GURE HAURREEKIN NATURAZ GOZATZEKO PROPOSAMENAK
Irati Ae
Created on September 15, 2021
More creations to inspire you
GRETA THUNBERG
Horizontal infographics
FIRE FIGHTER
Horizontal infographics
DEMOCRATIC CANDIDATES NOV DEBATE
Horizontal infographics
STEVE JOBS
Horizontal infographics
ONE MINUTE ON THE INTERNET
Horizontal infographics
SITTING BULL
Horizontal infographics
10 SIGNS A CHILD IS BEING BULLIED
Horizontal infographics
Transcript
GURE HAURREEKIN NATURAZ GOZATZEKO PROPOSAMENAK
HARRIAK
Hostoak
makilak
BUZTINA
NATURAGUNEAK
Putzuak
+ info
HARRIAK BUELTATZEN
Paseatzera joatean, harri batzuk bildu. Hau egiterakoan ondo pentsatu zeintzuk diren hartuko dituzun harriak. Ondoren, hasierako puntura bueltatu eta saiatu zaitez gogoratzen harri bakoitza non hartu duzun. Amaitzeko, harriak topatutako puntuntuetan utzi.
ZENBAT GRIS MOTA TOPATU DITUZU?
Zenbat kolore topatu ahal dituzu inguruko harri zein mineraletan? Harriak eta mineralak erabiliz, ortzadar bat sortu!
+ info
BASOKO AURPEGIAK
Basoan murgiltzean ea aurpegiak topatzen dituzun! Adi! Zuhaitzek askotan ezkutatuta dauzkate aurpegi bat baino gehiago. Adibidez, bi adar puskatzen direnean, geratzen diren bi borobil horiek begiak izan ahal dira edota enborrean dagoen zuloren batekin, ahoa irudikatu. Zure abentura beste begirada batekin hasi, irudimena piztu!
NATURAKO KOLOREAK
Naturan murgiltzen zarenean saia zaitez zure arropen koloreak inguruko elementuetan topatzen. Eta hurrengo batean kanpora irtetzean, erronka hau berriz bizi nahi baduzu, ongi pentsatu zer nolako koloreak egokiak diren jarduera hau burutzeko orduan!
+ info
MAKILAK BILDU
Pertsona bakoitzak makil bat bilatu behar du eta jasotakoa borobilaren erdian kokatu. Pausu hau egin eta gero, bakoitzak makil bat hartzen saiatuko da, inguruko makilak ukitu gabe.
MAKIL TXAKURRAK
Ingurutik makil potolo bat bilatu eta soka batekin lotu. Hauxe izan ahal da zure lagun berria, zaindu ezazu! Guau!
+ info
BUZTIN SUKALDARIAK
Batzuk, pastelak egitea gustoko dute, beste batzuk izozkiak…Bazenekien jatea gustatzen zaizun edozer buztinarekin ere sukaldatu daitekeela? Txokolate berorik nahi?
OIN LOHITSUAK
Beroa egiten duen egunetan, oinak lokatzean sartzea freskagarria izan daiteke. Zure oinak eguzkitan lehortzen uzten dituzunean, adi ibili eta nola lehortzen diren aztertu! Ondoren, oinak errekan sartu eta hauek bustita daudenean lokatz aztarnak sortu!
+ info
ZEIN DA UKITUTAKO HOSTOA?
Zure ingurutik bi hosto ezberdin hartu, eta ondoren lagun bati begiak ixteko eskatu. Hostoa lagunari pasa eta honek begiak itxita, hostoa arakatu beharko du. Amaitzean, hostoa bere eskuetatik hartu eta begiak irekitzeko eskatu. Lagunak begiak irekitzen dituenean, bi hostoak erakutsi eta eskuetan zein izan duen asmatu behar du.
HOSTO ITSASKORRAK
Lurretik hosto bat hartu eta txistuarekin busti. Hau egitean, sudur gainean itsasten saiatu eta zure sudurrean zenbat denbora mantentzen den zenbatu. Inguruko hosto guztiekin frogak egiten saiatu ahal zara, eta itsatsita gehien iraungo duen hostoa zein den topatu!
+ info
PUTZUETAN PLISTI PLASTA!
Putzu batean salto egin eta saia zaitez putzua husten. Zenbat denbora behar duzu?
PUTZUAK ETA HARRIAK
Aukeratu harri bat eta nahi duzun putzura bota. Ondoren, beste harritxo bat bilatu eta hau botatzerakoan, saia zaitez aurretik jaurti duzun harri horren gainean lurreratzea.
2
4
1
5
3
6