Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

GENERO-KLAUSULAK KONTRATAZIO PUBLIKOAN

HELBURUA EGOERAREN ANALISIA

OHARRAK

LEGERIA

EB-KO JUSTIZA AUZITEGI NAGUSIA

ONDORIOAK GOMENDIOAK ARGUDIOAK

AUZITEGI GORENA

EB-REN ERREFERENTZIAK SOFT LAW-A

Europar Batasuneko zuzentaraua Sektore Publikoko Kontratuen Legea

KONTRATU ERREKURTSOEN ORGANOA

LEGEAK ARAUAK DEKRETUAK ERABAKIAK JARRAIBIDEAK

Legeen eta jurisprudentziaren araberako legezkotasunari buruzko txosten juridikoa.

Egilea: Santiago Lesmes Zabalegui

AAEE-ETAKO JUSTIZA AUZITEGI NAGUSIAK

LEHIAREN EUSKAL AGINTARITZAREN TXOSTENA

KONSTITUZIO AUZITEGIA

TXOSTENAREN XEDEA

Kontratazio publikoan genero-klausulak gehitzeko aukerak azaltzea.

01.

Legeen eta jurisprudentziaren arabera, sakontasunez aztertzea horren legezkotasuna, eta bereziki aztertzea klausula horiek sartzearen kontra izandako sententziak.

02.

Oharrak, argudioak eta ondorioak azaltzea klausulon aplikazioaz, segurtasun juridikorik handiena izateko.

03.

HASIERA

  • Lana eta familia bateragarri egiteko neurriak hartzea balioetsi edo derrigortzea.
  • Kontratu publikoen prestazioan diharduten emakumeen lan-baldintzak zaindu eta hobetzea (soldata-hobekuntzak, lurraldeko eta sektoreko hitzarmen kolektibo bat aplikatzea, langileen subrogazioa, kontratu mugagabeak, etab.).
  • Genero-ikuspegia zeharkakotasunez sartzea kontatu-exekuzioan (hizkuntzan, diagnostikoan, ebaluazioan eta jazarpenaren prebentzioan, etab.).
  • Berdintasunaren arloan gaikuntza, esperientzia eta prestakuntza balioestea. Kontratua betetzen duten langileak behartzea berdintasuneko prestakuntza jasotzera.
  • Prestazioaren emakumezko onuradunen gutxieneko ehuneko edo kopuru bat balioetsi edo eskatzea.
  • Enpresak edo entitateak genero-berdintasunari buruzko ziurtagiri bat izatea balioestea.

TXOSTENAREN XEDEA LEGEZKOAK AL DIRA GENERO-KLAUSULAK KONTRATU PUBLIKOETAN?

Kontratuen adjudikazio-irizpideak eta exekuzio-baldintza bereziak.

TXOSTENAREN XEDEA

HASIERA

EGOERAREN ANALISIA

  • Europar Batasuneko zuzentarauak eta Kontratuen Legea.
  • Testuinguru erabat mesedegarria eta gizarte-sentsibilitate handia.
  • Toki- eta erkidego-mailako araudi-garapen oparoa.
  • Orokorrean, baldintza-agirietan txertatuta.

Esparru erabat aldekoa

  • Hor jarraitzen dute legezkotasunari buruzko zalantzek, eta haiek sartzearen kontrako epaiak eta ebazpenak agertzen dira.
  • Baldintza-agirietan sartzea sustatzen duten langile tekniko eta juridikoen artean ziurgabetasuna ageri da.

Eta halere...

hasiera

DESKRIBAPENA

01

EGOERAREN ANALISIA

  • Kontratuaren objektuarekin zuzenean lotuta egotea.
  • Eskaintza ekonomiko onuragarriena.
  • Gaizki idatzitako edo proposatutako klausulak.
  • Exekuzio-baldintzek mugatutako klausulak.

Gaindituta dauden gaiak

  • Enpresaren askatasunean eskua sartzen dela.
  • Konpetentzia askea mugatzen dela.
  • Kontratazio-organoek lan-arloan eskumenik ez dutela.
  • Prestazioaren errendimendua hobetu behar dutela klausulek.

Indarrean dauden aurkako argudio juridikoak

hasiera

EPAIMAHAIEN ERAGOZPENAK

02

HASIERA

ARAZO ZEHATZAK

03

Auzitegietan, gehienbat hauek aurkaratzen dira: hitzarmen kolektiboen aplikazioari, langileen subrogazioari, soldata-hobekuntzari, kontratu mugagabeei edo gutxieneko soldata jakin batzuen aplikazioari lotutako klausulak.

Lan-alderdiei buruzko klausulak: enpresaren askatasunean eskua sartzea, kontratazio-organoek lan-arloan eskumenik ez izatea.

Gizarte- edo genero-klausulak kontratuaren errendimendua handitu edo prestazioaren kalitatean hobetzeko eskakizuna.

Argudiatu da zenbait gizarte- edo genero-klausulek ez dutela kontratuaren prestazioa hobetzen, eta ez diotela baliorik eransten prestazioari.

EGOERAREN ANALISIA

oharrak

01.

04.

02.

05.

03.

06.

Publizitatea eta gardentasuna: berariazko aipamena.

Diskrezionalitatearen kontrola

Kontratazio publikoaren printzipioak errespetatzea.

Diskriminazio geografikoa debekatzea.

Proportzionaltasuna

Kontratu-prestazioarekiko lotura.

Genero-klausulak idazterakoan beti kontuan hartu beharrekoak

hasiera

BETI KONTUAN HARTU BEHARREKOAK:(1)

KONTRATUAREN PRESTAZIOAREKIKO LOTURA

Kontratuaren prestazioaz kanpo eta kontratua betetzen duten langileez kanpo, ezin daiteke balioetsi edo derrigortu inolako gizarte- edo genero-alderdirik.Hala ere, beharrezkoa da kontuan izatea «kontratuaren objektuarekin zuzenean lotuta egotea» kontzeptua gaindituta dagoela, eta orain lotura hori zentzu zabalean ulertzen dela, SPKLren 145.6 artikuluaren arabera.6. Honako kasu honetan egongo da loturik adjudikazio-irizpide bat kontratuaren objektura: adjudikazio-irizpidea kontratu horren bidez egingo diren prestazioei lotuta dagoenean edo barne hartzen dituenean, edozein alderditan eta bizi-zikloko edozein etapatan, honako prozesu hauetan parte hartzen duten faktoreak barne: a) obren, horniduren edo zerbitzuen produkzio-, prestazio-edo merkaturatze-prozesu zehatzean parte hartzen duten faktoreak, erreferentzia berezia eginez ingurumenaren eta gizartearen ikuspuntutik jasangarriak eta bidezkoak diren produkzio-, prestazio-edo merkaturatze-moduei; b) edo bizi-zikloaren beste etapa bateko prozesu zehatzean parte hartzen duten faktoreak, baita faktore horiek substantzia materialaren parte ez direnean ere.

hasiera

Gizarte- edo genero-klausula bat sartzeko, lotura bat egon behar da klausula horren eta kontratuaren objektuaren artean. Hala, enpresaren ingurumen- edo gizarte-erantzukizuneko politikak ezingo dira balioetsi adjudikazio-fasean, ezta exekuzio-fasean derrigortu ere. Beraz, ez da posible jokabideak, alderdiak edo politikak balioetsi edo derrigortzea, produkzioaren, prestazioaren edo merkaturatzearen kontratu-exekuzioarekin loturarik ez badute. Aintzat hartu daiteke, aldiz, kontratuarekin lotura duen edozein alderdi; hura betetzen duten langileak, erabilitako materialak, baita ingurumen- eta gizarte-mailan jasangarriak eta bidezkoak diren produkzio-, prestazio- edo merkaturatze-moduekin lotutakoak, bizi-zikloko edozein etapatakoak direla ere. Kontratuaren objektuarekin lotura izatearen eskakizunari dagokionez, 2015eko apirilaren 24ko KEAANren Ebazpenak (265/2015 errek.) lanpostuen deklarazioari buruzko adjudikazio-irizpide bat baliogabetzen du, ez baita antzematen zein den lizitatzailearen plantilla-bolumenaren eta prestazioaren xedearen arteko lotura. Arrazoi bera tarteko, 2016ko otsailaren 18ko Andaluziako Juntaren KEAANren Ebazpenak (46/2016 errek.) baliogabetu egin zuen «ekonomia sozialaren garapenarekiko konpromisoa» irizpidea. Modu berean, 2017ko maiatzaren 5eko KEAANren Ebazpenak (408/2017 errek.) indargabetu egin zuen Nazio Batuen Mundu Itunaren sinatzaileak zirela frogatzen zuten lizitatzaileei 0,5 puntu emateko adjudikazio-irizpidea. Adjudikazio-irizpide orok baliozkoa izateko bete beharreko betekizunetako bat da kontratuaren objektuarekin lotura izatea. Jatorria jurisprudentzian du baldintza horrek, eta 2004/18/EE (40) Zuzentarauaren 53.1 a) artikuluan txertatu zen. Interpretazio zorrotza egiten bada, betekizun hori muga handi bat da kontratazio publikoan bigarren mailakoak diren helburuekin lotutako adjudikazio-irizpideak sartu ahal izateko. Izan ere, EBJANren Concordia Bus Finland aferari buruzko Epaiak (C-513/99, 2002ko irailaren 17koak) erakusten duenez, ingurumen-irizpide batek kontratuaren objektuarekin izan dezakeen lotura materiala a priori ezin daiteke izan bereziki zaila, zalantza gehiago sortzen dituzte halako loturek gizarte-irizpideei buruzkoak direnean. Kontzeptu eta irizpide hori, hain zuzen, EBJANren jurisprudentzian azaldu zen lehen aldiz; zehatzago esanda, Concordia Bus Finland aferan (2002). Irizpideak kontratuaren objektuarekin duen «zuzeneko lotura» horren interpretazio zorrotza guztiz gainditutzat jo zen Herbehereak vs. Batzordea kasuan EBJANren Epaiaren ondoren (C-368/10 47 afera, 2012ko maiatzaren 10ekoa). Epai horrek aztertzen du etiketa ekologikoa (EKO) eta bidezko merkataritzari buruzko etiketa (MAX HAVELAAR) Europar Batasuneko Zuzenbidearekin bateragarriak diren, te eta kafe hornidura-kontratu baten adjudikazio-prozeduraren esparruan. Epaia bereziki interesgarria da aztertzen duelako etiketa horiek onartu daitezkeen espezifikazio tekniko, adjudikazio-irizpide eta gaitasun teknikoko betekizun gisa. Hain da garrantzitsua epai hori (kontratuaren objektuari zer dagoen lotuta eta zer ez zehazten du), ezen zuzentarauaren edukian jasota geratu baitzen, eta, ondorioz, kontratu publikoei buruzko 9/2017 Legean (145.6 artikuluan) eraman zen. Hala, jurisprudentziaren betekizuna positibizatu egin da honako hauetan: 2014/24/EB Zuzentarauan zehazten diren zehaztapen teknikoekin [42.1 eta 3 a) artikuluak]; etiketentzako irizpideekin [75. kontuan hartuzkoa; 43.1 a) artikulua]; aldaketekin (45.1 artikulua); hautaketa-irizpideekin (58.1 artikulua); adjudikazio-irizpideekin (67.2 artikulua) eta, azkenik, exekuzio-baldintzekin (104. kontuan hartuzkoa; 70. artikulua). 2014/24/EB Zuzentarauko berrikuntzetako bat da ezaugarri sozialak eta berrikuntzari buruzkoak berariaz aipatzen direla artikuluetan, adjudikazio-irizpideetan jaso litezkeen aspektu gisa (67.1 artikulua). Dena den, araubide berriaren ezaugarri aipagarriena ez da, beharbada, berariazko aipamen hori, baizik eta, oraindik ere adjudikazio-irizpideek kontratuaren objektuarekin lotura izatea eskatu arren, betekizun hori malgutu egin dela. Modu horretan, lotura horrek ez du esan nahi baloratu beharreko elementua fisikoki prestazioan sartu behar denik. Horrela kodetu da aurrez aipatutako Herbehereak vs. Batzordea aferari gaineko epaiaren doktrina. Hala, zuzentarauaren 67.3 artikuluak honakoa xedatzen du: «Adjudikazio-irizpideak kontratu publikoaren objektuarekin lotuta daudela iritziko da kontratu hori betetzeko beharrezkoak diren lan, hornidura edo zerbitzuei lotuta daudenean, kontratuaren alderdi guztietan eta haren bizi zikloaren etapa guztietan, ondorengo hauetan esku hartzen duten faktoreak barne: a) lanen, horniduren edo zerbitzuen produkzio-, prestazio- edo merkaturatze-prozesu espezifikoan; b) beren bizi-zikloko beste edozein etapatako prozesu espezifikoetan, baita aipatutako faktoreak sustantzia materialaren parte ez badira ere». Zailtasunak «produkzio- eta prestazio-prozesu ezpezifiko» bat zer den zehazteko orduan iritsi dira. Eta zalantza horiek hizpidera ekarri dira zuzentarauaren 67.3 artikuluan ez delako adjudikazio-irizpide gisa ageri kontratuaren exekuzioan diharduten langileen lan-baldintzei buruzko erreferentziarik. Beste modu batean esanda, zuzentarauaren kontuan hartuzkoetatik ondorioztatzen da biztanle talde babesgabeen kontratazioa babestu behar dela. Alabaina, ez da berariaz adierazten zuzentarauak prestazioa betetzeaz arduratuko diren langileen lan-baldintzak hobetu ditzakeenik. Argi utzi behar da zuzentarauaren 92. kontuan hartuzkoak honakoa adierazten duela: «Kalitate-prezio erlazio onena eskuratzeko, zuzentarau honek gizarte- eta ingurumen-alderdiak barne hartzen dituzten adjudikazio-irizpide posibleen zerrenda zehaztugabe bat dakar». Kontua ez da erretorikoa bakarrik, ezta gure errealitate praktikoaz kanpokoa ere. Izan ere, kontratuaren exekuzioan diharduten langileen zenbait lan-baldintza bermatzera bideratutako irizpideen onargarritasunak irizpide-desberdintasun handia eragin du zenbait kontratu-errekurtsoen auzitegi autonomikoren –bereziki Madrilgo KPAA eta Aragoiko KPAA– eta KEAANren artean. Esaterako, Madrilgo KPAAren 2016ko otsailaren 3ko ebazpenak eta Aragoiko KPAAren 2016ko abuztuaren 30eko erabakiak lana eta familia bateragarri egiteko plan baten existentzia balioesteari buruzko adjudikazio-irizpide bat onartu zuten; antzeko irizpide bat, ordea, baliogabetu egin zuen KEAANren 2017ko uztailaren 27ko epaiak, eta emandako arrazoia izan zen lana eta familia bateragarri egitea ez zetorrela bat kontratuaren objektuarekin. Ikusten denez, bereziki polemikoa izan da kontratuaren indarraldi osoan estatuko sektoreko hitzarmena aplikatzeko konpromisoari buruzko adjudikazio-irizpidea. Irizpide hori onartu egiten du Madrilgo Erkidegoko Kontratazio Publikoko Administrazio Auzitegiak, Madrilgo JANren 2017ko ekainaren 7ko epaiak baliogabetu arren. Bere aldetik, KEAANk ere ezeztatu izan du estatuko hitzarmena aplikatzeko konpromisoa ezarri daitekeenik adjudikazio-irizpide gisa, 2016ko abenduaren 16ko ebazpenean, besteak beste.

BETI KONTUAN HARTU BEHARREKOAK:(2)

PROPORTZIONALTASUNA

Genero- edo gizarte-irizpideari ematen zaion puntuazioak prestazioaren edukiarekiko eta ezaugarriekiko proportzionala, arrazoizkoa, justifikatua eta koherentea izan behar du. Ohikoak dira genero- edo gizarte-irizpideari puntuazio osoarekiko gehiegizko haztapena emateagatik sortzen diren errekurtsoak.Europako jurisprudentziak xedatuko lukeen gisan esanda, gizarte irizpideak ez du «distortsio bidegaberik» eragin behar. Adjudikazio-irizpideek proportzionaltasun-printzipioa errespetatu behar dutela berariaz adierazten da SPKLren 145.5.b) artikuluan.

HASIERA

Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiaren (NKPAA)24 45/2016 Erabakiak lanak garatzeko talde teknikoan emakumeak egotea hobesten zuen esleipen-irizpidearen deuseztasuna deklaratu zuen. Argudio juridikoaren oinarria izan zen klausula ez zela proportzionala baremoaren guztizkoarekiko, ezta kontratuaren eduki eta ezaugarriekiko ere. Kontratu Errekurtsoen Administrazio Auzitegi batzuen erabakietan, gizarte-klausularen onargarritasuna proportzionaltasun-printzipioaren arabera neurtzen da; hau da, irizpide horrek ez du izan behar neurriz kanpo haztatutako baliorik. Esate baterako, KEAANren 2017ko apirilaren 21eko Ebazpenean honako hau adierazten da: «Subjektiboen balioaren barruan, enpleguaren kalitaterako 20 puntu gordeta, nabarmen garrantzi handiagoa ematen zaio horri zerbitzua emateko lan-planari baino, eta, aldi berean, puntuazio osoaren ehuneko handi bat da, kontratua adjudikatzeko erabakigarria izan daitekeena». Dena dela, ez da Kontratu Errekurtsoen Auzitegi guztiek aho batez eskatzen duten baldintzatzaileetako bat. Ikus Madrilgo KPAAren 2017ko urtarrilaren 18ko erabakia. Irizpide hauek automatikoki baloratu ziren: prezioa (75etik 10 puntu), kontratuaren indarraldi osoan estatuko hitzarmena aplikatzea (75etik 25 puntu), ordainketa-sistema hobetzea –soldataren ordainketa hilabeteko lehen hiru egunetan egitea eta estatuko hitzarmenak baino ordainsari hobeak izatea– (75etik 25 puntu) eta ordu gehigarrien poltsa (15 puntu). Ebazpenean honako hau ezartzen da: «Alegatutako puntuazioaren ustezko proportzionaltasunik ezari dagokionez, aipatutako irizpideei emandako puntuazioa haren aplikazioan exekuzio-baldintza bihur litekeela pentsa litekeen arren, exekuzio-baldintza izanik ere, halako irizpideak onartuak izan dira doktrinan, errekurtsogileak berak onartzen duenez». Europako jurisprudentziak xedatuko lukeen gisan esanda, irizpide estrategikoak ez du «distortsio bidegaberik» eragin behar. Aurrez aipatutako Wienstrom epaian, EBJANk adierazten du ingurumeneko adjudikazio-irizpideari («iturri berriztagarrien bidezko energia-hornidura») % 45eko haztapen-koefizientea adjudikatzea ez dela bere horretan Europar Batasuneko arauek ezartzen dutenarekin bateraezina, kontratazio publikoari dagokionez. Halako irizpideak ezartzeko muga «distortsio bidegaberik» ez eragitea da. Eta kasu honetan halako distortsiorik eragiten dela baztertzeko, honakoak egiaztatzen ditu: a) lehentasuna ematen zaiola zifratan eman daitekeen irizpideari, prezioaren irizpideari esleitzen zaion koefizientea hamar puntu handiagoa baita ingurumen-irizpideari esleitu zaiona baino; b) irizpidea erabilgarria dela ingurumena babesteko, Europako Erkidegoak eta estatu kideek klima-aldaketaren aurka borrokatzeko konpromisoa hartu dutelako eta aldaketaren kausa nagusia diren berotegi-efektuko gas-emisioak murrizten laguntzen duelako; eta c) Europar Batasuneko zuzenbideak, zehatzago esanda, 2001/77 Zuzentarauak, aitortzen duela helburuaren garrantzia. Hala, esaterako, azpimarratu da ez dela finkatu ingurumen-izaerako adjudikazio-irizpideei esleitu ahal zaien gehieneko haztapenik. Dena den, kontuan hartu beharko da hautaketa fasean egindako ebaluazio bat bera ere ez dela bikoiztu behar. Bide horri jarraikiz, Europako Batzordeak honako hauek kontuan hartzea gomendatzen du: a) ingurumen-helburuek zenbateko garrantzia duten kontratuan, beste zenbait alderdiren aldean, esaterako, kostuaren eta kalitate orokorraren aldean; b) alderdi horiei zenbateraino heltzen zaien hobeto adjudikazio-irizpideetan, zehaztapen, aukeratzeko irizpide eta exekuzio-klausulen ordezko edo horien gehigarri gisa; c) adjudikazio-faseko zenbat puntu esleitzeko «ahalmena» izango duen organo kontratugileak. Hori guztia produktu/zerbitzuen eta merkatuko baldintzen araberakoa izango da. Azken finean, ez dago plangintza abstraktu bat, zeinaren bidez a priori zehaztu baitaiteke adjudikaziorako gizarte- edo genero-irizpideei esleitu dakiekeen gehieneko haztapen-balioa, eta, beraz, balio hori soilik zehaztu ahalko da, beste hainbat aldagairen artean, proiektatutako kontratazioaren bidez bilatzen den helburua lortzeko zenbateko ekarpena egiten duten sakon aztertuta. Azkenik, beste batzuetan exekuzio-baldintzak eragina du enpresak kontratuaren exekuzioan egin ditzakeen kontratazioetan. Hala, Andaluziako KEAAren 2015eko uztailaren 23ko Ebazpenak (92/2015 errek.) exekuzio-baldintza baliozkotzat hartzen du langile berrien ehuneko jakin bat emakumeak izateko betebeharra, langileen kontratazio berriak egin behar diren kasuetan. Modu berean, subrogazio egonkorraren xede izan daitezkeen langileen aldi baterako kontratuak bihurtzea. Bere aldetik, Madrilgo KEAAren 2016ko urriaren 6ko Ebazpenak (219/2016 errek.) berretsi zuen legezkoa zela baldintza-agiri batean exekuzio-baldintza berezi gisa ezartzea kontratuaren exekuzio-epean zehar enpresa adjudikaziodunak bete eta bermatu beharko duela kontratazio berrien, bajen edo ordezkapenen gutxienez % 30 mugagabea izatea.

BETI KONTUAN HARTU BEHARREKOAK:(3)

TOKI- EDO GEOGRAFIA-ARRAZOIENGATIK DISKRIMINATZEKO DEBEKUA

Diskriminatzeko debekua oinarrizko eskakizun funtsezkoetako bat da kontratazio publikoan eta bereziki eragiten die adjudikazio-irizpideei, kontratuaren enpresa adjudikazioduna nor izango den irizpide horiek ebazten dutelako. Horri dagokionez, jurisprudentzia guztiak aho batez debekatzen du zuzenean edo zeharka diskriminatzailea izan daitekeen irizpide edo baldintza oro kontratuan sartzea. Irizpide bat diskriminatzailea da tokiko edo herrialdeko enpresek bakarrik bete badezakete, edo horientzat betetzeko errazagoa bada beste eskualde edo estatu kide batzuetako lizitatzaileentzat baino.

hasiera

BETI KONTUAN HARTU BEHARREKOAK:(4)

PUBLIZITATEA ETA GARDENTASUNA

EBJANren jurisprudentziak oinarriak ezarri zituen gizarte- eta genero-irizpideek publizitate egokia izan zezaten. Hala, 1988tik (Beentjes afera) aurrera betebeharretako bat da gizarte-irizpideak aipatzea kontratuaren lizitazio-iragarkian. EEJAren 2003ko epaiak (C-421/01, Traunfellner GmbH afera) honako hau zehazten du: «Lizitatzaileak informatuta egon daitezen ahalbidetzen du baldintza-agirian aipatze hutsak. Izan ere, gardentasuneko betebehar bat da, zeinaren helburua baita lizitatzaileei emandako tratuan berdintasun-printzipioa bermatzea, bete beharrekoa baita kontratu publikoak adjudikatzeko prozedura orotan». Betebehar hori finkatu egin da eta SPKLk eta 2014/24/EB Zuzentarauak barne hartu dute; eskatzen dute baldintza-agirian edo lizitazio-iragarkian berariaz aipatzeko eta, gainera, ahal denean, esleitzen zaien garrantziaren arabera beheranzko hurrenkeran argitaratzeko, kontratistek jakin ahal izateko hor daudela eta zer irismen daukaten. Hala, kontratua aukeratu eta adjudikatzeko irizpide guztiak gardenak izatea bermatu nahi da, eta enpresa lizitatzaileei tratu berdina ematen zaiela.

hasiera

BETI KONTUAN HARTU BEHARREKOAK:(5)

DISKREZIONALITATEAREN KONTROLA

EBJANk botere adjudikatzailearen diskrezionalitatea kontrolatzeko eta mugatzeko eskatzen du, hala eskaintzen balorazioan, nola alderdi ekonomikoetan, baina gizarte-irizpideetan egiten du azpimarra. Hori dela eta, EBJANk, Bus Concordia Finland aferan (2002), adierazi zuen irizpideak ezin direla konfiguratu botere adjudikatzaileari aukeratzeko askatasuna ematen dioten eran, eta gizarte-irizpideak sar daitezkeela, baina botere adjudikatzailearen diskrezionalitatea mugatu egin behar dela. Beharrezkoa da aipatutako irizpideen balorazioari mugak jartzea. Botere adjudikatzailearen diskrezionalitatea mugatzeko eskakizunari dagokionez, EBJANren jurisprudentziak adierazten du sartzen diren irizpide ez-ekonomikoak kontrolatzeko modukoak izan behar direla, baita proportzionatuak ere (EVN and Wienstrom afera [2003]). Ondorioz, irizpideak konfiguratzen diren moduak aukera eman behar du lizitatzaileek emandako informazioen zehaztasuna modu eraginkorrean kontrolatu ahal izateko. Diskrezionalitateak kontrol-parametro nahikoak izan behar ditu, erabakiaren gaineko kontrola nahikoa eta egokia dela ziurtatuz, Horren harira, gure gomendioa da beti irizpide objektiboak ezartzea (eta ez balio-iritzien mende daudenak) eta sistema objektiboak ezartzea betetze-maila egiaztatu eta kontrolatzeko.

hasiera

BETI KONTUAN HARTU BEHARREKOAK:(6)

KONTRATAZIO PUBLIKOAREN PRINTZIPIOEI DAGOKIENEZ

Lehia aske, tratu-berdintasun eta kokatzeko askatasunaren printzipioei dagokienez, honako bi alderdi hauek ditu:

  • Batetik, ez ezartzea abantailarik enpresa edo entitate mota jakin batzuentzat, izan arrazoi geografikoengatik (tokiko enpresei laguntzea), izan sozietate tipologiagatik (kooperatibak edo elkarteak sozietate mugatuen aurrean), helburu sozial edo estatu-helburuengatik, edo irabazi-asmorik ez dutelako.
  • Bestetik, ez mugarik ezartzea enpresa edo entitateak sartzeari, alderdi sotilagoa izan daitekeena eta aipatutako diskriminazio mota ororen debekuarekin lotura duena.

