Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

Ane Malkorra DBH2

MADDI ETA HERIOTZA

Istorioa ordea ez zen han amaitu. Handik aurrera ametsetan elkar ikusten jarraitu zuten. Sua urarekin, iluntasuna argiarekin eta ilargia eguzkiarekin maitemindu ziren bezala, Maddi heriotzarekin maitemindu zen.

Maddi. Bere buruaz beste egin nahi zuen neska. Galdutako arima. Borroka asko egin duen pertsona, baina borroka hori egin arren, bere tokia aurkitu ez duena eta bere arazoak gainditzea lortu ez duena. Heriotza, mutil itxurakoa. Beste arima galdu bat. Bizitzeko aukerarik izan ez zuen norbait. Bizi nahi izan zuen gazte bat. Biak elkartu ziren, Maddik bere bizitzarekin amaitzea erabaki zuenean. Mendi punta batean elkartu eta hizketan hasi ziren. Heriotzak, ordea, neskagatik errukituta, bizitzara ekarri zuen berriz. Heriotzak, hildakoei arima kentzen zienak, Maddiri berea itzuli zion.

Halaxe aitortuko zion gerora heriotzak bere maiteari: - Ni zutaz maitemindu nintzen, nahiz eta maitasun hau ez den ona izan niretzat; zu izan zinen bihotza erre zidan sua, eta itzali zidan iluntasuna. Ni bitartean, salbatu zintuen ur berria izan nintzen, eta zure arima iluna aurkitzen saiatu zen argia. Bi hauen arteko erlazioa eklipse bat bezalakoa izan zen; Maddik egunean zehar berarengan pentsatzen zuen; hala ere, heriotzak Maddirekin amesten zuen gaua iristen zenean. Biak, besteak aurrerapauso bat emateko zain zeuden, eta azkenerako benetako eklipsea sortu zen: neska berriro ere bere buruaz beste egiten saiatu zen. Beraien arimek bat egin zuten, eta bata bestearekin maiteminduta zeuden. Egun batetik bestera, ordea, heriotza desagertu egin zen, eta berarekin desagertu zen bien artean sortua zen maitasun guztia. Ezezagunak bihurtu ziren berriz ere, oraindik ezkutuan elkar behatzen zuten ezezagunak.

Maddik faltan botatzen zuen heriotza eta azkenik, handik hainbat egunetara, berriro ikusi zuen aurrez aurre. Bere besoetara joan nahi izan zuen, baina hark, hitz goxoz, hala esan zion: - Ez gerturatu. - Zergatik? - Ikusi zure ingurua -heriotzak hori besterik ez zion esan. Maddik obeditu egin zuen heriotzak eskatu ziona. Hotzikara bat sentitu zuen bere bizkarrean gora, eta dardarka hasi zen. Denboran galdua egongo balitz bezala sentitzen zen. Begiak itxi zituen, eta berriz ireki zituenean, inguratzen zuen guztia zimeltzen ari zela ikusi zuen, hiltzen ari zela, alegia. Heriotzaren presentzia soilak inguruan zuen guztia hiltzen zuen, nahiz eta berak horrela nahi ez izan.

Erantzuna oso garbia izan zen, heriotzarentzat ere bai. Hala ere, galdera airean gelditu zen, bietako inork ez zuen ezer ozen esan. Isiltasun hark gaiztakeriarekin hauxe xuxurlatzen zuela zirudien: “Heriotzaz ahazten zaren arte”.

Maddik bere burua heriotzaren bizkarrean babestu zuen, eta heriotzak, kontuz eta modu delikatu batean besarkatu egin zuen: - Maite zaitut - xuxurlatu zion heriotzak neskari. Maddik isilik jarraitu zuen. Besarkada amaitu, eta heriotzak pentsatu zuen neskak ez ziola sinetsi berak esandakoa. - Benetan maite zaitut. Orain zurekin nago -garbi hitz egin zuen heriotzak - Noiz arte, baina? - galdetu zion Maddik.

