Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

1

2

3

4

5

ESKOLARAKO ITZULERA...

6

...COVID GARAIAN

EGITEKOA: Lauaizetako ikaslea eta gaztea zaren aldetik, Covid garaian eskolako itzulerak zugan eragin dituen iritziak zabaldu eta egoera salatu hedabideetan, idatziz zein ahoz.

1. IRAKURRI AURRETIK HAUSNARTZEKO GALDERAK: - Nola bizi izan dituzu azken hilabete hauek? - Gazte izateagatik seinalatua sentitu al zara Covid garai honetan? - Nola bizi izan dute zure ingurukoek? - Espero bezalakoa izan al da eskolaratzea? - Baduzu salatu nahiko zenukeen ezer?

2. IDATZIZKO EREDUA. Testua irakurri. Iritzi-testu hau Gasteizko 17 urteko mutil batek Berria egunkarira bidalitakoa da, abuztuaren 22an: Gaztea naiz, eta zera diot IRAKURRI ONDOREN - Identifikatua sentitu zara haren hitzekin? Zerekin? - Bada alderdiren bat ados ez zauden? - Zer gehituko zenioke testuari?

3. AHOZKO EREDUA Ondoan duzuen audioa Euskadi Irratiko Faktoria saiotik jasoa da, irailaren 8an. Eskolaren bateko arduradun batek bere iritzia emango du eskolarako itzuleraren inguruan. Entzun ondoren erantzun: - Ados zaude hark dioenarekin? Zerekin? - Bada alderdiren bat ados ez zaudena?

4. IDEIA-JASA ZER SALATU nahi dut/dugu? Egin dezagun zerrenda arbelean, elkarrekin: - Lehen egunean lagunak besarkatu eta ukitu ezin izatea gogorra egin zait. - - - - -

5. AHOZKO TESTUA: Ikasle bakoitzak audio-mezu bat grabatu beharko du, Genially aplikazioaren bidez, Covid garaiko eskolarako itzulera salatzeko. Jarraitu beharreko pausuak: 1. Nork bere burua aurkeztu (izena, hiria, eskola, maila) 2. Salatu nahi duzun ideia azaldu, zehatz eta adibideak jarriz. 3. Erantzukizuna eskatu dagokionari.

6. IDATZIZKO TESTUA: Ikasle bakoitzak iritzi-artikulu bat idatzi beharko du, hedabideren batean zabaltzeko, Covid garaiko eskolarako itzulera salatzeko helburuarekin.

Ikasleen audio-mezuak

Í

Audioa nola grabatu

NOLA GRABATU AUDIOA GENIALLY-N 1. Ezkerreko zutabean "insertar" aukeratu. 2. "Audioa grabatu" dagoen tokian mikrofono baten ikurra dago. Bertan sakatu grabatzen hasteko. 3. Amaitutakoan (10 minutu gehienez) grabazioa bera agertuko da pantailan. 4. Grabazioa aukeratu eta eskatutako diapositiban "itsatsi".

Irratiko korteak

Naiz irratiko erreportajea

Faktoriako elkarrizketa

Ikasleen iritzi-testuak

Eta gero, zer?

Pentsamenduak

Institutura buelta

Noraino iritsiko gara?

