Mundua eta gu biraka
Oihane Zuberoa Garmendia Glaria
Created on October 4, 2022
More creations to inspire you
VACCINES & IMMUNITY
Presentation
UNCOVERING REALITY
Presentation
LAS ESPECIES ANIMALES MÁS AMENAZADAS
Presentation
POLITICAL POLARIZATION
Presentation
WATER PRESERVATION
Presentation
PROMOTING ACADEMIC INTEGRITY
Presentation
ARTICLES
Presentation
Transcript
Munduari bira eman zion ontzia liburuko ilustrazioak.
Munduan gu biraka eta
Azalpena
Hona hemen ilustrazio sorta bat. Historia eta istorioa nahasturik aurkituko dituzu irudiotan, eta ziurrenik, galdera eta zalantza asko sortuko zaizkizu.
Irudi bakoitzarekin, 10 galdera aurkituko dituzu, eztabaida pizteko baliagarriak izan daitezkeenak. Nolanahi ere, beste aukera bat izan daiteke ilustrazioetako galderak zeuek, ikasleek, prestatzea, eta haien gainean egitea eztabaida.
Gozatu bidaiaz!
Zein da, zure ustez, horrelako itsasontzietan bidaiatzeko adinik onena? Eta orohar, zein da bidaiatzeko adinik onena? Ba al dago bidaiatzeko adinik?
Nora nahiagoko zenuke bidaiatzea: espaziora, itsaso hondora ala lur barnera?
Gai izango zinake bi itsasontzi hauen arteko 5 desberdintasun eta 5 berdintasun aurkitzeko?
Zertarako balio du itsasontzi honek? Eta besteak? Zertarako balio dute itsasontzi honetan ageri diren hodiak? Eman bost hipotesi.
Zenbat modu bururatzen zaizkizu bidaiatzeko, itsasontziz ez bada?
Zenbat arrazoi bururatzen zaizkizu gaur egun itsasoratzeko? Eta duela 500 urte?
Zer nahiago duzu: etorkizunera bidaiatu ala iraganera? Hala bada, zein garai zehatzetara?
Zuk zein itsasontzitan bidaiatzea aukeratuko zenuke? Bidaiatu al duzu inoiz itsasontzi batean? Zorabiatu edo mareatu al zara? Nondik dator "mareo" hitza?
Zein da urrutien egin duzun bidaia? Eta gertuen?
Zure etxetik 5000 km urruntzea bidaiatzea da? Eta 50 km? Eta 5 metro?
Nondik datoz itsasontzi hauek? Nora doaz? Elkar ezagutzen al dute? Zein izen du itsasontzi bakoitzak?
Zein kontinentetan daudela uste duzu? Zein kontinentetara bidaiatuko zenuke oraintxe bertan? Zergatik?
Ezagutzen al duzu sekula bidaiatu ez duen pertsonarik? Eta bidaiatzeari utzi ez dion pertsonarik? Badakizu zer izen duten azkeneko hauek? Gustatuko litzaizuke hala bizitzea?
Jakin al dezakegu zein adin duten? Aberatsak ala pobreak diren? Emakume ala gizon diren?
Ba al dakizu zer den herrimina? Eta irudikoek, ba al dakite zer den?
Beste leku batzuetara zoazenean, bertakoek jaten dutena jaten duzu? Janzten diren moduan janzten zara? Eta beraiek egiten dituzten gauzak egiten dituzu?
Imaginatu hauek gizakien haragia jaten dutela: haiekin biziko bazina, jango al zenuke halakorik?
Zergatik daude horrela jantzirik? Mozorrotuta al daude? Jakin al dezakegu ezer haiei buruz, ez badugu beraien hizkuntza hitz egiten?
Pertsona hauek oporretan al daude? Mundu guztiak al ditu oporrak? Zer egiten ari dira?
Bururatzen al zaizkizu bost hipotesi azaltzeko zer dela eta dituzten objektu horiek sudurzuloetan sartuta?
Bidaiatzen duzunean, argazkiak ateratzen al dituzu? Zer egiten duzu gero horrekin? Baimena eskatzen al duzu argazkia ateratzeko? Pertsona hauek nahi al dute zuk argazkirik ateratzea, bertan egongo bazina? Inori ezingo bazenio kontatu bidaietan ikusten duzuna, bidaiatzen jarraituko zenuke?
Zergatik bidaiatzen dugu gizakiok? Eta animaliek, bidaiatzen al dute? Eta landareek? Eta objektuek? Zertarako?
Demagun bidaiariak direla: ez dute maletarik eramaten, nahiz eta etxetik urrun daudela dirudien...
Zenbat maleta beharko zenituzke bidaia luze bat egiteko? Eta motza? Eta betirako zure etxetik joan beharko bazenu?
Zer gertatzen ari da? Nortzuk izan daitezke irudian ageri diren pertsonak?
Lagunak egiten al dituzu bidaiatzen duzunean, edo oporretara zoazenean, edo kanpaldietara? Eta zer egiten duzu hizkuntza desberdina hitz egiten baduzue? Eta mutua bada bestea, edo zu mutu geratu bazara, nola komunikatzen zarete?
Gustatzen al zaizu opariak jasotzea? Zer egiten duzu oparitzen dizuten hori gustuko ez baduzu?
Zergatik ditu oin hain handiak manta marroia janzten duenak? Edo zergatik dituzte oin hain txikiak beste biek?
Zertarako balio du bidaiatzeak? Eman 10 arrazoi.
Posible da mugitu gabe bidaiatzea? Eta asko mugituta ere, ez bidaiatzea? Zein zentzutan gerta daiteke hori?
Zer nahiago duzu, bakarrik bidaiatu ala norbaitekin? Nork laguntzen al zaitu hobekien bidaian zaudela?
