Want to make creations as awesome as this one?

2020-21ean egindako E.H.ko TURISMO GIDA

Transcript

Miarritze, Lapurdiko iparraldeko kostaldea dago kokatuta, Baionatik gertu.Miarritzek 2015. urtean 25.000 biztanle inguru zituen.Historiaurrean jada jendea bizi zen. Erdi Aroan baleak harrapatzen zituzten. XVIII. mendean bainu hiria bihurtzen hasi zen, XIX. mendean aberatzentzako turismo hiria bilakatu zen eta XX. mendearen erditik aurrera surflarientzat famatua egin zen.Klima ozeanikoa du, neguan 8º egiten ditu eta udan, berriz, 20ºko tenperatura egiten du, Miarritzeko bataz besteko tenperatura epela eta hezea da, urte osoan zehar euria egiten du, udan ere. Normalean urte osoan zehar bataz besteko tenperatura 14ºkoa da.Miarritzek oso bainuetxe etahondartzapolitak ditu, hondartzak surflarientzat oso tentagarriak izan daitezke.Miarritzek eraikin esanguratsu eta politak ditu ikusteko:-Hotel du palais-Kasino Munizipala-Birjina arroka-Itsaso aquarium museoa-itsas argia- Kapera inperiala-Eliza ortodoxoaMiarritzen ere badaude primerako jatetxeak, asko daude baina guk hauek aukeratu ditugu:-La Marine jatetxea-La Quebécoise Biarritz jatetxea-Restaurant sofitel Biarritz Le Miramar Thalassa & spaLezotik Miarritzera autoz joateko, 37 minutu baino ez dira behar.

Deba eta Zumaia artean dagoZumaiako Flycha, itsaso aldean, hain zuzen ere.Flysch batean eratua ingurune garrantzitsua bertako biodibertsitatea eta mundu mailako erreferentzia geologikoa izateagatik. Zortzi kilometro itsaslabar tartea du, eta hauek abrasio plataformez osaturiko oinarriak dituzte. Ekosistema hau elementu geologiko, paisajistiko eta natural bereziek osatzen dute. Bertako flyschak garrantzi geologiko handia du, bertan ondo ikus baitaitezke gure historiaren aro guztiak.Euskal kostaldean Geoparkea Zumaia,Deba,Mutrikuudalerrian zehar hedatzen da. Bertan, kostaldeko tarte izugarria, 13km itsaslabar ikusgarriek, Flysch izeneko formazio geologikoa hartzen du. Baina … Zer da Flysch? Jatorri alemaniarreko hitza da, “labainkorra” esan nahi duena.Zumaiako klimari dagokionez, uda beroa da; neguak luzeak, hotzak, hezeak eta haizetsuak dira. Urtean zehar, tenperatura normalean, 6ºC-tik 25ºC-ra bitartekoa da eta oso gutxitan jaisten da 1ºC-tik behera edo 29ºC-tik gora.Zumaiako flyscha bisitatzeko momenturik onena udaberria da, oso berdea dagoelako. Udazkenean ere urtaro egokia da joateko, txoriak ikusteko eta entzuteko aprobetxatu daiteke.

Hona hemen egun dibertigarri eta interesgarri bat pasatzeko plana, Baionatik hasita!!Baiona Lapurdiko hiriburua da, Lapurdiko iparraldean dago kokatuta eta ipar Euskal Herrian dago. Nive eta Adour ibaiak elkartzen diren lekuan, Baionakohiriguneaaurkitzen da. Baionak 2019.urtean 51.943 biztanle zituen.Erromatarren garaian sortua Lapurdum izena jarri zioten,XI. mendeanBaiona izena hartuz, 950.urtean erdi aroko herri bezala birsortu zuten. IX.mendean Bikingoak Baionara iritsi ziren, eta erdi aroan Akitaniaren parte izan zen.Klima ozeanikoa du, neguan 8º graduko tenperatura egiten du eta udan, berriz, 20ºko tenperatura egiten du. Baionan zerbait ikusteko aukera izanez gero, eraikin oso politak daude. Eraikinak euskal eta frantziar arkitekturaren nahasketa ederrean apainduta daude, bakoitza zurezko pertsania koloretsuekin apainduta.Hiriko bi barruti nagusiak,Baiona Handia(Baiona handia) etaPetit Baiona(Baiona txikia) bereizten dituen Nive ibaiaren ertzetik egindako ibilaldia ederra eta lasaigarria da.

