Want to make creations as awesome as this one?

More creations to inspire you

Transcript

Irakurzazueguna

Euskaltzaleen topagunea: helduen aktibazioa

Eskolaz kanpokoak

Urriak 1 - hileko lehen ostirala

Pasa den ostiralean, urriak 1, 2021-2022. ikasturteko lehenengo “irakurzazu” eguna ospatu genuen DBHko ikasle eta irakasleok. Horren harira, ikasgai guztietan irakurketa landu zen modu batera edo bestera. Irakasle bakoitzak saio bakoitzean denbora bat eskaini zion irakurketari: zenbait arlotan ikasleek etxetik eramandako liburuak irakurri zituzten, beste zenbait ikasgaitan artikuluak edo albisteak baliatu ziren, komikiak, errezitaldiak… Saio guztietan sustatu zen ikasleen irakurzaletasunerako grina piztea.

01 Irakurzazu eguna

Irakurzazu eguna

Horrez gainera, aurten egitasmo berri bat ere gehitu zitzaion egunari. Mailaka galdetegi erraldoi bat erantzun behar izan zuten ikasleek. Horretarako “Kahoot” plataforma digitala erabili zen. Funtzionamendua gaur egun oso ezaguna egin den “Egunean Behin” aplikazioaren antzekoa izan zen. Ikasleek euskal literaturarekin eta orokorrean literaturarekin lotutako galdera sorta bat erantzun behar izan zuten eta galdera gehien eta azkarren asmatzen zituen ikasleak izan ziren irabazleak. Gainera, maila bakoitzeko ikasleak konektatuta egon zitezen, meet bidezko bideo-deiak egin ziren gelen artean elkar ikusi ahal izateko eta galdetegia guztiek jarraitu ahal izateko. Hortaz, ikasle guztiek aldi berean jokatu eta rankinaren berri izan zuten. Behin amaituta, rankinean aurreneko hiru postuetan geratutako ikasleei sari txiki bat eman zitzaien; irabazleek horrez gainera, irakurzazu eguneko diploma berezia jaso zuten baita ere.

Ikasleek, oro har, egunaren eta egitasmoaren oso balorazio positiboa egin dute eta datozen hilabeteetan ere horrelako ekintzak gauzatzen jarraitzea da asmoa gure ikasleen irakurzaletasuna sustatzeko asmoarekin!

Umeekin harreman zuzena duten helduen aktibazioa

02 Euskaltzaleen topagunea

Abian jarriko da guraso, zaintzaile, senide eta bestelako hezitzaileen arteko euskarazko praktikak sustatzeko ekimena.

Eskolaz kanpokoen ataria

Aurreko ikasturteko geldialdiaren ondoren, haurraren garapenean osagarriak diren eskolaz kanpoko bi jardunak (Adierazpen Motriza eta Adierazpen Plastikoa) berreskuratuko ditugu urriaren 4an.

03 Eskolaz kanpokoak