Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

2. NON EGIN ETA ZELAN

Hezkuntzako orrialdean argitaratuko dira, lekualdatze lehiaketako data eta argibideak. Bertan azalpen desberdinak agertuko dira. Hezigune orrialdean bakoitzaren erabiltzailea eta pasahitza sartu ondoren, ondorengo pausoak jarraitu behar dira:

  • Lekualdatze-lehiaketa sakatu.
  • Argitaratzen diren albiste guztiak hemen agertzen dira. Onartzeko argibidea sakatu.
  • Ondorengo orrialdeetan norberaren datuak agertzen dira. Praktiketako funtzionarioa bazara, “praktiketako funtzionarioak” jartzen duen aukera jarri behar da, karrerako funtzionarioa bazara baina destino finkorik gabe, ”inoiz behin betiko destinoa lortu ez duen behin behineko langile izateagatik” aukera eta destino finkoa baduzu, “behin betiko destinoa” aukera.
  • Orrialde berean, aukera desberdinak daude, eskualdeka egiteko aukera,bikotearekin batera egiteko aukera,...
  • Aukeraketa kode bitartez egiten da eta lehentasunen arabera. Kontuan izan gutxienez lehentasunezko herrialde bat aukeratu behar duzuela azken orrian. Bete ezean praktiketan ari zareten herrialdea hartuko da kontutan. Hau da, lurralde horretan ofizioz plaza bat esleitu ahal dizute ezarritako hurrenkeraren arabera.Goian azaldutakoa kontuan izanik, komenigarria ikusten dugu aukeraturiko lurraldean dauden plaza edo herri guztiak zuen eskabidean jasotzea,sorpresak ekiditeko.
  • Praktiketan zaudeten herrialdea aldatzeko, azken orrian izango duzue aukera. Hau da, demagun Araban zaudetela lanean, eta Gipuzkoa aukeratu nahi baduzue lehentasunezko herrialde bezala, azken orri honetan lehenengo aukeran Gipuzkoa bakarrik jarri behar duzue. Modu horretan, ofizioz Gipuzkoan bakarrik esleitu ahalko dizuete plaza bat.

LEKUALDATZE-LEHIAKETA

1. EPEAK

Lekualdatze-lehiaketa faseko epeak:

  • Azaroaren 15etik abenduaren 1era bitartean zabaltzen da, eta bertan aukeraketa edo egin beharreko aldaketak egiten dira (ikasketa berriak gehitu, probintzia aldaketa,...).
  • Hutsik egongo diren plazen argitalpena aterako da, hala ere, gogoratu plaza hutsak jendearen aldaketen arabera aldatu daitezkeela.
  • Apirila aldera behin-behineko emaitzak agertzen dira (Erreklamazio epea zabaltzen da). Momentu honetatik aurrera karrerako funtzionarioek esleitu zaien plazari uko egiteko aukera zabaltzen da.
  • Maiatza amaieran behin betiko emaitzak argitaratzen dira.
Merezimenduak entregatzeko aurten modu bakarra dago:
  • ONLINE bidez, hezigune plataforma berrian: https://hezigunea.euskadi.eus/eu/inicio
Parte hartzeko modalitateak: https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/langile_d_ct_maestros_as/eu_def/adjuntos/ct_2021_2022_maestr_modalidades_de_participacion_y_supuestos_e.pdf

3. PRAKTIKETAKO FUNTZIONARIOAK

Praktikaldian urte bete egin behar da, hau gaindituz gero karrerako funtzionario izaera lortzen delarik.Praktikaldi garaian zauden ikastetxeko ikuskariak, ikastetxeko zuzendaritzarekin batera tutore bat esleituko dizu. Ikuskaria eta zure tutorea izango dira praktikaldia ebaluatuko dutenak.Praktikaldiko urtean lekualdatze lehiaketan parte hartzera behartua zaude aurreko atalean azaldutako pausuak jarraituz. Emaitzak behin betikoak direnean bi aukera izango dituzu: 1. Plaza bat jabetzan esleituz gero;Plaza horretan egon beharra dago bi urtez. ✔ Epe hori pasatu eta gero, borondatez lekualdatzean parte hartu ahal da, bakoitzak dituen titulazio edo espezialitate guztietan, eta aukeratzen diren plaza horiek bakarrik esleitu daitezke. 2.Plazarik esleitu ezean; ✔ Urtero beharturik egongo zarete lekualdatzean parte hartzera, oposaketetan plaza lortu duzuen espezialitatean. ✔ Bitartean, erreferentziazko ikastetxea, praktiketan zaudetena izango da. ✔ Erreferentziazko ikastetxeari eta probintziari uko egiteko, bi urte igaro behar dira erreferentziazko tokian.

