Want to make creations as awesome as this one?

Bost galderari erantzun beharko diegu, egia ala gezurra den igarriz.

Transcript

egia alagezurra?

Emakume bertsolariak historian

Hasi

egia

gezurra

XIV. mendeari "Andere inprobisatzaileen mendea"ere deitu zitzaion, emakume bertsolari asko zeudelako

1/5

Halaxe izendatu zuen Esteban Garibay (1533-1599) historialariak.Hortik pentsa liteke emakumeek ahozko tradizioan mendeetan izan zuten pisua.Andere inprobisatzaileek bizitzako egoera ezberdinetan jarduten zuten:Hiletariak hildakoen alabantzan aritzen ziren. Gudu-kantuak eta eresiak egiten zituzten. Herriz herri eta plazaz plaza aritzen ziren abesten. Emakume haiengandik jaso diren bertso gehienak kantu epikoak dira (historiako gertaerak kontatzen dituztenak), edo senide maitatuen heriotza ankerrei eskeinitakoak. Horien artean aipagarriak dira Aramaioko kantua (1443) edo Lasturko Miliaren heriotzari buruzko bertsoak (XV. mende hasiera).

falso

1/5

Hurrengoa

egia

EGIA

GEZURRA

Maialen Lujanbio da bertsolarietan txapela lortu duen lehen emakumea

2/5

1869tik 1894ra, Lore Jokoak sariketan 4 emakume bertsolari lehiatu ziren, bat-batean, gizonekin batera eta 5 txapel irabazi zituzten. Bertsolari txapeldunak Maria Luixa Erdozio, Marie Hargain eta Aña Etxegarai (argazkikoa) ziren.Laugarren emakumearen izenik ez da gorde; Hondarribiko Joxepa izan zitekeela uste da.

2/5

Hurrengoa

VERDADERO

GEZURRA

egia

gezurra

Bilintx, Txirrita edo Xenpelar bezalako bertsolari ezagunek ez zuten emakumeekin bertsotan egiten bat-batean

3/5

Bilintxek Hondarribiko Joxeparekin lehiatu nahi izan zuen, entzuna zuelako emakume haren sona ("zeinak Euskalerriyan parerik etzuen").Juan Frantzisko eta Maria Luisa Xenpelar neba-arrebek elkarrekin egiten zuten bertsotan, oihal fabrikan, lanean ari ziren bitartean.Txirritak Martxelina Lopetegirekin eta Plazida Otañorekin (argazkian) izandako bertsoaldiak iritsi dira gugana.

gezurra

3/5

Hurrengoa

egia

gezurra

Lehen emakumeak ez ziren plazaz plaza ibiltzen, bertsotan

4/5

XIV. mendean hiletariak eta eresigileak herriz herri ibiltzen ziren. XIX. mendean, Lapurdiko Marie Hargain eta Aña Etxegarai, Lore Jokoetan hirutan txapeldun izateaz gain, plazaz plaza kantukide izan ziren 1880-1910 bitartean. Arrakasta handia zuten eta herri askotatik deitzen zituzten kanturako.

gezurra

4/5

Hurrengoa

egia

gezurra

Legeak debekatu egin zieten emakumeei jendaurrean abestea

5/5

1452. urtean Bizkaiko Foru Zaharrak 1000 maravediko zigorra ezartzen zien kantatzera ausartzen ziren hiletariei:35. titulua. 6. legea. "... Ordenaron, y establecían por ley, que de aquí adelante cuando quiera que alguno muere en Vizcaya [...] no sea osado de hacer llanto alguno [...] so pena de mil maravedíes."8. titulua. 1. legea. "... y sobre mujeres, que son conocidas por desvergonzadas, y revolvedoras de vecindades, y ponen coplas, y cantares a manera de libelo infamatorio (que el Fuero llama profazadas)."

5/5

Berriz hasi

egia

Historiako emakume bertsolariei buruzko informazioa