HASIERA

?

?

Legezkoak al dira genero-klausulak?

Bai, legezkoak dira, zalantzarik gabe.

Eta bi gomendio ezarriko ditugu baldintza-agirietan sartzeko.

Lehenengoa: Klausula motak bereiztea izan ditzaketen zailtasunen arabera

hasiera

EZTABAIDA JURIDIKORIK SORTZEN EZ DUTEN KLAUSULAK

01

02

04

Emakumeen kontratazioarekin lotutako klausulak

  • Emakumeen ehunekoa kontratua betetzen duten langileen artetik.
  • Emakumeak kontratatzea erantzukizuneko edo kudeaketako lanpostuetarako.
  • Kontratazio berrietan emakumeak kontratatzea.
  • Indarkeria matxistaren biktima izan diren emakumeak edo gizarte-desabantailako egoeran dauden emakumeak kontratatzea.

Kontratuaren prestazioan berdintasunari dagozkien ekintzei buruzko klausulak

  • Kontratua betetzen duten langileentzako berdintasuneko prestakuntza.
  • Kontratu-prestazioaren barruan sexu-jazarpena eta sexu arrazoiengatiko jazarpena saihestu eta horiei aurre egiteko protokoloa edo neurriak.
  • Prestazioan hizkera eta irudi inklusiboak eta ez-sexistak erabiltzea edo horretarako protokoloa edo neurriak.
  • Genero ikuspegiarekin egindako laneko segurtasun eta osasunerako prebentzioa kontratua betetzen duten langileentzako.
  • Lana, familia eta bizitza pertsonala bateragarri egiteko neurriak kontratua betetzen duten langileentzat, edo onuradun zein erabiltzaileentzat.
  • Kontratu-prestazioa genero-ikuspegiarekin diseinatu eta ebaluatzea.

Enpresa lizitatzaileari buruzko klausulak

  • Kualifikazioa eta esperientzia berdintasun-arloan.
  • Ziurtagiria edo bereizgarria berdintasun-arloan.

03

Prestazioaren onuradunekin lotutako klausulak

  • Kontratu-prestazioaren onuradun edo erabiltzaile diren emakumeen kopurua edo ehunekoa.
  • Sexuaren arabera bereizitako datuak.

hasiera

ZALANTZA JURIDIKOAK SORTZEN DITUZTEN KLAUSULAK

Kontratu publikoa betetzen duten langileen lan-alderdiei buruzko klausulak

  • Erreferentziako hitzarmenak hala eskatu ezean, langileak subrogatzea.
  • Hitzarmenak edo legeriak ezartzen duena baino gutxieneko soldata altuagoa aplikatzea.
  • Soldataren edo lan-baldintzen hobekuntzak aplikatzea.
  • Aldi baterako kontratuak mugagabe bihurtzea edo enplegu mugagabetzat hartzea.
  • Lanaldi partzialeko kontratuak lanaldi osoko bihurtzea, edo lanaldi osokotzat hartzea.

Bigarrena: Argudio juridiko egokiak erabiltzea.

GENERO-KLAUSULAK EZARTZEAREN ALDEKO ARGUDIO JURIDIKOAK

Kontratuen Legeak berariaz arautzen du.

Hainbat eta hainbat arau eta baldintza-agirik jasotzen dute.

Europar Batasuneko jurisprudentziak baieztatzen du.

Auzitegi Gorenak berresten du.

Lege-derrigortasun bat eratzen du desberdintasun iraunkor baten gainean.

Europako erreferentziek eta arauek gomendatzen eta baimentzen dute.

Lehiaren Euskal Agintaritzak egiaztatzen du.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bermatzen du.

Jurisprudentzia oparoa du alde.

HASIERA

Kontrako epai gehienak Kontratuen Lege berria baino lehenagokoak dira.

LEGEAK EZ DU BAIMENTZEN

1

hasiera

1

LEGEAK EZ DU BAIMENTZEN

Kontrako epai gehienak Kontratuen Lege berria baino lehenagokoak dira.

HASIERA

«Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legeak (9/2017 Legea) ezarritakoari bagagozkio, ikusiko dugu nola ez den espresuki baliozkotzat jotzen hizpide dugun adjudikazio-irizpidea: sektoreko hitzarmen kolektibo aplikagarrian ezarritakoa baino soldata handiagoa».

Kontratu Errekurtsoen Administrazio Auzitegi Nagusiaren 480/2021 Ebazpenak honako hau dio:

Ez al duzue SPKL berria irakurri?

1

1

LEGEAK EZ DU BAIMENTZEN

hasiera

«Baietsi egiten da aurkeztutako errekurtsoa. eta baliogabetu administrazio-klausula partikularren agiriaren 10.1 klausulan jasotako adjudikazio-irizpidea, hots, Berdintasuna Enpresan bereizgarriaren jabe izatea, ez baitago zuzenean lotuta kontratuaren objektuko prestaziora».

Kontratu Errekurtsoen Administrazio Auzitegi Nagusiaren 972/2018 Ebazpenak honako hau dio:

1

LEGEAK EZ DU BAIMENTZEN

Ez al duzue SPKL berria irakurri?

hasiera

+ info

Lorem ipsum dolor sit amet, cons ectetuer adipiscing elit, sed diam nonummy nibh euismod tincidunt ut laoreet dolore magna aliquam erat

1

Administrazio publiko guztiak ote dabiltza gaizki genero-klausulak beraien baldintza-agirietan sartzen? Ala arauak, dekretuak edo jarraibideak onartu dituzte gizarte- eta genero-klausulak modu orokorrean eta nahitaez sartzeko baldintza-agirietan?

LEGEAK EZ DU BAIMENTZEN

HASIERA

Justu kontrakoa gertatzen da, gizarte- eta genero-klausulak Europako legeek eta jurisprudentziak onartu zituen lehenik.

EUROPAR BATASUNEKO ZUZENTARAUEK ETA EUROPAKO JURISPRUDENTZIAK EZ DUTE BAIMENTZEN

2

HASIERA

«Ez dira partikularren eta enpresen eremu juridikoan zuzenean eta nahitaez eragiten duten arlo juridikoko eta lan-arloko arau-xedapenak. Foru-arauak kontratuei buruzko irizpide batzuk zehazten ditu, edo klausula orokorrak, aipatu erakunde horren mendeko sektore publikoari zuzenduta daudenak. Hala, enpresa lizitatzaileei sinatu dezaketen kontratuaren bidez eragingo liekete, kontratu horretan ageri diren betebeharren kariaz, baina ez legeek edo arau juridikoek horretara derrigortuta».

KONTRATAZIO-ORGANOEK EZ DUTE ESKUMENIK LAN-ARLOAN

3

Euskal Autonomia Erkidegoko ANren 603/2014 Epaia, 2014ko abenduaren 30ekoa.

HASIERA

«Kasu horretan ez dira arautzen adjudikazioduna izango den enpresako langileen lan-baldintzak, ezta lizitatzaileentzat derrigortasun orokor bat ezarri ere; guztiz kontrakoa baizik, baldintza-agiriak saritu egiten du, puntuazio jakin baten bidez, gutxienez, estatuko hitzarmenak ezartzen dituen adinako soldatak ordaintzea, eta lizitatzaileak aukera du...».

179/2017 Ebazpena, Madrilgo Erkidegoko Kontratazio Publikoko Administrazio Auzitegiarena.

3

KONTRATAZIO-ORGANOEK EZ DUTE ESKUMENIK LAN-ARLOAN

hasiera

LEHIA ASKEA URRATZEN DA

Gizarte- eta genero-klausulei buruzko epai askok ez diote gauza bera

«... gizarte-hobekuntzak aztertu ondoren, kontratuaren objektuarekin lotura dutela eta puntuazioan beharrezkoa den proportzionaltasuna gordetzen dutela ikusirik (0 eta 5 punturen artean), ondorioztatu behar dugu ez direla zuzenbidearen aurkakoak, ez dutelako berdintasuna eta lehia desitxuratzen dituen elementurik...».

210/2016 Ebazpena. KONTRATU ERREKURTSOEN ADMINISTRAZIO AUZITEGI NAGUSIA.

«Genero-ikuspegia duten adjudikazio-irizpideak ezartzeak ez luke, berez, lehia mugatu behar, ez baitu lizitazioan sartzea mugatzen duen hesirik sortzen».

LEHIAREN EUSKAL AGINTARITZAKontratazio publikoan genero-klausulak aplikatzeari eta horrek lehian dituen ondorioei buruzko txostena.

4

hasiera

Auzitegi Gorenaren Epaia, 2016ko ekainaren 2koa (852/2015 Errekurtsoa).

Kontrara: berdintasuna bermatzen da eta dumping soziala saihesten da

«[errekurtsogileak] ez du zehazten zergatik eragotziko lukeen lehia askea foru-arauak aipatzen dituen gizarte-klausulak kontratuen baldintza-agirietan sartzeak, ezta zeintzuk diren tokiko hitzarmenetik datozen baldintzak ere».

«Berdintasuna agerian geratzen da, baldin eta eskaintzak kostu-berdintasunean konparatzen badira; berdintasun gutxiago dago “atzean geratu diren” hitzarmenetatik eratorritako soldata desberdinekin lehiatzen denean, lehia benetan desitxuratu daitekeelako».

40/2018 Ebazpena, Madrilgo Erkidegoko Kontratazio Publikoaren Administrazio Auzitegiarena.

2016ko uztailaren 14ko 72/2016 Erabakia, Aragoiko Kontratazio Publikoaren Administrazio Auzitegiarena.

«Halako klausulek, lehia ez mugatzeaz gain, berdintasun-printzipioa bermatzen dute».

4

LEHIA ASKEA URRATZEN DA

hasiera

http://www.obcp.es/sites/default/files/documentos/documentos_Acuerdo_072_2016_d560f0d6.pdf

Auzitegi Gorenaren Epaia, 2016ko ekainaren 2koa (852/2015 Errekurtsoa).

Kontrara: berdintasuna bermatzen da eta dumping soziala saihesten da

«[errekurtsogileak] ez du zehazten zergatik eragotziko lukeen lehia askea foru-arauak aipatzen dituen gizarte-klausulak kontratuen baldintza-agirietan sartzeak, ezta zeintzuk diren tokiko hitzarmenetik datozen baldintzak ere».

«Berdintasuna agerian geratzen da, baldin eta eskaintzak kostu-berdintasunean konparatzen badira; berdintasun gutxiago dago “atzean geratu diren” hitzarmenetatik eratorritako soldata desberdinekin lehiatzen denean, lehia benetan desitxuratu daitekeelako».

40/2018 Ebazpena, Madrilgo Erkidegoko Kontratazio Publikoaren Administrazio Auzitegiarena.

2016ko uztailaren 14ko 72/2016 Erabakia, Aragoiko Kontratazio Publikoaren Administrazio Auzitegiarena.

«Halako klausulek, lehia ez mugatzeaz gain, berdintasun-printzipioa bermatzen dute».

4

LEHIA ASKEA URRATZEN DA

hasiera

http://www.obcp.es/sites/default/files/documentos/documentos_Acuerdo_072_2016_d560f0d6.pdf

Noski ezetz, kontratazio-organoak lizitazio publiko guztietan ezartzen baitu zer kontratatu nahi duen eta zer baldintzatan.

«Exekuzio-baldintza hori ere ez da sartzen langileen eta enpresaren arteko harremanetan, ezta enpresaren politika orokorrean ere (enpresa-hitzarmenak edo banakako kontratuak sinatu ditzake lan-erregulazioaren arabera). Baldintza horren xede bakarra da prestazioa gizarte-baldintza jakin batzuetan eman dadila, baita, behar bada, zerbitzua ingurumen-baldintza jakin batzuetan ere. Horretarako, ez da beharrezkoa enpresak politika orokorrean aipatu alderdia barnean hartzea, eta enpresa ezin daiteke diskriminatu hala ez egiteagatik edo politika zehatz hori inposatzeagatik. Baldintza-agiriek ezin dute kontratu-exekuzio egokia neurriz gain arautu, eta enpresaren antolamenduan eragin, baina elkarte errekurtsogileak ez du azaltzen zer-nola mugatu dezakeen enpresa-askatasunerako eskubidea edo merkatu-jarduera kontratuaren aurrekontuaren edo prezioaren kontura soldata-maila jakin bat ordaintzeak, zeina administrazioak ordainduko baitu».

972/2018 Ebazpena, Madrilgo Erkidegoko Kontratu Errekurtsoen Administrazio Auzitegiarena.

Exekuzio-baldintza funtsezko baten gaineko errekurtso bat bideratu da, kontratuaren iraunaldian segurtasun-enpresen estatuko hitzarmen kolektiboan jasotako soldata-taula aplikatzeko eskatzen duena.

ENPRESA-ASKATASUNEAN ESKU HARTZEA DAKAR

5

hasiera

«Hala, adibidez, onargarria litzateke energia-hornidurako kontratu batek adjudikazio-irizpide gisa ezartzea energia iturri berriztagarrietakoa izan behar dela, CO2-rik ez aireratzeko, baina ezingo du inposatu enpresa-politika horixe izatea, enpresak bere funtzionamenduan iturri emisio-sortzaileetako energia-banaketa barne hartzea eragotziz».

33/2018 Ebazpena, Madrilgo Erkidegoko Kontratazio Publikoaren Administrazio Auzitegiarena.

5

ENPRESA-ASKATASUNEAN ESKU HARTZEA DAKAR

Ez da ezer inposatzen enpresa-politikan, baizik eta kontratu publiko jakin bat betetzeko modu zehatzean.

hasiera

9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena.

145. artikulua. Adjudikazio-irizpideak. 1. Kontratua adjudikatzeko, adjudikazio-irizpide ugari erabiliko dira, kalitate-prezio erlazio onenean oinarrituta. 2. Kalitate-prezio erlaziorik onena irizpide ekonomiko eta kualitatiboen arabera ebaluatuko da. Kalitate-prezio erlazio onena ebaluatzeko kontratazio-organoak ezartzen dituen irizpide kualitatiboek ingurumen-alderdiak edo alderdi sozialak jaso ahalko dituzte.

6

GENERO-KLAUSULEK ERRENDIMENDUA HOBETU BEHAR DUTE EDO ABANTAILA EKONOMIKO BAT EKARRI

Bada ez, SPKLk ez dio halakorik, ezta zuzentarauak ere; kalitate-prezioa dute mintzagai biek eta irizpide kualitatiboak onartzen dituzte, gizarte-irizpideak barne.

hasiera

Auzitegi Gorenaren Epaia, 1997ko maiatzaren 23koa.

«Ez zaio jarraitu eskaintza ekonomiko onenaren adjudikazio-irizpideari, baizik eta interes orokorrarentzat onuragarriena izateari; legegileak, interes orokor horiek aintzat hartuz, erabaki du lan-eginkizunetan emakumeak dauzkaten enpresak hobestea».

Extremadurako JANren Epaia, 2009ko uztailaren 16koa.

«Administrazioa ez dago behartuta prezio hoberena onartzera, baizik eta interes publikorako mesedegarriena den eskaintza onartzera».

6

Bada ez, eta estatuko eta Europako jurisprudentzia ugari dago argudio horiek bertan behera uzten dituena.

Concordia Bus afera (2002). C-513/99).

«Baiki, ezin daiteke baztertu aldagai erabat ekonomikoak ez direnek eragina izatea erakunde adjudikatzaileak eskaintza bati eman diezaiokeen balioan».

GENERO-KLAUSULEK ERRENDIMENDUA HOBETU BEHAR DUTE EDO ABANTAILA EKONOMIKO BAT EKARRI

hasiera

«Klausula sozialak balorazio-irizpide gisa txertatuta, araudiaren xedea ez da kontratuen kostua handitzea, baizik eta kalitate/prezio erlazio onuragarrieneko eskaintza gainerako irizpideekin batera identifikatzen laguntzea. Prezioaz bestelako irizpideak daudenez, gerta liteke kontratua adjudikatzea eskaintza ekonomikoena ez denari. Izan ere, eskaintza onena eta eskaintza merkeena ez dira gauza bera. Esan gabe doa, eskulan masiboa duen kontratu batean soldatak igoz gero, adjudikazioaren amaierako kostua handitzen da nahitaez, baina horrek ez du esan nahi, a priori, eskaintza hori ez denik onena kalitate/prezio erlazioaren ikuspuntutik.Kontratazio publikoaren ikuspegi berriarekin bat, bete nahi den beharra behar bezala betetzeak izan behar du xedea, eta, beraz, pentsatzekoa denez, kalitate onenarena uko egin ezineko printzipioa izan behar da erabakia hartzean. Are gehiago, administrazio onaren printzipioa behar bezala aplikatzeko elementuetako bat da (2018ko otsailaren 28ko EBJAE, Vakakiskai Synergates, eginbidearekin lotzen duena).Ez dira nahasi behar prezioa eta balioa. Efizientzia-printzipioa ezin da interpretatu eredu ekonomizistetatik bakarrik; aitzitik, zerbitzua ematean kalitate-estandar egokia bermatzeko ahalegina egin behar da. Hau da, efizientzia-printzipioa egituratzeko, prestazioaren kalitatea bermatzea izan behar da xedea, hori baita funts publikoak egoki bideratzen direlako adierazpena. Hori horrela, kalitate hobeak lotura garbia du efizientzia hobearekin, eta, beraz, administrazio onarekin, funtsezko eskubidea den heinean».

6

208/2019 Ebazpena. Madrilgo Erkidegoko Kontratazio Publikoaren Administrazio Auzitegiarena..

GENERO-KLAUSULEK ERRENDIMENDUA HOBETU BEHAR DUTE EDO ABANTAILA EKONOMIKO BAT EKARRI

hasiera

6

Beraz: Legezkoa al da estetika baloratzea eta ez baloratzea emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako eskubide funtsezkoa jorratzen duten genero-klausulak?

Mischo abokatu nagusiaren ondorioak, Concordia Bus Finland, C-513/99 aferakoak, 2001eko abenduaren 13an aurkeztuak.

«“Ekonomiko” kontzeptua oso zentzu zabalean ulertu ezean, uste dut oso zaila dela irizpide estetiko batek izaera ekonomikoa izatea. A fortiori, ez dut ulertzen zer zentzutan izan litekeen zuzeneko abantaila ekonomiko bat erakunde adjudikatzailearentzat».

GENERO-KLAUSULEK ERRENDIMENDUA HOBETU BEHAR DUTE EDO ABANTAILA EKONOMIKO BAT EKARRI

hasiera

«Baina ez du berariaz esaten adjudikazio-irizpide bat zuzenean kontu horiei buruzkoa izan daitekeenik, baizik eta helburu horiei buruzkoa, eta are gutxiago ahalbidetzen duenik legezko gutxieneko atalaseek eskatutakoaren gainetik egitea».

Kontratu Errekurtsoen Administrazio Auzitegi Nagusiaren 480/2021 Ebazpenak honako hau dio:

EZIN DA LEGEZKO GUTXIENEKOETATIK GAIN DERRIGORTU EDO BALORATU

7

Ez da egia, eta balio beza adibide gisa desgaitasuna duten pertsonen kontratazioak.

hasiera

Europar Batasuneko Zuzentarauko beste adibide bat

7

EZIN DA LEGEZKO GUTXIENEKOETATIK GAIN DERRIGORTU EDO BALORATU

hasiera

Logikarik sinpleena erabiliz eta prozedura-teknika ezagutuz gero, argudio zentzugabea da adjudikazio-irizpideek edo exekuzio-baldintza bereziek ez dutela baimentzen nahitaezko betebeharrak gainditzen dituzten gizarte- , lan- eta genero-irizpideak ezartzea. Horietatik haratago joatea da kontua, hain zuzen ere. Horixe bakarrik behar genuen, enpresa adjudikaziodunek derrigorrezko legeak ere ez betetzea! Lege-betebeharrak betetzea bera ezarrita dago SPKLren 129. artikuluan eta 2014/24/EB Zuzentarauaren 18. artikuluan. Adjudikazio-irizpideek eta exekuzio-baldintzek ahalbidetzen dute gutxieneko estandarretan zehaztutakoa baino gehiago gaindi eskatu eta baloratzea.

Absurdoa da. Beti hala balitz, genero-klausulak lege-betebehar bat errepikatzera mugatuko lirateke.

7

EZIN DA LEGEZKO GUTXIENEKOETATIK GAIN DERRIGORTU EDO BALORATU

hasiera

C-368/10 Afera, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiarena. (2012)

KONTRATUAREN OBJEKTUAREKIN LOTURA ZORROTZA.

«... ez da beharrezkoa adjudikazio-irizpide bat produktuaren ezaugarri propio bati buruzkoa izatea, hots, materialki produktuan txertatutako elementu bat izatea».

«... azukrearen zaporea, zentzu hertsian, hura eskuratzeko modua bidezkoa izateak edo ez izateak aldatzen ez duen arren, merkatura bidezkoa ez den modu batean iritsitako produktu batek zapore mikatzagoa uzten du bezeroen ahoan, beraien erantzukizun soziala zein den baitakite».

Juliane Kokott EBko abokatu nagusiaren ondorioak, EBJANren C-368/10 aferari buruzkoak.

8

Kontu hau jada duela hamar urte argitu zen Europako jurisprudentzian

hasiera

Legeak argiak dira zentzu horretan, eta ebazpen gutxi dira oraindik ez direnak jabetu.

«Kontratuaren objektuarekiko loturari dagokionez, 2014/24/EB Zuzentarauan eta 2017ko SPKLren 145.6 artikuluan argi eta garbi adierazita dago kontzeptu tradizionalari gehitutako ohar bat, zeina ulertzen baita kontratuaren objektuari gehitutako eduki material gisa. Egia esan, jurisprudentziari buruzko aurretiko interpretazioa jaso eta kodetu egiten da, izan ere, aurrez aipatutako EBJANren 2012ko maiatzaren 10eko Epaiak (Batzordea/Herbehereak 368/10 afera) kontratuaren objektuaren eta irizpidearen arteko loturari buruzko interpretazio hertsia gainditzen du. Kontzeptu hori malguago eta zabalagotzat hartzen da, eta ez da eskatzen fisikoki prestazioan sartzeko. Ez da beharrezkoa enpleguaren kalitateari dagozkion hobekuntzek eragina izatea kontratuaren objektu diren prestazioak ematean, nahikoa da prestazio-prozesuan eragina duten alderdiei buruzkoak izatea, objektuarekiko lotutzat hartu ahal izan daitezen».

33/2018 Ebazpena, Madrilgo Erkidegoko Kontratazio Publikoaren Administrazio Auzitegiarena.

KONTRATUAREN OBJEKTUAREKIN LOTURA ZORROTZA.

8

hasiera

Buying Social: una guía para tener en cuenta las consideraciones sociales en la contratación pública (bigarren edizioa) 2021. Europako Batzordeak idatzia eta editatua:

KONTRATUAREN OBJEKTUAREKIN LOTURA ZORROTZA.

8

hasiera

Ez al duzue SPKL berria irakurri?

KONTRATUAREN OBJEKTUAREKIN LOTURA ZORROTZA.

8

hasiera

Auzitegi Gorenaren Epaia, 2006ko ekainaren 27koa.

SOLDATAREN HOBEKUNTZEK EZ DUTE ERAGITEN KONTRATUAREN PRESTAZIOAREN KALITATEAN

«Hala, enpresako enpleguaren nolakotasunak eragin argia du aurkeztutako eskaintzaren kalitate, efikazia tekniko eta bermean, baita jarduleak adierazitako langileen ezagutza tekniko eta esperientzian ere. Ondorioz, administrazioak arazorik gabe baloratu ditzake alderdi horiek eskaintza abantailatsuena zehazteko garaian, eta ez bakarrik administrazioak onartutako eta sustatutako gizarte- edo enplegu-helburuen adierazpen soila edo horiek lortzeko tresna izateagatik. Horrenbestez, ulertu behar da enpresa jakin baten plantillaren egonkortasuna eskaintza baten baremazio osoaren ehuneko zuhur baten bidez baloratzea (% 20, dekretu aurkaratuan) ezin daitekeela kalifikatu kontratu-adjudikaziorako oinarrizko irizpide objektiboez bestelakotzat, ez eta baloratu ezin daitekeen irizpidetzat edo arbitrarioki aplikatzeko modukotzat ere».

9

Auzitegi Gorenak justu kontrakoa dio

Madrilgo KPAAk ere alde argudiatzen du, lan-gatazkak eta giza kapitalak ihes egitea saihesten dutelako.

179/2017 Ebazpena, Madrilgo Erkidegoko Kontratazio Publikoko Administrazio Auzitegiarena.

«Soldata prekaritateak, orokorrean, kontratuaren objektua betetzea arriskuan jar dezaketen gatazkak sortzen ditu, eta jarduera ekonomikoaren susperraldietan bestelako ondorio kaltegarri bat ere izan dezake kontratu-exekuzioan: beste enpresa batzuek eskainitako soldata hobeek langilez “hustu” dezakete martxan dagoen kontratua, eta zailtasunak egon daitezke horiek baldintza-agirietan eskatutako esperientzia eta prestakuntza duten langileekin ordezkatzeko».

