lantokiak eraldatzeko tresnak: Harago Aholkularitza.

Lantokiak eraldatzeko tresnak: Arremanitz Kooperatiba. Arremanitz Kooperatibako lantaldeari haur eta nerabeekin partehartze prozesuak egiteko trebakuntza.

Arantzazulab 'Galdera ikurrak' ko-sorkuntza proiektua

Olatukoop sarean interkooperazioa sustatzeko prozesua.

Ikastolen endekalogoa aberastu eta barneratzeko partaidetza prozesua.

Arantzadi Ikastolako irakasle taldean partaidetza sustatzeko prozesua.

Juntura kooperatiban produkziotik haragoko eremuen inguruko barne-prozesua.

Errigora: Berdintasun Haziak lan-prozesua.

GU Pirinioak jardunaldien dinamizazioa.

Bergarako zaintza ekintza-planaren diseinurako prozesu partehartzailea.

Lantokiak eraldatzeko tresnak: BIRA Kooperatiba. Bideragarritasuna eta bizigarritasuna uztatzeko tresnak BIRA Kooperatiban.

Berria egunkarian barne-prozesu partehartzailea. ERAKIDE tresnaren aplikazioa: Euskal Editoreak S.L. (Berria Taldea).

Goiener Kooperatibaren erronkak eta aukera aztertzeko prozesu partehartzailea. EGAN. Goiener kooperatibako plangintza estrategikoa lantzeko aholkularitza zerbitzua.

‘Pandemian bizi’: Ordizian COVID garaiko narratiben jasoketa.

Biziola komunitatearen eraldaketa eta dinamizazio lanak.

Lazkaon jaietan indarkeriari aurre egiteko prozesu partehartzailea.

Lantokiak eraldatzeko tresnak: Eihera Kooperatiba.

Farapik feminismotik bultzatutako ekimenak:

  • Kooperatibismo feministara hurbilpena.
  • Farapiren lan-eredua bizigarri bilakatzeko prozesua.

Isladak Koop. Elk. Txikia.

Bideberri Mankomunitatean gazteekin indarkeria matxistaren prebentzioa lantzeko prozesu partehartzailea.

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko I. Berdintasun Plana.

ERAKIDE tresnaren aplikazioa: Sutargi S.A.L.

BST RODS enpresan erantzunkidetasun soziala lantzeko prozesua.

Enpresa sare erantzunkide eta jasangarriak eraikitzeko elkarlan prozesua eta ERAKIDE tresna Gipuzkoako enpresetan hedatzeko elkarlan prozesua: Emun, Aztiker, Elhuyar eta Isladak aholkularitzekin elkarlanean.

Sexualitatea eta maitasun erromantikoa deseraikitzeari buruzko mintegiak EHUn.

Teila Fabrika barne-prozesua.

EAEko Euskaltegietan genero-berdintasunaren inguruko diagnostikoa. HABEren II. Berdintasun Plana osatzeko laguntza teknikoa eta dinamizazioa.

Talleres Mitxelenan erantzunkidetasun soziala eta parte-hartzea sendotzeko prozesua.

KoopFabrikako 2021-2022 programan bidelaguntzaile. Talde-kudeaketarako gakoen inguruko formazioa KoopFabrikan. KoopFabrikako 2021-2022 programan formazio-saioak, Talaios Kooperatibarekin elkarlanean.

Teila Fabrika balio eta prozesu eraldatzaileen etxea bilakatzeko prozesua.

GURE KABUZ BULTZATUTAKO PROIEKTUAK

Farapin sinesten dugu gu ere gizartea eraldatzeko eragile aktibo izan gaitezkeela. Hori dela eta, eskaerapeko lanak egiteaz gain, geure kabuz proiektuak sustatu ditugu ere 2022an zehar.

Zer da ongizatea nerabeentzat? Zer egin dezakete erakundeek eta gizarteak hori bermatzeko? Galdera horiek landu nahi genituen gazteekin prozesu parte-hartzaile baten bitartez.

GALDERA IKURRAK

EZAGUTU

Gero eta proiektu kooperatibo gehiago genituen inguruan emakumez osatuak eta emakumeen lidergoarekin, parte hartzearekin… Horregatik, kooperatibismo feministaren inguruan ikertu genuen 2022an.

KOOPERATIBISMO FEMINISTARA HURBILPENA

EZAGUTU

Eredu bizigarri baten alde ari gara lanean, pertsonen eta taldearen ongizatea erdigunean jartzeko, proiektuaren bideragarritasuna eta gure ingurunean sortzen duen eragina kontuan hartuta.

