Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

EUSKARA IKASTEN LAGUNTZEKOAK

MISTERIOA ETA ABENTURA

MAITASUN ISTORIOAK

BIZITZAKO KONTUAK

BESTELAKOAK: KOMIKIAK...

Zer liburu irakurriko dut?

Hemen dituzu hainbat proposamen!

Irakurketa erraza

6

1. EUSKARA IKASTEN LAGUNTZEKO

Euskara maldan gora egiten bazaizu, hemen duzu euskaraz hobeto aritzen lagunduko dizuten liburuak!

A1

A2

B1

1. EUSKARA IKASTEN LAGUNTZEKO: oinarrizko maila

Euskara maldan gora egiten bazaizu, hemen duzu euskaraz hobeto aritzen lagunduko dizuten liburuak!

A1

Otsoa lasai bizi da bere mendi eta zelaietan, elikagaia eskuratu eta familia zainduz. Otsoaren mundura etsai bat heldu da: gizakia. Eta gizakia etsai beldurgarria eta krudela da. Baina zer gertatuko da borroka horretan otsoa ere beldurgarria eta krudela denean? Nor nagusituko ote da?

Andre zaharraren bizitza lasaia da. Bat-batean, norbaitek dei mehatxugarriak egingo dizkio. Telefono-dei horiek edozein ordutan izaten dira. Lehengo lasaitasuna infernu bihurtu da. Emakume gaztearen bizitza etorkizunik gabekoa da. Lan nekagarria egiten du telefonia-enpresa batean: ordu asko eta diru gutxi. Baina itxaropen eskaseko bizitza hori gotik behera aldatu da.

Naia neska gaztea ez da Archer detektibe famatua, ez da Los Angeles-en edo New York hirian bizi. Naia gure artean bizi da, hemengoa da, titaniozko museoaren ondoan ibiltzen da egunero.Naia emakume langilea eta ikaslea da. Naia hirikoa da, gaurko kultura anitzeko hirian bizi da. Naiak ez du detektibe bokaziorik, baina lan egin behar du bizimodua ateratzeko. Naia zinema beltza da. Naia gure bizitzaren itsasgora eta itsasbehera da. Naiak guk bezala sufritzen du, maitatzen du. Naia Chinatown da, Jack Nicholson gabe.

Behin batean… Horrela hasten dira euskal ipuin zaharrak. Ipuin horietan lehengo euskaldunen mundua ikusten dugu, hau da, euskaldun jendearen eguneroko bizitza. Baina haien mitologia edo erlijio zaharra ere ikusten dugu, eta haren barruan laminak, basajaunak eta sorginak. Ipuinak ahotik belarrira kontatzen dira, gurasoek seme-alabei eta aitona-amonek bilobei. Euskal ipuin hauek ere horrela heldu dira gure egunetara. Orain zuk ikasi behar dituzu, katea ez apurtzeko.

Otsoa lasai bizi da bere mendi eta zelaietan, elikagaia eskuratu eta familia zainduz. Otsoaren mundura etsai bat heldu da: gizakia. Eta gizakia etsai beldurgarria eta krudela da. Baina zer gertatuko da borroka horretan otsoa ere beldurgarria eta krudela denean? Nor nagusituko ote da?

Malena au pair gisa etorri da Buenos Airestik Euskal Herriko kostaldeko familia batera, haurrak zaindu eta etxeko lanak egitearen truke euskara ikastera. Familia horretan dagoen denboraldian, hainbat jenderekin harremanak izango ditu, batzuk atseginak eta beste batzuk mingotsak, eta aspaldi-aspaldi Argentinara joan zen birraitonaren baserria ezagutzeko aukera ere izango du.

Pirinioak eder-ederrak dira, ezta? Eta Irati aldea ere bai, ezta? Bai, dudarik gabe, Euskal Herriko paisaia ederrenak eta handienak ikusi ahal ditugu Pirinioetan.Gure lagunek ere horixe pentsatu dute, eta Bilbo hiritik Iratiko basora joatea erabaki dute. Hango leku eta txoko ezkutuak ezagutu nahi dituzte. Aitor, Leire eta Julen bilbotarrak primeran ibiltzen ari dira, poz-pozik, leku politean, dena da ederra eta lasaia... baina nahikoa da gertaera beldurgarri bat paradisua infernu bihurtzeko. Hiru lagunen bidaia erromantikoak, bat-batean, mundu izugarrian sartu eta amesgaiztoaren trazak hartuko ditu.

Eguraldia oso txarra denez, baserri batean geratu beharko dute: bertan neskatila eta mutiko bat bakarrik daude orain, gurasoak erietxean direlako. Lapurrek aurkitu egingo dute mutikoa, baina neska ez. Zer egingo ote du neskak?

Orain inspektorea polizia batekin hitz egiten ari da. Mapa bat daukate aurrean. Inspektoreak mapako alderdi bat seinalatu du.Lapurrek alderdi honetan lapurtzen dituzte kotxeak –esaten dio hark poliziari–. Lau kotxe gutxi-gorabehera lapurtzen dituzte hilabetero. Gero Dunixi Hiribarneri saltzen dizkiote. Lapurrek haren garajera eramaten dituzte kotxeak.

Saioa eta bere lagun batzuk oihuka datoz irakasle-eskolako eskaileretan behera. Zortziak dira, eta eguzkiak ez du oraindik indarra galdu. Egia esan, ikasle-taldeak ez du gaur eguraldi onaren premiarik pozik egoteko, trumoiak jota ere, hauen poza erabatekoa izango da, hautaproba-azterketa bukatu berri baitute, eta ez dute, gainera, batere gaizki egin.

Han egon zen pixka batean Tom kale erdian, etxe ilun eta isil hari begira.—Anjela! —esan zuen poliki bere artean-. Anjela!Non arraio zaude?Handik metro gutxitara, gabardina grisdun gizona zegoen, atari ilun batean gordeta, Tomi begira. Haren mugimendu guztiak arretaz segitzen zituen…Antso kapitainari misio sekretua agindu diote Eurasiako Konfederazioko agintariek: Marteko Hidra basera zama misteriotsu bat eramatea. Bilbopolis megahiria atzean utzi eta, Hermes espaziontzian, bidaiari ekingo dio kapitainak. Marte planetan, ordea, ezuste ugari izango ditu. Aurkikuntza harrigarri batek munduaren eta bizitzaren ikuspegia aldatuko dio.

Baleak, planeta honetako animalia handienak, arriskuan daude. Azkenak irla bakarti batean bizi dira. Bertan jolastu eta amets egiten dute, bertan maitatu eta atseden hartu.Arriskua, hala ere, oso hurbil dute, arrantzaleak haien bila doazelako... eta gizakien odol-egarriak ez du mugarik. Baleek ondo dakite hori; horregatik, azken bidaiari ekingo diote. Urrunera joango dira, oso urrunera. Istorio honetan Haundi eta Pott izeneko baleak ezagutuko dituzu: balea zaharra eta balekumea. Horiek izango dira protagonista, kapitain krudel batekin balera. Baleak eta gizakiak aurrez aurre...Liburuaren bukaerako orrialdeetan, zenbait ariketa daude.

Lamiak euskal pertsonaia mitologikoak dira.

1. EUSKARA IKASTEN LAGUNTZEKO: maila ertaina

A2

San Braulio Hego Amerikako herri txiki baten izena da. Hango jendea nekazaria da, hau da, lurra lantzen du. Baina lurra San Frantziskoko jaun aberatsena da eta San Braulioko jendea oso pobrea da. Egun batean, San Brauliora gizon arraro bat heldu da. Oso zaharra da eta ez dauka ondo burua. Bai, eroa da. Nor da? Nongoa da? Zertara etorri da San Brauliora? Inork ez daki, baina amona Mariak eroa maite du. Zergatik? Liburu hau ikasle askok irakurri dute eta guztiek ulertu dute. Euskara errazean idatzita dago eta zuk ere ondo ulertuko duzu. Ezagutu nahi duzu San Braulioko eroaren istorioa

Antso kapitainari misio sekretua agindu diote Eurasiako Konfederazioko agintariek: Marteko Hidra basera zama misteriotsu bat eramatea. Bilbopolis megahiria atzean utzi eta, Hermes espaziontzian, bidaiari ekingo dio kapitainak. Marte planetan, ordea, ezuste ugari izango ditu. Aurkikuntza harrigarri batek munduaren eta bizitzaren ikuspegia aldatuko dio.

Hiru bat metro izango zen altu munstro hura.Gelako sabairaino iristen zen. Begi handi beltzei eta moko luzeari begiratu zien Larryk. Hegazti-mokoa zuen munstroak, baina hegorik ez. Besoak zituen soinetik zintzilik, luzeak eta iletsuak. Eskuetan eta oinetan, berriz, atzapar handiak zituen, gorrigorriak. —Atzapar horiek lau lagun hil dizkidate —esan zuen ahots batek.

Ekintzaz betetako detektibe-istorio moderno honen 7 protagonista Salahadin el Nur polizia-inspektorea da. Poliziaren barnean, Antzinateko Ondasunen Sailean egiten du lan. Egipton dagoen europar arkeologo bat hilda agertu ondoren, balio handikoa den estatua txiki bat berreskuratzeko ikerketak hasten ditu Salahadinek. Laster jarriko da nazioarteko kontrabandista-talde baten arrastoaren atzetik.

Han egon zen pixka batean Tom kale erdian, etxe ilun eta isil hari begira.—Anjela! —esan zuen poliki bere artean-. Anjela!Non arraio zaude?Handik metro gutxitara, gabardina grisdun gizona zegoen, atari ilun batean gordeta, Tomi begira. Haren mugimendu guztiak arretaz segitzen zituen…Antso kapitainari misio sekretua agindu diote Eurasiako Konfederazioko agintariek: Marteko Hidra basera zama misteriotsu bat eramatea. Bilbopolis megahiria atzean utzi eta, Hermes espaziontzian, bidaiari ekingo dio kapitainak. Marte planetan, ordea, ezuste ugari izango ditu. Aurkikuntza harrigarri batek munduaren eta bizitzaren ikuspegia aldatuko dio.

Guy de Maupassant XIX. (hemeretzigarren) mendeko idazlea da. Frantziako idazle klasiko honen ipuinak oso ezagunak dira. Ipuin horietan bere denborako gizartearen argazkia egiten du eta jendearen bizimodua eta arazoak erakusten dizkigu. Bestalde, Guy de Maupassant misterioaren maisua da. Haren ipuinek mundu osoko irakurleak beldurtu dituzte. Liburu honetarako bost ipuin beldurgarri aukeratu ditugu eta oso euskara errazean idatzi ditugu zuretzat. Orain irakurri denak eta ez beldurtu!

Robert Louis Stevenson eskoziar idazleak Samoa uharteetan eman zituen bizitzako azken urteak. Medikuen ustez, bertako klima oso egokia zen bere birika gaixoak sendatzeko. Samoako jendeak Tusitala esaten zion berari, hau da, Ipuin kontalaria. Egia esan, Stevensonen liburuetan ahozko literaturaren edertasuna aurkitzen dugu. Eta ipuin hauetan Polinesiako magia aurkituko dugu. Orain guri kontatuko dizkigu ipuin eder horiek.

Abentura-liburu honetako protagonista Harvey Cheyner da. 15 urteko estatubatuar gazte aberatsa nahi duena egiten ohituta dago eta oso bizimodu erraza du.Luxuzko transatlantiko batean bidaiatzen ari dela, ordea, itsasora eroriko da Harvey eta bakailaoa arrantzatzen duen itsasontzi bateko marinelek jasoko dute.

Antso kapitainari misio sekretua agindu diote Eurasiako Konfederazioko agintariek: Marteko Hidra basera zama misteriotsu bat eramatea. Bilbopolis megahiria atzean utzi eta, Hermes espaziontzian, bidaiari ekingo dio kapitainak. Marte planetan, ordea, ezuste ugari izango ditu. Aurkikuntza harrigarri batek munduaren eta bizitzaren ikuspegia aldatuko dio.

Marcus Marc hegazkin-pilotuari bere bizitza kontatuko dio Kibwe gazteak, matxura baten ondorioz Kongoko bihotzean lurreratzea lortzen duenean. Eta kontaketa horren bidez, Kibwek koltana minerala ateratzeko meategitik, esklabutzatik, alde egitea nola lortzen duen ikusiko dugu. Eta nola ekiten dion bizimodu berri bati handik ez oso urrun. Koltana gailu askotako prozesadoreek duten osagaietako bat da. “Urre urdina” ere esaten zaio mineral honi. Kontua da koltan-meategietan esklabuak ari direla lanean, Kongoko Katanga eta Kivus meategietan, hain zuzen, baita haurrak ere. Kibwe gaztea da esklabo duten horietako bat.EITBko bideo honetan liburuan lantzen den gaiari buruzko bideo interesgarria duzu ikusgai. http://www.katalogoak.euskadi.eus/cgi-bin_q81a/abnetclop/O9345/ID2b803fdb?ACC=161

Kerman Mendizabalek bere historia kontatzen digu. 9 Gaztea zenean, Eguzki lore hotelean lan egiten zuen. Behin, Aste Santuko oporretan, Julia ezagutu zuen eta une bereziak bizi izan zituzten; adibidez, uhartera egindako txangoa. Egun haietan, hain zuzen ere, bitxi-lapurretak gertatu ziren Bilbon, eta polizia hoteleraino heldu zen, galdezka. Egoera larritu egingo da Kermanentzat. Juliak ere alde egingo du. Orain, berrogei urte igaro eta gero…

Liburu honetan umorearen eta ironiaren maisu baten ipuin laburrak aurkituko dituzu. Hector Hugh Munro zeukan izena, eta Saki, ezizena. Sakik ipuin asko idatzi zuen eta guztietan umore ingelesaren perla ederrak utzi zituen. Ipuin hauetan Sakik hankaz gora jarri zuen Viktoria erreginaren denborako britainiar gizartea. Tom Sharpe idazleak hauxe idatzi zuen Sakiri buruz: «Sakiren ipuin bat irakurtzen hasten zara eta beti amaitzen duzu. Ipuin hori irakurri ondoren, beste bat nahi duzu. Eta guztiak irakurri ondoren, ez dituzu inoiz ahazten». Gure ustez, zuri ere gauza bera gertatuko zaizu.

Istoriotxo hau umoretsua da, elkarrizketa xelebrez betea eta irakurterraza. Protagonistak Kirmen eta Xabi dira. Bi adiskideak ez datoz bat superheroi izatearen kontu horretan, eta gorabehera barregarriak izango dituzte.

Ruhten amak ez zuen ondo hartu alaba mutil ingelesa batekin ez ibiltzea, baina Ruthi berdin zitzaion, berak Jan maite zuelako.

1. EUSKARA IKASTEN LAGUNTZEKO: maila aurreratua

B1

Egilea: Xabier Monasterio Izenburua: Lurtarrak Argitaletxea: Erroa Orrialdeak: 99 Denok bizi gara Lurrean eta, beraz, denok gara lurtarrak. Baina lurtar gehienok presaka bizi gara eta inoiz ere gelditzen geure bizimoduaz pentsatzeko. Gure ordez, urruneko galaxia batetik etorritako estralurtar batek egiten du lan hori liburu honetan. Gurea ez bezalako ikuspegi batetik, estralurtarrak hankaz gora jartzen du lurtarron zibilizazioa. Eta umore eta ironia handiz egiten du, horixe baita kritika egiteko biderik onena.

Egilea: Xabier Monasterio Izenburua: Bertako eta bertoko Argitaletxea: Erroa Orrialdeak: 99 Liburu honetan bertoko eta bertako ipuinak bildu ditugu, hau da, hemengo eta hango, etxeko eta kanpoko ipuinak, Euskal Herriko eta atzerriko idazle ezagunek sortutakoak. Bertoko idazleen artean izen handiak aurkitzen ditugu: Kirikiño, Bernardo Atxaga, Arantxa Iturbe, Iban Zaldua… Eta kanpokoen artean ere goi mailako idazleak dauzkagu: Katherine Mansfield, Nagib Mahfuz, Gabriel García Márquez… Ipuin laburrak dira, gehienak hiruzpalau orrialdekoak, baina laburrak bezain sakonak direla esan daiteke, irakurri ondoren, zer pentsatua ematen dutelako. Horixe da hamasei ipuin hauek proposatzen dizutena: gai interesgarriei buruz irakurtzea, idaztea eta hitz egitea.

Egilea:Estivaliz Vivanco Izenburua: Infernurantz Argitaletxea: Elkar hizkuntzak Columbia Unibertsitateko Tom Bradford irakaslea ustekabean hil eta gero, Gabriel Pritchardek hildako lagunak sortutako CUMAE fundazioa ezagutuko du, Beatrice alargunaren eskutik. Aurkikuntza horrek hainbat ezusteko ekarriko dizkio Gabrieli, eta haren amesgaizto guztiak egia bihurtuko dira.

