Want to make creations as awesome as this one?

Enigma batzuk umeak jostatzeko, erantzun eta guzti.

Transcript

JOLASAKumOReak.eus

Enigmak

ENIGMAK

ARAUAK

-Saiatu erantzunik ez begiratzen asmatu aurretik-Lagunekin jolastu eta eztabaidatzeko edo bakarka pentsatzeko jokoa da. -Gozatu! :)

ENIGMAK

1. ENIGMA

Oilar bat dago baserri baten teilatu gainean, arrautza bat ipiniz gero, teilatuko zein aldetatik joango zen arrautza?

EMAITZA

Oilarrek ez dute arrautzarik jartzen

ENIGMAK

2. ENIGMA

Zer da hain hauskorra, bere izena esan eta desagertu, apurtu egiten dela?

EMAITZA

Isiltasuna

ENIGMAK

3. ENIGMA

Zein hilabetek dauzka 28 egun?

EMAITZA

Otsaila esan duzu? Guztiek dituzte 28 egun.

ENIGMAK

4. ENIGMA

Zeinek du pisu gehiago, burdin kilo batek, ala luma kilo batek?

EMAITZA

Biek pisu berdina dute.

ENIGMAK

5. ENIGMA

Tren bat desbideratu egiten da Espainia eta Frantziako mugan, non hilerriratzen dituzte bizirik ateratakoak?

EMAITZA

Ez dituzte hilerriratzen, bizirik daude.

ENIGMAK

6. ENIGMA

Bi ahate daude beste ahate baten aurrean, bi ahate, ahate baten atzean eta ahate bat erdian. Zenbat ahate daude?

EMAITZA

3 ahate daude

ENIGMAK

7. ENIGMA

Esaten badizut “esaten dudan guztia gezurra da” zer ari naiz esaten; gezurra ala egia?

EMAITZA

Gezur bat

ENIGMAK

8. ENIGMA

Gizon bat gela batean harrapatuta dago. Gelak bi ate ditu, bi irteera aukera. ATEA 1: Lupaz betetako gela, islatzen duen eguzkiak sartzen diren guztiak egosten ditu.ATEA 2: Dragoi bat, sua botatzen duena. Zein atetaik pasako da gizona?

EMAITZA

Gauera arte itxaroten du, eta lupa gelatik pasatzen da.

ENIGMAK

9. ENIGMA

Gizon batek leku sekretu batera sartu nahi du, kontua da ez dakiela zein den pasahitza . Ateko zaindariak gizon bati 14 esan zion, gizonak 7 zenbakiarekin erantzun zion eta sartu egin zen. Beste gizon bat gerturatu zenean 10 zenbakia esan zion, gizonak 5 zenbakiarekin erantzun zion. Gizonak, jakinda zein den sartzeko logika, atera gerturatu zen. Zaindariak 8 zenbakia esan zion , gizonak 4 erantzun zuen, hau esan ondoren ez zion utzi pasatzen. Zer esan beharko zuen?

EMAITZA

Zenbakiaren letra kopurua esan beharko zuen, kasu honetan 6

ENIGMAK

10. ENIGMA

Egun euritsu batean, etxe batean, familia bat bizi zen. Alaba, aitarengana joatean, konturatu zen hilda zegoela. Detektibea joatean, denei, hilketa gertatutakoan non zeuden galdetu zien. ALABA:Bere ohean, musika entzutenAMA:Sukaldean afaria prestatzen ANAI TXIKIA:Etxekolanak egitenLOREZAINA:Loreak ureztatzen. ZERBITZARIA:Sua egiteko egur bila sotoanAITONA: Bere bertsoen liburua irakurtzen egongelan

EMAITZA

Detektibeak erantzun guztiak entzundakoan, segituan jakin zuen zein izan zen. Zein izan zen aita hil zuena?

Lorezaina izan zen aita hil zuena, egun euritsu batean loreak ez dutelako ureztatzerik behar

ENIGMAK

11. ENIGMA

Tren elektriko bat iparraldetik hegoaldera badoa, zein aldetara botako du kea?

EMAITZA

Tren elektrikoek ez dute kerik botatzen

ENIGMAK

12. ENIGMA

Sarak 10 urte zituen bere azken urtebetetzean, eta bere hurrengo urtebetetzean 12 beteko ditu, nola da hori posible?

EMAITZA

11 urte bete ditu gaur

ENIGMAK

13. ENIGMA

Ahate bat igearian zihoan erreka batean zehar, kartel bat zegoen lekura iristen da eta kartelak hauxe dio: ezin da igeri egin, ezin da hegan egin eta eztaere ibili. Hortaz, zer egingo du ahateak?

EMAITZA

Igerian jarraituko du, ahateek ez dakitelako irakurtzen

ENIGMAK

14. ENIGMA

Zein da argirik egiten ez duen izarra?

EMAITZA

Itsas izarra

ENIGMAK

AMAIERA

Eskerrik asko jolasteagatikHurrengora arte!

umOReak.eus 2023 CC.