Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

GURE BALIOAK

Zer egiten dugu?

GURE INTERES-TALDEAK

Hezkuntza IkuskaritzaZerbitzu Katalogoa

Informazio gehiago eta harremanetarako

ZERTARAKO GAUDE

GURE MISIOA

HEZKUNTZAADMINISTRAZIOA

FAMILIAK

ZUZENDARITZA

IRAKASLEAK

BISIOA

Proaktiboa, konfidantzazkoa eta bere jardun guztietan balioa eransten duen erakundea izan nahi dugu.

JENDARTEA

IKASLEAK

BESTE ERAKUNDE BATZUK

GURE BALIOAK

  • Autonomia: Erakunde tekniko eta independientea gara.
  • Ardura: Diligentziaz, zehaztasunez eta erantzunkizunez aritzen gara.
  • Lankidetza: Elkarrekin eta elkarrengandik era antolatuan partekatuz eta ikasiz lan egiten dugu.
  • Enpatia: Hezkuntza komunitateko kideen zailtasunen aurrean inplikatzen gara.
  • Eguneraketa: Sistematikoki prestatzen gara zerbitzu eguneratu eta eraginkor bat eskaintzeko.
  • Proaktibitatea: Etorkizuneko erronkei aurre hartzen diogu.

IRAKASLEAK Ikuskaritzak:

  • Aholkularitza ematen dizu:
    • Hezkuntza araudiari buruz
    • Hezkuntza administrazioko langileen eskubide eta betebeharren inguruan
    • Hezkuntza administrazioaren beste atalekiko harremanetan.
    • Protokoloen ezagutzan eta erabileran.
    • Ikaskuntza eta irakaskuntza jardueran.
  • Ebaluazioari buruz:
    • Zure jardueraren inguruko gogoeta bultzatzen dugu.
    • Hobekuntza proposamenak eskaintzen dizkizu,
    • Ikasleen ebaluazioari buruz jarraibideak eskaintzen dizugu.
    • Irakaskuntzan aritzeko behar diren baldintzak eta gaitasunak dituzula ikuskatzen dugu.
  • Bitartekaritzan dihardugu:
    • Gatazken eta ezadostasunaren aurrean.
    • Zure ikastetxean bizikidetza positiboa eraikitzeko eragile aktiboa izan zaitezen.
  • Zure eskubideak errespeta daitezen eta zure egitekoak bete ditzazun esku hartzen dugu.
  • Ikastetxearen funtzionamendua hobetzeko parte hartze aktibo eta eraikitzailea izan dezazun egiten dugu lan.
...Hezkuntza kalitatezkoa eta ekitatezkoa izan dadin, ikaslea ardatz.

ZUZENDARITZA Ikuskaritzak:

  • Aholkularitza ematen dizu:
    • Ikastetxearen kudeaketaren inguruan.
    • Hezkuntza komunitateko kideekin dituzun harremanetan.
    • Hezkuntza araudiaren, protokoloen, programen, ebazpenen, langileen eskubide eta betebeharren.... inguruan.
    • Hezkuntza administrazioaren zerbitzuekin dituzun hartu emanetan.
  • Zuzendaritza funtzioan, aholkularitza ematen dizu:
    • Lidergo partekatua eta iraunkorra gara dezazun, irakasleak ahalduntzen dituena:
      • eraldaketarako antolakuntzan.
      • testuinguru aberatsak sortzean, Ikaste eta irakaste prozesuak. kalitatekoak izateko.
      • partaidetza demokratikorako eraikuntzan.
      • bizikidetza positiboaren eraikuntzan.
      • hezkuntza prozesu arrakastatsuaren garapenean,..
      • Irakaskuntza gaitasuna hobetze bidean.
    • Dokumentu estrategikoak eraginkorrak izan daitezen eta hauetan jasotako helburuak bete eta ebaluatu daitezen.
    • Zure jardueraren hausnarketa sustatzean.
    • Hobekuntza proposamenak eskaintzean zure zuzendaritza gaitasuna hobetze aldera.
  • Ikastetxearen kudeaketan bidelagun izan nahi du:
    • Arduren banaketan irizpide pedagogikoak, eraginkorrak eta bidezkoak erabil ditzazun.
    • Baliabideak era eginkorrean kudea ditzazun.
    • Bitartekaritza prozesuetan.
    • Protokoloen erabileran.
...Hezkuntza kalitatezkoa eta ekitatiboa izan dadin, ikaslea ardatz.