SOLDATAREN HOBEKUNTZEK EZ DUTE ERAGITEN KONTRATUAREN PRESTAZIOAREN KALITATEAN

9

hasiera

40/2018 Ebazpena, Madrilgo Erkidegoko Kontratazio Publikoaren Administrazio Auzitegiarena.

EZIN DA SOLDATA- EDO LAN- HOBEKUNTZARIK EZARRI

Estatuko eta Europako zenbait epaik onartzen dute zehaztutako gutxieneko soldata ordaintzera behartzea.

«EBJANk bermatzen du kontratu baten exekuzio-baldintza gisa ezarri ahal izatea langileei gutxieneko soldata bat ordaintzea, Regiopost aferaren Epaian (C-115/14, 2015eko azaroaren 17koan), udalerriko posta-zerbitzuarekin lotutako kontratu baten adjudikazioaren barruan, lizitatzaileei eta haien azpikontratistei ezarri zitzaien betebeharrari dagokionez; alegia, kontratuaren objektuko prestazioak egiten zituzten langileei gutxieneko soldata bat ordaintzea».

9

hasiera

6/2018 txostena, azaroaren 16koa, Kataluniako Generalitatearen Administrazio Kontratazioaren Aholku Batzordearena.

EZIN DA SOLDATA- EDO LAN- HOBEKUNTZARIK EZARRI

Berariaz baliozkotzen du Kataluniako Aholku Batzordeak, SPKL berriarekin bat eginez

«Sektore Publikoko Kontratuei buruzko legearen (9/2017, azaroaren 8koaren) 145. artikuluak berariaz aurreikusten du adjudikazio-irizpide kualitatibo bat ezarri daitekeela kalitate-prezio erlazio onena ebaluatzeko, betiere kontratu-exekuzioari atxikitako langileen soldata-baldintzak hobetzeko bada, sektoreko hitzarmen kolektibo aplikagarrian xedatzen diren soldata-baldintzen aldean. Soldata-hobekuntzak balioetsiko dituen adjudikazio-irizpide bat lotuta egon daitekeen arren eskulana osagai funtsezkoa den kontratu-objektuetara, irizpide hori sartzeko, enpleguaren kalitatea hobetzeko helburu sozialari egiten dion ekarpena egoki justifikatu beharko da (horretan oinarritzen baita); beraz, beste kontratu-inguruabar batzuez gain, kontuan hartu beharko da zein jarduera-sektoretan izango duen eragina».

9

hasiera

EZIN DA SOLDATA- EDO LAN- HOBEKUNTZARIK EZARRI

MADRILGO ERKIDEGOKO KONTRATAZIO PUBLIKOAREN ADMINISTRAZIO AUZITEGIA. 208/2019 Ebazpena.

Errekurtsoa aurkeztu da sektoreko hitzarmenaren gainetik % 5era arteko soldata-hobekuntza emateagatik 20 puntura arte ematen dituen adjudikazio-irizpidearen aurka. Argudioen artetik, honako hauek azpimarratuko ditugu:

9

«Irizpide hau adjudikazio-irizpideen artean sartzeari emandako ezetza, 2014/24 (EB) Zuzentarauan berariaz jasota ez egoteagatik, deuseza da estatuko legearen edukiari erreparatuta. Hizpide dugun auzigaian, kontratua beteko duen langile bakarraren soldata hobetzearen asmoa da langileak batetik bestera ez ibiltzea, horrek kontratuaren xede diren eta behar bezala justifikatu diren helburu sozialak lortzea eragotziko lukeelako. Horregatik guztiagatik, ezetsi egin da errekurtsoa, goian aipatutako arrazoiak direla eta».

SEKTOREKO HITZARMENAK HALA ESKATZEN EZ BADU, EZIN DIRA LANGILEAK SUBROGATU

Nafarroako Kontratu Publikoen Legeak subrogazioa derrigortzen du zerbitzu-kontratu guzti-guztietan.

10

hasiera

AZKEN ONDORIOA

1. Genero-klausulak guztiz legezkoak dira.

2. Aldeko argudioak ugariak eta zabalak dira.

3. Kontratazio publikoko printzipioak errespetatu behar dira (ikus oharrak)

4. Kontuz lan-alderdiei buruzko klausulekin (baina ez egin uko).

hasiera

LEGeria

9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena.

01.

Prozeduraren fase guztietan sartzen ditu gizarte-, genero- eta lan-klausulak. Zeharkako eta nahitaezko betebeharra sartzen du.

2014/24/EB Zuzentaraua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, Kontratazio publikoari buruzkoa.

02.

Prozeduraren fase guztietan sartzen ditu gizarte-, genero- eta lan-klausulak. Gomendio estrategiko eta efiziente gisa nabarmentzen da.

hasiera

hasiera

9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena

GIZARTE-, GENERO- ETA LAN-ALDERDIAK

HITZAURREA

Kontratuen lege gizarte-, lan- eta genero-asmo argi, handi eta zeharkakoa.

HELBURUA

1.artikulua

Kontratazio publiko orotan, zeharkako eta aginduzko eran, helburu sozialak sartzea.

BEHARRA

28. artikulua

Efizientzia xede, gizarte-irizpideak sartzea baloratuko da.

EDUKIA

35. artikulua

Kontsiderazio sozialak kontratuaren gutxieneko edukian barne hartuta egongo dira.

KAUDIMENA

90. artikulua

Esperientzia, ezagutza eta gizarte- zein genero-ibilbidea bermatzen duen kaudimena eskatu daiteke.

Legea

Gaur egun, aurrean dugun legegintza-panorama Europa 2020 Estrategiak markatzen du, eta, estrategia horren barnean, kontratazio publikoa funtsezkoa da, hazkunde adimenduna, jasangarria eta integratzailea lortzeko erabili behar den eta barne-merkatuan oinarritu dagoen tresnetako bat delako, eta, aldi berean, funts publikoak arrazionaltasun ekonomiko handiagoz erabiliko direla bermatzen duelako. Araudi horren bidez, Europar Batasunak bukatutzat eman du egungo kontratazio publikoko arauei buruzko berrikuspen- eta modernizazio-prozesu bat; hala, gastu publikoa efizienteagoa izango da eta enpresa txiki eta ertainek errazago parte hartu ahal izango dute kontratazio publikoan; orobat, botere publikoei aukera emango zaie kontratazioa baliatzeko helburu sozial komunen mesedetan. Hauek dira legearen helburu inspiratzaileak: batetik, gardentasun handiagoa lortzea kontratazio publikoan, eta, bestetik, kalitate-prezio erlazio hobea lortzea. Bigarren hori lortzeko, kontratazio-organoei, lehenengoz, betebeharra ezartzen zaie adjudikazio-irizpideen diseinuaren bidez kalitate handiko obrak, hornidurak eta zerbitzuak eskuratu ahal izatea zaintzeko; betebehar hori gauzatuko litzateke kontratuaren objektuarekin lotutako hainbat alderdi kualitatibo txertatuta: hala nola, kontratuaren objektuarekin zerikusia dutenak eta ingurumenari, gizarteari eta berrikuntzei dagozkienak. Arau zorrotzagoak ezarriko dira, onuragarriak bai enpresentzat, bai langileentzat; arau berriek aipatutako alderdiei dagozkien xedapenak gogortuko dituzte «anormalki baxuak» diren eskaintzetan. Beraz, kontratazio-organoek eskaintzak anormalki baxuak direla egiaztatuz gero, baztertu egingo dituzte, ez dituztelako ingurumen-, gizarte- edo lan-alderdietan eskatzen diren betebeharrak betetzen. Lege honetan ezartzen den kontratazio publikoari buruzko legezko sistemaren helburua da indarrean dauden arauak argitzea, segurtasun juridikoa hobetzeko, eta lortu nahi du kontratazio publikoa tresna gisa erabiltzea Europako nahiz estatuko gizarte- eta ingurumen-alderdietako, berrikuntzaren eta garapenaren arloko politikak ez ezik, ETEak sustatzeko eta lehia defendatzeko politikak ere ezartzeko. Aipatutako horiek guztiak dira Legearen benetako helburuak. Kontratu publikoetan gizarte-, ingurumen-, berrikuntza- eta garapen-arloko kontsiderazioak sartzen dira. Kontsiderazio horiek sartu ahalko dira adjudikazio-irizpidetan, baita kalitate-prezio erlazio onena ebaluatzeko irizpide kualitatiboetan, edo exekuzio-baldintza berezietan, betiere kontuan hartuta sartzeko baldintza dela egingo den kontratuaren objektuarekin lotura izatea.

1. artikulua. Objektua eta zertarakoa. 3. Kontratazio publiko orotan, zeharkako eta aginduzko eran, irizpide sozial eta ingurumenekoak sartuko dira, kontratuaren objektuarekin zerikusia duten bitartean, sinetsita haiek sartzeak kalitatea-prezioa erlazio hobea emango duela kontratu-prestazioan, bai eta efizientzia handiagoa eta hobea ere funts publikoen erabileran. Halaber, enpresa txiki eta ertainen eta ekonomia sozialeko enpresen kontratazio publikorako sarbidea erraztuko da.

28. artikulua. Kontratuaren premia eta egokitasuna, eta efizientzia kontratazioan. 1. Sektore publikoko erakundeek beren helburu instituzionalak betetzeko eta gauzatzeko behar diren kontratuak egingo dituzte, ez besterik. Horretarako, zehatz-mehatz zehaztu behar dira egitekoa den kontratuaren bidez bete nahi diren premien izaera eta hedadura, bai eta kontratuaren objektua eta edukia premia horiei erantzuteko egokiak diren edo ez ere, prozedura ireki edo murriztuaren edo publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren bidez adjudikatzen denean. Horren guztiaren berri jaso beharko da kontratua prestatzeko dokumentazioan, kontratua adjudikatzeko prozedurari ekin aurretik. 2. Sektore publikoko erakundeek efizientzia eta erabakitako baldintzak betetzen direla begiratuko dute kontratazio publikoko prozesuak gauzatzeko orduan, izapideak ahalik eta lasterren egiten lagunduko dute, kontratazio publikoaren prozeduretan alderdi positibo gisa hartuko dituzte kontsiderazio sozialak, ingurumenekoak eta berrikuntzakoak, eta enpresa txiki eta ertainek parte hartzea eta informazioa kosturik gabe eskuratzea sustatuko dute, lege honetan aurreikusitako eran.

35. artikulua. Kontratuaren gutxieneko edukia. 1. Sektore publikoko erakundeek kontratuak egiteko erabiltzen dituzten agiriek, jada baldintza-agirietan jasota ez badaude, honako aipamen hauek jaso beharko dituzte nahitaez: a) Alderdiak zein diren. b) Alderdiek kontratua izenpetzeko duten gaitasunaren egiaztapena. c) Kontratuaren objektuaren eta motaren definizioa, objektuaren definizioan kontsiderazio sozial, ingurumenekoak eta berrikuntzakoak kontuan hartuta.

90. artikulua. Kaudimen tekniko edo profesionala zerbitzu-kontratuetan. 3.– Arlo sozialean, hurbiltasun-zerbitzuak emateko arloan edo antzeko beste batzuetan gaitasun berariazkoak eduki behar badira kontratuaren objektua betetzeko, arlo horietan esperientzia zehatza, ezagutzak eta bitartekoak edukitzea eskatuko da kaudimen tekniko edo profesionaleko baldintza gisa, eta hori artikulu honen 1. apartatuan ezarritako bitartekoekin egiaztatu beharko da.

DEBEKUA

71

Ezingo dira kontratatu arlo sozialean edo lan-arloan arau-hausteren bat egiteagatik zehatutako enpresak.

KONTRATUAREN OBJETUA

99

AURREKONTUA

100

Aurrekontuan soldata-kostuak generoaren eta kategorien arabera banakatuko dira, erreferentziako lan-hitzarmenaren arabera.

BALIOA. PREZIOA

101 102

Kontuan hartuko dira zerbitzuaren prestazioa egiten den estatuko, erkidegoko eta probintziako sektoreko hitzarmen kolektiboen lan-kostuak.

BALDINTZA-AGIRIAK

122124

Baldintza-agiriek kontsiderazio sozialak jasoko dituzte, baita erreferentziako hitzarmen kolektiboa betetzeko betebeharra ere.

Kontratuaren objektua helburu sozialen bidez definitzea.

9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena

GIZARTE-, GENERO- ETA LAN-ALDERDIAK

71. artikulua. Kontratatzeko debekuak. 1. Honako egoera hauetako batean dauden pertsonek ezingo dute kontraturik egin lege honen 3. artikuluan aurreikusitako erakundeekin, eta horrek 73. artikuluan ezarritako ondorioak ekarriko ditu: (...) b) Zehapen irmo bat jaso izana arau-hauste astuna egiteagatik lanbide-arloan (integritatea zalantzan jartzeko moduan), merkatuko diziplina-arloan, lehia faltsutzearen arloan, laneko integrazioaren arloan eta aukera-berdintasunaren arloan eta desgaitasuna duten pertsonen edo atzerritarren diskriminaziorik ezaren arloan, araudi indardunean ezarritakoari jarraituz; edo oso arau-hauste astuna egiteagatik ingurumenaren arloan, araudi indardunean ezarritakoari jarraituz, edo oso arau-hauste astuna egiteagatik lanaren arloan edo arlo sozialean, Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginean xedatutakoaren arabera (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen), bai eta aipatutako testuaren 22.2 artikuluan aurreikusitako arau-hauste astuna egiteagatik ere.

99. artikulua. Kontratuaren objektua. 1. Sektore publikoko kontratuen objektuak zehatza izan behar du. Objektu hori bete nahi diren beharrizan edo funtzionaltasun zehatzei erreparatuta definitu ahalko da, kontratuaren objektua konponbide bakar batera mugatu gabe. Bereziki, kontratatzen diren ondasun, obra edo zerbitzuen efizientzia eta jasangarritasuna hobetzen duten berrikuntza teknologiko, sozial edo ingurumenekoak sar daitezkeela uste den kontratuetan definituko da modu horretan.

100. artikulua. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua. 1. Lege honen ondorioetarako, hau hartzen da lizitazioaren oinarrizko aurrekontutzat: kontratuaren indarrez kontratazio-organoak konprometitu dezakeen gehieneko gastu-muga, horren barnean dela balio erantsiaren gaineko zerga, kontrakoa ezartzen ez bada. 2. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua egiteko orduan, kontratazio-organoek zainduko dute aurrekontu hori merkatuko prezioetara egokitu dadila. Horretarako, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua xehakatu egingo da, hura kalkulatzeko zuzeneko eta zeharkako kostuak eta izan daitezkeen beste gastu batzuk adieraziz administrazio-klausula partikularren agirian edo lizitazioa arautzen duen agirian. Kontratua egikaritzeko enplegatutako pertsonen ordainsarien kostua kontratuaren guztizko prezioan sartuta dagoen kontratuetan, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua xehakaturik emango da, erreferentziako lan-hitzarmenaren arabera zenbatetsitako ordainsari-kostuen generoaren eta lanbide-kategoriaren arabera.

101. artikulua. Balio zenbatetsia. 2. Balio zenbatetsiaren kalkuluan, kontuan hartu beharko dira, gutxienez ere, indarrean diren lan-araudien aplikaziotik heldutako kostuak ez ezik, zerbitzuen gauzatze materialetik heldutako beste kostu batzuk ere, egituraren gastu orokorrak eta mozkin industriala. (...) Eskulana garrantzitsua den zerbitzu-kontratuetan eta zerbitzu-emakidako kontratuetan, aplikatzekoak diren hitzarmen kolektibo sektorialetatik heldutako lan-kostuak hartuko dira bereziki kontuan aurreko paragrafoan aipatzen den lan-araudi indarduna aplikatzean. 102. artikulua. Prezioa. 3. Kontratazio-organoek, kontratua benetan bete dadin, prezioa egokia izatea zainduko dute, zenbatekoaren balioespen egokia eginez. Horretarako, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua finkatzerakoan, merkatu-prezio orokorra hartuko dute kontuan, eta, hala badagokio, eskaintza ezohiko edo itxuragabeei buruzko arauak aplikatuko dituzte. Kostu ekonomiko nagusia laneko kostuak diren zerbitzuetan, zerbitzuak ematen diren tokian aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo, sektorial, nazional, autonomiko eta probintzialen baldintza ekonomikoak hartu beharko dira aintzat.

122. artikulua. Administrazio-klausula partikularren agiriak. 2. Administrazio-klausula partikularren agirian, honako hauek jasoko dira: kontratuaren kaudimen- eta adjudikazio-irizpideak; kaudimen-irizpide eta adjudikazio-irizpide moduan edo egikaritzeko baldintza berezi moduan ezartzen diren gizarte-baldintzak, lan-baldintzak eta ingurumen-baldintzak; kontratuko alderdien eskubideak eta betebeharrak definitzen dituzten itunak eta baldintzak; kontratuaren lagapen-aurreikuspena, salbu eta hori ezinezkoa denean 214.1 artikuluaren bigarren paragrafoan ezarritakoari jarraituz; langileen lan-baldintzak sektorean aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboari jarraituz betetzeko adjudikaziodunaren betebeharra, eta lege honek eta berau garatzeko arauek eskatutako gainerako aipamenak. Kontratuak mistoak direnean, kontratuaren ondorioei, egikaritzeari eta azkentzeari aplikatu beharreko araubide juridikoa zehaztuko da, kontratuotan batutako prestazioei aplikatu beharreko arauak kontuan hartuz. 124. artikulua. Preskripzio tekniko partikularren agiria. Gastua baimendu aurretik onartu behar ditu kontratazio-organoak, edo gastua baimentzearekin batera, prestazioa arautuko duten eta haren kalitateak, gizarte-baldintzak eta ingurumen-baldintzak definituko dituzten preskripzio tekniko partikularrak jasotzen dituzten baldintza-agiriak eta dokumentuak, eta, betiere, kontratua lizitatu aurretik, eta, lizitaziorik ezean, adjudikatu aurretik, eta lege honek kontratu bakoitzerako ezarritako baldintzekin bat etorriz; ondoren, akats materialak, izatezko akatsak edo akats aritmetikoak egin badira aldatu ahal izango dira bakarrik Gainerakoetan, baldintza-agiria aldatzeak jarduketak atzera ekartzea ekarriko du berekin».

PRESKRIPZIO TEKNIKOAK

125

Lanean duen eragina ezarri ahalko da preskripzio edo zehaztapen tekniko gisa.

INFORMAZIOA

127

Genero-, lan- eta gizarte-araudiari buruz informatzea eta arauak betetzea.

SUBROGAZIOA

129

Hitzarmen kolektiboen arabera, subrogazioa behartzea.

130

Gizarte- eta genero-alderdiei eta lan- eta soldata-hobekuntzei buruzko adjudikazio-irizpideak.

BALORAZIOA

145

ETIKETAK

Gizarte- eta genero-etiketak eta -ziurtagiriak, preskripzio, betebehar edo balorazio gisa.

9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena

GIZARTE-, GENERO- ETA LAN-ALDERDIAK

125. artikulua. Preskripzio tekniko jakin batzuen definizioa. Lege honen ondorioetarako, termino hauek honela ulertuko dira: 1. «Preskripzio edo zehaztapen teknikoa»: a) Obra-kontratuak direnean, nagusiki kontratazioaren baldintza-agirietan jasotako preskripzio teknikoen multzoa, material, produktu edo hornidura bati eskatzen zaizkion ezaugarriak definitzen dituztenak eta aukera ematen dutenak haren taxuera zehazteko, botere adjudikatzaileak nahi duen erabilerari erantzun diezaion; era berean, kalitatea ziurtatzeko prozedurak; material horien inpaktu soziala, lanekoa, ingurumenekoa edo klimatikoa; haien prestaketan edo erabileran garatzen diren produktu edo jarduerak; beharrizan guztietarako diseinua (horren barnean direla irisgarritasun unibertsala eta diseinu unibertsala edo pertsona guztientzakoa); terminologia, sinboloak, frogak eta frogatzeko metodoak; ontziratzea, markatzea eta etiketatzea; erabiltzeko jarraibideak eta ekoizpen-prozesuak eta -metodoak, obren bizi-zikloko fase guztietan. Barnean hartzen ditu, halaber, proiektua egiteko arauak eta obren kalkulua, obren froga-, kontrol- eta harrera-baldintzak, bai eta eraikuntzako teknikak edo metodoak eta botere adjudikatzaileak agindu ditzakeen gainerako baldintza teknikoak, erregelamendu orokorren nahiz berariazkoen bidez, amaitutako lanei eta horiek osatzen dituzten material edo elementuei dagokienez.

127. artikulua. Etiketak. 1. Lege honen ondorioetarako, «etiketa» da kasuko obrek, produktuek, zerbitzuek, prozesuek edo prozedurek zenbait baldintza zehatz betetzen dituztela berresten duen edozein agiri, ziurtagiri edo egiaztagiri. 2. Kontratazio-organoek, ezaugarri bereziak –ingurumen arlokoak, sozialak edo bestelakoak– dituzten obrak, hornidurak edo zerbitzuak eskuratzeko asmoa dutenean, berariazko etiketa bat eskatu ahalko dute preskripzio teknikoetan, adjudikatzeko irizpideetan edo kontratua egikaritzeko baldintzetan, obrek, zerbitzuek edo hornidurek eskatutako baldintzak betetzen dituztelako frogabide gisa: etiketa sozial edo ingurumenekoak, nola baitira nekazaritza edo abeltzaintza ekologikoarekin, bidezko merkataritzarekin edo genero-berdintasunarekin lotutakoak, edo Lanaren Nazioarteko Erakundearen oinarrizko konbentzioak betetzea bermatzen dutenak. Halakoak eskatzeko, betiere, baldintza hauek guztiak bete beharko dira: a) Etiketa lortzeko eskatutako baldintzak kontratuaren objektuarekin lotutako irizpideen ingurukoak izatea bakarrik, eta egokiak izatea objektu hori osatzen duten obren, horniduren edo zerbitzuen ezaugarriak definitzeko. b) Etiketa lortzeko eskatzen diren baldintzen oinarria objektiboki egiaztatu ahal diren irizpideak izatea, diskriminatzaileak ez direnak. c) Etiketak prozedura ireki eta garden baten arabera hartzea, zeinetan zerikusia duten alderdi guztiek parte hartzen ahalko duten, hala nola gobernuko erakundeek, kontsumitzaileek, gizarte-solaskideek, fabrikatzaileek, banatzaileek eta gobernuz kanpoko erakundeek. d) Etiketak interesdun guztien eskura egotea. e) Etiketa lortzeko eskatzen diren baldintzak hirugarren batek jarriak izatea, hau da, enpresaburuak modu erabakigarrian ezin eragin diezaiokeen batek jarriak. f) Etiketei buruzko erreferentziek berrikuntza ez murriztea.

129. artikulua. Fiskalitateari, ingurumenaren babesari, enpleguari, lan-baldintzei lotutako betebeharrei eta desgaitasuna duten pertsonen ehuneko jakin bat kontratatzeko betebeharri buruzko informazioa. 1. Kontratazio-organoak baldintza-agirian adieraz dezake zer organismotara jo behar duten hautagaiek edo lizitatzaileek fiskalitateari edo ingurumena babesteari buruz dituzten betebeharren gaineko informazioa lortzeko, edo enplegua babesteari, genero-berdintasunari, lan-baldintzei eta lan-arriskuen prebentzioari, desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzeari eta laneratzeari eta desgaitasuna duten pertsonen kopuru edo ehuneko jakin bat kontratatzeko betebeharrari buruz indarrean dauden xedapenen gaineko informazioa lortzeko. Betebehar horiek obran egindako lanetan aplikatu beharko dira, edo kontratua egikaritzean emandako zerbitzuetan. 2. 1. apartatuan aipatzen den informazioa ematen denean, kontratazio-organoak lizitatzaileei edo kontratuak adjudikatzeko prozedura batean parte hartzen duten hautagaiei eskatuko die adieraz dezatela honako arlo hauetan indarrean dauden xedapenetatik ondorioztatzen diren betebeharrak kontuan hartu dituztela eskaintzak egitean: fiskalitatea; ingurumena babestea; enplegua babestea; genero-berdintasuna; lan-baldintzak; lan-arriskuen prebentzioa, eta desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea, bai eta desgaitasuna duten pertsonen kopuru edo ehuneko jakin bat kontratatzea. Nolanahi ere, horrek ez du kentzen ezohiko balioak edo balio itxuragabeak dituzten eskaintzak egiaztatzeari dagokionez 149. artikuluan ezarritakoa aplikatzea.

