Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

Elikadura osasungarria eta jasangarria izateko eskubidea

HAUR HEZKUNTZAKO GOI-MAILaKO GRADUA

baliabideak

Hasi

Baliabide sorta hau haur hezkuntzako goi-mailako prestakuntza zikloetako modulu hauei lotutako ekintzetan elikadura eskubidea eta genero ikuspegidun garapen iraunkorra lantzeko aukeratuta dago.

sarrera_HAURREK ELIKADURA OSASUNGARRIA ETA JASANGARRIA IZATEKO DUTEN ESKUBIDEA

HAUR HEZKUNTZAREN DIDAKTIKA MODULUA MoDULua

HAURRAREN AUTONOMIA PERTSONALA ETA OSASUNA modulua

HAUR JOLASA ETA BERE METODOLOGIA MODULUA

GARAPEN KOGNITIBOA ETA MOTORRA MODULUA

GIZARTE TREBETASUNAK MODULUA

FAMILIEKIN LANKIDETZAN ARITZEA MODULUA

ELIKADURA ETA DIDAKTIKA Hemen emandako baliabideak honako hauetarako oinarri gisa har ditzakegu: Elikadura edo elikagaien ekoizpena eduki bezala hartzen dituzten jarduerak edo material didaktikoak diseinatzeko. Elikaduraren bitartez, koloreak eta testurak edota gure inguruarekiko edo familiekiko harremana landu ditzakegu, besteak beste. Elikadura osasungarriari eta genero ikuspegidun garapen iraunkorrari buruzko edukiak zeharkakotzea (adibidez, nork zaintzen du gure elikadura, sukaldariak ezagutzen ditugu, barazkiak ekartzen dizkiguten pertsonak ezagutzen ditugu, errezeten historia kontatzen dugu, etxean jakintza horiek nork gordetzen ditu...).

HAURRAREN AUTONOMIA PERTSONALA ETA OSASUNA Moduluaren eduki hauekin konektatuko dugu: Oinarrizko premiak zaindu. Haur-eskoletako jantokietako elikaduraren azterketa kritikoa proposa dezakegu, edota ikerketa bat, eta praktikako ikasleak hartzen dituen enpresa laguntzea. Ohiturak hartzea. Elikagai osasungarrien testurak eta zaporeak bizitzaren lehen urteetan ezagutzearen garrantzia identifikatuko dugu, eta haur hezkuntzak zentzu horretan duen garrantzia ere. Nire lehen pozoia kanpainaren txostenak eta materialak erabiliz, haurrentzako elikagaien industriari buruzko ezagutza kritikoa motibatuko dugu. Eremuak, denborak eta baliabideak antolatzea (jantokia eta gela). Noemí García nutrizionistak egindako bideo tutoriala aurkituko duzue haurren menu bidezko, jasangarri eta osasungarri bat diseinatzen ikasteko, eta horrekin zenbait ariketa praktiko garatu ahal izango dituzue. Esku-hartzea eta ebaluazioa. Elikadura eta elikadura-hezkuntza haur-eskolen ebaluazio-adierazleen funtsezko zatitzat hartu behar dira, baita familiekiko harremana ere. Hezitzaile informatu batek ondo informatu ahal izango ditu familiak, elikadura ohiturak eskolan eta etxean finkatzeko. Madrilgo Udalaren haur-eskolen sarearen elikadura-planaren azterketan aurkituko duzue eduki horien garapena.

HAUR JOLASA ETA BERE METODOLOGIA Moduluaren eduki hauekin konektatuko dugu: Dibertimendu- eta jolas-proiektuak. Eskolako jaiak eta ekitaldiak erabakigarriak dira bizi-ohitura osasungarriak sortzeko. Poztasun eta jai momentu horiek elikadura osasungarriarekin lotzeak eragina izango du haurrek janariarekin izango duten harremanean. Jolas-baliabideak. Elikadura hezkuntzaren garrantzia identifikatzen dugunean, askoz errazagoa izango da elikadura, garapen iraunkorra edo genero-ikuspegia lantzen duten jostailu eta jolas-baliabide hezigarriak sortzea. Adibidez, panpina nekazariak eskura jarriz, nekazaritza ekoizpenarekin edo eraldaketarekin zerikusia duten jolas kolaboratiboetara jolastuz edo sukaldetxoan jartzen diren elikagaiak aldatuz.

