Want to make creations as awesome as this one?

More creations to inspire you

Transcript

Krokodiloa: Erdi-urtarra da narrasti hau, tamaina handikoa eta eskualde tropikaletan bizi da, Afrikan, Asian, Ameriketan eta Australian.

Basahatea (arra): Beharbada, ezagunena izango da ahate guztien artean. Tenperatura epeleko eremuetan bizi da Europan, Ipar Amerikan, Afrikaren iparraldean eta Asian. Arren lumak oso koloretsuak eta ikusgarriak izaten dira, eta emeak erakartzeko erabiltzen dituzte.

Tximeleta: Intsektuen artean, bigarren ordena ugariena da. Landareen eta laboreen polinizatzaile-eginkizuna betetzen dute espezie askok.

Burruntzia: Beren habitat naturala aintziren, putzuen, ibaien eta lur zingiratsuen inguruetan egoten da. Harrapakari baliotsuak izaten dira, eulien eta eltxoen populazioak kontrolatzen baitituzte. Beren ezaugarriak dira begi handiak izatea, abdomen edo sabelalde luzarana eta hego gardenak, bildu ezin dituztenak.

Kameleoia: Kameleoien espezie gehienak Afrikan bizi dira. Egoeraren arabera kolorez aldatzeko daukaten gaitasunarengatik, beren mihiarengatik eta begiengatik dira ezagunak, begi bakoitza bere kasa mugitzeko gai baitira.

Basahatea (emea): Beharbada, ezagunena izango da ahate guztien artean. Tenperatura epeleko eremuetan bizi da Europan, Ipar Amerikan, Afrikaren iparraldean eta Asian. Arretan ez bezala, emeen lumen koloreak itzaliagoak eta arreagoak izaten dira; izan ere, arrautzak inkubatzen aritzen emeak eta kamuflatu egin behar dute.

Guakamaioa: Guakamaioak eta loroak Ameriketan, Afrikan, Asian eta Ozeanian bizi dira. Beren ezaugarriak dira moko kurbatua izatea, lumak kolore bizietakoak eta burezurreko gaitasun handia. Hartara, oso azkarrak dira: ikasteko gaitasuna oso garatuta dute, eta hitzak errepikatzen ere ikas dezakete.

Martin arrantzalea: Europako, Afrikaren iparraldeko eta Asiaren zati handi bateko aintziretan eta ibaietan bizi dira. Beren lumak ikusgarriak izaten dira: bizkarraldean, buruan eta hegoetan urdin turkesak izaten dira, eta hanketan, laranjak edo gorriak.

Igel berdea: Igel hau Iberiar penintsulakoa eta Balear uharteetakoa da. Bere ezaugarriak hauek dira: begi-nini horizontal obalatua izatea, tinpanoa oso agerian eta ikusgai edukitzea, eta azala ia lisoa izatea (apoek ez bezala). Koloreari dagokionez, berdearen eta arrearen artekoa izaten da, batzuetan orban ilunak izaten ditu eta sarritan zerrenda argiago bat izaten du bizkarraldean.

Katamotza: Gehienbat basoetan bizi den animalia da. Katamotz iberiarra mediterranear basoetan bizi da. Galzorian dagoen felido-espeziea da. Arre gorrixka izaten da, eta orban beltzak izaten ditu. Bere belarriak oso ezaugarriak izaten dira: punta-forma dute amaieran eta ile-mototsa (pintzelak).

Igaraba: Beren habitat gogokoena ibaien ertzak izaten dira, basoak, landaredi trinkoak edo harrizko paretak dituztenak inguruan. Hondo harritsuak dituzten ur gardenak gustatzen zaizkie. Beren gorputza handia eta laua da. Ilea, berriz, lodia eta iragazgaitza. Karramarroak, arrainak, karraskari txikiak… jaten dituzte.