Getariako Gipuzkoako kostaldean dago, Urola Kosta eskualdean, Zarautz du mugakide ekialdean eta mendebaldean Zumaia.Getarian 2020an 2.796 biztanle zeuden.Getariako historiari dagokionez, Getaria betidanik itsasoarekin etaarrantzaleekinlotura duen herria da. Juan Sebastian Elkano Getarian jaio zen, Elkano lehenengo gizakia izan zen Lurraren inguruan bira oso bat eman zuena, marinel batzuekin batera, 1519. urtean hasi zen bidaia egiten eta 1522. urtean bira amaitu zuten.Getariako klimari dagokionez, uda beroa da; neguak luzeak, hotzak, hezeak eta haizetsuak dira. Urtean zehar, tenperatura normalean, 6ºC-tik 25ºC-ra bitartekoa da eta oso gutxitan jaisten da 1ºC-tik behera edo 29ºC-tik gora igo. Getaria bisitatzeko momenturik onenak asko izan daitezke, udaran hondartza disfrutatu daiteke, udaberrian Getaria inguruko mahastien paisaiaz gozateko eta udazkenean ere urtaro egokia da joateko, mahats bilketa egiten delako.Horrez gain, Getarian toki zoragarriak bisitatzeko eta ikusteko daude, esate baterako:Balenciaga museoa.San Salbador eliza.San Antón mendian dagoen parke naturala.Elkano monumentua.Getariako auzoak.Getariako biztanleek eta toki desberdinetako jendea, dibertitzeko festak dituzte ere, adibidez:Urtarrilak 17:San Anton (Txakolin eguna): Txakoli dastaketa, kirol herrikoia, musikaOtsaila:InauteriakApirilak 27:San Prudentzio jaiakMaiatzak 3:Antxoa EgunaMaiatzak 4:San Isidro jaiakMaiatzak 5:Arrantzale eguna.Maiatzeko azken larunbata:Euskal jaia.Getarian, bazkaltzeko toki asko daude, hauek adibide gisa:GiroaIribarBar elkano txikiAzkue.Itsas-EtxeAstilleroEz ahaztu arraina txakolinaren lagutzarekin jatea.Getarian, egun pasa egiteko edo ibilbide polit bat egiteko, ibilbideak zoragarriak ere badaude:Alde zaharretikibili.Zarautz Getaria/Getaria Zarautz.Santa barbara.San Anton menditik ibili.Getariaz gozatzeko eta Getaria nolakoa den jakiteko eginda dago turismo gida hau.

TXANGOAGida honetan hiru herriren arteko txango bat aurkeztuko dizuegu.Lehen herria izango da… Orio!!!!Gipuzkoako kostaldean dagoen herri bat da.Arrantza egitea gustatzen bazaizu, kainabera eraman ezazu, arrantza tradizioa duen herri bat delako. Erdi Aroan sortutako herri bat da.2016an herritarren %76a euskalduna zen.Gure bigarren herriaZarautzizango da. Garrantzitsua da Zarautzekin jarraitzea Oriorekin muga egiten duelako. Herri nahiko handia da, 23.118 biztanle dituelako. Getaria eta Aiarekin ere egiten du muga. Jatetxe oso onak daude, esaterako Telesforo,Zelaitxo, Otzarreta...Orain bazkaldu eta indarberritu ondorenMutrikuragoaz.Gure proposamena Arno Menditik buelta ematea da.Nekatutabaldin bazaude hondartzara joatea proposatzen dizugu. Hondartzan deskantsatu ondoren Arbe Hotelan gela bat erreserbatu ezazu...Esnatu ondoren Arbe Hotelean bainutxo bat hartu eta Nautilus museoa bixitatuko dugu.Espero dugu txangoa gustatu izana...Hurrengo arte.

Tolosa,Oria ibaiarenharanean dagoen, Gipuzkoako herri bat da. Donostitik 24 km tara dago. 19.816 biztanle ditu. 2016an herritarren %70, 94 euskalduna zen.TolosakoinauteriakEuskal Herri osoan dira ezagunak eta jende asko erakartzen dute. Ospea duten beste jaialdi batzuk ere ospatzen dira, Titirijai txontxongiloak eta Tolosako abesbatza leihaketak esate baterako.Donostiabaino lehen Tolosa izan zen Gipuzkoako hiriburua.Tolosa mendiz inguratuta dago, altuenak: Uzturre (730m) eta Ernio ( 1.075m) dira.Gastronomíari dagokioneztolosako babarrunaketatolosako teilakoso ospetsuak dira.

