Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

Basoko jarduerak

Natur Pilulak

NATUR PILULAK

Anfibioak

Oinatz eta arrastoak

Errekaren erabilera

Xomorroak

Landare eta zuhaitzak

BASOKO JARDUERAK

Negua

Udazkena

Udaberria

Udazkenean naturan lantzeko jarduerak

Udazkeneko haziak

Udazkeneko zerua

Udazkeneko paisaia

Irakurri

Irakurri

Irakurri

Onddo inprimakiak

Irakurri

Hostoekin eskulanak

Irakurri

Beharko duzuna

  • Otarre edo saskia
  • Labana
  • Onddoei buruzko landa gidak
  • Orri txuriak
  • Argazki kamara

Perretxiko inprimakiak

Udazken lore ere deituak, perretxikoak zenbait onddoren ugal egiturak dira, loreak landareenak diren bezelaxe. Ikasleekin basotik paseo bat eman dezakegu eta onddo aniztasuna behartu: likenak, ardagaiak, astaputzak... Perretxiko forma duten onddoak labanaz moztu eta saski batean bilduko ditugu eta besteei argazkia atera, ondoren gelan, iNaturalist aplikazioa edo landa gidak erabilita identifikatzen saiatzeko. Basoan, onddoen atalei buruz hitz egin dezakegu eta onddoak, espora bidez ugaltzen direla azalduko dugu. Perretxikoei oina moztu eta txapela gauez buruz behera utziko dugu orri txuri baten gainean, esporen arrastoa ikusteko.

Nola egin

Atera basora eta identifikatu eta argazkiak egin aurkitutako onddoei

01

03

Hitz egin onddoei atalei buruz: hifak (ikustezinak), oina, txapela (orri edo poroekin), esporak... Batzuetan bolba eta eraztuna ere bai

Bildu saski batean perretxiko formako onddoak labanaz moztuta

02

Utzi onddoen txapela gauez buruz behera orri txuri baten gainean, esporek utzitako marrazkiak ikusteko.

04

NOLA EGIN

INFOA

IDEIAK

PARTEKATU

EDUKIAK

Oharra: Atal honen funtzio nagusiena jardueren testuinguraketa bat egitea izango litzateke. Modu horretan, jarduera proposamenez gain, jarduera horiekin batera zein eduki edo ikaskuntza barneratzen diren azaldu nahi da laburki eta, bide batez, urtean zehar normalean ematen diren gai / eduki blokeen artetik, zeintzuekin litzatekeen bateragarria.


Modu horretan, irakasleentzat baliagarria izan nahi duen baliabide sinple bat sortu nahi izan da, ikasturtean zeharreko sekuentziazio nahiz unitate didaktikoetan jarduera hauek txertatzeko aukera badagoela ikusarazi eta, bidez batez, nahi izanez gero, bertan txertatu ditzazuen. Aukera polit eta esanguratsua izan daiteke naturan ematen diren gertaerak nahiz ikasleen interesguneak urtean zeharreko hainbat unitate lantzeko aitzakia gisa baliatzeko.


ZEIN EDUKI / IKASKUNTZA DAKARZKITE MOTA HONETAKO JARDUEREK?


  • Onddo motak
  • Onddoen atalak
  • Onddoen ugalketa
  • Argazki kameraren erabilera (IKT ezberdinak)
  • Onddoak oinarri harturik alderdi artistiko eta plastikoa
  • ...



URTEKO PROGRAMAZIOAREN ZEIN BLOKETAN LEGOKE SARTZEA?


Haur Hezkuntzan


  • Bizidunak/bizigabeak (onddoak)
  • Euskal Herriko basoak


Lehen Hezkuntzan


  • Bost erreinuak (Onddoak)
  • Euskal Herriko basoak

Nola egin onddo inprimakiak


Bizidun txiki,

txapela handi


Iritsi da udazkena eta honekin batera, urte guztia lur azpian ezkutuan pasa duten onddoak loratu zaizkigu! Baina zer ziren onddoak? Errepaso txiki bat egingo dugu:


  1. Erreinu propio bat sortzen dute eta beraz, ez dira ez animaliak, ezta landareak ere.
  2. Animaliek bezala, energia liseriketa eginda lortzen dute (gogoratu landareek, fotosintesia egiten dutela). Hala ere, onddoek kanpo-liseriketa burutzen dute.
  3. Animalia eta landareak bezala, izaki zelulanitzak dira.
  4. Onddoak, berez, ikustezinak dira. Ikusten duguna, onddoen ugal egitura da. Landareekin konparazioa egingo bagenu, sustraiak, enborra, adarrak... ikustezinak dituzte eta soilik lorea ikusten dugu. Onddo gehienak, udazkenean loratzen dira eta haien ugal egiturarik tipikoena, perretxikoa da.
  5. Onddoak edonon daude: rokefort gaztan, usteldutako laranjetan, zuhaitzetan, lurrean, itsasoan... oso anitzak dira eta materia organikoa deskonposatzeko ezinbestekoak!


Jarduera honen bidez, onddo bila aterako gara ikasleekin. Saski bat eskuan hartuta, paseo bat emango dugu basotik eta ikusten ditugun onddoen argazkiak egin.



Ondoren, landa gidak edo iNaturalist aplikazioa erabilita, ikusitako onddoak identifikatzen ahaleginduko gara. Perretxiko "tipikoaren" forma duten onddoak, labanaz moztu eta saskian bilduko ditugu. Zergatik labanaz moztu? Gogoratu, perretxikoa, onddoen ugal egitura dela eta onddoaren gainontzeko atalak, ikusten ez direnak, lur azpian segitzea ahalbidetzen diegu horrela, loratzen segi dezaten.


Perretxikoak eskutan ditugula, onddo "tipiko" baten atalak identifikatzen ahalegiduko gara:


Onddoen ugalketaren inguruan hitz egin dezakegu ondoren eta aipatu nola esporak, onddoen "haziak" diren, eta onddo "tipikoetan", esporak txapelaren azpiko aldean topa ditzakegun, hau da, orri edo poroen artean.


Txikitan txapela jantzi

eta hil arte ezin du erantzi



Espora inprimakiak

Esperimentu txiki hau gelan edo basoan egin daiteke. Orri txuri baten gainean, perretxikoen txapela kokatuko dugu buruz behera, oina labanaz moztu ondoren. Presioa egin dezakegu, edo gauez buruz behera utzi eta honelako irudiak sortuko zaizkigu:

Politak, ezta?


Zer erakusten digute onddoek bizitzaz?

Irudia: Little oak learning





Asko dira udazkenean hazia botatzen duten zuhaitzak eta ikasleei, hauen inguruan ikasteko eta hauek bildu eta jolasteko aukera ezin hobea plantetazen zaie. Masustak, sagarrak, gaztainak, hurrak, intxaurrak... asko jaki preziatuak dira baina gutxiago ezagutzen ditugu haritzen ezkurrak edota astigarren samarak... Jarduera hauen helburua, udazkeneko haziak biltzeko irteera egin eta hauek ezagutzea da, ereitea, errezeta goxoak egitea, eskulanak, memoria jolasak...

Udazkeneko haziak

Atera ikasleekin basora eta bildu inguruan topatzen dituzuen zuhaitzen haziak

01

03

Haziak basoan eta eskolan erein ditzakegu: ateratzen dira? Zergatik?

Zer egin

02

Landareen ugalketaz hitz egingo dezakegu, zein estrategia erabiltzen dituzte?

04

Bildutako haziekin errezeta edota eskulanak egin

Beharko duzuna

  • Zuhaitz desberdinen haziak
  • Sua egiteko beharrezko materialak
  • Errezetak egiteko beharrezko osagaiak

05

Sasoiko produktuak eta haziak gertuagotik ezagutu ahal izateko, ikasgelarekin herriko azokara txangoa burutu

INFOA

IDEIAK

PARTEKATU

EDUKIAK

Udazkeneko haziak


Haziak, landare askoren fruitua dira eta mota askotakoak daude. Udazkena, garai ezin hobea da zuhaitz askorentzako haziak zabaltzeko, bi arrazoi nagusi direla eta:

  • Negua, animalia askorentzako sasoi zaila da elikagaiak bilatzeko eta horregatik udazkenean, ahal bezain beste elikagai gordetzen ahalegintzen dira negua pasatzeko. Honela, adibidez, kattagorriek, hazi jangarriak biltzen dituzte: ezkurrak, hurrak, gaztainak... eta lur azpian ezkutatu, ondoren neguan horiek jateko. Arazo txiki bat dago, kattagorriek memoria txarra dutela eta hori dela eta, lur azpian gordetako hazi asko non dauden ahaztu egiten dute, eta hauek erein egiten dira.
  • Udazkena gainera, oso sasoi haizetsua izaten da eta hazia haize bidez zabaltzen duten zuhaitzek, esate baterako astigarrek, haize horiek aprobetxatzen dituzte hazia ahal den urrunen bidaltzeko.


Hain zuzen, zuhaitzei, ez zaie komeni haien hazi propioak, haien azpian ereitea. Hortik haien "seme-alabak" jaioko direlako eta landareak mugitu ezin daitezkeenez, ez zaie komeni oinordekoak hurbil izatea, ugal garaian odolkidetasunak sahiesteko.


Paseo bat eman eta haziak behatu/bildu


Lehenik eta behin, paseotxo bat emango dugu, edo ikasleei jolas librerako denbora eman. Lekua aberatsa denean, askotan euren kabuz hasten dira haziak biltzen. Hauek dira, udazkenean ikus daitezkeen hazi ohikoenetako batzuk:

Landareen ugalketaz hitz egin dezakegu

Lur planetan landare espezie asko daude. Espezie horiek guztiak, hezetasun eta tenperatura egokiak dituztenean, ugaldu egiten dira; hau da, landare heldu batetik, haren kidekoak izango diren landare berri batzuk jaioko dira. Landareen ugalketa bi motatakoa izan daiteke:

  • Sexuala: arraren eta emearen arteko harremanaren bidezkoa. Hain zuzen, hau da hazia duten landareen kasua.
  • Asexuala: adaxka bidez, errizoma bidez, erraboil bidez... arren eta emeen arteko harremanik gabea.


Hazia, landare loredunek baino ez dute ematen (goroldioak eta iratzeak ez dute inoiz ez lorerik ez hazirik ematen). Ernaldutako loreetan, ernaldutako obulua hazia bihurtuko da. Hazia lurrera erortzen bada, eta baldintzak egokiak badira, ernetzen hasiko da: hazia ireki, sustrai txikiak atera... eta poliki-poliki landare berri bat sortuko da.



Bildutako haziak erein

Baldintza ezberdinetan erein ditzakegu bildutako haziak: eskolan eta basoan, argiarekin eta gabe, hozkailuan aurretik sartuta eta sartu gabe (askok hotza behar dute ernatzeko), ura botaz eta ura bota gabe... Eta zeintzuk bideragarriak diren ikusi dezakegu.


Ezagutzen al duzue Haziak Ernatu proiektua?


Sua egin eta haziekin errezetak


Kukurruku!

Zer diozu?

Sabelean min.

Zeinek egin?

Gosari txiki.

Non zara?

Baso-eskolan.

Zertan ai zara?

Txotxak biltzen

Txotxak zertako?

Su egiteko.

Sua zertako?

Esnea berotzeko.

Esnea norendako?

Baso-eskolako haurrentzako!


Asko dira hazi jangarriekin basoan zein gelan egin daitezkeen errezetan (ideietarako, sakatu bonbilla), baina basoan egiteko, askotan sua egin beharko dugu lehenengo. Nola egin sua segurtasun baldintzetan basoan?


Sua beroa dago, argitsua da eta ezinbesteko tresna eta aurrerabidea izan da gizakiarentzat. Erabilera ugari izan zituen suak antzinako garaietan (argia emateko, janariak prestatzeko, abereak uxatzeko edo ehizatzeko, sasiak erretzeko eta abarretarako).


Sua egitea ez da zaila baina beste edozerekin bezela, sua egiten ikasi behar da. Horrez gain, hauek dira kontutan hartu beharreko faktoreak sua piztu aurretik:

  • Jakin ea sua egin daitekeen zauden lekuan
  • Ez piztu inoiz surik haize asko ari badu
  • Lurra oso lehorra baldin badago, ez piztu surik
  • Ez piztu inoiz surik zuhaitz edo zuhaixken ondoan
  • Ez piztu inoiz surik helduren bat inguruan ez baldin badago
  • Bukatzerakoan, beti sua itzali


Nola egin sua?

Sua egiteko pastarako koladore bat erabiliko dugu, horrela lurra ez da zuzenean erreko eta kontrolatzeko errazagoa izango da. Karratu batez, segurtasun neurria markatu, egurrak erabiliz edota harriak. Karratu horretan ezin da inor sartu. Karratutik, metro eta erdi utzi eta egurrak ipini haurrak esertzeko.



Adartxoak bildu. Basotik hildako adartxoak bildu, inoiz ez bizirik dauden zuhaitzenak, gainera hauek hezeak egongo dira eta ez dute surik hartuko. Sua piztu aurretik behar bezainbeste egur bildu eta sua piztuko den gunera eraman. Adartxoak tamainaren arabera ordenatu daitezke:

  • Adar handi eta lodiak
  • Adar ertainak
  • Erabat lehorrak dauden adar txikiak
  • Lasto edo adar finak, hauek ere erabat lehorrak.



Horrez gain, kontutan izan dezakegu zein zuhaitzen adartxoak bildu ditugun:

  • Pagoa, haritza eta urkia pizteko zailagoak dira baina suari argitasun handia ematen diote. Su epela lortzen da, baina iraupen luzekoa. Haragia berotzeko edo ogia prestatzeko erabili daitezke.
  • Pinua eta makala. Erraz piztu eta erretzen dira, gar handi eta su beroa sortzen dute, baina argitasun gutxikoa. Garrak eta berotasun handia behar duten janariak prestatzeko dira onak.


Sua piztu. Sua pizteko modu desberdinak daude baina guk honako hau egingo dugu:

  • Koladorearen gainean baselinaz bustitako kotoi pusketa batzuk jarriko ditugu zabal-zabal eginda.
  • Gainean, bildutako adartxoak jarriko ditugu “gofre” forman



  • Tartean berriro ere kotoia jarri dezakegu baselinaz bustita
  • Txinpartak ateratzeko gailuarekin, txinpartak sortu sua piztu arte.


Sua beti txikia mantendu, eta irakasle bat sua kontrolatzen egon behar da. Haurrak sutera hurbildu ahal dira irakasleak gonbidatzen baditu, eta suaren ondoan egotean beti belauniko jarri behar dira (irakasleak barne). Karratutik kanpoan mantendu, ez erortzeko eta oreka hobeto mantentzeko.


Sua itzali ura erabiliz, 5 litro, haur guztiei aukera eman, normalean gehien gustatzen zaien momentua da.

Helburuak:

  • Sua egiten ikastea
  • Fisikaren oinarrizko nozioak jasotzea: beroa, argia
  • Matematikako oinarrizko nozioak jasotzea: adarrak ordenatu, sailkatu
  • Psikomotrizitatea lantzea: adarrak bilatzerakoan
  • Elkarlana lantzea
  • Janaria sukaldatzen ikastea

Material edo baliabideak (25 pert.) :

  • Koladorea
  • Kotoia
  • Baselina
  • Txinpartak egiteko gailua
  • Adarrak


Bitxikeri modura liburu hau:


Semillas y frutos extraños de todo el planeta



Oharra: Atal honen funtzio nagusiena jardueren testuinguraketa bat egitea izango litzateke. Modu horretan, jarduera proposamenez gain, jarduera horiekin batera zein eduki edo ikaskuntza barneratzen diren azaldu nahi da laburki eta, bide batez, urtean zehar normalean ematen diren gai / eduki blokeen artetik, zeintzuekin litzatekeen bateragarria.


Modu horretan, irakasleentzat baliagarria izan nahi duen baliabide sinple bat sortu nahi izan da, ikasturtean zeharreko sekuentziazio nahiz unitate didaktikoetan jarduera hauek txertatzeko aukera badagoela ikusarazi eta, bidez batez, nahi izanez gero, bertan txertatu ditzazuen. Aukera polit eta esanguratsua izan daiteke naturan ematen diren gertaerak nahiz ikasleen interesguneak urtean zeharreko hainbat unitate lantzeko aitzakia gisa baliatzeko.


ZEIN EDUKI / IKASKUNTZA DAKARZKITE MOTA HONETAKO JARDUEREK?


Haur Hezkuntzan


  • Sasoiko produktuetan abiatutako lanketak
  • Idazketa (errezeten bidez)
  • Gelako azoka bezalako proiektuak
  • ...


Lehen Hezkuntzan


  • Historian zeharreko elikadura motak
  • Ordainketa sistemak (trukea, salerosketa)
  • Aurpegien artelanak
  • Hazien ereitea
  • Landareen bizi- zikloa
  • Landare motak
  • Lurzoru motak
  • Sasoiko produktuak
  • Hazi motak
  • Errezetak eta sukaldaritza
  • Eragiketak
  • ...


URTEKO PROGRAMAZIOAREN ZEIN BLOKETAN LEGOKE SARTZEA?


Haur Hezkuntzan


  • Elikadura
  • Sukaldaritza
  • Eragiketa matematikoak


Lehen Hezkuntzan


  • Lehen gizakiak
  • Elikadura piramidea
  • Ordainketa sistema
  • Landareak
  • Sukaldaritza

03

02

Udazkeneko zerua

Udazkeneko ekinozioa oinarri hartuta, unibertsoari buruz ikastea da jarduera hauen helburua. Horretarako, basoan, unibertsoari buruz zer dakiten galdetuko zaie ikasleei eta ondoren, basoko materialekin, gure eguzki-sistema irudikatu beharko dute. Gure denborak, eguzki-sistemari erabat lotuta daudela ikusiko dugu eta egunak, urteak, urtaroak... gure planetaren bira eta kokapenaren araberakoak direla. Azkenik, unibertsoa gira biraka dabilela dagoela ikusteko, udazkeneko ilargiari erreparatuko diogu eta honen kokapena erregistratu.

  • Planisferio bat
  • Eguzki sistemaren irudi bat
  • Artilea
  • Erlojua
  • Kandela bat
  • Txiskeroa
  • Printze txikiaren ipurina
  • Argazki kamera
  • Koadernoa

Beharko duzuna

Gure denbora erreferentziak gure eguzki-sistemari lotuta daudela ikusi eta egun bereziak ospatu: ekinozioa, urtebetetzeak...

Ilargiaren mugimenduak erregistratu

Zer egin

01

Ikasleekin basora atera eta gure unibertsoaz hitz egin, eguzki-sistema errepresentatuz (makilak eta natur elementuak erabiliz esaterako

INFOA

IDEIAK

PARTEKATU

EDUKIAK

Udazkeneko ekinozioa


Oraingo honetan, Lur planeta unibertsoan kokatzen ikasiko dugu. Gizakiok betidanik erakarri gaitu zeruari begiratzeak. Izarrek, Ilargiak, Eguzkiak eta gainerako elementuek jakinmina sortu digute eta hainbat galdera eragin.

