Emakume
Bertsolariak
2021eko
Martxoaren 8a
Nola parte hartu?
Azken bi urteetan, emakume kirolariak eta emakume zientzialariak ezagutzeko aukera izan genuen.
Aurtengoan emakume bertsolariak izango dira proiektu berriaren ardatz.
Emakume Bertsolariak
lehiaketa
Otsailaren 22tik martxoak 8ra bitartean emakume bertsolariak ezagutzera eta gure proiektuan parte hartzera animatu nahi zaituztegu familiako kide guztiak.
21 bertsolari ezagutzeko aukera izango dugu proiektu honekin, batzuk liburukoak eta beste batzuk erreferentziazkoak direnak bertsolaritzan.
Emakume Bertsolariak
lehiaketa
1- Emakume bertsolarien argazkiak ikusi.
2- Emakume bertsolarien fitxak aztertu.
3- Parte hartze orria bete eta kutxan sartu.
Parte hartzeko orrian, bertsolari bakoitzari zein argazki dagokion (hizkia) eta zein urtetan jaio zen jarri behar duzue.
Eskolako sarreran ere argazki eta fitxak ikusgai egongo dira.
Parte hartze orriak eskolan izango dituzue.
Irratsaioetan
pista gehiago emango ditugu, adi egon!
Emakume Bertsolariak
Martxoak 8an asmatzaile guztien artean zozketa egingo dugu
Argazkia Jaiotze urtea
Parte hartze fitxa
Argazkia Jaiotza urtea
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
1
2
3
4
5
6
Argazkia Jaiotze urtea
Izen abizenak:
Gela:
Emakume Bertsolariak
Argazkia Jaiotze urtea
19
20
21
Gogorra da gaurko eguna
borobilez markatzea
bide bat da hezkuntzatik
askatasunak lantzea
ta beste bat eguneko
zapalkuntzez ohartzea
helburua izanikan
berdintasuna sortzea
bide okerrena degu
eskuak gurutzatzea
gaur nahi dugu ostiral beltz
honi ahotsa jartzea
guztion ardura baita
gizarte hau aldatzea
Ainhoa Agirreazaldegi
(Elgeta)
1
Emakume
Bertsolariak
Iturria: Bertsoa.eus
Bejondeizula, Beñat, beste behin
gaurkoan ere koska zen.
Beste guztioi: hasi zaitezte
ni jeisterako ospatzen.
Zabiltzanei bertso eskoletan:
segi bultzaka lehengo moldetan
ari dira ta zabaltzen.
Zail da askoren txingurri lana
egun batean azaltzen
itzalpekoa ez zaigulako
hau bukatzean itzaltzen
iraun zuena bizitu dedin
gehiagorentzat bizigarri egin
segi dezagun osatzen
ta batez ere gozatzen.
Oihana Iguaran (Villabona)
2
Emakume
Bertsolariak
Iturria: Xenpelar dokumentazio zentroa
Oso dotore presatu zuten
zuentzat futbol zelaia
kopa handi bat eskuratzeko
iritsi baitzen garaia
Granadaraino animatzera
horren koadrila alaia
zuek pitzatu zenutelako
han kristalezko sabaia
zuekin oso harro gaude gu
bejondeizula, Iraia
Ane Labaka
(Lasarte-Oria)
3
Emakume
Bertsolariak
Iturria: Bertsoa.eus
Hasi aurretik pentsatu degu
bada entzule ugari
baina kamaran objetiboak
soilik jarri dira adi
halare gure onena emanez
oholtzan bi bertsolari
jaiak jai edo festarik festa
eutsi bai umoreari
eta maskaren gainetik eutsi
barneko irrifarreari
Amaia Agirre (Villabona)
4
Emakume
Bertsolariak
Iturria: Bertsoa.eus
Eli Pagola
(Hernani)
5
Emakume
Bertsolariak
Ikuslerikan ezin ikusi
kamaretatik harago
gezurrik ez det esango hemen
sentitu bainaiz arraro
baina kontuak hala izanda
ze eska leike gehiago
plaza batean elkartu nahi det
zuek denekin aurrerago
bertsolariak ze zentzu dauka
entzulerik ez badago
Iturria: Bertsoa.eus
Maddalen Arzallus (Donibane Lohizune)
6
Emakume
Bertsolariak
Begira zazu ze neska lerden
argia eta artista
eta lanen bat hasi ezkero
ez dut egiten erdizka
hortxe galai bat, hortxe zuhaitz bat
zuk nigan luzatu bista
baina ezetza emango dizut
ez banaiz protagonista
Iturria: Bertsoa.eus
Miren Artetxe (Hendaia)
7
Emakume
Bertsolariak
Bere kresal ta bere olatu
bere zipriztin ta gandu
inoiz bareegi baldin badago
edo inoiz indarrik badu
itsasoa da beti itsaso
izaera bere kargu.