GARAPEN KOGNITIBOA ETA MOTORRA Moduluaren eduki hauekin konektatuko dugu: Gaitasun sentsorialak garatzeko jarduerak. Elikagaiei buruzko jarduerak egin ahal izango ditugu elikagai osasungarriak dastatzean sentsazio positiboak eragiteko. Haurren etorkizuneko osasunerako oso garrantzitsua da elikadura osasungarrian haien gustuak, usaimenak eta ikusmenak errefortzu positiboa izatea. Horretarako, menu osasungarriak eta jasangarriak diseinatzeko bideo tutoriala aurkituko duzu. Gaitasun motorra garatzeko jarduerak. Adinaren arabera, sukaldean laguntzeko edo mahaia jartzeko lanak sartzen joan gaitezke. Gelan elikaduraren inguruko lan kolaboratiboa garatzeak, elikadura-hezkuntza sustatzeaz gain, balioen hezkuntza eta ardura sustatzen ditu.

GIZARTE TREBETASUNAK Moduluaren eduki hauekin konektatuko dugu: Gizarte harremanak eta talde lana. Elikatzeko unea momentu soziala da. Familiartean edo lagunekin jaten dugu, baina azkeneko hamarkadetan dinamika horretatik urruntzen ari gara eta elikatzeko momentua gure burua bizirik mantentzeko tramite huts bihurtzen ari da. Haur-hezkuntzak eginkizun garrantzitsua du lotura afektibo horiek sortzeko. Horregatik, kitan dauden eskola-elikadurari buruzko albisteak eta bideoak ikustea proposatzen dugu eta elikaduran parte hartzen duten pertsona guztien artean (hezitzaileak, haurrak, sukaldariak, zuzendaritza-taldeak, familiak...) gizarte harreman osasungarriak sustatzen dituzten jarduerak diseinatzea. Adimen emozionala. Helduen artean ez da arraroa azukre, gantz ase edo gatz asko dituzten elikagaiekiko adikzioak aurkitzea eta adikzio horietako asko emozioak kudeatzeko gaitasun faltaren ondorio dira. Elikadura-emozioa lotura hori detektatzeko Miguel Angel Royoren bideoa ikus dezakezue eta eztabaidak sortu edo elikadura-ohiturak eta emozioak aztertuko dituen lanketa egin dezakezue.

FAMILIEKIN LANKIDETZAN ARITZEA Moduluaren eduki hauekin konektatuko dugu: Familiekin egiteko lanaren plangintza, esku-hartzea eta ebaluazioa. Zuen esku jartzen ditugun baliabideetatik abiatuta, elikadura hezkuntzaren arloan familiekin egin beharreko lanaren garrantzia atzeman dezakegu. Idealki, beste modulu batzuekin, hala nola Higienea eta Osasuna, Garapen Sozioafektiboa edo Adierazpena eta komunikazioa moduluekin, elkarlan bat sor dezakegu, familiekin egitekoak diren eta elikadura osasungarria, bidezkoa eta jasangarria esku-hartzearen erdigunean jartzen dituzten esku-hartzeen diseinua osatzeko. Elikadura osasungarria eta jasangarria eskubide bat da. Aurkeztutako baliabideek elikadura eskubidearen inguruan abian jarritako politika publikoak zalantzan jartzeko aukera emango digute, batez ere, kaleko, indarkeriako edo beste edozein arriskuko egoeran bizi diren haurrei dagokienez. Kasu horietan, are funtsezkoagoa da hezitzaileek elikadura osasungarria, jasangarria, eskuragarria eta bidezkoa sustatzearen garrantzia ezagut dezaten. Eskola-jantokien eginkizuna erabakigarria izan daiteke zentzu horretan, bai haurren elikadura ona bermatzeko, bai tokiko ekoizpen agroekologikoa sustatzeko.