Farapiren lan-eredua bizigarri bilakatzeko barne-prozesua

EZAGUTU

'Galdera ikurrak': Zer da ongizatea nerabeentzat? Zer egin dezakete erakundeek eta gizarteak hori bermatzeko? Galdera horiek landu nahi genituen gazteekin prozesu parte-hartzaile baten bitartez. Arantzazulabek sustatutako Ko-Sorkuntza Ekosistema lehiaketari esker, ‘Galdera ikurrak’ proiektua abiatu genuen Tabakalerako Medialab espazioarekin elkarlanean. Prozesu horretan zehar, Donostia, Lasarte eta Irungo nerabe-taldeekin ongizatea landu genuen. Gaiaren inguruan hausnartzeko, sormenaz baliatu ginen eta partaideek argazkiak, collage-ak, fanzineak eta bideo-jolasak egin zituzten. Haien ongizatea oztopatzen duten gaien artean, arrazakeria, bakardadea edota genero ezberdinkeria aipatu zituzten nerabeek, besteak beste. Egindako hausnarketa prozesua barne-mailan gera ez zedin, urriaren 25ean dialogo saio bat antolatu genuen Tabakaleran erakunde publiko, sozial eta bestelakoekin, gazteek zuzenean ordezkari politiko eta sozialekin hitz egin zezaten.

Kooperatibismo feministara hurbilpena: Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren diru-laguntza bati esker, Gipuzkoako kooperatibismo feministari buruz ikertu dugu 2022. urtean. Gero eta proiektu kooperatibo gehiago genituen inguruan emakumez osatuak eta emakumeen lidergoarekin, parte hartzearekin… eta ezagutu nahi genuen proiektu horietan zenbateraino zegoen presente feminismoa eta proiektu horietatik nola eragiten ari ginen ekonomian, feminismoan eta orokorrean. Ikerketa elikatzeko hausnarketa partekatu bat sustatu nahi izan genuen eta kooperatiba ezberdinen ahotsak islatu. Horregatik, banakako elkarrizketak egiteaz gain, 2022ko urriaren 20an, Kooperatibismo Feminista Topaketa antolatu genuen Biziola Fabrikan, Lazkaon. Kooperatiba gipuzkoar eta euskaldunetako 50 emakume baino gehiagok parte hartu zuten topaketan.

Farapiren lan-eredua bizigarri bilakatzeko barne-prozesua: Gure lan-eredua eraldatzen jarraitzeko asmoz, Gipuzkoako Foru Aldundiaren beste diru-laguntza bati esker ordura arte egindako lana egonkortu eta sistematizatu genuen 2022an. Oreka Sarearen bidelaguntzarekin, sortutako tresnak berrikusi genituen eta bizigarritasuna bermatzeko tresna-sortak egin genituen. Bilketa-prozesu horren ondoren, gure helburua beste enpresa batzuk laguntzea da haien barne-egiturak irauli eta bestelako lan-ereduak bultzatzeko.

KONTUAK

Farapin bizigarritasuna bezain garrantzitsua da proiektuaren bideragarritasuna, azken horrek lehenengoa bermatzen duelako. Hurrengo orrialdeetan, baliabide ekonomikoak nondik eskuratzen dugun eta zertarako erabiltzen dugun ezagutu ahal izango duzue. Lanaldiak berregituratzeak ziurgabetasun momentuak eragin dizkigu. Hala ere, harro gaude urte-ekonomikoa itxi dugulako, nahiz eta ordu produktiboak murriztu ditugun.Gaur egun, horrela dugu egituratuta lanaldia: sei ordu inbertitzen dugu kooperatibaren lan produktibo eta erreproduktiboan; ordubete dugu atsedenerako eta talde-kohesiorako; eta beste ordu bat libre uzten dugu bakoitzaren bizitza pertsonal, sozial eta politikorako.

SARRERAK

2022 urteko diru-sarrerak osotara:

426.953,07 €

GASTUAK

2022 urteko gastuak osotara:

426.271,49 €

gehiago jakin

gehiago jakin

DIRU-SARRERAK Nola finantzatzen ditugu gure proiektuak? Zer nolako bezeroak izan ditugu 2022an? Atal honetan gure datu ekonomikoak ezagutu ditzakezu.

GASTUAK Zertan inbertitu ditugu diru-sarrerak? Zeintzuk dira gure soldatak? Atal honetan horren inguruan sakonduko dugu.

Diru-laguntza zuzenak (%23)

Diru-laguntzez babestutako proiektuak (azpi-kontratazioak) (%29)

Udal-fondoak (%33)

Fondo pribatuak (entitateen baliabideak) (%15)

%46,47

Udalak

%18,67

Elkarteak

%0,17

Unibertsitateak

%2,52

Bestelako erakunde publikoak

%32,19

Enpresak

Nola finantzatzen ditugu proiektuak?

Kooperatibak (%61)S.L./S.A. enpresak (%39)

Bezero motak:

DIRU-SARRERAK

GASTUAK

Zertan inbertitu dugu?