Olite nafarroan dago Donostiatik 130km-tara, bere ondoan Tafalla dago.Olite famatua dagazteluizugarri bat daukalako. 150.000 pertsona baino gehiago sartzen dira gaztelu horretan.Oliteko gaztelua, 1813an erortzeko zorian egon zen baina 1937 an berriztatu zuten 30 egunetan. Oliten eraikin esanguratsu asko daude, adibidez: San Pedroko eliza eta Santa Maria Del Real eliza.Oliteko festa nagusia Santakruzak dira irailaren 14tik 16ra ospatzen direnak baina beste jai asko ere ospatzen dira, halanola, abuztuan: Mahats biltze feria etaerdi aroko feria

Euskal Herriko iparraldean kokatuta dago, Behenafarroako hiriburua da, hain zuzen ere. Mendi etalarreberdeen artean kokatutako herria da. Euskal Herriko iparraldera etorriz gero ezinbestekoa da herri honi bisita bat egitea.2,73 km2ko azalera du eta 1500 biztanle inguru ditu.Nafarroatik soilik 8 km-tara dago etaDonejakuebidean kokaturik dago.Donibane Garazi Erdi Aroan sortutako herria da, harresiz inguratuta dago, herria babesteko ezinbestekoak ziren garai hartan.Herrian sartzeko harresian ate desberdinak ikusi behar dituzu!!-Porte d’Espagne-Porte du Roy-Porte de France-Porte de NavarreGarraio publikoz joatea zaila denez, garraiorik egokiena autoa da.

Iratiko oihana Nafarroako iparraldearen eta Pirinio Atlantikoen artean kokatutako basoa da.Irati basoa Europako bigarren pago-basorik handiena eta zainduena da eta 17.000 hektarea inguru ditu.Neguak oso hotzak dira, gradu 1eko tenperaturarekin; udak, berriz, epelak dira 18 graduko tenperaturarekin gutxi gorabehera.Horrez gain, basoaren barruan ibilbide asko daude egiteko, oinez, bizikletaz zein zaldiz egin daitezke. Adibidez:Arpeako kobazuloa,zingirari buelta, Goñiburoko begiratokia, Kakuetako zintzurrak eta zintzilikatutako zubia,Holtzarteizena duena eta Frantzia aldean kokatuta dagoena.Iratira joateko aukera asko badaude ere,OtsagabiaIratiko basoaren hasieran kokatuta dagoen herria da eta sarrerarik ohikoena da.Uda edo udaberrian joaten bazara dena berdea ikusiko duzu, udazkenean, berriz, marroi eta gorri ikusiko duzu. Naturaz gozatzeko, baita animali asko ikusteko, edozein urtarotan joan zaitezke.

Orreaga Nafarroako iparraldean kokatuta dagoen udalerri txikia da, 950 m altuera du eta 15,1 km koadro ditu.Orreagak oso biztanle gutxi ditu, 18, zehatzagoak izateko.Orregako historiari dagokionez, gauza asko gertatu dira mendeetan zehar baina inportanteena Orreagakoguduaizan zen. Orreagako gudua k.o. 778 ko abuztuaren 15ean gertatu zen baskoien eta frankoen arteanIbañetakomendigainean.Karlomegnoren armadak (frankoak) Iruñea erre zuten baina Orreagan garaituak izan ziren. Mendeetan zehar gertaturikoaren inguruan narrazioak, kondairak, bertsoak eta abestiak sortu dira.Klimari dagokionez, mendiz inguratuta dagoenez klima mediterraneoa du. Neguak hotzak eta hezeak dira eta asteak behar dira elurra urtzeko. Udaran, berriz, tenperaturak epelagoak izaten dira.Ezin zara Orreagatik joan hau ikusi gabe:Orreagako guduaren monumentua, Errolanen heriotza (franko bat), bideko estela (Donejakue bidea adierazten duen harria),Antso VII.a erregearen panteoia etakolegiatakomuseo-altxorra.Orreagara joateko kotxez, autobusez, oinez zein bizikletaz joan zaitezke.

