JOKOA HASI
NORK LAPURTU DU
IRULEGIKO ESKUA?
AURRERA
Arangureneko aztarnategian aurkikuntza historikoa egin zuen Aranzadi Zientzia Elkarteak: Irulegiko eskua. Euskal Herrian eta mundu osoan izan du oihartzuna aurkikuntzak.
Irulegiko eskuak, ordea, espero ez zuen fama hartu du. Kamisetetan, telebistan, sare sozialetan, belarritakoetan eta ardo botiletan ere ikusi dugu, fetixe bihurtuta.
AURRERA
Gauzak horrela, azkenean gertatu da gertatu beharrekoa: norbaitek Irulegiko eskua ostu du.
Atzo gauean Aranzadiren laborategietatik eskua eraman zuen norbaitek, eta ez dago arrastorik. Desesperatuta daude.
LABORATEGIRA JOAN
Lapurreta argitu eta Irulegiko eskua bueltan ekartzeko detektibe bat behar dute, eta zugana jo dute.
Hasiera ona izan daiteke Aranzadiko laborategian arakatzen hastea, pista edo laguntza topatu dezakezu han agian...
EKIN!
LABORATEGIRA ITZULI
LABORATEGIRA ITZULI
Artsenikoa
Potasioa
Uranioa
Astatoa
Armairu barruan gutun bat dago.
Gutuna ondo arakatu eta zer egin pentsatu beharko duzu...
Behin zer egin jakinda, kode bat sartu beharko duzu
aurrera egiteko.
(Trabatuta geratzen bazara, laguntza eskatu dezakezu)
AURRERA
KODEA SARTU
LAGUNTZA
ADI! Jokoa pistak erabili barik egiteko pentsatuta dago. Trabatuta bazaude erabili itzazu bakarrik.
Lehen pista
Bigarren pista
Hirugarren pista
Jokora buletatu
Gutunean etzanda eta argiago dauden letrak soilik irakurrita email helbide bat lortuko duzu. Idea ona izan daiteke email horretara mezu bat bidaltzea...
Jokora buletatu
(Batzuetan Spam moduan sartzen da emailera, ondo begiratu)
Jaso duzu emaila bueltan?
Erlojuak ez dira soilik digitalak. Agian paper batean ordu horiek orratzekin marraztu ditzakezu, ordularien posizioa mantenduta...
Jokora buletatu
Erlojuen orratzek ez dute zenbaki bat marrazten?
Ondo begiratu, bi zifrako zenbaki bat marrazten dute erlojuen orratzek osotasunean begiratuta.
Jokora buletatu
AURRERA
Oso ondo! Aurkitu duzu atearen zenbakia.
Orain, Irulegitik hurbilen dagoen aireportuan izango
duzu Smith Kapitaina zain, ikerketarekin
hasteko informazioarekin.
Zorte on!
AURRERA
Kaixo!
Garazi Smith dut izena, zure pilotua izango naiz misterioa argitu bitartean.
Munduan edo Euskal Herrian barrena eramango zaitut, ahal bezain azkar.
Zure esanetara nago, detektibe.
AURRERA
Hasi aurretik, ohar bat. Ikusten duzu beheko telefono hau?
Misterioa argitzen trabatuta bazaude, telefonoan sakatu eta agian pistaren bat esango digute.
Beste barik, has gaitezen!
AURRERA
Aranzadiko kideek lapurraren eskuen argazkiak dituzte. Hori da dugun pista bakarra. Antza denez, lapurrari horrela geratu zitzaizkion eskuak bere azken finala jokatu ostean:
Esku horien jabearengana joan behar dugu Irulegiko eskua berreskuratzeko.
Esaidazu zein herritara eraman behar zaitudan. Lasai, abila naiz edonon lur hartzen, ez dago arazorik. Goazen!
Nora joan behar dugu?
ATZERA
AURRERA
Amezketa
AURRERA
JOKOA HAS
AURRERA
Kaixo, Jokin Altuna naiz.