Egilea: Georges Simenon Izenburua: Enigmak Argitaletxea: Elkar argitaletxeak

Egilea: Núria Martí Constans Izenburua: Zeru beraren azpian Argitaletxea: La mar de fácil. Irakurketa erraza Orrialdeak: 78 Ama-alabek bizimodu berri bati ekingo diote Txilen. Baina oso bide ezberdina hartuko dute azkenean Teresak eta Mirandak. Izan ere, Mirandak jakin egin nahi du zergatik hartu zuen amak Txilera joateko erabakia. Jakin-nahi horrek bultzatuta, beste bidaia bat egingo du Mirandak.Oharra. Liburuxka hau Irakurketa Erraza izeneko egitasmoan dago sartuta. Beraz, esaldi eta sintaxi erraza aurkituko dituzu. Eta bukaeran galderak ditu, Espainiako Gerra Zibilari buruz, liburuko gertaerei buruz...

Egilea: Bram Stocker Izenburua: Izu-istorioak Argitaletxea: Elkar hizkuntzak “Drakula” bezalako izu-istorioak idazten maisu izan zenaren hiru istorio:– Epailearen Etxea– Burdinazko Emaztegaia– Abel Behenaren itzulera Mendekua da gai nagusia eta hirurak dira misteriozkoak eta hotzikara ematen duten horietakoak.

Egilea: Josu Lartategi Izenburua: Pinky pailazoa Argitaletxea: Elkar hizkuntzak Kanadaren eta Estatu Batuen arteko baso zabal eta ilunek sekretua gordetzen dute. Nor da Pinky pailazoa? Nola desagerrarazten ditu ume bakartiak? Zer da, bahitzai lea ala hiltzailea? Zergatik egiten ditu halako gaiztakeriak? Richard Smith inspektoreak pista bat du, eta pista horrek Euskal Herrira eramango du.

Egilea: Nerea Auzmendi Izenburua: Donostia Argitaletxea: Elkar hizkuntzak Ezagutzen dituzu euskal hiriak? Donostian bisita gidatua egiteko proposamena da hau. Hiria ezagutzera datozen biloba gazteei izeba donostiarrak egindako ibilbidea. Tabakalerako terrazan abiatuko da, eta Sokamuturra kalexkan bukatu, Loretopera begira. Gune eta zoko baketsuen hiria proposatzen digu, jendetza zalapartatsutik ihesi. Bilduma berean Baiona, Bilbo, Donibane Garazi, Gasteiz, Iruñea eta Maule-Lextarreko gidak.

Egilea: Charlotte Brönte Izenburua: Jane Eyre Argitaletxea: Irakurmendi Jane Eyre maistra gazte behartsu bat da, Rochester jaun aberatsarentzat lan egiten duena. Janek maite du ugazaba eta berarekin ezkondu nahi du. Nagusiak ere maite du Jane, baina elkarrekiko maitasun hori oztopatzen duen zerbait gordetzen du ezkutuan. Azkenean, ordea…

Egilea: Mark Twain Izenburua: Tom Sawyerren abenturak Argitaletxea: Irakurmendi Orrialdeak: 140

Egilea: John Milne Izenburua: Tunel Luzea Argitaletxea: Irakurmendi Napoleon handia gizon txikia al zen benetan? Zein da erpurua gora keinuaren egiazko esanahia? Egia al da piratek altxorrak lurperatzen zituztela? Nork asmatu zuen gillotina? … Historiarekin jolas egiteko irakurgaia duzu esku artean: gertakizun historikoen bi bertsio proposatzen dira, irakurleak asmatzeko bietako zein den zuzena, non dagoen historia eta non istorioa.

Egilea: Jordi Sierra i Fabra Izenburua: Kafka eta panpina bidaiazalea Argitaletxea: La mar de fàcil editorial Orrialdeak: 80 Neskatxa bat negarrez ari da parke batean: Brigita panpina galdu du. Kafka idazleak Elsi neskarengana hurbildu eta esango dio Brigita ez dela galdu, munduan barrena dabilela eta Kafkari berari eskutitzak idazten dizkiola, idazleak gero neskatilari irakurtzeko. Kafka hiru astez, egunero-egunero, parkera joango da neskatilari eskutitzak irakurtzera, Londres, Viena, Afrika eta beste zenbait tokitatik heldutakoak.Oharra: Liburu hau Irakurketa erraza sailerako dago moldatua, eta bukaeran hainbat jarduera daude ulermena eta sormena lantzeko. Kafkari buruzko biografia labur bat ere badakar.

6. IRAKURKETA ERRAZA

+14

+12

Egilea: Onintze Goitiz Izenburua: AMAIA UDALEKUETAN Argitaletxea: Gaumin. Irakurketa erraza Orrialdeak: 64 Egun batez, gurasoak etxean ez daudela aprobetxatuz, Amaiak ihes egingo du udalekuetara joateko, bere lagunengana. Amaiak ohar bat idatziko die gurasoei larritu ez daitezen. Baina gezurra esango die, izeba baten etxera joan dela alegia. Gero etorriko dira komeriak! Liburua Gaumin argitaletxeak duen Irakurketa Erraza izeneko sailean argitaratu dute. Liburuaren audioliburua doan lor daiteke argitaletxera posta elektronikoz idatzita.

Egilea: Laida Martínez Navarro Izenburua: MAX BILBON BIZI DA Argitaletxea: Ediciones Beta Orrialdeak: 76 Max hitz-totela da, 9 urte ditu eta uda hau Bilbon emango du, udalekuetan.Bertan lagun pilo bat egingo du, denak oso interesgarriak: Miao igerilari bikaina da, Estitxuri izugarri gustatzen zaizkio futbola eta Athletic; gurpildun aulkian mugitzen da Beñat, eta inoiz ez du lasterketarik galtzen; Omar eta Oier azkarrenak dira arazoetan sartzeko orduan.Abentura dibertigarriak bizi izango dituzte Maxek eta bere lagunek: Guggenheim museora eta Alondegiko igerilekuetara joango dira, San Mames futbol-zelaira eta Artxandara funikularrez.Istorio original eta barregarri hau irakurterraza da eta marrazkiak dauzka, koloreetan.

Egilea: Laida Martínez Navarro Izenburua: MAX BILBON BIZI DA Argitaletxea: Ediciones Beta Orrialdeak: 80 Max hitz-totela da, eta oporretan Kanarietara joango da familiarekin.Hegazkinean Oierrekin, bere lagun minarekin, topatuko da. Zelako poza Maxentzat, baina ez Maxen familientzat!Oier eta Max elkarrekin beti bazterrak nahasten dabiltza, eta helduak aieneka.Anek, Maxen arrebak, laguntza ederra emango die denei. Gaitz erdi! Max eta Oier igerilekuan eta itsasoan bainatuko dira, Piratez mozorrotuko, miniclubeko marrazoen kontra borrokatuko dira. Horiek bai oporrak!Istorio original eta barregarri hau irakurketa errazakoa da eta marrazkiak dauzka.

Egilea: Ana Jaka Garcia Izenburua: IXON Argitaletxea: ELKAR Orrialdeak: 56

  • Ion du benetako izena, baina Ixon deitzen diote beti isilik egoten delako, halako batean, hitz egitea ere ahaztu duen arte. Etxetik joango da orduan, eta abentura harrigarriak ezagutuko ditu gero, basoan topatzen dituen rock musikari batzuen eskutik.

Egilea: Paddy Rekalde Izenburua: SAGARRAREN MISTERIOA Argitaletxea: ELKAR Orrialdeak: 48 Garik, gau batez, sagar ibiltari bat ikusi du etxe aurreko zelaian, txabola batetik irten eta basoan ezkutatzen. Hori ezinezkoa delakoan, galdezka hasi da: gurasoei, neba-arrebei,aitona-amonei; inork ez dio sinesten, ez aintzat hartzen, baina Garik ez du etsiko, eta ikertzen jarraituko du bere kasa, gau osoan lo egin gabe egon behar badu ere.

Egilea: Maribel Aiertza Izenburua: Munstro bat edukiontzian Argitaletxea: ELKAR Orrialdeak: 48 Gorka harrituta dago auzoko edukiontzi barrutik irteten diren hotsekin. Zaborra eramatera joaten den bakoitzean izugarri beldurtzen da. Baina, azkenean, edukiontziaren munstroa ezagutu behar duela bururatzen zaio beldurra gainditzeko. Misterioa argitzeko ausardia handia eta irudimena beharko ditu Gorkak.

Egilea: Fernando Morillo Izenburua: Santiago bidearen misterioa Argitaletxea: Gaumin Orrialdeak: 76 Diotenez, Santiago Bideak magia egin dezake ibiltari bakoitzaren baitan.Ulises marinel zaharra da.Bere itsasontzia hondoratu zenean, bera bakarrik atera zen bizirik, eta beldurra hartu zion bizitzari.Kemen, berriz, mutil gaztea eta irribarretsua da.Itxuraz, ezin zoriontsuagoa, bizitzaz eta bere neska-lagunaz maitemindua.Biak elkartuko dira Santiago Bidean, bakoitzak duen promesa sekretua betetzeko asmoz.

Egilea: Jane Austen Izenburua: Zentzua eta sentiberatasuna Argitaletxea: Irakurketa erraza Orrialdeak: 122 Zentzua eta sentiberatasuna liburuak, giza harremanei buruzko istorio polit eta interesgarria kontatzen digu. Harreman hauek, eskuzabaltasun eta maitasunari esker, bere protagonistak bateratzea lortuko dute.

Egilea: Guy de Maupassant Izenburua: Ipuin harrigarriak Argitaletxea: La mar de fácil. Irakurketa erraza Orrialdeak: 85 Bost ipuin harrigarriak: "Ate irekia", "Erregetako oparia", "Lepokoa", "Mendekua" eta "Mamua". —Begira, hemen daude— oihu egin zuen une horretan—. Tearen ordurako iritsi dira, botak lokatzez josita dituztela. Hori entzun zuenean, Framton jaunak hotzikara bat sentitu zuen eta ilobarengana biratu zen, egoera ulertu zuela esan nahian. Baina, orduan, iloba ere zeharo ikaratuta aterantz begira zegoela konturatu zen. Framton jauna harrituta geratu zen eta aterantz begiratu zuen. Ikusi zuenak, zeharo beldurtuta utzi zuen.

Egilea: Núria Martí Constans Izenburua: Su tranpak Argitaletxea: La mar de fácil. Irakurketa erraza Orrialdeak: 100 Bien bitartean, 9. solairuan, sua eskaileretako tarteik sartzen zen dena piztuz. Neskak zeharo ikaratuta zeuden eta batzuk guztiz paralizatuta zeuden izuaren eraginez. Zer egin behar zuten? Inoiz inork ez zien azaldu nola jokatu sute baten aurrean. Berrinak segituan erreakzionatu zuen. Ez zion suari irabazten utziko.

Egilea: Ander Izagirre Izenburua: Txernobil txiki bat etxe bakoitzean Argitaletxea: Gaumin Orrialdeak: 78 Txernobilgo istripu nuklearra gertatu zenean,Juliak 13 urte zeuzkan eta aire librean jolasean ibili zen egun osoan.Igorrek 28 urte zeuzkan, soldadua zen eta zentralera lanera korrika joateko agindu zioten.Inork ez zien azalpenik eman. Orain Juliak erreportaje bat idatzi nahi du,Txernobilen zer gertatu zen eta gaur egun ingurua nola dagoen kontatzeko.Igorri eskatu dio laguntza, katastrofearen garaiaz biek dituzten oroitzapenak biltzeko eta,Txernobil bisitatzen duten bitartean, ondoan lagun bat izateko. https://www.youtube.com/watch?v=f8UA7D4Clzc

Egilea: Anna Tortajada Izenburua: Nahid Argitaletxea: La mar de fácil. Irakurketa erraza Orrialdeak: 134 Nahidek ez zuen inoiz ulertu zergatik negar egiteari uko egin dioten bere familiako emakumeek eta Afganistango egoera aldatzeko borroka egiten duten emakumeek. Baina orain ulertu du. Nahid konturatu da bere herrialde eta jendeagatik negarrez hasiko balitz, ezingo lukeela inoiz gelditu. Badaki tristeziaz eta etsipenez hiltzen amaituko litzatekeela. Eta hori ezin du baimendu.

Egilea: Aitor Arana Izenburua: Atejolea eta izaki misteriotsua Argitaletxea: Gaumin Orrialdeak: 78 Beldurrezko bi ipuin. Beldurra. Zer da beldurra?Izaki misteriotsuen istorio beldurgarriak benetakoak ote dira?Beharbada ez, eta gure beldurrek sortzen dituzte.Edo beharbada gure desiren irrikek.Baina kontuz, beharbada bene-benetakoak dira.Eta egunen batean mamu bat zure logelan sartu nahian ibiliko da.Edo beharbada zure desirak betetzeko aukera duzu, baina hori ez da zuk uste bezain ona…Bi istorio beldurgarri hauetan bezala.

2. MISTERIOA

Atal honetan misteriozko hainbat libururen proposamen aurkituko duzu adinaren arabera antolatuta. Gogoratu, adinak baino irakurle gisa duzun gaitasuna hartu behar duzula kontuan liburua aukeratzeko!

+12

+14

2. ABENTURA

+12

+14

2. ABENTURA ETA BIDAIA +12

-

+

Egilea: Jon Arretxe Izenburua: Trumoiaren alaba Argitaletxea: Erein Orrialdeak: 144 Harresi Handirantz eta Beti Iparralderantz arrakastatsuen ondoren, Jon Arretxek Trumoiaren Alaba aurkezten digu.Sumatra uhartean kokatutako abentura-nobela honetan, neska nerabe bat, Batari, eta bere neba txikia, Kusuma, bakarrik geratu diramunduan hondamendi natural baten ondorioz. Ibilbide luze bat egin behar dute elkarrekin uhartean zehar harrera ona egingo dien ahaideren baten bila.Ustekabez eta magiaz zipriztindutako istorio honetan, mila abentura eta arrisku biziko dituzte neba-arrebok eta hainbat adiskide egingo dituzte beren helburua lortzen lagunduko dietenak. Emakumeen egoera, naturaren suntsitzea, turismoaren eragina, erlijioen arteko lehiak, umeen trafikoa,mafien lana… dira azaltzen diren gaietako batzuk. Eta, bide batez,munduaren bazter ezezagun hori pixka bat ezagutzen lagunduko digu.

Egilea: Jon Arretxe Izenburua: Beti iparralderantz Argitaletxea: Erein Orrialdeak: 160 Europako ateak jotzen edo jo gabe ate gainetik pasatzen diren etorkin horiek nondik datoz? Malin, Senegaletik hurbil dagoen Kayes herrian jaio zen Drissa. Han bizi izan da bere gurasoekin eta bi anai-arrebekin eta haurtzaroaren gomuta atseginak ditu, baina egun zoritxarreko batean aitak lanpostua galdu eta bizibidearen bila hasi behar izan zuen familia osoak. Aita Europa aldera joan zen ogi bila, afrikar asko bezala. Baina haren berririk ez zuenez, hamahiru urte bete zituenean, Drissa aitaren bila abiatuko da milaka kilometroko bidaian, milaka abentura zirraragarri bizi izatera. Hainbat muga zeharkatu beharko du beti iparralderantzko bidean: Malin, Aljerian, basamortuan, Marokon eta azkenik itsas artea pasatuta Espainiara. Abentura horietan era guztietako pertsonak ezagutuko ditu, bihotzik ez duten anker mixerableak eta laguntzeko prestasun handikojatorrak. Zuk zer egingo zenuke?

Egilea: Lur Gallastegi Izenburua: Uda bat Senegalen Argitaletxea: Elkar Orrialdeak: 92 Garazik eta Izarok ustekabe galanta hartuko dute, aitak esaten dienean uda osoa Senegalen pasatuko dutela, aita erizainak bertako ospitale batean laguntzen duen bitartean. Hasieran dena da berria: jendea, giroa, etxeak, usainak… Lagunak egiteak ere ez dirudi erraza bi neskentzat, bertako hizkuntza ezagutu gabe. Hala ere, sorpresa atsegin eta hunkigarriz beterik egongo da Afrikako egonaldi hori.

  • Egilea: Lur Gallastegi Izenburua: Saharako itsasoa Argitaletxea: Elkar Orrialdeak: 92 Haizearentzat uda berezia izango da hau: batetik, gurasoak elkarrekin haserre dabiltzala-eta, nor bere aldetik joango dira oporretan, eta bera izeba Eneritzen etxean geratuko da. Bestetik, izeba Eneritzek Saharako lagun batzuen alaba ekarriko du etxera uda-pasa: Souhaila.Ez da erraza izango Souhaila eta Haizearen arteko harremana, hasieran. Ohitura berriak ikasi beharrari urruntasuna, inbidiak eta abar erantsiko zaizkio. Beste aldetik, baina, zailtasun horiek guztiek lotura estu bat ere sortuko dute neskato bien artean, luzaroan irauten dutenetakoa.

