Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

Begoña Altuna DBH1

IPUIN BAT BESTEAREN BARRUAN

-Amona, irakurriko al didazu istorio bat? Baina ez edozein istorio… baizik eta benetako pertsonaia baten bizitzan oinarritzen den istorioa. Amonak adeitasunez erantzun zion:-Noski baietz, baina ez dakit seguru zuri zein istorio kontatu, maitea… Bat batean amonak istorio bat gogoratu zuen eta prest jarri zen Lurdes bilobari kontatzeko: -Lurdes, etorri hona! Badut zuri kontatzeko istorio polit bat. Nik uste gustatuko zaizula-esan zion goxo-Kontatu, kontatu!- esan zion Lurdesek amonari Ahotsa berotu, eta amona bere istorioa kontatzen hasi zen…:

Bazen behin Lurdes izeneko ume bat, ikaragarri gustatzen zitzaizkionak bere amona Terek kontatzen zizkion istorioak. Lurdes oso bizkorra zen, alaia eta bizia. Eta iluntze batean astebururo egiten zuen bezala, bere amonaren etxera joan zen lotara. Amonarekin jolastu, hitz egin, eta afaldu ondoren, amonarekin suaren ondoan jarri zen eserita. Amona bere tea hartzen eserita zegoen bere eserlekuan.Lasai-lasai zeudela, Lurdesek amonari hauxe galdetu zion:

Teresak hasieratik zekien zein pertsona nahi zuen ikertu. Berak ikertu nahi zuen pertsona hura “Altzoko Erraldoia” deitzen zen, Miguel Joakin Elizegi. Teresak inork baino hobeto zekien bere bizitzako historia, bere familiaren etxea, Altzoko Erraldoiaren jaiotxearen alboan zegoelako, Altzon bertan.

-Teresa andereñoa; orain atera dituzun tituluen baliabideekin aspaldi bizi izan zen pertsona bat ikertu beharko duzu. Baina ez edozein pertsona; pertsona berezi bat mundu mailan harrigarria izan zena aukeratu beharko duzu.

Bazen behin, Teresa izeneko ume bat, 1944. urtean, Altzon jaio zena Teresa neska argia, bizia, eta abenturazalea zen. 13 urte zituela bere gurasoei esan zien historialaria izan nahi zuela eta horrekin batera, baita arkeologoa ere. Bere gurasoak harrituta gelditu ziren, garai haietan ez baitzen oso ohikoa emakume bat aldi berean arkeologoa eta historialaria izatea. 25 urte bete zituenean, historialaria eta arkeologoa izateko titulua jaso zuen. Unibertsitatean titulua jaso zuenean hauxe esan zion Teresari hango arduradunak:

***

Baina egun batean aldizkari bat aurkitu zuen ”Altzoko Erraldoiaren hezurrak lapurtu dituzte” izenburua jartzen zuena. Irakurri zuenean dezepzio handia hartu zuen Teresak, baina okerrena zen Ingalaterran zegoen leku hartan ez zituztela emakumeak errespetatzen:

Teresa dokumentu zaharrak, aldizkariak eta zenbat gauza ikertzen hasi zen. Aldizkari batean aurkitu zuen Migel Joakin Erresuma Batura joan zela, Londresera zehazki. Hara bidaiatzeko modua lortu eta Teresa Altzoko Erraldoiaren pausoak jarraitzen hasi zen. Londresen, berari buruzko informazioa bilatzen hasi zen: hango jendeari galdetzen, aldizkariak ikusten,eta albiste eta dokumentu zaharrak irakurtzen. Aurkitu zuen gauza bakarra, ordea hauxe izan zen: garai hartako erreginak zerga bikoitza ordaintzea behartu zuela, tamainaz besteak baino handiagoa izateagatik. Aurkikuntza hori egin eta gero hainbat lekutan barrena ibili zen Teresa Altzoko Erraldoiaren pausoak jarraitzen.

-Eta ez bazituzten Altzoko Erraldoiaren hezurrak lapurtu? Eta oraindik lurperatuta baleude Altzoko hilerrian bertan?