  • 1. IRTEERA: UNIBERTSOA SORKUNTZARAKO ITURRI

  • MATERIALA
  • Planisferio bat edo Eguzki-sistemaren irudi bat
  • Artilea orbitak irudikatzeko
  • DESKRIBAPENA
  • Lehen irteera honetan, Uninbertsoari buruz dakigunaz hausnartuko dugu. Basora abiatuko gara eta bertara iristean, borobilean bilduko gara.
  • Basora iristean, bilgunean bilduko gara eta ikasle bakoitzak, unibertsoko elementuren bat oinarri duen ipuin zati bat asmatu beharko du:
    • Bazen behin planeta bat (A ikaslea)
    • Unibertsoaren erdi-erdian bizi zena (B ikaslea)
    • Eta inguruan bi eguzki zituen (C ikaslea)

Ondoren, Astroak, oro har Eguzkia, Ilargia, izarrak… beti sorkuntzarako iturri izan direla aipatuko diegu eta gaurkoan ere, haiek unibertsoaren adierazpen artistiko bat sortu beharko dutela esango diegu, oraingo honetan naturako elementuak erabiliz. Jarduera hau, taldeka egin daiteke edo gela osoaren artean, errepresentazio bakarra. Taldeka egiten bada, ikasle batzuei konstelazio jakinen bat irudikatzeko eska dakieke (adibidez, Planisferioan oinarrituta). Edo denen artean, eguzki-sistema osatzea, adibidez, erdian, Eguzkia irudikatzen duen txikori lore bat jarrita, ondoren Merkurio, Artizarra, Lurra, Marte, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno.


Planeta horiek irudikatzeko hartutako elementuen zergatia galdetuko zaie, eta elementuok (ezkurrak, gaztainak, harriak…) irudikatzen duten planetarekin antzekotasunen bat izan beharko dute: tamaina, kolorea, forma…



Nahi izanez gero, jarduera hau konplikatu daiteke, gure eguzki-sistema Esne Bidea gure galaxiaren baitan sartuta, edota gure galaxia eta beste batzuk ere irudikatu.


Irudikapena bukatzean, denbora baldin badago, ikasleei sortutakoaren inguruan hausnartzeko denbora librea utziko zaie eta bestela, talde bakoitzak edo talde osoak egindako errepresentazioak ikustera eta taldekideen azalpenak entzutera joango gara.


Bukaeran, berriro ere bilgunean elkartuko gara eta guk, gizakiok, Unibertsoan betetzen dugun lekuaz hausnartu dezakegu.


2. IRTEERA: DENBORA PASATZEN DELA…


  • MATERIALA
  • Erlojua
  • Kandela bat
  • Hamaiketako berezia
  • Txiskeroa edo pospoloak
  • Printze txikiaren ipuina
  • DESKRIBAPENA

Bigarren irteera honetan, denborari erreparatuko diogu. Gaurko irteeran, arduradun bat beharko dugu, duela gutxi edo gaur bertan urteak betetzen dituena eta basoan, urtebetetze ospakizun berezi bat egingo diogu. Arduradunak, eskolatik basora zein ordutan atera garen behatu beharko du baita basora zein ordutan iritsi garen ere.


Basora iristean, bilgunean eseriko gara eta arduradunak, iristeko zenbat denbora behar izan dugun aipatuko digu. Orduan, denboraz hitz egingo dugu eta gure denbora unitateek, Unibertsoarekin lotura zuzena dutela ikusiko dugu:

  • Eguna: Lur planetak, bere ardatzaren gainean bira bat emateko behar duen denbora, 24 orduri dagokiona.
  • Urtea: Lur planetak, Eguzkia inguratzeko behar duen denbora, 365 urteri dagokiona.


Arduradunaren urtebetetzea ospatuko dugu orduan, 10 urte betetzeak suposatzen duenaz hausnartuta. Horretarako, lurrean, borobilean eserita gaudela, lau urtaroak irudikatuko ditugu naturako elementuekin, kandela erdian jarrita. Kandela eguzkia izango da, honela:



Ikasle guztiak borobil horren inguruan eserita egongo dira eta kandela erdian. Naturako beste elementu borobilen bat bilatu beharko du orduan arduradunak edo irakasleak, oraingo honetan Lur planeta irudikatuko duena. Gauden urtarotik, udazkenetik, hasita, irakaslea orduan, lau urtaroen inguruan bueltak ematen hasiko da, eta ikasleak buelta kopurua zenbatzen joango dira 10 buelta egin arte. Buelta bakoitza bukatzean, urte horretako zerbait aipa dezake irakasle edo arduradunak, adibidez, lehen bueltaren ostean: hemen urte bat bete zenuen, lehen hitz solteak esaten hasiko zinen orduan eta dagoeneko, elikagai batzuk jateko gai zinen… Eta horrela bueltaz buelta. Hamargarren buelta, berriro ere udazkenean bukatuko da eta orduan bai, kandelari putz egin eta zorion kanta abestuko diogu eta hamaiketako berezi bat jan dezakegu ospatzeko.


Gauza bera egin daiteke, ikasleren baten urtebetetzea den bakoitzean edo baita urtaro aldaketak ospatzeko ere, gogora dezagun:




Solstizioa

Ekinozioa

Eguzkiaren kokapena

Eguzkia ekuatorearen lerroaren punturik urrunenean dago.

Eguzkia ekuatorearen lerroaren punturik hurbilenean dago.

Eguzki izpiak

Lurrak argi kantitate handiagoa jasotzen du bi hemisferioetako batean.

Lurrak argi kantitate bera jasotzen du bi hemisferioetan.

Datak

Ekainak 20-21: udako solstizioa (ipar hemisferioa)

Abenduak 21-22: neguko solstizioa (ipar hemisferioa)

Martxoak 19-21: udaberriko (ipar hemisferioa) eta udazkeneko (hego hemisferioa) ekinozioak

Egunaren iraupena

Udako solstizioan egunak luzeagoak dira.

Negukoan, laburragoak.

Gau eta egunek iraupen bera dute

Etimologia

Latinetik Sols eguzkia eta sistere (geldi edo estatikoa) hitzek osatua, eta "eguzki geldia" esan nahi duena.

Latinezko aekus (berdina) eta nox (gaua) hitzek osatua, eta "gau berdina" esan nahi duena.

Ospakizuna bukatzean, ikasleei denbora librea utziko zaie basoan, ikasitakoa esperimentatzeko.


Bukaeran, berriro ere bilgunean elkartuko gara eta “Printze Txikia” ipuineko pasarte bat irakurri dezakegu, planeta guztietan denboraren iraupena berdina ez dela ikusteko:


3. IRTEERA: ILARGIA ERE GIRA BIRAKA


  • MATERIALA
  • Argazki kamera
  • Koadernoa
  • DESKRIBAPENA

Gure denbora erreferentziak, Lurrak eguzkiaren inguruan ematen dituen biretan oinarritzen direla ikusi genuen aurreko irteeran baina oraingoan, Lurrak ez ezik, Ilargiak ere Lurraren inguruan birak ematen dituela ikusiko dugu.


Gutxi gora behera, hilean behin, Ilargiak Lurrari bira bat ematen dio. Honela, hilabeteak “sortzen” dira, hitzak dioen bezala, Ila-rgiak, buelta bete duten denbora tarteak.

Gaurko irteera egiteko, ez da beharrezkoa gauez joatea basora, neguko egun argietan ere, erraz ikusten delako Ilargia eta horixe izango da erreferentzia modura hartuko duguna.

Hilabete batez, egunero eskolara iristean, 9:00ak inguru, beti puntu berdinera joango gara eta Ilargia bilatuko dugu. Puntu horretatik, Ilargiari argazkia egingo diogu. Helburua da, hilabete osoan zehar Ilargiaren aldaketak erregistratzea koadernoan, begira Alkizako baso-eskolan LHko haurrek egindako mural eder hau!


Basora joaten garen hurrengoan, Ilargiaren inguruan arituko gara. Iristean, bilgunean eseriko gara eta Sateliteen edo Ilargien inguruan zer dakiten galdetuko diegu. Gogora dezagun, hauek planeten inguruan biraka dabiltzan astroak direla, eta Planetek bezala, hauek ere ez dutela berezko argirik. Lurrak, satelite bakarra dauka, Ilargia. Beste planeta batzuek, aldiz, bat bera ere ez dute eta beste batzuek asko, Saturnok, adibidez, 18 ditu.

Ilargiak eta hilabeteek, edo hilerokoak duten loturaz ere aritu gaitezke. Edo Ilargiak baratzean duen ustezko eraginaz.


Garai batean, gizakiaren eta Ilargiaren arteko lotura askoz estuagoa zela aipa dezakegu, eta Ilargi bete bakoitzak bere izena zuela. Ilargi bakoitzak eta urteko ilargien izen bakoitzak lotura zuzena du naturaren erritmoekin, urtaroekin eta haien aldaketekin eta jendearen biziraupenarekin. Esate baterako:



  • Urtarrila – Otsoaren ilargia. Ilargi zaharra ere esaten zaio. Gau hotzak eta otsoak uluka. Biltzeko denbora.
  • Otsaila – Elurrezko ilargia. Elurte garaia eta elikagai eskasia. Gosearen ilbetea bezala ere ezagutzen da. Neguaren latzenetik argia zabaltzen hasten da.
  • Martxoa – Zizarearen ilargia. Ekaitz-ilargia, belearen ilargia edo belatzaren ilargia beste kultura batzuetan. Udaberria zurrunbiloarekin eta energia birsortzailearekin esnatzen hasten da.
  • Apirila – Ilargi gorria. Haizearen ilargia edo haziaren ilargia. Udaberria haizearekin, euriarekin, berdearekin eta loreekin lehertzen da. Ereiteko, hazteko eta proiektuetarako denbora. Atzean utziko dugu behar ez duguna. Animalien eta landareen bizitzaren indarra ohoratzen dugu.
  • Maiatza – Loreen ilargia. Ospakizuneko ilargia, ilargi alaia, ereiteko ilargia, ilargi esnetsua, ilargi loretsua. Ugalkortasuna ospatzeko denbora. Animaliek kumeak dituzte eta ugaritasuna hasten da
  • Ekaina – Marrubiaren ilargia. Eguzki indartsuaren ilargia, eztei-bidaia. Egunak luzeak dira, argiz, energia hedakorrez eta lanez beteak. Oparotasun garaia, lagunekin eta familiarekin irteteko eta ospatzeko garaia.
  • Uztaila – Belarraren ilargia. Bedeinkazioen ilargia. Julioren ilargiak berdintasunez banatzen du oparotasuna aberats eta txiroentzat. Gau lasai eta beroen ilargia, pozak ekarriz. Eskerrak emateko garaia da.
  • Abuztua – Alearen ilargia. Artoaren ilargia, garagarraren ilargia, ilargi gorria edo ardoaren ilargia bezala ere ezagutzen da. Udako azken ilargi betea. Oparotasun, bilketa eta esker oneko denbora.
  • Iraila – Uzta-ilargia. Udazkeneko ekinoziotik hurbilen dagoen ilargia. Uzta biltzeko eta eskerrak emateko denbora. Bisualki, ilargi handi eta urreztatu bat ikusten da, hau da, ekliptikak horizontearekiko duen angeluagatik.
  • Urria – Ehiztariaren ilargia. Hontzaren ilargia edo doluaren ilargia bezala ere ezagutzen da. Handia eta urrezkoa ere bada, uzta-ilargiaren arrazoi berberengatik. Ehiza-denbora negurako.
  • Azaroa – Hontzaren ilargia. Doluaren ilargia bezala ere ezagutzen da, ilargi izoztua. Iluntasunera deitzen gaitu barruan dagoena esploratzeko. Negurako prestatzeko denbora.
  • Abendua – Ilargi hotza. Gau luze eta hotzetako ilargia. Ilargia neguko solstizioa baino lehenagokoa bada, gau luzeetako ilargia bezala ezagutzen da. Gero haritzaren ilargia bada.

    Hau kontatuta, ikasleei denbora librerako tartea utziko diogu. Bukaeran, berriro bilgunean elkartuko gara, eta denon artean, Ilargia protagonista duen ipuin bat asmatu beharko dugu.


Eta gaia gehiago lantzeko, liburu oso gomendagarria:

https://amphibiakids.es/producto/observar-firmamento-estrellas-planetas-constelaciones-ninos/?utm_source=IGShopping&utm_medium=Social


Oharra: Atal honen funtzio nagusiena jardueren testuinguraketa bat egitea izango litzateke. Modu horretan, jarduera proposamenez gain, jarduera horiekin batera zein eduki edo ikaskuntza barneratzen diren azaldu nahi da laburki eta, bide batez, urtean zehar normalean ematen diren gai / eduki blokeen artetik, zeintzuekin litzatekeen bateragarria.


Modu horretan, irakasleentzat baliagarria izan nahi duen baliabide sinple bat sortu nahi izan da, ikasturtean zeharreko sekuentziazio nahiz unitate didaktikoetan jarduera hauek txertatzeko aukera badagoela ikusarazi eta, bidez batez, nahi izanez gero, bertan txertatu ditzazuen. Aukera polit eta esanguratsua izan daiteke naturan ematen diren gertaerak nahiz ikasleen interesguneak urtean zeharreko hainbat unitate lantzeko aitzakia gisa baliatzeko.


ZEIN EDUKI / IKASKUNTZA DAKARZKITE MOTA HONETAKO JARDUEREK?


  • Unibertsoa lantzea: eguzki sistema, denbora, urtaroak, ekinozioa-solstizioa, lurraren errotazioa, ilargiaren faseak...
  • Ilargiaren kokapen-erregistroaren taula osatu eta ikerkuntza ezberdinak burutzea (hipotesiak formulatu, ondorioak atera, ...)
  • ...


URTEKO PROGRAMAZIOAREN ZEIN BLOKETAN LEGOKE SARTZEA?


Haur Hezkuntzan


  • Denbora
  • Gabonak
  • Urtaroak


Lehen Hezkuntzan


  • Unibertsoa eta eguzki sistema
  • Ilargia eta eklipseak,
  • Gabonak: Ekinozioa-solstizioa...
  • Denbora

01

Naturara atera eta zuhaitzak behatu. Zeinek galdu du hostoa? Nolakoak dira? Zuhaitzak identifikatzen saiatu

03

02

Zer egin

Udazkeneko hostoak

  • Hostoak biltzeko poltsa bat
  • Hostoak identifikatzeko landa liburuak edo aplikazioak
  • Eskulanetarako materialak

Beharko duzuna

Hostoak bildu eta haien berezitasunei behatu

Hostoekin proposamen gidatuak egin daitezke

Gure baso atlantiarretan, asko dira udazkenean hostoa galtzen duten zuhaitzak eta ikasleei, hauen inguruan ikasteko eta hauek bildu eta jolasteko aukera ezin hobea plantetazen zaie. Haritzak, gaztainondoak, astigarrak, haltzak, urkiak, hurritzak, lizarrak, sahatsak, gereziondoak... Jarduera hauen helburua, udazkeneko hostoak biltzeko irteera egin eta hauek ezagutzea da, ondoren hauekin mila gauza landu daitezkeelako!

04

Hostoekin animalia ezberdinak errepresentatu daitezke, baita Land Art bidez jarduera desberdinak bultzatu ere (zirkuituak, ...)

INFOA

IDEIAK

PARTEKATU

EDUKIAK

Udazkeneko hostoak


Udazkenean basotik, mila koloretako hostoak topatuko ditugu, alfonbra baten gainetik gabiltzala dirudi! Eta naturak eskeintzen dizkigun elementu zoragarri hauek biltzen baditugu?


Konturatu al zara…?

Lurrean aurkitu dituzun hostoetako batzuek pikorrak, zuloak… dituzte. Baina zergatik?

  • Zezidioak: intsektuek hosto barruan arrautzak jartzen dituztenean agertzen dira hostoetan egitura xelebre hauek.

  • Zulotxoak: xomorroek jandako hostoetan agertzen dira

  • Orban beltzak: hostoak lurrera eroritakoan, onddoan hauek jaten hasten dira eta orban beltzak ateratzen zaizkie.

Hostoen sailkapena

Hainbat modu daude lurrean aurkitutako hostoak zein zuhaitzenak diren jakiteko. Errazena, gaur egun, mugikorreko aplikazioak, esate baterako Arbolapp edo Pl@ntNet. Baina ikasleekin erabiltzeko. mugikorreko aplikazioak ez dira beti aukerarik onena eta errazagoa da zuhaitzak identifikatzeko landa gidak edota gako dikotomikoak erabiltzea. Landa gidei dagokionez, Aranzadi Zientzia Elkarteak sortutako Gure basoak webgune eta liburua, oso gomendagarria da, baina EuskalNatura webgunean ere, landare espezierik ohikoenak aurki ditzakegu.


Jarraian, gure basoetan hostoa galtzen duten zuhaitzen hosto arruntenak jarri dizkizuegu.

Helburua:

  • Hostoak ezagutzea, hostoak nola degradatzen diren ikustea
  • Matematikak lantzea: hostoen forma, tamaina…
  • Sormena lantzea
  • Psikomotrizitatea lantzea

Oharra: Atal honen funtzio nagusiena jardueren testuinguraketa bat egitea izango litzateke. Modu horretan, jarduera proposamenez gain, jarduera horiekin batera zein eduki edo ikaskuntza barneratzen diren azaldu nahi da laburki eta, bide batez, urtean zehar normalean ematen diren gai / eduki blokeen artetik, zeintzuekin litzatekeen bateragarria.


Modu horretan, irakasleentzat baliagarria izan nahi duen baliabide sinple bat sortu nahi izan da, ikasturtean zeharreko sekuentziazio nahiz unitate didaktikoetan jarduera hauek txertatzeko aukera badagoela ikusarazi eta, bidez batez, nahi izanez gero, bertan txertatu ditzazuen. Aukera polit eta esanguratsua izan daiteke naturan ematen diren gertaerak nahiz ikasleen interesguneak urtean zeharreko hainbat unitate lantzeko aitzakia gisa baliatzeko.


ZEIN EDUKI / IKASKUNTZA DAKARZKITE MOTA HONETAKO JARDUEREK?


  • Zuhaitz eta hostoak
  • Euskal Herriko zuhaitzak
  • Ekosistema ezberdinak
  • Zuhaitz motak
  • Sormena (mandalak, Land-art proiektuak...)
  • ...


URTEKO PROGRAMAZIOAREN ZEIN BLOKETAN LEGOKE SARTZEA?