130. artikulua. Lan-kontratuetan subrogatzeko baldintzei buruzko informazioa. 1. Legezko arau batek, hitzarmen kolektibo batek edo eraginkortasun orokorreko negoziazio kolektibo batek adjudikaziodunari lan-harreman jakin batzuetan enplegatzaile gisa subrogatzeko betebeharra ezartzen dionean, kontratazio-organoaren mendeko zerbitzuek lizitatzaileei, baldintza-agirian bertan, informazioa eman beharko diete subrogazioaren eraginpeko lan-kontratuen baldintzei buruz; hain zuzen ere, neurri horrek ekarriko dituen lan-kostuen ebaluazio zehatza egiteko beharrezkoa den informazioa. Halaber, jasota utzi beharko da artikulu honetan ezarritakoa betetzeko ematen dela informazio hori. Horretarako, adjudikatu beharreko kontratuaren objektu den prestazioa ematen ari den enpresak, subrogazioak eragiten dien langileak enplegatzen dituenak, kontratazio-organoaren esku jarri beharko du informazio hori, hark eskatutakoan. Informazio horren atal gisa, nolanahi ere, subrogazioaren xede diren langileen zerrendak eman beharko dira, honako hauek adieraziz: aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboa eta langile bakoitzaren kategoriari, kontratu motari, lanaldiari, antzinatasun-datari, kontratuaren muga eguneratzeari eta urteko soldata gordinari buruzko xehetasunak, bai eta indarrean diren itun guztiak ere, subrogazioaren eraginpeko langileei aplikatu behar zaizkienak. Aurreko kontratistak emandako informazioa eskuratu beharko dio administrazioak enpresaburu berriari. 2. Artikulu honetan langileen subrogazioa dela-eta ezarritakoa berdin aplikatuko zaie kooperatibetako bazkide diren langileei, halakoak subrogazioaren xede den zerbitzuari edo jarduerari atxikita daudenean. Adjudikatzekoa den kontratuaren objektua den prestazioa ematen jardun duen enpresa enplegu-zentro berezi bat denean, adjudikaziodun suertatzen den enpresa behartuta egongo da aipatutako kontratua egikarituz lanean aritzen diren pertsona desgaitu guztien enplegatzaile gisa subrogatzeko. 3. Administrazio publiko batek erabakitzen badu ordura arte operadore ekonomiko batek ematen jardun duen zerbitzu bat berak zuzenean ematea, zerbitzu hori ematen ziharduten langileak direla-eta subrogatu beharko du administrazio horrek, legezko arau batek, hitzarmen kolektibo batek edo eraginkortasun orokorreko negoziazio kolektiboko akordio batek horrela ezartzen baldin badu. 4. Administrazio-klausula partikularren agiriak nahitaez aurreikusiko du kontratistari zigorrak ezartzea artikulu honetan ezarritako betebeharra betetzen ez den kasuetarako, 192. artikuluan ezarritako mugen barruan. 5. Subrogazioa eginda lan-kostuak handiagoak badira aurreko kontratistak kontratazio-organoari emandako informaziotik ondorioztatzen direnak baino, kontratistak zuzeneko akzioa erabili ahalko du aurreko kontratistaren aurka. 6. Era berean, eta alde batera utzi gabe hala badagokio Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginak –urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsiak– 44. artikuluan ezarritakoa aplikatzea, administrazio-klausula partikularren agirian beti aurreikusi beharko da subrogazioak ukitutako langileei ordaindu gabeko soldaten eta sortutako Gizarte Segurantzako kotizazioen erantzule izateko kontratistak duen betebeharra,, baita kontratua suntsitzen denean eta kontratista berriak langileak subrogatzen dituenean ere; betebehar hori ez da inola ere izango kontratista berriarena. Kasu horretan, Administrazioak, aipatutako soldatak ez direla ordaindu egiaztatu ondoren, kontratistari zor zaizkion diru kopuruak atxikiko dizkio, soldata horien ordainketa bermatzeko, eta ez du behin betiko bermea itzuliko soldatak ordaindu direla frogatu arte.

145. artikulua. Adjudikazio-irizpideak. 1. Kontratua adjudikatzeko, adjudikazio-irizpide ugari erabiliko dira, kalitate-prezio erlazio onenean oinarrituta. 2. Kalitate-prezio erlaziorik onena irizpide ekonomiko eta kualitatiboen arabera ebaluatuko da. Kalitate-prezio erlazio onena ebaluatzeko kontratazio-organoak ezartzen dituen irizpide kualitatiboek ingurumen-alderdiak edo alderdi sozialak jaso ahalko dituzte, kontratuaren objektuari lotutakoak, artikulu honen 6. apartatuan ezarritako moduan; honako hauek izan ahalko dira, besteak beste: 1.a Kalitatea –balio teknikoa barne–, ezaugarri estetiko eta funtzionalak, irisgarritasuna, diseinu unibertsala edo erabiltzaile guztientzako diseinua, ezaugarri sozialak, ingurumen-arlokoak edo berritzaileak, eta merkaturatzea eta haren baldintzak. Kontratuaren ezaugarri sozialak, besteak beste, honako xede hauei buruzkoak izango dira: desgaitasuna duten pertsonen, beharrean dauden pertsonen edo talde ahuletako kideen gizarteratzea sustatzea kontratua egikaritzeko aukeratutako pertsonen artean, eta, oro har, desgaitasuna duten pertsonen edo gizarte-bazterketaren egoeran edo horretarako arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea; enplegu-zentro bereziekin eta laneratze-enpresekin azpikontratatzea; kontratua egikaritzean aplikatzen diren genero-berdintasuneko planak eta, oro har, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna; emakumeen kontratazioa sustatzea; lana, bizitza pertsonala eta familia bateragarri egitea; lan- eta soldata-baldintzak hobetzea; enpleguaren egonkortasuna; kontratua egikaritzeko pertsona kopuru handiena kontratatzea; prestakuntza eta osasunaren eta laneko segurtasunaren babesa; irizpide etikoak eta erantzukizun sozialekoak aplikatzea kontratuaren prestazioan; edo kontratua egikaritzen den bitartean merkataritza zuzenean oinarritutako produktuen hornidurari edo erabilerari buruzko irizpideak erabiltzea.

BERDINKETA EBAZTEA

147

Berdinketa ebazteko gizarte-irizpideak:

149

PROPOSAMENAK AZTERTZEA

157

«Genero-berdintasuna defendatzen duten» erakundeek parte hartuko dutela aurreikusten da.

BETEBEHARRAK

201

Kontratazio-organoek behar diren neurriak hartuko dituzte gizarte- eta lan-arloko betebeharrak betetzen direla bermatzeko.

ESKAINTZA NABARMENKI BAXUEGIAK

Hitzarmen kolektiboa aplikatzearen ondoriozko kostuak ez betetzea eskaintza nabarmenki baxuegitzat hartzen da.

9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena

GIZARTE-, GENERO- ETA LAN-ALDERDIAK

147. artikulua. Berdinketa ebazteko irizpideak. 1. Kontratazio-organoek administrazio-klausula partikularren agirietan adjudikazio-irizpide zehatzak ezarri ahalko dituzte berdinketa ebazteko, adjudikazio-irizpideak aplikatu ondoren bi eskaintzaren edo gehiagoren artean berdinketa gertatzen den kasuetan. Berdinketa ebazteko berariazko adjudikazio-irizpide horiek kontratuaren objektuari lotuta egon beharko dute, eta honako hauei buruzkoak izango dira: a) Eskaintzak aurkezteko epea amaitzen denean beren plantillan araudiak ezartzen dienaz gorako langile desgaituen ehunekoa duten enpresek aurkeztutako proposamenak. Kasu horretan, enpresa lizitatzaile batzuen artean berdinketa gertatzen bada proposamenik onuragarrienari dagokionez, eta horiek guztiek desgaitasunen bat duten langileak badituzte plantillan araudiak ezartzen duen baino proportzio handiagoan, plantillan desgaitasunen bat duten langile finkoen ehuneko handiena duen lizitatzaileak izango du lehentasuna kontratua adjudikatzean. b) Laneratze-enpresen araubideari buruzko abenduaren 13ko 44/2007 Legean araututako laneratze-enpresek aurkeztutako proposamenak; laneratze-enpresatzat hartzeko, araudi horretan ezarritako baldintzak bete behar dituzte enpresek. c) Izaera soziala edo laguntzazkoa duten prestazioei buruzko kontratuak adjudikatzeari dagokionez, irabazi-asmorik gabeko erakundeek nortasun juridikoa dutela aurkeztutako proposamenak; erakunde horien helburuak edo jardunak, betiere, zerikusi zuzena eduki behar du kontratuaren objektuarekin, estatutuen edo sorrerako araudiaren arabera, eta erakundeok dagokien erregistro ofizialean erregistratuta egon behar dute. d) Bidezko merkataritzako antolakunde moduan aitortuta dauden erakundeen eskaintzak, bidezko merkataritzaren hautabidea duten produktuak objektutzat dauzkaten kontratuak adjudikatzekoak. e) Emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren aldeko gizarte- eta lan-arloetako neurriak biltzen dituzten proposamenak, eskaintzak aurkezteko epearen muga-eguna baino lehen enpresek aurkeztutakoak. Berdinketa ebazteko irizpideak egiaztatzeko dokumentazioa, apartatu honetan aipatzen dena, berdinketa gertatzen den unean aurkeztuko dute lizitatzaileek, eta ez hori gertatu baino lehenago. 2. Aurreko apartatuak aipatzen duen baldintza-agirietako aurreikuspena falta denean, honako irizpide sozial hauek aplikatuz ebatziko da berdinketa, baldin eta kontratua adjudikatzeko irizpideak aplikatu ondoren zenbait eskaintzaren artean berdinketa gertatzen bada, eta, betiere, eskaintzak aurkezteko epea amaitzeko unea kontuan hartuta eta hurrenkera honetan aplikatuz: a) Enpresetako plantilletatik desgaitasuna duten edo gizarte-bazterketako egoeran dauden langileen ehuneko handiena duena; berdinketa gertatuz gero, plantillan langile desgaitu gehien duena edo plantillan inklusio-neurrien bidez langile gehien duena. b) Plantillan aldi baterako kontratuen ehuneko txikiena duen enpresa. c) Plantillan emakume enplegatuen ehuneko handiena duen enpresa. d) Zozketa, aurreko irizpideak aplikatuta berdinketa ebatzi ez bada.

157. artikulua. Proposamenak aztertzea eta adjudikazioa proposatzea. 1. Kontratazio-mahaiak 140. artikuluan aipatzen den dokumentazioa kalifikatuko du, zeina lizitatzaileek proposamena biltzen duenaz beste gutun edo artxibo elektroniko batean aurkeztu beharko baitute. Gero, organo horrek berak gutun-azala ireki eta proposamenak aztertuko ditu, eta adjudikazio-proposamena egingo dio kontratazio-organoari, adjudikazioduna hautatzeko aplikatu beharreko irizpideak haztatu ondoren. (...)5. Proposamenak baloratzeko prezioaz besteko irizpideak hartu behar direnean kontuan, horretarako eskumena duen organoak behar adina txosten tekniko eskatu ahalko ditu adjudikazio-proposamena egin aurretik. Eskaintzek baldintza-agirietako espezifikazio teknikoak betetzen dituztenetz egiaztatu behar denean ere eskatu ahalko dira txosten horiek. Halaber, txostenak eskatu ahalko zaizkie prestazioaren hartzaile diren erabiltzaileen erakunde sozialei, kontratuaren objektuari dagokion jarduera-eremua ordezkatzen duten erakundeei, sindikatuei, genero-berdintasuna aldezten duten erakundeei eta beste erakunde batzuei, alderdi sozial eta ingurumenekoak egiaztatzeko.

201. artikulua. Ingurumen-, gizarte- edo lan-arloetako betebeharrak. Kontratazio-organoek behar diren neurriak hartuko dituzte, xedatze aldera kontratuak egikaritzeko orduan kontratistek bete egiten dituztela ingurumenaren, gizartearen edo lanaren arloetan aplikatu beharreko betebeharrak, ezarrita datozenak Europar Batasunaren zuzenbidean, estatuko zuzenbidean, hitzarmen kolektiboetan edo Estatuarentzat lotesleak diren ingurumen-, gizarte- eta lan-arloetako nazioarteko zuzenbideko xedapenetan –bereziki, V. eranskinean jasotakoetan–. Aurreko paragrafoan adierazitakoak ez du kentzen kontratazio-organoek duten ahala baliatzea eta behar diren neurriak hartzea lizitazio-prozeduran zehar egiaztatzeko hautagaiek eta lizitatzaileek paragrafo horretan jasotzen diren betebeharrak bete egiten dituztela.

149. artikulua. Eskaintza nabarmenki baxuak. 1. Kontratazio-organoak uste baldin badu eskaintza bat eginezina dela nabarmenki baxua izateko moduan formulatuta dagoelako, artikulu honetan ezarritako prozedura izapidetu ondoren soilik utzi ahalko du lizitazio-prozeduratik kanpo. (...)4. Kontratazio-mahaiak edo, bestela, kontratazio-organoak, ustez anormala den eskaintza bat edo batzuk identifikatu dituenean, errekerimendua egingo dio hura aurkeztu duen lizitatzaileari edo haiek aurkeztu dituzten lizitatzaileei, eta nahikoa den epe bat emango die prezioen edo kostuen maila baxua edo eskaintzaren anormaltasuna definitu duen beste edozein parametro arrazoiz eta xehetasunez justifikatu eta xehaka dezaten, horretarako beharrezkoak diren informazioa eta dokumentuak aurkeztuz. Kontratazio-mahaiak edo bestela kontratazio-organoak lizitatzaileari zuzentzen dion informazio-eskaria argitasunez formulatu beharko da, halako moduz non horrek modua edukiko baitu eskaintzaren bideragarritasuna guztiz eta egoki justifikatzeko. Zehazki, kontratazio-mahaiak edo, bestela, kontratazio-organoak justifikazioa eskatu ahalko die lizitatzaile horiei prezioaren edo kostuen maila baxua ekar dezaketen eskaintzaren baldintzei buruz eta, bereziki, honako balio hauei dagokienez: a) Fabrikazio-prozedurak, emandako zerbitzuek edo eraikuntza-metodoak ekar dezaketen aurrezkia. b) Lizitatzaileak produktuak eta zerbitzuak emateko edo obrak egiteko hartutako irtenbide teknikoak eta bere alde dituen ohiz kanpoko baldintzak. c) Produktuz hornitzeko, zerbitzuak emateko edo obrak egiteko proposatutako konponbideen berrikuntza eta originaltasuna. d) Ingurumenaren, gizartearen edo lanaren eta azpikontratazioaren arloko betebeharren errespetua; ez dira justifikagarriak izango merkatuko preziotik behera dauden prezioak edo 201. artikuluan ezarritakoa urratzen dutenak. e) Edo estatu-laguntza bat jasotzeko aukera izatea. Prozeduran kasuan kasuko aholkularitza teknikoa eskatu beharko da. Nolanahi ere, kontratazio-organoek baztertu egingo dituzte eskaintzak, baldin eta egiaztatzen badute nabarmenki baxuak direla azpikontratazioari buruzko araudia urratzen dutelako edo aplikatzekoak diren ingurumenaren, gizartearen edo lanaren arloko betebeharrak –estatukoak nahiz nazioartekoak– urratzen dituztelako, horren barnean dela hitzarmen kolektibo sektorial indardunak urratzea, 201. artikuluan ezarritakoa aplikatuz.

hasiera

EXEKUZIO-BALDINTZA BEREZIAK.

202

Legez bete beharrekoetatik haragoko gizarte-, lan- eta genero-betebeharrak.

211

AZPIKONTRATAZIOA

215

Las obligaciones sociales, laborales y de género son extensibles a las empresas subcontratadas.

KONTRATUA ATZERRIAN EGIKARITZEA

1.X.G.

Kontratu publikoa Espainiatik kanpo bete arren, gizarte- eta lan-betebeharrak bete egin behar dira.

SUNTSIARAZPENA

Gizarte-baldintzak ez betetzea kontratuak suntsiarazteko kausa izateaz.

9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena

GIZARTE-, GENERO- ETA LAN-ALDERDIAK

202. artikulua. Kontratua egikaritzeko baldintza bereziak, izaera sozial edo etikokoak, ingurumenekoak, edo bestelakoak. 1. Kontratazio-organoek zilegi izango dute baldintza bereziak ezartzea kontratua egikaritzeko, baldin eta baldintza horiek lotuta badaude kontratuaren objektuarekin 145. artikuluan xedatutakoaren ildotik, ez badira zuzenean edo zeharka diskriminatzaileak, Europar Batasuneko zuzenbidearekin bateragarri badira eta hala lizitazio-iragarkian nola baldintza-agirietan adierazten badira. Betiere, nahitaezkoa izango da hurrengo apartatuan zerrendatzen diren exekuzio-baldintza berezietako bat gutxienez ere ezartzea administrazio-klausula partikularren agirian. 2. Exekuzio-baldintza horiek, bereziki, kontsiderazio ekonomikoei buruzkoak, berrikuntzari edo ingurumenari lotuak edo kontsiderazio sozialei buruzkoak izan ahalko dira. Kontsiderazio sozialak nahiz enpleguari buruzkoak, besteak beste, honako helburu hauetakoren batekin ezarri ahalko dira: Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentzioan aitorturiko eskubideak gauzatzea; legeria nazionalak exijitzen duen baino desgaitu kopuru handiagoa kontratatzea; lan-merkatuan txertatzeko zailtasun bereziak dauzkaten pertsonen enplegua sustatzea laneratze-enpresen bitartez, batez ere desgaitasuna duten edo gizarte-bazterketako egoeran edo arriskuan dauden pertsonena; merkatu horretan gizonen eta emakumeen arteko desberdinkeriak ezabatzea, lanean gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzen duten neurrien aplikazioa erraztuz; emakumeek lan-merkatuan parte-hartze handiagoa izan dezaten erraztea, bai eta lanaren eta familiaren uztartzea erraztea ere; langabezia borrokatzea, batez ere gazteena, emakumeena eta iraupen luzekoa; lantokian prestakuntza eman dadin sustatzea; lantokian segurtasuna eta osasunaren babesa bermatzea, bai eta aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo sektorialak eta lurralde-mailakoak betetzen direla bermatzea ere; laneko istripuak saihesteko neurriak hartzea; Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuko 145. artikuluan definitzen den enplegu-estrategia koordinatua aipatuz ezartzen diren bestelako helburu batzuk; edo oinarrizko lan-eskubideen errespetua bermatzea ekoizpen-katean zehar, Lanaren Nazioarteko Erakundearen oinarrizko konbentzioak bete daitezen exijituz, barnean harturik garapen-bidean dauden herrialdeetako ekoizle txikiei mesede egitearen aldeko kontsiderazioak, haiekin aldekoak dituzten merkataritza-harremanak edukitzekoak, nola baitira ekoizleei gutxieneko prezio bat ordaintzea eta sari bat ematea edo merkataritza-kate osoan gardentasun eta trazabilitate handiagoa egotea. 3. Baldintza-agiriek zigorrak ezarri ahalko dituzte, 192. artikuluaren 1. apartatuan aurreikusitakoaren arabera, kontratua egikaritzeko baldintza bereziak urratzen direnerako, edo kontratuko funtsezko betebehartzat jo ahalko du baldintza bereziok betetzea, 211. artikuluaren f) letran ezarritako ondoreetarako. Baldintza horiek ez betetzea ez bada kontratua suntsiarazteko kausatzat tipifikatzen, ez-betetze hori arau-hauste larritzat jo ahalko da baldintza-agirietan, erregelamenduz zehaztutako moduan, 71. artikuluaren 2. apartatuko c) letran ezarritako ondoreetarako. 4. Kontratuaren parte diren exekuzio-baldintza berezi guztiak orobat exijituko zaizkie kontratua egikaritzeko parte hartzen duten azpikontratista guztiei.

215. artikulua. Azpikontratazioa. 4. Kontratista nagusiari dagokionez baino ez dituzte betebeharrak izango azpikontratistek, eta hark bereganatuko du, beraz, Administrazioarekiko erantzukizun osoa kontratua administrazio-klausula partikularren agiriei edo deskripzio-agiriari eta kontratuaren baldintzei estu-estu lotuta egikaritzeko; horren barnean egongo da 201.6 artikuluan aipatzen diren ingurumen-, gizarte- edo lan-arloetako betebeharrak betetzea. Kontratistak langileen ordezkariei azpikontratazioaren berri eman beharko die, lan-legeriarekin bat etorriz.

Lehen xedapen gehigarria. Atzerrian kontratatzea. 4. Artikulu honetan jasotako arauak ez dira eragozpen izango Europar Batasuneko gainerako estatuetan edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioa sinatu duten estatuetan formalizatzen eta egikaritzen diren erregulazio harmonizatuari lotutako kontratuetan lege honetan honako hauei buruz ezarri diren arauak bete behar izateko: Europan egin beharreko publizitatea; kontratuak adjudikatzeko prozedurak; kontratu-aldaketetarako araubidea; azpikontratazioa; aplikatzekoak diren betebehar sozial, ingurumeneko eta lan arlokoak betetzearen gaineko kontrola; kontratua egikaritu bitartean egindako funtsezko aldaketa baten ondoriozko suntsiaraztea eta kontratua deusez deklaratzea kontratua egin zuen unean adjudikazioduna kontratatzeko debekua izateko kausaren batean sarturik egoteagatik edo Europar Batasuneko zuzenbidearen ez-betetze astun batengatik.

211. artikulua. Suntsiarazteko kausak. 1. Hauek dira kontratua suntsiarazteko kausak: a) Kontratista pertsona partikularra bada, haren heriotza edo gerora etorritako ezgaitasuna, eta kontratista sozietatea bada, nortasun juridikoa azkentzea, hargatik eragotzi gabe 98. artikuluan kontratistaren ondorengotzari buruz ezarritakoa. b) Beste edozein prozeduratan, hartzekodunen konkurtsoa deklaratzea edo kaudimengabezia deklaratzea. c) Administrazioa eta kontratista ados jartzea. d) Kontratista epeak betetzen berandutzea. Nolanahi ere, baldintza-agirian edo kontratuan ezarritako lan-planarekiko atzerapen justifikatu gabea, edozein jardueratan, baldin eta kontratuaren hasierako iraupen-epearen heren batetik gorakoa bada, izan daitezkeen luzapenak barnean direla. e) Administrazioa ordainketa egiten berandutzea, 198. artikuluaren 6. apartatuan ezarritako epea edo 8. apartatuaren babespean zehaztutako epe laburragoa gaindituz. f) Kontratatuaren betebehar nagusia ez betetzea. Halaber, kontratua suntsiarazteko kausa izango da funtsezko gainerako betebeharrak ez betetzea, baldin eta azken horiek halakotzat kalifikatu badira baldintza-agirietan edo kasuko deskripzio-agirian, honako bi baldintza hauek gertatzen direnean: 1.a 34. artikuluaren 1. apartatuak itunen askatasunerako ezartzen dituen mugak errespetatzea betebehar horiek; 2.a Zehaztasunez, argitasunez eta modu zalantzagabean aipatuta agertzea baldintza-agirietan edo deskripzio-agirian; klausula orokorrak ez dira onartuko. g) Prestazioa ezin ematea hasiera batean itundutako baldintzetan, kontratua ezin denean aldatu 204. eta 205. artikuluei jarraituz; edo, 205. artikuluan ezarritako inguruabarrak gertatuta, aldaketek –bakarka nahiz baturik– gutxi gorabehera kontratuaren hasierako prezioan ehuneko 20 baino handiagoko aldaketak dakartzatenean, balio erantsiaren gaineko zerga kenduta. h) Lege honetan kontratu-kategoria bakoitzerako berariaz adierazitakoak. i) Kontratistak kontratuan lan egiten ari diren langileei soldatak ez ordaintzea kontratua egikaritzen ari den bitartean, edo langile horientzat indarrean dauden hitzarmen kolektiboetan ezarritako baldintzak ez betetzea kontratua egikaritzen ari den bitartean.

hasiera

2014/24/EB Zuzentaraua, kontratazio publikoari buruzkoa.

HITZAURREA

Kontratuen zuzentarau gizarte-, lan- eta genero-asmo argi, handi eta zeharkakoa.

PRINTZIPIOAK

18

Gizarte- eta lan-arloko legeak betetzea.

ETIKETAK

43

ADJUDIKAZIO-IRIZPIDEAK.

67

CONDICIONES DE EJECUCIÓN

Zuzentarau

Gizarte- eta genero-etiketak eta -ziurtagiriak, preskripzio, betebehar edo balorazio gisa.

Gizarte-alderdiei loturiko adjudikazio-irizpideak.