Proposatzen dizkizuegun baliabideak hezkuntza kritikoaren hazia ‘pizteko’ pentsatuta daude honako printzipio hauen inguruan:

sarrera_HAURREK ELIKADURA OSASUNGARRIA ETA JASANGARRIA IZATEKO DUTEN ESKUBIDEa

aZTERKETA KRITIKOA ETA JAKINTZAK PARTEKATZEA

pARTE-HARTZE AKTIBOA ETA DEMOKRATIKOA ERALDAKETARAKO

BENETAKO ARAZOAK ATZEMATEA ETA INGURUNEAREKIN LOTZEA

Hezkuntza eraldatzailearen ikuspegitik, gure inguruko errealitatea eta zuzenean eragiten diguten arazoak ezagutzeak zentzua ematen die irakaskuntza-ikasketa prozesuei.

Pedagogia kritikoak jakintzen ekoizpen kolektiboa azpimarratzen du (irakasleak-ikasleak-komunitatea). Irakasleak talde-prozesuaren koordinazioa hartzen du jakintza kritikoa sortzeko.

Espiritu kritikoan eta demokrazian hezi nahi duen eskolak balio horien arabera hezi behar du eta parte-hartze aktiboa eta kritikoa eragileei protagonismoa emateko sistema bihurtu.

ikus

ikus

ikus

ikus denak

Bi baliabide hauek erabilgarriak dira gelan haurren elikadurari eta elikagaien industriaren interesei buruzko hausnarketak abian jartzeko. Daukagun denboraren arabera, bideoa gelan proiekta dezakegu edo aurkezpena edo bideoa bidali. Baliabide horiek ikusitakoan, SOLASALDI bat proposa dezakegu, edota banakako edo taldekako lanak, baina betiere partaideen artean ideiak partekatzea sustatuz.

BENETAKO ARAZOAK ATZEMATEN ETA HORIEN INGURUAN HAUSNARTZEN DUGU _

MOTIbazioa_

NOLA ANTOLATU SOLASALDI ON BAT

Jarraian ikusiko ditugun baliabideak ikerketa-lanak, taldekako lanak edo aurkezpenak garatzeko oinarri izango ditugu, ikuspegi kritiko batetik haurren elikaduraren gaur egungo egoeran sakontzen lagunduko digutenak. Metodologikoki, egokia izango da informazio hori integratzen lagunduko duten hausnarketa eta ekoizpen uneak sortzea; izan ere, horiek balioak, jokabideak eta jarrerak aldatzea eragin dezakete.

GURE INGURUKO ARAZOA EZAGUTZEN DUGU IKUSPEGI KRITIKO BATETIK_

SAKONTZEN_

EBaliabide hauek honako mezu hau transmititu nahi diete ikasleei: gauzak egiteko beste modu bat dago, haur hezkuntzako beste ikastetxe batzuetan martxan dagoena. Material hauek gure jarduerak eta, LPari begira (Lantokiko Prestakuntza), gure esku-hartzeko proposamenak ere diseinatzeko inspirazioa izango dira.

GURE INGURUNEA ALDATZEKO IDEIAK PROPOSATZEN DITUGU_

ERALDATZEN_

BALIABIDEAK_HAURREK ELIKADURA OSASUNGARRIA ETA JASANGARRIA IZATEKO DUTEN ESKUBIDEA_

Aurkezpen hau Madrilgo Pio Baroja ikastetxean egindako tailerretarako egin zen, Haur Hezkuntzako Graduko Haurraren Autonomia pertsonala eta osasuna modulurako.Luzera [18 diapositiba].

BALIABIDEAK_HAURREK ELIKADURA OSASUNGARRIA ETA JASANGARRIA IZATEKO DUTEN ESKUBIDEA

Spot hau haurtxoentzako elikagai prozesatuen salmentarako erabiltzen diren berme medikoen, etiketa nahasgarrien eta nutrizio-erakargarri iruzurtien atzean dagoen publizitate-egitura ezagutzera emateko pentsatu zen. Iraupena [01’53”].

