Full screen
Share



ZELULA EUKARIOTOA
Maddi Garcia
Created on November 29, 2021
Over 30 million people build interactive content in Genially.
Check out what others have designed:
LET’S GO TO LONDON!
Personalized
SLYCE DECK
Personalized
ENERGY KEY ACHIEVEMENTS
Personalized
CULTURAL HERITAGE AND ART KEY ACHIEVEMENTS
Personalized
ABOUT THE EEA GRANTS AND NORWAY
Personalized
DOWNFALLL OF ARAB RULE IN AL-ANDALUS
Personalized
HUMAN AND SOCIAL DEVELOPMENT KEY
Personalized
Transcript
ZELULA
Izaki bizidunak osatzen dituen oinarrizko unitatea da.
Organismo unizelularrak zelula bakar batez osaturik daude, eta zelula askoz osaturiko bizidunak organismo zelulanitzak dira.Bi zelula mota daude:· Zelula prokariotoa: Nukleo gabea.· Zelula eukariotoa: Nukleoduna. Talde honetan daude landare eta animali zelulak, eskuinean ikusi dezakezuena da:
Kanalak/poroak Mintz plasmatikoan poro ala kanalak ditugu (zuloak), proteinez osaturik daude. Haien funtzioa substantzien mugimendua kontrolatzea da, zelulatik atera ala zelulara sartzeko.
Zitoplasma Zelula barneko inguruneari deitzen zaio zitoplasma, eta urez osaturik dago gehien bat. Zitoplasman dauden organulu zelularrak bertan mugitu daitezke.
Golgi aparatua Organulu honek zelula barneko konposatuen mugimendua erregulatzen du.
Mitokondrioa Jarduera zelularrak aurrera eramaeko energia sortzen dute mitokondrioek.
Zentrioloak Animalia zeluletan daude soilik, forma zilindrikoa dute, eta zatiketa zelularrean parte hartzen dute.
Erretikulu endoplasmatikoa (EE) Mintzez osaturiko sarea da, zelula eukariotoetan dago, lipido eta proteinen sintesi eta garraioan parte hartzen dute. Bi mota daude: EE pikortsua eta EE leuna.
Erribosomak Proteinen sintesian parte hartzen dute. Erribosomek bi zati ezberdin dituzte, azpiunitateak deiturikoak. Tamaina ezberdina dute, bata handia da eta bestea txikia.
Mintz zelularra Egitura fin eta elastikoa, substantzien elkartrukea baimentzen duena zelula barrura eta kanpora.
Lisosomak Digestio zelularra egiten du, hau da, molekula handiak molekula txikiagoetan bilakatzen ditu, zelulak erabili ahal izateko.
Nukleoa Nukleoak material genetikoa (ADNa) du barnean. ADNak, edo azido desoxirribonukleikoak, zelula barneko prozesuak erregulatzen ditu.