Obligaciones sociales, laborales y de género más allá del cumplimiento legal

GIZARTE-, GENERO- ETA LAN-ALDERDIAK

(2) Kontratazio publikoa funtsezkoa da Europa 2020 Estrategian, zeina ezarri baitzen Batzordearen 2010eko martxoaren 3ko Komunikazioan, «Europa 2020, hazkunde adimendun, jasangarri eta integratzailerako estrategia» («Europa 2020 Estrategia»), hazkunde adimenduna, jasangarria eta integratzailea lortzeko erabili behar den eta barne-merkatuan oinarritu dagoen tresnetako bat delako, eta, aldi berean, funts publikoak arrazionaltasun ekonomiko handiagoz erabiliko direla bermatzen duelako. Helburu hori lortzeko, berrikusi eta modernizatu egin behar dira indarrean dauden kontratazio publikoari buruzko arauak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004/17/EE Zuzentarauarekin (4) eta 2004/18/EE Zuzentarauarekin (5) bat ezarriak; hala, gastu publikoa efizienteagoa izango da eta enpresa txiki eta ertainek errazago parte hartu ahal izango dute kontratazio publikoan; orobat, botere publikoei aukera emango zaie kontratazioa hobeto baliatzeko helburu sozial komunen mesedetan. Halaber, segurtasun juridikoa bermatzeko eta kontratazio publikoari buruzko Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren jurisprudentzia errepikatuko zenbait alderdi gehitzeko, beharrezkoa da zenbait oinarrizko kontzeptu eta ideia argitzea. (37) Lizitazio-prozedura publikoetan ingurumen-, gizarte- eta lan-irizpideak egoki integratu ahal izateko, bereziki garrantzitsua da estatu kideek eta botere adjudikatzaileek behar diren neurriak hartzea ingurumen-, gizarte- eta lan-zuzenbideak ezarritako betebeharrak betetzen diela zaintzeko, alegia, obrak egin edo zerbitzuak ematen diren lekuan aplikatzekoak direnak, estatuko nahiz Europar Batasuneko lege, erregelamendu, dekretu eta erabakiak zein hitzarmen kolektiboak direla medio. Hori bai, aipatu xedapenek eta horien aplikazioak Europar Batasuneko zuzenbidea bete beharko dute. Era berean, kontratu-exekuzioan aplikatu behar dira estatu kide guztiek berretsitako nazioarteko akordioetatik eratorritako betebeharrak (X. eranskinean zerrendatzen dira). Dena dela, hori ezin daiteke izan inola ere eragozpen langileentzako enplegu- eta lan-baldintzak hobeak ezarri ahal izateko. (40) Ingurumen-, gizarte- eta lan-zuzenbideko xedapenak betetzen direla kontrolatu behar da lizitazio-prozeduraren fase guztietan; hots, parte-hartzaileen aukeraketan eta kontratuen adjudikazioan aplikatu beharreko printzipioak aplikatzerakoan, baztertzeko irizpideak aplikatzerakoan eta nabarmenki baxuak diren eskaintzei dagozkien xedapenak aplikatzerakoan. Horiek egiaztatzeko, zuzentarau honetan jasotako xedapenei jarraituko zaie, batik bat frogabideei eta interesdunaren deklarazioei aplikatzen zaienei. (47) Ikerketa eta berrikuntza dira, berrikuntza ekologikoa eta gizarte-berrikuntza barne, etorkizuneko hazkundearen motor nagusietako batzuk, eta Europa 2020 Estrategiaren erdigunean daude kokatuta. Berrikuntza bultzatzeko, botere publikoek kontratazio publikoaren erabilera estrategiko ahalik eta onena egiten dute. Zerbitzu publikoen kalitatea eta efizientzia hobetzeko giltzarria da ondasun, obra eta zerbitzu berritzaileak eskuratzea, eta aldi berean gizartearen erronka funtsezkoenetako bat da. Inbertsio publikoetan kalitate-prezio erlazio onena eskuratzen laguntzen du, baita ekonomia-, ingurumen- eta gizarte-abantaila handiak ere, ideia berriak sortu, eta produktu eta zerbitzu berritzaileetan gauzatzen baitira, eta, ondorioz, hazkunde ekonomiko jasangarria bultzatzen baita. (75) Ingurumen-, gizarte- edo bestelako ezaugarri jakin batzuk dauzkaten obrak, hornidurak edo zerbitzuak eskuratu nahi dituzten botere adjudikatzaileek etiketa jakin batzuk eskatu ahalko dituzte, esaterako, Europako Etiketa Ekologikoa edo estatu bateko edo batzuetako etiketa ekologikoa edo beste edozein etiketa, baldin eta etiketa eskatzea (produktuaren deskribapena eta aurkezpena, ontziratze-eskakizunak barne) kontratuaren objektuari lotuta badago. Gainera, funtsezkoa da baldintza horiek objektiboki egiaztatzeko moduko irizpideen arabera idaztea eta betetzea, eta interesdunek, gobernu-erakundeek, kontsumitzaileek, fabrikatzaileek, banatzaileek eta ingurumen-erakundeek parte hartu ahal izango duten prozedura bat baliatzea, alderdi interesdun guztiek eduki dezaten etiketarako sarbidea eta hura eskuratzeko aukera. Beharrezkoa da argitzea interesdunak organo publiko edo pribatuak izan daitezkeela, baita enpresak edo edonolako gobernuz kanpoko erakunde ere (estatuaren mende ez dauden erakundeak eta ohiko enpresak ez direnak). (92) Kalitate-prezio erlaziorik onena ebaluatzeko, botere adjudikatzaileek ebaluazioan erabiliko dituzten eta kontratuaren objektuari loturiko irizpide ekonomiko eta kalitatekoak zehaztu beharko dituzte. Irizpide horiek, beraz, eskaintzen errendimendua konparatzeko aukera emango dute, kontratuaren objektua kontuan hartuta, zehaztapen teknikoetan adierazten denarekin bat. Kalitate-prezio erlazio onena eskuratzeko, zuzentarau honek gizarte- eta ingurumen-alderdiak barne hartzen dituzten adjudikazio-irizpide posibleen zerrenda zehaztugabe bat dakar. Botere adjudikatzaileak akuilatu behar dira euren beharrak ahalik eta ondoen beteko dituzten kalitatezko obra, hornidura eta zerbitzuak eskuratu ahal izateko adjudikazio-irizpideak hautatzera. (93) Estatuko xedapenek zerbitzu jakin batzuen ordaina zehazten dutenean edo hornidura jakin batzuentzako prezioak finkatzen dituztenean, beharrezkoa da argitzea errentagarritasuna ebaluatu daitekeela, orobat, prezioa edo ordaina ez diren beste faktore batzuetan oinarrituz. Zerbitzua edo produktua zein den, hauek izango dira faktoreak: entrega- eta ordainketa-baldintzak, salmenta-ondoko zerbitzuen alderdiak (bezeroaren arretako zerbitzuaren eta ordezko piezen estaldura) edo gizarte- edo ingurumen-alderdiak (esaterako, liburuak paper birziklatuan edo zurgintza jasangarriko paperean inprimatzen diren, kostua ingurumen-arloko kanpo-efektuei egozten zaien edo kontratua egikaritzeko aukeratutakoen artean beharrean dauden pertsonen edo talde ahuletako kideen gizarteratzea bultzatzen den). Irizpide substantiboen bidez kalitate-prezio erlazioa ebaluatzeko hainbat aukera daudela ikusita, ekidin behar da lotetan banatzea izan dadila kontratua adjudikatzeko bide bakarra. (97) Bestalde, kontsiderazio sozialak eta ingurumenekoak areago txertatzeko kontratazio-prozeduretan, botere adjudikatzaileek baimena izan behar dute adjudikazio-irizpideak edo exekuzio-baldintzak ezartzeko, kontratu publiko bati lotuta eskainiko diren obra, hornidura edo zerbitzuetarako, edozein alderdiri buruz eta horien bizi-zikloko edozein fasetan, produktuarentzako lehengaien erauzketatik produktua ezabatzeko faseraino, obra horien ekoizpen-, prestazio- edo salerosketa-prozesu espezifikoan esku hartzen duten faktoreak eta haien baldintzak, hornidurak edo zerbitzuak barne, baita bizi-zikloaren ondorengo fase bateko prozesu espezifikoan ere, are aipatu faktoreak haren substantzia materialaren parte ez direnean ere. Aipatutako ekoizpen- edo prestazio-prozesuko irizpide eta baldintzetako bat da, esaterako, eskuratutako produktuen fabrikazio-prozesuan ez erabiltzea produktu kimiko toxikorik, edo eskuratutako zerbitzuak energia-ikuspegitik efizienteak diren makinak erabiliz eskaintzea. Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren jurisprudentziarekin bat, atal horretan sartu behar dira adjudikatuko den kontratuaren exekuzio-aldian bidezko merkataritzan oinarritutako produktuak erabiltzeari edo hornitzeari dagozkien kontratuak adjudikatzeko irizpideak edo egikaritzeko baldintzak. Merkataritzari eta bere baldintzei dagozkien irizpide eta baldintzak izan daitezke, esaterako, kasuan kasuko produktua bidezko merkataritzako produktu bat izateari buruzkoak, ekoizleei gutxieneko prezio bat eta sari bat ordaintzeko baldintza barne. Kontratu batean, ingurumen-kontsiderazioei buruzko exekuzio-baldintzak izan daitezke, esaterako, produktuak entregatu, paketatu eta ezabatzeari buruzkoak, baita hondakin kopurua gutxitzeari eta energia-efizientziari buruzkoak ere, obra- eta zerbitzu-kontratuen kasuan. Hala ere, kontratuaren objektuarekin lotura izateko baldintzak kanpo uzten ditu erantzukizun korporatiboko politika orokorrari buruzko irizpideak eta baldintzak, zeina ezin baita ulertu eskuratutako obren, horniduren edo zerbitzuen ekoizpen- edo prestazio-prozesu espezifikoaren bereizgarri gisa. Ondorioz, botere adjudikatzaileek ezingo dute izan baimenik lizitatzaileei eskatzeko enpresan gizarte- edo ingurumen-erantzukizuneko politika jakin bat ezarrita izan dezatela. (98) Funtsezkoa da kontratu baten ekoizpen-prozesuaren alderdi sozialekin lotutako adjudikazio-irizpideak edo exekuzio-baldintzak kontratuaren arabera eman beharreko obra, hornidura edo zerbitzuei buruzkoak izatea. Gainera, 96/71/EE Zuzentarauan xedatutakoaren arabera aplikatu behar lirateke, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak interpretatzen duen eran, eta ez lirateke aukeratu edo aplikatu behar zuzenean edo zeharka beste estatu kide batzuetako edo AKP eremuko (Afrika, Karibea, Pazifikoa) edo Europar Batasunak parte hartzen duen Merkataritza Askeko Akordioetako hirugarren herrialdeetako operadore ekonomikoak baztertzen diren eran. Ondorioz, 96/71/EE Zuzentarauak arautzen dituen oinarrizko lan-baldintzei eragiten dieten irizpideek, esaterako, gutxieneko soldataren zenbatekoek, estatuko legeriak ezarritako mailari jarraitu behar diote, edo Europar Batasuneko zuzenbidearen arabera aplikatzen diren hitzarmen kolektiboetan ezarritakoari, aipatu zuzentarau horren esparruan. Kontratu baten exekuzio-baldintzek joera izan dezakete ondorengo hauen aldeko neurriak aplikatzeko: lanean emakume eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzea, lan-merkatuan emakumeen parte-hartzea handitzea eta lana eta familiako bizitzaren bateragarri egitea, ingurumena eta animaliak babestea, Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) hitzarmen garrantzitsuenak funtsean errespetatzea, eta desgaitasuna duten langile gehiago kontratatzea estatuko legerian eskatutakoa baino. (99) Adjudikazio-irizpideen mende edo kontratu baten adjudikazio-baldintzen mende ere egon ahalko dira, ekoizpen-prozesuan parte hartzen duten langileen osasuna babesteko neurriak, kontratua betetzen dihardutenen artetik beharrean dauden langileen edo talde ahuletako kideen gizarteratzea bultzatzekoak edo kasuan kasuko kontratuarentzat beharrezkoak diren gaitasunak eskuratzeko prestakuntza eskaintzera bideratutakoak, baldin eta kasuan kasuko kontratuaren araberako obra, hornidura eta zerbitzuei badagozkie. Irizpide edo baldintza horiek, besteak beste, luzaroko langabeei lana eskaintzera bideratuta egon daitezke, edo adjudikatuko den kontratuaren exekuzio-aldian prestakuntza-arloko neurriak ezartzera langabetu edo gazteentzako. Botere adjudikatzaileek kasuan kasuko produktuaren edo zerbitzuaren betekizun sozial bereizgarriak ezarri ahalko ditu zehaztapen teknikoetan, esaterako, desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasuna edo erabiltzaile guztientzako diseinua. (103) Obrei, hornidurei edo zerbitzuei dagokienez nabarmenki baxuak diren eskaintzak hipotesi edo jardunbide desegokietan oinarrituta egon litezke, izan ikuspegi tekniko, ekonomiko edo juridikotik. Lizitatzaileak ezin dezakeenean azalpen nahikorik eman, botere adjudikatzaileak eskaintza errefusatzeko ahalmena izan behar du. Errefusatzea nahitaezkoa izango da, baldin eta botere adjudikatzaileak egiaztatu badu proposatutako prezio eta kostu nabarmenki baxuen arrazoia dela Europar Batasuneko aginduzko zuzenbidea, harekin gizarte-, lan-, eta ingurumen-arloan bateragarria den estatuko zuzenbidea edo nazioarteko lan-zuzenbidearen xedapenak urratzea. (105) Garrantzitsua da bermatzea azpikontratistek betetzen dituztela Europar Batasuneko zuzenbideak, estatuko zuzenbideak, hitzarmen kolektiboek edo zuzentarau honetan zerrendatutako ingurumen-, gizarte- eta lan-arloetako nazioarteko zuzenbideak ingurumen-, gizarte- eta lan-zuzenbidean ezarritako betebeharrak, baldin eta arau horiek eta beraien aplikazioak Europar Batasuneko zuzenbidea errespetatzen badute. Hori bermatzeko, estatu-agintaritza eskudunek, esaterako, lan-ikuskaritza edo ingurumenaren babeserako agentzien bidez, beren funtzioen eta eskumenen barnean, neurri egokiak hartuko dituzte.

18. artikulua. Kontratazio publikoaren printzipioak. 2. Estatu kideek behar diren neurriak hartuko dituzte, bermatze aldera kontratu publikoak egikaritzeko orduan operadore ekonomikoek bete egiten dituztela ingurumen-, gizarte- edo lan-arloetan aplikatu beharreko betebeharrak, ezarrita datozenak Europar Batasuneko zuzenbidean, estatuko zuzenbidean, hitzarmen kolektiboetan edo ingurumen-, gizarte- eta lan-arloetako nazioarteko zuzenbideko xedapenetan –X. eranskinean jasotakoetan–.

43. artikulua. Etiketak. 1. Botere adjudikatzaileek ezaugarri bereziak –ingurumen arlokoak, sozialak edo bestelakoak– dituzten obrak, hornidurak edo zerbitzuak eskuratzeko asmoa dutenean, berariazko etiketa bat eskatu ahalko dute preskripzio teknikoetan, adjudikatzeko irizpideetan edo kontratua egikaritzeko baldintzetan, obrek, zerbitzuek edo hornidurek eskatutako baldintzak betetzen dituztelako frogabide gisa: etiketa sozial edo ingurumenekoak, nola baitira nekazaritza edo abeltzaintza ekologikoarekin, bidezko merkataritzarekin edo genero-berdintasunarekin lotutakoak, edo Lanaren Nazioarteko Erakundearen oinarrizko konbentzioak betetzea bermatzen dutenak. Halakoak eskatzeko, betiere, baldintza hauek guztiak bete beharko dira: a) Etiketa lortzeko aplikatu beharreko baldintzak kontratuaren objektuarekin lotutako irizpideen ingurukoak izatea bakarrik, eta egokiak izatea objektu hori osatzen duten obren, horniduren edo zerbitzuen ezaugarriak definitzeko. b) Etiketa lortzeko aplikatu behar diren baldintzen oinarria objektiboki egiaztatu ahal diren irizpideak izatea, diskriminatzaileak ez direnak. c) Etiketak prozedura ireki eta garden baten bidez ezartzea, zeinetan zerikusia duten alderdi guztiek parte hartzen ahalko duten, hala nola organismo publikoek, kontsumitzaileek, gizarte-solaskideek, fabrikatzaileek, banatzaileek eta gobernuz kanpoko erakundeek.

67. artikulua. Kontratua adjudikatzeko irizpideak. 1. Botere adjudikatzaileek, kontratu publikoak adjudikatzeko, eskaintza ekonomiko onuragarrienaren irizpidea aplikatuko dute, ezertan eragotzi gabe hornidura jakin batzuen prezioari edo zerbitzu jakin batzuen ordainsariei buruz estatuan ezarrita dauden lege-, erregelamendu- eta administrazio-xedapenak. 2. Botere adjudikatzaileak, ekonomikoki onuragarriena den eskaintza zehazteko, prezioa edo kostua hartuko du oinarri, kostu-efikazia erlazioa aintzat hartuko duen irizpidea erabilita (esaterako, bizi-zikloaren kostuaren kalkulua, 68. artikuluarekin bat); horrez gain, kalitate-prezio erlazio onena hartu ahalko du kontuan, zeina kasuan kasuko kontratu publikoaren objektuari lotutako alderdi kualitatibo, sozial eta ingurumenekoen arabera ebaluatuko baita. Irizpide horiek, esaterako, honako hauek hartuko dituzte barruan: a) Kalitatea –balio teknikoa barne–, ezaugarri estetiko eta funtzionalak, irisgarritasuna, erabiltzaile guztientzako diseinua, ezaugarri sozialak, ingurumen-arlokoak edo berritzaileak, eta merkaturatzea eta haren baldintzak.

hasiera

AUSARKERIAZKO ESKAINTZAK

Ez dira onartuko lan-betebeharrak, hitzarmen kolektiboak barne, betetzen ez dituzten eskaintzak.

GIZARTE-ZERBITZUAK

70

Gizarte-zerbitzuetarako kontratuen araubide berezia.

74

76

EXEKUZIO-BALDINTZAK

69

Legez bete beharrekoetatik haragoko gizarte-, lan- eta genero-betebeharrak.

PRINTZIPIOAK

Alderdi sozialen balorazio estrategikoa..

2014/24/EB Zuzentaraua, kontratazio publikoari buruzkoa.

GIZARTE-, GENERO- ETA LAN-ALDERDIAK

69. artikulua. Eskaintza nabarmenki baxuak. 1. Botere adjudikatzaileek operadore ekonomikoei eskatuko diete eskaintzan proposatu dituzten prezioak edo kostuak azaltzeko, obrei, hornidurei edo zerbitzuei loturiko eskaintzak nabarmenki baxuegiak diruditenean. 2. 1. apartatuan jasotako azalpenak honako hauei buruzkoak izan daitezke, zehazki: a) Fabrikazio-prozesuak, emandako zerbitzuek edo eraikuntza-metodoak ekar dezaketen aurrezkia. b) Lizitatzaileak produktuak eta zerbitzuak emateko edo obrak egiteko hartutako irtenbide teknikoak eta bere alde dituen ohiz kanpoko baldintzak. c) Lizitatzaileak proposatutako obren, horniduren edo zerbitzuen originaltasuna. d) 18. artikuluko 2. apartatuak xedatutako betebeharrak betetzea. e) 71. artikuluan xedatutako betebeharrak betetzea. f) Lizitatzaileak estatu-laguntzaren bat izatea. 3. Botere adjudikatzaileak, informazioa ebaluatzeko, kontsulta egingo dio lizitatzaileari. Eskaintza baztertu ahalko du, baldin eta aurkeztutako dokumentuek ez badute behar adina azaltzen zergatik diren prezioak edo kostuak hain txikiak, 2. apartatuan aipatutako elementuak kontuan hartuta. Botere adjudikatzaileak eskaintza baztertuko du, baldin eta egiaztatzen badu 18. artikuluko 2. apartatuan jasotako betebeharrak ez betetzeagatik dela nabarmenki baxua.

76. artikulua. Kontratuen adjudikazio-printzipioak. 2. Estatu kideek zainduko dute botere adjudikatzaileek kontuan izatea honako hauek bermatzeko beharra: zerbitzuen kalitatea, jarraitutasuna, irisgarritasuna, eskuragarritasuna, erabilgarritasuna eta zehaztasuna; erabiltzaile kategoria bakoitzaren berariazko beharrak, beharrean eta egoera ahulean dauden taldeak barne; erabiltzaileen inplikazioa eta erantzukizuna; eta berrikuntza. Horrez gain, estatu kideek xedatu ahalko dute zerbitzu-hornitzailea eskaintza ekonomikoki onuragarrienaren arabera aukeratzea, eta gizarte-zerbitzuen kasuan, kalitate- eta jasangarritasun-irizpideen arabera.

70. artikulua. Kontratuaren exekuzio-baldintzak. Botere adjudikatzaileek kontratuaren exekuzio-baldintza bereziak ezarri ahalko dituzte, baldin eta kontratuaren objektuari lotuta badaude, 67. artikuluko 3. apartatuak zehazten duenaren arabera, eta lizitazio-deialdian edo kontratazioaren baldintza-agirietan zehazten badira. Aipatutako baldintzek askotariko kontsiderazioak jaso ahalko dituzte: ekonomikoak, berrikuntzakoak, ingurumenekoak, sozialak edo enplegukoak.

74. artikulua. Gizarte-zerbitzuetarako eta beste zerbitzu espezifiko batzuetarako kontratuen adjudikazioa. XIV. eranskinean zerrendatzen diren gizarte-zerbitzuetarako eta bestelako zerbitzu espezifikoetarako kontratu publikoak kapitulu honen arabera adjudikatuko dira, baldin eta kontratuon balioa berdina edo handiagoa bada 4. artikuluko d) letran adierazitako atalasea baino.

LEGEAK, ARAUAK, DEKRETUAK, ERABAKIAK, JARRAIBIDEAK

+ ikusi

+ ikusi

+ ikusi

+ ikusi

Erabakia, 2019ko martxoaren 5eko akordioa, Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluarena, soldata-arrakalaren aurkako neurriak eta gizonek eta emakumeek ordainsari bera jasotzeko klausulak kontratazio publikoan sartzekoa.

3/2016 Legea, apirilaren 7koa, zenbait klausula sozial kontratazio publikoan sartzekoa (Eusko Legebiltzarra).

6/2008 Ebazpena, ekainaren 2koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzea erabakitzen baita Gobernu Kontseiluak «Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren eta bere sektore publikoaren kontratazioetan gizarte- eta ingurumen-irizpideak eta beste politika publiko batzuk sartzeko» hartutako erabakia.

4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa.

EUSKO JAURLARITZA ETA LEGEBILTZARRA

hasiera

LEGEAK, ARAUAK, DEKRETUAK, ERABAKIAK, JARRAIBIDEAK

FORU-ALDUNDIAK

Erabakia, 2011ko ekainaren 21ekoa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluarena, kontratu eta dirulaguntzetan emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko klausulak sartzekoa.

Gipuzkoako Foru Aldundia

Erabakia, 2012ko urriaren 16koa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluaren erabakia: Esleitu eta egiten diren foru-aldundiaren obra-kontratu guztietan sartu beharreko lan, Gizarte Segurantza eta laneko segurtasun eta osasuneko nahiz izaera sozialeko baldintzak.

Gipuzkoako 2/2015 Foru Araua, martxoaren 9koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa.

Gipuzkoako 4/2013 Foru Araua. Foru-sektore publikoko obra-kontratuetan klausula sozialak sartzekoa.

Gipuzkoako 11/2014 Foru Araua. Erosketa publiko sozialki arduratsuari buruzko kontratu-klausulak foru-sektore publikoko kontratazioan txertatzekoa.

Arabako Foru Aldundia

1/2014 Foru Araua, otsailaren 12koa, Arabako Batzar Nagusiak onartutakoa, foru-sektore publikoko obra-kontratuetan gizarte-klausulak txertatzekoa.

5/2015 Foru Araua, otsailaren 11koa, foru-sektore publikoaren kontratazioan erosketa publiko sozialki arduratsuari buruzko kontratu-klausulak txertatzekoa.

3/2017 Foru Dekretua, urtarrilaren 17koa, Bizkaiko Foru Aldundiarena, Bizkaiko Foru Aldundiaren kontratazio-prozeduran gizarte- eta ingurumen-klausulak, eta beste politika publiko batzuei dagozkienak sartzeko erregelamendu betearazlea onartzen duena.

Bizkaiko Foru Aldundia

35/2018 Zirkularra, ekainaren 25ekoa, Bizkaiko Foru Aldundiarena, zeinaren bidez zabaltzen baita «Kontratazio administratiborako gida praktikoa: gizarte-klausulak, ingurumenekoak eta beste politika publiko batzuei dagozkienak sartzeko irizpideak eta jarraibideak».

hasiera

LEGEAK, ARAUAK, DEKRETUAK, ERABAKIAK, JARRAIBIDEAK

UDALAK ETA EHU

UPV/EHUko gobernu-kontseiluaren erabakia, 2012ko abenduaren 22koa, UPV/EHUren kontratazioetan gizarte-, etika- eta ingurumen-irizpideak sartzeari buruzkoa.

Bilboko Udaleko gobernu-batzarraren erabakia, 2016ko abuztuaren 24koa, zeinaren bidez onartu baitzen apirilaren 7ko 3/2016 Legeko gizarte-klausulak sartzea.

Vitoria-Gasteizko Udalaren kontratazio sozialki arduratsu eta jasangarrirako jarraibidea (2015eko urriaren 16koa).

Jarraibidea, Irungo Udalaren kontratazioetan gizarte-irizpideak sartzekoa (2011).

Donostiako Udalaren kontratazioetan, gizarte- eta ingurumen-irizpideak, lan-, hizkuntza- eta berdintasun-irizpideak eta irizpide etikoak txertatzeko jarraibideak (2013ko ekainaren 10ekoak).

hasiera

AUTONOMIA-ERKIDEGOAK

15 autonomia-erkidegok garatu dituzte lege, arau, dekretu, jarraibide, zirkular edo gidaliburuak gizarte- edo genero-irizpideak kontratu publikoetan aplikatzeko.

Nafarroa

LEGEAK, ARAUAK, DEKRETUAK, ERABAKIAK, JARRAIBIDEAK

Gaztela eta León

Galizia

Valentzia

Katalunia

Kanariak

Gaztela-Mantxa

Madril

Andaluzia

Extremadura

http://doe.juntaex.es/pdfs/doe/2014/1500o/14061610.pdf

Aragoi

Asturias

Kantabria

Balear Uharteak

hasiera

UDALAK ETA TOKI-ADMINISTRAZIOA

Hainbat administrazio publikok onartu dituzte arauak edo jarraibideak gizarte- eta /edo genero-irizpideak apika daitezen beraien kontratu publikoetan. Hona hemen nabarmenenak:

Iruñea

LEGEAK, ARAUAK, DEKRETUAK, ERABAKIAK, JARRAIBIDEAK

Valladolid

A Coruña

Valentzia

Bartzelona

La Palma

Murtzia

http://murcia.es/concursosuministros/pdf/0307-16%20-%20APROBACI%C3%93N%20INICIAL%20-%20JG%2017-03-17.pdf

Madril

Sevilla

Zaragoza

Avilés

Palma Mallorcakoa

Castelló

Jaen

Cádiz

Salamanca

kordoba

Granada

Logroño

http://www.xn--logroo-0wa.es/wps/wcm/connect/a85a27004dc4eeab92a79247825839ce/Instrucci%C3%B3n%2BMateria%2BContrataci%C3%B3n.pdf?MOD=AJPERES&CACHEID=a85a27004dc4eeab92a79247825839ce

Menorca

Eivissa

https://s3-eu-west-1.amazonaws.com/codekstudio-dpp/guias/Acuerdo+Ibiza+BOIB.pdf

Gijón

https://sedeassets.gijon.es/multimedia_objects/download?object_type=document&object_id=193670

hasiera

EBJAN-REN JURISPRUDENTZIA(1)

  • Baldintza-agiriak barne hartzen zuen luzaroko langabeak enplegatzeko betebeharra.
  • Gizarte-klausulei buruzko lehen epaia izan zen EBn eta onartu egin zen eskaintza ekonomiko onuragarrienarekin loturarik ez zuten gizarte-irizpideak txertatzea.

