Want to make creations as awesome as this one?

Ikasleek egindako Geniallya.

More creations to inspire you

Transcript

HARITZA Quercus Robur deitzen diote zientifikoek Haritzari. Euskeraz, Haritza deitzen diogu eta gazteleraz Roble deitzen da. Zuhaitz handia da eta 40 metroko altuera iritsi daiteke. 15 metroko diametrora heldu daiteke. Azala arre iluna du, eta zimurra. Enbor lodia, zuzena eta laburra ere badu. Haritzaren hostoak txorten txikikoak eta sinpleak dira. Apiriletik maiatzera bitartean loratzen dira. Haritzaren fruitua ezkurrak dira eta iraila eta urria bitartean heltzen dira. Europa eta mendebaldeko Asian hedatzen da gehien. Euskal Herriko lur zoru hezetan eta azidotan aurki daiteke baita ere. Ontzigintza, upelgintza eta zurgintzarako erabiltzen da. Haritzaren zura oso preziatua eta erabilgarria da. Haritzak erabilera asko du egurren industrietan. Sherwood basoa, Ingalaterran, esaten dute 1.000 urteko haritz bat dagoela. Honetaz gain, Gernikako arbola Haritza da. Haritz honek Euskal Herritar, Bizkaitarrak eta Euskal Herriko Foruen askatasuna eta tradizioa erakusten du. Egilea:Ani Eizagirre Lopetegi

URREBOTOIA Urrebotoiaren izen zientifikoa Ranunculus repens da, eta belardietako landarea dugu. Gaztelaniaz, Boton de Oro deitzen zaio. Europan, zehazki Norvegian eta Espainian sortutako landarea dugu. 30 zentimetro iristeko gai da, zainketa ona badu, eta zabalean metro batera irts daiteke. Loreak kolore horikoak dira eta usaintzerakoan ezti usain handia du. Bere hostoak sinpleak dira eta kolore berdea dute. Landare honek anemonina du eta oso substantzia toxikoa da animali eta gizakiontzat. Landare hau soroetan eta larreetan topa daiteke eta normalean, toki hezeetan egoten da. Jatorriz, Europan eta Pazifikoaren Ipar Mendebaldean aurkitzen da. Landare honen erabilera nagusia, lorezaintzarako eta dekorazio elementu bezala da. “Ranunculus” espezie asko daude, 400 bat espezie inguru daude denera. Espezie batzuk urte bat bizi dira eta beste batzuk berriz, bi urte bizi daitezke eta espezie denak janez gero, pozoitsuak dira. Egilea: Garazi Otaño Gonzalez

MARRUBIA Marrubiaren izen zientifikoa Fragaria vesca da, gaztelaniaz, Fresa bezala ezagutzen da. Landare honek zurtoin herrestaria eta hosto horzdunak dituzte. Lore zuriak eta fruitu gorri jangarriak ematen dituzte. Marrubi mota asko daude, adibidez: Baratzeko marrubia eta basoko marrubia. Fruta hau udaberri aldera ateratzen hasten da. Marrubiak, estoloien bidez ugaltzen dira. Estoloiak ez du hostorik eta organismoen arteko lotura organoa da. Fruitu hau jatorriz Eurasiakoa da, baita Chileko hegoaldean, Europa osoan eta Asiako Iparraldean aurki dezakegu. Ohikoa da Euskal Herriko basoetan. Azido Urikoak murrizteko, hezurretako mina kentzeko eta digestio aparatuari laguntzeko balio du marrubiak. Marrubiak Humus ugari duen lurra atsegin du. Modu askotan landa dezakezu eta urteko sasoi desberdinetan. Lepoa beti busti behar zaie, batez ere fruitua sortzen ari denean. Marrubiak larrosaren familia berdinekoak dira eta beste hauek ere bai: udare, sagar, gerezi eta almendra zuhaitzondoak. C bitamina gehien duen fruta da. 75 miligramo C bitamina dauka 100 gramo bakoitzeko. Potasioan oso aberatsa da. 170 miligramo potasio 100 gramo bakoitzeko. Badakizu marrubia ez dela ez fruta ez barazkia? Egilea: Eñaut Ollakindia Olazabal