Izan ere, Maddi ohartu zen heriotzarekin iragandako denbora hura pasa eta gero, bizi egin nahi zuela. Bizirik sentitu nahi zuen. Ironikoa bazirudien ere, heriotzak bizitzeko gogoa itzuli zion:Egun batean, azkenik, aurrez aurre jarri ziren biak: - Esan zeunen ez zinela oraindik nitaz ahaztuko - esan zion heriotzak neskari. - Egunen bat iritsiko da zutaz ahaztu egingo naizena, eta beste pertsona bat iritsiko da zure laguntzaren bila - garbi hitz egin zion Maddik, goxo-. Zuri esker, nire onera itzuli naiz… eta oso eskertuta nago zurekin. Horrexegatik, ez zaitut gehiago ikusiko - Ulertzen dut… - esan zion heriotzak minez, burua jaitsiz.

Egunak pasa zituzten, elkarrekin eta elkarrentzat, baina konturatu ziren ez zirela zoriontsuak. Elkar maite zuten, baina zerbait falta zitzaien. Azken finean, gaua eta eguna ziren, erabat ezberdinak. Bata bizirik zegoen, eta bestea hila zen. Ez zuten elkarrengandik banatu nahi, baina bazekiten une hori laster helduko zitzaiela. Eta hala izan zen…

Heriotzak baietz egin zion buruaz apal, eta begirada jaitsi zion. Handik aurrera, pixkanaka, heriotza Maddiren bizitzatik aldentzen eta desagertzen joan zen, nahiz eta beti hor egon zitzaion berari urrutitik begira. Heriotzak bazekien bere maitea galdua zuela, baina barren-barrenean ondo zekien albiste ona zela Maddik bizitzari berriz heldu izana.

Maddiri malko txiki bat irten zitzaion begietatik: - Denok hiltzen gara azkenerako, eta desagertu egiten gara. Beraien arimak haizeak eramaten ditu leku hobeago batera, non denak pozik eta gustura gelditzen diren betirako. Zuk zure amaiera izan zenuen, bizitzeko aukerarik izan ez bazenuen ere. Orain, ordea, nire txanda da. Dena galdutzat nuen une batean azaldu zinen, eta zuri esker bizitzeko gogoa berreskuratu dut. Zuri betirako agur esanda, nire bizitza egiteko moduan izango naiz.

Bizitza errealean, Maddi izeneko neska hark, tratamendu psikologiko baten bidez sendatu zituen bere arazoak. Bere buruaz beste egiten saiatu izan bazen ere, zauriak estaltzen zituen azal leun batez estali zuen bere bihotza. Maddik ez zuen inoiz gehiago heriotza sentituko, baina berarengan pentsatzen jarraitzen zuen. Lokartzerakoan, sarritan pentsatzen zuen heriotzarekin gelditu izan balitz nolakoa izango ote zen bere egunerokoa… Eta bazekien, nahiz eta berak bizitzea erabaki zuen, egunen batean iritsiko zitzaiola heriotzarekin “berriz” elkartzeko ordua. Hala ere, bizitzaz gozatzea erabaki zuen, heriotzak emandako bultzada hari esker.

Heriotzak gauero Maddi ikusten zuen bere ametsetan. Ez zuen berarekin ahaztu nahi. Heriotzak bere buruaz beste egiten zuten pertsonak suntsitzeko ahalmena zuen, heriotzaraino sufriarazten duten pozoin horiek bezalaxe. Zoritxarrez, kasu hartan, alderantzizkoa gertatua zen. Emakume hark botere eta eragin handia izan zuen berarengan. Eta betirako izango zuen gainera eragin hura, horretarako sendabiderik ez zegoelako. Heriotza maitemindu egin zen betirako.

Ane Malkorra DBH2

MADDI ETA HERIOTZA