Want to make creations as awesome as this one?

More creations to inspire you

Transcript

Krokodiloa: Eta eskerrak! Ezusteko galanta hartuko genuke, Arga ibaian krokodilo bat ikusiko bagenu! Ez dugu halako narrastirik gure lurretan.

Basahatea (arra): BERTAKOA da, eta ohikoa, gure ibai, aintzira eta urtegietan. Jendearekin ohituta dago, eta batzuetan, urmaelak edo errekak dituzten parke eta lorategietan bizitzera ere animatzen dira.

Tximeleta: Ibai Parkean, BERTAKOAK diren tximeleta-espezie asko daude. Intsektu hauek gustatzen bazaizkizu, Iruñeko eguneko tximeletak ezagutu ahal izango dituzu hemen: https://core.ac.uk/download/pdf/83577944.pdf

Burruntzia: Animalia eder hauek Ibai Parkean bizi dira. Gure parkeko burruntziei eta txitxi-burruntziei buruz gehiago jakin nahi baduzu, hona hemen lotura bat: https://youtu.be/uWj8aU_T_XA

Kameleoia: Hau pena, ez duzu kameleoirik aurkituko Ibai Parkean! Nahiz eta BERTAKOA den Iberiar penintsulan, hegoaldera joan beharko duzu bere habitat naturalean aurkitzeko.

Basahatea (emea): BERTAKOA da, eta ohikoa, gure ibai, aintzira eta urtegietan. Jendearekin ohituta dago, eta batzuetan, urmaelak edo errekak dituzten parke eta lorategietan bizitzera ere animatzen dira.

Guakamaioa: Ez dira BERTAKOAK edo AUTOKTONOAK, hau da, ez dira berez bizi Ibai Parkean. Ez da ESPEZIE INBADITZAILEA, nahiz eta bere ahaide bat, Psittacula krameri izenekoa, baden (bilatu Interneten nolakoa den, ezagutzen ikasteko eta behatu ea badagoen halakorik zure herriko parke eta lorategietan).

Martin arrantzalea: Hauek bai bizi direla Ibai Parkean! Pazientzia handikoa eta behatzailea bazara, adarretan ikusiko duzu, uraren gainean, murgiltzeko eta arrantzatzeko une egokiaren zain.

Igel berdea: Igelekin partekatzen dugu Ibai Parkea. Anfibioak eta narrastiak interesatzen bazaizkizu, eta herpetologoa izan nahi baduzu (hau izena!!), kontsultatu argitalpen interesgarri hau: https://www.pamplona.es/sites/default/files/2019-02/documento%20reptiles_0.pdf

Katamotza: Gure lurretan ez duzu halakorik aurkituko. Felido hau oso mediterranearra da eta, nagusiki, Andaluzian bizi da (Doñana, Andujar, Cardeña, Montoro…).

Igaraba: Ibai Parkean igarabak bizitzeko zortea dugu. Zortea, animalia dotoreak eta ederrak direlako, baina, batez ere, gure ibaietako uraren kalitatea ona dela adierazten dutelako.

Kaktusa: Ibai Parkeko hezetasunarekin… ezinezkoa! Kaktusak basamortu-giroetakoak dira. Espezie ALOKTONOA da Iberiar penintsulan.

Ezpata-belar dilindaria: Ibai Parkean bizi da eta urmaeletako lezkadietan, ibaien urlo eta ertzetan… Erraza izaten da identifikatzea, “puru” tipikoengatik, landare honen fruituak.

Nenufarra: Ez da Ibai Parkeko espeziea, eta, izan ere, ESPEZIE ALOKTONO INBADITZAILEA izatera hel daiteke https://www.miteco.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/nymphaeamexicanazucc_tcm30-439704.pdf