Haur Hezkuntzan


  • Natura eta haren elementuak
  • Denbora
  • Urtaroak


Lehen Hezkuntzan


  • Zuhaitzak eta hostoak
  • Euskal Herriko flora
  • Ekosistemak

01

Paseo baten bidez, udazkeneko paisaiaz gozatuko dugu

03

02

Zer egin

Udazkeneko paisaia

Jarduera hauen bidez, udazkeneko paisaiaz gozatzea da helburua baina baita gure paisaian eragina duten faktoreez hausnartzea ere. Klimak, urak, haizeak, gizakiak, bestelako bizidunek… gure inguruko paisaian zein eragin duten neurtzea da helburua.

  • Udazkeneko paisaia eder bat
  • Ipar-orratza
  • Argazki kamera
  • Klima neurtzeko estazio meteorologikoa


Beharko duzuna

Leku egokia aukeratuta, paisaia hori moldatzen duten faktoreez hausnartuko dugu

Faktore horiek neurtu ditzakegu hainbat jarduera proposamenen bidez

INFOA

PARTEKATU

EDUKIAK

Udazkeneko paisaia


Udazkeneko paisaia eder batean murgilduko gara lehenengo eta lekuarekin sentsorialki konektatu: koloreak, soinuak, usainak... Geure eskualdea kokatzen eta orientatzen ikasiko dugu, mapa batean eta naturan gaudela, inguruko herriak kokatuko ditugu eta horiek iparrorratzarekin kokatzen jakin. Naturako elementuei begira, orientatzen ikasiko dugu eta gure eskualdeko berezitasunak ezagutu.


Orientazioa


Lehenego, orientazioari buruz zer dakigun aztertuko dugu. Jakingo al zenuten orain, iparraldea non dagoen esaten? Zein erreferentzia duzue iparraldea kokatzeko?


Agian jakingo duzue, eguzkia ekialdetik ateratzen dela eta mendebaldetik sartu. Eguerdian, erdibidean egon ohi da baina 12:00ak baino lehenago ekialdetik hurbilago dago eta 12:00etatik aurrera, mendebaldetik hurbilago egoten da. Azpiko irudian ikusten duzuenez, batez ere neguan, iparraldean gutxi jotzen du eguzkiak eta horregatik iparraldera ematen duten aldeak, normalean hotzagoak izaten dira.

Ondoren, naturak orientatzeko eskaintzen dizkigun baliabideak aipatuko ditugu:


  • Goroldioa: goroldioa, eguzkia gustuko ez duen landarea da. Beraz, asmatuko zenuten, normalean iparraldera begira dagoen zuhaitzen enborren aldean agertuko dela. Goroldioari begira non dago iparraldea?
  • Ilargia: ez dugu gauez naturara atera beharrik, neguko goiz askotan ere ilargia ikustea posible izaten delako. Ilargia, eguzkia bezalaxe, ekialdetik atera eta mendebaldetik sartzen da eta beraz, goizetan ikusten dugunean, mendebaldean kokatuta egongo da batez ere.
  • Izarrak: gauza bera gertatzen da izarrekin, neguan artizarra ikustea erraza delako eta beti, iparraldean kokatuta dago.
  • Itzala: Jarri makila bat zoruan bertikalki, markatu itzalaren muturra eta itxaron eguzkiaren mugimenduari, itzala dagoen lekua berriro markatuz. Bi puntu horien artean doan linea ekialdetik (lehen marka) mendebaldera (bigarren marka) doa gutxi gorabehera. Makilaren muturrek iparraldea eta hegoaldea adieraziko dizkizute.
  • Armiarma sareak: Ba al zenekien armiarma-sareek zuhaitzen hegoaldean agertzeko joera dutela eta erreferentzia gisa balio diezaguketela?
  • Hodeien norabidea: Oro har, hodeiak, ekialdetik mugitzen dira Atlantikoan, eta euren zikloa, mendebaldean amaitzen dute, Ozeano Barean, Asiatik gertu, eta, beraz, gutxi gora-beherako orientazio bezala balio diezagukete.
  • Baserriak: Euskal Herriko baserriek ukuilua iparraldean izaten zuten eta sarrera eta gelak, hegoaldera begira.
  • Inguruko herriak: ziur zuetako askok badakizuela basoan gaudela, herri mugakideak kokatzen. Mugakide ditu iparraldean Arama eta Gaintza, hegoaldean Aralarko mendilerroa eta Ataun, ekialdean Abaltzisketa eta Aralar, eta mendebaldean Ordizia, Lazkao eta berriz ere Ataun.


Hauek hitz egin ondoren, ikasleei denbora emango zaie aipatutako erreferentzia horiek naturan topatzeko eta horietan oinarrituta, lau puntu kardinalak kokatzeko: non dago iparraldea, hegoaldea, ekialdea eta mendebaldea gure baso honetan? Basotik joan aurretik, naturako erreferentziak eta ipar-orratza bat datozen ikusiko dugu.


Gure paisaiako natur berezitasunak

Oraingo honetan, natura berezitasunei erreparatu beharko diegu. Bidetik paisaia aukeratuta, ikusten ditugu lekuen izen toponimikoak, zein ikusten ditugun bizidunen izenak apuntatuko ditugu:

  • Zein leku zeharkatu ditugu basora bidean? Nondik dator leku horien izena?
  • Zein landare ikusi dugu basora bidean? Eta onddoak?
  • Eta zein animalia?
  • Zein erreka? Zein berezitasun ditu Zaldibiako urak?


Basora iristean, bilgunean bilduko gara eta ikusitakoen inguruan eztabaidatuko dugu. Ezagutzen al genituen ikusitako bizidunak? Ezagutzen ez bagenituen, argazkiak aterako dizkiegu eta ondoren, gelan iNaturalist aplikazioa erabilita, horiek identifikatzen ahaleginduko gara. Zein izen dute euskaraz? Eta gure herrian, nola deitzen zaie?


Bilgunea bukatutakoan, ikasleei berriro basoan denbora librea emango zaie, bidetik ikusitako bizidunak eta basoan daudenak berdinak ote diren ikusteko, eta berriren bat topatzen badute, hori ere, basoko mapan kokatzeko.


Bukaeran, sorpresa izango dute ikasleek, ingurua ondo ezagutzen duen adinekoren bat hurbilduko da basora. Berriro ere bilgunean elkartuko gara eta adineko pertsona horren pasadizoak entzungo ditugu, naturarekin zein herriko gizartearekin lotuta egongo direnak.


Irteera honen ondotik, basora goazen hurrengo aldietan, erregistratu ditugun naturako berezitasunei erreparatuko diegu hurrengo irteeretan ere. Berdin jarraitzen al dute ikusitako landare/animalia/onddoak? Aldatu dira? Desagertu dira?


Orografia

Lurraren itxuraldaketan eragina duten prozesuak aztertzea da helburua. Basora iristean, bilgunean bilduko gara eta egingo duguna azalduko diegu. Taldeka, bertako paisaia irudikatu beharko dute naturako elementuak erabilita maketa txiki batzuk osatuz, honela:

Horretarako, denbora utziko diegu eta behin maketak bukatuta, taldez talde sortutako maketak ikustera joango gara. Maketetan, orografiari lotutako hiztegia freskatuko dugu, irudikatutakoa izendatzeko: non daude haranak? Eta muinoak? Non daude ibaiak? Zein mendi daude inguruan? Non daude amildegiak? Non lautada edo ordokiak? Non haizpitarteak? Non daude gailurrak? Non mendateak? Non ur-jauziak? Non urmaelak?


Lurraren itxuraldaketan eragina duten prozesuen inguruan mintzatuko gara ondoren: zerk hondatu lezake gure maketa? Eragile geologikoez hitz egingo dugu, alde batetik:

  • Barneko eragileak: Adibidez, sumendiak, lurrikarak…
  • Kanpoko eragileak: Adibidez, urak, prezipitazioek, haizeak, gizakiak, bestelako bizidunek…


Nahi izanez gero, gure maketari ura bota diezaiokegu barrutik, edo inguruan haizea eragin, edo giza zapalkuntza, kanpoko eragile hauek zein eragin duten hausnartzeko. Barne eragileei dagokionez, lurrikara bat sortu dezakegu inguruan denek lurra mugituta, edo sumendi bat ontzi batean bikarbonatoa, ozpina, garbikaria eta kolorantea nahastuta. Sumendiko hiztegiari buruz ere hitz egin daiteke: kraterra, laba, konoa…


Bukatzeko, denak inguruko paisaia bati begira eseriko gara eta aurrean dugun paisaian, zein kanpo eta barne eragileek eragin duten eztabaidatuko dugu denen artean.


Klima neurtuz

Klimaren azterketa egingo dugu eta horretarako, lau alderdi izango ditugu kontutan: zeruaren egoera (oskarbi, hodeitsu, goibel…); haizearen norabidea (iparraldetik, hegoaldetik, ekialdetik edo mendebaldetik datorren) eta indarra (leuna, gogorra, ekaitza); tenperatura eta prezipitazioak.


Behin basora iritsita, bilgunean eseriko gara eta egun horretako eguraldiari buruz hausnartuko dugu. Ondoren, eguraldiaren inguruko datuak jasoko ditugu: tenperatura, prezipitazioak eta haizearen indarra. Hiru talde egin ditzakegu eta bakoitzak horietako bat neurtu, edo denek denak neurtu.


Tenperatura, termometro baten laguntzaz neurtu dezakegu eta gero gure artean hitz egin ea gaur hotza edo beroa egiten duen.


Prezipitazioa neurtzeko, plubiometro bat sortuko dugu. Horretarako talde bakoitzari plastikozko botila garden bat banatuko zaio eta honi punta moztuko zaio. Gero, erregela eta errotulagailu iraunkorra erabiliz marra batzuk egingo ditugu zeinak eroritako uraren zentimetroak neurtzeko balioko duten. Azkenik, plubiometroa kokatu dugu.





Beste talde batek, edo talde berdinek, anemometro bat sortuko dute, haizearen indarra neurtzeko. Zulagailua hartuko dugu eta paperezko lau edalontzietan zuloak egingo ditugu (edo zulatuta eraman). Bostgarren edalontzian lau zulo egingo ditugu, hauek distantzia orekatu batean zulotuz. Eta azkenik, edalontziaren azpiko aldean arkatz bat erabilita bostgarren zuloa sortu (ikusi irudia).



Bi pajita zuloetatik sartuko ditugu eta tolesten den zatia kanpoko edalontzietako zuloetatik sartu eta barnetik zeloarekin itsatsiko dugu, horrela lau edalontzietan. Arkatza beheko zulotik sartuko dugu eta paiten altuerara igo eta ondoren jostorratz bat pajitetatik eta arkatzaren gomatik zeharkatuko dugu. Ondoren, anemometroa lurrean kokatuko dugu.


Ikusitakoa esperimentatzeko, denbora librea utziko diegu ondoren ikasleei eta bukatzeko, berriro bilgunean sortuko gara. Guztion artean, eguneko datuak grafikotan jasoko ditugu, honela:


Basoan utzi ditzakegu termometro, anemometro eta plubiometroak, eta joaten garen hurrengo aldietan berriro datuak hartu. Edo batzuk eskolara eraman eta eskolako eta basoko datuak alderatu? Non egiten du euri gehiago? Eskola inguruan edo basoan? Eta haize gehiago? Eta hotz handiagoa? Zergatik?

.

Harriaren bila

Gaurkoan, bilgunea gelan bertan egingo dugu, atera aurretik eta guztiok ezagutzen dugun jolas batean arituko gara, “Altxorraren bila” jolasean. Kasu honetan, noski, altxorrak, harriak izango dira.


Lurraren goiko geruzari Litosfera deitzen geniola gogoratuko dugu eta Litosferan, harriak aurki daitezkela. Harriak, mineral izeneko substantziez osatuta daude. Batzuk, mineral bakar batez daude osatuta, esate baterako kareharria; baina gehienetan, harriak hainbat mineralez osatuta egoten dira. Euskal Herrian, era askotako harriak daude. Herri bakoitzean, inguruko harri ugarienak erabili ziren garai batean herri horretako eraikinak egiteko eta beraz, eraikin zaharrei erreparatzen badiegu, gure herrian harri mota nagusia zein den ikusi ahal izango dugu.


Euskal Herriko historian harriek izandako sinbolismoaz hitz egingo dugu, ingurukoak aipatuz: Aralarko estazio Megalitikoa, Argarbiko, Matxitxaneko eta Ausokoiko Trikuharriak… Historiari begiratuz, ikus dezakegu harria, arte adierazpenetan oso erabilia izan dela. Eguna bukatzeko, harriekin artea praktikan jartzeko eskatuko zaie eta harri obra/ Trikuharri bat sortu.


Higadura eta sedimentazioa


Irteera hau erreka inguru batera egingo dugu. Ibaiaren ibilguaren zein puntutan gauden identifikatzen saiatuko gara. Gogoratu:

  • Goi ibilguan: ura oso azkar eta oldartsu jaisten da eta higadura handia eragiten du (Adibidez, Osinberdeko ur-jauzian)
  • Erdiko ibilguan: aldapa txikiagoa du eta ura mantsoago jaisten da, hori dela-eta, higadura ez da horren handia izaten baina ibaiak material txikiak garraiatzen ditu. Tarte honetan, ibaia bihurgunetsua izaten da eta meandroak sortzen ditu (Zaldibi erdigunetik pasatzen den tartean, adibidez).
  • Behe ibilgua: Zaldibian ez dago horrelakorik baina behe ibilgua bokaletik hurbil dagoen lautada da, ibaiaren alderik zabalena eta oso malda txikikoa.


Errekak daraman abiadura ikusteko, aukeratutako kolore biziko hosto batzuk botako ditugu eta zein bide egiten duten ikusi: azkar edo mantxo doaz? Segituan geratu dira erreka bazterrean edo aurrera joan dira urrun?


Ondoren, egun horretan bisitatuko dugun naturgunera abiatuko gara eta bidetik zein iristean, gauza bera egingo dugu hostoekin eta berriro behatu: eta oraingoan? Azkar edo mantxo doaz? Segituan geratu dira erreka bazterrean edo aurrera joan dira urrun?


Bilgunean eseriko gara eta ikusitakoaz hitz egingo dugu: aipa dezakegu nola herri erdigunean, erreka kanalizatua egoteak uraren abiadura bizkortu egiten duen, nahiz eta tarte horri, ur motelagoa dagokion. Naturan, meandroek, harriek, zuhaitzen sustraiek, eroritako enborrek… uraren abiadura moteldu egiten dute eta ura “filtratu” edo garbitu, baina baita uholdeetatik babestu ere. Aldiz, askoz errazagoa da kanalizatutako erreka batean urak gainezka egitea, ez baitu “frenatzen” duen elementurik. Gertatu al da inoiz horrelakorik Zaldibian? Non izango da higadura eta sedimentazioa handiagoa? Kanalizatutako errekan ala naturalean? Goi ibilguan edo erdikoan?

Oharra: Atal honen funtzio nagusiena jardueren testuinguraketa bat egitea izango litzateke. Modu horretan, jarduera proposamenez gain, jarduera horiekin batera zein eduki edo ikaskuntza barneratzen diren azaldu nahi da laburki eta, bide batez, urtean zehar normalean ematen diren gai / eduki blokeen artetik, zeintzuekin litzatekeen bateragarria.


Modu horretan, irakasleentzat baliagarria izan nahi duen baliabide sinple bat sortu nahi izan da, ikasturtean zeharreko sekuentziazio nahiz unitate didaktikoetan jarduera hauek txertatzeko aukera badagoela ikusarazi eta, bidez batez, nahi izanez gero, bertan txertatu ditzazuen. Aukera polit eta esanguratsua izan daiteke naturan ematen diren gertaerak nahiz ikasleen interesguneak urtean zeharreko hainbat unitate lantzeko aitzakia gisa baliatzeko.


ZEIN EDUKI / IKASKUNTZA DAKARZKITE MOTA HONETAKO JARDUEREK?


  • Udazkeneko ezaugarri nagusiak:
    • Euri- eta tenperatura-erregistroa
    • Naturaren aldaketak (hostoen erortzea...)
    • Sasoiko elikagaiak
    • Urtaroaren berezitasunak
  • ...


URTEKO PROGRAMAZIOAREN ZEIN BLOKETAN LEGOKE SARTZEA?


Haur Hezkuntzan


  • Urtaroak
  • Eguraldia eta klima


Lehen Hezkuntzan


  • Urtaroak
  • Eguraldia eta klima
  • Lur planeta eta atmosfera

Neguan naturan lantzeko jarduerak

Neguko solstizioa

Heriotza neguan

Naturaren loa

Egun euritsuak

Irakurri

Irakurri

Irakurri

Irakurri

Izotzarekin jolastuz

Irakurri

Neguko altxorrak

Irakurri

EDUKIAK

PARTEKATU

  • Tenperatura hotzak
  • Ura
  • Termometroa
  • Naturako elementuak
  • Artilea
  • Burbuilak egiteko materiala

Beharko duzuna

Izotzarekin jolastuz

Tenperaturak hotzak direnean, basoetako putzuak izoztuta aurkitzea gauza ederra izaten da! Landareak antzigar edo lantzurdaz estalita egoten dira eta imaginazioa botata, dragoi bihur gaitezke, ahotik lurrun beroa botaz. Baina ez hori bakarrik, izotzak jolasteko aukera asko ematen dizkigu eta horietako batzuk jaso ditugu hemen.

Zer egin

01

Paseo baten bidez, neguko paisaiaz gozatuko dugu eta izotzaren bila arituko gara, putzu zein landareen gainean

02

Izotza zergatik sortzen den hausnartuko dugu eta uraren egoera ezberdinez hitz egin dezakegu, termometro baten laguntzaz

03

Izotza oinarri duten hainbat eskulan edo jolas egin ditzakegu

INFOA

IDEIAK

Izotzarekin jolastuz


Urtarril hotza,

neguaren bihotza


Iritsi da negua eta hotzarekin batera, urtean zehar ikusteko zaila egiten zaigun izotza eta antzigarra edo lantzurra. Lehenik eta behin, aipatu behar da eguraldia oso hotza denean, 6ºC-tik beherakoa, batez ere Haur Hezkuntzako haurrekin basoko egonaldia murriztea komeni izaten dela, gehiegi mugitzen ez badira, hotzak geratzeko arriskua dagoelako. Baina noski, esperientzia zoragarria da neguko paisaiaz gozatuz paseotxo bat ematea!


Izotzaren bila


Beste jarduera batean neguko altxorren bila aritzeko proposamena duzue baina neguko altxorretan erregea, izotza dugu! Paseotxo bat emango dugu eta gauez, tenperatura 0ºC-tik jaitsi den egunetan izotza, bi modutara aurkitu ahal izango dugu: putzu izoztuetan edo landareen gainean. Kasu honetan, izotz zuri, antzigar edo lantzur izena ematen zaio.


Putzu batetik hautsitako izotz puska / Izotz zuria, antzigarra edo lantzurra haritz hostoetan


Zertarako erabiltzen dugu izotza gizakiok?