Egilea: Katixa Agirre Izenburua: Amaia Lapitz. Festoseko diskoa Argitaletxea: Erein Orrialdeak: 160 Amaia Lapitz udalekuetan dagoela, Ariane laguna bahitu egingo dute. Amaiarekin nahastuta eramango dute, ordea, eta lagunaren arrastoari jarraituz iritsiko da Egeo itsasoko Greziako uharteetara. Bahitzaileak asmo argia du: Kretan, indusketa-lanetan arkeologo batzuek aspaldi topatu eta duela gutxi lapurturiko Festoseko diskoa berreskuratu nahi du, Amaiaren ama lapurren atzaparretatik salbatzearen ordainetan. Abenturaz betetako bidaia honetan, Amaiak Arianaren ahotik ezagutuko duen Kretako Minotauroaren istorioa.

Egilea: Enara Garmendia Izenburua: Etxetik Ameriketara Argitaletxea: Erein Orrialdeak: 136 Maiak Euskal Herria utzi eta urtebeteko abentura hasi du Ameriketako Estatu Batuetan. Dena ongi doa, baina halako batean gelakide batek begitan hartu, eta beste kide guztiak aurka jarri zaizkio. Ayla estatubatuarra da, eta Maia ezagutu bezain laster bihurtu da honen lagun. Baina zer egin bere lagun minetako batek Maiarekin hitz egitea debekatu dionean? Betiko lagunak alde batera utzi eta Maiaren alde jarri ala injustiziari aurre egingo dio? Lagunen arteko harremanak ditu ardatz eleberri honek, eta horiek esploratu bitartean gure barrua aztertzera behartuko gaitu. Zenbat sakrifikatzeko gai zara injustiziei aurre egiteko?

Egilea: Aitzol Lasa Oiarbide Izenburua: Nafarroako mariskala Argitaletxea: Denonartean Orrialdeak: 90 Nafarroako Erresumak aspaldi gainditu zituen behinola Gaztelarekin izandako liskarrak. Mugak ongi zehazturik eta kanpoko etsairik gabe, erresuma modernitatean sartu da, nagusitasun teknologikoaren bitartez erabateko agintea ezartzen duen Nafarroako Mariskal nonahikoaren zaintzapean. Profezia zahar baten arabera, aingeru gaizto batek bakarrik ekar dezake erresumaren galzoria. Mariskalaren zaindariek emakume ezezagun bat bidean antzematen dutenean, alerta joko da, hura izan baitaiteke profeziak iragartzen duen mezularia.

Egilea: Miguel Angel Mintegi Izenburua: Bi abentura eta amodio bat Argitaletxea: Alai Orrialdeak: 200 Pedro, atzerrian ibili eta gero, bueltan dator sorterrira. Gazte joan zen etxetik, eta artean gazte bada ere, hamaika gorabehera biziak ditu jadanik.Diligentzia batean datorrela bidelapur batzuek gerarazi eta bidaiariei aldean daramatena kendu diete. Horrez gainera, diligentzian zihoan neska bat bahituta eraman dute.Pedrori urrea baino balio handiagoa duen zerbait ere kendu egin diote: kutun bat. Kanadako neska indiar batek eman zion, sekula ahaztuko ez duen neskak.Hortaz, Pedro lapurren bila hasiko da, eta ez du atseden hartuko neska askatu eta eta kutuna berreskuratu arte. Ternuan bizi izan zituen abenturak ikaragarriak izan baziren ere, Euskal Herrikoak ez dira gutxiago izango, baina, bi abentura hauetan, momentuz, amodio bakarra dago.

Egilea: Xabier Etxeberria Garro Izenburua: Eman amore Argitaletxea: Elkar Orrialdeak: 136 Mutil gazte bat, gauean kontzertu batera joateko gogo itsuz, baina gurasoek uzten ez.Ezkutuan alde egingo du, baina hori ez da gauaren hasiera besterik, abenturek ez baitute etenik, eta lurpeko mundu ezezagun bat aurkituko baitu ustekabean. Xabier Etxeberriak, thriller idazle gisa nabarmendu denak, gazte literaturari ekin dio orain, pultsu eta trebeziaz.

Egilea: Yoseba Peña Izenburua: Kilimanaroko diamantea Argitaletxea: Ibaizabal Orrialdeak: 216 13 urteko mutil baten istorioa da. Afrikako kanpamentu batera doa uda pasatzera, beste herrialde batzuetako 4-5 gazterekin batera. Safari bat egingo dute Tanzanian, arkeologo ezagun eta ospetsu batek antolatuta. Laburpena:Zertan dabil mutil hori jeep baten atzealdean ezkutatuta? “Jolasean”, erantzungo duzue, baina “Afrikaren bihotzean dago”, gehituko dizuet nik. (...) Von Silkek ez ikusteko sartu da Berain, gure mutila, jeeparen olanaren azpian. Orain pentsatzen hasita, eskerrak handik atera ez den, bestela metraileta eta pistola haiek bera ere apuntatuko zuten. Berainen gurasoek jakingo balute! Lasai asko daude, ordea, etxean, Europan, semea Tanzaniako Safari udalekuetan egongo delakoan Von Silken zaintzapean.

Egilea: Natalia Alonso Izenburua: Inkaren begia Argitaletxea: Ibaizabal Orrialdeak: 216 Castell anai-arrebak euren aita Germanekin Boliviara joan dira.Aita antzinako huatacachi kulturari buruzko egia jakin nahi duen antropologo ospetsua da. Hala ere, haien oporrak hondatu egingo dira, German bahitzen dutenean.Aita aurkitzeko, anai-arrebek herriko xamanaren eta kearen laguntza izango dute. Boliviako bazter ederrenetan eta ezkutuenetan gertatzen den egiazko abentura bizia, milaka urteko kultura bati buruzko egia jakiteko balio izango duena.

Egilea: M.A. MINTEGI LARRAZA Izenburua: Coca-cola erdi aroan Argitaletxea: Ibaizabal Orrialdeak: 160 Mikel eta Aitor denboran seiehun urte atzera eginda ibiliko dira, Erdi Aroan. Gorabehera eta estualdi askori egin beharko diote aurre, besteak beste, gaur egun arruntak baina sasoi hartan tresna harrigarriak ziruditen Coca-Cola pote baten edota aspirina baten laguntzarekin.

Egilea: Jesus Mari "Txiliku" Izenburua: Lehen hegaldia Argitaletxea: Elkar Orrialdeak: 168 Amona Blasi eta Alaitz bere bilobaren arteko istorio harrigarria jasotzen du ipuin honek. Amonaren etxean katu arraro bat agertzearekin batera hasiko da abentura; izan ere, etxetik urruti, ustekabeko bidaia bat egitera behartuko ditu Pitxi lagun berriak: Hungariara.

2. ABENTURA ETA BIDAIA +14

-

+

Egilea: Michael Ende Izenburua: Istorio Amaigabea Argitaletxea: Begiko Orrialdeak: 560 Haur Enperatriza hiltzear dago, eta haren erresuma arrisku larrian dago. Atreiu azal berdeen tribuko gerlari ausartaren eta liburu magiko bat grinaz irakurtzen ari den Bastian mutikoaren esku dago salbazioa. Mila abentura tarteko, elkartu egingo dira, eta pertsonaia asko ezagutuko dituzte; biek batera, bizia emango diote literatura unibertsaleko sormen-lan handienetako bati.

Egilea: Jon Arretxe Izenburua: Lurraren taupadak Argitaletxea: Begiko Orrialdeak: 96 Aturi Amazoniako Mukaxi tribuko oihandarra da. Bere ahotik entzungo dugu, zehaztasunez eta sentimenduz, bere familiaren, bere tribuaren eta bere inguruaren berri, mitologiatik abiatu eta gaur-gaurkoak diren arazoetaraino, ekintzaz beteriko ibilbidea egingo dugu Aturiren eskutik. Bizinahia, heriotza, maitasuna… eta beste hainbat gertakari eta sentipen tartekatuko dira oihanaren bihotzetik mintzo zaigun mukaxitarraren elean.

Egilea: Toti Martinez de Lezea Izenburua: Erregearen mezularia Argitaletxea: Erein Orrialdeak: 168

  • Santxo VII.a, Nafarroako erregea, Azkarra deitua, Marokora joaten da: emirraren alabarekin ezkontzeko itxaropena du. Kanpoan dagoen bitartean, bere lehengusu Alfontso VIII.a Gaztelakoak Gasteizko hiribildu-gotorlekua konkistatzen du.Otxoa Izurra mutil gaztea, Leireko mendietan aurkitutako eskuizkribu misteriotsu baten jabe dena, Afrikara joaten da, Iruñeko apezpikuarekin batera, erregeari Gasteizko hiri setiatua zein egoeratan dagoen adierazteko. Tom Kilpeck izeneko gaizkile ingeles bat Otxoaren atzetik dabil, eskuizkribuak kentzeko asmoz.

Egilea: Juan Kruz Igerabide Izenburua: Bagdadeko aurpegia Argitaletxea: Erein Orrialdeak: 176 Ali txikiaren aurpegia, bonbaz zartaturiko Bagdad hirian. Ali jakintsu sufiaren aurpegia, Erdi Aroko Bagdaden, jakinduriaren hirian. Tratu txarrak jasaten dituzten emakumeen aurpegiak. Bizitzaren alde borrokatzen direnen aurpegiak. Ibaiaren aurpegia. Lore aurpegia: Jasmina. Bi istorio txirikordaturik, bi denbora elkarrizketan, bortxakeriaren gorreriaz gaindi. Iraganeko handitasuna, sufi xumeen jakinduria... oraindik ere bizirik dago nolabait Bagdad bortxatuan bizi diren izaki minduetan, elkarrekin arnasa hartzen ikasi nahi duten/dugunon borondate indartsuetan, arrazoigabeziaren eta errukigabeziaren itomenetik irten nahi duten/dugunon bihotzetan. Euria ari du Bagdaden. Aurpegiak hodeien gainean, irribarre bihurtzeko ahaleginetan.

Egilea: Eric-Emmanuel Schmitt Izenburua: Ibrahim jauna eta koranaren lorea Argitaletxea: Erein Orrialdeak: 88 Paris. Hirurogeiko hamarkada. Hamaika urteko mutiko bat, Momo, Kale Urdineko janari dendako saltzailearen lagun egin da, hau da, Ibrahimena, kale judu bateko arabiar bakarraren laguna. Itxurak beti dira engainagarriak, baina: Kale Urdina ez da urdina; Ibrahim ez da arabiarra; eta, bizitza, agian, ez da dirudien bezain tristea. Alkimia lan handia Eric-Emmanuel Schmitt-ena, izan ere osagai gutxi batzuekin, xumetasun inbidiagarri batez, istorio benetan hunkigarria eraiki baitu, arrazoia sentimenduz haragiztatuz eta arima pentsamenduz jantziz. Barrea eragiten du, negarra eragiten du eta, hitz batez, liluragarria da.Paris Match

Egilea: Patxi Zubizarreta Izenburua: Mila gau eta bat gehiago Argitaletxea: erein Orrialdeak: 220 Noizbait bakarren batek denak irakurriko balitu, hil egingo litzateke. Hala ohartarazten du liburu honek ezkutatzen duen mehatxuak. Xerazade ere, istorio hauen guztien narratzailea, hiltzeko arriskuan egon zen liburuaren kontaketak iraun zuen bien bitarte guztian, eta soil-soilik ipuinen bitartez lortu zuen bere bizitza salbatzea. Xariar erregearen jakingosea pizteko, gau batez ipuin miresgarri bat kontatzeari ekingo zion, beste batez bidaia kilikagarri bati, fabulak ere kontatuko zizkion. Istorio horiek gauero kontatu, eta gertakariak erakargarrien zeudenean, orduantxe egingo zuen etena, biharamunean jarraitzeko eta, hartara, bizia beste egun batez salbatzeko. Ipuinak biziaren truke.

Egilea: Michael Ende Izenburua: Momo Argitaletxea: Begiko Orrialdeak: 328 Momo izeneko neskatoak dohain miresgarri bat du: badaki besteei entzuten. Gainera, jendeari lagundu nahi dio, haien bizitza samurragoa izan dadin. Batik bat, gizon grisek erabakitzen dutenean beretzat hartuko dutela pertsonek duten gauza preziatuena: denbora.

Egilea: Mark Twain Izenburua: Tom Sawyerren abenturak Argitaletxea: Erein Orrialdeak: 220 Tom espaloian agertu zen baldean kare-esnea zuela, eta kirten luzeko brotxarekin. Hesiari begiratu zionean, poztasun guztia joan zitzaion eta malenkonia sakonak hartu zion arima. Hogeita hamar metro luze zen ohol-hesia, eta hiru metro altu. Bizitza hutsik iruditzen zitzaion, eta existentzia, zama astuna.

Egilea: Patxi Zubizarreta Izenburua: Atlas Sentimentala Argitaletxea: Alberdania Orrialdeak: 140 Martinen ama ez dago ongi, eta hura apur bat suspertu eta indarberritu dadin, bidaia bat antolatu diote Marokoko Atlas mendikatera. Baina Martinek han orkatila bihurritu, eta gurasoek Toubkal mendi aldera jarraitu duten bitartean, bera herrixka batean geratu da, amazig edo berbereen artean, argi edo komunik gabe, bakarrik eta nahasi. Martin ez dago ongi, zaldi lasterketa batean ufaka eta ezinean doan astoaren antzera sentitzen da. Horrekin batera, 2000. urterako 1.001 gau falta dira, eta horrek ere izango du eraginik mutiko iruindarraren egonaldian…

Egilea: Suzanne Collins Izenburua: Eskinoso isekaria Argitaletxea: Erein Orrialdeak: 416 Katniss Everdeen, sutako neska, bizirik atera da sarraskitik, bere barrutia suntsitu badute ere. Galek ihes egin du, eta Katnissen familia ere bizirik dago. Peeta Kapitolioaren eskuetan geratu da harrapatuta. Hamahirugarren Barrutia egiaz existitzen da, eta badira errebeldeak, badira buruzagi berriak. Iraultza abian da.Lehendik erabakia zegoen Mende Laurdeneko Morrontza krudelean Katniss esparrutik erreskatatu behar zela, eta lehendik erabakia zegoen Katniss iraultzaren parte izango zela, berak ezer jakin gabe ere. Hamahirugarren Barrutia, itzalen artetik aterata, Kapitolio eraisteko asmotan da. Dirudienez, denek, esku hartu dute arduraz antolatutako plan hauetan; denek, Katniss izan ezik.Matxinadaren arrakasta Katnissen borondatearen mende dago, Katnissek txotxongilo bat izatea onartzen badu izango du matxinadak arrakasta, ezin konta ahala bizitzaren erantzukizuna hartzen badu, eta Panemen etorkizuna aldatzen badu. Horretarako, baztertu egin behar ditu bere amorru- eta mesfidantza-sentimenduak. Errebeldeen Eskinoso Isekaria bihurtu behar du, eta kostu pertsonalak ez du batere inportik.

Egilea: J. Pérez Foncea Izenburua: Iban Aldenurikoa Argitaletxea: Erein Orrialdeak: 328 Arkane-ko basotik mehatxu itzal bat zabaltzen da Errion-Thalera. Indar eta tamaina izugarrizko izaki fantastikoak esnatu egin dira... Enden itsasoaz bestaldean dago Aldenuri, eta oraindik ez daki Ibanek zer nolako borrokatan murgildu beharrean izango den. Yerrren, krilden, morghuk eta halako beste izaki askok izugarrizko bizitza fantastikoa txertatzen diote narrazioari, abenturazko tradizio onenaren ildotik. Iban Aldenurikoa da liburuko protagonista eta hamabi urteko mutiko normal bat da. Dohain berezia du hala ere, ze bere beldur atabikoak gainditu beharko ditu herria murgilduta dagoen borrokan bere lekua aurkitu baino lehen. LIBURU HONEK JARRAIPENA DU:

  • BEREHORRAREN ONDAREA

Egilea: Didier Van Cauwelaert Izenburua: Hada baten heziketa Argitaletxea: Erein Orrialdeak: 220 Ingrid eta Raoul haren semea ezagutu dituenetik zoriontsua da Nicolas Rockel. Baina, lau urteko harreman idilikoaren ondoren, maite duelako utzi egingo du Ingrid-ek. Mundu honetan gehien maite dituen bi pertsonak galtzera etsita dago Nicolas. Baina Raoul tematu da bilaketa harrigarri batean: soilik hada batek salbatu dezake beren gurasoen arteko harremana. Baina ba al dago halakoetan sinesterik? Eleberri zoragarri honetantxe duzu erantzuna.Modu sinesgarrian jarri digu egileak eguneroko bizitza hadarenaren alboan.

Egilea: Toti Martinez de Lezea Izenburua: Ilargiaren alaba Argitaletxea: Erein Orrialdeak: 152 “Madaleni ez zitzaion zalantzarik geratu emakume haiek sorginak zirela, baina ez zuen ulertzen nola harrapatu eta atxilotu zituzten. Berak zekielarik behintzat, inork ez zuen inoiz sorgin bat harrapatu. Bere herrian ez behintzat. –Sorginak zarete? –galdetu zion azkenik hurbilen zeukanari, ausardia hartuta; hura begira geratu zitzaion finko-finko, eta ondoren odola ere izoztu zion barre zoli, luze bat egin zuen”.

