Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

3. Misioa: Coca-cola produzitzen

@eboixader-en lanean oinarritua

HASI

SARRERA

Garazi pixkanaka sendatzen ari dela dirudi. Zuek eginiko lanaren berri izan du eta konortea berreskuratzen hasi da.

Coca-colaren errezeta aurkitu duzuenez, orain hau produzitzeko eskatu dizue. Prest al zaudete?

2. MISIOA

1

Gas kanpaidun gela. Gasifikazioa egin aurretik, erreaktiboak eta nahasteak prestatu behar dituzu!

Disoluzioekin hasi aurretik erreaktibo guztiak neurri egokietan prest izan behar dituzu!

OSAGAIAK:

  • Kafeina zitratoaren ontza 1
  • Azido fosforikoaren 3 ontza
  • “Extracto de vainilla”-ren ontza bat.
  • Limoi zukuaren galoi laurden bat.
  • 28'66 libra azukre
  • Algarrobo extraktoaren 4 ontza
  • 2,64 ur galoi.
  • Sodio kantitate ezezaguna

UNITATE BALIOKIDEAK:

  • 1 ontza = 28,35 g
  • 1 libra = 0,4536 kg
  • 1 galoi = 3,785 litro

URRATSAK:1.- Jarri ura irakiten. 2.- Nahastu ura azukrearekin (zapore gozoa emateko). 3.- Hasierako nahasteari gehitu kafeina-zitratoa, azido fosforikoa eta limoi-zuku azidoa. 4.- Utzi hozten 5.-Gehitu bainila eta algarrobo-estraktua hozten denean. 6.- Gasifikatu nahastea karbono dioxidoa gehituz. 7.- Utzi atseden hartzen 24 orduz.

ERREAKTIBOAK PISATZEN HASI AURRETIK: Gure lehen erronka osagaien kantiateak unitatez aldatzea izango da (gramo nahiz litrotara) laborategian neurtu ahal izateko.Aurrera jarraitu aurretik, idatzi zure koadernoan:

Osagaiak litrotan:

  • Ura…………….
  • Limoi zukua………..
Osagaiak gramotan:
  • Kafeina zitratoa.........................
  • Azido fosforikoa..............................
  • Bainila extraktoa......................
  • Azukrea....................................................
  • Algarrobo extraktoa...............

Hasierako pausoan azido fosforikoaren zenbat gramo behar ditugun kalkulatu duzu. Laborategian ordea, konposatu hau uretan disolbaturik dago. Jakinda disoluzioak %85eko aberastasuna duela eta 1'88 g/ml-ko dentsitatea, zenbat mL hartu beharko ditut hemendik hasierako gramo horiek lortzeko?

Laborategian errezetako lehen osagaia (kafeina zitratoa) falta zaigu. Hala ere, badakizue azido zitrikoaren (C6H8O7) eta kafeinaren (C8H10N4O2) arteko nahastetik kafeina zitrikoa (C14H18N4O9) lortzen dela. Zenbat erreaktibo beharko dugu aurreko pausoan kalkulaturiko kafeina zitrikoa lortzeko? Idatzi erreakzioa, doitu eta egin kalkuluak!

Erreaktiboen armairutxotik igaro bazara, jabetuko zinen hiru erreaktibo hauekin kalkulu batzuk egin behar izan ditugula kantitate zehatzak hartzeko. Prest bazaude, has zaitez kafeina hartzen.

Bikain! Kafeina erreaktiboa prest duzu! Jarraitu azido zitrikoarekin!

Bikain! Azido zitrikoa eta kafeina prest dituzu! Azido fosforikoa hartzea soilik geratzen zaizu.

Kantitate okerra!! Zoaz erreaktiboen armairura eta saiatu berriro!

Kantitate okerra!! Zoaz erreaktiboen armairura eta saiatu berriro!

Bolumenak neurtzeko buretak, pipetak nahiz probetak erabil daitezke besteak beste. Klikatu teklatuan azido fosforikoaren kantitate zehatza isurtzeko.

Kantitate okerra!! Zoaz erreaktiboen armairura eta saiatu berriro!

Bikain! Erreaktibo guztiak prest dauzkazu! Has zaitez erreakzioarekin!

JARRAITU!

1

Momentuz ez duzu liburua berriro behar!

Momentuz ez duzu balantza berriro behar! Behar genituen erreaktiboak jada pisatu ditugu!