Ba al dakizu, izozkailurik ez zegoenean, etxeetan iparraldera begira ematen zuen leihoan kutxa moduko batean gordetzen zirela janariak? Kutxa horiei toki askotan "freskera" esaten zieten. Antzina, izotz fabrikarik edo izozkailurik ez zenean, mendian elurra bildu eta "nebera" edo "elur zulo" sakon batzuetan pilatzen zuten, eta elur hori zapalduaz izotza egiten zuten. Behar zenetan, izotz hori atera eta gurdiz jaisten zuten herrietara.


Zenbat aurpegi dituen urak! Zergatik sortzen da izotza...?


Naturan ur asko dago eta leku askotan gainera. Baina ez du beti aurpegi bera erakusten, ez da beti egoera berean agertzen. Izan ere, ura izotz eran egon daiteke, hau da, era solidoan, esaterako ikusitako putzu edo lantzurrean; likido eran, esaterako ibaietan eta lurrun edo gas eran, esaterako gure hatsean. Uraren egoera, aldatu egiten da tenperatura aldatzean. Ikasleak, uraren hiru egoera horiek bilatzera animatu ditzakegu basora bidean goazela.


Uraren hiru egoerak neguko naturan: solidoa, likidoa eta gasa


Termometro batekin joan gaitezke basora eta tenperatura neurtu. Esango diegu nola tenperatura neurtzeko erabiltzen dugun unitatea, Celsius graduak, uraren hiru egoera horietan oinarrituta dagoela eta beraz:


0 ºC-tik behera, ura, solido egoeran egongo da.

0-100ºC artean, likido egoeran

>100ºC solido egoeran


Tenperatura neurtuta, ziurrenik 0ºC baino gehiago egongo dira eta 100ºC baino gutxiago. Orduan... zergatik dago izotza eta lurruna?


Izotza, gauez tenperatura 0ºC-tik jaitsi denean sortuko zela aipatuko diegu eta eguzkiak oraindik nahikoa berotu ez duenez, solido egoeran mantendu dela ura. Eskuetan hartuta berotzen badugu, segituan likido egoerara pasako dela ikus dezakegu.


Eta lurruna? Neguan ahotik botatzen dugun airean dago erantzuna. Izan ere, arnasten dugun aire horren konposizio kimikoa eta arnasten dugun airearena desberdinak dira. Kanporatzen dugunean, nitrogeno, karbono dioxido eta ur-lurrun asko dauka aireak. Gertatzen dena erreakzio kimikoa da, gure ahotik airea hezea eta beroa ateratzen baita kanpoko aire hotzarekin kontrastean, batez ere giro-tenperatura oso baxuetan. Aire hotzak tenperatura jaistea eragiten du, eta gas-egoera aldatzea, gure aho eta aurpegiaren inguruan lurruna osatzen duten ur-molekula ñimiñoekin. Hodei hori osatzen duten tanta mikroskopikoek hodei handiagoa edo txikiagoa sortzen dute, hezetasun-baldintzen eta giro-tenperaturaren arabera. Tenperatura altua bada eta hezetasunik ere ez badago, lurruna agertzeko probabilitatea nulua da. Oro har, 10 gradutik gora, giro lehorra dagoenean, ez da sortuko, baina duela gutxi euria egin badu, nahiz eta giro-tenperatura 10 edo 11 gradutik gorakoa izan, lurruna dagoela ikusiko dugu.


Jarduera honekin, uraren zikloa ere errepasatu dezakegu eta ikusi, bere zikloan zehar, zein egoeratan egoten den leku bakoitzean. Edota materiaren egoera aldaketak aztertu eta esperimentatu izotza gure gorputzarekin berotuz, honela:


Ipuina: Izotz malutak


Ispil, ur tanta txiki bat zen eta itsasoan barrena zebilen igerian. Noizean behin itsasoaren ondo ilunera sartzen zen, besteetan itsas azalera ateratzen zen salto eginez eta plist! berriro itsasoan murgiltzen zen. Egun batzuetan itsas korronteetan barrena joaten zen jolasean, gora eta behera eta itsasertzera iristean…olatuekin batera egiten zuen talka.


Milioika lagun zituen inguruan eta bakoitza ur tanta txiki soil bat besterik ez bazen ere, guztien artean itsaso zabal erraldoia sortzen zuten. Noizean behin, gaua iristean, ilargi andereari guztiek batera abestu egiten zioten.


Sarritan, itsasontzi bat albotik igarotzen zenean, kantu berezi hura nondik zetorren ikertzen hasten ziren marinel guztiak, batzuek baleak zirela zioten, besteek uretako izaki misteriotsuren bat, inork ez zekien ordea itsasoa bera zela kantuan ari zena.


Ispil txikia gero eta handiago egin zen, jada itsasotik ateratzen zenean ez zuen plist! soinua ateratzen, plaust! handi bat baizik.


Poliki poliki bere lagun guztiekin batera, itsaso guztia igaro zuten, itsasoaren erdira iritsi ziren arte… eta han… tanta guztia geldirik geratu ziren… ez zegoen korronterik… ez olaturik… guztia zen isiltasuna.


Gaua iritsi zen eta guztiek ilargiari abestu zioten eta beren bizitzan lehen aldiz, itsasoaren erdian, isiltasun gorrian… ispil eta lagunek, lo hartu zuten.


Ispil, bat batean esnatu egin zen, bere alboan eguzki indartsu bat zegoela ikusi zuen eta hark lagundurik Ispil hegan hasi zen poliki-poliki… itsasoa gero eta beherago ikusten zuen eta bere inguruan beste lagun gehiago hegan zihoazen talde handi hegalari bat osatuz.


Bat batean ur korronte baten moduko zerbait nabaritu zuten, baina ez zegoen urik, aire korronteak ziren eta ispil eta lagunak, itsasoko korronteekin bezala, aire korronteetan barrena dantzan eta jolasean hasi ziren. Itsasoan egotea bezala zen, baina inguruan urik gabe.


Zeruan barrena gero eta gorago zihoazen, basoak, etxeak belardiak eta mendiak oso txikiak ikusten ziren beren azpian.


Jolasean denbora asko igaro ostean hotza nabaritzen hasi ziren, eta bata bestearen ondoan egoteko gogo bizi bat nabaritu zuten. Tanta gero eta gehiago elkartu ziren, elkarrekin oso gertu, elkar jotzera iritsi arte.


Bitartean, korronte hotza batek… fiuuuu! ziztu bizian eraman zituen guztiak.

Egunak igaro zituzten guztiek honela, elkarrengatik oso gertu, berebiziko laino bat sortuz zeruan.


Gau benetan hotz baten ostean, Ispilek bere azalean zerbait arraroa sentitu zuen. Bere azala kolore zurikoa bihurtu zen eta ukitzean ez zuen plis! egiten… kank! zarata lehor bat ateratzen zuen. Bere inguruko lagunek ere itxura bera zuten tanta txuri gogorrak ziren, eta guztien artean itsaso zuri erraldoi bat osatu zuten zeruaren erdian! jada ez ziren ur tantak, izotz malutak baizik eta guztien artean elur haizea osatu zuten!


Bapatean elur haizea mendi baten ertzaren aurka kolpatu zen eta Ispil zerutik erori egin zen, yujuuuuu! Ziztu bizian mendi magal batera erori zen eta mendian behera irristatzen joan zen abiadura handiz. Bere atzetik, bere lagun guztiak zihoazen eta mendi guztia maindire txuri baten moduan txuriz margotu zuten.


Izotz malutak azkarrak ziren, irristakorrak, abiadura handiz igarotzen zuten paisaia guztia, ukitzen zuten oro txuriz margotuz.


Egunak pasa zituen Ispilik abiadura handiz maldan behera jaisten… malda gero eta txikiago bihurtu zen arte eta azkenik, guztiak mendi magal batean pilaturik geratu ziren arte, mendi magala, elur geruza eder batekin tapaturik utziz.


Negu osoa halaxe igaro zuten Ispil eta lagunek, mendi magalean pilatuta, noizean behin abestu egiten zuten eta neguko gau isilak, abesti eder batekin apaintzen zuten, mendi inguruan bizi ziren herritar guztien harridurarako.


Egun batean ordea, eguzkia berriro atera zen, negua amaitu egin zen eta beroarekin batera, Ispil eta lagunak izotz maluta izateari utzi eta berriro plisti-plasta! Ur tantak bihurtu ziren! Elur multzo ikaragarri hura, laku handi bat bihurtu zen eta Ispil eta lagunak berriro mugitzen hasi ziren korronteetatik barrena, erreka txiki batera iritsi arte. Zelako jauziak ematen zituzten! Erreka indartsua zen hura, harriak higatzen zituen, ur-jauziak sortzen zituzten eta lurpetik barrena joaten ziren noiz nahi. Oso dibertigarria zen errekan bidaiatzea.


Egun batez abiadura galtzen joan ziren, gero eta geldoago zihoazen, erreka izateari utzi eta ibai geldo bat bihurtu ziren… eta bapatean ispilek itsasoko kresal usaina nabaritu zuen, ibaia itsasora heldu zen eta berriro korrontzeetan barrena bidaiatzen hasi zen lagunekin batera.

Ispil ur tanta bat baino askoz gehiago zen, Ispil izotz maluta zen, erreka bat zen, ibai bat zen, itsasoa zen!

Oharra: Atal honen funtzio nagusiena jardueren testuinguraketa bat egitea izango litzateke. Modu horretan, jarduera proposamenez gain, jarduera horiekin batera zein eduki edo ikaskuntza barneratzen diren azaldu nahi da laburki eta, bide batez, urtean zehar normalean ematen diren gai / eduki blokeen artetik, zeintzuekin litzatekeen bateragarria.


Modu horretan, irakasleentzat baliagarria izan nahi duen baliabide sinple bat sortu nahi izan da, ikasturtean zeharreko sekuentziazio nahiz unitate didaktikoetan jarduera hauek txertatzeko aukera badagoela ikusarazi eta, bidez batez, nahi izanez gero, bertan txertatu ditzazuen. Aukera polit eta esanguratsua izan daiteke naturan ematen diren gertaerak nahiz ikasleen interesguneak urtean zeharreko hainbat unitate lantzeko aitzakia gisa baliatzeko.


ZEIN EDUKI / IKASKUNTZA DAKARZKITE MOTA HONETAKO JARDUEREK?


  • Neguaren ezaugarri nagusiak
  • Izotza zer den, zergatik eta nola sortzen den
  • Uraren agregazio-egoerak
  • Ikerkuntza eta esperimentu kimikoak
  • ...


URTEKO PROGRAMAZIOAREN ZEIN BLOKETAN LEGOKE SARTZEA?


Haur Hezkuntzan


  • Zientzia eta esperimentazioa
    • Agregazio - egoerak
  • Zentzumenak


Lehen Hezkuntzan


  • Uraren zikloa
  • Agregazio-egoerak (solidoa, likidoa, gasa) eta erreakzio kimikoak (lurruntzea, solidotzea...)
  • Materia eta energia

  • Errezetak egiteko materialak
  • Eskulanak egiteko materialak

Beharko duzuna

Neguko solstizioa

Kristautasunaren iritsierarekin batera, gure Gabon jaiek kutsu erlijiosoa hartu zuten arren, ipar hemisferioko kultura guztietan ospatu izan da neguaren iritsiera, baita gurean ere. San Tomas egunarekin hasita, neguko solstizioa iritsi dela ospa dezakegu basoan eta urtaro hotz honi ongietorria emateko festa egitea da jarduera hauen helburua.

Zer egin

01

Neguaren iritsierak zer suposatzen duen galdetu eta denon artean hausnartu nola aldatuko den natura

Neguaren iritsieraren aurrean, guk ere prestatu behar dugula ikusi... baina nola?

03

Neguaren iritsiera ospatzeko erritualak eta eskulanak egin ditzakegu.

02

PARTEKATU

EDUKIAK

INFOA

IDEIAK

Neguko solstizioa ospa dezagun!


San Tomas eguna,

argitu orduko iluna


Iritsi da negua, ospa dezagun! Baina... zergatik gaur? Gogora dezagun zer zen neguko solstizioa:

  • Eguzkia ekuatorearen lerroaren punturik urrunenean dago
  • Lurrak inoizko argi kantitate txikiena jasotzen du gure hemisferioan, ipar hemisferioan
  • Esaerak esaten duen moduan, "argitu orduko iluna". Neguko solstizioan egunik motzena eta gaurik luzeena dugula ere ospatzen dugu!
  • Etimologiari dagokionez, "eguzki geldia" esan nahi du.


Neguaren iritsiera ospatuz, Europako kultura zaharretan


Europako kultura zahar guztietan eguzkiaren gurtzea oso zabaldurik egon da. Eguzkia zen herri horientzat jainkoa handia eta bizi-emailea. Kultu horren inguruan baziren festa eta erritualak urte osoan zehar, baina batez ere, bi solstizioen inguruan. Neguko solstizioan eguzki zaharra hiltzen zela uste zuten eta baita eguzki jaio berri bat sortzen zela ere. Sinesmen hori zuten antzinako erromatarrek, zeltek eta baita euskaldun jentilek ere.


Erromatarren Saturnaleak


Erroma Zaharrak neguko solstizioan izaten zituen urteko jaiegun garrantzitsuenetako batzuk, eta gaur egun ezagutzen dugun Gabonen benetako sorburutzat har daitezke. Saturno jainkoaren omenezko jaia zen (nekazaritzaren defendatzailea), Saturnales izenez ezaguna. Festak kandelen eta zuzien argitan ospatzen ziren, urteko aldirik ilunenari amaiera emateko eta argi-aldi berriari ongietorria emateko (edo Invictus Eguzkiaren jaiotza, abenduaren 25ean, juliotar egutegiaren araberako solstizioaren eguna). Jaietan asko jan eta edaten zen, landa-lanen amaiera eta neguko ereitea ospatzeko. Denek, esklaboek barne, zazpi egun irauten zuten ospakizun horietan parte hartzen zuten.


Europa iparraldeko herrialdeak


Kultura eta folklore oso anitza dute herrialde hauetan eta beraz, normala da Europako iparraldean neguaren etorrera oso berezia izatea. Finlandia, Norvegia eta Suediako txoko batzuetan Beiwe jainkosaren gurtzarekin ospatzen da solstizioa, tradizio nordikoaren arabera zoriona, osasuna eta Eguzkia babesten dituen jainkosa. Tradizioak dio Beiwe eta bere alaba elur-oreinaren hezurren gainean ibiltzen direla zeruan, eta horrek Lurrean landareak haztea eragiten duela. Laponian (Finlandia), oreinak sakrifikatzen dira jainkosaren omenez, haragia eta beste material batzuk erabiliz atseden hartzeko ohe bat eskaintzeko eta hauen koipearekin gurina egiten da eta ateak gurinez estaltzen dira, jainkosaren omenez.


Bikingoak


Eskozian, esaterako, bikingoek yulearen ospakizun paganoa ezarri zutela uste da, eguzkia eta sua gurtzeko antzinako errituak. 12 egunetan oturuntza, dantza eta su handiak antolatzen zituzten. Tradizioetako bat zen Yuleren enborra gau osoan erretzea, gero bere errautsak soroetan barreiatzeko eta uzta onak erakartzeko. Dirudienez, 1600. urtean Hogmanayren ospakizuna ospatu zen, eta abenduaren 31ra arte luzatu zen. Hogmanayren tradizioa gaur egun ere ospatzen da. Lau egunez eta lau gauez, Edinburgon, esaterako, su artifizialak botatzen dituzte eta zuzien desfileak antolatzen dituzte, suaren gurtzaren antzinako tradizioaren zati bat mantenduz.


Euskaldunon ospakizunak neguan


Euskaldunok Eki edo Eguzki jainkosa gurtzen genuen eta neguko solstizioan hil eta berri bat pizten zela uste genuen, solstizitik aurrera, egunak luzatzen hasten zirelako. Eguzki zaharraren heriotza eta eguzki berriaren piztea zela eta, gure arbasoek su-metak pizten zituzten mendi gailurretan eta baita herriko plazetan ere. Animalia, fruitu eta barazki eskaintzak egiten zituzten, ama-lurraren esker ona irudikatu nahian. Ongi bete beharreko errituak ziren, urtearen iraupena ahalbideratzen zutenak.


Kristautasunaren iritsierarekin, eliza katolikoak Jesukristoren sortze eguna neguko solstiziotik gertu kokatu zuen, lehen eguzki jaio berriaren besta zena Jesus Haurraren sortze eguna bilaka zedin.


Olentzero eta neguko solstizioa

https://independentea.eus/olentzero-eta-neguko-solstizioa/?fbclid=IwAR17V-2P7ZzyYsQsXwfoKY56URYXR1NCBesARg2p3YsP1F0Tbc7t_IREQLw

San Tomas eguneko festaren sorrera

Festa hau Euskal Herriko herri askotan ospatzen da: Arrasaten, Donostian, Bilbon, Azpeitian, Lekeition, Zaldibarren, Errenterian, Lezon, Irunen… Lehen ikusi dugu neguko solstizioaren inguruan eta eguzki sortu berria gurtzeko, hainbat erritual egiten zituztela, horietako bat, animalia, fruitu eta barazkien eskaintza zelarik.

Horrelako eskaintzak ziren egunetan, azokak egin zituztela pentsa dezakegu eta azoka horietako batean oinarriturik sortu zen gaur egun San Tomas izenaz ospatzen dugun azoka famatua. Zaharrena Arrasatekoa da, XIV. mendekoa. Bada 1.351ko irailaren 20an dataturik den dokumentu bat horretaz mintzo zaiguna. Agiri honen bidez, baimena eman zitzaion Arrasate herriari Santomasetako feria abenduaren 21, 22 eta 23n ospa zezan. Ez dakigu data horren aitzinetik ospatzen ote zen. Agian izen horrekin ez, baina pentsa dezakegu, bazela aitzin-aitzinetik egiten zen azoka.

Donostiako azokaz dugun lehen aipamena XIX. mendekoa da. Garai hartan Euskal Herriko biztanle gehienak baserritarrak edo laborariak ziren, eta gehien-gehienak maizter edo bordari, eta urtero errenta edo saria ordaindu behar izaten zioten nagusi edo lurren jabeari. Badirudi horretarako erabiltzen zuten eguna azaroaren 11 zela, hau da, San Martin eguna, baina laborari askok ordaina egiteko arazoak izaten zituztenez gero, abenduaren 21a arte, hau da, Santo Tomas egunera arte luzatzen zen epea. Azkenean, errenta ordaintzeko ohitura edo usai hori abenduaren 21era pasatu zen. Nagusiek, normalean, ez zituzten lurrak lantzen eta Donostian bizi ziren. Errenta ordaintzeko laborariek sosak eta kapoi pare bat eramaten zizkieten eta ordainetan, nagusiek bazkari bat ematen zieten. Bazkari horietan makailua izaten zen jakirik ohikoena.