Emakumea zelako batez ere, Teresari ez zioten utzi herrialdetik ateratzen ezta bere ikerketarekin jarraitzen ere. Teresa oso haserre zegoen; trumoiak zeudela ematen zuen bere buruan eta bere bihotza urperatuta zegoela. Egunak pasa ahala zoritxarrez, Teresak ez zuen ezer berririk lortu. Egun batean kaletik zihoala, burumakur eta kopeta ilun zuelarik, bat batean burutazio bat etorri zitzaion. Kale erdian marmarka hasi zen:

***

-Baina amona, zergaitik ez zituzten emakumeak errespetatzen? -galdetu zion Lurdesek, amonaren jarduna moztuz.-Lurdes, galdetzen duzuna, ez nuke jakingo zuri ondo azaltzen. Jarraituko al dut istorioarekin?-Bai, segi, mesedez -erantzun zion bilobak irrikaz

-Teresa andereñoa ezin dizut utzi hori egiten han dauden gorpuen familiei ez zitzaien ondo irudituko eta badakizu hainbeste! -Baina ez dut ezer egingo! Bakarrik Migel Joakin Elizegiren hezurrak bilatu nahi ditut! - Esan dut ezetz, eta kitto! - esan zion alkateak egoskor

Teresa herrialadetik ateratzeko eta etxera itzultzeko modua bilatzen hasi zen. Hainbat egun pasa eta gero, Ingalaterratik ateratzeko modua aurkitu eta Euskal Herrira itzultzeko bidaian abiatu zen. Egun batzuk pasa eta gero, Euskal Herrira itzili zen Teresa. Bere gurasoak agurtu eta bere aurkikuntzak kontatu zizkien, baina arazo bat zuen Altzoko hilerrian hezurrak bilatzeko lehenengo udaletxeari baimena eskatu beharra zion.

Izan zuen ideia martxan jarri eta lurra ateratzen hasi zen; orduan pentsatu zuen Altzoko Erraldoia hil zeneko lur zatia miatzen hastea. Milaka hezur atera ondoren, hezur handi-handi bat aurkitu zuen eta Teresak bere ikasketei esker jakin zuen femur bat zela,baina ez hori bakarrik: beste femur batekin konparatu zuen bien tamainaren aldearatzeko eta hortxe aurkitu zuen eskuetan hezur lodi, handi eta horixka bat! Ez zeuzkan berak uste zituen hainbeste zulo ez, eta gainera oso garbi zegoen!

Teresa kopetilun etxera itzuli zen, baina ez zen geldituko eskuak gurutzatuta, ez! Gau hartan bere arkeologiako materialak prestatu, eta Altzoko hilerrira joan zen. Hara iristean Teresak bere gauzak atera zituen motxilatik. Pixkanaka Altzoko Eraldoiaren hilerriaren azpian begiratzen hasi zen, baina ala ere ez zuen ezer aurkitu. Teresa etsitzera zihoanean hauxe pentsatu zuen;”Eta lurperatutako hezurrak hilobitik atera eta beste toki batean lurperatu izan balituzte hurrengoarentzat?”

Lurdes aho zabalik gelditua zen amonari entzuten: -Hori izan da guztia nire polit hori, orain goazen ohera Lurdes -esan zion amonak gozo. Lurdes goxo goxo jarri zen ohean, eta segituan hartu zuen lo. Amona leihora begira jarri eta hantxe esan zuen: -Zein sekretu ezkutatzen dizkidazu Mikel Joakin Elizegi, nire Altzoko Erraldoia?

Teresak hezurra segituan eraman zuen udaletxera, egunsentia baitzen. Alkatea hantxe zegoen bere bulegoan; Teresa korrika batean sartu zen alkatearen bulegora eta mahai gainean utzi zion hezurra. Alkatea aho zabalik geratu zen, hitzik gabe. Goiz hartan jada herri guztiak Teresari eskerrak eman zizkion bere herriko pertsonai handi bat izan zenaren hezurrak aurkitzeagatik eta lapurtu ez zituztela ziurtatzeagatik.

Begoña Altuna DBH1

IPUIN BAT BESTEAREN BARRUAN