Lantaldea (%83,77)(Soldatak, gizarte segurantza eta langileen mugikortasun-gastuak)

Egitura (%7,68)

Azpi-kontratazioak (%7,63)

Formakuntza (%0,10)

Inbertsioak (%0,80)

Sozietateen gaineko Zerga eta IPDK* (%0,02)(Interes Publikoko beste helburu batzuetarako Derrigorrezko Kontribuzioa)

Soldata-taula:

Urte amaieran ezer elkarbanatzeko egotekotan, langile guztion artean partekatzen ditugu, kooperatibakide izan ala ez.

* 2022 urteko IPDK Donostiako Harrera Sareari dohaintza egiteko erabili dugu.

HORNITZAILEAK

Urteak daramatzagu koherentzia ariketa egiten eta pixkanaka gure hornitzaileak aldatzen.Hauek dira, besteak beste, aldaketak egiteko erabili ditugun irizpideetako batzuk: ekonomia sozial eraldatzaileko (ESE) enpresa izatea, tokikoa izatea, finantza etikoak bultzatzea edota zebitzua euskaraz jaso ahal izatea.Ondorengo taulan orain arte egin dugun trantsizioa islatu dugu:

Kriterio horiek betetzetik haratago, eragiteko jarrera proaktiboa dugu Farapin; kontua ez da laukiak markatzea bakarrik. Urtetik urtera, elkarrekin erantzunkidetasun sozialaren balioak sustatzeko erronkan gabiltza.Aldi berean, hornitzaileekin harremantzeko moduari ere garrantzia ematen diogu. Bezeroekin egiten dugun bezalaxe, gertutasunetik lan egitea gustuko dugu, bezero-hornitzaile harreman tradizionalak irauliz.Bide luzea egin dugu, baina oraindik ere eutsi beharreko erronkak ditugu. Kontziente gara, esaterako, teknologia burujabetza eta software librearen erabileran murgiltzen hasteko beharra dugula.

ezagutu

ezagutu

ezagutu

ezagutu

SAREAK

ezagutu

Saretzea ezinbestekoa dela uste dugu, inguru sozialarekin kohesioa eta konexioa izateko. Gizartea eraldatu nahi badugu, ezin dugu bakarrik egin. Horregatik, beste elkarte, enpresa eta eragileekin elkarlanean aritzen gara eta partekatze-espazioak sortzearen alde egiten dugu. Elkar sostengatzen dugun proiektuak gara. Horregatik, 2022 urtean hainbat berme mankomunatuetan parte hartu dugu beste proiektuak laguntzeko, guri haiek lagundu diguten moduan. Gaur egun, hainbat espazio kolektibotan parte hartzen dugu.

Olatukoop Ekonomia sozial eraldatzailea indartzeko eragileen sareko partaide aktiboak gara.

KoopFabrika Ekintzailetza sozial kooperatiboan oinarrituz, proiektu profesional eta ekimen sozio-ekonomikoak martxan jartzen laguntzeko eskola honetan bidelagun gara.

Biziola sarea Goierriko herritarrak, ekonomia sozial eraldatzaileko eragileak eta bestelako erakundeak saretu nahi dituen irabazi asmorik gabeko eta gizarte ekimeneko kooperatiba honen bazkide gara.

Ko-sorkuntza ekosistema Arantzazulabek sustatutako lankidetza-egiturako kide gara. Bertan, partaidetzan lan egiten dugun askotariko eragileak kontektatzen gara eta ezautza berriak garatzen ditugu taldean.

Gure hornitzaile izateaz gain, Maitelan garbiketa kooperatibaren eta Labore supermerkatu kooperatiboaren bazkide gara.

labore ezagutu

Koop57 Zerbitzu finantzario etikoak eta solidarioak eskaintzen dituen kooperatiba honetan bazkide gara.

Batura mapa Ekonomia Sozial Eraldatzailearen Euskal Herriko mapan gaude.

ezagutu

maitelan ezagutu

LarrutikKooperatiba feministen interkooperazio espazioko partaide gara.

INGURUMENA

Aipatu dugun bezala, Farapiren lanaren dimentsioetako bat inguru naturala da. Alabaina, onartu beharra daukagu asko dugula lantzeke alor honetan.Aurrerapauso txikiak eman baditugu ere, farapitarron artean kontzientzia ekologikoa garatzeko lan sakona egin behar dugu. Farapik ingurumenean duen inpaktua neurtzeko tresnak garatzea eta horren araberako neurriak hartzea, zalantzarik gabe, gainditu beharreko ikasgaia da guretzat.

Oro har, ingurumenaren mesedetan egiten ditugun gauzak ikuspegi ekonomikotik arrazoitzen ditugu kontzientzia ekologikotik baino. Egoera horretaz jabetzea eta esku hartzea da eman behar dugun lehenengo aurrerapausoa.

Eskerrik asko 2022an gurekin bidea egin duzuen guztiei.Gure lanaren berri izan nahi baduzu, sar zaitez gure webgunean eta jarrai gaitzazu sare sozialetan:

farapi.com

eskuratu txostena pdf-an