Donostian zirela baliatuz, laborariek heien mozkinak (barazkiak, kapoiak, oilaskoak, untxiak, fruituak…) saldu eta haien herrietako dendetan izaten ez zituzten produktuak eta lanabesak erosten zituzten. Urteak joan, urteak etorri, feria edo merkatua antolatzeko beharra ikusi omen zuten, edo agian lehenagotik egiten zen azoka hura indartzeko abagune egokia zela ikusi zuten. Gauza da, ordutik Donostiako Plaza Berrian, berantago Konstituzio Plaza deitu izan den horretan, egiten dela.


Badirudi Bilbokoa eta gainerako herrietako feriak edo merkatuak berriagoak direla. Baina zergatik lerratu zen errenta ordaintzeko eguna San Martin egunetik San Tomas egunera? Epearen azken eguna zelako? Eta zergatik zen epearen azken eguna? Hortxe dago gakoa. Neguko solstizioaren inguruan egiten ziren eskaintzak, opak, merkatuak… zahar-zaharrak ziren eta garrantzi handikoak euskal lurretan. Horregatik hautatu zuten egun hori, errentaren ordaina egiteko azken egun gisa. Epea hilabetekoa zen, eta San Martin egunetik San Tomas egunera luzatzen zen, hau da, Euskal Herrian ospetsuak ziren bi merkatu edo ferien arteko denbora zehatza zen.

Sua, jana eta festa

Ikusi dugunez, kultura guztietan neguko solstizioaren ospakizunak hiru ezaugarri komun ditu:

  • Sua: iluntasunari aurre egiteko (nahiz eta gaur egun, Gabonetako argiztapenarekin ordezkatu den maiz) eta hotzari aurre egiteko, sukaldatzeko, etab.
  • Jana: hotzari aurre egiteko animalia guztiok gure kaloria kontsumoa handitu egiten dugu neguan eta beraz, solstizioaren bueltan gehiago jaten dugu animaliok.
  • Festa: natura berriro emankor bihurtu dadin, eskaintzak edo ofrendak egiten zitzaizkion, berriro esna zedin eta emankor bihurtu. Horren adibidea da, adibidez, Santa Agedako ospakizuna eta lurra kolpatuz "Oles, oles, lurra esna zaitez" abestea dira horren erakusgarriak.


Aurrerago, "bonbilaren" ikurrean sakatuta, hiru ezaugarri hauetan oinarritutako proposamenak aurkituko dituzue, neguko solstizioa naturan oinarrituta ospatzeko.


Gomendatutako liburua

https://libreria.vadecuentos.com/es/libro/estacion-invierno_MVR0050006




Oharra: Atal honen funtzio nagusiena jardueren testuinguraketa bat egitea izango litzateke. Modu horretan, jarduera proposamenez gain, jarduera horiekin batera zein eduki edo ikaskuntza barneratzen diren azaldu nahi da laburki eta, bide batez, urtean zehar normalean ematen diren gai / eduki blokeen artetik, zeintzuekin litzatekeen bateragarria.


Modu horretan, irakasleentzat baliagarria izan nahi duen baliabide sinple bat sortu nahi izan da, ikasturtean zeharreko sekuentziazio nahiz unitate didaktikoetan jarduera hauek txertatzeko aukera badagoela ikusarazi eta, bidez batez, nahi izanez gero, bertan txertatu ditzazuen. Aukera polit eta esanguratsua izan daiteke naturan ematen diren gertaerak nahiz ikasleen interesguneak urtean zeharreko hainbat unitate lantzeko aitzakia gisa baliatzeko.


ZEIN EDUKI / IKASKUNTZA DAKARZKITE MOTA HONETAKO JARDUEREK?


Haur Hezkuntzan


  • Gabonak
  • Kultura ezberdinetako ospakizunak
  • Idazketa (Olentzerori gutuna idatziz)
  • Egutegia
  • Esaera zaharrak eta abestiak
  • ...


Lehen Hezkuntzan


  • Munduko ospakizunak
  • Historian zeharreko ospakizunen aldaketa
  • Neguko solstizioa
  • ...


URTEKO PROGRAMAZIOAREN ZEIN BLOKETAN LEGOKE SARTZEA?


Haur Hezkuntzan


  • Gabonak
  • Ospakizunak
  • Idazketa
  • Kontaketa
  • Esaera zaharrak eta abestiak


Lehen Hezkuntzan


  • Munduko, historian zeharreko eta egungo ospakizunak
  • Kulturaniztasuna

JARDUERAK

  • Saski bat
  • Oihal argi bat, mihise modura
  • Papera
  • Idazteko arkatza

Beharko duzuna

Neguko altxorrak

Bizidun asko neguan lozorroan sartzen dira, baina gure ingurua urtaro honetan hobeto ezagutzeko eremuan denbora emateko aukera izan behar dugu. Naturan egonda, honen zikloak uler ditzakegu modu natural batean, zer gertatzen den ikusi, zer dagoen, zer entzuten den eta zein usain dauden… Naturara ateratzen garenean, honek berari buruzko informazio ugari ematen digu.


Naturara atera eta informazio ikusi, entzun eta jaso dezakegu, ikusten duzunaren inguruan edo ikusten duzunak sentiarazten dizun moduaren inguruan. Modu honetara, haurrek kontzientzia bereganatzen doaz.

Zer egin

01

Inguruko neguko altxorrak ezagutzeko eta hauek identifikatzen ikasteko aukera eskaintzen du.



02

Natura negu garaian zentzumen guztiekin bizitzeko aukera baliatu dezakegu.


03

Urtaroen aldaketen seinaleak identifikatu ostean hauek jasotzeko ohitura garatu dezakegu.

PROPOSAMENA

INFOA

BIZI NATURA NEGUAN


Saskitxo batekin naturara aterako gara eta honen baitan oihalen bat, paperen bat eta arkatzen bat, argazki kamara bat… sartu dezakegu. Oihal argi edo euskarriren bat eramatea beti da komenigarria, biltzen dugun hori modu argiagoan ikusteko. Aukeran, hobe da naturan ez dauden koloreak aukeratzea, adibidez txuriak, eta horrela arbela eramangarri bat sortuko dugu.


Ingurua osatzen duten baliabide naturalak, izaki bizidunak zein fenomenoak aztertzen joango gara. Horretarako galdera ireki honekin has gaitezke: Nolakoa da natura neguan? Basotik oinez joango gara natura biziz eta biltzen ditugun altxor guztiekin, urtarrileko murala osatuko dugu. Adibidez, lainoaren argazkiak, huntzaren edo erramuaren hostoak, pinaburuak, ezkurrak…


Gure arbela eramangarri horren gainean altxorrak utzita, horien izenak ikastea lortuko dugu, hauek identifikatzea, izendatzea, espezieak ezagutzea, erlazionatutako zerbaiten inguruan anekdotak kontatzea… baita asmatutako izenak jartzea edo bildutakoarekin ipuin bat asmatzea ere.



In Natura

INFOA

  • Bideginek sortutako doluaren inguruko gida edo heriotzaren inguruko ipuinen bat
  • Hildako bizidunen bat
  • Disekzioa egiteko materialak

Beharko duzuna

Heriotza neguan

Neguan hotza dela eta, bizidun askok bere bizi zikloan etenaldi bat izaten dute, baina beste askoren bukaera iritsi ohi da garai honetan: hotza, elikagai falta... izaten dira heriotza hauen eragileak maiz. Egoera hau, heriotzaren inguruan hitz egiteko aprobetxatu dezakegu, baina baita hildako animalia horiek gertutik aztertzeko ere.

Zer egin

01

Hildako bizidun bat topatzen dugunean, heriotzaren inguruan hitz egin dezakegu ikasleekin

02

Hildako biziduna egoera onean baldin badago, gertuagotik ikusteko aukera baliatu dezakegu

03

Anatomia lantzeko disekzio bat egin dezakegu, beti higiene baldintzak mantenduz

EDUKIAK

AZALPENAK

IDEIAK

HERIOTZARI LOTURIKO LITERATURA LANEN ADIBIDEAK


1. BETIKO

Adina: 4 urtetik gora

Egilea: Alant Durant

Gaia: Heriotza

Protagonista: Azeria. Bera da hiltzen dena eta uneoro gogorarazten dutena eta betiko gogoratuko dutena.

Laburpena: Azeria hil egin da eta bere lagunak oso triste daude. Orduan urtxintxa dator bisitan eta azeriarekin igarotako ume zoriontsuak gogoratzen dituzte. Azeria beraien bihotzetan, oroimenean eta irribarrean zegoen, hantxe, beti - betiko.



2. EL PATO Y LA MUERTE

Adina: 9 urtetik gora

Egilea: Wolf Erlbruch

Gaia: Heriotza

Protagonista: Ahatea eta heriotza dira protagonistak, baina heriotzak protagonismo gehiago du.

Laburpena: Istorio hunkigarria, ahate batek heriotzarekiko adiskidetasun gertagaitza sortzen duena. Ahatea, heriotza eta tulipana isiluneetan, hitzetan eta ilustrazioetan kulunkatzeko irakurketa bat da. Itxuraz sinplea den testua, berotasuna eta argitasuna gainditzen dituen Album ilustratua, gai zail bati modu dotore, zuzen eta bizitza baieztatuz heltzeko gai dena. Gure bihotz nahasian tulipan bat jaiotzea lortzen du Wolf Erlbruchek. Adinik gabeko tulipan bat haurrentzat, guretzat eta joatea pentsatzen dutenentzat.



3. COMO TODO LO QUE NACE

Adina: 3 urtetik gora

Egilea: Elisabeth Brami

Gaia: Bizi zikloa

Protanogista: Ez dago protagonistarik. Metaforen bidez bizi-zikloa irudikatzen da. Jaio garenetik badakigu hilko garela.

Laburpena: Album honek bizitza zer den kontatzen digu. Lehenik eta behin, bizitzaren bizi - zikloa garatzen duten landareez hitz egiten digu, hau da, jaio, bizi eta hiltzen diren animaliez.



4. EZ DA ERRAZA, KATAGORRI

Adina: 4 urtetik gora

Egilea: Elisa Ramón

Gaia: Heriotza

Protagonista: Katagorria. Bere amaren heriotzaren prozesu guztia nola bizitzen duen ikusten delako.

Laburpena: Album honetan heriotzarekin egingo dugu topo. Ama hil eta gero oso maitekiro kontatzen da katagorri - kumearen sufrimendua. Alde batetik, buruan bueltaka dabiltzan sentimendu kontrajarriak (bakardadea, haserrea amaren faltarengatik, etab.) eta, bestetik, aitaren ahaleginak semeari lagutzeko. Hontza ere -basoko laguna- saiatuko da katagorriari babesa ematen, baina paisaiak eta inguruan duen guztiak ama gogora ekartzen diote.

Heriotza eta dolua


“Heriotzaren gaia Hezkuntzan sartzen ez bada, ez da bizitzarako hezten” - Mar Cortina


Bizitzan zehar, guztioi hil zaigu gertuko norbait: aiton amona edota gurasoren bat, osaba edota izebaren bat, lagun baten ama edota abereren bat. Guztiok bizi izan dugu heriotza noizbait, baina nola tratatzen dugu gaia gure inguruan? Esan bezala, jakina da heriotza oso ezaguna dela guztiontzat baina gizartean, gaia isilean mantentzen da maiz.


Naturan hildako bizidun bat topatzeak, gaiaren inguruan hitz egiten lagun gaitzake eta Bideginek sortutako gida hau oinarri hartuta, heriotzak ekartzen duen doluaren inguruan hitz egin dezakegu.


Hildako biziduna gertutik ikusi


Maiz, neguan topatuko ditugun hildako bizidunak, hotzez hildako animaliak izango dira. Galde deizaiokegu ikasleei ere ea zer suposatzen duen bizirik egoteak eta ea, esate baterako, landareak neguan hilik ala bizirik dauden (adibidez, hostoa galdutako zuhaitzak). Eta zer izango da ohikoagoa neguan, odol hotzeko edo odol beroko animaliak topatzea hilda? Zein estrategia erabiltzen dute bizidunek hotzez ez hiltzeko (ikusi aurrerago, "Naturaren loa"). Hotzez hildako animalien kasuan, aukera hori baliatu dezakegu horiexek gertutik ikusteko edota, LHko ikasleekin, hauen anatomia ere lantzeko.


Hezurdura


Hildako animaliaren inguruan bildu gaitezke eta haren hezururaren inguruan hausnartu. Berdin mugitzen da hegazti bat, asto bat ala kakalardo bat? Eta zein desberdintasun daude haien eta gure lokomozioaren artean?


Non ditu garezurra, bizkarrezurra, saihetsak, omoplatoa, besoko eta hankako hezurrak, aldaka, orkatilak… Eta guk? Nolakoak dira, gogorrak ala bigunak? Zein izen dute ukitzen ari garen hezurrek? Nondik nora doaz? Zein da hezurren funtzioa?


Animaliaren hezurdura agerikoa bada, hori bera ikus dezakegu edo higiene baldintzetan disekzionatu, hezurdura ikusteko baina bestela, haren hezurdura nolakoa den irudikatzen saia gaitezke honela:


Organoak


Gauza bera egin genezake, animalia horren anatomia ezagutzeko. Hildako animalia topatu dugun lekuan, disekzioa egin dezakegu eta animalia horien aparatu eta organoak identifikatzen ahaleginduko gara: digestio aparatua, arnas aparatua, iraitz aparatua, nerbio sistema, ugaltze sistema, lokomozio aparatua…



Disekzio orokor bat egin daiteke edo aparatu bakoitzarekin bat, espezifikoa.


Arnas aparatua: gasak trukatzeko

Arnas aparatua ikusteko disekzioa egiten badugu, gehiago sakonduko dugu honen inguruan: bizidun guztiek hartzen dugu arnasa? Zer gertatzen da arnasik hartzen ez badugu? Arnasa hartzean zer gertatzen da birikekin? Zenbat aldiz hartzen dugu arnasa, minutuko? Ahoa estaliz gero, sar daiteke airea gure gorputzera…?


Ondoren, ikasleei ikasitakoaz hausnartzeko denbora librea utziko diegu eta bukaeran berriro bildu gaitezke eta ikusitako organo edo aparatuaren inguruko jardueraren bat egin. Adibidez, arnas aparatua aztertzen badugu, arnasarekin erlazionatutako jolasak egiten bukatu dezakegu goiza edota erlaxazio ariketak egiten.


Zirkulazio aparatua: hainbat gai garraiatzeko

Beste irteera bat edo hau bera dedikatzen ahal zaio zirkulazio aparatuari. Disekzioa egiterakoan, honetan fijatuko gara gehiago. Odol mota ezberdinak daude? Zein osagai ditu odolak? Nolakoa da hilda topatu dugun animaliaren odola?


Basora, fonendoskopio bat eraman dezakegu eta gure bihotzak entzun, edo inguruan abereak baldin badaude, haienak entzun (astoarena, adibidez). Animalia guztiek bihotzik ote dugun hausnartu dezakegu eta udaberrian bagoaz, urkien sapa ere entzun dezakegu, eta landareek ere zirkulazio aparatu moduko bat dutela ikus dezakegu honela. Bukatzeko, erlaxazio ariketa errepikatu daiteke eta ikusi, gure arnas aparatua ez ezik, zirkulazio aparatuan eta bihotz taupadetan ere eragina duela erlaxatzeak.


Iraitz aparatua: hondakinak kanporatzeko

Disekzioan giltzurrunei, ureterrari, maskuriari… arreta jarri eta ondoren, iraitz aparatua osatzen duten gainontzeko atalen inguruan hitz egin: izedia, digestioko hondakinak… Irteera honetarako “aitzakia” hildako animalia bat beharrean izan daitezke animalia baten gorotzak ere.


Ugal aparatua

Ar eta emeen sexu organoak ikusiko ditugu disekzioan: zakila, glandea, barrabilak, umetokia, falopioren tronpak, obulutegia… Gure ugalketaren inguruan dakigunari buruz mintzatuko gara. Zein aldaketa ematen dira pubertaroan? Zer da hilerokoa? Animalia guztiek dute hilerokoa?


Eta hildakoan zer?

HIldako animaliek, batez ere handiak baldin badira, bizi zikloarekin jarraitzen dute. Tira, ez bereziki haiek, baina bai beste bizidun batzuen bizi-ziklorako ezinbestekoak bilakatzen direla.

https://rewildingeurope.com/impact-stories/circle-of-life/




Oharra: Atal honen funtzio nagusiena jardueren testuinguraketa bat egitea izango litzateke. Modu horretan, jarduera proposamenez gain, jarduera horiekin batera zein eduki edo ikaskuntza barneratzen diren azaldu nahi da laburki eta, bide batez, urtean zehar normalean ematen diren gai / eduki blokeen artetik, zeintzuekin litzatekeen bateragarria.


Modu horretan, irakasleentzat baliagarria izan nahi duen baliabide sinple bat sortu nahi izan da, ikasturtean zeharreko sekuentziazio nahiz unitate didaktikoetan jarduera hauek txertatzeko aukera badagoela ikusarazi eta, bidez batez, nahi izanez gero, bertan txertatu ditzazuen. Aukera polit eta esanguratsua izan daiteke naturan ematen diren gertaerak nahiz ikasleen interesguneak urtean zeharreko hainbat unitate lantzeko aitzakia gisa baliatzeko.


ZEIN EDUKI / IKASKUNTZA DAKARZKITE MOTA HONETAKO JARDUEREK?


  • Heriotza:
    • Zergatik hiltzen gara?
    • Zertan datza bizi-zikloa?
    • Zergatik hiltzen dira animalia batzuk neguan?
  • Dolua
  • Hezkuntza emozionala
  • ...


URTEKO PROGRAMAZIOAREN ZEIN BLOKETAN LEGOKE SARTZEA?


Haur Hezkuntzan


  • Heriotza
  • Bizi - zikloa
  • Denbora


Lehen Hezkuntzan


  • Heriotza (Tutoretzan esaterako)
  • Bizi-zikloa

INFOA

  • Lupa

Beharko duzuna

Naturaren loa

Neguaren etorrerarekin batera, hotza gure artean daukagu. Bizidun askok bere bizi zikloan etenaldi bat izaten dute, lozorroan sartzen dira. Animalien kasuan zailagoa daukate neguan janaria aurkitzeko eta basoko landare askorentzat negua zaila da, hotzaz babestu behar dira udaberrirako prestatzen diren bitartean. Kasu honetan, landareen hostoak izozten badira, barruan duten ura ere izoztu egingo da eta horregatik, landare gehienek kolorea edo hostoak galtzen dituzte. Baina nola prestatzen dira udaberrirako?

Zer egin

01

Ingurua sakontasunez behatzeko ohitura landu dezakegu, gure begirada zorroztu eta detaile nimiñoetaz erreparatu.

02

Inguruko izaki bizidunen esnatze fasearen ezaugarriak aztertu eta kontzeptu berriak landuko ditugu, adibidez kimuak zer diren.

03

Hausnartzeko ohitura garatu eta metodo zientifikoa aplikatu.