PENTSAMENDUAK Donostian, 2020ko urrian 99 egunez etxean konfinatuta egon eta gero, pentsatzeko denbora izan dut; horregatik hau idaztea erabaki dut. Covid-19 a. Asko entzun da izen hau azken urtean, izan ere, gure bizitza aldatu du. Argi dago komunikazio falta handia egon dela hilabete hauetan, nahiz eta egunero Fernando Simonek egoerari buruzko hizketaldia eman. Gehienbat Hezkuntza sistemarekin izan da komunikazio falta handia. Ikastetxeek ez zekiten nola jokatu 2020-202. kurtsoan zehar: klaseak online, gelan zenbat pertsona egon, musukoak erabili edo ez, protokoloak... Hori dena airean zegoen eta “goitik” ez zieten erantzunik ematen. Iraila iritsi zenean, eskola garaia iristen ari zela ohartu, eta orduan kezkatu ziren haur eta gazteetaz. Beranduegi. Arauak martxan jarri zirenenan gutxi gorabehera moldatu behar izan ginen (bai ikasle bai irakasle) “goikoek” emandako presakako protokoloei. Arauak argiak ziren, baina praktikan, ez zuten ia ezertarako balio. Irakasleek ezjakintasunean jokatu dute, eta ahal izan duten moduan eraman dute egoera. “Goikoek” irakasleei ahuntzak egotzi dizkiete. Era berean bai lanerako eta bai ikasteko baldintzak oso zailak dira. Orain arte Hezkuntzak talde-lana asko bultzatu du eta bat-batean lan guztiak banakakoak izatea oso arraroa da, ez duzu lagunik ondoan laguntzeko edo irakasleak ezin dira hainbeste egon ikasleen inguruan. Denok esaten dugu egoera berri honek ustekabean hartu gaituela, eta egia da, baina izurri beltzean eta 1918ko gripean gauza asko ikasi zirela ematen zuen, eta hori ez da isladatu pandemia honetan. XXI. mendean eta dagoen teknologiarekin ezin izan dugu COVID-19a gelditu. Hemen pertsona bakoitzaren jokabidea garrantzitsua da, baina, nire ustez, politikak asko oztopatu du egoera honen hobekuntza.

Eta gu, zer? 2020ko urriaren 5a Udara desberdinaren ostean ikasturtea hasi behar genuen, baina ez genekien ezer berari buruz. Ikasturtea hasi eta egongo zen egoerari buruz oraindik ez genekien ezer. Dena guri ezer kontsultatu gabe antolatua izan da eta hala ere, ez digute esan nolakoa izango den egunean zazpi orduz egongo garen lekua. Komunikazio falta ikaragarria egon da gobernu, ikasle eta irakasleen artean. Ez digute gure iritzia zein den galdetu; gutxienez nola antolatu galdetu baligute, ideia onak aterako ziratekeela pentsatzen dut. Adibidez, musukoa sei orduz jarrita ez edukitzeko irtenbideak, geletan distantzia mantentzeko irtenbideak, jolasgaraiko leku aproposago bat edukitzeko irtenbideak eta gauza askoz gehiagorako proposamenak egongo lirateke. Honetaz gain, kalean bakarrik 10 pertsona elkartu gaitezke, baina gelan 20. Tabernetan arratsalde osoa eman dezakegu kontsumitzen musukorik gabe, baina eskolan sei orduz musukoarekin egon behar gara gure arnasa arnasten. Alabaina, gauzak gaizki joatearen errudunak gazteak gara, ez egorea gaizki antolatu duen gobernuarena. Azken finean, bakarrik nahi dutenerako kontuan hartzen gaituztela sentitzen dut. Gure egunerokoa nola izatea ez digute galdetu, baina gero ezbehar bat gertatzean errua guk daukagula diote. Ez zait batere bidezkoa iruditzen, eta hau ikusiarazi egin beharko litzatekeela uste dut.

