Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

MARTXOAK 82021

EMAKUMEAK MUSIKA KLASIKOAN

10 EMAKUME MUSIKAGILE AHAZTUAK

Musikaren historian zehar egon dira emakume genioak, beraien lanarekin musikaren sorkuntzan pauso izugarriak eman zituztenak. Baina, nork ezagutzen ditu? Goazen emakume hauei musikan dagokien tokia ematera.

FRANCESCA CACCINI

+ info

  • 1587. urtean jaiotzen da Italian, Medici-en garaian.
  • Operak konposatzen lehenengo emakumea izan zen.
  • Bere aitak, musikagilea ere, irakatsi zion musikagintza, hizkuntza ugari hitz egiten zituen, instrumentu ezberdinak jotzen zituen eta poesia ere idazten zuen.
  • Kantu eskola bat sortu zuen

BARBARA STROZZI

  • Abeslari eta musikagile hau 1619. urtean jaio zen
  • Cantaten konposizioetan bereiztu zen. XVII. mendean Vivaldi eta Monteverdik ospe handia lortu zuten Cantaten konposizioekin baina Barbara izan zen Barrokoan Cantata gehien konposatu zituen musikagilea.

+ info

ELISABETH JACQUET DE LA GUERRE

  • Parisen jaio zen 1665. urtean, musikarien familia batean.
  • 5 urterekin Frantziako erregea zen Luis XIV.naren aurrean Klabe kontzertu bat eman zuen eta erregea liluratuta utzi zuen bere trebeziarekin.
  • Bere garaian oso famatua izan zen, Parisen kontzertuak eta klaseak ematen zituen.
  • Obra ugari idatzi zituen: Kantatak, sonatak, eta balletak.

+ info

MARIANNA MARTINES

  • Vienan jaio zen 1744. urtean.
  • Mozart, Beethoven eta Haydn musikagileekin batera estreinatu zituen bere obrak.
  • Klabe instrumentuan oso trebea, Bolognako akademia filarmonikoan onartua izan zen baina ez zen joan, garai horretan gizartearen aurrean "emakume ohoragarria"-ren izendapena galdu zezakeelako.
  • Bere sorkuntzen artean mezak, kontzertuak, sonatak, kantatak eta sinfonia bat aurkitzen ditugu.

+ info

FANNY MENDELSSOHNN

  • Alemanian jaio zen 1805. urtean.
  • 460 pieza edo gehiago idatzi zituen, gehienak pianorako, baina oso gutxi argitaratu ziren , bere aita eta anaiak emakume batek ezin zuela musika argitaratu pentsatzen zutelako.

+ info

TERESA CARREÑO

  • Venezuelan jaio zen 1853. urtean, musikagile, pianista, zuzendari eta abeslari hau.
  • 8 urterekin kontzertuak ematen hasi zen, Estatu Batuetako Abraham Lincoln lehendakariaren aurrean jo zuen eta mundu osoko bira ere egin zuen.
  • 75 bat obra idatzi zituen, bai pianorako eta koru eta orkestrarako.

+ info

AMY BEACH

  • 1867. urtean jaio zen Estatu Batuetan, Ameriketako lehenengo sinfonia idatzi zuen ume prodigio hau.
  • Urte batekin 40 abesti kantatzeko gai zen eta 4 urterekin bere lehenego konposizio musikalak egin zituen.
  • Sinfonia bat idatzi zuen , orkestrarako obra ugari, sonatak, koralak...
  • Bere Sinfonia Gaelika oso obra ederra da , baita pianorako kontzertua.

+ info

LILI BOULANGER

  • 1893. urtean jaio zen Parisen, musikazale familia batean.
  • Romako Sari ospetsua lortzen lehenengo emakumea izan zen.
  • Bere obrak kalitate handikoak dira.
  • Osasun txarra izan zuen eta 25 urterekin zendu zen.

+ info

FLORENCE BEATRICE PRICE

  • 1887. urtean jaio zen Arkansas-en.
  • Orkestrarako obra bat egin zuen lehenengo emakume musikagile afroamerikarra izan zen.
  • Blues-aren erritmoak bere obra guztietan bereizten dira.

+ info

ELISABETH MACONCHY

  • 1907. urtean jaio zen Inglaterran baina Irlandan pasa zuen bere haurtzaroa.
  • 16 urterekin "Royal Collage of Music" ospetsura joan zen eta bertan musikagile ospetsuenekin ikasten du.
  • Soka laukoterako idatzitako obrak altxorrak dira XX. mendeko musika klasikoarentzako.

+ info