BITXIKERIAK

NATURAREN LOA


Basora joan aurretik neguari buruz hitz egin daiteke (Aurten negua xamurra edo hotz-hotza izan da? Mendi asko egon al dira elurtuta? Zer gertatzen da dena elurtuta dagoenean landareekin? Eta neguan, ba al dago landarerik basoan? Zergatik?...).


Basoan, hazien hozidura ikusteko, orbelarekin estalitako eremu batera joan beharko dugu, ziur aski hauen azpian hazi ugari egongo baitira ernatzen. Orbela zertxobait altxatuz, ernatzen ari diren hazi ugari topatuko ditugu azpian (Zein landare ari dira jaiotzen hazi horietatik? Zein kolorekoak dira?).

Lurretik kontu handiz atera landaretxo horiek eta luparen laguntzaz ikusi nola muturrean hosto txiki batzuk ateratzen ari zaizkien (Zergatik ez dute kolore berde bizirik? Zer gertatuko litzaieke negu hotzean aterako balira? Non aterako dira hosto berriak? Kimu batzuk erabat berdeak dira, zergatik ez dute hostorik oraindik?).


Korradu-belarra (Ranunculus ficaria)


Korradu-belarra basoan oso goiz loratzen den landarea da, otsaila hasiera inguruan hasten baita loratzen. Landare hau zuhaitzek hostoa bota baino lehenago loratu behar da, zuhaitzen itzalarekin ez baitzaio eguzkirik iristen eta hostoek argia behar dute fotosintesia egiteko.


Korradu-belarrak lurrazpian ateratzen diren egitura potoloak ditu sustraietan, batik bat almidoiz osatuta daudenak, patata bezala. Almidoi hau energia-erreserba moduan erabiltzen du landareak. Udazken bukaeran sustraiak luzatzen hasten dira eta ondoren landareak ernatzen dira. Baina landare kimu hauek lurrazpian itxoiten dute izozteetatik eta elurretatik babesteko. Lehen eguzki-izpiak ateratzearekin batera, lurretik ateratzeko prest egoten dira eta orduan loratzen dira. Almidoia dutela-eta, oso azkar hazten dira korradu-belarrak.


Antzeko beste espezie batzuk: San Jose loreak, bioletak.





Zuhaitz hostoerorkorrak


Zuhaitz hostoerorkorrek udazkenean hostoa galtzen dute, neguan hostoa izoztu ez dadin. Neguan, begi eta kimuak sortzen dituzte eta bertan babesten dira ateratzeko prest egongo diren hosto berriak. Kimuen baitan almidoia egoten da, tenperatura jaistean energia bezala erabiltzen dutena.



In Natura



  • Egun euritsuak
  • Euria
  • Zuhaitzen gida liburua

Beharko duzuna

Egun euritsuak

Egun euritsuetan, basoan putzuak topatzea zoragarria da! Bestetan euri tanta ezberdinak bilatzea dibertigarria eta zer esan euria dastatzeko aukera izatea! Baina ez hori bakarrik, euriak jolasteko eta esperimentazeko aukera asko ematen dizkigu eta horietako batzuk jaso ditugu hemen.

Zer egin

01

Paseo baten bidez, putzuen zein euri tanten bila arituko gara. Ondoren, putzuen sakonera gure gorputza edo inguruko makilen bat erabilita neurtu dezakegu

02

Euria noiz eta zergatik sortzen den aztertuko dugu, horretarako zeruko behaketak egingo ditugu. Ondoren, euri tantak dastatzeko gure mihia atera dezakegu edo ezagutzen ditugun zuhaitzen hostoak erabilita euria jaso eta edango dugu

03

Euria oinarri duten hainbat eskulan edo jolas egin ditzakegu

04

Nola egin dezakegu euritik babesteko? Basoan aurkitzen ugun material mota ezberdinarekin etxolak sortu eta horien inguruan hausnartu dezakegu

EDUKIAK

PARTEKATU

IDEIAK

INFOA

JARDUERAK

URAREN BALIOA


Diotenez, uraren % 70 inguru gara. Arrazoiz sentitzen dugu elementu horrekiko erakarpena! Oro har, ura ikusteak eta ukitzeak erlaxatzeko aukera ematen digu, eta bere erakarpen-ahalmenari esker, hemengo eta oraingo sentsazioetan kontzentratzen gara. Zenbat aldiz sentitu ote naiz hobeto itsasoari begira, nire arazoak itsasoaren neurrigabekeriari aurre egiten ari zaizkiola sentituz?



Egituratu gabeko elementua


Leku askotan, jolas librean egituratu gabeko materialek duten garrantziaz hitz egiten da, eta uste dut merial gutxi direla ura bezain gutxi egituratuak, forma konstantea ere ez duena. Ez egoera ez erritmo finkorik. Usainik ere ez. Udan ibai baten ertzean jolastea eta neguan itsas ertzean jokatzea guztiz desberdinak dira. Eta ur-jauzi bat ikusteak arratsaldea laku batean igarotzeaz bestelako sentsazioak dakarzkigu. Koloretako izotz-kubitoekin margotzeak ez du zerikusirik ura isuraldatzearekin. Zenbat eta egituraketa txikiagoa, orduan eta aukera gehiago material batek. Eta argi izan dezakegu urarekin aukerak amaigabeak direla.


Ura elementu eraldatzaile gisa


Uraren beste ezaugarrietako bat eraldatzeko ahalmena da. Urak beste objektu, material eta abarren egoera aldatzeko ahalmena du. Ez da gauza bera harea lehorrarekin edo hondar bustiarekin jolastea, aukerak erabat aldatzen dira. Ez da gauza bera lur lehorra edo lokatza. Dena aldatzen da urarekin, eta hortik ikaskuntza ugari atera ditzakegu.


Ura bizitzaz beteta dago, ibaiari luzaro begiratuz gero ikus dezakegun bezala, adibidez. Eta, aldi berean, bizitza urez beteta dago. Ziklo konstante bat da. Landareak ureztatzea, adibidez, ura dosifikatzen ikasteko eta bizitzaren garapenean duen zeregin garrantzitsua aitortzeko jarduera ona da.


Ikaskuntza zehatz batzuk


Gure iritziz, jolas librea ikaskuntza-iturria da berez. Txanpon beraren bi aldeak bezalakoak dira, ezin dira banandu. Hala ere, badakigu familia eta hezitzaileok askotan lasaitasun handiagoa senti dezakegula jolasaren aurrean, zer ikaskuntza izan dezaketen ikusteko gai bagara.

Horregatik, urarekin ikas ditzakegun gauza batzuen adibide batzuk jarri nahi ditugu. Izan ere, hezte- eta ikaskuntza-baliabide handia da.


  • Materialaren pisua eta dentsitatea: objektu desberdinak uretara botatzera jolasten, eta zeintzuk flotatzen duten eta zeintzuk ez ikusten.
  • Ibaien korronteen norabidea: hostoak uretara bota eta nora doazen edo nora hondartuta geratzen diren ikusiz.
  • Uraren zikloari eta egoera aldaketei buruz: izotz kubitoak egiteko prozesua behatuz eta ukimenean nola desizozten diren, adibidez. Edo bainu bero on baten ondoren bainu osoan lurruna nola ateratzen den.
  • Trebetasun motorrak: hainbat forma eta tamainatako txalupen artean ur-aldaketak eginez;
  • Naturaren zikloei buruz: hondartza batean itsasaldiak etengabe behatuz Elementu desberdinen solubilitatea: probatuz eta probatuz, zer disolbatzen da uretan eta zer ez?
  • ...


Horiek guztiak modu naturalean gerta daitezkeen ikaskuntzak dira. Ez da beharrezkoa jarduera hori proposatzea, guri, helduoi, interesgarria iruditzen zaigun zerbait ikas dezaten. Utz diezaiegun beren jolasaren bidez bizitza txiki-txikitatik deskubritzen.


Zer une berezi gogoratzen dituzu zuk urarekin?



Euria ari duen egun batean material hauek espazio ireki batean kokatu

Kanpora irten eta isiltasunean tantek erortzean egiten duten soinua entzun

Elementu bakoitza musikari bat izango balitz bezala orkestra osa daitekeela jabetu

Oharra: Atal honen funtzio nagusiena jardueren testuinguraketa bat egitea izango litzateke. Modu horretan, jarduera proposamenez gain, jarduera horiekin batera zein eduki edo ikaskuntza barneratzen diren azaldu nahi da laburki eta, bide batez, urtean zehar normalean ematen diren gai / eduki blokeen artetik, zeintzuekin litzatekeen bateragarria.


Modu horretan, irakasleentzat baliagarria izan nahi duen baliabide sinple bat sortu nahi izan da, ikasturtean zeharreko sekuentziazio nahiz unitate didaktikoetan jarduera hauek txertatzeko aukera badagoela ikusarazi eta, bidez batez, nahi izanez gero, bertan txertatu ditzazuen. Aukera polit eta esanguratsua izan daiteke naturan ematen diren gertaerak nahiz ikasleen interesguneak urtean zeharreko hainbat unitate lantzeko aitzakia gisa baliatzeko.


ZEIN EDUKI / IKASKUNTZA DAKARZKITE MOTA HONETAKO JARDUEREK?


  • Euria noiz, nola eta zergatik sortzen den (uraren zikloa)
  • Euriaren kolore, zapore, kontaktua... (zentzumenekin jolasean arituz)
  • Material iragazgaitz eta iragankorren ezberdinen ezaugarriak
  • Unitate matematikoekin jarduteko neurketak
  • Neurketa eta behaketa
  • ...


URTEKO PROGRAMAZIOAREN ZEIN BLOKETAN LEGOKE SARTZEA?


Haur Hezkuntzan


  • Eguraldia eta klima
  • Zentzumenak
  • Uraren zikloa


Lehen Hezkuntzan


  • Materia eta energia
  • Lur planeta. Atmosfera eta eguraldia.
  • Neurria eta magnitudea
  • Eguraldia eta klima

Altxorraren bila

Tximeleta mendian

Txoriak badatoz

Udazentzuberrimenak

Irakurri

Irakurri

Irakurri

Irakurri

Udaberrian naturan lantzeko jarduerak

Irakurri

Matxafatoak

sortzen

01

Urtaroaren arabera inguruan topatu daitezkeen elementuak bildu eta aztertu.

03

02

Altxorraren bila

Udaberria hastearekin batera, kolorez bete ohi dira gure bazterrak, loreak hazi eta askotariko ezaugarriak dituzten elementuen presentzia areagotzearekin batera. Jarduera hauen bitartez, inguruan topa ditzakegun elementu ezberdin horiek identifikatzea izango dugu helburu, horiek aztertu, sailkatu eta partekatzeko besteak beste. Naturaren behatzaile bilakatuko ditugu ikasleak, jakin mina piztuz eta elkarlanerako estrategiak garatuz.

  • Arrautz kutxak
  • Bilatuko diren elementuen argazkiak edota hitzak
  • Lupak
  • Saskia
  • Landa liburuak
  • Guraizeak
  • Itsasteko materiala

Beharko duzuna

Bildutakoaren ildotik askotariko edukiak lantzeko jarduerak proposatzea

Atributuen araberako sailkapenak egin eta erakusketak antolatzea

Zer egin

04

Bildutako materialarekin giza-gorputza osatu eta lantzea

INFOA

JARDUERAK

EDUKIAK

PARTEKATU

ALTXORRAREN BILA DINAMIKA


Jarduera hau bakarka, binaka edo talde txikitan burutu daitekeen arren, proposamen hau taldean egitea gomendatzen dugu. Talde bakoitzari objektu ezberdinez osatutako zerrenda bat edo landare/zuhaitzen argazkiez osatutako zerrenda emango zaio. Irudi hauek moztuko dira eta arrautz kutxaren tapan itsatsiko dira (arrautz kutxa izan daiteke edo bestelako kaxa ezberdinak ere, noski). Prestaketa lan hau ikasleekin batera egitea ere interesgarria litzateke.


Jarduera hau edozein urtaroetan egin daitekeen arren, urtaroaren arabera, kaxetan bildu eta topatzeko elementuek ezberdinak izan beharko lukete, noski.

Hau guztia egin ostean, parte-hartzaileei ingurunea arakatzeko eta zerrendan dagoena topa dezaten eskatuko zaie. Jarduera hau epe jakin batean egin behar da. Denbora amaitzean, bildutakoa ospatu eta lagunei erakusteko tartea eskainiko da. Behin eremuan gaudela jarduera gidatu gisa oso aproposa izan daiteke edota, bidearen luzera esanguratsua izanik, bidean zehar egin. Ondorengo irudia. bidean zehar eskola batekin bildutako elementuei dagokio.



Jarduera egiteko honako aldaerak txertatu daitezke.


  • Talde ezberdinak norabide ezberdinetara bidali, tokiaren egoera ezagutzeko. Iparra, hegoa, mendebaldea eta ekialdearen kontzeptuak txertatuz.
  • Objektuak topatu eta batu baino, marrazkiak egiteko eskatu.
  • Jarduera erronken segida bilakatzeko; helduak zerrenda gordeko du, eta jokalariei hurrengo objektuaren izena emango die aurreko elementua topatzen dutenean.
  • Haur gazteekin koloreen altxorren bila burutu eta inguruko elementuekin loturak sortzeko burutu daiteke.



Jarduerarekin hemen amaitu baino, bildutako elementu guztiak aprobetxatuz, bestelako jarduerak proposatu daitezke, interesgune horietatik abiatuz. Hala, bestelako edukiak lantzeko eta bestelako ikaskuntza aukerak arakatzeko aukerak egongo lirateke. Adibide moduan mota honetako jarduera sinpleak egin daitezke (bildu dutenaren arabera betiere, noski).


  • Atributuen araberako sailkapen eta multzokatzeak
  • Sarrera bikoitzeko taulen sorrera
  • Hostoen / loreen erakusketa
  • Segidak
  • Makilekin zenbakiak eta letrak sortzea
  • Bildutakoa baliabide manipulatibo gisa baliatzea eragiketak lantzeko
  • Mural kooperatibo bat sortzea
  • Armiarma sarea hariarekin eratu eta elementuak bertatik zintzilik jarri
  • Elementuak protagonista bilakatu eta ipuinak asmatzea
  • ...

Oharra: Atal honen funtzio nagusiena jardueren testuinguraketa bat egitea izango litzateke. Modu horretan, jarduera proposamenez gain, jarduera horiekin batera zein eduki edo ikaskuntza barneratzen diren azaldu nahi da laburki eta, bide batez, urtean zehar normalean ematen diren gai / eduki blokeen artetik, zeintzuekin litzatekeen bateragarria.


Modu horretan, irakasleentzat baliagarria izan nahi duen baliabide sinple bat sortu nahi izan da, ikasturtean zeharreko sekuentziazio nahiz unitate didaktikoetan jarduera hauek txertatzeko aukera badagoela ikusarazi eta, bidez batez, nahi izanez gero, bertan txertatu ditzazuen. Aukera polit eta esanguratsua izan daiteke naturan ematen diren gertaerak nahiz ikasleen interesguneak urtean zeharreko hainbat unitate lantzeko aitzakia gisa baliatzeko.


ZEIN EDUKI / IKASKUNTZA DAKARZKITE MOTA HONETAKO JARDUEREK?


Haur Hezkuntzan


  • Matematika:
    • Seriazioak
    • Sailkapenak
    • Atributuak
    • Dienes-en bloke logikoen tankerako jarduerak
    • ...
  • Mural kooperatiboak
  • Aurkitu beharreko elementuekin ipuinak eta antzezlanak
  • ...


Lehen Hezkuntzan


  • Atributu desberdinen araberako sailkapenak, multzokatzeak, segidak, seriazioak...
  • Mural kooperatiboak
  • Aurkitu beharreko elementuekin ipuinak eta antzezlanak
  • ...


URTEKO PROGRAMAZIOAREN ZEIN BLOKETAN LEGOKE SARTZEA?


Haur Hezkuntzan


  • Matematika
  • Artea
  • Literatura
  • Inprobisazioa eta sormena


Lehen Hezkuntzan


  • Matematika
  • Artea
  • Literatura
  • Inprobisazioa eta sormena


01

Tximeletentzat jangelak sortu ditzakegu, tximeletak gure eremura erakartzeko oso aproposa izango litzatekena

03

Eremura bidean nahiz eremuan bertan, tximeletak izango bagina bezala mugituko gara espazioan zehar.

02

Dituzten forma eta kolore deigarriak aztertu daitezke taldean, horien aniztasunari erreparatuz.

Tximeleta mendian

Udaberriarekin batera ohikoa izan ohi da tximeleten areagotzea bera ere. Duten hegan egiteko modu eta kolore zein forma deigarriengatik beti izan dira oso xomorro erakargarriak. Proposatuko diren jardueren bitartez, naturarekin kontaktua ezartzeko moduak topatu eta espezien zaintzarekiko sentsibilizazioa garatzea izango ditugu helburu nagusiak.

  • Paperezko platerra
  • Haria edo artilea
  • Zulagailua edo puntzoia
  • Guraizeak
  • Platanoa edo nektarina

Beharko duzuna

Zer egin

INFOA

JARDUERAK

BITXIKERIAK

EDUKIAK

TXIMELETA MENDIAN


Ezaugarri nagusienak:


Tximeletak, sei hanka izanik, intsektuei dagokion sailkapenean kokatzen dira eta, zehatzago esanda, azken hauen orden nagusiei erreparatuta, lepidopteroen multzoan. Gogoratu intsektu eta xomorroei dagokion natur pilula ere baduzuela eskuragarri, bestelako informazioa jasotzeko oso baliagarri egingo zaizuena.


Lepìs - ptero = Greziarrez lepis = ezkata + ptero = hegala: Ezkatadun hegalak.


Lepidopteroen hegalen gainazala, ezkata moduko egiturez osatua dago, eta hauek ematen diete hegalei kolore berezi hori. Bi hegal pareak antzekoak dira, hegaldian batera funtzionatzen dutelarik.


Bi lepidoptero mota daudela esan daiteke:


- Tximeletak: egunez ikusten diren lepidoptero koloretsuak.



- Sitsak: gautarrak diren lepidopteroak, kolore ilunak dituzte eta, gauez isiltasunean hegan egin ahal izateko, gorputza, ezkatez gain, iletxoz josia dute.



Elikadura:


Intsektuen artean elikadura aniztasun handia dagoenez, elikadura aparatu (aho) mota ugari topa ditzakegu. Horrez gain, kontuan izan behar dugu, beldar fasean elikadura aparatu mota bat eduki dezakeela eta heldu fasean beste bat.


- Mastekatzailea: zatiak txikitzeko barail handiak dira, beldar gehiengoak honelako elikatze mota du, gero heldutan aldatu ahal zaion arren. Mota honetako elikadura aparatuak dituzten intsektuak dira besteak beste matxinsaltoak, beldarrak, sorgin orratzak...


- Zulatzaile-zurrupatzailea: ehunak zulatu ostean barne likidoak xurgatzeko aparatua da. Landareen zapa zein animalien odola/linfa xurgatzeko erabiltzen da. Mota honetako elikadura aparatuak landare zorriek erabiltzen dituzte bereziki.