Anboto Bizkaiko hego-ekialdeko mendi bat da eta Bizkaiko mendien artean laugarren garaiena da. Anboto mendiak 1.331 metroko garaiera du.Euskal mitologian Anboto oso mendi garrantsua da.Mendi majikoa deitu izan diote,Marijainkosarekiko duen loturagatik bereziki.Anboto mendiaren ipar-ekialdeko aurpegianMariren kobadago, 1.150 metroko altueran kokatuta.Araba eta Gipuzkoako mugak oso gertu ditu.Tontorrera heltzeko lau bide nagusi daude. Bide batzuk arriskutsuak izan daitezke. Anbotora Urkiolako mendatetik,Arrazolatik,Aramaiotik eta Atxartetik iritsi gaitezke.2.008. urtetik, urtero antolatzen dute Kilometro Bertikala izena duenmendi-lasterketa. Mendi lasterketa hau oso famatua da.

Urbasa Nafarroko ipar aldean kokatuta dago. Urbasan udan bero handia egiten du 35/37 ºC-ko tenperatura egiten du, eta neguan hotz handia egiten du 0 ºC-tik beherako tenperatura.Urbasaren hegoaldean Urederra izeneko ibaia jaiotzen da. Urederraren ibaiaren ura 300 m-ko horma handi batetik ateratzen da. Urederrak putzu urdinak ditu.Urbasa mendilerro bat da.Ekialdetik mendebaldera,Lizarrako mendietatik Urbasa mendateraino hedatzen da. Batez beste mila metroko altuera du. Bere punturik altuenaDulantzda (1.243 metro ditu).Urbasan, kanpinabertako parke naturalean dago, bungalowak, apartamentuak logelak tabernak- jatetxeak,wifi hoberenak... daude.Lezotik Urbasara iristeko 1h eta 13 minutu behar dira gutxi gora behera.Urbasan otsoak,orkatzak,azkonarrak,ahateak,zaldiak, azeriak putreak... ikus daitezke.Bere inguruko herriak Atsasua etaLizarradira.

Zarautz Gipuzkoako kostaldearen erdialdean dagoen udalerri bat da.Zarautz probintziako bosgarren Udalerri populatuena da. 23.118 biztanle inguru ditu.Zarautzeko eguraldia euritsua izaten da urtean zehar. Tenperatura orokorrean, 6ºC eta 25ºC artekoa izaten da. Oso gutxitan0ºC-tik behera jaisten edo 29ºC-tik gora igotzen da.Zarautzen azalera 14.8 Km-koa da.Uda garaian Zarautzekohondartzaegunero beteta egoten da. Zarautzeko Hondartza Euskal Herriko luzeena da, Hendaiako Ondarraitz hondartzaren ondoren.Zarautzen bi kanpin daude:Kanpin Handiaeta Talaimendi kanpina.Zarautzen munduari bira eman zion lehenengo itsasontzia eraiki zuten(Nao Victoria.)1.884ko uztailaren 15ean ireki eta 1980ko hamarkada baino lehen itxi zen ZarautzekoGran hotela, garrantzitsua izan zen. Gaur egun irekita dago eta Eguzkilore izena du.Zarautzen jatetxe batzuk daude: Berazadi Berri, Itxas-lur, Santa Barbara, Aiten Etxe, Gure Txokoa,Kulixka, Kirkilla Enea eta Okamika.Zarautzetik mugitzeko garraio batzuk ditugu: autobusak,topoa, taxiak...

