Want to make creations as awesome as this one?

More creations to inspire you

Transcript

Urriaren 8an dislexiaren Europako eguna ospatzen daBaina... seguru zaude zer den badakizula?

Zer ez da:

EZ DA desgaitasun intelektual edo sentsorial bat.EZ DA motibazio edo arreta falta.EZ DA heldutasun falta.EZ DA arazo emozional baten ondorioa.EZ DA HELDUTASUNAREKIN GAINDITZEN DEN ATZERAPEN BAT.Erraza da azterketa zientifiko ugaritan bermatutako dislexiaren definizio bat aurkitzea. Benetako erronka, ordea, guztiok partekatzen eta onartzen dugun definizio bat aurkitzea da.“Dislexiari buruzko ezagutza zientifikoaren eta ezagutza horren ezarpenaren arteko distantzia” (Sally Shaywitz doktorea, 2003) minimizatzeko konpromisoa hartu dugu DISLEGItik, “dislexiari buruzko ezagutza falta ekiditeko” eta “dislexiaren gainean esku-hartze falta saihesteko”.

01 Dislexia: zer ez den

Zer da ?

Dislexia irakurmenarekin eta idazmenarekin erlazionatutako hizkuntz gaitasunak eragiten dituen asaldura bat da, eta bereziki eragiten ditu bereizketa fonologikoa, epe laburreko oroimena, deskodetzea, sekuentziazio fonologikoa eta hizkien ezaugarrien pertzepzioa.Jatorri neurobiologikoa du (Shaywitz, 2003).Dislexia kultura orotan eta gaitasun mota zein egoera sozioekonomiko orotan existitzen da. Garapen neurologikoarekin dago erlazionatuta eta hereditarioa eta bizitza osorako da.Funtsean, irakurmena automatizatzeko zailtasun esanguratsua eta iraunkorra eta ortografiarekin zein kalkulu aritmetikoarekin arazoak edukitzea dira dislexiaren ezaugarri nagusiak. Horrez gain, testu baten mezua ulertzeko eta ezaguerak ahoz adierazteko zailtasunak ere agertzen dira.

02 Dislexia: zer den

Rudolf Berlin doktorea (Alemania) hasi zen dislexia hitza erabiltzen estreinakoz, 1887an.Grekeratik dator DISLEXIA hitza eta “hitzekin zailtasuna” esan nahi du.1896an egin zen dislexiari buruzko lehen azterketa (W. Pringle Morgan doktoreak egin zuen) eta British Medical Journal aldizkarian argitaratu zuten.Mundu anglosaxoian “hitzentzako itsutasuna” esan izan zaio dislexiari.Ez daude berdinak diren bi dislexiko.Biztanleriaren % 5-10 artean dira dislexikoak eta gizonezkoen zein emakumezkoen artean agertzen da.

03 Dislexia: ba al zenekien...