- Miazkatzaileak: azalera baten gainean dauden likidoak lortzeko aparatua da, mihi baten moduan funtzionatzen du. Mota honetako elikadura aparatuak eulietan ikusten da.


- Xurgatzailea: zulaketarik gabe, eskura dagoen likidoa xuragtzeko aparatuak dira, tronpa moduko forma dute. Mota honetako elikadura aparatuak dituzte tximeletek, espiritronpa deiturikoa. Modu honetan, loreei nektarra edo loreztia xurgatzeko aukera izaten dute, ikus bideoa.





Tximeletentzako jangelak:


Naturarekin kontaktuan egoteko aukerak areagotu eta espezieen zainketarekiko sentsibilizazioan eragiteko aukera paregabea izan dezakegu jarduera ezberdinen bitartez. Horien eredu bat aurkeztuko da adibide moduan jarraian.


Jarduera honekin hasteko, haurrak gaiarekin kokatuko ditugu, horretarako naturgunetik buelta bat emango dugu eta zenbat tximeleta ikusten ditugun zenbatu, ze koloretakoak diren aztertu… Ondoren, mimetizatzera jolastu dezakegu eta tximeleten modura mugitu. Hurrengo urratsa, taldea bilgunean biltzea izango litzateke eta ikusitakoaz hitz egin; gaur egun tximeleta asko ikusteko aukera daukagu? Zergatik? Zer egin dezakegu? Eta hemendik abiatuko ginateke jarduera planteatzera.


Zein da tximeletak gure lorategira erakartzeko modurik onena? Jana ematea! Beraz, tximeleten jangelak sortzeko, lehendabizi zenbat bazkaleku sortu nahi ditugun adostu behar da, eta hauen kokapenaren mapa edo krokisa irudikatu. Erabaki hauek hartzen direnean, janlekuekin hasiko gara.


Paperezko platerrak hartuko ditugu, eta hauei lau zulo egingo dizkiegu, bata bestearen paralelo egon behar du. Distantzia bera uztea beharrezkoa da, bestela tximeleten jantokia buruz behera geratuko da. Hau egitean, haria edo artilea moztuko dugu eta zulo bakoitzetik sartu. Gainera, pultsera baten modura dekoratu dezakegu, horretarako korapiloak egin behar ditugu. Ondoren, harien lau ertzak platerraren gainetik elkar korapilatuko ditugu eta jangela prest egongo da. Amaitzeko, ustelduta dagoen fruta platerrean kokatu eta loreak dauden eremu batean zintzilikatu.


Aholkua: Pasatuta dagoen banana asko gustatzen zaie, izozkailuan sartu eta saiatu beltz eta bigun jartzen.


Leipidopteroak gurean


Aurrez aipatutako helburuez gainera, tximeletak guregana erakartzearekin batera, azken hauen ezaugarriak gertutik ikusteko aukera izango genuke. Gurean ohikoak izan ohi diren zenbait eredu emango dizkizuegu jarraian:


- Amiral gorria (Vanessa atalanta): arrunta baina ederra.



- Limoi tximeleta (Gonepteryx rhamni): hosto baten itxura duen tximeleta.


- Buruhezur esfingea (Acherontia atropos): soinean buruhezur bat daraman sits migratzaile handia.



Tximeleten behaketa eta hauen ezaugarriak


Tximeletak oinarri harturik eta azken hauek erakartzeko moduak topatu ditugula ikusirik, horietatik abiatuta, bestelako jarduera motak proposatu daitezke, elikaduraz haratago doazenak eta batik bat ezaugarri fisikoak aztertzeko baliagarri direnak. Tximeletek izan ohi duten ezaugarri nabarmenena kolorea dela jakinik, tximeletak behatzea helburu duen ibilaldia prestatu daiteke ikasleekin edota sortutako jangela bera baliatu horiek behatzeko.


Behin tximeletak gure inguruan ditugula, ikasleek identifikatzen dituzten kolore eta formak aipa ditzaten eska diezaiekegu eta, kolore horiek identifikatu ahala, mural edota mandala batean adierazten joan (tximeletek askotariko koloreak dituztela ikusarazteko oso baliagarria izan daiteke). Ortzadar handi bat egitea aukera polita izan daiteke esaterako. Jarduera hau talde txikietan osatzen joateko aukera ere egon daiteke noski, nolabaiteko landa lana egin dezaten ikasleek.


Koloreak aipatu edo adierazteaz gainera, ikusi dituzten tximeleten nolakotasunak behatu ondoren, horiek gogoratu, eta marrazki txiki batean irudikatu ditzaten eska diezaiekegu ikasleei. Marrazki guzti horiek bildu eta apaingarri gisa baliatu daitezke eskolan, gure basoko elementuen erakusketa antzeko bat proposatuz.

Oharra: Atal honen funtzio nagusiena jardueren testuinguraketa bat egitea izango litzateke. Modu horretan, jarduera proposamenez gain, jarduera horiekin batera zein eduki edo ikaskuntza barneratzen diren azaldu nahi da laburki eta, bide batez, urtean zehar normalean ematen diren gai / eduki blokeen artetik, zeintzuekin litzatekeen bateragarria.


Modu horretan, irakasleentzat baliagarria izan nahi duen baliabide sinple bat sortu nahi izan da, ikasturtean zeharreko sekuentziazio nahiz unitate didaktikoetan jarduera hauek txertatzeko aukera badagoela ikusarazi eta, bidez batez, nahi izanez gero, bertan txertatu ditzazuen. Aukera polit eta esanguratsua izan daiteke naturan ematen diren gertaerak nahiz ikasleen interesguneak urtean zeharreko hainbat unitate lantzeko aitzakia gisa baliatzeko.


ZEIN EDUKI / IKASKUNTZA DAKARZKITE MOTA HONETAKO JARDUEREK?


  • Tximeleta mota ezberdinak
  • Tximeleten bizi-zikloa
  • ...


URTEKO PROGRAMAZIOAREN ZEIN BLOKETAN LEGOKE SARTZEA?


Haur Hezkuntzan


  • Animaliak


Lehen Hezkuntzan


  • Animalien sailkapena eta ezaugarriak

Txoriak badatoz

Txorien soinu eta kantuek iratzartzen gaituzte sarri gure loalditik eta, era berean, mendian egiten ditugun ibilaldietan izaten ditugu lagun. Basoan gaudenean ere gure inguruan izaten ditugu hegan eta jolasean. Horiek behatu eta identifikatzeko jarduera zein jolasak proposatuko dira oraingoan, bide batez, beraien mugimenduak aztertu eta haien tokian jartzeko baliagarri.

  • Prismatikoak
  • Hegaztien landa gida bat
  • Hegaztien formak adierazten dituzten kartelak

Beharko duzuna

01

Txoriek haizea nola baliatzen duten ikusi eta bakoitzak bere gorputzaren bitartez sentsazio hori bizitzen saiatu gaitezke, momentu bakoitzean hartutako formaren inguruan hausnartzearekin batera

03

Euskal Herrian ohikoak diren hegaztien gidak aztertu daitezke, horien ezaugarri nagusienei erreparatuz (tamaina, hegan egiteko modua, soinua, non aurki ditzakegun...)

02

Egiten dituzten migrazio mugimenduak oinarri harturik, gizarte zientziei loturiko hainbat eduki landu daitezke (klima, puntu kardinalak, geografia...)

Zer egin

JARDUERAK

INFOA

EDUKIAK

TXORIAK BADATOZ

Hegaztien migrazioa. Informazio teorikoa.


Hegaztien migrazioa da, urtero-urtero, hutsik egin gabe, ezagutzen dugun gertaerarik hunkigarrienetako bat. Sasoi bateko baserritarrek eguraldiaren berri izateko tenporei kontu egin bezala, antzinako igarleek etorkizuna asmatzeko hegaztien hegaldiei erreparatzen zieten, zenbait espezieren etorrerak ekaitzen edo izurriteen berri ematen baitzuten.


Arestian, lagatako mendearen erdialdean, jende askok uste zuen kukua gabirai bihurtzen zela udazkenaren etorrerarekin batera. Egun, holako usteak nahikoa alboratuta badaude ere, Europaren eta Afrikaren artean urtero egiten diren txorien migrazioaren gainean galdera asko daude oraindik airean: esaterako, txinbo txoritxo batek, zelan egin ditzake hainbeste kilometro? Zerk gidatuta egiten dute harako eta honako bidea? Egun argitan mugitzen diren txoriak buruminean grabatutako lurreko erreferentziez eta eguzkiaren kokapenaz baliatzen omen dira, eta gauekoak ilargiaz eta izarrez. Baina oso lainotuta badago, nola konpontzen dira gauekoak?


Laster Euskal Herriko zeruan antzarrek, ahateek, kurriloek eta ubarroiek txukun asko idatziko dituzten V itxurako hizkiak ikusteko parada ederra izango dugu. Horrelako itxura hartuta, aurreko txoriek babesarena egiten dute atzetik datozen ahulei laguntzeko. Txori gazte gehienek inolako laguntzarik gabe aurrera egingo dute lekua ezagutu ez arren. Gure begietarako horren ikusgarriak ez dira izango, baina usoak, enarak, txontak... eta antzeko eguneko migratzaileek ere saldo handiak egingo dituzte, eta batzuetan espezie bat baino gehiagok osatuta.


Baina zergatik horrenbeste kilometro egin? Zein da hegaztiak lekuz aldatzeko arrazoia? Europako iparraldeko negu gorriko lehiak, elurrak eta hotzak hegazti asko lekuz aldatzera behartuko dituzte. Dena den, bestelako baldintzek eraginda mugituko dira sasoi honetan txori multzo handiak. Urtaro aldaketak belardi mota asko zimelduko du, eta haziak baino ez dira geldituko. Zuhaitz eta zuhaixkei ere beste horrenbeste gertatuko zaie, eta udaberriak horren txukun apaindutako hostoak galduko dituzte. Anfibioak hezetasunaren usainera murgildu edota lurperatuko dira, eta birigarroak horren gogoko dauzkan barraskiloek beraien burua oskoletan gordeko dute. Migraziora ez jotzeak elikadura aldatu beharra dakar, eta hori ez dago edozein txoriren bizi-baldintzetan. Gainontzeko argudioak kontuan hartzekoak badira ere, elikagairik eza aipatu behar da beste guztien gainetik.


Ibilbide motzeko txoriak Europa barruan mugitzen dira; gehienetan, itsasaldeko mediterranear guneetara jotzen dute, non eguraldia antzekoa den. Egunez migratzen diren txorien artean txonta arrunta (Fringilla coelebs) eta kardantxiloa (Carduelis carduelis) ditugu. Eta gauekoetan txantxangorria (Erithacus rubecula), birigarroak (Turdus sp.) eta zenbait limikola ere aipa daitezke: antxeta (Laridae), txenada (Sterminae), ahateak (Anatini)... Eguneko migratzaileek 50-100 kilometro egin bitartean, gauekoek 200-400. Azken horiek gau osoan gelditu gabe hegoei eragiten diete. Gaueko migratzaileek, egun argitako txoriek ez bezala, elkarrekin joateko joera handirik ez dute.

Txori guztiek hegan egiteko ahalmena badute ere, oso espezie gutxi -itsasokoak, enarak, sorbeltzak eta zenbait harrapari- dira hegan doazela beren sabela betetzeko trebezia dutenak. Horrelako balentria egiteko gai ez diren espezieek itsasoak edo basamortuak igarotzean zenbait egunetan jan gabe ematen dute. Bizirik irauteko, hegazti gehienek energia erreserbak izaten dituzte gorputzean pilatuta: karbono hidrato, proteina edo gantza. Gantza erretzean ura sortzen da, eta horrek garrantzi handia dauka herrialde beroak igarotzerakoan. Hori dela eta, abiatu aurretik txoriek asko jan behar izan ohi dute. Zenbait espeziek beren pisua bikoiztera irits daitezke.


Afrikara lehenbiziko aldiz iristen diren hegaztiek moldatu beharra izango dute, eta toki batetik bestera ibiliko dira. Hango klima, fauna, elikagaiak, lehiakideak... ezezagunak egingo zaizkie, baina ez dute inolako arazorik izango hangoen bizi-baldintzetara egokitzeko. Europatik eta Asiatik joandako txoriak eurite sasoian helduko dira Afrikara, eta janaria nonahi izango dute. Egunak laburrak eta beroak direnez, Europan baino energia gutxiago kontsumituko dute. Afrikara negu-pasa egitera joandako txoriak lau bat milioi izan arren, oso ondo konponduko dira hango hegaztiekin. Han daudela, berriz, lumajea aldatuko dute, eta martxo aldera prest egongo dira itzultzeko. Baina nola jakingo dute itzuli behar dutela, eta denbora gutxiren buruan Afrikako sabanak lehortu egingo direla eta txorikumeak hazteko ezer gutxi eskainiko diela? Berriro, barreneko erlojuak aginduko die iparraldera abiatzeko, udazkenean hegoaldera agindu zien bezala.




Txorien antzera mugituz


Txoriak nola mugitzen diren aztertu eta haizearekin duten jarrera ezagutzeko, funtsezkoa izango da lehenik eta behin horiek modu egoki batean aztertu ahal izatea. Prismatikoak hegaztiak ikusteko erraminta ezinhobea izan daitezke. Hasi 7-8x handipena duten prismatikoak erabiltzen, handipen handiagoko lupekin zaila baita hasieran. Prismatikoak ez dira astunegiak izan behar. Ajustatu binokularrak zure begiekin koinziditzeko eta bilatu mugitzen ez den objektu bat enfokatzeko. Itxi begi bat eta gero bestea, eta ziurtatu ikusten duzun irudia argia dela. Eta orain… bilatu txoriak!

Lehenengo begibistaz bilatzea gomendatzen dizuegu eta, gero, sailatu prismatikoekin ikusten. Hortik aurrera, askotariko galderak egin eta horiek erantzuten saiatu gaitezke, txoriaren ezaugarriak identifikatzeko baliagarri.

  • Nolakoa da?
  • Txikia edo handia?
  • Zein kolore ditu?
  • Nolakoa du mokoa?
  • Nola egiten du hegan?
  • Eta oso altu doa, edo baxu?
  • ...


Ondoren, mota honetako jolasa egin daiteke ikasleekin:

Hezitzailea haizea izango da eta haurrak txoriak. Haizeak txorien kontra egingo du modu batera edo bestera eta haizeari aurre egiteko, haurrek honako forma hauek hartu beharko dituzte:


Forma bat edo beste hartzearen arrazoien inguruan hausnartu daiteke bide batez behin ikasleek horietako bat aukeratu dutelarik. Printzipioz besoak hartuko ditugu hegalak bailiran.


Txoriekin geografia ikasten


Txoriek egiten dituzten migrazio mugimenduak faktore ezberdinengatik ematen direla ikusi dugu, eta horiek har daitezke aintzat ikaskuntza prozesuan zehar. Ikasleei migrazioen arrazoiak zeintzuk diren esan baino, interesgarriagoa izango litzateke zenbait hegazti hartu eta egiten dituzten mugimenduak ikertzearekin batera, arrazoi horien hipotesiak zeintzuk izan daitezkeen aipatzea.


Hala, taldeka esaterako, aipatu diren hegaztien modukoak aukeratu eta horien mugimenduak ikertu ditzakete, besteak beste, puntu kardinalen bitartez mugimenduak deskribatzen saiatuz, igarotzen dituzten herrialdeen izenak ikasiz... izen eta kontzeptu horiek gainontzekoekin partekatzeko aukera etor liteke ondoren modu honetan.


Alderdi geografikoaren barnean faktore klimatikoei erreparatzeko aukera interesgarria aurkeztu daiteke bide batez.


  • Zergatik mugitzen dira zonalde berri honetara?
  • Zeintzuk izan daitezke tenperaturak epelagoak izatearen arrazoiak?
  • Zerk eragiten du faktore horietan?
  • Urtaro berdinak al dira muduko bazter guztietan?
  • ...


Lur Planetako klima eremu handiak aztertzeko aukera etor daiteke bertatik eta, hala, aukeratu diren hegaztien mugimendu horien arrazoiak hobeto ulertzeko parada izan. Elikagaien presentziari loturiko arrazoiak aztertzeko jatorrizko eta helburu duten zonaldeari dagozkion ezaugarri biologikoak zein paisaiaren ezaugarriak aztertzeko aukera ere etor daiteke noski.


Txorien kantak


Txorien soinuak ere aparteko baliabidea izan daitezke ikasleekin basora goazenean. Horretarako, aukera moduan, basora bidean goazela edota eremuan bertan, isiltasunean egon eta txoririk entzuten ote dugun aztertu dezakegu. Hortik abiatuta, asko dira egin ditzakegun galdera, jolasak...


  • Entzun dugun txoria urruti edo gertu dagoela esango zenukete?
  • Nolako soinu mota egiten du? Jarraia, etena, grabea...
  • Bat baino gehiago entzun ditugula dirudi... zein ezberdintasun antzeman dituzue bi soinuen artean?
  • Txoria txikia edo handia dela esango zenukete? Zergatik?


Txorien ezaugarriak zein azken hauek egiten dituzten soinuen bilduma bat aurkituko duzue hurrengo estekan, nahi duzuen txoria aztertu eta entzuteko baliagarri: Euskal Herriko txoriak


https://drive.google.com/file/d/1SqPRmrgFuwbWb353CkAqrvgKHR3RTZz6/view?usp=sharing


https://txoriak.eus/txoriak


Oharra: Atal honen funtzio nagusiena jardueren testuinguraketa bat egitea izango litzateke. Modu horretan, jarduera proposamenez gain, jarduera horiekin batera zein eduki edo ikaskuntza barneratzen diren azaldu nahi da laburki eta, bide batez, urtean zehar normalean ematen diren gai / eduki blokeen artetik, zeintzuekin litzatekeen bateragarria.


Modu horretan, irakasleentzat baliagarria izan nahi duen baliabide sinple bat sortu nahi izan da, ikasturtean zeharreko sekuentziazio nahiz unitate didaktikoetan jarduera hauek txertatzeko aukera badagoela ikusarazi eta, bidez batez, nahi izanez gero, bertan txertatu ditzazuen. Aukera polit eta esanguratsua izan daiteke naturan ematen diren gertaerak nahiz ikasleen interesguneak urtean zeharreko hainbat unitate lantzeko aitzakia gisa baliatzeko.


ZEIN EDUKI / IKASKUNTZA DAKARZKITE MOTA HONETAKO JARDUEREK?


Haur Hezkuntzan


  • Hegaztietan oinarrituriko lanketak:
    • Berdinketak-desberdinketak
    • Ezaugarrien identifikazioa
    • Kopuruen lanketa
    • Gorputzen deskribapena
    • Jaiotze-motak
    • ...
  • Etxeko abereak, baserriko animaliak, basokoak...
  • ...


Lehen Hezkuntzan


  • Hegazti motak
  • Hegaztien erregistroa
  • Hegaztien ezaugarri nagusiak
  • ...