2. MISTERIOA +12

-

+

Egilea: Laida Martinez Navarro Izenburua: Aintzaneren koadernoa Argitaletxea: Giltza Orrialdeak: 120 Ez dago esan beharrik ez nuela herri galdu honetara etorri nahi. Gauza pilo bat utzi dut hirian: ezagutzen dudan bizimodua, ezagunak, institutuko lagunak. Hori guztia gero eta urrunago geratzen ari zen automobilak errepidean aurrera egin ahala. Eta beldur nintzen. Zer-nolako jendea bizi daiteke horrelako leku heze eta ilun batean? Zelan moldatuko naiz? Dauzkadan arazo guztiak aztertu ditut banan-banan: A) Nik nahi ez dudan arren, amaren nobioa gurekin biziko da. B) Etorri berria naizenez, herrian ez dut lagunik izango; horrez gain, institutua ez zait gustatuko (ziur nago), eta ez naiz ikasgairik gainditzeko gai izango. C) A puntuaz enteratzen bada, eta horren ondoren, B puntua betetzen badut, ama zeharo haserretuko da nirekin. Eta haserre dago jadanik.

Egilea: Anton Kazabon Izenburua: Bisera gorria Argitaletxea: Erein Orrialdeak: 72 Martina gure laguna desagertu denetik, urduri gaude guztiok, eta batez ere triste, lur jota. Eta normala da, izan ere, inork ere ez dakigu oraindik zer gertatu zen egun madarikatu hartan Martinarekin.Egun hartan bereziki, ni pozak txoratzen nengoen, Martina eta bion artean gertatu zen pasadizotxoarengatik. Gure laguna desagertu baino ordubete lehenago gertatu zenarengatik. Baina ustekabean, une batetik bestera, zoritxarra heldu zen gure artera. Non arraio sartu zen Martina? Norbaitek bahitu al zuen?…Nonbaitetik berehala agertuko zela pentsatzen genuen, baina ez zen horrelakorik gertatu. Hilabete igaro da, eta oraindik ez dugu haren arrastorik.

Egilea: Martin Etxeberria Garro, Xabier Etxeberria Garro Izenburua: Valerium tremens eta traganarruak Argitaletxea: Elkar Orrialdeak: 96 Hondartzan hilotz bat azaldu denetik, herriko marinel zaharrek itsasoko izaki ahaztuei buruzko kondairak baino ez dituzte guztiek ahoan. Eskolan ordea, Valerium Tremens amerikar etorri berria da denen hizketagai. Sara, Martin eta hirurek altxorraren bila jolasean Azken Portuan barneratzen direnean, arriskuan ikusiko dute euren burua. Traganarruei ihesi, ustekabeko sekretuak topatuko dituzte. Bigarren liburua ere badu: Valerium Tremens eta ehiztari beltza

  • Egilea: Lur Gallastegi Izenburua: Itsas azpiko sekretua Argitaletxea: Ibaizabal Orrialdeak: 128 Itsas azpiak hainbat sekretu ezkutatzen ditu. Baina beti ez gara horiek argitzeko gai. Askotan, gure herriaren historiako pasarteak ere badira ur artean. Intzak eta haren lagunek uda ahaztezina igaroko dute Donostiako Kontxako badian biziko dituzten abenturei esker.

Egilea: Arrate Egaña Izenburua: Klarisa eta K taldea Argitaletxea: Erein Orrialdeak: 160 Hirugarren atal honetan, elur-ekaitz bat dela eta, etxean itxita daude Klarisa Lupabitx detektibea eta K taldeko bere lagunak. Kalera atera ezinik, Klarisa bere haurtzaroa gogoratzen hasi da. Bihotzeko gaitz batek markatu zion garai hura, baina ez zion eragotzi Parisko kanpoaldeko ospitale zahar bateko korridoreetan zebilen mamuaren misterioa ikertzea.Aldi berean, Klarisaren etxean bertan gertatzen ari diren gorabehera estrainio eta enigmatikoek desafio egingo diote K taldearen trebetasunari.Abentura bikoitz liluragarri honetan tartekatzen eta biltzen dira, batetik beldurra, haserrea eta drama, eta bestetik umorea, adiskidetasuna eta baita maitasuna ere. HONAKO HAU HIRUGARREN LIBURUKIA DA, BADAUDE ERE:

  • Klarisa eta K Taldea. Arimen Parkearen misterioa
  • Klarisa. Ume desagertuaren kasua

Egilea: Oihane Fernandez Izenburua: Labarreko itsasargia Argitaletxea: Elkar Trenean doa Ania, bera bakarrik. Etxeko istiluetatik urruntzearren, itsasertzean bizi den osabarenera bidali dute gurasoek; izan ere, farozaina da osaba Giuseppe, eta, horrez gain, bere isiltasunaren atzean misterio bat ezkutatzen duena.Marinel eta saregin, itsaslabar eta ekaitz, garai bateko maitasun debekatuen eta itsas abenturen kutsua du Oihane Fernandezek idatzi eta Lizardi Saria irabazi duen istorio eder honek.

Egilea: César Mallorquí Izenburua: Xivaren malkoak Argitaletxea: Giltza Orrialdeak: 240 Behin batean, aspaldi, fantasma bat ikusi nuen. Bai espektro bat, agerpen bat, espiritu bat; nahi duzun bezala esan; kontua da ikusi egin nuela. Gizakia Ilargira iritsi zen urtean izan zen eta une batzuetan beldurra pasatu banuen ere —beldur handia, egia esan—, istorio hau ez da beldurrezkoa esaten zaien horietakoa.

Egilea: Toti Martínez de Lezea Izenburua: Heriotza harrigarria Argitaletxea: Begiko Orrialdeak: 264 Aurtengo udan, Ikerrek errekuperazio baterako ikasi behar du. Horregatik, priore-etxe lasai batera eramaten dute gurasoek. Zoritxarrez, bertan azterketa gainditu ez zion irakaslea dago. Oso deseroso eta aspertuta dago Iker, baina bat-bateko hilketa misteriotsu batek egoera guztiz aldatuko du.

Peñaflorida institutuko bedela hiltzen denean, inork espero ez zuen misterio bat agertzen da ezustean. Bedela ez zen guztiek uste zutena: adineko gizontxo atsegin eta, azken batean, normala. Bedelaren iraganean enigma ikaragarria ezkutatzen zen, II. Mundu Gerran murgilduriko Europa erdiko armada eta polizia atzetik segika ibili zitzaizkionetik. Donostian ezkutatu zen, izena eta itxura aldatuz, eta ihes egin ahal izan zuen. Orain, ordea, hil ondoren, bere benetako nortasuna zein den zabaltzen da, eta nazioarteko zenbait taldek (eta ez nolanahikoak!: CIAk, neonaziek…) bedelaren sekretua eskuratu nahiko dute nola edo hala. Misterioaren haria ezustean topatu zuten Peñafloridako ikasleek —«Bihotz Nahasiak» liburuko protagonistak, besteak beste: Isusko kirolzalea, Iban hackerra, Nerea zuhurra, Maitane eroa, Mutante irakasle xelebrea…—, beraien arteko hika-mika eta nahaste-borrasteekin nahikoa izango ez balute bezala, bat-batean hamaika arrisku saihestu beharko dituzte, eta ez bakarrik bedelak utzitako enigma nahasgarria argitu ahal izateko. Beraien bizia arriskupean izango dute uneoro, imajina zitzaketen arerio indartsuenen aurka, eta asmamena eta adimena biziki astindu beharko dituzte osorik jarraitu ahal izateko. Ez gutxi!

Egilea: Miguel Angel Mintegi Izenburua: June eta Meategiko iheslariak Argitaletxea: Ibaizabal Orrialdeak: 204 Abuztua da, eta June oporretan dago Nafarroan. Arazoak ditu Alexekin, eta lagunen arteko giroa ere ez da aurreko urtekoa. Eta, gainera, meategi abandonatu batean mutil batekin topo egingo du. Gaizkile batzuk dabiltza haren bila eta meategian dago ezkutatuta aitonarekin. Junek laguntzea erabakitzen du, eta nahi gabe, nahaste-borraste ikaragarrian sartzen da. Onik aterako al da?

Abentura eta intrigazko eleberri honetan, Venezian bizi den gaztetxo talde bat da protagonista. Munduak abandonatuta, lapurreta egitetik ateratzen dute bizimodua gazte horiek. Adiskidetasuna da istorio honen ardatzetako bat. "Lapurren burua", izan ere, gurasoak hildakoen bereizi nahi dituen izeba gaiztoarendandik ihesi Veneziara iristen diren bi anaiaren historia da, Lotte eta Luisaren historiaren abiapuntuaren oso antzekoa. Hiri italiarrera helduta, ordea, ume lapurren talde bateko kide bihurtzen dira, haiekin hainbat abentura biziz, Emiliori gertatzen zaionaren antzeko zerbait.

Egilea: Jose Maria Mendiola Izenburua: Ingelesen hilerria Argitaletxea: Giltza Orrialdeak: 96 Inork ez du lorerik eramaten Donostiako Urgull mendiaren maldan dagoen Ingelesen Hilerrira. Baina mila bederatziehun eta berrogeita hamaseigarren urteko udako arratsalde batean, neskatxa batek negar egin zuen hilobi baten aurrean.

Egilea: César Mallorquí Izenburua: Zirkulu gorrimina Argitaletxea: Giltza Orrialdeak: 268 Behin batean, aspaldi, fantasma bat ikusi nuen. Eta gero, handik lau urtera, beste bat.Lehenengo fantasma maitekorra zen, eta usain onekoa. Nardo-usaina zuen. Beatriz Obregónen espiritua zen. Berari eskeraurkitu nituen Xivaren Malkoak, hirurogeita hamar urtez galduta egondako lepoko zoragarri bat.Bigarrena ez zen izan maitagarria, inondik inora. Beldurra eragiten zuen, eta usaina… kiratsa zen, izatez. Topaldi eskasaizan nuen harekin Kraken Etxean, Zirkulu Gorriminaren —denbora bezain antzinako sekta baten— berri izan eta laster.1973ko udan izan zen hori, nire osaba-izeba eta lehengusinen etxean, obregondarren Villa Candelarian egon eta lau urtera.

Egilea: Felipe Juaristi Izenburua: Iraganik gabe Argitaletxea: Erein Orrialdeak: 112 Gizon bat azaldu da bazterreko auzo batean. Inork ez daki nondik datorren, ezta nor den ere. Baina haren agerpen hutsak iragana ekarriko du gogora. Bi polizia, Isaak López de Albeniz eta Sara Sáinz de Bilbao, saiatuko dira argitzen nor den gizon misteriotsua eta zergatik azaldu den azaldu den moduan.Intriga handiko eleberria da, gaizkileak ere zuzendu daitezkeela erakutsi nahi duena, hartarako, borondate onaz gainera, memoria ezak bere lana egiten badu.

2. MISTERIOZKOAK +14

-

+

Egilea: Agustín Fenández Paz Izenburua: Elurte amaiezina Argitaletxea: Elkar Orrialdeak: 186 Gazteen artean, emakumeen kontrako sexu-erasoak gaitzat hartuta, John Anduezak idatzitzako azken liburua. John Andueza gazte literaturaren unibertsora hurbildu da berriro. Oraingo honetan, istorio frenetiko batekin dator, erritmo bizian idatzia, irakurlea lehenengo lerrotik harrapatuko duena. Tamalez, gaur egungo gizartean, puri-purian dagoen gaia jorratu du: emakumeen kontrako sexu-erasoen plaga. Gure herrietan, gure kaleetan, etxe-azpian bizitzen ari garen drama... Egun zailak bizitzen ari dira Bergarako institutuan, egun ilunak, egun korapilatsuak. Duela hamabost egun, bertako bi ikasle gertakari tamalgarri batean nahastu ziren, biolentzia irrazionalaren atzapar zikinetan murgilduz. Geroztik, giroa endredatu samar dago: bai eskolan, bai herrian, eta, oro har, baita Debagoiena bailara osoan ere. Hain da mingarria biolentzia. Batez ere, neska-mutil gazteak kolpatzen dituenean…

Egilea: Igor Elorza Izenburua: Margolana Argitaletxea: Begiko Orrialdeak: 128 Institutu batean edozer gerta liteke. Gerta liteke margolan baliotsu bat aurkitzea. Ager litezke bi gazte bazterrak nahasi nahian eta baita eskolazain ilun eta beldurgarri bat ere. Horri gehitzen badiogu elurrak geldiarazitako herria, maitasuna, komikia, Louvre museoa eta Interpola, korapilo ia aska ezina izango dugu. Izan ere, institutu batean edozer gerta liteke…

Egilea: Luisa Villar Izenburua: Hilketa Liburutegi Nazionalean Argitaletxea: Ibaizabal Orrialdeak: 152 Detektibe Nobelaren Adiskideen Klubak Maria Mayo kontratatzen du Liburutegi Nazionalean “Topaketak krimenarekin” izenarekin egingo den hitzaldi zikloaren berri emateko. Baina jardunaldi batean hizlari baten hilketa saioa gertatzen da, Ernest Buck idazlearena. Aretoan dagoen komisario batek argituko ditu kasuaren inkognitak. Baina Mariak ere egingo ditu bere ikerketak.

Egilea: Agatha Christie Izenburua: Hilketa lokartua Argitaletxea: Igela Orrialdeak: 152 Gwenda beldurtuta dago. Oso beldurtuta. Berak eta bere senarrak etxe polit bat erosi dute Ingalaterrakokostaldean, baina gauza oso bitxiak gertatzen hasi dira. Etxea zaharberritzeari ilusioz beteta ekin dion arren, badirudi Gwendak behin eta berriro etxe horren iraganarekin egiten duela topo… are gehiago: badirudi Gwendak bereiraganarekin egiten duela topo. Nola liteke, ordea? Gwendaez baitzen lehendik inoiz izan Ingalaterran. Eta zergatiksentitzen du halako izua eskaileretatik beheko aldera, etxekosarrerara, begiratzen duen bakoitzean?Marple andereñoak Gwendari bere estualditik ateratzen laguntzeko asmo osoa dauka. Baina batak nahiz besteak kemena beharko dute. Izan ere, aspaldi gertaturiko hilketa bat argitu beharra suertatu zaie. Urte askoan lokartuta egon den hilketa bat. Baina hiltzailea ez dago, ez, lotan…

Egilea: John Andueza Izenburua: Kankaleko misterioa Argitaletxea: Elkar Orrialdeak: 176 Kankal, Kantauri itsasaldeko herri bukolikoa. Oporrak pasatzeko paraje perfektua. Bi mila eta hamarreko uda, ordea, ez zen batere lasaia izan Kankalen. Alderantziz. Sasoi arraroa izan zen, oso arraroa. Ez konta inori, baina uztailean gizon bat agertu zen hilda hondartzan. Eta kazetari batek argazkiak atera zizkion hilotz ezezagunari...

Egilea: Yolanda Arrieta Izenburua: Ataria Argitaletxea: Denonartean Orrialdeak: 400 Institutu bereko lau gaztek gonbidapen bana jasotzen dute urte amaierakoegun desberdinetan leku zehatz batzuetara joateko. Denboran salto egiteko gonbitada: ordu erdiz faltako dira hemen eta behar adina denbora igaroko dute han.Helburua? Etorkizuna ezagutuz beren geroan eragitea.

Polizi eleberri klasikoen munduan sartuko gaitu egileak eleberri honetan. Elkarrekin ongi moldatzen ez diren bost ahizpa etxetzar batean elkartuko dira aitaren oinordekotza jasotzeko asmoz. Ustekabez ustekabe ibiliko da irakurlea gertakarien hariak harrapatuta, eta bukaera jakiteko irrika sortuko da beragan, hiltzailea nor den asmatzea baino enigma handiagoak dituen eleberri hau irakurtzean.

Garizmendi baserriko Ferminek, aitzurrean ari dela, burezur bat topatu du lurperatuta; lasterka deituko dio kalean bizi den Nestor semeari, baita honek Berta andregai ohi arkeologoari ere; hilotz hori ateratzera doazenean baina, desagertua da eskeletoa. Hortik aurrera, berriz, hildako gehiago, eta misterioa gero eta ilunago.Hildako zahar eta berriak, anaien arteko gorrotoak, belaunaldien arteko arrakalak, bikote barruko konpondu ezinak, droga, jokoa… Osagai horiek eta topatuko dituzu Augustin Zubikarai saria irabazitako eleberri beltz honetan, baita idazle berri bat ere, elkarrizketa nahiz flashback-etan bikain moldatzen dena, zer eta noiz kontatu ongi dosifikatuz, prosa arin bezain dotore batez.