Gernika-Lumo Bizkaiko herrialdeko udalerri bat da, 10 m-ko altitudea dauka eta Busturialdean kokatuta dago.17.000 biztanle inguru daude Gernikan.Gernikakobonbardaketa1937ko apirilaren 26an izan zen, Gerra Zibilean, hiriak hegazkin-erasoa jasan zuen, hegazkinetatik bonbak bota zituzten herria suntsitzeko. Erasoen ondorioz eraikin bat baizik ez zen zutik geratu, errugabe asko hil zituzten, 1645 pertsona inguru.Naziak eta Italiarra faxistak izan ziren Gernikaren erasotzaileak.Bonbardaketa Pablo Picassoren gerraren aurkakomargolan famatuaren gaia izan zen.Gernika XIX. mendean sortzen zen eta Lumo herriarekin elkartu zen.Gernikako arbola euskaldunon askatasunaren ikurra da, haritz bat da eta Gernika-Lumon dago Gernikako arbola.XIV. mendean landatu zuten lehenengo haritza. Iparragirrek, Madrilen zegoen bitartean, 1853. urteanGernikako arbolari buruz abesti bat sortu zuen. Abesti hori Gernika osoan zabaldu zen eta ahoz aho joan da, gaur egun Euskadiko ereserkia da.Klima ozeanikoa du. Itsasoaren eraginak tenperaturak erregulatzen ditu. Abuztuko 20ºC eta Otsaileko 8ºC-en artean ibiltzen dira. Batez besteko temperatura 13-14ºC-koan da.Hilabete beroena Abuztua izaten da, Urdaibairen erdialdean euria ohikoa da normalean, kazkabarra eta elurra ez baitira ohikoak izaten.Gernikan udak oso erosoak dira baina neguak oso luzeak, hotzak eta bustiak dira.Gernikan bertan paseo bat ematea oso gomendagarria da. Gida honetan bi ibilbide hauek proposatzen ditugu, hala eta guztiz ere, Gernikatik abiatuta ibilbide asko egin daitezke naturaz zein historiaz gozatzeko.Gernika-Lumo - Urdaibaiko biosfera: 10 km. inguru daude, 15 minututan iritsi zaitezke, BI2235 bidea jarraitzen.Urdaibaiko biosfera- San Juan de Gaztelugatxe: 17 km 28 minututan iritsi zaitezke.

Leku idiliko hauBakioeta Bermeo artean dago, eta kostaldeari harrizko zubi batez eta 231 mailako eskailera batez lotzen zaio.Gaur egun ikusten dugunelizaez da jatorrizkoa, zoritxarrez. Mendeetan zehar, suteak eta batailak izan dira, eta eliza hainbatetan berritu behar izan da. Pentsatzen da lehenengo baseliza IX. mendean eraiki zela. XII. mendean, komentu bihurtu zen. Baina, bi mende geroago, fraideek alde egin behar izan zuten, balioko objektu guztiak hartuta.Gaztelugatxe pirata, akelarre eta kondairen agertokia izan da. Beraz, ez dira harritzekoak munduko bidaiariek emandako tituluak: “miragarri bozkatuena”, edo “kokalekurik balioetsiena”. Zorte ona erakartzeko eta izpiritu gaiztoak uxatzeko, ez ahaztu baselizako kanpaia hiru aldiz jotzea.Egun bateko ibilbide hau erabat gomendagarria da,Bermeotikatera,Matxitxako lurmuturrapasa eta San Juan de Gaztelugatxeko elizara igo.Hegaztientzat leku aproposa da. Inguru honetan “Juego de Tronos” seriearen eszena batzuk grabatu ziren, honek ezaguna bihurtu du mundu osoan eta bisitari asko hurbiltzen dira azken boladan.

Europaren hegoaldean, Kantauri Itsasoaren bazterrean, Iberiar Penintsularen iparraldean dago. Euskal Herriko gunea da eta zehazki Bizkaiko LurraldeHistorikoaren Busturialdea deituriko eskualdea.Informazio gutxi dago historiari buruz, baina badakigubikingoakIX. Mendean honaino iritsi zirela.Urdaibaik,Biosferaren Erreserbaizendatu zuten 1994. urtean, beraz, izugarrizko balio naturala du.Urdaibaik, Euskal Herriko Biosferaren erreserba bakarra izateaz gain, euskal itsasbazterreko espaziorik baliotsuena da. 45.000 biztanle inguru bizi dira bertan. Ekosistema eta paisaia mota ugari daude.Oso eremu garrantzitsua da hegaztientzat, Europako hegaztien migratzaileen geldiune ezinbestekoa bihurtu da azken urtetan.Espazionaturalaizanez ibilbide ugari daude eremu honetan,oinez, bizikletaz, kotxez zein zaldiz egiteko.

