Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

HASI!

HASI

1. Araua

Jokalari bakoitzak fitxa bat aukeratuko du.

2. Araua

Klikatu eskuinean dagoen dadoan. Mugitu zure fitxa taula jokoan zehar dagokizun zenbakiraino.

Sakatu egokitu zaizun joko-taularen laukitxoa eta erantzun egokitu zaizun galderari.

3. Araua

3 pertsona jolasteko pentsatutako jolasa

JOKOAREN

ARAUAK

4. Araua

Txanda bakoitzean jokalari bakoitzak galdera bat erantzungo du. Huts egiten baduzu, hiru lauki atzera mugitu beharko duzu.

5. Araua

Galdera ondo erantzuten baduzu, geratu laukitxo berean berriro zure txanda izan arte.

Helmugara lehenengo iristen denak irabaziko du jokoa.

6. Araua

3 pertsona jolasteko pentsatutako jolasa

JOKOAREN

ARAUAK

ANIZTASUNEAN BLAI!

Sakatu dadoa!

Mugitu fitxak!

helmuga

hasiera

Berriro hasi

1. Lau pertsonaia hauetatik, zein ez zen homosexuala?

A.Leonardo Da Vinci

B. Ortega y Gaset

C. Alejandro Magno

D. Julio Cesar

2. Zer da ZIS izatea?

A.Cisgenero hitzetik dator

B. Egokitutako sexu biologikoa eta norbera sentitzen denaren arteko adostasuna

C. Jaiotzez egokitu zaizun generoarekin identifikatzen zarenean.

D. Erantzun guztiak zuzenak dira

3.Zein urtetan izan zuten bikote homosexualek ezkontzeko aukera (Estatuan)?

A.1998.urtean

B. 2000.urtean

C. 2005.urtean

D. 2010.urtean

4.Zer sinbolizatzen du bandera honek?

A.Gay diren pertsonei

B. Homosexualei

C. LGTBIQA+ pertsonei

5. Zer sinbolizatzen du bandera honek?

A.Homosexualak

B. Heterosexualak

C. Trans pertsonak

6. Nola sentituko zinateke maite duzun pertsonari musu emateko ezkutatu beharko bazina? Homosexualitatea legez kanpokoa da 70 herrialdetan. Munduko biztanleriaren ia % -----(bete datua) homosexualitatea jazartzen den herrialdeetan bizi da.

A.% 40a

B. % 10a

C. % 75a

7. Heterosexuala den pertsona bat LGTBIQA+ kolektiboaren parte izan daiteke

B. GEZURRA

A.EGIA

8.Gizon/Mutil batek hilerokoa izan dezake?

B. GEZURRA

A. EGIA

9. Michael Sam izan zen gay deklaratu zuen lehen futbol (NFL) jokalaria, zein urtetan?

A. 2014

B. 2000

C. 1984

D. 2020

10. Lesbianismoari buruzko lehen argitalpenak noiz idatzi ziren?

D. XIX. mendea

B. Kristo aurretik 200. urtea

C. X. mendea

A. XVII. mendea

11. Hiru superheroi hauetatik zein da LGTB?

A. Superwoman

B. Wonderwoman

C. Batwoman

12. Lucia Sánchez Saornil, Emakume Libreen sortzaileetako bat, espainiar poesian lesbiana edo gay ziren pertsonen sexu-desira azaltzen lehenetarikoa izan zen. Zer egin behar izan zenuen horretarako?

A. Erbesteratu

B. Poesia idazten zuten gizonei aholkua eskatu

C. Izenorde maskulinoa erabili

13. Zein hiritan sortu zen bikoteek harreman afektiboa ziurtatzen zuen kontratu zibil bat erregistratzeko aukera ematen zuen lehen erregistroa?

A. Madrilen (2000. urtean)

B. Gasteizen (1994. urtean)

C. Bartzelonan (2005. urtean)

D. Logroñon (1995.urtean).

14. Futbol-zelaiaren erdian, eta emakumezkoen errugbi txapelketaren ekitaldia ixtean, Isadora Cerullo brasildar jokalariak eraztun bat eta ezkontzeko proposamen bat jaso zituen, jokoetan boluntario gisa parte hartzen zuen bere bikotekidearen eskutik. Hala ere, behean agertzen den titularrak agertu ziren. Titularraren adierazpena zeren eredu da?

A. Dibertsitatea onartzea eta errespetua

B. Lesbofobia.

C. Batzuetan ezkutuan dagoen errealitatea ikustarazteko ekintza.

15. Zer aldarrikatzen da apirilaren 26an?

A. LGTBIQA+ Pertsonen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Eguna.

B. Espainian ezkontza homosexualak legeztatu ziren eguna.

C. Bikote homosexualek Espainian adoptatu zezaketen eguna.

D. Ikusgarritasun lesbikoaren eguna.

16. 1992. urtean Bartzelonako Olinpiadatan giroko tabernak ixtea erabaki zuten, "munduari irudi ona emateko"

A. GEZURRA

B. EGIA

17. Maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundeak homosexualitatea eta bisexualitatea kendu zituen gaixotasun mentalen zerrendatik. Zein urtetan?