Trama paralelo batzuek osatzen dute umorea eta gordintasuna konbinatzen dituen nobela beltz hau: Palankako klub bateko prezio susmagarriak, trafikatzaileen arteko istiluak, adin txikiko prostituta baten desagerpena, kaputxadun talde baten jipoi eta hilketak… Dena dela, nobelako ardatz nagusia Toure da, Bilboko San Frantzisko auzoan bizi den etorkin afrikarra. Ogibidea bilatzen behartuta, gezurrezko igarle gisa saiatuko da lehenik eta, pixkanaka, kasu eta proposamen bitxiak sortzen joango zaizkio.

Ia ezagutzen ez zuen aitonak herentzian mendian galdutako etxe bat utzi diola-eta, hara doa Ane Duhalde, ordura arteko bere bizimodu grisa eten nahian. Etxean, baina, deskubrimendu lazgarri bat egingo du, aitonaren iraganaz galdetzera behartuko duena. Misterioaren sokak Frantziako Erresistentziaraino eramango du, II. Mundu Gerraren garaian; berrogeitaka urte beranduago Europako hainbat lekutan gertaturiko hilketa sorta izugarri bat ere harrapatzen du, eta bere burua arriskuan egon litekeela sentituko du azkenik. Bordeleko polizia erretiratu batekin saiatuko da Ane korapiloa askatzen, eta beste horrenbeste egitera gonbidatzen gaitu Alberto Ladron Aranak, suspensez eta ustekabez beteriko eleberri honetan.

Ez zaio eleberriari intrigarik eta misteriorik falta. Amaia Salazar inspektoreak bi eginkizun ditu eleberrian: Baztan inguruan, eta batik bat, Elizondo inguruan gertatzen ari diren neska nerabeen hilketak argitu, eta, hain larria ez badirudi ere, eleberriak aurrera egin ahala, hil ala bizikoa gertatuko zaio Amaiari bere iraganarekin, eta iragana esaten dugunean, amarekin, izan (eta dituen) arazo larriak konpontzea.Alde horretatik begiratuta, detektibe nobela honek, edo polizia nobela honek, badu dimentsio psikologiko nagusi bat ere bere tramaren garapenak argitu beharko duena.Amaia Salazarren amak fijazio gaiztoa du alabarekin, eleberriak aurrera egin ahala haurtzaroko oroitzapenen bidez berreskuratuko da harreman gaizto horien nondik norakoak. Jakina, familia bera da lehen kaltetua. Honetaz ere luze jardungo du nobelak.Baina etor gaitezen intrigaren hariak eta gertaera nagusietara. Zergatik neskak, eta beti ere nerabeak? Galdera horien erantzuna ikerketak eta hiltzaileak berak emango du. Hiltzailearen koadro psikologikoak emango du izakera maniakoaren berri.Eleberriaren hirugarren baliabide nagusia mitologia da. Basajaunak bizirik omen inguruko bizilagunen imajinarioan. Progresoa azkar doa, baina mentalitate zaharraren elezahar eta sinismenak soseguz. Garrantzitsua izango da mundu mitologiko horrek nobelak izango duen protagonismoa.Idazleak trebezia handia erakusten du polizia-eleberrien kontalari gisa, eta herri honen idiosinkrasiaren ezagutza sakona, aldi berean. Detektibearen ikerketaren kontaketa eta pertsonaiak bizi diren alegiazko mundu antropologikoa batzeko duen maisutasunak era guztietako irakurleak harrapatzen ditu.

Iratin dabiltzala, eztabaidan hasi dira Ana eta Oskar, neskak deskubritu baitu mutilakharremanak dituela beste gizonezko batekin. Liskarraren ondotik bereizi egiten diramendian: Oskar autoa utzia duten lekura itzultzen da; Ana, berriz, ez da inondik ereagertzen. Foru Polizia hasiko da desagertzea ikertzen, baita Oskar bere kasa ere,hilketa baten errudun egingo duten beldurrez. Egunek aurrera egin ahala, pertsonaiakgero eta katramilatuago aurkituko dira, hainbat hari-mutur dituen matazan: jelosia,diru-interes ilunak, iraganeko gertakari are ilunagoak…

“Lekukoa” trilogia: 1- Sasieskola Ostegun buruzuri bat da eta Larraitz, institutuan piper eginda, mendi aldera joan da, Martinekin, ezagutu orduko bihotza taupaka jarri zion mutilarekin. Askatasun gose eta egarri da eta prest dago dena atzean uzteko. Euren arteko maitasunean sinetsita dago. Baina bizitza itzulipurdikatuko zaio, han mendian, hilketa baten lekuko isila izango delako. 1984 urtea da eta biharamunean honela jasoko dute egunkariek berria: “Mueren tres terroristas en un tiroteo”. Ke arteko egunak dira Euskal Herrian. Bizitza benetan irauliko diona, ordea, Martinen abandonatzea izango da, babes eman beharrean, bizkarra emanez. Sentimendu eta emozio zurrunbilo horretan, konplize bakarra aurkituko du Larraitzek. 2- Mehatxua Amak Frantziara, Nizako aldiri urrunetara, bidali du Larraitz uda pasatzera, institutuko irakaslearengandik aldentzeko; euren arteko harremana ez omen da “naturala”. Larraitzek, ordea, ezin dio inori kontatu Kilopondiorekin duen loturaren arrazoia, ez etxekoiei ez lagunei. Edozein modutan, hilketaren lekuko izan ondoren, herritik urrutiratu beharra zeukan, Martinen abandonatzea gainditzen hasteko eta, batez ere, arriskuan dagoelako. Ezagutzen ez duen familia baten etxean egokitu da, itxuraz, amaren gaztetako lagunak. Ustekabean, iraganari ihes egitea ezinezkoa dela gogoraraziko dio telefono-dei batek: “Hola, hija de puta. Sabemos todo de ti. Como se te ocurra volver, te vamos a matar”. 3- Esanezinak Segada madarikatu hartan hiru lagun hiltzen ikusi izanaren gainetik, baita telefonoz egindako mehatxuaren edo Martinek eragindako oinazearen gainetik ere, Kilopondioren malko itoek zulatu zioten barrena Larraitzi. Udako oporrak amaituta, Nizako aldiriak uzteko garaia iritsi zaionean, distantziaren aitzakian bazterrera utzitako gai horiei denei heldu beharko die, baldin eta aurrera egingo badu. Oroitzapenek jarriko dute egiara bidean, eta etxera iritsitakoan egingo dituen peskizek puzzlearen azken pieza aurkitzen lagunduko diote.Korapilo berri bat ere badu askatzeko, bere amaren sekreturik gordeenetako bat deskubrituko baitu Amatxiri eta bere zahartzaroko dementziari esker.

3. MAITASUNARI BURUZKOAK

Atal honetan maitasunaren inguruko hainbat libururen proposamen aurkituko duzu adinaren arabera antolatuta. Gogoratu, adinak baino irakurle gisa duzun gaitasuna hartu behar duzula kontuan liburu egokia aukeratzeko!

+12

+14

3. MAITASUNA +12

-

+

Jarak 13 urte ditu eta emakume bihurtzen hasia da. Horrek egoera berriak bizitzera eramango du: gurasoekin haserreak, errebeldia, pozak eta tristurak… Baina, batik bat, gertaera baten inguruan oinarrituko da bere unibertsoa: estreinako musua. JARRAIPENA DU LIBURU HAUEK:

  • JARA BIKIAK ETA BIKOTEAK
  • JARA BARTZELONAN
  • JARA LIVE

Behinola, erromatarrek Oiartzoko meatzeetan burdina ateratzen zuten, baina Trumoi, euskaldun gaztea, ez zen haien laguna. Batez ere, Klaudio erromatar gaztea gorrotatzen zuen, biek maitatzen baitzuten neska euskaldun bera: Eguzkilore. Noraino iritsiko ote dira Eguzkiloreren maitasuna lortzeko?

Urtzik hamalau urte ditu eta bizitza ez zaio oso atsegina iruditzen. Aitaren errietak eguneroko ohitura bihurtu dira, azterketetan ustelak ateratzen hasi da… eta hori gutxi balitz, munduko neskarik zoragarrienaz maiteminduta dago, baina hark ez dio jaramonik egiten…

Beire ingelesa ikasteko udaleku batera bidali dute gurasoek. Bere institutuan gelako liderra den arren, udalekuan inork ez du aintzat hartzen, eta Baba izeneko mutil misteriotsu batengan aurkituko du babesa, boxeoa ikasteaz gainera.Etxera itzulita, bere betiko lagun Kar eta Leterekin batera, hirurek osatzen duten Sua taldea prest dago, berriz ere, institutuko izarrak izan eta egurra emateko, baina badirudi aurtengo ikasturtean gauzak desberdinak izango direla. lIBURU HONEK JARRAIPENA DU:

  • CASTINGA
  • IHES
  • IKASBIDAIA

XX. mendearen hasieran lanerako saldu zuten Miren neskatoa. Gezurra badirudi ere, horrelako gauzak egiten ziren gure herrian bertan. Gora-behera handiko bizimodua izan zuen Mirenek baserrian beti zerbitzari, beti lanean. Maitasunez beteriko urte samurrak ere ezagutu zituen, urte luzeetan gartzela izandako baserria paradisu bihurtu zitzaionean.

Eskularru beltzak, Ikasbidaia, Jasone Osoro, Joseba Larratxe “Josevisky” (ilustratzailea): Institutuan ikasbidaia prestatzen ari diren garaian, Beire, Kar eta Lete nahiz Baba, Linda eta Beyonceren bizitzek hankaz gora jarrita dirudite. Euren arteko harremanak aldatzen ari dira eta guztiak daude beren egoera berrietan endredatuta: Beyonce urduri dago telesailaren grabaketarekin, Karrek nahikoa lan du etxeko azken gertakariek ekarri dituzten ondorioetara ohitzen, Beire bakarrik sentitzen da Lete eta Babaren sekretua jakin ostean eta Lindak, beste behin, berak bilatu gabeko protagonismoa kudeatzen ikasi beharko du. Maltara egingo duten bidaian gauzak are gehiago nahastuko dira, eta itzultzean, ezbehar batek, boxeo-borrokaldi batean bezala, guztiak kao utziko ditu.

Lepoan hartu, John Andueza Altuena: Zer da Bilintx institutuko mutiko gibel-handiei gehien gustatzen zaiena? Matematika? Filosofia? Ez jauna, futbola! Laugarren mailakoek futbol talde aldrebesa sortu dute: Zakili-Txut. Taldeak ez dauka inolako fundamenturik: ez fisikoki, ez teknikoki, eta ez taktikoki.Eta gainera Mariola punki gobernaezina amorratuta dago mutiko kokoloek neskak baztertu egin dituztelako…Lepoan hartu… ta segi trakatra!

Ezekielek hamalau urte ditu. Etxean amarekin eta arrebarekin bizi da, emakumezinguratuta. Aitak etxetik alde egin zuen, eta ez du hartaz oroitzapen askorik. Hamalau urteko mutil gehienek bezala, bizitza bi partetan banatuta dauka; batetik etxeko istiluak daude, eta bestetik kanpoko giroa: eskola, lagunak, koadrilaren lokala eta… neskak. Neskek buruhausteak ematen dizkiote, etxe barruan eta kanpoan. Ezekielen koadrilako inork oraindik ez dio musurik eman neska bati. Eta denak amorratzen daude. Izan ere, abentura handia da lehenengo musua ematea. LIBURU HONEK JARRAIPENA DU:

  • EZEKIEL NORAEZEAN

Egilea: Fernando Morillo Izenburua: Seximenduz Argitaletxea: Elkar Bi lagun, mutilak biak. Batek baditu hainbat neska ezagun, lagun edo dena delako…Bestea, berriz, sekula ez da ausartu neska bati hitz erdirik esaten, mozkorturik ez bazen, eta horrela, jakina, ezin ganorazko ezer lortu. Esperientziagabeak mesedez etafaborez eskatuko dio lagunari erakuts diezaiola nola jokatu, nola moldatu, eta esperientziadunak onartu egingo du besteari laguntzea.

Egilea: Gemma Lienas Izenburua: Horrelakoa da bizitza Carlota Argitaletxea: Erein Orrialdeak: 184 Ramonek moto istripu larria izan du eta klinikan dago. Mutil huraxe du gogoko Carlotak eta eskolatik klinikara eta handik etxera dabil saltoka. Etxeko giroa, ordea, ez da ezagutu duen onena: gurasoak banandu egiten zaizkio Carlotari. Aitarekin geldituko dira Carlota eta Marc bere anaia. Izan ere, goiz hartan bertan, jolas-denboran, berari eta Bertari nire gurasoen erabakiaren berri kontatzeko burugabekeria egin bainuen, nire mihi-luze honek! Ez dakit zergatik egin nuen ere. Egia esan, ez Pau ez Berta ez ziren nire lagun-taldekoak, eta ez nien inolako azalpenik zor. Biak errepikatzaileak dira -ikastaldeko zaharrenetakoak, beraz; Ramon bezala-, eta hamazazpi urte dituzte. Mireiak eta biok, berriz, hamalau ditugu, eta gaztetxoenetakoak gara. Horregatik segur aski, Ramonek ez dit kasu handirik egin inoiz, ez joan den urtean, talde desberdinetan ginelarik, ez aurten, talde berean bagaude ere. Eta, jakina, istripua eta gero, Ramon ikustera joateko, hoberena Bertarengana hurbiltzea izango zela pentsatu nuen. Hain arraroa zatekeen, bestela, ni bakarrik joatea. Agian horregatik kontatu nizkien lagun-minei baino kontatzen ez zaizkien gauzak. Orain, baina, damu nintzen kontatu izanaz.

Ezekiel nora ezean, Jasone Osoro: Ezekielek 15 urte ditu, lagunarte jator bat, neska-lagun moduko bat… Bizitza zoriontsu hori aldatu egingo da, ordea, inoiz ikusi ez duen aita bat-batean agertzen denean: ezagutu nahi luke, batetik, baina baita aldegin izana aurpegiratu ere. Horrez gain, beste hainbat arazo ditu mutilak: arrebarekin eta amarekin dituen eztabaidak, lagunekiko gorabeherak, gustuko bi neskaren artean sentitzen dituen zalantzak…

Autorea: Miren Gorrotxategi Argitaletxea: Elkar Bilduma: Taupadak Edizio data: 2022 Orri kopurua: 164 Lima munduko neskarik zorigaiztokoena sentitzen da uda ondoren herrira itzultzen denean. Lehenengo sorpresa oporretan ezagututako Markos institutuan agertzen denean jasoko du. Hortik aurrera, ustekabekoak bata bestearen ondotik etorriko zaizkio: gurasoek haurra zela mendian aurkitu zutela jakingo du, Paulita tutorea desagertu egingo da eta Maia irakasle bitxiak hartuko du haren lekua. Ba ote dute loturarik gertaera horiek guztiek? Markos, Brenda eta Egoitzek lagunduko diote misterio horiek guztiak argitzen. Bada ordea Limak lagunei kontatu ezin dien sekretu izugarri bat…Irudimenez zipriztindutako istorio honek euskal mitologiaren ate-leihoak irekitzen dizkio irakurleari.

Zalantzak, maiteminak, zeloak… gaztetasuna pil-pilean Jararen abentura berrian.

3. MAITASUNA/ NERABEAK +14

-

+

https://youtu.be/EgrLdUiDaqE

Dokumentu historiko batean oinarrituta, 17 urteko bi gazteren istorioa kontatzen du. Sutan hil zituzten XIV. mendean, homosexualak izateagatik zigortuta. Gaztetxo batek irakurtzen du istorio hori, eskolarako lan bat prestatzen ari dela. Garai bitan gertatutakoa eta egoera batean antza duten bi istorioen narrazioa.

Eztanda batzuek iratzarri ninduten. Begiak zabaldu nituen, ikaratuta. Berehala itxi, eta eskuak burura eraman nituen. Sekulako buruko mina neukan, burua lehertzeko zorian, ez nekien lehertzen hasia ez ote. Begiak kostata zabaldu, eta, larrituta, gelako ilunpeak arakatu nituen, eztanden sorburuaren bila. Hasieran bestela eman arren, konturatu nintzen eztandak ez zirela nire buruan gertatzen ari. Eskerrak! Non, ordea? Honelaxe hasten da kontakizuna, Rafaren ahotik, gau zoro baten ostean. Ama da gelako ate joka dabilena. Berri txarrak dakarzkio, gelako neska batek, Monika ederrak, sexu-abusu salaketa jarri behar du haren kontra. Harrituta gelditu da Rafa. Ez du ezer ulertzen, pikutara bidali zuela Monika, hori bai, baina hortik aparte... Bart mozkor-mozkor egina zegoen eta hortik aparte ez du ezer gogoratzen, ezta nola iritsi diren bere gelara neskaren kuleroak. Baina kulero arrosak lurretik hartu ditu amak, untxitxo bat duten kulero salatzaileak. Zer gertatu zen ikasle eguneko gau zoroan?