Nire bila ari zaretela esan didate herrian.
Zer nahi duzue?
JOKOA HAS
AURRERA
Irulegiko eskua? Nik ez dakit ezer horri buruz, telebistan ikusi dudanaz gain...
Tira, agian zerbait esango dizuet, baina horretarako froga txiki bat pasatu beharko duzue, pilotari buruz zenbat dakizun erakusteko. Ados?
JOKOA HAS
ERANTZUN
ADI! Jokoa pistak erabili barik egiteko pentsatuta dago. Trabatuta bazaude erabili itzazu bakarrik.
Lehen pista
Bigarren pista
Jokora buletatu
Kontuan hartu hirugarren lerroan palak binaka daudela eta azken lerroan pala bakarra dagoela
Jokora buletatu
Ondo begiratu: azken eragiketan biderketa bat dago, eta matematiketan lehenengo biderketak egiten dira eta gero gehiketak.
Jokora buletatu
JOKOA HAS
AURRERA
Ze erremedio, aitortu beharko dizuet...
Pilotan egiteko takoen azpian sartzeko aproposa zelakoan hartu nuen, baina ez dit balio. Eskua tipo bati eman nion, eta turista frantses batzuei saltzeko asmoa zuela uste dut. Ez dakit ezer gehiago.
JOKOA HAS
GOAZEN
Turista frantsesak...
Bilatzen hasteko, Lapurdiko kostaldea arakatzea da komenigarriena, nire ustez.
Zein da Lapurdin turista gehien jasotzen dituen herria? Bertara joan gaitezke.
Biarritz
AURRERA
JOKOA HAS
AURRERA
Itsasoan bertan lurreratuko gara...
JOKOA HAS
AURRERA
Punaise! Nortzuk zarete zuek? Zer egiten duzue gure yatean? Hau ez da zuek moduko jendearentzako lekua! Ospa!
JOKOA HAS
AURRERA
Irulegiko eskuaren bila zabiltzatela?
Ez jarraitu bilatzen, guk erosi dugu. Souvenir ederra daramagu etxera Pays Basquetik.
Kutxa gotorrean daukagu gordeta,
eta ez dizuegu kodea esango.
JOKOA HAS
AURRERA
Ideia bat daukat kutxa gotorreko kodea esan diezaguten! Pertsuazio apur bat...
Nire hegazkinarekin jendemodu honen yateak hondoratu ditzakegu, kodea esan arte.
JOKOA HAS
SOTORA JOAN
Beste yateak non dauden jakiteko koordenatuak sotoan dituzte gordeta, bertan begiratu beharko dugu.
Zuk koordenatuak esan, eta nik tiro egingo dut puntu horietan.
A3
H1
G2
C4
C5
E3
G1
E1
A2
i3
A1
i4
i1
H3
H3
E2
C3
C1
C2
i2
G5
B3
B3
E4
E5
i5
H5
Linterna mugitu
SOTOTIK IRTEN
JOKOA HAS
SOTORA ITZULI
Lortu dituzu koordenatu guztiak?
Puntu horietan tiro egin eta kutxa gotorreko kodea lortuko dugu.
ADI! Jokoa pistak erabili barik egiteko pentsatuta dago. Trabatuta bazaude erabili itzazu bakarrik.
Lehen pista
Bigarren pista
Jokora buletatu
Sotoko koordenatu guztiak paper batean
apuntatu, eta gero...
Inoiz ez zara itsasontziak hondoratzeko jokora jolastu? Agian joko hori gogoratzeaklagunduko dizu...
Jokora buletatu
Horrelako taula bat egin eta koordenatuak markatu. Zenbaki bat agertuko da idatzita. Hori da kodea.
Jokora buletatu
JOKOA HAS
AURRERA
Nahikoa da! Utzi gure yateak bakean, mesedez.
Dena kontatuko dizuegu: kutxa gotorra hutsik dago... Kostaldeko bizilagun batzuek yatea abordatu ziguten...
