Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

Ane Juarez DBH1

ALZEHIMERRA

Maria oso zoriontsua zen, familiarekin zein lagunekin. Ikastolan nahiko azkarra zen eta ondo moldatzen zen ikasgai guztietan. Egun batean, ordea, gauzak ahazten zitzaizkiola ohartu zen. Geroz eta egun gehiago pasa ahala, geroz eta gauza gehiago ez zituela gogoratzen konturatu zen: ordu batzuk lehenago egindako gauzak, non utzi ote zituen gauzak, bere inguruko pertsonek esandakoak, bere betiko gertukoren bat ez ezagutzea… Azkenean, kezkatuta, medikuarengana joan zen Maria bere gurasoekin, zer ote zuen jakiteko.

Bazen behin, Maria izeneko neskato bat, 17 urte zituena. Ile marroia zuen, sorbaldetaraino heltzen zitzaiona. Bere begiak marroi argiak ziren, eta sudur eta aho txikia zeuzkan. Belarriak ere txikiak zituen eta horietako bakoitzean hiruna zulo zituen. Uztaidun belarritakoak eramaten zituen. Barre egiten zuenean, bere hortz zuri-zuriak ikusten zitzaizkion. Argala zegoen eta praka eta kamiseta bana jantzita. Oso alaia zen baina oso erraz egiten zuen negar; horrez gain, jatorra eta eskuzabala ere bazen. Lagunekin egotea gustatzen zitzaion, lagun asko zituen, eta ikastolatik kanpoko ekintzetan, dantzako entseguetara eta atletismora joaten zen. Mariaren ama Ainhoa zen: bere aita, Joseba eta bere anaia txikia, Mikel.

- Alzheimerra, burmuineko zelulako erasotzen dituen gaixotasuna da, zelula hauek hiltzen diren arte. -Kalte intelektual sakona eragitea du ezaugarri nagusia -Gaixotasunaren sintomak pixkanaka azaltzen dira, fisikoki zein mentalki. -Hasierako fasean oroimenaren galera, gauza berriak barneratzeko zailtasuna eta nortasunaren aldaketa azaldu daitezke.

Azterketa batzuk egin, eta Alzehimer izeneko gaixotasuna zuela esan zien medikuak, eta liburu bat eman zien bere gurasoei. Alzehimerrari buruzkoa zen, gaixotasunaren garapen faseak azaltzen zituena. Liburu horretan, hauxe jartzen zuen:

-Aurrerago, hizkuntza eta mugimendu arazoak, eta desorientazioa ere sufritu ditzake gaixoak. -Fase aurreratuan, inkontinentzia, ibiltzeko zailtasun handia… ere izan ditzake. -Gaixotasunak oraindik ez du sendatzeko modu ezagunik gaur egun. Horregatik, tratamenduak kalte kognitiboak atzeratzean oinarritzen dira, hala nola: -Memoria entrenatzeko ariketak: asmakizunak, esaera zaharrak osatzea… -Denbora-espazioa lantzeko orientazio ariketak. -Eskulanak eskuen mugimenduan laguntzeko. -Jarduera fisikoa.

Matematikako orduan, azterketa izan zuten… kasualitatea! Maria ez zen gauza askorekin gogoratzen, gaixotasunak jada memorian eragin ziolako. Urduri jarri zen; azterketa egin eta entregatzerako orduan ez zen oso gustura gelditu. Irakasleak ikusi zuenean pentsatzen jarri zen ea zer gertatzen ote zitzaion, baina pentsatu zuen, besterik gabe egun txarra izango zuela. Errekreoko orduan, ezkutaketara jolasten hasita, besteak bilatzekotan Maria gelditu zen. Eta orduan, ez zela bere ikaskideen izenekin ondo gogoratzen konturatu zen. Gelara itzultzean, bere lagunik onena, Leire, hitz egiten hasi zitzaion:

Mariak gurasoei esan zien inorri ezertxo ere ez kontatzeko, familiako lauen artean geratuko zela berri hura. Maria goizero ikastolara lagunekin joaten bazen ere, goiz hartan bere amarekin joan zen, zuzendaria jakinaren gainean jartzeko, nahiz eta Mariak ez zuen nahi izan.

Maria etxera iritsi zenean, bere logelara joan zen zuzenean inorri kasurik egin gabe. Bere ama arropa plantxatzen ari zen, baina alaba hala ikusita, bere atzetik joan zen Mariaren logelara.