4. KARRERAKO FUNTZIONARIOA

Behin karrerako funtzionario izaera daukazula, bi egoeratan aurkitu zaitezke:

  1. Behin betiko plazarik gabe: kasu honetan urtero lekualdatze lehiaketan parte hartzera behartuta egongo zara, behin betiko plaza bat esleitu arte.
  1. Behin betiko plazarekin: Egoera honetan gutxienez 2 urtez ikastetxe berdinean egon behar zara. Lekualdatze lehiaketan parte hartzera ez zara behartuta egongo, borondatezkoa izango da. Borondatez egin eta esleitu dizuten plazari uko egiteko aukera dago nahi beste aldiz.

5. PUNTUAZIOAK

Praktikaldiko urtean lehen aipatu bezala ez duzu punturik izango, zure oposaketa notaren arabera zerrendatuta egongo baitzara. Karrerako funtzionarioen kasuan puntuazioa 6 zatitan banatzen da:

  • Antzinatasuna: Kasu honetan ikastetxean egindako urte bakoitzeko puntuak agertzen dira, 3. urtetik aurrera gehitu egiten dira (Behin behineko plaza bat daukatenak beti puntuazio bera jasoko dute).
URTEAK BEHIN BETIKO PLAZA BEHIN BEHINEKO PLAZA 1 2puntu 2 puntu 2 2 puntu 2 puntu 3 4 puntu 2 puntu 4 6 puntu 2 puntu 5 6 puntu 2 puntu 6 6 puntu 2 puntu
  • Katedradunen kidegokoa izatea: Katedraduna izateagatik puntu kopuru bat jasotzen da.
  • Merezimendu akademikoak: Titulazio desberdinak puntuatzen dira (Tituluek desberdin puntuatzen dute izaeraren arabera).(10 puntu gehienez )
● Doktoregoa, gradu ondokoak eta aparteko sariak ● Unibertsitateko bestelako titulazioak ○ Gradua ○ Lehen Zikloak ○ Bigarren Zikloak ● Hizkuntza eskola, musika eta dantza…
  • Zuzendaritza-karguak eta beste funtzio batzuk bete izana: Ikastetxean zuzendaritzako karguak edo beste mota bateko ardurak izatearren puntu jakin batzuk eskuratzen dira.(20 puntu gehienez)
● Zuzendaria (ofizioz) ● Zuzendaritzan (ofizioz) ● Beste funtzioak (5 puntu gehienez) ○ Praktiketan dauden ikasleen tutore izatea ○ LH eta HH koordinatzailea ○ Bigarren Hezkuntzan: mintegi burua
  • Prestakuntza eta hobekuntza: Egindako ikastaroengatik ematen diren puntuak.(10 puntu gehienez)
● Gainditutako formakuntza jarduerak (6 puntu) ● Emandako formakuntza jarduerak (3 puntu) ● Beste espezialitateak (puntu 1)
  • Beste merezimendu batzuk.(15 puntu gehienez)
● Argitalpenak ● Ikerketa edo berrikuntzako sariak ● Meritu artistiko edo literarioak ● Hezkuntza administrazioko lanpostuak ● LEP-en epaimahaikidea ● Gradu edo Masterreko praktiken tutorea ● PLO-ko plazetara joatea PL1 edo PL2 izanda Merezimenduak entregatzeko aurten 2 modu daude:
  • ONLINE bidez, irakaslegune plataforma berrian: https://irakaslegunea.euskadi.eus/es/
  • (Ordua eskatuta lurralde ordezkaritzan)
Araba: arretahzaraba@euskadi.eus Bizkaia: arretahzbizkaia@euskadi.eus Gipuzkoa: arretahzgipuzkoa@euskadi.eus

6. ATXIKIPENAK ETA KIDEGO EZBERDINAK ZABALTZEA

ATXIKIPENAK Lekualdatze-lehiaketa baino arinago, ikastetxe bakoitzean, espezialitate aldaketa egiteko aukera eskaintzen da, beti ere aldatu nahi den kidego horretako titulazioa eta ikastetxean hautatu nahi den espezilitatean lekua izanda. Atxikipenetan parte hartzeko ikastetxean 5 urteko antzinatasuna izan behar da. KIDEGO EZBERDINAK ZABALTZEA Behin oposaketak ateratako kidegoan behin betiko plazan bi urte pasa ondoren, beste kidego batzuetara aldatu daiteke aukera, kidego horretako habilitazioa izanez gero beti ere. https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/langile_d_especialid_habilita/eu_def/adjuntos/habilitaciones/Especialidades_Eskaera-orria.pdf ( Papera, Lurralde ordezkaritzetan entregatu behar da).