A. 2000

B. 1990

C. 2019

D. 2010

18. Zer esan nahi du LGTBIQA+?

A. Lesbiana-gay,trans, bisexuala, intersexuala, queer eta gehiago

B. Lesbiana-gay,trans, bisexuala, intersexuala, queer, asexuala eta heterosexuala

C. Lesbiana-gay,trans, binario, intersexuala, queer eta gehiago

19. Zein urteetan erregistratu zen erregistro zibilean lehenengo bikote homosexuala?

A. 1901. urtean bi emakume izan ziren, Elisa eta Marcela, hauetako bat "gizonez" mozorrotu zen hau lortu ahal izateko.

B. 2000. urtean bi emakume izan ziren, Elisa eta Marcela, hauetako bat "gizonez" mozorrotu zen hau lortu ahal izateko.

C. 1975. urtean bi emakume izan ziren, Elisa eta Marcela, hauetako bat "gizonez" mozorrotu zen hau lortu ahal izateko.

D. 2005. urtearte ez zen bikote homosexualik erregistratu estatu mailan.

20. Zer urtetan despenalizatu ziren azkeneko aldiz sexu bereko bikote harremanak estatu mailan?

A. 1945

B. 1979

C. 1975

D. 2005

21.Zer esan nahi du pertsona bat ez binarioa izatea?

A. Emakume, zein gizonengatik erakarria sentitzen den pertsona izatea.

B. Harreman sentimentalak pertsona bat baino gehiagorekin dituen pertsona.

C. Pertsona hauek ez dute sinisten "emakume" eta "gizonaren" eraikuntza sozialean

D. Ez gizonen ez emakumeen espektroaren baitan kokatzen diren pertsonak, hau da, beste batean kokatzen direnak.

22. Antzinar Grezian Gay izatea zeren seinale zen?

A. Maskulinitatea

B. Ohorea

C. Gaixotasuna

D. Indarra

23. Zein da Nazioarteko LGTBI+ Harrotasunaren Eguna?

A. Ekainak 28

B. Maiatzak 17

C. Apirilak 26

D. Azaroak 25

24. Lesbiana hitza lesbos irlatik dator?

A. EGIA

B. GEZURRA

25. Zer da bisexualitatea ?

A. Heterosexuala izatetik, lesbiana edo gay izatera igarotzerakoan dagoen trantsizioa.

B. Pertsona batek sexu bereko zein beste sexuko pertsonenganako desioa, afektua edo erakarpena sentitzeko duen gaitasuna da.

Honaino iritsi bazara, konturatu zara oraindik asko dagoela lortzeko, desberdintasun LGTBIAQfobiko asko baitaude gure jendartean!

LGTBIQA+ mugimenduaren historiak eta aldarrikapen geldiezinak erakusten dute aurrerapauso handiak eman daitezkeela ekintza indibidual eta kolektiboen bitartez!

Iturriak:
-Mirabilia Pandora, Guixe Mar (2018). Feminismo y LGTB+ ¡Imparables!:Editorial Astronave.
-Valero Daniel (2019). Lgtb Para Principiantes: Mueve tu Lengua.
-Gehitu. Org

ASMATU DUZU!

ASMATU DUZU!

Pertsonai hauek oso ospetsuak dira, baina ez da haien sexu-orientazioa aipatzen; beraz, ahalegin handiagoa egin behar da horiek ikusarazteko eta aitortzeko.

ASMATU DUZU!

Horregatik, maiatzaren 17a edo ekainaren 28a bezalako egunetan aldarrikapenak egitea beharrezkoa da. Munduko biztanleriaren %40 inguru homosexualitatea jazartzen den herrialdeetan bizi da.

ASMATU DUZU!

Argi dago heterosexualek ez dutela diskriminazioa jasaten heterosexualak izateagatik. Hala ere, Trans den pertsona bat heterosexuala izan daiteke.Gogoratu gauza bat genero identitatea dela eta beste bat orientazio sexuala.

ASMATU DUZU!

Egokiena litzateke hilerokoa duten pertsonez hitz egitea, eta ez soilik hilerokoa duten emakumeez. Trans gizonek eta bitarrak ez diren pertsona batzuek ere hilerokoa dute edo izan dute, eta emakume guztiak ez dute zertan hilerokoa izan. The Period Prince aktibistak, urteak daramatza kanpaina egiten hilekoaren inguruko gure elkarrizketak inklusiboagoak izan daitezen.

ASMATU DUZU!

Historian zehar, lesbianak ikusezin bihurtu dira eta beren sexualitatea ukatu zaie. Lesbianismoari buruzko lehen argitalpena XIX. mendearen hasieran idatzi ziren (dakigunez behintzat). Gaur egun, lesbianismoaren historia dokumentatzeak ikerketa sakonagoa eskatzen du, gizonen kasuan egingo litzatekeena baino. Bitxia, ezta?

ASMATU DUZU!

Oso positiboa da horrelako adibideak egunkarietan agertzea. Hala ere, "Lagun baten ezkontza-proposamena jasotzen du" izenburuak dioen bezala, aditzera ematen du albistea idatzi zuenari lotsa ematen ziola keinu horren atzean zegoena maitasuna izatea eta ez adiskidetasuna. Horrelako errealitateak ikusezin egitea eta ukatzea lesbofobia ere bada.

ASMATU DUZU!

Kultura heteropatriakalaren ondorioz, LTBQI emakumeek gehiegizko ahalegina egin behar dute aintzat hartuak izateko, aurreiritzirik eta estereotiporik gabe. Hori dela eta, 2008ko apirilaren 26an Ikusgarritasun Lesbikoaren Eguna sortu zen Espainian, eta LTBQI emakumeek espazio publikoan betetzen duten papera aldarrikatzen du.

ASMATU DUZU!

LGTBI kolektiboaren (lesbianak, gayak, transexualak, bisexualak eta intersexualak) aldarrikapen egun honen jatorria 1969ko ekainaren 28an hasi zen, Stonewalleko (New York) istiluak gertatu zirenean.


Egun horretan, poliziaren sarekada baten aurrean (nahiko ohikoak ziren), tabernan zeuden pertsonek aurre egin zioten eta protesta egin zuten homosexualen atzetik zebilen sistema baten aurka.

EZ DUZU ASMATU!

MESEDEZ JARRI ZURE FITXA HIRU LAUKI ATZERAGO