Iruñea Nafarroako hiriburua da. Nafarroaren erdialdean kokatuta dago. Iruñeak 203.944 biztanle inguru ditu. Iruñako batez besteko tenperatura urtean zehar 5-12 ºC artekoa da. Udaran 35º C-ra igo daiteke, bainaneguan0ºC azpitik jaitsi daiteke. Orokorrean Iruñean ez du euri askorik egiten.Lau mendez egon ziren,erromatarrakIruñean nahiz eta politikoki eta sozilogikoki hiria euskalduna izan.Iruñeako mendi batzukIrulegi, Lakarri, Ezkaba, Lazarbal, Bagadi eta Aizkibel dira. Mendi hauetan paseo ederrak eman ditzakegu. Iruñean egin beharreko beste gauza atsegin bat, Alde Zaharreko kale estuetako tabernetan pintxoak jatea da. Hauek dira horietako kale batzuen izenak:Estafeta, San Anton, Zapateria eta San Nikolas.Udaletxe Plaza, Alde Zaharraren erdian dago. Iruñeko lekurik ederrenetako bat da. Santo Domingo kaletik edo Mercaderes kaletik iritsi gaitezke. Bertan, udaletxeko eraikin barrokoa dago.Yamaguchijaponiar estiloko parkean paseo lasaiak eman daitezke. Parkera erdigunetik 20 minututan oinez iritsi gaitezke. Japoniar estiloko lorategi honetan, zuhaitzak eta landareak, urmael bat, zubi bat, ur-jauzi bat, palafito bat eta geiser handi bat ikusiko ditugu.Gazteluko Plaza, turistak eta bertakoak elkartzeko leku bikaina da. Antzina bi gaztelu eraiki ziren plaza arkupedun honetan. Hortik datorkio izena. Plazaren erdian kiosko bat dago.Iruñeako festa nagusiakSanferminakdira. Mundu osoan ospetsuak dira. Sanferminak uztailaren 6tik 14ra ospatzen dira. Iruñean antzoki ezagunak daude. Adibidez,Gayarreantzokia, Escuela navarra de teatro, Civivox, Civivox Mendillorri…Ez hori bakarrik, oso ezagunak diren taberna asko ere badaude:Fitero, Sarria, Monasterio,El Marrano...Iruñean lo egiteko hotel asko daude, esaterako:Tres Reyes,La Perla, Izura-Azme, Fiteroko bainuetxea, Aloha, Pompaelo Urban Spa, Alma Pamplona, Avenida...Iruñean mugitzeko garraio desberdinak ditugu: Autobus urbanoak, Renfe-Adiftrena, Taxi Zerbitzua…Iruñeara airez iritsi gaitezke, bertan,Noaingo aireportuadago.Itsialdiaren ondorioz, Iruñeakokutsadura%49a jaitsi da. Gurutzeplazan eta Iturraman daude Iruñeko kutsadura neurgailuak.

Bilbo Euskal Herriko mendebaldean dago, Bizkaian alegia. 1.000.000 baina biztanle gehiago dira bertan. Museo asko daude. Guggenheimadibidez, oso museo famatua da, Itsasadarra itsas museoan arrainak aurkitu ditzakezu eta arte Ederretako museoan koadro asko daude.Bilbon jai gutxi daude, BilbokoAste Nagusiada bakarra abuztuaren 15etik abuztuaren 24ra arte ospatzen dena eta bertako pertsonaia nagusiaMari Jaiada.Bilbon eraikin berezi asko daude: Iberdrola dorrea, Euskalduna jauregia,Osasun Saileko egoitza, Deustuko unibertsitatea,Carlton hotela, San Mames futbol zelaia etaAlhondiga.Bilbora joaten bazara mendian asko ibiliko zara. 4 mendi daudePagasarriBilbon bertan dagoena, Egirleta, Kobeta eta Ganeta. Ibaiei dagokienez, bakarra dago.Nerbioi ibaiada. Bilbotik gertu hondartza asko daude esaterako Arrietako hondartza, Gorlizeko hondartza eta Plentziako hondartza.Bilbon klima ozeanikoa dago, hau da, urtean zehar tenperatura lasaiak daude. Neguan 7º eta udan 21ºkoa da temperaturaren batazbestekoa.Bilbon jatetxe asko daude esaterakoEtxanobe, Lasa, Serante, Casa Lleota eta Nebak jatetxea.Bilbon parke asko daude, esaterako Olabeaga edoAmezola.Bilbora iristeko mlodu asko daude metroa hartuta, autobusa edo autoa erabiliz.Horrez gain, Bilbotik gertuaireportuadago, Loiu izenekoa.Inguruko toki politak ezagutu nahi badituzu, ez galdu hauek bisitatzeko aukera: Gernika, Urdaibai, Gaztelugatxe, Erandio eta Kantabriako herri batzuetaraino garraio publikoz ala kotxez iritsi gaitezke.