Beentjes afera (1988). C 31/87.

  • Baldintza-agiriak (eskola-jantokiak eraikitzea) langabeziaren kontra borroka egiteko tokiko ekintza bati buruzko adjudikazio-irizpide bat zuen.
  • EBJANk baliozkotzat hartzen du klausula hori, baldin eta kontratazio publikoko printzipioak urratzen ez baditu. Errepikatu egiten da adjudikazio-irizpide gisa zuzenean ekonomikoak ez diren alderdiak erabiltzearen baliozkotasuna.

Nord-Pas-de-Calais afera (2000). C 225/98.

Epaia autobusen erosketa baterako ingurumen-irizpideei buruzkoa da, eta Beentjesen betekizunak aipatu eta errepikatzen dira, eta gaineratzen da gizarte- eta ingurumen-irizpideek «ere lotura izan behar dutela kontratuaren objektuarekin».

Concordia Bus afera (2002). C-513/99.

C-172/99 afera.

  • Enpresa bat eskualdatzea barne hartzen zuen kontratu baten adjudikazioari buruzkoa da.
  • Epaiak adierazten du ezin direla erakunde adjudikatzaileak salbuetsi arlo sozialean aplikatu beharreko legeditik, eta, beraz, eskaintzek aintzat hartu behar dituztela arau horiek.

hasiera

EBJAN-REN JURISPRUDENTZIA(2)

  • Epaiak adierazten du Europar Batasuneko arauek aukera ematen dutela elektrizitatearen hornidura-kontratu batean elektrizitate-iturri berriztagarriei buruzko balorazio-irizpide bat ezartzeko, betiere kontratuaren objektuarekin lotura baldin badu, aukera-askatasun baldintzarik gabekoa eskaintzen ez badu eta baldintza-agirian berariaz aipatzen bada.

Wienstrom afera (2003). C-448/01.

  • Epai horrek aztertzen du etiketa ekologikoa (EKO) eta bidezko merkataritzari buruzko etiketa (MAX HAVELAAR) Europar Batasuneko legeriarekin bateragarriak diren, te eta kafe hornidura-kontratu baten adjudikazio-prozeduraren esparruan.
  • Epaia bereziki interesgarria da, izan ere, etiketa horiek (izaera sozialekoak nahiz ekologikokoak) espezifikazio tekniko, adjudikazio-irizpide eta gaitasun teknikoko betekizun gisa onartu daitezkeela ezartzen duelako.
  • 91. kontuan hartuzkoa: «Ez da beharrezkoa adjudikazio-irizpide bat produktuaren ezaugarri propio bati buruzkoa izatea, hots, materialki produktuan txertatutako elementu bat izatea».

Max Havelaar afera (2012) C-368/10.

Juliane Kokott. EBko abokatu nagusia. Max Havelaar aferan eman zituen argudioen laburpena:

«Garrantzitsua da jakitea artikuluak bidezko baldintzetan erosiak izan zirenetz [...] azukrearen zaporea, zentzu hertsian, hura eskuratzeko modua bidezkoa izateak edo ez izateak aldatzen ez duen arren, merkatura bidezkoa ez den modu batean iritsitako produktu batek zapore mikatzagoa uzten du bezeroen ahoan, beraien erantzukizun soziala zein den baitakite».

hasiera

EBJAN-REN JURISPRUDENTZIA(3)

  • EBJANren Rüffert aferari buruzko Epaiak (C-346/06, 2008ko apirilaren 3koak) Europar Batasuneko zuzenbidearekin bateraezina deklaratu zuen enpresa adjudikaziodunak enplegatu beharreko langileen soldatari buruzko exekuzio-baldintza bat.

Eztabaida: gutxieneko soldata ezarri beharra.

  • EBJANren Bundesdruckerei aferari buruzko Epaiak (C-549/13, 2014ko irailaren 18koak) aurrekoa zuzendu eta Europar Batasuneko zuzenbidearekin bateragarritzat hartu zuen Alemaniako arau bat, zeinak lizitatzaileei eta haien azpikontratistei inposatzen baitie kontratu publikoaren objektu diren prestazioak egiten dituzten langileei gutxieneko soldata ordaintzeko konpromisoa hartzea.
  • Epai horretan jasotako doktrina zuzentarauaren 38. kontuan hartuzkoan txertatu da, zeinaren bidez ulertu behar den kontratu-prestazioak betetzen diren lekuan ematen direla zerbitzuak.

  • EBJANren Regiopost aferari buruzko Epaiak (C-115/14, 2015eko azaroaren 17koa) irizpidea eta bere legezkotasuna berresten ditu. Auzitegiak baliozkotzat jotzen du lizitatzaileak eta haien azpikontratistak behartzea udalerriko posta-zerbitzuari buruzko kontratu publikoaren objektu diren prestazioak egiten dituzten langileei gutxieneko soldata ordaintzeko konpromisoa hartzera.

hasiera

ISABEL GALLEGOK IDATZITAKO ARTIKULU BATEN LABURPENA: Hasteko, halako klausulek, lehia ez mugatzeaz gain, berdintasun-printzipioa bermatzen dute. Horri dagokionez, ikus. Aragoiko KPAAren 2016ko uztailaren 14ko erabakia (64/2016 errek.), izan ere, hitzarmenen aurreraeraginak adjudikazio-baldintzetan aldaketa bat eragingo luke, eta prestazioen baliokidetasunaren printzipioa urratuko litzateke. Baina, bigarrenik, gure arau-testuingurua kontuan hartuta, enpresek sektoreko hitzarmen kolektiboak ezartzen duena baino soldata baxuagoak ordaintzea onartzeak lehia-abantaila bat eman diezaieke, hain zuzen, estatuko enpresei, eta oso zaila da hori Europako zuzenbideak onartzea. Izan ere, langileak lekualdatzen dituzten Europako enpresek bakarrik ordaindu beharko lukete gutxienez sektoreko hitzarmen kolektiboak ezarritako soldata. Aipatutakoaz bestalde, ezin da ahaztu lan-baldintzak prekarizatzeak eragin negatiboa duela prestazioaren kalitatean (alderdi hori azpimarratzen du Madrilgo KPAren 2016ko urriaren 6ko Ebazpenak (219/2016 errek.). Hala, azaltzen da kontratazio-organoak agerian utzi duela inguruabar jakin batzuek koloka jarri dezaketela kontratu-exekuzioa, langileei sektoreko hitzarmenak ezarritakoa baino soldata baxuagoa ordaintzen zaielako; horrek azalduko luke, Espainiako segurtasun-sektoreak bizi duen egoera bitxia, soldatak % 30 jaitsi baitira batez beste, hitzarmen kolektiboa atzean geratu delako, eta hitzarmenak sistematikoki baliogabetu direlako lan-jurisdikzioan. Izan ere, kontratuaren exekuzioan diharduten langileen zenbait lan-baldintza bermatzera bideratutako irizpideen onargarritasuna da irizpide-desberdintasun handia eragin duenetako bat kontratu-errekurtsoen administrazio-auzitegitan. Esaterako, Madrilgo KPAAren 2016ko otsailaren 3ko ebazpenak eta Aragoiko KPAAren 2016ko abuztuaren 30eko erabakiak lana eta familia bateragarri egiteko plan baten existentzia balioesteari buruzko adjudikazio-irizpide bat onartu zuten, antzeko irizpide bat ordea, baliogabetu egin zuen KEAANren 2017ko uztailaren 27ko epaiak. Ikusten denez, bereziki polemikoa izan da kontratuaren indarraldi osoan estatuko sektoreko hitzarmena aplikatzeko konpromisoari buruzko adjudikazio-irizpidea, zeina onartu egiten baitu Madrilgo Erkidegoko Kontratazio Publikoko Administrazio Auzitegiak, Madrilgo JANren 2017ko ekainaren 7ko epaiak baliogabetu arren. Bere aldetik, KEAANk ere ezeztatu izan du estatuko hitzarmena aplikatzeko konpromisoa ezarri daitekeenik adjudikazio-irizpide gisa, 2016ko abenduaren 16ko ebazpenean, besteak beste. GUTXIENEKO SOLDATA ORDAINTZEARI DAGOKIONEZ Arreta berezia sortu dute kontratazio publikoaren bidez gutxieneko soldata bat bermatzeari buruzko gaiek. Kasu gehienak batez ere Alemaniako lehiari lotuta daude, zehazki, Alemaniako enpresen eta Europa Ekialdeko herrialdeetan kokatutako enpresen artekoari. Alemaniako enpresa adjudikaziodunek Europa Ekialdeko herrialdeetako enpresak azpikontratatzen dituzte kasu askotan, eta eskubide sozialak gutxiagotzean oinarritu daiteke lehia. Hori ekiditeko, länder batzuek neurriak hartu zituzten, eta Alemaniako botere adjudikatzaileek adjudikatutako kontratu publikoak betetzen dituzten langileentzako gutxieneko soldata bermatzeko betebeharra ezarri. Ondorioz, azken urteotan hainbat gatazka sortu dira, eta EBJANk ebatzi behar izan ditu. EBJANko jurisprudentziak halako egoerei buruz hainbat alditan ebazteko aukera izan du. Merkatuko lehiari dagokionez, auzitegiak adierazi du zerbitzu-prestatzaileei estatuko arauak ezartzeak mugatu eta oztopatu egin dezakeela prestazioa, edo erakargarritasuna ken diezaiokeela, gastu gehigarriak sortu eta kargak gehitzeagatik (Portugaia Constrçoes, 2002). Gutxieneko soldata bat ezartzeak zaildu egiten du soldata baxuagoa duten herrialdeetako enpresak kontratuan sartu ahal izatea. Bestalde, aldi berean, jurisprudentzian adierazi da lehia desleialeko arazo bat sor daitekeela gutxieneko soldata baino gutxiago ordaintzen duten enpresekin lehiatzean (Wolff eta Müller, 2004). Izan ere, era horretan, enpresa-etekin bat sortuko da operadore jakin batzuentzat, alegia, lan beragatik gutxiago ordaintzen den herrialdekoentzat. EBJAN-REN ORAINTSUKO JURISPRUDENTZIA EBJANk gai honetako leading case izan daitezkeen hiru kasu ebatzi ditu azken hamar urteetan. Guztiak ere Alemaniako agintariek lizitatutako kontratuetan gutxieneko soldataren klausulak ezartzeari buruzkoak dira. Auzitegiak bere irizpideak araztu ditu pixkanaka, eta, antza, klausula mota horrekin toleranteago izateko joera du. Rüffert aferan (2008) (61), espetxe bat eraikitzeko obra-kontratu bati buruzko auzia ebatzi zuen auzitegiak. Kontratu-dokumentazioan exekuzio-baldintza bat ezarria zegoen, zeinak eskatzen baitzuen langileei gutxieneko soldata bat ordaintzeko eta aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboa betetzeko. Justizia Auzitegiak aztertu zuen gutxieneko soldata bat eta hitzarmen kolektiboa betetzeko beharrak kontra egiten ote zien 96/71/EE Zuzentarauari eta Europako Erkidegoko Tratatuaren 49. artikuluari (orduan indarrean), eta ebatzi zuen garrantzitsua dela Alemaniako land-eko legeak gutxieneko soldatarik ez ezartzea. Gainera, hitzarmen kolektiboa kontratu publikoetan bakarrik errespetatu behar zen. Beraz, ebatzi zen Tratatuak bermatutako zerbitzu-prestaziorako askatasuna murriztu egiten zela. EBJANk ulertu zuen «harrerako estatu kidean kontratuak egikaritzea eragotzi edo oztopatu egin dezakeela, baita interesgarritasuna ken diezaiokeela ere». Gainera, adierazi zuen neurri horiek ez direla langileen babesaren bidez justifikatzen, eta ez zegoela interes orokorreko premiazko arrazoirik estatuko gizarte-segurantzaren sistema babesteko. Geroagoko afera batean, Bundesdruckereiri buruzkoan (2014) (62), oso antzekoa zen auzigaia. Kasu horretan, land-eko araudian jasota zegoen gutxieneko soldata ordaintzera behartzen zuen exekuzio-baldintza bati buruzkoa zen. Horrez gain, adjudikaziodunak Poloniako operadore ekonomiko bati azpikontratatu zizkion zerbitzuak, eta ez zegoen langileen lekualdaketarik, zerbitzuak edonondik eman zitezkeen eta. Kasu horretan, auzitegiak ulertu zuen neurria neurriz kanpokoa zela, ez zegoelako langileen lekualdaketarik eta lehia-abantaila galtzea zekarkielako beste herrialde batzuetako operadoreei. Laburbilduz, ulertu zuen neurriak inongo arrazoirik gabe murrizten zuela zerbitzu-prestaziorako askatasuna, ez baitzegoen neurria justifikatzerik Alemaniako gizarte-segurantzarentzako balizko arriskua argudiatuta. Hirugarren epaia RegioPost (2015) aferakoa da, land-eko legean xedatuta zegoen gutxieneko soldata bermatzera behartzen zuen exekuzio-baldintza bati buruzkoa zen. Posta-zerbitzuari buruzko kontratu publiko bat zen, eta ez zegoen langileen lekualdatzerik, langileak alemaniarrak baitziren. Kasu horretan, Auzitegiak adierazi zuen kontratazio publikoko gizarte-klausulen inguruan jurisprudentziak ezarritako irizpideak bete egiten zirela. Ulertu zuen gardentasun-eskakizuna bete egiten zela, gutxieneko soldatari buruzko irizpidea lizitazio-iragarkian eta baldintza-agirian argitaratu baitzen. Gainera, ez zen diskriminatzailea. Orobat, Auzitegiak argudiatu zuen gutxieneko soldata ezartzen zuen Alemaniako legea «legezko xedapen» bat zela, zuzentarauaren ondoreetarako –modu horretan, aipatu Rüffert aferatik aldendu zen–. Aintzat hartzekoa da, kasu horretan, adierazten zela ez ziola axola araua kontratu publikoei bakarrik aplikatzeko izateak, arau askotan edukia desberdina delako kontratu publikoetarako eta kontratu pribatuetarako. Azkenik, ezarri zuen gutxieneko babeseko aginduzko arau bat zela eta sektore guztietan langileei bermatu beharreko babes-mailaren barne zegoela, ez zegoelako bestelako babes-hitzarmen aplikagarririk. Jarraian, auzitegiak aztertu zuen neurriak EBFTren 56. artikulua urratzen zuen, eta ebatzi zuen zerbitzu-prestazio askea mugatzen zuen neurri bat zela, baina langileen babesa bermatzeak justifikatzen zuela, ez zegoelako bestelako hitzarmen aplikagarririk.

EBJAN-REN JURISPRUDENTZIA(4)

  • Epai hau ez da kontratazio publikoari buruzkoa, lanpostu publiko bat betetzeari buruzkoa baizik. Zehazki, Bremengo land-eko lege bat epaitzen da, emakumeak eta gizonak berdin tratatzeari buruzkoa.
  • Funtzio publikoko lanpostu bat betetzera bideratutako hautaketan gaitasun berdineko izangai gizonezkoen aldean emakumezkoak lehenestea xedatzen zuen, emakumeak azpiordezkatuta dauden sektoreetan bederen.
  • Aukera-berdintasunaren printzipioaz emandako argudioak interesatzen zaizkigu:

C-450/93 afera, «Eckhard Kalanke vs. Freie Hansesdat Bremen» (1995).

«Zuzentarauak ez die trabarik egingo gizonen eta emakumeen aukera-berdintasuna sustatzea xede duten neurriei, bereziki, emakumeen aukeretan izatezko desparekotasunak desagerraraztea xede dutenei; izan ere, haren xede zehatz eta mugatua da gizonen eta emakumeen gizarte-bizitzan egon litezkeen izatezko desparekotasunak desagerrarazi edo murrizteko neurriak baimentzea, itxuraz diskriminatzaileak izanda ere».

hasiera

AUZITEGI GORENA(1)

01.

«Administrazioa ez dago behartuta prezio hoberena onartzera, baizik eta interes publikorako mesedegarriena den eskaintza onartzera».

  • Eraikuntzako Konfederazio Nazionalak sustatutako errekurtsoa da, Extremadurako Juntako Sustapen Sailaren kontrakoa.
  • Baldintza-agiriek «berdintasuna» izeneko adjudikazio-irizpide bat zuten, zeinak puntuazio jakin bat ematen baitzuen «enpresan dauden emakumezko langile finkoen ehunekoagatik».
  • Auzitegi Gorenak zuzenbidearen araberakotzat jotzen du klausula, eta errekurtsoa ezetsi.

02.

AGren Epaia, 1997ko maiatzaren 23koa.

AGren Epaia, 2012ko uztailaren 17koa.

12365/1991 Errekurtso zenbakia.

5377/1999 Errekurtso zenbakia.

IKUSI EPAIAREN LABURPENA IKUSI EPAIA OSORIK

hasiera

SEIGARRENA Adierazitako hirugarren gaiari erantzuteko, aurretiazko kontsiderazio hauek egin behar dira: Lehenik, emakumeen eta gizonen berdintasuna EKren 14. artikuluak xedatutako berdintasun-eskubidea eta sexu-arrazoiengatiko diskriminaziorik eza aplikatzearen ondorio da; eskubide horri buruz, Konstituzioaren 9.2 artikuluan argi eta garbi agintzen zaie botere publikoei honako hau: «inguruabar zehatzak sustatzea, gizabanakoaren eta berak osatzen dituen taldeen askatasuna eta berdintasuna benetakoak eta eragingarriak izan daitezen; oztopoak kentzea, horiek haien osotasuna eragotzi edo zailtzen badute; eta herritar guztien parte-hartzea erraztea, bai bizitza politikoan, baita ekonomia-, kultura- eta gizarte-bizitzan ere». Bigarrenik, aipatu konstituzio-mandatua betetzeko helburua duela 3/2007 Lege Organikoak, martxoaren 22koak, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarriari buruzkoak, zioen azalpenean dioenez. Errealitatea ikusirik egiten du, zioen azalpenean bertan adierazita: «Legearen araberako berdintasun formala erabat aitortzea aurrerapauso handia izan da, baina ez behar bestekoa. Genero-indarkeriak, alokairu-bereizkeriak, alarguntasun-pentsioetan dauden desberdintasunak, emakumeen langabezia-tasa handiagoak, politika-, gizarte-, kultura- eta ekonomia-esparruetako ardura handiko postuetan oraindik ere emakume gutxi izateak edo norberaren bizitza, laneko bizitza eta familia-bizitza uztartzeko arazoek agertzen dute gaur egun oraindik gauzatzeke dagoela, tresna juridiko berrien zain, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erabateko eta eragingarria, alegia, duela 140 urte John Stuart Millen hitzetan “perfektua behar zuen berdintasuna, ez eragozteagatik batzuek boterea eta pribilegioa izatea eta beste batzuek ezgaitasuna”. Halatan, ekintza arauemailea beharrezkoa da, zuzenean edo zeharka sexuan oinarritutako bereizkeriaren agerpen guztiak borrokatzeko, oraindik ere horrelakoak dauden ginoan, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko, hori lortzea eragozten duten oztopoak eta gizarte-estereotipoak kenduz. Konstituzio-antolamendutik eratortzen da betekizun hori, eta betekizun horrek barne hartzen du emakumeen berezko eskubidea. Halaber, betekizun hori Espainiako gizartea aberatsago egiten duen osagaia da, ekonomia-garatzen eta enplegua gehitzen lagunduko duena». Hirugarrenik, berdintasunaren zeharkakotasun, berariaz aipatzen dena zioen azalpen horretan; 15. artikuluan honela definitzen da: «Emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasunaren printzipioa kontuan hartuko da botere publiko guztien jardunean, zeharkakotasun-izaerarekin. Administrazio publikoek printzipio hori modu aktiboan barneratuko dute, euren arau-xedapenak ematean nahiz betetzean, esparru guztietako politika publikoak zehaztu eta horien inguruko aurrekontuak egitean, eta euren jarduera guztiak garatzean». Horrek argi uzten du, administrazio publikoei dagokienez, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren helburua edo jomuga izan dezaketela egiten dituzten jarduera guztiek, hau da, edozein dela ere horiek zertzen diren tresna formala (prozedura, egintza edo kontratua), eta edozein direla ere haien edukia (arautzailea, zerbitzu publiko, sustapena, polizia, etab.) nahiz ukitutako sektorea. Laugarrenik eta azkenik, aurreko guztiari jarraikiz, aipatu behar da kontratazioaren alorreko berdintasun-politika exekuzio-baldintzen tresna edo mekanismo juridikora bakarrik mugatzea, printzipioz, Berdintasuneko 3/2007 LOn hainbesteko sakontasunez definitutako zeharkakotasun horri kontra egitea dela; izan ere, zeharkakotasun horrek eskatzen duena da, kontratazioaren alorrean, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bilatu ahal izatea kontratu-legeriak arautzen dituen tresna juridiko guztien bidez. ZAZPIGARRENA Aurreko kontsiderazioek eragotzi egiten dute hirugarren kasazio-arrazoiaren eta haren tesiaren alde erantzutea, zeinak adierazten baitu emakumeen eta gizonen berdintasunerako politikak kontratuaren exekuzio-fasean eta kontratua egikaritzeko baldintza berezien tresna juridikoaren bidez soilik ezarri daitezkeela. Horiez gain, Berdintasuneko 3/2007 LOren 33. eta 34. artikuluen baterako irakurketak ez du bide ematen errekurtsoak bietako lehenengoaz iradokitzen duen interpretaziorako, honako honengatik: 1. 33. artikulua oinarrizkoa da, administrazio publiko guztiei aplikagarria, 34. artikulua, aldiz, «Estatuko Administrazio Orokorreko kontratuei» soilik aplika dakieke. 2. 34. artikuluaren 1. apartatuak aintzat hartzen du Estatuko Administrazio Orokorreko kontratuetan berdintasun eragingarria sustatzeko neurriak «exekuzio-baldintza» gisa hartzeko aukera; eta honako hau xedatzen da 2. apartatuan: «Kontratazio-organoek administrazio-klausula partikularren agirietan ezarri ahal izango dute lehentasuna emango dietela proposamen jakin batzuei kontratuak adjudikatzeko garaian; zehazki, beraien kaudimen tekniko edo profesionala egiaztatzeko orduan aurreko apartatuan aipatutako gidalerroak betetzen dituzten enpresenei, betiere eskaintza horiek adjudikazio-irizpide objektiboak erabiliz, onenen parekoak baldin badira eta ekainaren 16ko 2/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen testu bateginaren (APKLTB) zortzigarren xedapen gehigarrian lehenengo apartatuan xedatzen hurrenkera errespetatzen badute». 3. Errekurtsoaren tesiak berekin lekarke bi manu horiek elkarri kontraesanean daudela onartzea; izan ere, lehenarekin, administrazio publiko guztiek kontratuaren exekuzio-neurrietan soilik ezarri ahalko lituzkete berdintasuneko neurriak; bigarrenarekin, berriz, estatuak lehentasun-irizpide gisa ere ezarri ahalko lituzke, irizpide objektiboen arabera berdinak diren proposamenen artean bat aukeratzeko. 4. Kontraesan hori onartezina da, eta saihesteko modu bakarra da Berdintasuneko LOren 32. artikulua modu honetan interpretatzea: berdintasuneko neurriak exekuzio-baldintza gisa aplikatzea da neurriok ezartzeko aukeretako bat, eta ez bakarra, eta aukera hori erabiliz gero, errespetatu beharko direla sektore publikoko kontratuen legeriak hura ezartzeko jarritako betekizunak (esaterako, lizitazio-iragarkian adieraztea) eta horiek ez betetzeari buruzko araubideak. 5. Bestalde, izaera sozialeko neurriak adjudikazio-prozesuetan lehentasun gisa aplikatzea kontratuen legeriaren beste arau batzuetan dago aurreikusia; esaterako, desgaitasunen bat duen langilea kontratatzen duten enpresentzat zegoen jasota APKLTBren zortzigarren xedapen gehigarrian, eta gauza bera egin da SPKLren 30/2007 Legearen seigarren xedapen gehigarrian ere. ZORTZIGARRENA Aurrez arrazoitutakoarekin bat, adierazi behar da ez dagoela kasazio-errekurtsoa bideratzeko aukerarik, eta kostuak alderdi errekurtsogileari egozten zaizkiola, ez delako hauteman Administrazio Auzien Jurisdikzioaren Legearen 139.2 artikuluak xedatutako arau orokorretik aldentzea justifikatzeko moduko inguruabarrik. ERABAKITZEN DUGU: 1.- Ez bideratzea ERAIKUNTZAKO KONFEDERAZIO NAZIONALAK jarritako kasazio-errekurtsoa, Extremadurako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren epaiaren (2009ko uztailaren 16an 74/2008 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan eman zenaren) aurkakoa. 2.- Kasazio-fase horri dagozkion kostuak egoztea alderdi errekurtsogileari. Epai honen bidez, honako hau ematen, agintzen eta sinatzen dugu. ARGITARATZEA.- Aipatu epaia irakurri eta argitaratu zuen magistratu txostengileak, data horretan bertan, auzitegiko hirugarren salan entzunaldi publikoa egiten ari zela, eta hori ziurtatzen dut.

AUZITEGI GORENA(2)

03.

Horrenbestez, ulertu behar da enpresa jakin baten plantillaren egonkortasuna eskaintza baten baremazio osoaren ehuneko zuhur baten bidez baloratzea (% 20, dekretu aurkaratuan) ezin daitekeela kalifikatu kontratu-adjudikaziorako oinarrizko irizpide objektiboez bestelakotzat, ez eta baloratu ezin daitekeen irizpidetzat edo arbitrarioki aplikatzeko modukotzat ere. Hala, enpresako enpleguaren nolakotasunak eragin argia du aurkeztutako eskaintzaren kalitate, efikazia tekniko eta bermean, baita jarduleak adierazitako langileen ezagutza tekniko eta esperientzian ere. Ondorioz, administrazioak arazorik gabe baloratu ditzake alderdi horiek eskaintza abantailatsuena zehazteko garaian, eta ez bakarrik administrazioak onartutako eta sustatutako gizarte- edo enplegu-helburuen adierazpen soila edo horiek lortzeko tresna izateagatik.