JOKOA HAS
AURRERA
Haien esanetan, Irulegiko eskuan idatzita dagoen "Sorioneku" euren euskalkian dago, eta, beraz, herrira eraman zuten.
Ez dakigu ezer gehiago.
JOKOA HAS
GOAZEN
Argi dago, euskalki hori hitz egiten den herrira joan behar dugu eskua berreskuratzeko.
Nora joango gara?
ATZERA
Ondarroa
AURRERA
AURRERA
Ei!
Zer etxen dozue zuek Ondarrun mundo guztiai galderak etxen?
Esan egixe ala aire globun!
AURRERA
Irulegiko esku guk hartu douela? bai, da?
Ze pentsaten zenduen zuek ba, Sorioneku geuri re, Gernika Gernikaku dan moure, esku geuri re, Ondarrune.
Esku rekupera nahi bozue lehenengo ondarrutar benetan dakixuela demostra bikozue.
GALDERAK ERANTZUN
Esku topateko lehenengo Ondarruko
jenti ezautu bizu. Hamen bideun agertzen diz batzuk:
Prest zaz galderak erantzuteko?
1 GALDERA
Zein da Marketa Kladecovai gexen
gustaten gakon Ondarruko berbi?
Laztana
Eneru
Famau
2 GALDERA
Zein da Moshin Intazari gexen gustaten
gakon Ondarruko berbi?
Enparu
Batela
Puto amu
BERRIRO SAIATU
Ez dozu Ondarru bihir beste ezautzen!
Holan ez dozu Irulegiko esku topako
AURRERA
Sorioneku zeu! Ondarru ondo ezautzen dozule erakutsizu te.
Kontu re esku ez dakaule guk. Oin dala egun batzuk Españako militar batzuk etorri zin eta Irulegiko esku kenduzkuen euran metralleta ta kotxe zarrekin. Eurakana jun biko zaze.
GOAZEN
Berriro ere hegazkina hartu beharko dugu...
Euskal Herrian bada Espainiako armadak tiro probak egiteko erabiltzen duen gune bat. Arriskutsua da, baina bertara joan gaitezke.
Bardeak
AURRERA
AURRERA
!?!?
Mi sargentoooooooooo!
JOKOA HAS
Alto! Arriba las manos!
Zer egiten duzue hemen?
Hau gune militarra da, ezin da hegazkina
hemen lurreratu!
Zer nahi duzue?
AURRERA
JOKOA HAS
AURRERA
Irulegiko eskua?
Ba bai, guk eraman dugu.
Ez dakigu oso ondo zer den, baina argi dago
Nafarroa eta Espainiarentzako irain bat
besterik ez dela.
AURRERA
JOKOA HAS
AURRERA
Tira, guk geneukan.... diot, daukagu.
Ez duzue pentsatuko inork kendu digunik,
ezta? Hori ezinezkoa da!
Ez pentsatu halakorik.
AURRERA
JOKOA HAS
AURRERA
Soldadu! Leloa zara, ala?
Ez esan hauei ezer.
Guri ez digu Irulegiko eskua
inork kendu. Ez gara hain
tontoak. Joan zaitezte
hemendik!
AURRERA
JOKOA HAS
AURRERA
Uste dut nahikoa entzun diegula hauei...
Militarren arteko komunikazio bat
entzutea lortu dut hegazkineko radarra
erabilita.
Mezua deszifratu behar dugu.
AURRERA
JOKOA HAS
AURRERA
Hemen harrapatu diedana:
Badakizu nork kendu dien eskua?
Nora joango gara bera topatzeko?
GOAZEN
ADI! Jokoa pistak erabili barik egiteko pentsatuta dago. Trabatuta bazaude erabili itzazu bakarrik.
Lehen pista
Bigarren pista
Hirugarren pista
Jokora buletatu
Entzuten den soinu hori morse kodea da.
Interneten aurki dezakezu morse kodeak zelan funtzionatzen duen.