Donostia Gipuzkoako hiriburua da, itsasoaren ondoan kokatuta dago, lurraldeko iparraldean.187.000 biztanle inguru daude Donostian eta 400.000 inguru ondoko herriak kontatuta.Donostiakohistoria800 urtetik gora luzatzen da, Nafarroako Antso Jakitunak 1.180. urtean izen hori jarri zionetik. Dena den, egungo Donostian eta haren inguruan baziren lehenago ere gizaki kokapenak. Gizakia orain dela 25.000 urtetik gutxienez, Donostia inguruan bizi izan da. Ametzagaina auzoa izeneko lekuan garai horretako harriak lantzeko lantegiak aurkitu dituzte. Gaur egungo hiriko alde zaharrean erromatarrak bertan egon zirela frogatzen da.Sortu zenetik, Donostik garrantzi nabarmena izan du Euskal Herriko gizarte-politikoa eta kultur bizitzan.Abuztuak 31kaleak bizitza gogorra izan du Donostia-rekin batera.1.813.eanFrantsesek zuten Donostia okupatuta, Inglesak 2 hilabete egon ziren Donostiara sartzeko ahaleginak egiten. Donostia inguratzen zuen harresian zulo bat egitea lortu zuten. Sartu zirenean, 1.000 Donostiar baino gehiago hil zituzten. Honetaz gain, hiriari sua eman zioten, 7 egunetan egon zen sutan, harresiaren barruan zeuden 600 etxe erre egin zituzten, udaletxea barne. 3.000 Donostiar baino gehiagok ihes egin behar izan zuten. Kale hori izan zen bakarra sutetik libratu zena, horregatik Abuztuak 31 izena jarri zioten.Donostiakoklimaozeanikoa da eta baita epela ere.Temperatura suabea eta atsegina egiten du gehienetan Donostian. Neguak ez dira oso hotzak, euria, ekaitza, txingorra, eta lainoak maiz agertzen badira ere.Udak askoz beroagoak dira. Itsasoaren hurbiltasunagatik hezea da. Udaberrian berriz, giro euritsua eta epela izaten da .Udazkenak haizetsuak eta euritsuak izaten dira.Bisitari batek Donostian baduzer ikusi, eraikin asko bisita bat merezi dute, besteak beste:Kursaal kongresu jauregia, eraikin modernoa Rafael Moneo arkitektoak eginda 1999.ean.Victoria Eugenia antzokia.San Vicente Eliza.Artzain ona katedrala.Konstituzio plaza.Hauetaz gain, museo hauetara bisita bat egitea erabat gomendagarria da, batez ere euria egiten baldin badu:Akuariuma.San Telmo museoa.Eureka! Zientzia museoa.Tabakalera museoa.Euskal itsas museoa.Kubo kutxa museoa.Errezola Zementu museoa.Egun bateko bisita egin nahi baldin baduzue, hemen dituzue ibilbide batzuk, zazpi puntu nabarrmentzen dituen ibilbide historikoa gomendatzen dizuegu:San Telmo museoa. Gerra zibila esplikatzen du.Salamanca paseo lekutik kursalera begira Frankismoa atxiloketa gunea.Okendo plaza. Maria Cristina Hotela. Gatazka lekua izan zen, gaur egun, suma daitezke eraikinean borrokaren aztarnak.Garibai kalea 32. Frente Popular egunkariaren garai bateko egoitza.Ijentea kalea goiko udaletxea. Okupazioko eta gudako gertaeren kontakizunak: Hildako Donostiarren omenezko eskulturaren aurrean.Elbira Zipitria kalea. Gerrako emakumeen omenez.Zuloaga plaza. San Telmo museoaren eraikina eta Fernando Sasiainen plaka. Errepresaliatuak izan zirenei aitortza, oroimen historikoaren berreskuratzea eta bisitaren amaiera.Donostia eta bere inguruan naturarekin gozatzeko aukerak ere izango dituzue:1.- Donostiako itzulia: Hiriaren inguruko Pasaia nabarmentzen da eta hiri ingurunea ezagutzen da.2.- Uliako ibilbideak: Ibilbide honetan naturan disfrutatu daiteke.3.- Urgull mendia4.- Igeldo mendia5.-Santa Klara6.-Donostiakoitzulia7.- Uliakogeo ibilbidea8.-Route 25: bizikleta9.-Turismo trekkings10.-Itsasertzeko museoen eta portuen arteko ibilbideaDonostiara baldin bazatozfestahauekin topatu zaitezke, urtarrilaren 20an San Sebastian eguna da, egun guztia danborra jotzen pasatzen dute donostiarrek. Hau da Donostiako festarik nagusiena.Abenduaren 21ean San tomas eguna da, txistorra jaten da eta inguruko baserritarren produktuekin azoka egiten da.Abuztuaren bigarren astean Aste nagusia ospatzen da. Aste nagusiansu artifizialennazioarteko lehiaketa egiten da, gauero partaide desberdin batek erakusten ditu bere suak. Herritarrek beraien botoekin irabazlea aukeratzen dute.Donostia hiri handia izanik aukera asko eskaintzen ditu erosketak egiteko edo azokak bisitatzeko.Donostian jatetxe on ugari daude, hemen duzue guk aukeratutako batzuk. Dena den aukera anitza dago.Arzaketa Akelarre (Mundu mailan ezagunak direnak)Astelena 1997Ikaitz jatetxeaZelai txikiNikolas jatetxeaLo egiteko ere aukera handia izango du bidaiariak, maila eta izar guztietakoak:LondresCataloniaMaria Cristina (Donostiako hotel inportantena)NizaArbaso boutiqueDonostia barruan mugitzeko garraio publiko asko daude (autobusak, topoa, trena eta taxiak), beraz bidaiariak erraza izango du toki batetik bestera mugitzeko.Donostiara iristeko hegazkina eta trena erabil daiteke, aireportua Hondarribin dago, Donostiatik 20 kilometrotara. Tren geltokia, berriz, hiri erdian dago.