- Zer gertatzen zaizu? Ondo al zaude? Nolatan ez zinen gure izenekin gogoratzen? - galdetu zion, laguna horrela ikusteaz kezkatuta. - Ondo nago, lasai… Egun txarra izan dut, besterik ez -erantzun zion Mariak. - Seguru? Oso zurbil zaude -esan zion Leirek serio. - Baietz, benetan! Egon lasai - erantzun zion Mariak zeukan larritasuna disimulatuz. - Tira, ondo da - erantzun zion Leirek.

Bere ama logelatik atera, atea bildu eta Maria negarrez hasi zen, beldurrez. Geroz eta gauza gehiago ahazten zitzaizkion. Hurrengo egunean, ikastolan, matematikako azterketen emaitzak eman zizkieten. Maria erdi negarrez hasi zen, bazekielako ez zuela ondo egin. Irakasleak bere izena esatean, gelatik atera eta azterketa eman zion ikusteko.

- Zerbait gertatu al zaizu? Zergatik ez diguzu kasurik egin? - esan zion amak, alabaz kezkatuta. - Ez -erantzun zion alabak, tristura puntu batekin - Badakigu ez zarela oso momentu onak pasatzen ari, baina egon lasai denok lagunduko dizugu eta. - esan zion amak lasaitu nahian, aurpegia laztantzen zion bitartean.

Mariak negarrez jarraitu eta azterketa itzuli zion irakasleari. Irakasleak harrituta begiratu zion. - Zer gertatu zitzaizun, azterketa egunean? Ez duzu oso ondo egin azterketa, Nahikoa bat atera duzu, 5eko notarekin. Normalean 8tik gora atera ohi duzu - esan zion irakasleak Mariari harrituta. - Ez zitzaidan ezer gertatu, egun txarra izan nuen, besterik ez- esan zion Mariak, negarrez. - Tira esaiozu orain Leireri etortzeko, eta egon lasai- esan zion irakasleak ulerkor. - Ados - Erantzun zion Mariak.

Hurrengo egunetan, Maria ez zen ikastolara joan, medikuak etxean egotea gomendatu ziolako. Leirek WhatsAppetik idatzi zion, ea zergatik ez zen ikastolara joaten jakiteko: - Kaixo, zer moduz? -idatzi zion Leirek. - Kaixo! Ni ondo, eta zu? - erantzun zion Mariak, gezurra esanez. - Ni ere ondo nago… Gauza bat galdetu nahi nizuke. Zergatik ez zara ikastolara etorri azken egun hauetan? -galdetu zion Leirek.

Mariak arnasa sakon hartu eta egia esatea pentsatu zuen: - Tira, oso zaila da azaltzen… Alzehimerra daukat; hasieran gauzak ahazten hasi zitzaizkidan, nire izena ere bai momenturen batean. Matematikako azterketa, gaizki egin nuen, ez nintzelako ia ezertaz gogoratzen eta bosteko bat atera nuen. Ez negoen negarrez notarengatik, momentuan nuen tristura eta frustazioagatik baizik. Mesedez ez esan inorri ados? -idatzi zion Mariak egia aitortuz. - Sentitzen dut… zergatik ez zenidan ezer esan? -Erantzun zion Leirek, tristurarekin. - Zergatik uste duzu? -erantzun zion frustazioz. - Tira, orain joan beharra daukat, hitz egingo dugu bale? Egon lasai - erantzun zion lagunak. - Agur! - Agur!

Etxera iristean, atea ireki eta denek turutekin “SORPRESA!” oihukatu zuten. Mariak sekulako sustoa hartu zuen hasieran, baina segituan hunkitu egin zen. Eta asko eskertu zien bere inguruko guztiei festa antolatu izana. Oso ondo pasatu zuen festan, eta denei eskerrak eman zizkien. Eta hauxe izan da dena. Hala bazan eta ez bazan sar dadila Mariaren bizitzan, eta atera dadila etxeko festa izugarrian.

Leirek, Maria gaizki zegoela sumatu zuen, normala den bezala. Eta gela guztiari esan zion, baina ez modu txarrean, alderantziz baizik, lagunari laguntzeko asmoarekin. Festa bat antolatu zion, une batez bada ere, bere egoera ahaztu zezan bere gelakide, lagun eta familiakoekin. Mariak ez zekien ezer, sorpresa izan behar zuen. Hurrengo egunean, Maria paseatzera atera zen Leirerekin, haize pixka bat hartzeko; gainontzeko lagunek bitartean festa prestatu zuten. Izan ere, egun horretan Leire beraien etxera zihoan afaltzera berez.

Ane Juarez DBH1

ALZEHIMERRA