AGren Epaia, 2006ko ekainaren 27koa.

337/2004 Errekurtso zenbakia

IKUSI EPAIA OSORIK

Salak Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Hirugarren Atalaren bi mila eta hiruko urriaren seiko Epaia ebazten du, zeinak ezetsi egin baitzuen administrazioarekiko 541/1999 Errekurtsoa, Madrilgo Eraikuntzako Enpresen Elkarteak 1999ko otsailaren 18ko ebazpenaren kontra ezarritakoa, ebazpenak baldintza-agiri batzuetan Madrilgo Erkidegoko abenduaren 17ko 213/1998 Dekretua aplikatzen zuelako; dekretu hark gizarte-klausulak barne hartzen zituen eta enpresa lizitatzaileen plantillako langile mugagabeen ehunekoa baloratzen zuen. Auzitegi Gorenak baliozkotzat jotzen ditu klausula sozialak eta epaitik honako argudio hauek dira aipagarrienak:

AUZITEGI GORENA(3)

EZTABAIDA: LANGILEEN SUBROGAZIOA

AGren Epaia, 2016ko ekainaren 8koa, 1602/2015 Errekurtsoa. Baliogabetu egin zen kontratua uzten zuen enpresako langileak subrogatzera konprometitzen zen enpresari puntuak emateko klausula. Baliogabetzeko arrazoia izan zen laneko legeriak ez zuela subrogazio hori derrigorrezkotzat xedatzen hitzarmen kolektiboetan. AGren Epaia, 2015eko martxoaren 16koa, 1009/2014 Errekurtsoa. Baliogabetzat jotzen du, arau edo hitzarmen batek hala ezartzen ez duen kasuan, langileak subrogatzeko betebeharra ezartzen duen exekuzio-baldintza berezia.AGren 227/2017 Epaia, 2017ko urtarrilaren 23koa, 1874/2015 Errekurtsoa. Klausula berdina, eta zuzenbidearen aurkakotzat jotzen da hori ere.AGren 1988/2019 Epaia, 2019ko ekainaren 12koa, 702/2016 Errekurtsoa. Aurrekoetako gauza beza.Kasu guztietan baliogabetu ziren klausulak, eta emandako arrazoia izan zen derrigorrezko subrogazioaren klausula baldintza-agirietan ezarri daitekeela, baldin eta arau –lege edo hitzarmen kolektibo– batek hala ezartzen badu.

Kontratu Publikoen Lege berria. Kasurako, Nafarroako kontratu-legeriaren arabera, sektoreko hitzarmenak hala ezarri ez arren, lizitazio guztietan derrigorrezkoa da plantilla subrogatzea.

hasiera

AUZITEGI GORENA(4)

EZTABAIDA: HITZARMEN KOLEKTIBOAK BETETZEA

AGren 2016ko maiatzaren 23ko Epaia, 1383/2015 Errekurtsoa. Baliogabetu egiten da 11/2014 Foru Araua, otsailaren 12koa, foru-sektore publikoko obra kontratuetan klausula sozialak txertatzekoa eta Arabako Batzar Nagusiek onartua. Argudioa eskuduntzari buruzkoa da: Batzar Nagusiek ezin dituzte arautu lan-legeriako alderdiak.

AGren 2016 ekainaren 2ko Epaiak (852/2015 Errekurtsoa), aldiz, baliozkotzat jotzen du Gipuzkoako Foru Araua, ez hautemategatik «zertan eragotzi dezakeen lehia askea foru-arauan aipatzen diren klausula sozialak nahiz tokiko hitzarmenetik eratorritako baldintzak kontratuen baldintza-agirietan sartzeak».

Bi foru-arau dira hizpide, batetik, 4/2013 Foru Araua, uztailaren 17koa, foru-sektore publikoaren obra-kontratuetan klausula sozialak sartzekoa, Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartua; bestetik, 1/2014 Foru Araua, otsailaren 12koa, foru-sektore publikoaren obra-kontratuetan klausula sozialak sartzekoa, Arabako Batzar Nagusiek onartua.Bietan eskatzen zen Eraikuntza eta Obra Publikoen Hitzarmen Kolektiboan edo haren ondoz ondoko berrikuspenetan ezarritako lan-baldintzak errespetatzea. Ondorioz, soldata-kostuak errespetatu behar ziren eta, eskainitako prezioa kostu horiek baino txikiagoa bazen, eskaintza neurrigabetzat jotzea.

hasiera

KONSTITUZIO AUZITEGIA(1)

Konstituzioaren 9.2 artikuluak berdintasun-baldintzak sustatzeari buruz dioena dioela ere, ez da diskriminaziotzat hartzen emakumeen eta gizonen arteko benetako parekidetasuna sustatzeko emakumearen aldeko ekintza positiboko neurriak hartzea.

Berdintasun-printzipioaren urraketa egoera berdinetan soilik gertatzen da, ez desberdintasuna justifikatzeko justifikazio objektibo eta arrazoizko bat dagoenean.

Desberdintasun oro ez da, bere horretan, diskriminazio bat, izan ere, legearen aurreko berdintasunak ez dakar tratamendu berdinzale absolutua.

Izatezko hipotesia, hots, diskriminazio-jardunbidea, nabarmena baldin bada, hura zuzentzeko jardunbidea (tratu desberdina ematea) konstituzionalki justifikatua egongo da.

KAren 22/1981 Epaia, uztailaren 2koa.

KAren 128/1987 Epaia, uztailaren 16koa.

KAren Epaia, 1992ko azaroaren 9koa.

Berdintasunaren printzipioak aukera ematen du tratu desberdina emateko izatez desberdinak diren egoeretan.

KAren 128/1987 Epaia, uztailaren 16koa.

KAren 3/1993 Epaia, urtarrilaren 14koa.

Erreferentzia orokorrak dira, berdintasunaren printzipioari eta ekintza positiboari buruzkoak. Konstituzio Auzitegiak ez ditu jorratu klausula sozialak eta genero-klausulak kontratazio publikoan.

hasiera

KONSTITUZIO AUZITEGIA(2)

«Beraz, ezin daiteke berdintasun-printzipioaren urraketatzat hartu botere publikoen jarduketa, horren helburua bada gizartean sakon errotutako eta nekez desagertu daitezkeen tradizio- eta ohitura-arrazoiengatik lan-arloan desabantaila-egoera ukaezinean dauden talde sozial jakin batzuen egoera hobetzea, ezta talde horiei tratu hobea emateko betebeharra ezarrita ere, benaz desberdinak diren egoerei tratu desberdina ematea da eta. Ikuspegi horretatik, laneratzeko edo lanean jarraitzeko desabantaila-egoera nabarmenean dauden langile-kategoriak babesteko neurriak ezin dira berdintasun-printzipioaren aurkakotzat hartu, baizik eta diskriminazio-egoerak desagerrarazteko neurritzat».

KAren 128/1987 Epaia, uztailaren 16koa.

hasiera

AUTONOMIA-ERKIDEGOETAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIEN JURISPRUDENTZIA(1)

  • Gure antolamendu juridikoan, oso adierazgarria da Madrilgo autonomia-erkidegoko 213/1998 Dekretuaren inguruan eraikitako jurisprudentzia, zeinak enpleguaren egonkortasuna eta kalitatea hobetzeko neurriak ezarri baitzituen kontratazio publikoan. Zehazki, adjudikazio-irizpideen % 20 enpresa lizitatzailearen plantilla mugagabeen ehunekoaren balorazioari zegokion.

KASU HISTORIKO BAT: MADRILGO ERKIDEGOKO 213/1998 DEKRETUA.

  • 213/1998 Dekretuak administrazioarekiko auzi-errekurtso ugari ekarri zituen eta Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiaren maiatzaren 30eko 606/2003 Epaiak aztertu zuen lehenik, haren legezkotasuna baieztatuz, eta honako hau argudiatu zuen: «Administrazio-klausula partikularren agirietan txertatu beharreko irizpide batzuk baino ez ditu ezartzen, eta kontratuaren adjudikazioan parte hartu nahi duten enpresek irizpide horiek bete ahalko dituzte edo ez, baina ez dute lehia mugatzen edo debekatzen, hura betetzeak baremazio osoaren haztapen jakin bat lortzea (% 20) eragin badezake ere».
  • Auzitegiak, orobat, argudiatu zuen «langabeziari aurre egitearekin lotutako irizpide bat ezarri daitekeela adjudikazio-irizpide gisa, eta ez soilik enpresak hautatzeko irizpide gisa».

  • Iritzi antzekoa eman zuen Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiak urriaren 6ko 1414/2003 Epaian ere (541/1999 Errekurtsoa).

hasiera

AUTONOMIA-ERKIDEGOETAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIEN JURISPRUDENTZIA(2)

  • EAEko Auzitegi Nagusiaren 344/2014 Epaia, 2014ko uztailaren 11koa.
    Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluaren 2013ko urriaren 29ko Jarraibidearen legezkotasuna aztertzen du. Jarraibidea lan-baldintzak eta neurri sozialak eusteari buruzko irizpideei eta kontratazio-prozeduretan aplikatzeari buruzkoa da. Epaiak zuzenbidearen kontrakotzat jotzen du, haren esanetan, lan-arloan eskumenik ez duelako eta, zehazki, enpresen lan-baldintzak zehazten dituelako.

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko ANren 603/2014 Epaia, 2014ko abenduaren 30ekoa.
Epaian ondorioztatzen denez, enpresa adjudikazioduna kontratua egikarituko duen tokiko hitzarmen kolektiboa betetzera (eta, ondorioz, bertan xedatutako soldata ordaintzera) behartzen duen foru-arauak ez du urratzen Europar Batasuneko zuzenbidea, ezta Langileen Estatutua ere. Gainera, aipatzen du foru-arauak ez duela araurik ezartzen, ezta Langileen Estatutua garatzen ere. Hots, ez dira partikularren eta enpresen eremu juridikoan zuzenean eta nahitaez eragiten duten arlo juridikoko eta lan-arloko arau-xedapenak. Epaiaren arabera, foru-arauak kontratuei buruzko irizpide batzuk zehazten ditu, edo klausula orokorrak, aipatu erakunde horren mendeko sektore publikoari zuzenduta daudenak. Hala, enpresa lizitatzaileei sinatu dezaketen kontratuaren bidez eragingo liekete, kontratu horretan ageri diren betebeharren kariaz, baina ez legeek edo arau juridikoek horretara derrigortuta.

hasiera

  • Gaztela-Mantxako JANren 2702/2018 Epaia, 2018ko azaroaren 5ekoa, 532/2016 Errekurtsoa. Zuzenbidearen kontrakotzat jotzen Gobernu Kontseiluaren Agindua, 2016ko urriaren 18koa, eskualdeko sektore publikoko kontratazioan gizarte-, genero- eta ingurumen-klausulak txertatzeari buruzkoa. Argudiatzen da horretarako eskumenik ez dagoela eta baldintza-agiriak ezin direla izan lan-zuzenbidearen iturri.

KLAUSULA SOZIALEN KONTRAKO EPAIAK

Madrilgo AGren epaia, 2011ko otsailaren 23koa. Baliogabetu egiten du lehengo kontratistaren langileen subrogazio-konpromisoari buruzko adjudikazio-irizpidea, lan-legerian eta hitzarmen kolektiboetan ezarritakoaren kon.akotzat hartzen delako.Madrilgo JANren 220/2017 Epaiak adierazten du segurtasuneko langileei estatuko hitzarmen kolektiboa aplikatzeko konpromisoari buruzko balorazio-irizpide batek ez duela lotura zuzenik kontratuaren objektuarekin.Madrilgo JANren 136/2018 Epaiak, hitzarmen kolektiboa aplikatzeko klausula berari buruzkoak, kontuan hartzen du estatuko hitzarmenak arautzen ez dituen enpresekin diskriminatzailea izan daitekeela, enpresa-hitzarmen propioa duten parte-hartzaileen eskaintzen kaltetan. Gainera, aipatzen du soldatak igotzeak eskaintza ekonomiko handiagoak egitea bultzatuko duela, eta, ondorioz, eskaintzak garestiagoak izango direla, eta ekonomikoki ez hain onuragarriak administrazioarentzat, baina zerbitzuari onurarik eragin gabe. Horrek, ordea, adjudikazioduna hautatzeari buruz SPKLTBren 150. artikuluan eta hurrengoetan arautzen den eskaintza-haztapenaren xedeari kontra egiten dio, izan ere, haztapenaren helburua da administrazioari abantaila ekonomiko handiena dakarkion eskaintza egin duen lizitatzailea hautatzea.

AUTONOMIA-ERKIDEGOETAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIEN JURISPRUDENTZIA(3)

hasiera

  • MADRILGO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA. 2019ko martxoaren 14ko epaia. Errekurtso-zenbakia: 1/2018. Ebazpen-zenbakia: 181/2019.
  • Garbiketa-kontratu bat da, eta baldintza-orrietan 10 puntura arte ematen dira enplegu-egonkortasuneko irizpideagatik, eta 20 puntura arte, lan-baldintzak hobetzeagatik.

KLAUSULA SOZIALEN KONTRAKO EPAIAK

Madrilgo JANk errekurtsoa baietsi du, eta baliogabetu egin ditu klausula horiek, bere iritzian, neurriz kanpokoak eta kontratuaren xedearekin loturarik gabekoak direlako eta lan-zuzenbideko iturrien sistema asaldatzen dutelako. Kontuan hartu behar da epaiak Sektore Publikoko Kontratuen Legea (azaroaren 8ko 9/2017) baino lehenagoko legedia aztertzen duela.

AUTONOMIA-ERKIDEGOETAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIEN JURISPRUDENTZIA(4)

hasiera

http://www.contratosdelsectorpublico.es/DocumentosWEB/03Jurisprudencia/TSJ/STSJ%20Madrid%2014-3-2019.pdf

KATALUNIAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA. ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALA. BOSGARREN ATALA. 344/2016 Errekurtso arrunta. 1745/2020 EPAIA.Berariaz onartzen du kontratu bat egikaritzean sektoreko hitzarmen kolektibo batean ezarritako lan-baldintzak ez betetzea kontratu publiko batetatik eratorritako kontratu-harreman juridikoaren urraketa larri eta funtsezkoa izan daitekeela, eta, beraz, langileen eskubideak babestu eta bermatzeko klausula sozial garrantzitsu bati abala ematen dio. «Egun indarrean dagoen araudiak, Sektore Publikoko Kontratuen Legeak (9/2017, azaroaren 8koak), errekurtsogileak egindako ez-betetzeak zorroztasun handiagoz jasotzen ditu. Arau hori, jakina denez, Europar Batasuneko 2014/24 eta 2014/23 zuzentarauen transposizioa egin behar izatearen ondorio da. Zuzentarauon berritasuna da ingurumen-, gizarte- eta lan-alderdiak kontratazio publikoan txertatzeko ahalegin handia egin dela, lizitazio-prozeduretan eta, bereziki, kontratu-exekuzioaren prozeduretan eraginez. Izan ere, helburu horiek lortzeko bitarteko efikaz irizten zaie kontratuei, penalizazioak ezar ditzaketelako, tartean, kontratuaren suntsiarazpena bera. Ildo horretatik, hain zuzen, administrazio-baldintza partikularren agirian adierazten da zaintza- eta segurtasun-zerbitzuak suntsiarazteko arrazoia txertatzearen helburua dela zerbitzua “gizarte-erantzukizunez” eskainiko dela bermatzea».

KLAUSULA SOZIALEN ALDEKO EPAIAK

AUTONOMIA-ERKIDEGOETAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIEN JURISPRUDENTZIA(5)

hasiera

Extremadurako Justizia Auzitegi Nagusiaren 535/2009 Epaia, ekainaren 16koa.

KLAUSULA SOZIALEN ALDEKO EPAIAK

Errekurtsoaren oinarria zen desegoki zeritzona kontratuaren adjudikazio-irizpideen artean «berdintasun-irizpide» bat txertatzeari; 100 puntutik, gehienez 5 jaso zitzakeen emakumezko langile finkoen ehuneko handiena zuen enpresa lizitatzaileak. Eta auzitegiak honako hau argudiatu zuen: «Hala, manuak batera interpretatuta, uler liteke emakumeen eta gizonen lan-berdintasuna xede, legegileak “diskriminazio positiboko” neurri sorta bat txertatu nahi izan duela emakumeak laneratzeko eta lanbideratzeko, administrazioei horretan eragiteko aginduz. Europar Batasuneko esparruan ere, 2002/73, 76/207 edo 2004/113 zuzentarauak hizpidera ekarri behar dira. Ondorioz, aipatutako manuak hitzez hitz eta modu teleologikoan interpretatu behar dira, eta, horregatik, administrazio-kontratuen esparruan, zentzugabea litzateke lizitazio-, adjudikazio- eta exekuzio-faseak bereiztea. Asmoa da emakumeak kontratatu dituzten kontratistak arrazoizko maila batean saritzea.

AUTONOMIA-ERKIDEGOETAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIEN JURISPRUDENTZIA(6)

hasiera

«Xativako eraikin publikoen, ikastetxeen eta kirol-instalazioen garbiketa» zerbitzu-kontratuaren kasuan, baliozko iritzi zitzaion desgaitasuna duten pertsonak edo bazterketa-arriskuan daudenak kontratatzeko irizpidea (100 puntutik, 5 lortu daitezke) kontratu-exekuzioa adjudikatzeko irizpideen artean txertatzeari.

KEAANren 210/2016 Ebazpena, martxoaren 19koa:

KONTRATU ERREKURTSOEN ADMINISTRAZIO AUZITEGI NAGUSIA (KEAAN)(1)

Ez du ezartzen eragozpenik desgaitasuna duten pertsonen, genero-indarkeria jasan duten emakumeen, gizarte-bazterketako egoeran daudenen edo lan-merkatuan babesik gabe daudenen kontratazioari buruzko klausuletan.

Kasu horretan, KEAANek ulertzen du baduela zerikusirik kontratuaren objektuarekin, eta, proportzionaltasunari dagokionez, ez da indargabetzen eskaintza ekonomiko onuragarrienari adjudikatzeko printzipio orokorra: «Ondoriozta dezakegu ez direla zuzenbidearen kontrakoak; izan ere, ez dute berdintasuna eta lehia desitxuratzen duen elementurik, eta ez dute indargabetzen eskaintza ekonomiko onuragarrienari adjudikatzeko printzipio orokorra, haiexek gidatzen baitute administrazio-kontratazioaren adjudikazio-fasea».

hasiera

Baliozkotzat jo da honako klausula hau: Adjudikaziodunak konpromisoa hartzen du, kontratazio berriak, bajak edo ordezkapenak gertatzen badira esparru-hitzarmen honetan oinarritutako kontratuen objektu diren zerbitzuak betetzean, enpresak zerbitzu horiek betetzera bideratzen dituen langileei dagokienez, lan-merkatura sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak kontratatuko ditu, kontratazioen % 5eko ehunekoan edo handiagoan.

489/2019 Ebazpena, 2019ko maiatzaren 9koa.

KONTRATU ERREKURTSOEN ADMINISTRAZIO AUZITEGI NAGUSIA (KEAAN)(1 bis)

Ez dio eragozpenik jartzen lana lortzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak kontratatzeari buruzko baldintza bereziari.

hasiera

Hain zuzen ere, zerbitzuen kalitatea hobetzeko, bi baldintza bete behar dira aldi berean; lehenengoa, prestakuntza zerbitzua ematen duten langileei zuzenduta egotea, eta, bigarrena, prestakuntzaren gaia kontratuaren zerbitzuetako batekin lotuta egotea. Aurkaratutako klausulak berariaz ezartzen du «kontratuak betetzeaz arduratzen diren langileei zuzendutako» prestakuntza-ekintzak edo -ikastaroak eta «kontratu honetan aplikagarri diren alderdi zehatzei buruzkoak» baloratzeko betebeharra; hortaz, aipatu bi baldintzak betetzen dira.

123/2021 Ebazpena, 2021eko otsailaren 23koa.

KONTRATU ERREKURTSOEN ADMINISTRAZIO AUZITEGI NAGUSIA (KEAAN)(1 tris)

Ez du eragozpenik jartzen kontratua beteko duten langileen prestakuntzari buruzko adjudikazio-irizpidearekiko.

hasiera

Zuzenbidearen araberakotzat hartzen dira 8 puntuko haztapena ematea «Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta lana eta familiako bizitza bateragarri egiteko neurriak» adjudikazio-irizpideari:

140/2014 Ebazpena, otsailaren 21ekoa.

Errekurtso bat bideratzen da baldintza-agiri honen aurka: «Etxez etxeko laguntza-zerbitzua, laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako enplegua sortzeko, enplegu-kalitateko eta emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunerako neurriak sustatuz».

Zehazki, honako puntu hauek kontuan hartuz esleitzen dira puntuak: 1. Baimena, gaixotasun larriagatik. 2. Baimena, amatasunaren ondoren oporrak hartzeko eta edoskitze-orduak metatzekoa. 3. Lanpostua gordetzea mendeko pertsonen zaintzagatiko eszedentzian. 4. Ordutegi-malgutasuna mendeko pertsonak ardurapean dituzten langileentzat. 5. Aitatasun-baimenaren luzapena, mendeko pertsonak ardurapean dituzten langileentzat. 6. Ezkontza-baimenaren luzapena, mendeko pertsonak ardurapean dituzten langileentzat.

KONTRATU ERREKURTSOEN ADMINISTRAZIO AUZITEGI NAGUSIA (KEAAN)(1 quatris)

hasiera

474/2017 Ebazpena

897/2019Ebazpena

235/2019 Ebazpena

468/2017 Ebazpena.

663/2017 Ebazpena

Baina soldata- eta lan-baldintzen hobekuntzarekin, hitzarmen kolektiboa aplikatzearekin eta plantilla mantentzearekin lotutako klausulen kontrakoa da.

Ikusi ebazpenen argudioen laburpena.