GasteizArabako hiriburua da, eta aldi berean Euskadi edo Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua ere bada. Euskal herriko mendebaldean dago kokatuta.Gasteizen, 2020ko datuen arabera 253.996 biztanle daude.Ospakizun desberdin asko egiten direnarren,hau da nagusia:Andre Maria Zuriaren jaiak,abuztuaren 4tik 10 arte ospatzen dira. Lehen egunean, jaiei hasiera emateko, plazako balkoitik Zeledon izeneko pertsona bat jaisten da, soketatik aterki batekin helduta .Museo asko daude, adibidez: Artium museoa,los faroles museoa,Armamuseoa, Bilbat museoa, Fournier karta museoa, Arkeologia museoa eta Aire zabaleko museoa.Hainbeste urte dituen hiri bat izanik, Gasteizek antzinakoeraikin berezi asko ditu, adibidez:Santa MariaKatedrala, Harresia, Andre Maria Zuriaren Plaza eta Plaza Berria.Gasteizetik gertu Gorbeia mendia dago, baita Landa hondartza ere. Hondartza berezia da laku bat delako.Urtaroaren arabera klima asko aldatzen da; udan beroa egiten du, eta neguan hotz handia. Hiri handi bat denez,jatetxe asko ditu, adibidez: Jan Alain jatetxea, Kaskagorri jatetxea, ElPortalon eta Zabalgana.Jolas parkeak ere badaude, haien artean:ElPradoparkea,San Martin parkea,PiratenGaleoiaeta Salbura parkea.Gasteizera iristeko errepide desberdinak erabili ditzakezu, AP8, AP1 eta A1 hain zuzen ere. Alsa autobusean, trenez, hegazkinez, topoz.... Hirian bertan mugitzeko tranbia eta autobusa erabiltzeko aukera duzue.Jarraian herri polit batzuk aipatuko ditugu Gasteiztik gertu daudenak.Iparraldean: Zigaitia eta Arratzua - Ubarrundia.Ipar-mendealdean: Zuia.Ipar-ekialdean: Burrundi eta Burbu.Hegoaldean: Trebiñu.Mendebaldean: Kuartango.Hego-ekialdean: Bernedo.