Egilea: John Andueza Izenburua: San Ferminetan, Lesakan Argitaletxea: Elkar San Ferminetan, Lesakan, John Andueza Altuna: Donostiako Bilintx institutura itzuli da John Andueza (“Larunbatean Bukowskin” nobela arrakastatsuan bezala); oraingoan, DBHko 4. mailako abenturak kontatzen dizkigu: Danel eta Ximon lagunak dira protagonistak, baita Ximonen andregai Amaia, eta gelako gainontzekoak ere: zintzoak, alprojak, inuxenteak, bihurriak… Ikasketa-amaierako bidaia egiteko asmoa dute, eta horretarako dirua lortzeko hainbat ekintza antolatuko dituzte, baina halako batean ezusteko bat gertatu, eta beste bide bat hartuko dute gertakariek. www.bukowski-tribua.com txokoan topatuko duzu John Anduezak “Larunbatean Bukowskin” eta “San Ferminetan, Lesakan” eleberrietan girotutako abentura eta kalenturen inguruko informazio guztia. Horrezaz gain, Bilintx institutuko tribuko lagunak hobeto ezagutu eta egilearekin harremanetan jartzeko aukera izango duzu.

Gazteen artean, emakumeen kontrako sexu-erasoak gaitzat hartuta, John Anduezak idatzitzako azken liburua. John Andueza gazte literaturaren unibertsora hurbildu da berriro. Oraingo honetan, istorio frenetiko batekin dator, erritmo bizian idatzia, irakurlea lehenengo lerrotik harrapatuko duena. Tamalez, gaur egungo gizartean, puri-purian dagoen gaia jorratu du: emakumeen kontrako sexu-erasoen plaga. Gure herrietan, gure kaleetan, etxe-azpian bizitzen ari garen drama... Egun zailak bizitzen ari dira Bergarako institutuan, egun ilunak, egun korapilatsuak. Duela hamabost egun, bertako bi ikasle gertakari tamalgarri batean nahastu ziren, biolentzia irrazionalaren atzapar zikinetan murgilduz. Geroztik, giroa endredatu samar dago: bai eskolan, bai herrian, eta, oro har, baita Debagoiena bailara osoan ere. Hain da mingarria biolentzia. Batez ere, neska-mutil gazteak kolpatzen dituenean…

Egilea: Ur Apalategi Idirin Izenburua: Gauak eta hiriak Argitaletxea: Erein Orrialdeak: 256 Felix, Antton eta Muriel gazteak dira eleberri honetako pertsonaiak, eta gaztaroaren heziketa sentimental osoa biltzen da hiruren arteko harremanetan: maitasuna eta jelosia, adiskidetasuna eta gorrotoa, baita bizitzako sasoi horretan hain ohikoak diren konplexuak ere. Nahiak eta ezinak. Gaua, hiria eta gaztaroa dira, beste maila batean, eleberriko protagonista nagusi eta boteretsuak. Esan gabe doa, gaua nagusitzen denean gazte jendeak hartzen ditu kale, taberna eta pubak. Kale horietan sortu, garatu eta mamitzen dira maitasuna eta gaztetasunaren irrika eta afanak. Oso giro urbanoa eta urduria da eleberriaren muina. Horrekin guztiarekin batera, giza sentimenduetan barneratzeko zorroztasuna da eleberri bizi, egun-eguneko eta sikologikoki kupidagabe honen ezaugarririk aipagarriena.

Amodioaren gazi-gozoa dakarkigu Joan Mari Irigoienek eleberri eder honetan; maitasuna baita pertsonaien motor eta akuilu, maitasuna halaber beren buruhausteen iturburu.Sararen eta Anderren bizitzak buelta asko emanak ditu elkar ezagutu baino lehen. Maitasunaren era bizimodu alternatibo baten atzetik joan zen Sara, etxea, lana eta familia utzitza, Granadako Alpujarretara; urte ezti batzuen ostean zoritxarra iritsi zen, eta gero drogaren zuloa, eromenaren infernua… Ander, berriz, etsiak jota dago ia-ia bizitza sentimentalari dagokionez. Eta horra non sortzen den, porrotaren hautsetatik, amodioaren txoria zerua hegaka….Goxo eta garratzak dira aldika pertsonaien pasadizoak, halakoxea delako bizitza ere, gogorra eta leuna, malkoa eta irria tartekatzen dituena. Horregaitik esan liteke bizitzaren aldeko kantu bat dela sakonean IPUIN BATEAN BEZALA, zoritxarrez gainetik beti baitaude bizi pozerako arrazoiak, gaitzen zirrikituetatik aurrera egingo baitu beti biziak.

PORTUAK Idazlea: Oihana Arana Gaumin, 2020 90 orrialde Narrazio liburuaPortuak diren leku fisiko horietatik haratago joan da Oihana Arana bere lehen eleberrian. Ilargi izeneko neska nerabea da protagonista. Nerabezaroko galderei erantzunak bilatuz, edo galdera guztien erantzunak beste galdera batean hasten direla ikasiz, estereotipoak hautsiz eta zalantza guztiei aurre eginez egin beharko du heldutasuneranzko transizio hori. Aitona Matiasek kutsatutako portuekiko obsesioaren eragina nabarmena da kontakizunean. Nerabezaroaren itsaso zabaletik heldutasunaren porturanzko bidea marrazten du eleberri honek, tartean, bestelako hainbat “portu” ere badela iradokiz.

Libe eta Maren elkarrekin dabiltza, eta gustura gainera. Hala ere, Libek ez du harreman bakarrean itxita egon nahi; libre bizi izan da beti, horretan sinesten du, eta horrela sentitu nahi du aurrerantzean ere. Mareni aipatu nahi lioke gaia, aipatu behar lioke, baina ez daki nola egin, ez dio min eman nahi…Bizitzak etengabe aldatzen gaitu eta hartzen ditugun erabakiek ezinbestean markatzen gaituzte, aukera bakoitzean zerbait irabazten delako, baina baita zerbait galdu ere.

Hamasei urte ditu Marenek, eta bizitzan gauza asko deskubritzeko: maitasuna, zaletasunak, lagunak, ikasketak? Esperientziak biltzen eta abenturak bizitzen joango da, baina, bide horretan, konturatuko da bere burua dela, batez ere, deskubritu beharrekoa: deskubritu, ezagutu eta onartu. Gazte nahiz helduek irakurtzeko moduko bilduma bat abiatzen du Alaine Agirrek liburu honekin, ?Txandaka? izenekoa, eta bertako personaiak txandaka joango dira, ale batetik bestera, protagonismoa hartzen: orain Maren, gero Libe, hurrena Oier eta azkena Ane.

Egilea: Elia Barceló Izenburua: Frankenstein efektua Argitaletxea: Giltza Orrialdeak: 320 Nora eta Max dira liburu honetako protagonista nagusiak. Bi nerabe, hiri bakarra (Ingolstadt), bi garai, eta omenaldi bat; eleberri hau Elia Barcelók, Mary Shelley-ri (Frankensteinen egilea) egindako omenaldi literarioa da. Barcelók denboraren ate bat sortu du, handik iritsi da Max XXI. mendeko Ingolstadt-era, eta bertan ezagutu du medikuntza ikasten ari den Nora. Ate beretik, Maxi segika, iritsi da Nora XVIII. mendeko Ingolstadt-era, Frankenstein Doktorea bizitza birsortzeko esperimentuak egiten ari den leku eta garaira. Orduko janzkera, ohitura eta arauetara egokitu beharko du, Max lagunari arazoa konpontzen laguntzeko. Denboran egindako jauzi horrekin, Barcelók Shelley-ri eskerrak emateko modua aurkitu du; eskerrak emakumeei fantasiazko generoari ateak irekitzeagatik eta, aldi berean, garai hartako emakumea mugitzen ari zen testuingurua erakusteagatik.

Egilea: Aitor Arana Izenburua: Ijitoen altxorra Argitaletxea: Ibaizabal Orrialdeak: 148 Neska ijito batek bere arbasoek utzitako altxorra aurkituko du, benetako lagun baten laguntzaz. Laburpena:Teresa aldaketa handiak bizi izaten ari den neska ijitoa da. Ikastetxez aldatu da, amona hil berri zaio, gustatzen zaion mutilak ez dio kasurik egiten... eta Tomas ikaskide jatorra ondora etortzen hasi zaio, neskak halakorik eskatu ez dionean. Amonaren heriotzak etxean erdi ahazturik zegoen kontu bat bizituko du. Teresa, George Borrow izeneko bere arbasoaren berri duen bitartean, gertakari berezien zurrunbiloan murgilduko da eta, bere nortasunaz jabetzeaz gain, benetan nor maite duen ikusiko du.

Autorea: Jasone Osoro IgartuA Argitaletxea: Elkar Bilduma: Traola Edizio data: 2021 Orri kopurua: 116 PVP originala: 12.60 € Sofia eta Andrea bizitza berri baten atariko ilusioarekin joan ziren inguruetako udako festarik sonatuenera. Gogoa eta gorputza aske utzita, Sofiak eta Ivanek ezin izan zioten ezetzik esan elkarrenganako erakarmenari. Sexua izan zuten. Badago hamasei urterekin haurdun geratzen den neskarik. Gazteei zirrara eragingo dien istorio honi ez zaio egiantzik falta. https://youtu.be/EgrLdUiDaqE

Egilea: Ramon Saizarbitoria Izenburua: Kandinskyren tradizioa Argitaletxea: Erein Orrialdeak: 88 Behin batean, amak liburutegitik jaso ohi zituen liburuen artean, Kandinsky eta ni izenburukoa atzeman nuen, pintorearen alargunak idatziriko memoria liburu bat, zeinean oso anekdota bitxia ageri den. Dirudienez, antzinako ohitura bati jarraiki, tsarren Errusian, Urtezahar eta Urteberri arteko gauean, neska gazteak kalera ateratzen ziren aurkitzen zuten lehendabiziko gizonari izena galdetzeko, ustea baitzen hura bezala deitzen zen batekin ezkonduko zirela. [...] Anekdota irakurri nuenean abenduaren lehendabiziko egunetan geunden eta, auskalo zergatik, horrelako eroaldiak izaten baititugu, zera sartu zitzaidan buruan, Errusian balekoa zenak balio behar zuela hemen, eta erabaki nuen neuk ere, Kandinskyren emazteak bezala, saioa egin behar nuela. Hauxe da liburuaren hasiera distirantea. Aitor eta Manu: bi izen, bi izakera, bi sentipen, Mirenen bizitzan. Aitor ala Manu izan, egiazkoa ala fantasiazkoa izan, maitasuna bera da maite duguna.

4. BIZITZAKO KONTUAK

Atal honetan BIZITZARI BERARI BURUZKO hainbat libururen proposamen aurkituko duzu adinaren arabera antolatuta. Gogoratu, adinak baino irakurle gisa duzun gaitasuna hartu behar duzula kontuan liburu egokia aukeratzeko!

+12

+14

4. BIZITZARI BURUZKOAK/ UMOREA/DRAMA +12

-

+

Teresak ez du ikastolara joan nahi. Txikia eta beltzarana denez, ikaskide maltzur batzuek “Labezomorro” esaten diote. Atzo ikaskide horiek arazo batean sartu zuten zientziako laborategian: zer gertatzen da azukrea eta kola nahasten badituzu?… Istripu izugarria! Hondamendia! Horren ondorioz, sorginek mendekua nahi dute, zientziako irakaslea haserre dago eta ikasturteko nota kolokan du Teresak. Hori gutxi balitz, aitak sukaldatzen duena jan behar izaten du eta bere gustuko mutilak, Gorkak, ez dio kasurik egiten. Zomorroen kluba osatzen dute Labezomorrok eta bere lagunek (Inurrierdik eta Armiarmak). Elkar hartuta egiten diete aurre ikaskide maltzurrei. LEHENENGOA GUSTUKO BADUZU, BADAGO BIGARRENA ERE:

  • ZOMORROEN KLUBA OPORRETARA DOA

Aitor Arana Luzuriaga (2020). Zuhaitza. Donostia: Erein.Unai ia beti ohean gaixorik dago. Egun batean, bizilagun misteriotsu bat –Ludoviko agurea– auzora bizitzera etorri dela ikusiko du ohe ondoko leihotik. Haren lagun egin ondoren, Ludovikok mundu berri bateko giltza emango dio: «esperanto» izeneko nazioarteko hizkuntza. Unaik esperantoaren bidez Tanzaniako Jua mutiko elbarria ezagutu ondoren, bien sendabidea izango omen den zuhaitzaren bila abiatuko dira.

Aisha, Aiora eta Ane, futboleko lagunak dira, guztiz desberdinak itxuraz eta izaeraz, baina adiskide onak. Entrenamendu eta partiduetatik kanpo, hala ere, bakoitzak du bere bizitza, bere historia eta bere arazoak, istorio hau irakurriz deskubrituko dugun bezala.

  • Istorio honetako protagonistak zazpi urte baino gehiago eta hamaika baino gutxiago ditu. Doretta du izena eta argi dauka, egunen batean, famatua izango dela. Pentsatuta dauka bere izan artistikoa: Kokonutt. Duela hilabete batzuk, artean konfinatuta geundela, istorio honetako narratzaileak, enkarguak egitera irten zen batean, ume bat topatu zuen metro-geltokiko eskaileretan jarrita. Bakar-bakarrik zegoen, motxilatxo bat bizkarrean zuela. Eguzkitako betaurrekoak, musuko turkesa bat eta katu-belarridun aurikular batzuk zeramatzan. Peto bakero bat, koloretako txapaz josia, kamiseta horia eta leopardo estanpadun zapatila arrosak. Komikiren batetik ihes eginikoa zirudien. Eta istorio txundigarri bat kontatu zion.

Izar eta Ekhi hamabi urteko neba-arreba bikiak dira. Nahiz eta biek futbola maite duten, familiako kide batzuek tratu desberdina ematen diete. Horrez gain, Izar nerabezaroan sartuta dago bete-betean, eta bere gorputza zeharo aldatzen ari da. Izar bidean topatzen dituen oztopo guztiak gainditzen saiatuko da.

Elenek hamaika urte ditu, biolina jotzen duen nobio makarra bat, eta neba jaioberri bat: Xabat. Parkera edo kalera ateratzen direnean, jende guztiak egiten dio kasu niniari, amari, Eleneri… baina inork ez du ikusten aita: ikusezina bihurtu ote da?Umorea eta abenturak elkartzen ditu Julen Gabiriaren nobela honek; zinema-zaletasuna, neska-mutilen arteko harremanak, gizarteak aita-amen zereginak nola ikusten dituen… Hori guztia ederrago eta dibertigarriago egiten dute Patxi Gallegoren marrazki jenialek.

Dumitru errumaniarra da izenez eta jatorriz. Bere kalterako, noski, errumaniarra izatea eta lapurra izatea bat egiten dituen gizarte honetan. Haatik, semearentzat inguru hobeago bat nahi zuelako ekarri zuen hona Cosmin Petrescu soinujoleak, Danubio bazterreko sorterria utzita. Badira urte batzuk Dumitru euskalduna dela hitzez eta bizitzez. Lagunek maite dute, Olatzek bereziki. Eta une batez, denak direla Dumitru erabakiko dute… LIBURU HONEK JARRAIPENA DU:

  • DUMITRU BILUZIK

Jolastea da Jonek gehien atsegin duena. Eta beraren baitako fantasiei hegoak jarri eta bakardadean gozatzea. Benetako zein ametsetako ilusioak izan. Baina gorputza gaixotu eta indarge uzten duenean, Jonek ez du jolastea atsegin eta sufritu egiten du, gurasoek sufritzen duten bezainbeste.Kontakizun honetako protagonistak bizitzaren alde iluna ezagutuko du, mina, samina eta ospitaleak.Baina narrazio honek ez ditu Jonen osasun gorabeherak bakarrik garatzen. Gurasoen eta familiakideen arteko txarto ulertuak eta ezinikusiak ere laburtzen ditu pintzelada biziz emanak.Eta ikastolako giroa ere nabarmentzen du. Neska-mutilen arteko harreman korapilotsuak, esate baterako.Azken batean, galaxia (bizitza) batean izan litezkeen atzera-aurrera ohiko eta ezohikoak azaltzen zaizkigu nobela honetan.

Diotenez, Santiago Bideak magia egin dezake ibiltari bakoitzaren baitan.Ulises marinel zaharra da.Bere itsasontzia hondoratu zenean,bera bakarrik atera zen bizirik,eta beldurra hartu zion bizitzari.Kemen, berriz, mutil gaztea eta irribarretsua da.Itxuraz, ezin zoriontsuagoa,bizitzaz eta bere neska-lagunaz maitemindua.Biak elkartuko dira Santiago Bidean,bakoitzak duen promesa sekretua betetzeko asmoz.

Zentzua eta sentiberatasuna liburuak, giza harremanei buruzko istorio polit eta interesgarria kontatzen digu. Harreman hauek, eskuzabaltasun eta maitasunari esker, bere protagonistak bateratzea lortuko dute.

«Ezberdina» izateagatik baztertua, Bittor beldurrez bizi da, besteengan pizten duen etsaitasuna dela-eta. Horregatik, Leonen lagun egitean, edozertarako prest egongo da bien arteko adiskidetasunari eusteko.

