Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

EUSKARA KIROLKIDE

Proiektu honen aurrekaria da D ereduko kirola ikerketa-ekintza. http://soziolinguistika.eus/deredukokirola

Proiektuaren gakoak

Bi denboraldi

Ikerketa eta esku-hartzea

Tresna praktikoak

Kirola estrategikoa

Klubak babesgune

Nola?

Protagonisten ahotsa

Ikerketa eta esku-hartzea uztartzen dituen proiektua da. Horrela, ikerlariak ez dira soilik beraien intereseko datuak jasotzera mugatuko; aitzitik, aztergai diren klubetan euskararen presentzia areagotu dadin proposatuko dira hainbat jarduera. Funtsean, honako tresna hauetako batzuk erabiliko dira: galdetegiak, elkarrizketak, behaketak, talde-eztabaidak...

Euskararen biziberritze-prozesurako, estrategikotzat jotzen da haurrek eta gazteek eskolatik kanpo euskara erabiltzeko gune erosoak sortzea. Haurren eta gazteen aisialdian kirolak presentzia handia duenez gero, garrantzitsua da kirolaren eremuan urrats esanguratsuak ematea.

Mahai-gainean dago, euskararen eta gaztetxoen begiradatik, kirola birdefinitzeko beharra; hau da, kirolaren izaera hobeto ezagutzea komeni da, hizkuntzaren biziberritzerako, bertan garatu nahi den estrategia definitzeko. Gure xedea da kirol klubak euskararentzako babesgune izatea.

Zertaz dihardugu, ordea, kluba euskararentzako babesgune izan behar duela esatean?

  • Klubek zein neurri zehatz har ditzakete norabide horretan?
  • Zein aukera daude klubetan neurri horiek aplikatzeko? eta zein oztopo?
Galdera horiek erantzun nahi ditu "Euskara Kirolkide" proiektuak.

Klubak euskararentzako babesgune izateko neurriak identifikatzeaz gain, horiek martxan jartzeko tresna praktikoak irudikatu nahi ditugu, erraztasunak eskaintze aldera. Alegia, kirol-taldeei, entrenatzaileei edo zuzendaritza-taldeei zuzenduriko euskarriak sortu nahi dira, klubean euskararen presentzia aregotu dadin.

2020-2021 eta 2021-2022 denboralditan zehar garatuko da proiektua kirol klubetan, baina ahalik eta denbora gutxien kentzen ahaleginduko gara. Interbentzio puntualak izango dira, aldez aurretik adostuak, eta beti saiatuko gara ahalik eta gutxien molestatzen eta klubetako ohiturak, pautak... errespetatzen.

Klubak euskararentzako babesgune izateko, funtsezkotzat dugu bertako protagonisten ahotsak jasotzea. Entrenatzaileek, zuzendaritza-taldeko kideek, kudeatzaileek (langile nahiz bolondresek), jokalariek, gurasoek... zeresan handia dute horretan.