Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

Arene Auzmendi DBH1

ARRISKUA!

Kaixo! Ni Noa naiz; nik izan dudan harreman bati buruz hitz egin nahi dizuet; jakin dezazuen mundu honetan ez direla guztiak pertsona onak, eta kontuz ibili behar garela nolako jendearekin jartzen garen harremanetan.

Istorio hau orain dela lau urte hasi zen, mutil bat unibertsitatean ezagutu nuenean. Mutil hau oso ospetsua zen unibertsitatean, ikasle guztiek berarekin egon nahi zuten. Mutil hau ikasturtea hasi baina pixka bat beranduago etorri zen; gelara sartu zen lehen aldian, mundu guztia begira gelditu zitzaion, eta ni ez nintzen gutxiago izan. Errekreo garaian gure begiradak elkartu egin ziren eta denbora pixka bat pasatu ondoren, lagun onak egin ginen. Horren ondoren, eta denbora pixka bat igaro ondoren, bikote izatea erabaki genuen.

40 minuturen ondoren azkenean iritsi nintzen gurasoen etxera, nire betiko etxera, alegia… eta gurasoak bertan zain nituen:

Egoera honetan, beste bi urte iraun nituen baina nire gurasoek arraro sumatzen ninduten eta beti ukatu egiten nuen gertatzen zitzaidana, eta ondo nengoela esaten nuen. Handik hilabete batzuetara berdin jarraitzen genuen eta horregatik, azkenerako nire gurasoei egia esatea erabaki nuen. Ezkutuan deitu nien eta beraien etxean elkartzekotan gelditu ginen.

Hasieran, dena oso polita zen: nire bila etortzen zen beti eta batera joaten ginen unibertsitatera, arratsalde guztiak batera pasatzen genituen, elkarri opariak egiten genizkion eta txokolatea hartzen genuen, besteak beste. Bi urte bikote izan ondoren hasi ziren arazoak… Mugikorra hartu eta begiratzen zidan, ez zidan mutilekin gelditzen uzten, ia neskekin ere ez … nire kontaktuetan nire gurasoak eta bera bakarrik egon behar ziren. Horien ondoren, mehatxuak eta kolpeak etorri ziren. Egunero egin nezakeen ibilbide bakarra etxetik lanera eta lanetik etxea zen; erosketak egitera ateratzen banintzen mugikorreko kokapena aktibatuta izan behar nuen. Egiten nuen guztia jakin behar zuen.

- Aupa - esan nien urduri. - Kaixo - erantzun zidaten biak batera -. Zer gertatzen zaizu? - galdetu zidaten. - Mmmm ez dakit nondik hasi…. - esan nuen dardarka. - Lasai, gu laguntzeko gaude. - esan zidaten irribarretsu. - Beno, arazoak ditut nire mutil lagunarekin. - bota nuen, ondoren ahoa estaliz. - Zergatik ez zenigun lehenago esan? - erantzun zidaten erdi haserre. - Beldurra neukalako eta hasieran dena ondo zihoalako ! - erantzun nien.

- Ai ama ! Nola ez ginen konturatu... - esan zuten jauzi bat eginez. - Zer egin dezaket ? - erantzun nien negar zotinka. - Psikologoarengana joan zaitezke. - esan zuten ozenki. - Zeinen ideia ona, halaxe egingo dut ! - erantzun nuen gurasoak besarkatuz.

- Ongi da, baina bueno… hasi kontatzen ahalik eta azkarren, mesedez. - erantzun zidaten biek aztoratuta. - Hasieran, gauza txikiak ziren. Adibidez, mugikorra begiratzea… baina ondoren etorri ziren arazo larriak; mehatxatzen eta kolpeak ematen hasi zen! Ubelduekin esnatzen nintzen egunero, eta jendeak ez ikusteko makillajearekin estaltzen edo disimulatzen nituen. - esan nien erdi negarrez.

Psikologoari deitu, nire egoera kontatu eta hurrengo egunerako txanda hartu nuen. Etxera iritsitakoan, ordea, hantxe neukan zain… - Zein uste duzula zarela ordu hauetan etxera iristeko ! -esan zidan nire bikoteak sartu orduko. - Esan dizut, nire gurasoen etxen negoen ! Nazkatuta nago zure jarrerarekin! Eta bai! Nire gurasoen etxean egon ondoren, psikologoarengana joan naiz eta biharko txanda daukat! Eta harreman hau hementxe amaitzen da! Beraz, alde etxe honetatik, nirea da eta! - erantzun nion haserre eta oihuka.

- Oso ongi! Ezagutzen dugu psikologo on bat eta gainera hemendik oso gertu dago! - esan zidaten irribarretsu. - Joan al gaitezke orain ? - galdetu nuen. - Noski! - erantzun zuten.

Orain istorio hau idazten ari naiz nire logelan pozik, osatuta eta indartsu.

Hurrengo egunean, psikologiako kontsultara joan nintzen. Asko kostatu zitzaidan guztiz osatzea, min handia egin zidalako, baina urtebete igaro ondoren jada hobeto nengoen nahiz eta guztiz osatzeko bi urte oso behar izan nituen. Osatze prozesua oso gogorra izan zen, baina ingurukoekin laguntzarekin askoz hobeto eraman nuen errekuperazioa. Nire lehengo bikotea orain beste neska batekin dabil eta niri beldur handia ematen dit neskari gauza bera egingo diola pentsatzeak.

Arene Auzmendi DBH1

ARRISKUA!