Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

JAURTIKETAATMOSFERIKOA

Drone baten jaurtiketa egingo dugu atmosferan zehar

Misioak arrakasta izan dezan, oso ondo ezagutu behar ditugu atmosferaren geruzak, edozein arazo ekiditeko

Anota todas las caráteristicas de las capas de la atmósfera

ZORIONAK! Jaurtiketak arrakasta izan du. Aurreikuspen guztiak bete dira, eta behar genuen informazioa lortu dugu

Telefonoak jo du!

Egun on! Telebistako langileak gara. Gustatuko litzaiguke zu gure “Zientzia Dibulgatzen” programara etortzea eta zure esperientziaren berri ematea.Emanaldian akatsak ekiditeko, galderen gidoia bidaliko dizugu, presta ditzazun; halaber, eskatzen dizugu txosten batean idazteko erantzunak eta emanaldirako behar duzun guztia.

Elkarrizketaren galdetegia

  • Nolakoa izan da bidaia? Zer geruza zeharkatu dituzu? Egin dezakezu eskema txiki bat?

  • Adierazi digutenez, estratosferatik igarotzean, zure droneak ozono-kontzentrazio handia hauteman zuen (O3). Badakigu geruza horretan izpi ultramoreek talka egiten dutela ozono-molekulekin, eta ez direla Lurrera iristen. Halaber, badakigu geruza hori arriskuan dagoela, zuloak dituelako. Azal dezakezu zer den ozono-geruzaren zuloa? Non dago? Zergatik sortu da? Zer ondorio ditu? Gaur egun handitzen jarraitzen du? Nazioarteko akordioek itxaropena ematen digute ozono-geruza leheneratzeko?

  • Troposferara iristean (atmosferaren geruza horretan gertatzen dira izaki bizidunei eragiten dieten fenomeno meteorologiko guztiak, esate baterako haizea, euria eta elurra), droneak kutsadura handiarekin lotutako datuak bidali zituen. Zeintzuk dira kutsatzaile nagusiak? Nolako eragina dute planetaren eta pertsonen osasunaren gainean? Zerbait egin dezakegu hori ekiditeko?

  • Guztiok entzun ditugu “berotegi-efektua”, “berotze globala” eta “klima-aldaketa”, baina, agian, ez dakigu zein den kontzeptu horien arteko lotura. Azal ditzakezu berotegi-efektua, haren gorakada eta ondorioak?

  • Lurrazalera iritsi zara bidaiaren datu askorekin. Zer gomendio eman ditzakezu gure atmosfera zaintzeko?

Elkarrizketa prestatuko dugu ikasgelan

  • Txostena prestatuko dugu, galderekin.
  • Erabiliko ditudan baliabideak
  • Nire aurkezpena prestatuko dut.
  • Elkarrizketa entseatuko dugu

Sartu aurretik, zure egiaztagiriak eta galderen txostena entregatu behar dituzu

SARRERA

Iritsi da elkarrizketaren eguna

Zorionak!Elkarrizketa arrakastatsua izan da