Zergatik bidaiatzen dugu gizakiok? Mutiko honek, adibidez, zergatik bidaiatzen du? Eta bere aurrean dagoen gizonak, zergatik bidaiatzen du? Eta manta marroia daramanak, zergatik bidaiatzen du? Bota hiru hipotesi pertsonaia bakoitzeko.
Gustatuko ote zaizkio kutxetan ekartzen dutena? Zure ustez, zer dago zapatila-kutxen barnean? Zer sar daiteke, bidaian zoazela, zapatila-kutxetan?
Lurra laua dela esan izan da historiako momentu batzuetan… Nola dakigu borobila dela, gu oinez goazenean ez badugu borobiltasun hori nabaritzen?
Nolakoa da mapamundi hau? Zerbait botatzen al duzu faltan? Eta soberan?
Zer egiten ari dira zintzilik dauden pertsonak? Ea hamar hipotesi bururatzen zaizkizun!
Imaginatu lurra borobila dela, eta itsasontzi horrek aurrera eginda ere, ez dela amilduko. Zenbat modu okurritzen zaizkizu itsasontzi horren bidea oztopatzeko?
Infinitua al da zerua? Eta lurrak, ba ote mugarik? Zer muga ditu lurrak? Eta pertsonek, zer muga ditugu?
Imaginatu telebistan ikerlari prestigiodun bat elkarrizketatzen dutela. Berak dio, bere azken ikerketen arabera, lurra borobila dela urteko hilabete batzuetan eta besteetan karratu formara gehiago hurbiltzen dela. Sinistuko ote zenioke?
Zer nahiago duzu, ezagutzen duzun leku batera bidaiatu ala ezagutzen ez duzunera?
Zer gertatuko zaie pertsona horiei eusteaz nekatzen direnean? Norbaitek edo zerbaitek helduko al ditu ez erortzeko? Nora eroriko dira?
Gauzak sinistu egiten dituzu zuk zeuk frogarik egin gabe?
Inoiz sinistu duzu gezurra den zerbait? Nola konturatu zinen gezurra zela? Eta gezurra zela jakinda ere, sinisten jarraitu zenuen?
Hodeiak maparen parte dira? Lurraren parte dira, edo zeruaren parte? Noiz hasten da zerua?
Itsasontzi txiki baten alde onak zeintzuk dira? Eta alde txarrak? Eta itsasontzi handi baten alde onak? Eta txarrak?
1. Imaginatu goiko itsasontzikoa zarela, eta janaria agortzear dagoela: igoko zenituzke beherago daudenak, hauek eskatuko balizute?
2. Imaginatu beheko itsasontzikoa zarela: egurrezko itsasontziak zulo bat du eta ordu erdian urperatu egingo da. Utziko zenieke egurrezko itsasontzikoei zure baltsan igotzen, hauek eskatuko balizute?
3. Imaginatu ez dizutela “aurrera egingo duen itsasontzian” sartzen uzten. Hil ala biziko kontua izanik, zer egingo zenuke?
Zergatik itsasontzi bat da horren handia eta bestea horren txikia?
Okurritzen al zaizkizu 10 desberdintasun goiko pertsonen eta behekoen artean?
Zergatik egiten dute batzuek irribare eta besteek ez?
Posible al da egoera berdinean batzuk pozik, besteak triste eta beste batzuk haserre egotea? Adibiderik bururatzen al zaizu?
Behekoek ez dute otoi egitearen keinua egiten: zergatik? Egoera berdinean al daude? Zer adierazten dute beherago daudenen keinuek?
Gorago daudenek ikusi ote dituzte beherako daudenak? Eta alderantziz: beherago daudenak ikusi al dituzte gorago daudenak? Zertan oinarritzen zara hori esateko?
Gorago dagoen itsasontzian, bi pertsonak eskuak loturik dituzte. Zer egiten ari dira? Zer lortu nahi dute keinu horrekin?
Inguruan kaioak ikusten dira: zer pentsatzen ari dira kaioak? Pentsatu dezakete? Eta sentitu?
Otoi eginez, zer lortu nahi dute, zerbait gertatzea edo ez gertatzea? Zer gertatu zaie otoi egiten hasteko? Beti al dago arrazoirik otoi egiteko? Zuk egin al duzu inoiz otoitzik? Nori eskatzen dizkiozu gertatu nahi baina zure esku ez dauden gauzak?
Noiz asmatu ziren kalkulagailuak? Eta kalkulagailuak baino lehen, nola egiten zituzten eragiketa zailak? Kalkulagailuak beti egia esaten al du?
Gustatzen al zaizu beste herrialde batzuetako janariak?
Zeintzuk dira zure herrialdeko janariak eta zeintzuk ez?
Zergatik egiten du irribarre kapela horia daraman pertsonak? Pentsatu bost hipotesi.
Zein da gehien gustatzen zaizun janaria? Nondik iristen da zure etxera? Nork ekartzen du zure etxera, edo dendara?
Boligrafo edo arkatzik ez da ikusten: nork apuntatu du koadernoan dagoena? Zer jartzen du koadernoan?
Zergatik da beraien buruaren tamaina desberdina?
Bidaiatzeari uzten al diona beti oporretan al dago?
Zure ustez, hor dauden kolore horiek, garestiak ala merkeak al dira? Ze zapore izanen dute? Pozoitsuak izango ote dira?
Zer ari dira egiten? Bururatzen al zaizkizu hamar hipotesi?
Jan al duzu inoiz urdina den janaririk? Eta laranja (laranja eta mandarinaz aparte)? Eta horia? Eta morea?
Zer dira aurrean dauden gauzak? Badakizu kolore bakoitza zer den eta zertarako balio duten?