KONTRATU ERREKURTSOEN ADMINISTRAZIO AUZITEGI NAGUSIA (KEAAN)(2)

1059/2016Ebazpena

hasiera

Ebazpen guztiek antzekoa diote eta argudio juridikoak errepikatzen dituzte; argudio horien bidez baztertzen dituzte soldataren eta lan-baldintzen hobekuntzari buruzko klausulak, baita kontratua beteko duen plantilla mantentzeari buruzkoak ere. Hona hemen kontsiderazio garrantzitsuenetako batzuk: Hitzarmen jakin bat aplikatzeko adjudikazio-irizpidea ez dago justifikatua, hitzarmen horren arabera jokatzen ez zuten enpresak diskriminatzen zituelako. Kontratu-exekuzioaren, hots, kontratuaren kariaz emango den prestazioaren kalitatearentzat garrantzitsuak diren langileen ezaugarriak erabili ahalko dira adjudikazio-irizpide gisa, baina soilik kontratuaren errendimendu-mailan eragiten badute. Eta langileen kalitatea kontuan hartzen bada (zerbitzu intelektualetan, kasu), adjudikazio-irizpide gisa erabili ahalko dira langileen antolaera, kualifikazioa eta esperientzia. Ezingo dira adjudikazio-irizpidetzat hartu, ordea, kontratuaren objektua kontuan hartuta, eskaintzak errendimenduaren arabera konparatzeko biderik ematen ez duten irizpideak, exekuzio-kalitateari eragiten ez diotelako, ezta, beraz, balio ekonomikoari ere. Prestazioan diharduten langileei dagokien sektoreko hitzarmen kolektiboak ezartzen duena baino gehiago ordaintzeak ez du zerikusirik eskaintza bakoitzaren errendimenduarekin, preskripzio teknikoetan ezarritakoarekin bat, ezta zuzentarauak langileen kalitatea ebaluatzeko baimendutako ezaugarriekin –antolaera, kualifikazio eta esperientziarekin– ere. Enpresa adjudikaziodunak langileei hitzarmen kolektibo aplikagarrian ezarritako soldata baino handiagoa ordaintzea ez da preskripzio teknikoen bereizgarri bat, eta ez da baliagarria kalitate-prezio erlazio onena duen eskaintza hautatu ahal izateko konparazio-ebaluaziorako. Ez da uste soldata hobeekin ezinbestean izango direla hobeak emandako zerbitzuak. Ez da uste, esaterako, lizitatzaile baten eskaintzan bere enpresako langileei prestazioa emateagatik hitzarmen kolektibo aplikagarrian xedatutako gutxieneko kopurutik eta beste enpresa lizitatzaile batek adierazitakotik gora ordaintzea proposatzeak nahitaez esan nahi duenik lehenengo enpresa horren langileek hobeki emango dutela zerbitzua bigarrenekoek baino, preskripzio teknikoetan xedatutako errendimendua kontuan hartuta. Gauza bera esan liteke lana eta familia bateragarri egiteko ezarritako gutxieneko denbora librea baino gehiago eskaintzeari buruz ere. Ikus daitekeenez, irizpide horrek kontratuaren objektu den prestazioan, hots, garbiketa-zerbitzuetan, diharduten langileen soldata-baldintzetan eragiten du. Horregatik, kontratua egikaritzeko parte hartzen duen faktoreari egiten dio erreferentzia, langileei, eta, beraz, bete egiten da aipatutako faktoreei erreferentzia egiteko betekizuna, nahiz eta ez den ikusten kontratuaren objektuarekin lotura esturik duenik, hots, eman beharreko garbiketa-zerbitzuarekin. Bada, auzitegiak ez du ikusten aipatu soldata-baldintzen hobekuntzek zertan hobetu dezaketen kontratu- edo exekuzio-errendimendua, ez zertan egin diezaioketen ekarpen nabarmenik kontratu-exekuzioa hobea izateari, eta, azken batean, eskaintzaren balio ekonomikoari, 2014/24 Zuzentarauan horixe eskatzen baita, adjudikazio-irizpide bat halakotzat erabili eta onartzeko. Baldintza-agiriek adjudikazio-irizpide gisa ezartzen duten gizarte-hobekuntza ez dago 2014/24/EB Zuzentarauko 99. kontuan hartuzkoak aipatzen dituenen artean, eta ez da haietako baten analogoa, bere helburua ez baita kontratuaren exekuzioan parte hartzen duten langileen osasuna zaintzea, ezta egoera ahulean dauden pertsonen edo talde zaurgarrien gizarteratzea bultzatzea ere, ezta kasuan kasuko kontratuarentzako beharrezkoak diren gaitasunak lortzeko prestakuntza eskaintzea ere. Gainera, hura eskatzeak ez du zerbitzua hobeto eskaintzea eragiten (izan ere, ez du prestazioaren xede den zerbitzuaren forman edo kalitatean zuzeneko eraginik) eta hura adjudikazio-irizpide gisa erabiltzeak lizitatzaileen artean distortsioak eragin ditzakeela kontuan hartuta, errekurtsogileekin bat etorri behar da, hura eskaintzen adjudikazio-irizpide gisa ezartzea zuzenbidearen kontrakoa delako. «Lan-harremanetako subrogazioa ezin daiteke ezarri gaitasunaren edo kaudimenaren betekizun gisa, ezta kontratuaren adjudikazio-irizpide gisa ere, betekizun eta irizpide horiek izan behar baitira administrazio-klausula partikularren agirietan zehazten direnak». Kasu honen antzeko lizitazio-baldintzei buruzko baldintza-agirietako klausulekin aurrez erabilitako irizpide berari heltzen zaio; alegia, puntu kopuru jakin bat ematen zitzaien kontratua uzten duen operadorearen langileen lan-kontratuak subrogatzeko konpromisoa hartzen zuten eskaintzei. Salak berretsi egin zuen instantziak xedatutakoa; alegia, baliogabetu egin zuen irizpide hori. Izan ere, subrogazioa, egin behar balitz, lan-legerian eta hitzarmen kolektiboetan ezarritakoaren ondorioz egingo litzateke, eta, beraz, ez luke izan behar puntuagarria. Irizpidea klausula sozial gisa erabiltzeko aukeraren aurrean, KEAANk berresten du Auzitegi Gorenaren erabakiek indar osoa izango dutela, Europar Batasunak arlo horretan arautzen duena arautzen duela: «Beraz, Auzitegi Gorenaren jurisprudentziak bere horretan indarrean jarraitzen duela deritzogu, zeinak debekatu egiten baitu halako formulak erabiltzea, eta kontratazio-organoak bere txostenean emandako arrazoi bat bera ere ez da nahikoa sendoa irizpide hori albo batera uzteko [.../...] neurriaren helburua da egun lanean ari den plantillari laguntzea, bertako langileak talde baztertu eta zaurgarrietan dauden egiaztapenik ez badago ere. [...] Auzitegi honek ulertzen du kontratazio-organoaren kezka, egungo langileen lan-egonkortasuna zaindu behar baitu. Hala ere, ezin du babestu langile batzuen alde eta beste batzuen kontra egiten duen neurri bat adjudikazio-irizpide gisa txertatzea, indarrean dagoen ordenamenduari bizkar eman gabe». Gainera, lan-harremanei eragiten dieten irizpideak ezartzearekin lotuta, beste irizpide batzuk ere ezarri dira. Estatuaren Abokatutzaren 43/2005 Irizpenaren arabera, ezinezkoa da kontratu publikoetan lan-klausulak ezartzea, zehazki, langileen subrogazioari buruzkoak. Debeku horren alde egiteko hiru argudio nagusi eman dira: a) Baldintza-agiriek ezin dituzte arautu kontratu-loturaz kanpoko hirugarrenei eragiten dieten alderdiak. b) Klausula horiek txertatuko balira, lan-zuzenbidearen iturrien sisteman aldaketa bat gertatuko litzateke. c) Gainera, langilearen borondate-autonomia urratuko litzateke.

http://www.obcp.es/sites/default/files/documentos/documentos_TACRC_1059_2016_41396ac0.pdf

298/2021Ebazpena

Azken ebazpenetan ere, soldatak hobetzeari, handizkako puntuak emateari buruzko klausulen aurka huts egiten jarraitzen dute. plantillaren ehuneko mugagabea, ez betetzeko konpromisoa kontratua indarrean dagoen bitartean kaleratzea, edo langileen subrogazioa, arau edo hitzarmen batek eskatzen ez duenean.

KONTRATU ERREKURTSOEN ADMINISTRAZIO AUZITEGI NAGUSIA (KEAAN)(2 bis)

907/2020 Ebazpena

1155/2020Ebazpena

hasiera

480/2021 Ebazpena

Orobat, emakumeak erantzukizun-lanpostuetan kontratatzeko genero-irizpidearen aurka daude.

KONTRATU ERREKURTSOEN ADMINISTRAZIO AUZITEGI NAGUSIA (KEAAN)(3)

«Genero-ikuspegiari» buruzko irizpidea: ehunetik, lau puntu emango zaizkio «emakumeak kontratuaren koordinazio edo kudeaketarako erantzukizuneko postuetara (zuzendariak, teknikariak, arduradunak, ikuskatzaileak, ikuskatzaileen edo kontratuaren arduradunak, etab.) esleitzeko konpromisoa hartzen duen enpresari». «Kontratuari atxikitako langileen lan-baldintzak eta baldintza pertsonalak eraginkortasunez hobetzen laguntzeko neurriei» buruzko irizpidea: 1 puntu.

378/2019 Ebazpena

6 puntos por el compromiso de contratar para la ejecución del contrato a un mayor número de mujeres en puestos de responsabilidad. El Tribunal considera que falta concreción y que es inadecuado conforme al objeto del contrato.

480/2021 Ebazpena

4 puntos a “la empresa que se comprometa a asignar para la Coordinación y/o gestión del contrato a mujeres en puestos de responsabilidad (Directivas, técnicas, encargadas, inspectoras, responsables de supervisión y/o del contrato, etc.).”

hasiera

719/2019 Ebazpena

Berdintasun-plan bat izatea eta aplikatzea baloratzearen edo horretarako betebeharra ezartzearen aurkako ebazpenak.

KONTRATU ERREKURTSOEN ADMINISTRAZIO AUZITEGI NAGUSIA (KEAAN)(4)

Kasu honetan auzitegiak egiten duen arrazoiketa logikoa da; izan ere, diskriminazioa eragiten du legez behartuta dauden enpresen eta ez daudenen artean. Gainera, SPKLn berariaz aipatutako kontratatzeko debekuetako bat da.

427/2021 Ebazpena

hasiera

972/2018

Berdintasunaren alorreko bereizgarri bat baloratzearen aurkako ebazpenak.

KONTRATU ERREKURTSOEN ADMINISTRAZIO AUZITEGI NAGUSIA (KEAAN)(5)

Ebazpen horiekiko desadostasun osoa adierazi behar da, azkena emandako bien kasuan bereziki, SPKL17rekin bat, irizpide hori berariaz eta hitzez hitz aurreikusita baitago Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 9/2017 Legearen 127. artikuluan.

133/2019

139/2021

976/2020

hasiera

235/2019 Ebazpena

Kontziliatzeko neurriak baloratzearen aurkako ebazpena.

KONTRATU ERREKURTSOEN ADMINISTRAZIO AUZITEGI NAGUSIA (KEAAN)(6)

Kontrako boto partikularra: Egia esan, hori ezartzeak, itxuraz, ez du urratzen lehen aipatutako Europako eta estatuko araudietako kontratu-printzipioetako bat ere; betiere, proportzionala bada, eta ez badu diskriminazio zuzeneko edo zeharkakorik eragiten gainerako lizitatzaileekiko. Aztertutako kasuan, irizpide horri ehunetik bost puntu ematen zaizkio guztira, deskribatutako kontziliazio-neurri bakoitzeko puntu bat, eta hori ez zaigu neurriz kanpokoa iruditzen, ez eta diskriminatzailea ere gainerako lizitatzaileentzat. Lizitatzaileek askatasunez hartu ahal izango dituzte neurri horiek, egoki baderitzote, eta, horregatik, ezetsi egiten dugu apartatu honen harira jarritako errekurtsoa. Ondorio gisa, nire iritzian, ez da bidezkoa bizitza pertsonala eta familiakoa uztartzeari buruzko adjudikazio-irizpidearen aurka jarritako errekurtsoa baiestea, irizpideari zuzenbidearen araberako deritzodalako.

Lizitatzaileak bizitza pertsonala, lanekoa eta familiakoa uztartzearen arloan hartzen dituen neurri zehatzak balioetsiko dira. Neurri horiek kontratua egikaritzen duten langileei aplikatu beharko dizkie, eta emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Legean ezarritako gutxienekoak hobetuko dituzte.

hasiera

1065/2020 Ebazpena

Kontziliatzeko neurriak baloratzearen aurkako ebazpena.

Ebazpenak bazter uzten ditu estatuko eta Batasuneko legedia nahiz jurisprudentzia, eta horien kontrakoa da. Ikus argudio juridikoen zati bat: Irizpide hori kontratuaren objektuarekin lotzea falta da. Ez da errendimendu-mailaren hobekuntza adierazgarririk hautematen... Ez eta kontziliazio-neurriok zertan eragiten dioten eskaintzaren balio ekonomikoari. «Enpresa-ezaugarri» baten balorazioaren aurrean gaude.

Gehienez ere 9 punturekin baloratuko dira lan-bizitza, familia-bizitza eta bizitza pertsonala kontziliatzea errazteko neurri eta zerbitzu zehatzak, lizitatzaileak kontratua egikarituko duen plantillan aplikatzeko konpromisoa hartzen badu.

Lizitatzaileak neurri hauei buruzko proposamena aurkeztu beharko du: - Zerbitzuak eta ordutegiak kontziliazio-beharren arabera malgutzea, egokitzea edo berresleitzea. 3 puntu. - Zerbitzu-txekeak edo adingabeei edo mendeko pertsonei arreta emateko baliabideetarako sarbidea. 3 puntu. - Aitatasun- edo amatasun- eta edoskitze-baimenak luzatzea. 3 puntu.

KONTRATU ERREKURTSOEN ADMINISTRAZIO AUZITEGI NAGUSIA (KEAAN)(6 bis)

hasiera

972/2018 Ebazpena

Egokia da berdintasun-plan bat eta enpresako plantillako emakumeen ehunekoa baloratzeari buruzko klausulak baztertu dituzten bi xedapen aipatzea. Dena den, kasu bietan klausulak modu desegokian xedatu ziren, kontratuaren objektuarekin loturarik izan gabe; izan ere, kontratua egikarituko zuten langileekin zuzenean loturik ez zeuden kontuak baloratzen baitziren.

KONTRATU ERREKURTSOEN ADMINISTRAZIO AUZITEGI NAGUSIA (KEAAN)(7)

660/2018Ebazpena

hasiera

Ikusi lege-argudioen laburpena

MADRILGO ERKIDEGOKO KONTRATU ERREKURTSOEN AUZITEGIA

Lan-alderdiekin lotutako klausulen baliozkotasuna eta, batez ere, hitzarmen kolektiboa betetzeko eskatzearen baliozkotasunari buruzko jurisprudentzia, ahobatezkoa, errepikatua eta ugaria.

16/2016 84/2016 85/2016 86/2016188/2016 206/2016211/2017 291/2017331/2017 196/2017354/2017 33/2018. 40/2018

hasiera

Gaur egun, kontratazioan irizpide sozialak txertatzearen aldeko joera sumatzen da legegintzan eta jurisprudentzian, gizarte-erantzukizun handiagoa izan dezan kontratazioak, alegia, gizarte-politikako berariazko helburuak (enplegu-egonkortasuna eta -kalitatea sustatzea, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarria sustatzea, enpresen gizarte-erantzukizuna, lana eta familia bateragarri egin ahal izateko neurriak, desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzea, etab.) nahitaez txertatuta egon daitezen kontratu-prozeduretan. Joera horren isla dira kontratazio-zuzentarau berriak, «kontratazio estrategikoa» hizpide dutenak; kontratazio publikoan politika publikoak txertatzeko aukera ematen da funtsezkotzat hartzen diren arloetan, klausula sozialak sartuta edo propio horretarako diren adjudikazio-irizpideak ezarrita. Esku artean dugun kasuan, irizpide diskriminatzailea ez izateko betekizuna bete egiten da, lizitatzaile orok, dagokion hitzarmen kolektiboa aplikatzeari uko egin gabe, hobetu baititzake kontratu-exekuzioari atxikitako langileen soldata- eta lan-baldintzak. Berdintasuna agerian geratzen da, baldin eta eskaintzak kostu-berdintasunean konparatzen badira; berdintasun gutxiago dago «atzean geratu diren» hitzarmenetatik eratorritako soldata desberdinekin lehiatzen denean, lehia benetan desitxuratu edo dumping soziala eragin daitekeelako». Kontratazio-organoak gero eta kontzienteago dira kontratu publikoen exekuzio-baldintza sozialen eta ingurumenekoen inpaktuaz. Irizpide sozialei dagokienez, aipatzekoa da zerbitzu-kontratuen exekuzioan sortzen diren arazo gehienak lizitatzaileek kontratuen adjudikaziodun izateko aurkeztutako eskaintza baxuen ondorio direla; izan ere, langileen lan-baldintzak aldatzen dira, soldatak ordaindu ez, eta beste hainbat inguruabar gertatzen dira, lan-tentsioen eta -gatazken iturri direnak eta zerbitzua egoki ematea kaltetzen dutenak Langileen presio-neurriek prestazioa ez ematea ekar dezakete, eta zerbitzuaren jarraitutasuna kolokan jarri, eta horrek ondorioak izan ditzake botere adjudikatzailearen eta kontratistaren arteko harremanean. Kontratazio-organoek ahalik eta modu eraginkorrenean planifikatu behar dute betebehar publikoak behar bezala betetzea, eta saihestu egin behar dituzte lan-gatazkak, tartean, grebak, zerbitzua oker ematea dakarte eta. Aurrez ere esan bezala, aurkaratutako adjudikazio-irizpideak kontratuaren bidez eskainiko beharreko prestazioarekin duen lotura oso agerikoa da funtsean eskulana kontsumitzen duten kontratuetan, esaterako, zerbitzu-kontratuetan. Adjudikazio-irizpide edo exekuzio-baldintza sozialak sartzea izan daiteke bide bat hizpide dugun kontratuaren antzekoetan azkenaldian azaleratu diren lan-gatazkak ekiditeko, alegia, soldata-murrizketak, ez-ordaintzeak Madrilgo Erkidegoaren eta Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren zaintza-zerbitzuetan edota lizitazioetan lan-legeria betetzen duten lehiakideen aurrean lehia-abantailak izateko legeari iruzur eginez sinatutako kontratuak baliogabetzea. Errekurtsoaren xede den adjudikazio-irizpideak ez du gainditzen kontratu-exekuzio egokiari soilik lotutako eginkizun arautzailea eta ez du eragiten enpresa lizitatzaileen antolaera orokorrean, ez baitu eskumenik ez duen ezeren inguruan araurik ezartzen, eta errespetatu egiten baitu enpresa-askatasuna. Aurkaratutako adjudikazio-irizpideak ez dakar indarreko lan-araudia ez aplikatzea edo ezkutuan erreformatzea, eta, horrenbestez, enpresa-hitzarmen baten jabe izateko baimena ematea egoera jakin batzuetan; izan ere, eskaintzen balorazio-irizpide adierazia izanik, lege orokorrak eskatutakoari erantsitako alderdi bat izan behar da, zerbitzuaren kalitatea bermatzea beste helbururik gabe. Baldintza-agiriak ez dira lan-arau bat indargabetzeko tresna, eta ez dute enpresa-hitzarmenak aplikatzea eragozteko xedea; izan ere, horiek betez eta betearaziz, kontratu-exekuziora atxikitako langileen baldintzak hobetzea saritzen dute. Autobus ez-kutsatzaileen kontratazioaren helburua ez da energia kutsatzaileagoz propultsatutako ibilgailuen fabrikazioa eta erabilera baimentzen duen ingurumen-araudia indargabetzea, baizik eta kontratu jakin horren exekuzioan aipatu autobus mota hori sustatzea. Era berean, irizpide sozialen helburua ez da lan-araudia indargabetzea, baizik eta kontratu-exekuzioa kalitate sozialeko irizpideei jarraikiz egin dadila. Ezin dira parekatu botere publikoekin egindako kontratu bati bakarrik eragiten dion adjudikazio-irizpide baten aplikazioa eta arau-indargabetze baten parte den arau baten aplikaziorik eza. Aurkaratutako administrazio-klausula partikularren agiriak barne hartzen du soldata-baldintzen borondatezko hobekuntza bat, eskaini daitekeena edo ez, baina ez duena hitzarmen kolektibo jakin bat inposatzen, ez aplikagarritzat hartzen (auzitegi honek aitortu du baldintza horiek ezin dituela baldintza-agiri batek ezarri), lan-zuzenbidearen iturrien sistema errespetatuz; horren ordez, eskaintza onena erabakitzeko, enplegu-kalitatean eragindako hobekuntza hartzen du kontuan. Sektoreko edo enpresako hitzarmen batean arautzen diren baldintzak banakako kontratuetan hobetu daitezke, eta administrazio kontratatzaileak, kontratatu duen zerbitzu-prestazioaren exekuzio-faseko aldagai bat arautu nahi du, sektoreko hitzarmenaren baldintza onenak aplikatzea, kasu. Izan ere, prestazioaren eduki materialaren parte izan ez arren, exekuzioan gatazka gehiago edo gutxiago egon dadin eragiten du, eta, horrez gain, kontratazioaren bidez bilatu nahi den helburu estrategikoaren parte da. Adjudikazio-irizpide hori ere ez da sartzen langileen eta enpresaren arteko harremanetan, ezta enpresaren politika orokorrean ere (enpresa-hitzarmenak edo banakako lan-kontratuak sinatu ditzake lan-erregulazioaren arabera). Baldintza horren xede bakarra da prestazioa gizarte-baldintza jakin batzuetan eman dadila, baita, behar bada, zerbitzua ingurumen-baldintza jakin batzuetan ere. Horretarako, ez da beharrezkoa enpresak politika orokorrean aipatu alderdia barnean hartzea, eta enpresa ezin daiteke diskriminatu hala ez egiteagatik edo politika zehatz hori inposatzeagatik. Baldintza-agiriek ezin dute kontratu-exekuzio egokia neurriz gain arautu, eta enpresaren antolamenduan eragin, baina elkarte errekurtsogileak ez du azaltzen zer-nola mugatu dezakeen enpresa-askatasunerako eskubidea edo merkatu-jarduera kontratuaren aurrekontuaren edo prezioaren kontura sektore-hitzarmena aplikatzetik eratorritako soldata-maila jakin bat ordaintzeak, zeina administrazioak ordainduko baitu. Kontratu Errekurtsoen Administrazio Auzitegi Nagusiak behar adina aldiz adierazi du hitzarmen kolektibo jakin bat aplikatzeko eskakizuna, besteak beste, 210/2016, 1059/2016 eta 312/2017 ebazpenetan, eta gauza bera egin du administrazioarekiko auzien jurisdikzioak ere; azken horretan, bereziki aipagarria da Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren Hirugarren Atalaren Epaia, 2017ko ekainaren 7koa. Errekurtsogileak bere tesia ziurtatzeko aipatutako erabaki judizialei dagokienez, zehazki, Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren Hirugarren Atalaren 2017ko ekainaren 7ko Epaiari dagokionez, auzitegi honek badu horien berri, baina, modu berean, aipatzeko modukoa da sala eta auzitegi bereko Bederatzigarren Atalaren epaia (2003ko maiatzaren 30ekoa), zeinak Madrilgo Erkidegoko Gobernu Kontseiluaren azaroaren 17ko 213/98 Dekretuaren alde egin baitzuen. Dekretu hark hainbat neurri ezarri zituen erkidegoko administrazio-kontrataziorako, enplegu-egonkortasuna eta -kalitatea sustatzeko; alegia, kontratuak adjudikatzeko irizpide objektiboak, legeak ezarritakoa baino desgaitasuna duten langile gehiago enplegatu eta kontratatzeko. Horrek guztiak agerian uzten du, hizpide dugun gaiari dagokionez, egun ez dagoela halako klausulak txertatzearen kontra finkatutako jurisprudentziarik, errekurtsogileak horixe baieztatu arren. Horregatik, auzitegi honen ustez, aurkaratutako klausulan txertatutako exekuzio-baldintza berezia onargarria dela kontuan hartuta 2014/24/EB Zuzentarauaren 67.2.b) artikuluaren, SPKLTBko 118. artikuluaren eta Europako Jurisprudentziaren arabera,n xedatutakoarekin bat eginez, exekuzio-baldintza hori txertatzea zuzenbidearen araberakoa da eta errekurtsoa ezetsi egin behar da.

AUTONOMIA-ERKIDEGOETAKO KONTRATU ERREKURTSOEN ADMINISTRAZIO AUZITEGIAK

Laneko alderdiei lotutako klausula sozialei buruzko xedapen kontrajarriak

95/2013 Ebazpena (Madril). 27/2014 Ebazpena (Madril). 2016ko uztailaren 14ko 72/2016 Erabakia, Aragoiko Kontratazio Publikoaren Administrazio Auzitegiarena. 266/2015 Ebazpena, 2015eko uztailaren 23koa, Andaluziako Kontratu Errekurtsoen Administrazio Auzitegiarena45/2016 Erabakia, Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiarena. 2016ko abuztuaren 30eko 80/2016 Erabakia, Aragoiko Kontratazio Publikoaren Administrazio Auzitegiarena

Kontratuaren prestazioan ziharduen plantilla subrogatzeko klausulak baliogabetzen ditu.

Kontratu-exekuzioan ordainsaria mantentzeko obligazioa bermatzen du. «Halako klausulek, lehia ez mugatzeaz gain, berdintasun-printzipioa bermatzen dute».

Kontratazio berrietan emakumeak kontratatzeko eta aldi baterako kontratuak mugagabe bihurtzeko obligazioaren legezkotasuna.

Kontratu-prestazioa egingo zuen talde teknikoan emakumeak egotea baloratzen zuen adjudikazio-irizpidearen deuseztasuna.

Bermatzen du subrogatzeko obligazioaren eta bazterkeria-egoeran dauden pertsonen kontratazioa baloratzearen legezkotasuna.

hasiera

hasiera

11

EUROPAR BATASUNEKO ERREFERENTZIA GARRANTZITSUAK

BATZORDEA. KONTRATAZIO PUBLIKOA. Eskualde-alderdiak eta alderdi sozialak, COM(89) 400amaiera (Batzordearen Komunikazioa, 1989ko irailaren 22koa).

Kontratazio publikoa Europar Batasunean: etorkizunerako hausnarketak liburu berdea, 1996ko azaroaren 26koa, COM (96) 583 amaiera.

02

03

01

Komunikazioa, «Kontratazio publikoa Europar Batasunean» (COM(1998) 143, 1998ko martxoaren 11koa).

hasiera

04

05

Batzordearen Komunikazioa: «Kontratu publikoei buruzko Batasuneko legeria eta kontratu horietan alderdi sozialak sartzeko aukerak» ((2001) COM, 566 amaiera, 2001eko urriaren 15ekoa).

«Erosketa sozialak. Kontratazio publikoan alderdi sozialak kontuan hartzeko gidaliburua» (SEC (2010) 1258 amaiera, 2010eko urriaren 19koa).

EUROPAR BATASUNEKO ERREFERENTZIA GARRANTZITSUAK

hasiera

Europako Parlamentuaren Ebazpena, 2010eko maiatzaren 18koa, kontratazio publikoko alderdi berriei buruzkoa (2009/2175(INI)).

«Europan eta Europarentzat kontratazio publikoak funtziona dezan lortzea» komunikazioa, Europako Batzordearena, COM (2017), 572 amaiera.

07

08

06

EBko kontratazio publikoa modernizatzeari buruzko Liburu Berdea. Kontratazio publikoa efizienteagoa izango den Europako merkatu baterantz (COM (2011) 15 amaiera, 2011ko urtarrilaren 25ekoa).

hasiera

Europako Batzordearen gidaliburua: Comprando con impacto social. Buenas prácticas en la UE: Buying for social impact. Good practice from around the EU. 2019.

10

09

Hacer que la contratación pública socialmente responsable funcione gidaliburua. 2020.Making Socially Responsible Public. Procurement Work: 71

EUROPAR BATASUNEKO ERREFERENTZIA GARRANTZITSUAK

hasiera

Good Practice Cases. #WeBuySocialEU. 2020 Buying Social: una guía para tener en cuenta las consideraciones sociales en la contratación pública (bigarren edizioa). 2021.

11

EUROPAR BATASUNEKO ERREFERENTZIA GARRANTZITSUAK

hasiera

Bruselas, 18.6.2021 C(2021) 4320 final COMUNICACIÓN DE LA COMISIÓN Orientaciones sobre la contratación pública en materia de innovación

12

“El objetivo de gastar bien el dinero de los contribuyentes está adquiriendo nuevas dimensiones que trascienden la mera satisfacción de las necesidades básicas de las entidades públicas. Cada adquisición pública despierta, con razón, el interés de la opinión pública por saber si la solución contratada no solo es formalmente conforme, sino también si reporta el mejor valor añadido en términos de calidad, rentabilidad e impacto ambiental y social, y si brinda oportunidades para el mercado de los proveedores”.

EUROPAR BATASUNEKO ERREFERENTZIA GARRANTZITSUAK

LEHIAREN EUSKAL AGINTARITZA(1)

hasiera

LEHIAREN EUSKAL AGINTARITZA(2)

hasiera