FAMILIAK Ikuskaritzak lan egiten du :

  • Zure seme-alabek dituzten erronkei aurre egiteko behar dituzten gaitasunak lor ditzaten.
  • Ikastetxea eremu segurua izateko, bertako bizikidetza giroa positiboa sustatzeko eta indarkeria kasuetan dagozkion protokoloak aplikatzen direla ziurtatzeko.
  • Zure seme-alabek izan ditzaketen zailtasunei ikastetxeak erantzun egokia eman diezaien.
  • Ikastetxean zure parte hartzea eta iritziak emateko aukera izan dezazun, bereziki ikastetxeko parte-hartze organoen bidez.
  • Ikastetxean informazioa eta aholkularitza jaso dezazun zure seme-alaben arlo akademikoari zein pertsonalari buruz.
  • Hezkuntza arloan familien betebeharrak bete daitezen ikasleen eskubideak bermatze aldera.
  • Ikastetxean hezkuntza araudia bete dadin: oinarrizko curriculuma, ebaluazioa, norbanako programak, absentismoa, eskola egutegia eta ordutegia,...
...Hezkuntza kalitatezkoa eta ekitatezkoa izan dadin, zure seme-alaba ardatz.

HEZKUNTZA ADMINISTRAZIOA Ikuskaritzak lan egiten du:

  • Hezkuntzari Administrazioari informazio teknikoa helaraziz:
    • Administrazioak jasotzen dituen eskaerei erantzuna eman dezan.
    • Administrazioak erabakiak har ditzan.
  • Enplegatu publikoen diziplina eta bizikidetza arazoak kudeaketan parte hartuz.
  • Hautatze prozeduratan parte hartu, prozesuen gardentasuna eta legalitatea bermatzeko.
  • Prestaketa prozesuetan lagunduz.
...Hezkuntza kalitatezkoa eta ekitatezkoa izan dadin, ikaslea ardatz.

ZER LAN EGITEN DUGU: JARDUERAK

  • Ikastetxeetako ezaugarrietara egokitutako eskuhartzea egiten dugu.
  • Ebaluatzen ditugu:
      • Zuzendariak, zuzendaritza taldeak, irakasleak, ikastetxeetako programak,...
  • Eskubideak bermatzeko lan egiten dugu, besteak beste, eremu hauetan:
      • Ikasleen absentismoan, eskola-jazarpen kasuetan, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesuen antolaketan, ikasleen ebaluazioan, aniztasunaren kudeaketan, etxez-etxeko hezkuntza arretan, ikasleen jarduera desegokien zuzenketan, irakasleen eremuan suerta daiztezkeen gatazketan...
  • Aholkularitza eta informazioa ematen dugu:
      • Hezkuntza araudiari buruz,
      • Ikastetxeetan ematen diren arazoen aurrean,
      • Administrazioko zerbitzuei, txosten teknikoen bidez,
      • Administrazioko beste zerbitzuekin lankidetzan arituz (prestakuntza ematen, lan taldeetan parta hartuz,...),
  • Bitartekaritza egiten dugu:
      • Eskola gatazkak bideratzeko,
      • Eskola komunitatea eta administrazioaren artean,
  • Irakaskuntzaren kalitatea lortze aldera, eremu hauek kontrolatzen ditugu:
      • Irakasleen titulazioak, eskola egutegiak eta ordutegiak, irakasleen absentismoa, irakasleen irakaskuntzarako gaitasuna eta enplegatu publikoaren diziplinaren araubidea, administrazioko prozesuak...
  • Prozedura administratiboetan lan egiten dugu, berdinatsun, gardentasun eta legalitate printzipioak berma daitezen
...Hezkuntza kalitatezkoa eta ekitatezkoa izan dadin, ikaslea ardatz.