Gu ere hala ibiltzen gara
gure mareen esklabu
eta gustatu ala ez gustatu
gu ere beti gara gu.
Iturria: Xenpelar dokumentazio zentroa
Maialen Lujanbio (Hernani)
8
Emakume
Bertsolariak
Buruak mila neurona eta
bakoitzak amets bana du
gizarte honek gazte batentzat
mila gozo, mila amu
ta hainbat hesi saltatzekoak
hainbat arrisku ta mamu.
Ni bertsolari hala egin naiz
eta noski ez dut damu
baina ez nintzen akaso izango
hala amestu izan banu.
Iturria: Xenpelar dokumentazio zentroa
Miren Amuriza
(Berriz)
9
Emakume
Bertsolariak
Arratsalde on! Gaurkoa lako
txapelketako pasarte
danetan gure oinpera soka
ikusezin bat dakarte
tiraz ta eutsiz lehian nork bere
eran hartu daian parte.
Niri adibidez begietara
beitzea gustetan jate
soka banaka arrastatzeak
grazirik ez dauka ba´pe
ta ez daiala inok askatu
azken tirakadara arte.
Iturria: Xenpelar dokumentazio zentroa
Nerea Ibarzabal (Markina-Xemein)
10
Emakume
Bertsolariak
Lehengo sorginek euren jakintza
ta euren ideiak zituzten
plaza erdian jende aurrean
jun ziren eurak kamusten.
Oin beste mila gauza mugatu
ta ez dizkigute uzten
azala erre eiten digute
ta sua ez dugu ikusten.
Iturria: Xenpelar dokumentazio zentroa
Alaia Martin
(Oiartzun)
11
Emakume
Bertsolariak
Maiz piramide nutrizional bat
ez al da bertso jarduna?
Oinarriko lehen elikagaia
entzulego euskalduna
gorago daude emozioak
pixkat gorago garuna
taldearen nortasuna
norberaren gaitasuna
pasioa, maitasuna
piramideak orekan dauka
bere biribiltasuna
ta nik gutiziz ase nahi nuke
punta-puntako eguna.
Iturria: Xenpelar dokumentazio zentroa
Erika Lagoma
(Lesaka)
12
Emakume
Bertsolariak
Arratsalde on, ongi etorri
berriz gabiltz harat honat
hitz joko txar bat proposatzeko
agian goizegi da bart
bildurrak bildur, sustoak susto
mingainaren puntan daukat
oholtza gainetik sortu nahi dugu
lurrikara nimiño bat
gugatik eta zuentzat
Iturria: Bertsoa.eus
Uxue Alberdi
(Elgoibar)
13
Emakume
Bertsolariak
Zirriborro bat besterik ez da
oraintxe nere psikea
ez da garbia ez da gardena
ez da batere sinplea
aukera bat zen ikasi eta
gero EGA egitea
ez naiz izango idazle txukun
ezta ere elitea
baina idazlearen funtzioa da
hazkura eragitea
Iturria: Bertsoa.eus
Oihane Perea
(Gasteiz)
14
Emakume
Bertsolariak
Larogei urte ditut
eta ataskoa
mutila tokatu da
dotore askoa
serioa aurpegiz
pixka bat guapoa
ariketak ipintzen
nolako astoa
barka zaidazu baina
ez naiz gomazkoa
Iturria: Bertsoa.eus
Onintza Enbeita (Muxika)
15
Emakume
Bertsolariak
Hartu hegazkina eta lehenengo
zeru urdinaren ederra
gauza barriak ikusi guran
ez daukat bista alperra
baina zerk emon deusten barruan
aurrera egiteko gerra
neure burua distantziatik
ikustearen plazerra
Iturria: Bertsoa.eus
Maialen Akizu
(Urretxu)
16
Emakume
Bertsolariak
“Zer egin behar dezu gaur?”