BALIABIDEAK_HAURREK ELIKADURA OSASUNGARRIA ETA JASANGARRIA IZATEKO DUTEN ESKUBIDEA

“Mi primer veneno” (Nire lehen pozoia) txostena Bidezko Elikadurak argitaratu zuen “Dame veneno” (Emadazu pozoia) kanpainaren esparruan, haurrentzako elikagaietan “espezializatutako” industriaren iruzurrak sakon aztertzeko helburuz. Luzera [40 orrialde].

BALIABIDEAK_HAURREK ELIKADURA OSASUNGARRIA ETA JASANGARRIA IZATEKO DUTEN ESKUBIDEA

DESKARGATU BALIABIDEA

Web-mintegi honetan ikerketa taldeak eta Bidezko Elikaduraren zuzendariak haurrentzako elikagaietan “espezializatutako” industriaren estrategiak sakon aztertzen dituzte. Iraupena [01h 25’]

BALIABIDEAK_HAURREK ELIKADURA OSASUNGARRIA ETA JASANGARRIA IZATEKO DUTEN ESKUBIDEA

Ikerketa hau 2017an Madrilgo Udalarentzat argitaratu zuten Madrid Saludek eta Unibertsitate Konplutentseak.Luzera {87 orrialde]Laburpena [6 orrialde]

BALIABIDEAK_HAURREK ELIKADURA OSASUNGARRIA ETA JASANGARRIA IZATEKO DUTEN ESKUBIDEA

DESKARGATU BALIABIDEA

Miguel Angel Royok elikagaien industriari eta osasun publikoari buruz egindako hitzaldi hau Bidezko Elikadurako eta Unibertsitate Konplutentseko zenbait boluntariok antolatutako jardunaldietan izan zen. Iraupena [01h 01’].

BALIABIDIEAK_HAURREK ELIKADURA OSASUNGARRIA ETA JASANGARRIA IZATEKO DUTEN ESKUBIDEA

Prestakuntza-modulu hau Aragoiko Familia-eskolaren esparruan egin zen. Hura Justizia Alimentariaren programa bat da, familiek elikadura osasungarri, bidezko eta jasangarria izan dezaten bilatzen duena. Iraupena [01h 10’]

BALIABIDEAK_HAURREK ELIKADURA OSASUNGARRIA ETA JASANGARRIA IZATEKO DUTEN ESKUBIDEA

Albiste honek elikagaien industriak haurren obesitatean duen eragina aztertzen du, eskaintzen dituen produktuetatik eta autoerregulazio-akordioetatik hasi eta herritarrei igortzen dizkien mezuetaraino.

BALIABIDEAK_DAURREK ELIKADURA OSASUNGARRIA ETA JASANGARRIA IZATEKO DUTEN ESKUBIDEA

Bideo honetan Vitoria-Gasteizko Udalak Udal Haur-eskolen Sarean kalitatezko produktu jasangarri, ekologiko, sasoiko eta freskoz osatutako menuak eskaintzeko sortu duen ekimenari buruzko informazioa ematen da. Iraupena [12’32”]

BALIABIDEAK_HAURREK ELIKADURA OSASUNGARRIA ETA JASANGARRIA IZATEKO DUTEN ESKUBIDEA

GEHIAGO JAKITEKO_HAURREK ELIKADURA OSASUNGARRIA ETA JASANGARRIA IZATEKO DUTEN ESKUBIDEA

Cadenas globales de cuidados. Artículo sobre el papel de las mujeres en los trabajos y tareas de cuidados.

Catálogo de proveedorxs ecológicos y de proximidad CAM para las Escuelas Infantiles para la Red Municipal del Ayuntamiento de Madrid.

Eskola-jantokiak EAEn. Nolakoan diren eta nolakoak izan litezkeen: elikaduraren kalitatea, hezkuntza-potentziala eta ingurunearekin duen lotura (Bidezko Elikadura-EHIGE)

Erosketa Publiko Arduratsurako lau Gida Praktiko, REAS Euskadiren eskutik.

Gure platera, gure aukera eskola-jangela osasungarriago, hurbilago, bidezkoago eta hezitzaileagoaren alde.