Want to make creations as awesome as this one?

More creations to inspire you

Transcript

Ramón Grau"Cómo ejercer la autonomía para dar sentido a los aprendizajes"

Curriculum astea. Jardunaldia (2022 / 06 / 27)

Abiapuntua

Konpetentzien ikuspegia

Adibide batzuk

Nondik hasi?

Eremuka lan egiten

Erronka nagusia

Konpetentziak irakaskuntzan

Ikastetxeen autonomia

Edukietatik konpetentzietara

Zer suposatzen du?

Konpetentzietan oinarritutako ikaskuntza esanguratsuagoa eta sakonagoa da: ikasleek ikasten dutena testuinguru desberdinetan aplika daiteke, denboran zehar irauten du eta egoera errealetan arazoak konpontzeko aukera ematen du.

Nola zehazten da?

Zer dira eremuak?

Nola antolatzen dira eremuak?

Errealitatea kontuan hartzeko ezinbestekotasuna

Adibide 1

Adibide 2

1

2

@itziarlopez_

3

6

4

5

Aspalditik irakasle askok konpetentziak garatzeko proiektuak diseinatZEN dituzte. Beraz, konpetentzien kontua ez da zerbait berria, baina curriculum berriak esparru teorikoa eman die konpetentziei.

Ikastetxeek erabakiak hartzeko autonomia dute, eta ordutegiak ezin dira oztopo bat izan ideiak garatzeko eta erronka berriei aurre egiteko. Hala ere, eremuka lan egiteko planifikazioa ezinbestekoa da.

Edukietan oinarritutako curriculum batetik konpetentzietan oinarritutako curriculum batera pasatu gara. Lehenengoan, eskolaren helburua ikasleek ezagutzak eskuratzea zen; bigarrenean, berriz, ikasleek ezagutzak erabili behar dituzte erabakiak hartzeko. Bestalde, konpetentzien elementuak hiru dira: gaitasuna, edukia eta testuingurua. Beraz, konpetentzietan oinarritutako curriculumean ere edukiak lantzen dira.

Konpetentzien bidezko ikaskuntza esanguratsuagoa eta sakonagoa da: ikasleek ikasten dutena testuinguru desberdinetan erabil daiteke, denboran zehar irauten du, eta egoera errealetan arazoak ebaztea ahalbidetzen du.

Jarduera konpetentzialetan honako elementu hauek agertzen dira:

  • Testuinguru bat. Bertan kokatzen da ikasleek burutu behar duten jarduera.
  • Arazo bat. Arazo hori konpontzeko ikasgaiaren edukiak landu behar dira, eta eduki horiekin zerbait egin behar dute ikasleek (informazioa bilatu, taldeka lan egin, mahai-inguru bat antolatu, egunkari bat argitaratu...), eta horretarako hainbat konpetentzia jarri behar dira martxan. Eta azkenengo ataza gelatik aterako da, hau da, ikusgai egongo da nonbait.

Eremuka lan egiteak diziplina desberdinak elkartzea suposatzen du. Bestalde, eremuka lan egiten hasten bada, ikasturte osoan zehar lan egingo da modu horretan, eta irakasle talde batek edo irakasle bakar batek hartuko du eremu konkretu horren ardura.

Ardatz tematiko edo interesgune komuna izango da abiapuntua, eta horren inguruan diziplina bakoitzaren edukiak landuko dira, baita bizitzarako beharrezkoak diren konpententziak ere.

Ikastetxe bakoitzak bere autodiagnosia egin behar du, non dagoen aztertzeko. Eta hortik abiatuta, konpetentzien bidezko ikaskuntzarantz abiatzeko eta eremuka lan egiten hasteko, urratsak ematen hasiko dira, presarik gabe baina etenik gabe. Izan ere, curriculum berriak ekarriko duen jauzi kualitatiboan guztion inplikazioa eta konpromisoa beharrezkoa izango baita.