Coca-cola produzitzeko urratsei jarraituz, lehenik azukrea (C12H22O11) uretan disolbatu behar dugu. Zein molaritate izango du nahasteak 5000 mililitroko matraze aforatua erabiltzen badugu? (Gogoratu zenbat azukre jarri nahi genuen errezetan begiratuz).

Behin azukrea 5000 mL uretan disolbatu dugula, nahasteari kafeina-zitratoa, azido fosforikoa eta limoi-zuku azidoa gehitu behar dizkiogu. Zein izango da gehitu beharreko konposatu bakoitzaren frakzio molarra? (uraren dentsitatea 1g/mL dela suposatu)

-

+

- 10x

+

-

-

Molaritate berria??Erantzuna:

Azido klorhidrikoaren disoluzio kontzentratu batek %35,2 HCl du masan eta bere dentsitatea 1,175 g/ml -koa da. Baldin eta 2 M izango den disoluzio baten 2 litro prestatzeko, disoluzio horretatik hartu beharko dugun bolumena cL-tan kalkulatu (hamartarrik gabe). Masa atomikoak: Cl = 35.5, H = 1, O = 16

Kalkulatu 2 M den azido sulfuriko disoluzio baten 500 ml, 0,5 M den azido sulfuriko disoluzio baten 250 ml-rekin nahasten dugunean lortzen dugun disoluzioaren molaritatea. (Suposatu bolumenak batukorrak direla)

Azido sulfurikoaren 2,5 g, uretan disolbatzen dira 125 ml-ko disoluzioa prestatu arte. Bilatu disoluzioaren molaritateaMasa atomikoak: S = 32, O = 16, H = 1

Azido nitrikoaren disoluzio bat dugu, 5 M-ko molaritatea duena. Kalkulatu disoluzio horren zein bolumen (cL-tan) hartu behar den, 0,5 M-eko kontzentrazioa duen beste disoluzio baten 2 litro prestatzeko.

%69-ko kontzentrazioa eta 1,41 kg/l-ko dentsitatea duen azido nitriko baten disoluzioaren molartasuna bilatu (borobildu emaitza hamartarrik gabe):Masa atomikoak: N=14, O = 16, H = 1

Laborategiko azido nitriko (HNO3) disoluzioak 1,4 g/mL-ko dentsitatea du eta masa-portzentaia %68-koa. Disoluzio horretatik abiatuta 4 M den 250 mL disoluzio prestatu nahi dugu. Ze bolumen (cL) hartu behar dugu? (borobildu emaitza hamartarrik gabe)

Determina ezazu zenbat sodio hidroxido (NaOH) eta zenbat ur behar diren %20-eko masa-portzentaia eta 1,219 g/mL-ko dentsitatea dituen disoluzio baten 5 L prestatzeko.

Sartu pasahitz egokia gasifikazio gela irekitzeko

Sartu pasahitz egokia gasifikazio gela irekitzeko

BIKAIN! Gasifikazio gela ireki duzu!

JARRAITU

Sartu pasahitz egokia gasifikazio gela irekitzeko

Pasahitz okerra! Saiatu berriro!

33cl-ko Coca-cola lata prestatzeko, CO2 gasa gehitzea soilik falta zaigu. Lataren barruan, gramo bat aire (%78 N2 eta % 22 O2 dituena) ere badago. Jakinda latak jasan dezakeen presio totala ezin dela 5 atm-tik pasa, zenbat CO2 gehitu diezaioket gehienez 0ºC-tan? (Egin kalkuluak hamartar asko erabiliz!!)

1

Momentuz ez duzu liburua berriro behar!

Momentuz ez duzu balantza berriro behar! Behar genituen erreaktiboak jada pisatu ditugu!

Fisika kimikako klasean burubelarri lanean...

Elkarrekin abenturak biziz...

Beste hainbat abenturaren bila!

Zenbat CO2 sartuko dugu coca-cola lata batean?

Sartu CO2-ren kantitatea zentigramotan hamartarrik gabe.

Sartu CO2-ren kantitatea zentigramotan hamartarrik gabe.

Sartu CO2-ren kantitatea zentigramotan hamartarrik gabe.

Sartu CO2-ren kantitatea zentigramotan hamartarrik gabe.

Kantitate okerra! Saiatu berriro!

Bikain! Coca-cola ekoiztea lortu duzu! Mmmm.... zapore ona du!

Zorionak ekipo! Coca-cola fabrikatzea lortu duzue!

AMAIERA

Garazi askoz hobeto dago! Zuen coca-cola probatu du eta zapore ederra duela dio!

Bere ustez prest zaudete azterketa egiteko! Animo ekipo!