NORAINO IRITSIKO GARA Uda nahiko arraroa pasa ondoren (baina azkenean ez hain txarra), errutinara bueltatzeko ordua zen. Eta eskolako lehen eguna iritsi zen. Takilak desagertuta zeuden, mahaiak banatuta, maila bakoitzak bere sarrera eta bere sartzeko ordua zeukan, eta komunera joateko giltza behar genuen. Hasieran arraro samarra zen, baina irakasleak oso ondo antolatu ziren, eta, nahiz eta baliabide gutxi eduki, dena kontrolpean zeukaten. Baina orain ia hilabete daramagunean, zentzurik ez daukaten gauza asko daude. Hasteko, patioa banatu egin dute, eta maila bakoitzak zati bat dauka. Asko garenez, hirugarren eta laugarren mailakoek parkinean egon behar dugu. Baina ez daukagu ezer egiteko, ezta esertzeko lekurik ere; bakarrik zutik egoten gara, hitz egiten. Beraz, kalera joateko baimena eskatu genuen, behintzat banku batean eseri ahal izateko; baina ez ziguten utzi. Horrez gain, baloi bat eskatu genuen, baina ez ziguten utzi, nahiz eta Gorputz Hezkuntzan erabili dezakegun. Patioan elkarrekin egon gaitezke, eta jaten ari bagara musuko gabe egon gaitezke, baina klasean gaudenean ezin gara elkartu, ezta pasilora atera ere, ezta mahaiak elkartu ere, segurtasun distantziak errespetatu behar ditugulako. Eta horrek ez dauka zentzurik, kalera ateratzen garenean, elkarrekin egongo garelako eta musukorik gabe. Bestalde, gure ikastetxean ez daude nahikoa ordenagailu kurtso guztietarako; beraz, laugarren mailakook geure ordenagailua ekarri behar dugu. Baina pertsona batzuek ez daukate ordenagailurik edo ezin dute ekarri; ondorioz, sakelakoan egin behar dituzte lanak. Gainera, ordenagailu batzuk ez dira pizten ez badaude entxufatuta, edo oso azkar deskargatzen dira; nahikoa entxufe ez daudenez, luzagailuekin ibili behar dugu egun guztian. Edonola era, orain klasean gordetzen ditugu, baina, lehen, lehenengo pisuraino jaitsi behar izaten genuen luzagailuen bila; eta kontuan izan behar da gure gelak azken pisuan daudela eta egunero ordenagailua gainean eraman behar dugula takilak kendu dizkigutelako. Eta nire buruari galdetzen diot: Noraino iritsiko da egoera hau? Konturatuko gara honek ez daukala zentzurik?

INSTITUTURA BUELTA Irailaren 16a izan zen institutuko lehendabiziko eguna. Arraroa egin zitzaidan sei hilabeteren ondoren goizeko zazpi eta erdietan jaiki, eta etxetik instituturako bidea, berriz ere, egitea. Duela aste gutxi hasi dugu institutua, baina oraindik ere zalantza ugari dauzkagu, edo agian beldurra izan daiteke, auskalo! Gauden osasun egoera larri honetan edozer gauza gerta daiteke egun batetik bestera, hau da, agian bihar klaseko ikaskideren batek positibo eman eta, berriz ere etxetik ikasketa telematikoa egin beharko genuke. Gure gelan hamazazpi ikaskide gara, aurten ez naiz nire lagun minaren ondoan eseri, segurtasun neurriak errespetatu behar ditugulako; horren ondorioz, bakarka eserita gaude. Mahaiek metro eta erdikoa distantzia mantendu beharko lukete, baina gure kasuan hori ezinezkoa da, gure gela oso txikia baita. Pintxopotera joaten diren pertsona horiek guztiak, berriz, bata bestearen ondoan egon daitezkeela ematen du, birusa existituko ez balitz bezala. Tabernetan ere, bata bestearen ondoan esertzen dira musukoa jaitsita dutela, eta guk, institutuan gauden sei orduetan guztietan, maskarila soinean dugula egon behar dugu, baita soinketan ere! Ez zaizue iruditzen kontraesan asko daudela? Komunei dagokienez, arauak ere oso aldrebesak dira. Komunera klase orduetan soilik joan gaitezke, irakasleari giltza eskatuta, eta jolas garaian komunak itxi egiten dituzte burbuilak ez sortzeko. Ikastolan genituen arau guztiak aldrebestu egin dira, ez duzue uste? Hausnarketa txiki hau egin ondoren, konturatu naiz birus txiki honek ze kalte handiak egin ditzakeen gure gizartean. Bakoitzak bere aldetik jarriz gero lortuko dugu aurrera ateratzea. Eta espero dugu laster izatea hori!