7. UKO EGITE ETA KARRERAKO FUNTZIONARIOEN BAIMENAK

  • Behin betiko plazarik ez duenak, ezin izango dio egokitzen zaion plazari uko egin. Aldiz, behin betiko plaza duenak, beste plazaren bat egokituz gero, honi uko egiteko aukera dauka.
  • Karrerako funtzionario izaera 5 urtez izaten duzuenean, borondatezko lan utzialdia eskatzeko baimena izango duzue. Baimen hau hartzekotan 2 urtekoa izango da gutxienez.
https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/langile_d_excedencias_serv_esp/es_def/adjuntos/excedencia_voluntaria.pdf
  • 60 urtetik gorakoek bere zuzeneko jardunaldia 1/3 batean murrizteko aukera daukate.(61.1 art.)
https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/langile_d_permisos/es_def/adjuntos/permiso_reduccion_jornada_art61_4.pdf
  • Lanaldia murrizteko aukera,(herena edo erdia) inongo arrazoirik izan gabe. Aukera hau urte betez eskatu ahalko da bakarrik, eta 3 urte pasatu beharko dira berriro eskatzeko. (61.4 artikulua)
https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/langile_d_permisos/es_def/adjuntos/permiso_reduccion_jornada_art61_4.pdf
  • Ordaindu gabeko baimena eskatu daiteke, ikasturte osorako edo 6 hilabeterako. 6 hilabete izatekotan modu honetara hartu beharko litzateke:
            • Abuztutik urtarrilera
            • Otsailetik uztailera
Ezin da beste jardun ordaindurik egin. 5 urterik behin eskatu daiteke. (59. artikulua) https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/langile_d_permisos/es_def/adjuntos/permiso_no_retribuido.pdf Partzialki ordaindutako baimena (urte sabatikoa). Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidego guztietako funtzionarioa. Lau urtez lan egin eta bosgarren urtea libre izaten da.5 urte horietan ordainsariaren %84 jasoko da.(61.4 artikulua) https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/langile_d_permisos/es_def/adjuntos/permiso_anio_sabatico.pdf

8. ZALANTZA OROKORRAK

OHIKO GALDERAK

  • Noiz izaten dira estatu mailako lekualdatze lehiaketak?
Estatu mailako lekualdatze lehiaketak 2 urterik behin izaten dira, 2020an izango dira azkenak, beraz hurrengoak 2022an izango lirateke.
  • Zer eta noiz dira izaera bereziko lekualdatze lehiaketak?
Izaera bereziko lekualdatze lehiaketetan, ezaugarri espezifikoak dituzten plazak esleitzen dira, berritzegunekoak, hospitaletakoak, ikus-entzumen arazoak dituzten ikasleekin egotekoak,... Hauetan parte hartzeko ezaugarri bereziko tituloak edo ikastaroak direla ziurtatu behar da. Askotan lekualdatze-lehiaketa arruntak baino beranduago irtetzen dira. Karrerako funtzionarioek aukera daukate lekualdatze arruntetan parte hartzeko eta baita izaera berezikoetan ere, eta bi esleipen ezberdin izanez gero bietatik bat aukeratzekoa.
  • Zer interesatzen zait egitea plaza gutxiago dauden probintzia edo zonalde batean bizi banaiz?
Bizkaitar edo Gipuzkoar askoren galdera izaten da hau; izan ere, probintzia hauetan aukera gutxiago egoten da behin betiko plaza bat emateko, eta askotan urteak egoten da jendea behin behineko plaza batekin. Bakoitzaren erabakia da nola jokatu egoera honetan, beti ere kontutan hartuz, Araban aukera gehiago egoten dela behin betiko plaza bat azkarrago emateko. Hortaz puntuazioko atalean azaltzen den bezala, behin behineko edo behin betiko plaza batean ez da berdin puntuatzen 3. urtetik aurrera. Hortaz kalkuluak egin eta bakoitzaren egoera aztertu beharko litzateke.
  • Zergatik esleitu didate eskatu ez dudan lurraldean edo nahi ez nuen plaza bat?
Askotan praktikaldi garaian edo gero geratzen den egoera bat da hau. Non eta zelan egin atalean, pausoz-pauso azaltzen da nola egin behar diren lekualdatze lehiaketako aukeraketak, eta bertako azken orrialdean, jende askori gertatzen zaio ahaztu egiten duela probintzien lehentasuna jartzea. Horrek suposatzen du praktikaldia egin behar duen batek edo hau egina duenak, berak jarritako aukera guztiak beteta badaude, plataformak ofizioz esleitu diezaiokela azken lana egin duen lurraldean plazaren bat (beti ere ez badu lehentasunezko lurraldea aldatu).

  • DEIALDIA

  • DEIALDIA

  • MEREZIMENDUAK AURKEZTEKO PAPERA

9. KONTAKTUAK

LABetik jakitun gara lekualdatze lehiaketek sortzen duten urduritasun eta zalantzekin. Beraz, hau guztia argitze aldera bilera telematikoak, eskoletara bisitak edo beste bilera modu batzuk egiteko prest gaude. Bestela ere behean gurekin edozein zalantza argitzeko kontaktuak eskuragarri uzten dizkizuegu. KONTAKTUAK

  • GIPUZKOA:
    • irakaskuntzagipuzkoa@lab.eus
  • BIZKAIA:
    • irakaskuntzabizkaia@lab.eus
  • ARABA:
    • irakaskuntzaaraba@lab.eus