URTEKO PROGRAMAZIOAREN ZEIN BLOKETAN LEGOKE SARTZEA?


Haur Hezkuntzan


  • Hegaztiak
  • Izaki bizidunen ugalketa


Lehen Hezkuntzan


  • Hegaztiak
  • Izaki bizidunen ugalketa
  • Mapak eta kartografia

Zer egin

Udazentzuberrimenak

Ondorengo proposamenaren bitartez, zentzumenak, natura eta hausnarketa uztartzea izango dugu helburu. Horretarako, usaimena oinarrizko elementu gisa izango dugun arren, gainontzeko zentzumenak ere funtsezko izango ditugu inguruko natur elementuekin jardun eta horiek ezagutzeko.

  • Kristalezko poteak
  • Guraizeak
  • Pintzak

Beharko duzuna

01

Begirada zorroztu eta behaketa bidezko jarduerak egin daitezke, udaberriak eskaintzen dizkigun kolore, forma, aldaketa... ezberdinei erreparatuz.

03

Ardogileen antzera, inguruko natur elementuen usain kata bat proposatu dezakegu, horien arteko ezberdintasunak aztertuz.

02

Inguruan ditugu elementuekin zuzeneko konexioa ezarri dezakegu, ukimen bidez soilik, landare eta bestelakoek izan ditzaketen nolakotasunak gure gorputzaren bidez sentituz.

JARDUERAK

INFOA

EDUKIAK

USAIN KATA


Zentzumenak


Zentzumenak gure ingurunea ezagutzeko dugun modua da. Hauen bidez, inguruko estimuluak jasotzen ditugu eta bost dira:


  • Dastamena: organo hartzailea mingaina da.
  • Ikusmena: organo hartzaileak begiak dira.
  • Entzumena: organo hartzaileak belarriak dira.
  • Usaimena: organo hartzailea sudurra da.
  • Ukimena: organo hartzailea azala da.


Usaimena:

Jarduera honetan baliatuko dugun zentzumen nagusiena dela esango genuke. Usaimenaren organoa, sudur hodietako pituitarioa da. Usaimena airean dauden substantziak jasotzeko erabiltzen dugun zentzumena da. Airea sudur hodietatik sartu eta pituitarioraino heltzen da. Usaimen nerbioek aireko substantziak jasotzen dituzte eta burmuinean seinaleak bidali. Burmuineko zonalde hori, sistema linbiko eta hipotalamoarekin estuki lotuta dago, eta horregatik usain asko emozioekin arremantzen ditugu.


Usain motei dagokionez, ondorengo sailkapena egin ohi da: fruta usaina, lore usaina, espezie usaina, ustel usaina, erre usaina, erretxina usaina, musketa usaina…


Ukimena:

Ukimenaren bidez hainbat sentsazio hautematen ditugu: hotza, beroa, leuntasuna, laztasuna, objektuak lisoak edo zimurrak diren, gogorrak edo bigunak. Ukimenari esker ere, zerbaitek gure azala ukitzen duenean, erreakzionatu egiten dugu, atsegina edo mingarria den kontuan hartuta. Ukimenaren organoa azala da. Azaletik nerbio ugari ateratzen dira eta garunera informazioa bidaltzen dute. Azala hainbat geruzaz osatuta dago eta gorputza babesten eta estaltzen du. Azalaren sentsibilizazioa ez da berdina gorputz osoan; ezpainetako azala, oinetako azalak baino sentsibilitate handiagoa du adibidez.




Zentzumenak naturan


Hasi aurretik, kristalezko ontziak eskuan ditugula, gauden lekutik bueltaxka bat emango dugu, zein lore dauden eta zeintzuk aukeratuko ditugun ikusteko baliagarri. Honako jarduera (Usain kata) , edozein sasoian egin daiteke eta ez loreekin bakarrik, baita baratzeko barazkiekin edo udazkeneko orbelarekin ere. Kasu honetan lore eta landare usaintsuak aukeratuko ditugu, udaberrira begirako jarduera izanik.


Kata guztietan bezala, honetan ere, lehen urratsa bisuala izango da eta hipotesiak egiteko izan daiteke baliagarria. Ikusmena jarriko dugu martxan modu honetan beraz.

  • Hostoa ala lorea da?
  • Zein lore da?
  • Ze kolorekoa da?
  • Zein forma du?
  • Arreta deitzen dizun zerbait dauka?
  • ...


Ondoren, eskuz esploratu dezakegu, eta ukimena martxan jarri. Kasu honetan ere, askotariko irizpideak aztertu ditzakegu.

  • Leuna da, ximurra, likatsua?
  • Hauskorra da edo gogorra?
  • Kilimak egiten ditu azalean?
  • Zeren antza hartzen diozue?
  • ...

Nahiko balitz, begiak itxita daudela sentitu ditzakete ikasleek elementu hauek, zer izan daitekeen esateko, landarearen atalen bat balitz zein eta zergatik... orbela balego, bertatik oinutsik pasa eta sentsazioa nolakoa den adierazten saiatu daitezke ikasleak.


Azken urratsa, usaimenarena izan daiteke, kasu honetan helburu dugun "usain kata" burutuz.

  • Zein usain du?
  • Goxua da usaina?
  • Fuerta da edo suabea?
  • Zerbait gogorarazten dizue?
  • ...


Hartu dugun potetxoan sartuko genuke usaindu nahi dugun lore / loreak eta, hortik abiatuta, proposatu direnen antzeko galderak edo jarduerak formulatu. Potetxo ezberdinak erabili ditzakegu noski, bat bestearen alboan jarri eta alderaketak egiteko baliagarri izan daitekeena. Nahi izanez gero, aldaera gisa, usainak transmititutakoarekin marrazki bat egin dezakete haurrek. Oso interesgarria izan daiteke usainaren arabera egiten dituzten marrazki zein koloreen erabilera aztertu eta alderatzea.


Gogoratu natur elementuak erabili behar ditugun guztietan, eta loreen kasuan esaterako, lurrean daudenak erabiltzea lehenetsiko dela ahal den heinean. Bestelakoak hartzeko ere ez legoke inongo arazorik, ikasleei beharrezko azalpenak emanez eta egiten dugun horren arrazoi zein ondorio ez hain kaltegarriez kontziente izan daitezen.

Oharra: Atal honen funtzio nagusiena jardueren testuinguraketa bat egitea izango litzateke. Modu horretan, jarduera proposamenez gain, jarduera horiekin batera zein eduki edo ikaskuntza barneratzen diren azaldu nahi da laburki eta, bide batez, urtean zehar normalean ematen diren gai / eduki blokeen artetik, zeintzuekin litzatekeen bateragarria.


Modu horretan, irakasleentzat baliagarria izan nahi duen baliabide sinple bat sortu nahi izan da, ikasturtean zeharreko sekuentziazio nahiz unitate didaktikoetan jarduera hauek txertatzeko aukera badagoela ikusarazi eta, bidez batez, nahi izanez gero, bertan txertatu ditzazuen. Aukera polit eta esanguratsua izan daiteke naturan ematen diren gertaerak nahiz ikasleen interesguneak urtean zeharreko hainbat unitate lantzeko aitzakia gisa baliatzeko.


ZEIN EDUKI / IKASKUNTZA DAKARZKITE MOTA HONETAKO JARDUEREK?


  • Udaberriko formak, koloreak, aldaketak
  • Udaberriko elementuak
  • Inguruko natur elementuak eta haien desberdintasunak
  • Sormena (Land Art, mandalak...)
  • Udaberriko loreak
  • Loreen atalak
  • ...


URTEKO PROGRAMAZIOAREN ZEIN BLOKETAN LEGOKE SARTZEA?


Haur Hezkuntzan

  • Zentzumenak
  • Loreak
  • Sormena eta artea
  • Gertuko inguruneko natur elementuak


Lehen Hezkuntzan


  • Zentzumenak
  • Loreak
  • Sormena eta artea
  • Natur elementuak

Zer egin

Matxafatoak sortzen

Sarri amestu izan dugu zenbait hegaztiren hegalak izatearekin, beraien antzera hegan egin ahal izateko. Animalia askoren hankek ere liluraturik utzi izan gaituzte, larreetan zehar korrika ziharduten bitartean. Matxafatoen bitartez, ezaugarri guzti horiek bat dituen animalia sortzeko aukera izango dute ikasleek, naturako bizidunen ezagutzan areagotu eta sormen lanean murgiltzearekin batera.

Beharko duzuna

01

Animalien gidak baliatu eta ikasleek gustokoak dituzten animalien azterketa burutu dezakegu, deigarriak diren ezaugarriei erreparatuz.

03

Gorputz atal ezberdinez osaturiko animalia sortu eta ezaugarrien araberako izena sortu daiteke, bizidun berriak eratuz.

02

Basoko eremuan animaliak bilatu ditzakegu ikasleekin batera, behatzen ditugun animalien gorputz atalei erreparatuz bereziki. Zer du berezi animalia honek?

JARDUERAK

  • Folio txuriak
  • Margoak
  • Guraizeak
  • Animalien landa gidak

INFOA

EDUKIAK

BITXIKERIAK

IPUINA

Cómo hacer helados de polos caseros


¡Qué calor! Por fin llegó el verano y con él, el deseo de comer cosas fresquitas. Aquí encontraréis muchas recetas de helados caseros, pero hoy quería centrarme en algunas ideas sencillas para hacer helados de polo con ingredientes menos convencionales y sobre todo ¡mucha fruta!


Veremos entonces estos helados caseros, 8 polos originales que os pueden servir de inspiración para preparar meriendas deliciosas y refrescantes o sorprender a los niños con un postre especial. ¿Los vemos?



Helado casero de frambuesa y yogur griego


Parece que los cítricos se llevan muy bien con las fresas y frambuesas, y en este caso, además se agrega yogur griego para un polo realmente saludable y ¡delicioso! Basta mezclar yogur griego, puré de frambuesas o fresas frescas, zumo de limón y un poco ralladura de limón para perfumar. Si queréis, podéis poner rodajas de frambuesa en los bordes del molde para que queden a simple vista.



Helado casero de chocolate

Se trata de unos de los helados más atractivos para los niños, por su sabor y por su facilidad para comerlos. Si a esto le unimos el chocolate como ingrediente, el éxito estará asegurado. A continuación puedes aprender a elaborar polos de chocolate de forma fácil y sencilla en casa con una receta mucho más sana que la de los polos que se compran ya hechos en los supermercados.

Se trata de unos de los helados más atractivos para los niños, por su sabor y por su facilidad para comerlos. Si a esto le unimos el chocolate como ingrediente, el éxito estará asegurado. A continuación puedes aprender a elaborar polos de chocolate de forma fácil y sencilla en casa con una receta mucho más sana que la de los polos que se compran ya hechos en los supermercados.


Ingredientes:

- 150 gramos de chocolate para postres

- Medio litro de leche

- 50 gramos de azúcar

- 20 gramos de maicena

- 150 gramos de chocolate para postres - Medio litro de leche - 50 gramos de azúcar - 20 gramos de maicena


Elaboración:

En primer lugar, tendremos que diluir la maicena en un poco de leche y reservarla. Seguidamente, pondremos la leche en un cazo a fuego lento durante unos minutos con el azúcar. Apartaremos del fuego y añadiremos el chocolate, cortado en trozos. Lo mezclamos todo y lo volvemos a pasar por el fuego. Finalmente, tendremos que añadir la maicena y mezclarlo todo con la ayuda de las varillas de la batidora.


Una vez tengamos la mezcla preparada ya solo nos quedará verterla en los moldes para los polos. Finalmente, meteremos los polos en el congelador durante 24 horas, tapados con papel film.


Al día siguiente ya tendrás listos tus polos de chocolate caseros.

n primer lugar, tendremos que diluir la maicena en un poco de leche y reservarla. Seguidamente, pondremos la leche en un cazo a fuego lento durante unos minutos con el azúcar. Apartaremos del fuego y añadiremos el chocolate, cortado en trozos. Lo mezclamos todo y lo volvemos a pasar por el fuego. Finalmente, tendremos que añadir la maicena y mezclarlo todo con la ayuda de las varillas de la batidora. Una vez tengamos la mezcla preparada ya solo nos quedará verterla en los moldes para los polos. Finalmente, meteremos los polos en el congelador durante 24 horas, tapados con papel film. Al día siguiente ya tendrás listos tus polos de chocolate caseros.


MATXAFATOAK


Animalien sailkapenerako zenbait oinarri


Animaliak: ornodunak edo ornogabeak izan daitezke:


Ornodunek bizkarrezurra dute:


  • Arrainak: Fusiformeak dira, hegatsak dituzte, azala ezkatez beteta dute eta zakatzen bidez arnasten dute. Gehienak haragijaleak dira eta obiparoak edota barne-ernalketa egiten dute.
  • Anfibioak: Lau hanka dituzte, batzuk pozoitsuak dira, metamorfosia egiten dute eta obiparoak dira, gehienek birika eta larruazalaren bidez arnasten dute eta azala hezea, mehea eta babesik gabekoa dute.
  • Narrastiak: Lau hanka dituzte, sugeak ez ezik. Gorputza ezkata gogorrez estalia dute, batzuk azala mudatzen dute, batzuk oskola dute (dortoka), biriken bidez arnasten dute, batzuk pozoiarekin lotutako letaginak dituzte, gehienak haragijaleak dira eta orokorrean barne ernalketa egiten dute, obiparoak dira baina ez dituzte arrautzak txitatzen.
  • Hegaztiak: Gorputz aerodinamikoa dute (lepoak burua eta enborra lotu), hegalak eta hankak dituzte (atzean bi hankak eta 4 hatz, eta aurrean hegalak eta lumak). Hezurrak hutsak dira, mokoa adarkizkoa eta hortzik ez. Homeotermoak (odol berokoak) dira, biriken bidez arnasten dute eta obiparoak dira.
  • Ugaztunak: Amek beren umeak haien esnez elikatzen dituzte, odol berokoak dira, hortzak izaten dituzte eta biriken bidez arnasten dute. Normalean ile asko izaten dute eta gehienak bibiparoak dira. Lehorrean eta uretan bizi daitezke eta batzuek hegan egiten dute.


Ornogabeek: ez dute bizkarrezurrik: horien adibide dira marmokak, harrak, moluskuak, armiarmak edo intsektuak esaterako.


Zer da edo nondik dator Matxafatoa?

Matxafatoak, Consuelo Armijo Navarro-Reverteren liburuko protagonistak dira. Matxafatoek zaldi gorputza, saguzar hegoak eta txori lepoa izan dezakete. Nahi izango balute ere, tren gurpilak eduki litzakete, trenbide gainetik ibiltzeko. Hain zuzen, ibiltzea da gehien gustatzen zaiena.




Matxafatoak sortzeko jarduera


Basora atera aurretik, aukeratu animalien gidatik bi animalia, adibidez, kakalardoa eta okila.







Ondoren, aukeratutako animalien arteko ezaugarri eta ezberdintasunei erreparatzeko momentua izango da. Mota honetako galdera bidez egin daiteke esaterako:


  • Zenbat hanka ditu bakoitzak?
  • Nolakoa da beraien gorputza?
  • Zein kolorekoak dira?
  • Hegoak nolakoak dituzte?
  • Zertarako erabiltzen dituzte gorputz-atalak?


Elkarrizketaren bidez, haurrak behatzaile zorrotzagoak bihurtuko dira, ondoren basoan behatu baharrekoa errazago ikus dezaten. Ariketari dagokion hasiera hau taldeka edo bakarka burutu daiteke, gainontzeko ikaskideei, aukeratutako animalien ezaugarrien berri emanez besteak beste. Animaliak xehetasun handiagoz behatzen hastea du helburu nagusi gisa lehen zati honek.


Ondoren, behin basoan egonda, talde txikietan, animatu haurrak animaliak bilatzera eta behatzera, hauen gorputz-atalak aztertuz. Animaliak txikiak edo handiak izan daitezke, nahi duten motatakoa. Azkenik, behaketa ondo egin ostean marrazkia egitea falta da: Lehenengo, behatutako animalien gorputz-atalak marraztu orri txiki batean, bakoitzak bere taldekoak. Gorputz-atal horiek guraizeekin moztu eta matxafato bat zer den azalduko diegu: fantasiazko animalia da eta beraz, buru asko izan ditzake, nahi beste begi, antena, kolore… Gorputz-adarrak elkartuta matxafatoak lor ditzakegu, edo haur bakoitzari bere matxafatoa marrazten / sortzen utzi.


Behin matxafatoa sortuta dagoela, polita izan daiteke izen bat asmatzea, beti ere erabilitako animalien izenekin jolastuz. Adibidez, kakalardoa eta okila erabiliz, okilardoa edo kakila sortu dezakegu. Era berean, interesgarria izan daiteke ikasle bakoitzak bere matxafatoaren ezaugarriak zeintzuk diren eta zergatik aukeratu dituen azaltzea. Igelaren hankak jarri izanak esaterako, bere animaliak jauzi handiak egiten dituela eman nahiko luke aditzera. Bestalde, animalia berriari dagokion istorio txiki bat sortzea ere polita izan daiteke.

Oharra: Atal honen funtzio nagusiena jardueren testuinguraketa bat egitea izango litzateke. Modu horretan, jarduera proposamenez gain, jarduera horiekin batera zein eduki edo ikaskuntza barneratzen diren azaldu nahi da laburki eta, bide batez, urtean zehar normalean ematen diren gai / eduki blokeen artetik, zeintzuekin litzatekeen bateragarria.


Modu horretan, irakasleentzat baliagarria izan nahi duen baliabide sinple bat sortu nahi izan da, ikasturtean zeharreko sekuentziazio nahiz unitate didaktikoetan jarduera hauek txertatzeko aukera badagoela ikusarazi eta, bidez batez, nahi izanez gero, bertan txertatu ditzazuen. Aukera polit eta esanguratsua izan daiteke naturan ematen diren gertaerak nahiz ikasleen interesguneak urtean zeharreko hainbat unitate lantzeko aitzakia gisa baliatzeko.


ZEIN EDUKI / IKASKUNTZA DAKARZKITE MOTA HONETAKO JARDUEREK?


  • Animalien sailkapena: ornodunak eta ornogabeak
  • Artea animalien marrazkiak eginez
  • Sormena norbanakoak fantasiazko animalia sortuz
  • Gorputz-atalak matxafatoak osatuz
  • Literatura eta sormena animalia bakoitzari dagokion istorioa asmatuz
  • ...


URTEKO PROGRAMAZIOAREN ZEIN BLOKETAN LEGOKE SARTZEA?


Haur Hezkuntzan


  • Animaliak (ornodunak eta ornogabeak)
  • Artea eta plastikotasuna
  • Sormena eta literatura


Lehen Hezkuntzan


  • Animalien sailkapena: Ornodunak eta ornogabeak
  • Intsektuak eta zomorroak
  • Artea eta plastikotasuna
  • Sormena eta literatura