Jokora buletatu
Ezin baduzu belarriz mezua atera,
hemen duzu idatziz:... ..- -.- .- .-.. -.. .- .-. ..
- -..- .. ... - --- ... --- .- -.-
-.- . -. -.. ..-
-.. .. --. ..-
Jokora buletatu
Hau da morse kodean mezuak dioena:
SUKALDARI TXISTOSOAK KENDU DIGU
Nor da Euskal Herrikan txisteak egiten dituen sukaldaria? Non du jatetxea? Agian jatetxea duen herriara joan beharko zenukete...
Jokora buletatu
Zarautz
AURRERA
JOKOA HAS
Hemen harrapatu diedana:
Badakizu nork kendu dien eskua?
Nora joango gara bera topatzeko?
Kaixo, familia!
Zer moduz zabiltzate? Guk prestatutako plater gozoak dastatu nahi?
Txiste bat entzun nahi duzue?
Zer da ume bati goxoki bat kentzea baino errazagoa? Espainiako armadari altxor bat lapurtzea!
Kar kar kar!
AURRERA
JOKOA HAS
Hemen harrapatu diedana:
Badakizu nork kendu dien eskua?
Nora joango gara bera topatzeko?
AURRERA
Zer nahi duzuela?
Ze Irulegi eta ze Irulego! Hemen ez daukagu horrelakorik.
Tira, zerbait esatea nahi baduzue sukaldaritzan zelako abilak zareten erakutsi beharko duzue.
Prest zaudete desafiorako?
JOKOA HAS
Hemen harrapatu diedana:
Badakizu nork kendu dien eskua?
Nora joango gara bera topatzeko?
Zopa honetan 4 osagai aurkitu beharko dituzue, eta ondoren galdera erantzun.
Galdera:
Zein jaki egin dezakegu 4 osagai horiek nahastuz gero?
ERANTZUN
ADI! Jokoa pistak erabili barik egiteko pentsatuta dago. Trabatuta bazaude erabili itzazu bakarrik.
Lehen pista
Bigarren pista
Hirugarren pista
Jokora buletatu
Errezetak jatorri frantsesa du berez,
eta zainzurien laguntzaile bikaina da
Jokora buletatu
Olioa, gatza, arrautza eta ozpin pixka bat
nahastuta ez al dakizu zein saltsa sortzen den?
Jokora buletatu
Tira, esango dizugu.
Erantzuna mahonesa da.
Jokora buletatu
JOKOA HAS
Hemen harrapatu diedana:
Badakizu nork kendu dien eskua?
Nora joango gara bera topatzeko?
AURRERA
Zorionak! Sukaldari bikaina zara! Gure sekretua kontatuko dizugu.
Salda baterako errezeta berri baten bila genbiltzan, baina euskal ikutu bat eman nahi genion. Okurritu zitzaigun Irulegiko eskua minutu pare batez lapikoan sartuta ikutu hori lortuko genuela...
JOKOA HAS
Hemen harrapatu diedana:
Badakizu nork kendu dien eskua?
Nora joango gara bera topatzeko?
AURRERA
Baina norbaitek sukaldetik lapurtu zigun, salda egosten hasi aurretik.
Ihes egitean, hau erori zitzaion:
JOKOA HAS
Hemen harrapatu diedana:
Badakizu nork kendu dien eskua?
Nora joango gara bera topatzeko?
GOAZEN
Badirudi musika talde horretako norbait izan dela eskua hemendik eraman duena.
Talde hori sortu zen herrira joan beharko dugu.
ATZERA
Lekunberri
AURRERA
AURRERA
Spoiler, spoiler, lapurtutakoa ez dute sekula itzuliko...
Kaixo! Nortzuk zarete? Nigatik galdezka zabiltzatela entzun dut. Diskoa sinatzea nahi duzue?
AURRERA
Irulegiko eskua? Ez dakit ezer...
Mezu hilak idazteko eskuak
Behintzat nire kantei buruz ezer ez badakizu, nik ere horretaz ez dut ezer jakingo. Ulertzen didazu, ezta?