ERRATZA Erratza “Ruscus aculeatus” izen zientifikoaz ezagutzen da eta gaztelaniaz, Rusco izena du. 30-80 cmko altuera du, berde iluneko lorea izaten da normalean. Berde hostoak 3-4 mmko distantzia dute fotosintesia landare osoak egiten du hostoak izan ezik. Lore txikiak edo purpurak dira, erdian kokatuta daude sei petalo bi biribiletan; emeak trikarpelarrak dira obulutegiko “superarekin”, eta arrak berriz harizpien bidez soldatutako hiru estamiak dituzte. Eurasiako jatorria du eta Europako kontinentearen hegoaldean egoten da, batez ere. Gabonetako dekorazio moduan erabiltzen da kupelak garbitzeko baita ere. “Barizeei” eta nekatuta dauden hankei laguntzeko erabiltzen da. Kanpotik ematen da, eta bere errizoma, erroa eta hostoak erabiltzen dira. Landare hau espernomatofito espeziekoa da. Zainzuriaren familikoa da “Ruscacea” familiko jatorria du lehenago. Intza Elorza Aizpurua

GOROLDIOA Bryophyta da goroldioaren izen zientifikoa eta gaztelaniaz “Musgo” bezala ezagutzen da. Lur, harri, enbor eta adarren gainean hasten den landarea dugu. Hotz handia egiten duen edo dena izoztuta dagoen lekuetan bizi daitezke. Munduko leku gehienetan daude, basoetan bereziki. Munduan 18.000-20.000 goroldio mota daude eta normalean berde kolorekoak dira. Mundu osoan topa daitezke, itsasoan izan ezik. Goroldioa leku ilun eta freskoetan hasten da. Adibidez: baso freskoetan, erreka bazterretan…. Eskosian goroldioa whiskia egiteko erabiltzen dute. Japonian aldiz, lorategietan erabiltzen dute adorno moduan. Gainera, badaude goroldioen lorategiak ere. Bizirauteko gaitasun handia dute, hau da, landare mota erresistenteak dira. Erosten duzun goroldioak sei urte pasatzen du hasten. Lurra higaduretatik babestu egiten du. Egilea:Laida Oñederra Zumeta

HUNTZA Araliaceae familiakoa dugu eta bere izen zientifikoa Hedera helix da. Gaztelaniaz “Hiedra” deritzo. Hosto iraunkorrekoak dira. Loreak, 3-5cmko diametroa dute eta berdeak dira. Nektar ugari edukitzeaz gain, fruitu txikiak (baia-beltzak) elikagai garrantzitsuak dira hegazti askorentzat. Gizakientzako pozoitsuak dira. Landareak berriz, euskarririk baldin badu ( hormak, harriak, zuhaitzak, … ) gorantz igotzen da 25-30 bat metro. Euskarririk ez badute lurretik zabaltzen dira. Euskal Herrian genero bakarra geratzen da, Hedera helix edo Huntz arrunta, hau, leku ospeletan eta hezeetan ugaria dugu. Gainera, hormak estali eta babesteko balio dute. Zauriak ixteko ere erabiltzen dira bere hostoak. Hosto honek argi faltarekin ere erraz hazi daiteke etxe barnean. Fatxadak eta hormak berde ederrez estaltzen ditu, etxea oso elegante eta eder gelditzen da. Honen hostoak Lepidoptera edo antzeko beldarrek jaten dituzte. Iritzi desberdinak daude Huntzak ea zuhaitz eta etxeak kaltetzen dituen. Europan, nahiz eta zuhaitzarekin lehian egon lurra, ura eta elikagaiak lortzeko eta zuhaitzak begetazio astun eta dentsoa badu haizearekin hausturak izan ditzakeela kontuan hartuta ere, onartuta dago. HEGOI ZELAIA ARAKISTAIN