Violeta eta Luna, Claudia eta Daniela ama-alabek familia bat osatzen dute Inaxirekin batera. Elkarrekin bizitzen jarri ziren Inaxi gaixotu ondoren. Violetak, ordea, ustekabean bidaia bat egin behar izan du sorterrira, Nikaraguara. Bien bitartean, Lunak Nikaraguako amona ezezagunak berari propio idatzita utzitako koadernoa irakurtzeko aukera izango du. Horrela ezagutu ahal izango ditu neskatilak bere familiaren jatorria eta haren herriaren historia.

LIBURU HONETAN HAMABI ISTORIO ETA HAMABI MARRAZKI BILTZEN DIRA ETA BAI ISTORIOEK BAI MARRAZKIEK SEXUAREN INGURUKO ZERBAIT IRADOKIKO DIGUTE, BAINA, KONTAKIZUNA AURRERA JOAN AHALA BESTELAKO ZERBAIT KONTATZEN BIDE DIGUTE, ALA EZ? UMOREA DA LIBURU HONEN PROTAGONISTA.

Eireren gurasoek Irlandan ezagutu zuten elkar, izugarri maite dute herrialde hura, eta hara bidaliko dute alaba udan, bere ingelesa hobetu dezan. Eirek ez du ingelesa maite, ordea, eta gogoz kontra ekingo dio bidaiari. Dena dela, uda luzean era guztietako esperientziak ezagutuko ditu Eirek: maitasuna, jeloskortasuna, porrotak eta arrakasta, baita poliziaren egoitzak ere...

Sexuaz jakin nahi zenuen ia guztiaeta galdetzeak lotsa ematen zizuna. Júlia kokoteraino dago hilekoaren tripako minekin, eta behin baino gehiagotan desiatu izan du mutil bihurtzea. Egun batez, Hilekoaren Maitagarria agertuko zaio bere desioa errealitate bihurtzeko. Maitagarriak Bis Zikloa eskainiko dio: hurrengo hilekora arte ezohiko boterea izango du neska edo mutila izateko, gogoak emandakoaren arabera. Gero erabaki egin beharko du neska jarraitu ala mutil bihurtu nahi duen. Tarte horretan Júliak primeran pasatuko du, eta gauza pila bat ikasiko du sexualitatearen eta pertsonen arteko harremanen gainean.

4. BIZITZARI BURUZKOAK +14

-

+

«Bere buruaren beldur dela azaldu dio Kermani, doilorra izatearen beldur. Ez dela beldur gay izateagatik. Beste gauza bat da: arazoei aurre egiteko kapaz ez dela jakitea. Arazoak gero eta handiagoak egingo zaizkiola jakitea. Arazo horiek jan egingo dute; arnasa hartzea, bizi izatea galaraziko diote. Eta hori guztia jakitea izugarria da». INFORMAZIO GEHIAGO

Astelehenean daukan Gizarteko azterketa dela eta, larunbat arratsaldean Beñat etxean geratu da. Dena dela, asteburuetan ikasi behar izatea aspergarria zaionez, liburuak bertan behera utzi, eta gurasoen logelara jo du, aitari zigarro bat lapurtzeko asmotan. Baina zigarropean koaderno zahar bat dago, eguneroko moduko bat, eta horrexek piztuko du mutikoaren jakin-gosea, zeren han gerraosteko gazte baten bizipenak agertzen baitira, batzuk ezagunak, bestetzuk guztiz ezezagunak… Eta balkoian zigarroa erre bitartean, Beñatek bere mundua gaztearen munduarekin alderatuko du: ikasketak, maitasuna, gosea…

Hamalau urteko Nahiak, amaren agintekeriaz nazkatuta, etxetik joatea erabakitzen du. Herrian bertan bizi eta ezagutzen ez duen aitaren bila joango da, amak ohartarazi dion arren inoiz ez duela berarekiko inolako interesik agertu. Horrenbestez, bere erabaki propioak hartuz, bere burua ezagutzen hasiko da Nahia.Edonola, lagunekin elkartu eta konturatuko da gurasoekin haiek dituzten harremanak ere ez direla uste bezain onak. Aurrerantzean ahaztuko ez duen ikasgaia jasoko du amarengandik urrun: zaindu maite duzun hori.

  • Gazteak aldaketa klimatikoaren aurka ahotsa altxatu zuten urtea izan zen 2019, Fridays for future lelopean, ikasleen nazioarteko grebak antolatuz. Euskal Herria G7aren gailurraren aurkako agerleku bihurtu zen uda hartan, bereziki gazteak bildu ziren Urruñako kanpalekuan. Egun liskartsu haietan girotuta dago eleberria. Bi lagun, Bele heriotzaren poeta eta Naia ekintzaile konprometitua dira adiskidetasun istorio hunkigarri honen protagonistak. Horrenbestez, poesia eta ekintza jarriko dituzte egitasmo bakar baten zerbitzura; izan ere, kontzientziak akuilatzeko biak dira beharrezkoak. Konpromisoaren, ausardiaren eta adiskidetasunaren indarraren aldarrikapena egiten duen eleberria.

Gasteiz, Bilbo eta New York dira hamahiru urteko Ingeren bizitzan pausaleku izan diren hiriak. Gasteizen jaio zen, Bilbora aldatu behar izan du familiarekin aita hil eta gero, eta New Yorken bere burua ezagutu eta aurrenekoz maiteminduko da.Dantza lehiaketa irabazi ondoren joango da Inge New Yorkera ikastaro bat egitera. Maleta ilusioz gainezka eramateaz gain, amak bere liburuxka bat eramaten utziko dio. Irakurriz ezagutuko du txikitatik ezkutatu izan dioten aita-amaren bizitzako pasarterik gogorrenetako bat: gaztetan, amak poliziak atxilotu eta torturatu egin zuen.Seme-alaben arteko harremanak, lehenengo maiteminak, gaztetako ametsak eta gizarte gatazkak jomugan jartzen dituen istorio eder eta zirraragarria.

Galdera bat aurkituko duzu TXOKOLÃTEGIA lanaren muinean: zergatik ez da ageri txokolate-maistrarik Historian?Donak eta Lilik hirugarren belaunaldia osatzen zuten eta, adin txikikoak izanik, oraindik ez ziren txokolategiaren jabe-jabeak, baina gurasoek erretiroa hartu orduko bilakatuko ziren saltegi gozoaren ugazabandre (amona bezalaxe).Ez, ordea, txokolate-maisu (aitonaren modura), hemeretzigarren mende bukaeran soilik gizonezkoek eskura zezaketelako izendapen hori, bai Gipuzkoan bai mundu osoan.

Sofia eta Andrea bizitza berri baten atariko ilusioarekin joan ziren inguruetako udako festarik sonatuenera. Gogoa eta gorputza aske utzita, Sofiak eta Ivanek ezin izan zioten ezetzik esan elkarrenganako erakarmenari. Sexua izan zuten. Badago hamasei urterekin haurdun geratzen den neskarik. Gazteei zirrara eragingo dien istorio honi ez zaio egiantzik falta.

Leo Calvert rock abeslaria, hil ondoren, mito bihurtu da, eta haren hilobia ehunka jarraitzaileren erromes-lekua. Grace alabak gorroto ditu aitaren heriotza etengabe gogora ekartzen dizkioten omenaldiak. Aitaren mireslea den Normanek, ordea, bizitza aldatuko dio.Aitari buruz amak ezkutatu dizkion bizitzako pasarteak argitu beharko ditu Gracek.Artista ospetsu baten argiak eta itzalen kronika hunkigarria.

Nork ez du noizbait pentsatu ikusezin izan nahi lukeela? Nork ez du noizbait pentsatu ikusezin izateari utzi nahi liokeela?

Floyd teniseko izar gazte bat da. Txikia zenetik, errutina bakarra baino ez du ezagutu: entrenatzea, partidak jokatzea eta onena izaten saiatzea.Baina gauza arraro bat gertatzen ari da. Mutiko bat agertzen hasi zaio, beste inork ikusten ez duena: Mike. Behin eta berriro agertzen zaio Floydi tenisean ari denean, eta jokoa galarazten dio. Floydek zera argitu behar du: Mikek zer nahi duen eta zer esanahi ote duen horrek berarentzat, eta norantz ote doan bere bizitza.Floydek baditu antzekotasunakJessicaren itzalaren Francesekin, eta denbora pasatu nahiko duzu halako aire bitxia eta bakartia duen tenislari trebe honekin.“Ez baita erraza gure ametsa aurkitzea, batzuetan, bidea erakutsiko digun norbait behar izaten dugu.Istorio ederra eta hunkigarria, noizbait bide okerretik doazela sentitu duten horientzat.

Ibrahima kamioi batean zebilen aprendiz Ginean, egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea. Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko. Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala. Eta kontatzeak hori azpimarratzen du. Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da nobela hau, hark ahoz eta Amets Arzallus Antiak letraz idatzia.

1936ko gerrari buruz idatzitako liburu historiko nahiz fikziozkoen artean toki berezia beteko du Miren Agur Meabek idatzi duen nobela xume baina eder honek. Urtebete itsasargian gaztetxoentzako eleberri bat da, gaztetxo bat duena protagonista eta kontalari. Jon gaztetxo bilbotar bat da, gerra hastean gurasoek Garraitzetara bidaltzen dutena (Lekeitioren irudikapen literarioa), osaba farozainarengana.Urtebete iraungo du gerrak Euskal Herrian, faxisten matxinadatik Santoñako errendiziora, eta bitarte horretako gertaera nagusiak ezagutuko ditugu Jonen ikuspegitik, batzuk bere begiz ikusiak eta beste batzuk han-hemen irakurriak edo entzunak. Horrela guk ere ezagutu ahalko ditugu lubakiak eta gudaldiak, ebakuazioak nahiz fusilamenduak, Gernikako bonbardaketa zein Bilboren jaustea... Leku berezia eman dio egileak euskal kulturari, erdi disimuluan bezala agertzen baitira orduko euskalgintzako hainbat izen: Lauaxeta, Erkiaga, Zubikarai, Aitzol...Bestalde, Jon gurea hazten ari da, eta historiaren lekuko izateaz gain bere bizitzaren protagonista da, hainbat aldaketa izango dituena: lehen maitasuna gozatu eta sufrituko du, gizakiak duen onena eta txarrena deskubritu...

Institutuko sarrerako horman LEA PUTA idatzita aurkitu dute ikasleek, eta ikusi orduko, azpijanean hasi dira guztiak Leak halako mezua jasotzeko zein arrazoi ote dauden jakiteko. Pintadak, halere, ikaskideen artean dauden beste hamaika horma jarriko ditu agerian.Denok ditugu iraintzen gaituzten hormak, esamoldeak eta jarrerak.Eskolako hormak batzuentzat ate zabalak dira, beste batzuentzat egunero gainditu beharreko hesiak.

5. BESTELAKOAK

Atal honetan mota eta gai askotariko hainbat libururen proposamen aurkituko duzu adinaren arabera antolatuta. Gogoratu, adinak baino irakurle gisa duzun gaitasuna hartu behar duzula kontuan liburu egokia aukeratzeko!

+12

+14

5. BESTELAKOAK

Atal honetan GENERO eta gai askotariko hainbat libururen proposamen aurkituko duzu: KOMIKIA, POESIA, ANTZERKIA, ELEBERRI GRAFIKOAK, SAIAKERA...

+14

PANPINA Idazlea: Erika Olaizola / Kamikaz kolektiboa Susa, 2020 112 orrialde Antzerkia Erika Olaizolak sortu eta 2019ko udazkenean estreinatu zen Panpina antzezlana. Susa argitaletxeak ekarri du liburura, Ganbila bilduman, hauxe da sail horretako zazpigarren lana. Oso antzezlan interesgarria da, mahai gainean jartzen duen gaia hausnarketarako eta eztabaidarako giltza izan baitaiteke. Pertsona vs. panpina dikotomia planteatzen da lan honetan. Noiz bihurtzen da norbera panpina eguneroko bizitzan? Zer gertatzen da panpina baten buruan? Noiz begiratu behar digute eta zergatik? Emakume oro panpina bat da? Besteen begiradak panpina egiten gaitu?

ANTZARA EGUNA Gidoigilea: Harkaitz Cano Ilustratzailea: Adur Larrea Txalaparta, 2019 136 orrialde Komikia Santi Brouard mediku eta politikari bizkaitarraren azken egunak kontatu dituzte eleberri grafiko honetan Harkaitz Canok eta Adur Larreak. 1984ko azaroaren 20an, Espainiako Segurtasun idazkariaren aginduz, Santi Brouard tiroz hil zuten bere pediatria kontsultan. Brouarden heriotzak zirrara handia eragin zuen Euskal Herrian. Komikira zuri-beltzean ekarri dutena thriller bat den arren, Brouard-en izaera edo alderdi humanoena nabarmendu nahi izan dute bi sortzaileek. Kontakizuna maila eta garai desberdinetan garatzen da, trama bat baino gehiago ditu baina gero hari nagusiari lotzen zaizkio.

PEQUEÑO DICCIONARIO SENTIMENTAL: 57 PALABRAS PARA EMPEZAR A AMAR EL EUSKARA Idazleak: Leticia eta Regina Salcedo Ilustratzailea: Liébana Goñi Pamiela, 2020 128 orrialde Dibulgazio liburua Gaztelaniaz idatzitako liburua den arren, euskara du ardatz eta motibo. Euskarara gerturatzeko, hizkuntzarekiko jakin-mina pizteko eta berau maitatzen hasteko moduan aurkeztu dute gure hizkuntza, argi utziz, zertzelada goxo batzuk nahikoa izan daitezkeela horretarako. A-tik Z-tarainoko hainbat hitz hautatu dituzte egileek: Ahizpa, Bihotz, Derrigorrez, Lagun, Ortze, Saguzar… Ezkerreko orrian hitz bakoitzaren ilustrazioa egin du Liebena Goñi ilustratzaileak, eta eskuinean, Leticia eta Regina Salcedok emandako azalpena dator. Baina liburua ez da Z hizkian amaitzen, hortik aurrera euskal kulturako hainbat lagunek beren hitz kuttunak idatzi dituzte. Hor daude, besteak beste, Leire Salaberriarren Ama, Dani Martirenaren Apurra, Ana Jakaraen Min, Bernardo Atxagaren Mira eta Reyes Lintxetaren Zokobetaillu.

SUGARREN MENDE EGILEA: ASISKO URMENETA Elkarlana: Erroa argitaletxea + Herrima argitalpenak + Gureberriak + Lapurdi 1609 elkartea

  • Duela 410 urte burutu zen Logroñoko autodafea, zeinean erre egin baitzuten hainbat euskaldun, sorgintzat akusaturik.Hura ez zen, ordea, bakarra izan: mende batean barrena Inkisizioak segada ikaragarriak egin baitzituen Nafarroan, Erronkaribarretik Amezkoaraino, milaka herritar ehizatuz.Bordeleko Tribunalak, aldi berean, sutan ezarri zuen Lapurdi guztia, sekta satanikoaren aitzakian. Zerk eraman zituen jurista eta teologo ilustratu haiek aitorraraztera gure arbasoei sorginak zirela? “Inquisitores contra tales procedere et non est omitedum circa istas sorguinas illud quod quaedam fceleratae mulieres retro post Sathanas converse daemonum illusionibus…”“Repertorium Inquisitorum”, 1494. “Con haber muchas personas ancianas en las Cinco Villas y otros lugares, ninguna sabia qué cosa era ser brujo, ni qué cosa era aquelarre”Antonio Venegas de Figueroa, Iruñeko apezpikua, 1611. “SUGARREN MENDE” liburuan mendetako isiltasuna urratu dugu, mitologia zahar eta berria baztertu, ikerketa historikoaren bidez. “Ez da behar bezainbeste ikertu Inkisizioaren izate politikoa eta poliziala”Natalia Silva Prada, Mexikoko Unibertsitatea.

SANO ERRADIKAL IDAZLEA: ISA DIEZ ALBERDANIA, 2020 POESIA Aldarria, Isa Diezen eskutik, artegintzaren bideetan barrena dabil urrats sendoez; batzuetan bizipozez gainezka, haserre beste hainbatetan, saminez bezala itxaropenez, ironiaz beste samurtasunez. Emakumezkotasuna erabatekotasunez bizitzeko aukera egin duen poeta baten kantua dario ibilbideari. Kantu amultsua aireratuz inoiz, garrasi sarkor ere bihurtzen dakien kantu errebeldea, erradikala, sanoa, egiatia. Ezinbestekoa. Mundu hobe eta justuago bat baletor –halakorik ekartzeko gauza izango bagina–, kantu hori ezpainetan ekarriko duen mundua izango baita. Edo ez da izango.