Nire diskografiaz zer dakizuen erakusteko prest zaudete?
Kanta goibelak ditugu maite
ERANTZUN
ADI! Jokoa pistak erabili barik egiteko pentsatuta dago. Trabatuta bazaude erabili itzazu bakarrik.
Lehen pista
Bigarren pista
Jokora buletatu
Disko bakoitzak 4 zifrako zenbaki bat ordezkatzen du. Zer izan daiteke zenbaki hori?
Jokora buletatu
Disko bakoitza argitaratu zeneko urtearekin ordeztu behar da eta eragiketa egin:
Ikasten (1999), Eskuak/Ukabilak (2001), Libre (2003), Jaio.Musika.Hil (2005), Payola (2009), Haria (2011), Denbora da Poligrafo Bakarra (2014) eta Infrasoinuak (2017) dira urteak.
Jokora buletatu
AURRERA
Aitortzen dut, nik ostu nuen.
Ez esan ezer, gure dekadentziaren onenean gaude
"Eskuak, Ukabilak" diskoaren azal esklusiboa egin nahi nuen.
Dena dela, dagoeneko ez daukat, niri ere kendu egin didate.
Hau ez da behin ere gelditzen
AURRERA
Ez nuen ikusi nork kendu zidan eskua, baina hau utzi zuen eskuaren lekuan:
Agur eta ondo izan, dirudizun bezain zoriontsu izan zaitezen opa dizut
AURRERA
Onena izango da karta mota hori egiten den lekura joatea.
Zuk esan, nik gidatuko dut.
ATZERA
Gasteiz
AURRERA
AURRERA
Aizue! Hurrengoan Green Capital-era
garraio publikoan etorri!
AURRERA
Ongi etorri Gasteizera!
Entzun dudanez jendeari Irulegiko eskua ikusi duen galdezka zabiltzate...
Ni Karmele Jaio naiz, badakizue idazleok irudimen handia dugula, agian lagundu diezazueket.
Zer gertatu da?
AURRERA
Ez dakit nik...
Idazleak istorioak sortzen abilak dira, eta, horregatik, gezurtero bikainak.
Ez nioke sinestuko.
AURRERA
Ez dakit zergatik zaudeten horren mesfidati idazlea naizelako...
Nik badaukat eskuak izenburuan aipatzen dituen nobela bat, horri buruz proba bat egin dezakezue, ikus dezakezuen ez dudala ezer, ejem, esku artean...
Ados?
ERANTZUN
Esaldia atera eta galdera erantzun
ATZERA
ADI! Jokoa pistak erabili barik egiteko pentsatuta dago. Trabatuta bazaude erabili itzazu bakarrik.
Lehen pista
Bigarren pista
Hirugarren pista
Jokora buletatu
90 graduko 4 bira eman behar zaizkio
erlojuaren norantzan
Jokora buletatu
Jokora buletatu
1 2 3 4
Esaldia hau da: Zein da liburuko protagonista?
Karmelek lehen aipatu du liburu hori...
Jokora buletatu
AURRERA
Tira, harrapatu nauzue, nik kendu nion eskua Gorka Urbizuri...
Lapurretei buruzko nobela beltz bat nuen buruan, eta zer hobe krimena norberak egitea baino, ezta?
Dena dela, eskuz esku dabilela dirudi, niri ere kendu egin didate...
AURRERA
Kendu zidanari zerbait aditu nion, baina ez nago seguru...
Barbaroa zela? Brebaroa? Berbarokoa?
Ez nuen ongi entzun....
GOAZEN
Mmm... Berbaro euskara elkarte bat dela jakin badakit, baina ez dakit nongoa.
Herri horretara joan gaitezke eskuaren bila.
Zuk esan.
Durango
AURRERA
AURRERA
Nire radarrak Irulegiko eskua Landako Gunean kokatzen du, Durangoko Azoka egiten den tokian...