ZERTARAKO GAUDE Ikaslea eta ikaskuntza inklusiboa erdigunean izanda:

  • Kalitatezko eta ekitatezko hezkuntza lortzeko
  • Eskubideak bermatzeko eta babesteko
  • Ebaluazio kultura sustatuz, eraldaketa bultzatzeko

GURE MISIOA Hezkuntza administrazioko kidego teknikoa gara. Hurbiltasunez, zintzotasunez eta profesionaltasunez...

  • Hezkuntza sisteman kalitatea eta hobekuntza sustatzen ditugu
  • Hezkuntza komunitatean eskubideak eta betebeharrak bermatzeko lan egiten dugu.
  • Gizarteari informazioa eta aholkularitza eskaintzen diogu,
  • Hezkuntza administrazioko gainerako zerbitzuei proposamenak egiten dizkiegu,
  • Ikastetxeei aholkularitza eta laguntza ematen diegu,
  • Zerbitzu eguneratua eta eraginkorra izateko lan egiten dugu,
… bikaintasuna bilatuz.

JENDARTEA Ikuskaritzak...

  • Herritarrei hezkuntza-sistemaren egoerari buruzko informazio egiaztatua helarazten dio.
  • Hezkuntza-sistema hobetzeko kalitatezko proposamenak egiten ditu.
  • Hezkuntza-sistemaren eta hura osatzen duten elementuen ebaluazioan parte hartzen du.
  • Pedagogiaren eta antolamenduaren ikuspegitik, ikastetxeen funtzionamendua, irakas-programak, irakaskuntza jarduna eta zuzendaritza funtzioa, gainbegiratzen eta kontrolatzen ditu.
  • Ikastetxeetako hezkuntza-sistemari eragiten dioten legeak, arauak eta indarrean dauden gainerako xedapenak betetzen direla zaintzen du.
  • Hezkuntza araudian jasotako printzipioak eta balioak betetzen eta aplikatzen direla zaintzen du
  • Eskubideak eta betebeharrak betetzeari dagokionez hezkuntza-komunitateko sektore guztiak aholkatzen, orientatzen eta informatzen du
  • ...
...Hezkuntza kalitatezkoa eta ekitatezkoa izan dadin, ikaslea ardatz.

IKASLEAKIkuskaritzak lan egiten du, zure ikastetxean:

  • Bizikidetza egokia izan dezazun eta ikastetxea eremu segurua izateko.
  • Entzunda izan zaitezen eta zure parte hartzea eta komunikatzeko bideak irekita izan ditzazun.
  • Zure erronkei aurre egiteko behar dituzun gaitasunak lor ditzazun laguntzeko.
  • Ebaluazioa objektiboa izan dezazun eta zure esfortzua aitortua izan dadin.
  • Zure izaera errespetatua izan dadin.
  • Aholkularitza izan dezazun arlo akademikoan zein pertsonalean.
  • Zure erantzukizunei aurre egin diezaiezun.
  • Izan ditzakezun zailtasunei erantzun egokia jaso dezazun.
  • Aukera berdintasuna izan dezazun Hezkuntza Administrazioaren hainbat prozeduratan, hala nola, ikasleak onartzeko eta eskolatzeko prozesuetan
...Hezkuntza kalitatezkoa eta ekitatezkoa izan dadin, zu ardatz

BESTE ERAKUNDE BATZUK Ikuskaritza ikasleen babesa eta ongizatea bermatzeko beste erakunde batzuekin (Aldundiak, Osakidetza, Emakunde, Ertzaintza, udalak, Arartekoa,…) lankidetzan aritzen da. ...Hezkuntza kalitatezkoa eta ekitatezkoa izan dadin, ikaslea ardatz