ZIMURRAK

  • Egilea: FRANCISCO MARTINEZ ROCA
  • Argitaletxea: ASTIBERRI, 2014
Beste Alzheimer krisi bat izan du Emiliok –bankuko exekutibo izandako gizona–, eta familiak zaharren egoitza batera eraman du. Han jende berria ezagutuko du; bere adineko kideak –nor bere ezaugarri klinikoekin eta bere nortasun propioarekin– batetik, eta zaintzaileak, bestetik, eta Emiliok haiekin bizitzen ikasiko du. Emilio egunerokotasun geldoan murgilduko da, ordutegi finkoek markatutako errutinari lotuta: botikak hartzeko ordua, siesta, jatorduak, gimnasia, oheratzeko ordua… Migel gelakideak lagunduko dio gaitzaren kontra borrokatzen, memoria ez galtzen ahalegintzen, azken solairura, ezinduenera, eraman ez dezaten. Orain arte komikietan gutxi jorratutako gai kontuzkoak landu ditu Paco Rocak Zimurrak lanean, hala nola Alzheimer gaitza eta zahartzaroko dementzia; baita sentikortasun samurrez landu ere, tarteka umore ukituren batekin, baina sekula karikaturan erori gabe. Sinesgarri egiten da narrazioa, dokumentazio lan zorrotzaren ondorioz, besteak beste. Izan ere, Paco Rocak lagunen gurasoen eta adineko senitartekoen pasadizoak bildu zituen, eta zaharren egoitzetara joan zen hango bizimodua ezagutzearren. Lehen eskuko material horri esker, fikzio sendo bat eraiki du.

EMAKUME GUZTIOK

    • Egilea: HIGINIA GARAY / ELIZABETH CASILLAS
    • Argitaletxea: ASTIBERRI, 2020
    • Orri kopurua: 64
  • ELEBERRI GRAFIKOA
El Salvadorreko abortuaren aurkako legea munduko zorrotzenetako bat da, eta gogor zigortzen du haurdunaldiaren etendura, borondatezkoa zein berezkoa. Izan ere, kondenatutako emakume gehienak hilketa larriagatik epaitu dituzte, konplikazio obstetrikoak izan ostean. Euren haurra hil izana leporatzen diete, eta berrogei urte arteko kartzela zigorra izan dezakete. 'Emakume guztiok' nobela grafiko honetan Mariana, Cynthia, María Teresa eta Elsi salvadortarren historia kontatzen dute Elizabeth Casillasek eta Higinia Garaik: nola itzuli behar izan duten etxera inoiz delitu izan behar ez zuen zerbaitegatik espetxeratuta egon ondoren, eta zein zaila den birgizarteratzea haiek epaitzen, jazartzen eta baztertzen dituen jendarte batean. Kontakizuna haiena da, baina, historia, emakume guztiona. 'Emakume guztiok' nobela grafikoa Mundubat fundazioak hasitako proiektu zabalago baten parte da. Mundubat 1988az geroztik ari da El Salvadorren lanean, eta baditu zenbait programa tokiko garapenerako, herritarren parte hartzeko eta emakumeen eskubideen defentsarako. 2019an, Higinia Garay eta Itxaso Díaz bideogilea El Salvadorrera joan ziren Mundubaten laguntzarekin; bidaia horretatik sortu ziren, batetik, Elizabeth Casillasen eta Higinia Garayren Emakume guztiok komikia "“Astiberrik eta Mundubatek batera argitaratuta"“, eta, bestetik, La historia de todas nosotras dokumentala, Itxaso Díazek, Garay eta Casillasekin elkarlanean, filmatutakoa. Diru laguntza publikoz garatzen ari den proiektu horren hirugarren atala dantza-lan bat da, Node dantza eta antzerki konpainiak sortua El Salvadorko emakumeen testigantzetan oinarriturik.

PANPINA Idazlea: Erika Olaizola / Kamikaz kolektiboa Susa, 2020 112 orrialde Antzerkia

Ez da konprenitzen ahal gerra! Idazlea: Begoña Durruty Sukilbide Ilustratzailea: Begoña Durruty Sukilbide Argitaletxea: Denonartean Urtea: 2016 Orri kopurua: 61 Album ilustratuaren estetika duen narrazio biografikoa da. Testua orri-bikoa hartzen duten ilustrazioen gainean ezarrita dago, kartoi mehea diruditen orrialde koloredunetan, eta dena tapa gogorretan bilduta dator. Kontaketaren hari nagusia Durruty familiaren azken ehun urteotako historia da. Zehazki lehen mundu gerraren bueltan abiatzen da, eta Aljeriako gerran aitak izan zuen parte hartzearekin amaitzen. Gerrek mugaldeko familiengan izan duten eragina azaleratzen du, batetik gerraren beraren kritika zorrotza plazaratzeko, eta, bestetik, bizitzaren gorabeheren gainetik aurrera egiteko kemena aldarrikatzeko. Kontakizuna bere aitari egindako galdeketetan oinarrituta dago. Ematen diren azalpen eta datuak egiazkoak bide dira. Hain zuzen ospitaleko ohean datzan aitaren ahotsak betetzen du narratzailearen papera, eta bere memoria ariketa da irakurleak jasotzen duena, anekdota zehatzak eta gertaeren iritzi pertsonalak tarterik zabalena hartzen dutelarik. Euskara batuan idatzita egonik ere, Baztan aldeko euskararen kutsu nabarmena du testuak, baina irakurketan ez du eragozpenik sortzen, eta nabarmen janzten du. Ilustrazioak irudi angeluzuzenekin eraikita daude, kolore “naturaletan”. Kontakizunaren testuingurua erakutsi nahi digutela dirudi, eta horregatik, akaso, plano orokorrak nagusitzen dira, eta zehaztasunez baino gehiago, zertzeladaz eginak daude.

SANTA FAMILIA Gidoia: Eider Rodriguez Irudiak: Julen Ribas IKASTOLEN ELKARTEA,2017 Orrialde kopurua: 48 orrialde KOMIKIA Familia da emanda datorren gauza bakarra. Ez lagunak, ez bizimodua, ez ingurua, familia baizik. Norak, ordea, arau horri ihes egingo dio. Sekretu bat gordetzen du. Bere sekretua. Baina hura kontatzeko ordua iritsi da, eta sakratua den instituzioa eztanda egiteko zorian dago. Jakina da, ordea, iraultza txikiak behar izaten direla gauzak bere onera ekartzeko.

  • Egilea: HECTOR RUIZ MARTIN
  • Argitaletxea: INTER. SCIENCE TEACHING FOUND.
  • Edizio urtea: 2020
  • Orri kopurua: 140
Bazenekien zientziak adierazi duela zer ekintzak eta egoerak laguntzen dioten zure garunari eraginkorrago ikasten?Liburu honetan, zientzialari batek azaltzen dizu erraz eta modu oso atseginean nola ikasten duen zure garunak eta zer egin dezakezun etekina ateratzeko haren ahalmen osoari.Orrialdeok irakurriz, ohartuko zara…- Ikasteko erraztasuna duten pertsonek eta baita zailtasunak dituztenek ere emaitza hobeak lor ditzaketela ikasteko estrategia egokiak erabiliz gero: garunak hobeto ikasten duen moduarekin bat datozen estrategiak!- Ikasle gehienek ez dituztela ezagutzen estrategia hauek, eta berez garatzen dituztenek abantaila ikaragarria lortzen dutela, jakin ere egin gabe.- Zure garuna uste duzuna baino askoz boteretsuagoa dela ikasteko gaitasunari dagokionez. Zerbait ikasten duzun bakoitzean, bere egitura aldatzen du!

AZKEN GARAIPENA IDAZLEA: IBAN ZALDUA IKASTOLEN ELKARTEA, 2012 KOMIKIA Euskadi Literatura Sariak 2012 - "Euskarazko haur eta gazte literatura" ataleko irabazlea. Sigrid Frisch tenienteak komikiak maite ditu. Polizia-etxeko bulegoan irakurtzen ditu, ezer egitekorik ez dagoenean. Baina gutxitan izaten du irakurketa lasai amaitzeko aukerarik. Bigarren Mundu Gerra Alemaniak nola irabazi zuen kontatzen duen komiki klasikoa irakurtzen ari dela jaso du abisua: haur batzuek hildako bat topatu dute ubide handian. Lekura heldu orduko kasuarekin arazoak izango dituztela ohartu da. Gorpuaren alboan, poliziaz gain, SSko Oberstandartenführer bat eta bere soldaduak zokomiran ari dira. Zer ari ote dira han? Ito bat besterik ez da. Gorpuak ez du identifikaziorik, eta, eskuan, gogor helduta, paper zati bat du. Eta are harrigarriagoa: sabelean zilborra du! Erabat ezinezkoa 2052ko Germanian, Garaipenaren CVII. urtean. Ez, ez da kasu erraza izango.

EVEREST. HERRI OSO BAT GAILURREAN

  • Egilea: Ramon Olasagasti, Cesar Llaguno (il. )
  • Argitaletxea: SUA
  • 48 ORRIALDE
Everest, 1980ko euskal espedizioa - Herri oso bat gailurrean, Ramon Olasagasti, César Llaguno: 1980ko maiatzaren 14an Martin Zabaletak Everest gailurra jo zuen, munduak zerua urratzen duen talaia gorena. Euskaldunek aspalditik irrikatutako lorpena izan zen, bide luze eta neketsu baten azken urratsa: finantziazioa lortzea, oztopo politikoak, Tximist espedizioaren lehen saialdi hura, erorikoak, etsipen uneak, beldurrak, zalantzak... ez zen batere samurra izan ordura artekoa. Talde lanaren garaipena izan zen balentria hura, euskaldunek eta sherpek soka berera loturik urratutako bidearen azken mugarria. Gailurretik beherakoan, Martin eta Pasang Temba 8.750 metro inguruan geratu ziren artesi batean lotan, eta bibak hura bihur zitekeen balentriatik tragediara dagoen zorigaiztoko arrakala, baina ez. Biharamunean, erabat jota zegoen Zabaleta, ezertarako indarrik gabe. “Martin, indarra buruan dago”, oihukatu zion Xabier Garaioak Zabaletari walkie bidez. Hitz haietan, talde osoaren babesa eta kemenea ez ezik, urruneko arnasa ere iritsi bide zitzaion Martini, 1980ko maiatzeko egun hartan herri oso bat iritsi baitzen gailurrera.

HABIAK EGILEA: MAITE GURRUTXAGA, DEJABU PANPIN LABORATEGIA

  • TXALAPARTA, 2013
EUSKADI LITERATURA SARIA, ILUSTRATUAK 2014 Abiadura handiko trena haren lurretatik pasatzen dela-eta baserria galdu duen Simon zaharraren eta, Balkanetako gerra atzean utzita, Euskal Herrira heldu den Selma erizain bosniarraren arteko harremana da liburu honen ardatza. Maite Gurrutxagaren pintzelek bi protagonisten hasierako aditu ezinen eta hartu-eman gatazkatsuen testigu izango dira. Baina, zuhaitzetako sustraiek hirietako espaloiak zartatzen dituzten gisan, bien iraganek oraina pitzatuko dute, laguntasun istorio hunkigarri bati hasiera emanez. Eskuartean duzuna desterratutako hegaztiei buruzko liburua da, hegan egin ahal izateko sustraietara bueltatu behar dutenen istorioa.

5. BESTELAKOAK

Atal honetan mota eta gai askotariko hainbat libururen proposamen aurkituko duzu.

+12

-

BASOLATIK BERRI ONIK EZ Gidoigilea: Asisko Urmeneta Ilustratzailea: Joseba Larretxe Ikastolen elkartea, 2020 66 orrialde KOMIKIA Asisko Urmenetak idatzi eta Joseba Larretxek ilustratutako komiki-liburua da hau, Historian atzera XVII. menderaino egin araziko diguna, Orbaitzetako (Nafarroa) arma-olaraino. Lantegiaren kokalekua (mendian) eta nola amaitu zuen ikusteak fikziorako aukera handia eman die bi sortzaileei. Kondairak eta historia bera pizgarri izan badituzte ere, fantasiazko unibertso bat sortu eta beste amaiera bat eman diote historia hari. Pertsonez gain, izaki fantastikoak ere gehitu dizkiote istorioari: Orkaitzak. Afera soziala eta generoarena ere txertatu dituzte. Kolore ilunak hautatu ditu Larretxek: beltz, gorri, grisak. Hasiera eta bukaera ditu kapitulu bakoitzak, eta berezitasun bat ere badute guztiek: denetan hiltzen da pertsonaiaren bat.

TANTAKA Idazlea: Peru Magdalena Balea Zuria, 2020 105 orrialde Poesia Oso liburu berezia da Peru Magdalenak sortu duen hau: haikuak bildu ditu eskuko telefono baten neurriko (10 cm x 6,5 cm) liburu batean. Orriak banan banan erauz daitezke, oparitzeko, aparte gordetzeko, enmarkatzeko, liburua bera irakurri ahala desegiteko… Azal guztiak ezberdin egin dituzte: izokin kolore baten gainean tantakatze bat egin zuten pinturarekin eta, hala, azalean ageri diren tanta denak ezberdin gelditu dira. Lehen haikuak ere (Plak plak plak plak plak/ biguntzen da tantaka/ harri gogorra) tantak aipatzen ditu, hain zuzen, horregatik eman diote Tantaka izena, horregatik eta haikua tanta batekin parekatzen duelako egileak berak. Tantoz betetako liburu berezia da, hortaz.

ISALINE SUKALDARITZAKO SORGINKERIA

  • Egilea: MAXE L'HERMENIER / YLLYA (IL. )
  • Argitaletxea: HARRIET EDICIONES,2018
  • Orri kopurua: 80
  • KOMIKIA
Gaztelaniaz idatzitako liburua den arren, euskara du ardatz eta motibo. Euskarara gerturatzeko, hizkuntzarekiko jakin-mina pizteko eta berau maitatzen hasteko moduan aurkeztu dute gure hizkuntza, argi utziz, zertzelada goxo batzuk nahikoa izan daitezkeela horretarako. A-tik Z-tarainoko hainbat hitz hautatu dituzte egileek: Ahizpa, Bihotz, Derrigorrez, Lagun, Ortze, Saguzar… Ezkerreko orrian hitz bakoitzaren ilustrazioa egin du Liebena Goñi ilustratzaileak, eta eskuinean, Leticia eta Regina Salcedok emandako azalpena dator. Baina liburua ez da Z hizkian amaitzen, hortik aurrera euskal kulturako hainbat lagunek beren hitz kuttunak idatzi dituzte. Hor daude, besteak beste, Leire Salaberriarren Ama, Dani Martirenaren Apurra, Ana Jakaraen Min, Bernardo Atxagaren Mira eta Reyes Lintxetaren Zokobetaillu.

Ilunorduak eta argilaurdenak Joxantonio Ormazabal Elkar, 2007 POESIA Ilunorduak eta argilaurdenak. Poema batzuetan argia nabari da, eta beste batzuetan, berriz, iluna. Tristura eta itxaropena, biak biltzen ditu liburu honek. Haur Literaturan sailkatu den arren, helduentzako ere bada. Poemak errazak eta sakonak dira eta eguneroko sentsazio eta egoerak erabiltzen ditu autoreak sentimenduz eta emozioz janzteko.

ERRIMA ERREBELDEAK IDAZLEA: ROALD DAHL BEGIKO, 2018 Liburu honetan Roald Dahlek errima konplize hartuko du sei ipuin klasiko ezaguni buelta emateko: Edurne Zuri auto-stopez ibiliko zaigu, hiru txerritxoek laguntza eskatuko diote Txanogorritxori… Eta otsoa? Otsoak gorritxoak ikusiko ditu. Bai horixe!

  • Egilea: HECTOR RUIZ MARTIN
  • Argitaletxea: INTER. SCIENCE TEACHING FOUND.
  • Edizio urtea: 2020
  • Orri kopurua: 140
Bazenekien zientziak adierazi duela zer ekintzak eta egoerak laguntzen dioten zure garunari eraginkorrago ikasten?Liburu honetan, zientzialari batek azaltzen dizu erraz eta modu oso atseginean nola ikasten duen zure garunak eta zer egin dezakezun etekina ateratzeko haren ahalmen osoari.Orrialdeok irakurriz, ohartuko zara…- Ikasteko erraztasuna duten pertsonek eta baita zailtasunak dituztenek ere emaitza hobeak lor ditzaketela ikasteko estrategia egokiak erabiliz gero: garunak hobeto ikasten duen moduarekin bat datozen estrategiak!- Ikasle gehienek ez dituztela ezagutzen estrategia hauek, eta berez garatzen dituztenek abantaila ikaragarria lortzen dutela, jakin ere egin gabe.- Zure garuna uste duzuna baino askoz boteretsuagoa dela ikasteko gaitasunari dagokionez. Zerbait ikasten duzun bakoitzean, bere egitura aldatzen du!

IRATI Gidoigilea: Joxean Muñoz Ilustratzailea: Juan Luis Landa Ikastolen elkartea, 2007 KOMIKIA Irati erbesteratu egin dute zazpi urterako, Jainkoek zigortuta. Sorlekutik urrun, amodioa galduta, badoa basotik gizakien munduan barrena norabiderik eta itxaropenik gabe, bi munduen atean, bere buruarentzat lekurik aurkitu ezinik... Putreak kontent dira, sarraski gosea nonahi asetzen., Laster ezagutuko du gizakien ankerkeria noraino iritsi daitekeen. Hemen da Kaskazuri!