Badakizu, euskaldunak Durangoko Azokara fededunak Mekara bezala etortzen gara, eta orain sinbolo sakratu bezala ekarri nahiko dute Irulegiko eskua...
AURRERA
Landako Gune barrura sartu behar gara, baina atea itxita dago eta pasahitz bat behar da zabaltzeko.
Atean esku bat dago zintzilik, eta hortik atera beharko da agian pasahitza.
Deszifratu egin beharko dugu...
ATZERA
PASAHITZA SARTU
Zein da pasahitza?
ADI! Jokoa pistak erabili barik egiteko pentsatuta dago. Trabatuta bazaude erabili itzazu bakarrik.
Lehen pista
Bigarren pista
Jokora buletatu
Eskuan agertzen diren ikurrak benetako Irulegiko eskuan agertzen diren ikurrekin alderatu ditzakezu...
Jokora buletatu
Txuleta honekin bai?
Jokora buletatu
AURRERA
Barruan gaude! baina...
Badirudi Durangoko Azoka amaituta badago ere bertan egon zirenen mamuak bueltaka dabiltzala...
Ez digute pasatzen utziko ez badugu gure jakintza erakusten.
Literatura, musika, zinema eta bestelako gai batzuri buruzko galderak erantzuteko prest zaude?
BERRIRO SAIATU
Kalera!
Ez duzu hemen egoterik merezi!
1. GALDERA
Zein da Iban Zalduak argitaratu
duen azken ipuin liburua?
Ipuinak gezurtientzat dira
Ipuina engainua da
Gezurrezko ipuin bat
2. GALDERA
Zein musika taldek egin dio Irulegiko
eskuari abesti bat?
Rotten XIII
Bulego
Zetak
3. GALDERA
Nork irabazi du Literatura sorkuntzarako
2022ko Igartza Saria Itzalkinak eguzkitan
eleberri proiektuarekin?
Oihana Arana
Lizar Begoña
Elena Olave
4. GALDERA
Irati filmean zein pertsonaia antzezten du
Eneko Sagradoy aktoreak?
Antso Nagusia
Eneko Aritza
Antso Gartzez
5. GALDERA
Zein da Durangoko Azokako
txiki eta handien plaza?
Kabia
Saguganbara
Satorganbara
6. GALDERA
Zein musika taldek atera du 2022an
Dolu gabe abestia
Matalaz Remix
J Martina
Merina Gris
7. GALDERA
2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean, puntu-erantzunen atalean, zein musika taldea irtzultzea gustatuko litzaiokeela kantatu zuen Aitor Mendiluzek?
Hertzainak
Itoiz
M-ak
8. GALDERA
Euskal Herriko infernuko hauspo ezagunenaren sorginek zein izen daukate gaur egun?
Ines Osinaga
Neomak
Huntza
Oso ondo! Erakutsi duzue bazaretela
nor hemen egoteko.
Aurrera!
ESKUA BILATU!
Bilatu Irulegiko eskua
AURKITU DUGU!
AURRERA
AURRERA
Sorionak!
Irulegiko eskua berreskuratu dugu!
Orain, Aranzadikoei bueltatuko diegu
AURRERA
Eskerrik asko!
Orain Irulegiko eskua egon behar den lekura eramango dugu: laborategira.
Espero dut pasadizo honek Irulegiko eskuaren sukarra apur bat baretuko duela... tira ba, ikerketekin jarraituko dugu.
AMAITU
Hemen amaitzen da abentura hau.
Plazerra izan da zure alboan lan egitea, detektibe.
Batek daki, agian beste abenturaren batean elkartuko gara. Badakizu non aurki nazakezun.
Beste bat arte!
INKESTA BETE
Hau izan da Guztia.
Eskerrik asko parte hartzeagatik. Posible da aurrerantzean horrelako beste jokoren bat ateratzea, eta horretarako zure iritzia jasotzea gustatuko litzaiguke.
Eskertuko genizuke inkestatxoa beteko bazenu. Beste bat arte!
Berbaro Elkartea