“Ez zazu jantzi txandala”
“Nahikoa da ama” sarri
esaten det berehala.
Hitz egiten dit eta askotan
gehio baleki bezala
okerrena da askotan baino
horrela izaten dala.
Iturria: Xenpelar dokumentazio zentroa
Jone Uria
(Getxo)
17
Emakume
Bertsolariak
Hemen hiru egunez
nola diren jardun
gure aberasteko
bidea demagun
has gaitezen bilatzen
biok gau ta egun
ia trapu zikinik
aurki dezakegun.
Iturria: Xenpelar dokumentazio zentroa
Maider Arregi
(Oñati)
18
Emakume
Bertsolariak
Abituallamentua
albora utzita
goruntza segitu dut
eskalatzen ti-ta
eta nere helmugan
gora iritsita
ez dut ba nik aurkitu
leihoa itxita!
Iturria: Xenpelar dokumentazio zentroa
19
Emakume
Bertsolariak
Semifinalak ezagun
semiurduri, semiahaldun
ze milagro behar dugun!
Egun honetan baldintza oro
ematen dela demagun
nahiko gogo, nahiko lagun
bertso saio eta jardun
oso bat egin dezagun.
Oihana Bartra
(Bilbo)
Iturria: Xenpelar dokumentazio zentroa
20
Emakume
Bertsolariak
Garai hartako nere ametsa
honelaxe zan betia
neurrigabeko gazi-gozoak
penak eta suertia
hoiek guztiak gainditutzeko
bazegon borondatia
ondoren erabakia
ebakuntza egitia
modu horretan haurtxo txikiak
ikusi zuen argia
ze begi urdin politak eta
arroxa ere aupegia
Inaxi Etxabe
(Zumaia)
Iturria: Eitb
21
Emakume
Bertsolariak
Nagusiak maiz esaten digu
ez garela portatzen fin
gelarik gela minutu orori
ateraz mila etekin
guztia ezin egin ta hautatzen
beharko genuke jakin
kuadroei hautsak ondo astindu
edo ta oheak egin.
Nahikari Gabilondo (Zarautz)
Iturria: Xenpelar dokumentazio zentroa
Kokatu bertsolari bakoitza bere jaiotze datan
1933
Kokatu bertsolari bakoitza bere jaiotze datan
1976
1978
1981
1992
1982
1977
1979
1984
1985
1987
1990
1991
1994
1995
Kokatu bertsolari bakoitza bere jaiotze datan
1996
Kokatu bertsolari bakoitza bere jaiotze datan
2021
Kokatu bertsolari bakoitza bere jaiotze datan
A
B
Emakume Bertsolariak
B
C
B
Emakume Bertsolariak
D
E
B
Emakume Bertsolariak
F
G
B
Emakume Bertsolariak
H
I
B
Emakume Bertsolariak
J
K
B
Emakume Bertsolariak
L
M
B
Emakume Bertsolariak
N
Ñ
B
Emakume Bertsolariak
O
P
B
Emakume Bertsolariak
Q
R
B
Emakume Bertsolariak
S
T
B
Emakume Bertsolariak
Zu zeu
bertsolari?