Want to make creations as awesome as this one?

No description

Transcript

egoera berriari proposamen berriak ! betiko esentzia!

Enkarterrietako Museoa.Ekintza Didaktikoak 2020-21

www.enkarterrimuseoa.eus

hezitzaile taldea

Leire

Ainara

Isa

gure lana zuekin partekatzeko prest

PROPOSAMENberriak

Formatu presentziala museoan

SEGURTASUN NEURRIAK MUSEOANEgun bakoitzeko ikastetxe bakar batek hartuko du parte museoko ekintzetan.Ekintza aurrera burutzeko taldea azpitalde txikietan bananduko da .Espazioak handitu ditugu eta barruko airea etengabe berrizten da.Talde bakoitzak erabilitako materiale guztien desinfekzioa burutuko da.Ekintzen zenbait atal aire librean burutuko dira.

Birtuala

BIRTUALABaliabide digitalak prestatu ditugu ikasleek zuzenean edukiak landu ditzaten, museoko hezitzaileek internet bitartez ikasle taldearekin zuzenean konektatuko dugu museotik eta eduki teoriokoak azaldu zein proposamen praktikoak zuzenduko ditugu.Ariketa praktikoak burutzeko ikastetxeak ikasleen artean banatzeko material indibiduala jasoko du.

Ekintzak burutzeko 3 formatu ezberdin

Museoko hezitzaileek ekintza zuzenduko dugu une oro, irakasleek parte hartzeko data soilik erreserbatu behar duzue, beste guztia gure esku!

Formatupresentziala ikasgelan

Museoko hezitzaileak eskolara hurbilduzMuseoan planteatutako ekintzak gela eta eskolaren ezaugarrietara moldatuko dira. Eskolak erabilgarri dituen aire libreko espazioak aprobetxatuz zenbait ekintza praktiko burutuko ditugu.SEGURTASUN NEURRIAK Eskolan burututako ekintzetanGure lana ikastetxearen arauetara moldatuko dugu.Eskolara eramaten diren materiale guztiak desifektatuta egongo dira.Material indibiduala gailenduko da, partekatu beharreko materiala izatekotan ikasle batetik bestera pasa aurretik garbituko da.

ESKAINTZAEZAGUTU

1

2

3

eskaintza didaktikoa: URRITIK aurrera

Historiaurreko tailerra

Erdi aroko tailerra

AbellanedakoBatzar Etxea

Eduki berriak

Ekintza berria Aire librean

Eduki berriak

ekintza guztiak doakoak

Historiaurreko tailerra

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei eta DBHko 1.mailakoei zuzenduta dago, beste maila batzuetara ere egokitu daitekelarik.Gure ekintza guztiek ikasleen parte hartze aktiboa bilatzen dute, kasu honetan historiaurreko eduki nagusiak ezagutu eta barneratzeko esperimentazioan oinarritutako ekintza praktikoak garatuko ditugu.Eboluzioa, industria litikoa eta historiaurreko artea izango dira ekintza honen ardatzak, alde teorikoa eta praktikoa uztartuz garai honetako bizimodura modu erakargarrian hurbilduko gara.Tailer honen osagai izango dira, besteak beste, harrizko lanabesak egitea, sua antzinako erara piztea edota kobazuloen barrualdean zein elementu mugikorretan islatutako arte adierazpenak egiteko teknikak eta materialak erabiltzea.

Eduki berriak, ekintza egokituak

ATAL BERRIA: "Artearen Hastapenak Enkarterrin" eduki eta praktika berriak historiaurreko artearen sekretuak ezagutzeko.

Museoan

MUSEOANEkintza segurtasun neurrietara moldatu duguTaldeak azpitaldetan banatuta lan egingo du, une oro elkarren artean bananduta mantenduz.Ekintza praktikoen espazioa handitu egin dugu: gune bakoitzean asko jota bi ikasle kokatuz eta ikasle hauen artean distantzia eta garbitasun neurriak bermatuz."Artearen hastapenak Enkarterrin" atal berriasortu dugu,lan indibiduala bermatzen duten praktikak garatuz.Iraupena: 90"

Tailerra ikastetxean

IKASTETXEANMuseoko hezitzaileak ikastetxeetara hurbilduko gara, Museoan planteatutako ekintzak gela eta eskolaren ezaugarrietara moldatuz.Eskolak erabilgarri dituen aire libreko espazioak aprobetxatuzzenbait ekintza praktiko burutuko ditugu.Iraupena: 90" ( ikastetxe bakoitzaren baldintzetara moldatu daiteke)Goiz berdinean bi gela ezberdinetan jorratu daiteke ekintza.

Modu birtualean

Baliabide digitalak prestatu ditugu ikasleek zuzenean edukiak landu ditzaten, museoko hezitzaileek plataforma digitalen bitartez ikasle taldearekin konektatuko dugu museotik eta eduki teoriokoak azaldu zein proposamen praktikoak zuzenduko ditugu.Ariketa praktikoak burutzeko ikastetxeak ikasleen artean banatzeko material indibiduala jasoko du.

Itzuli

informazioa eskatu

enkarterrimuseoa@bizkaia.eus

MODU BIRTUALEANBaliabide digitalak prestatu ditugu ikasleek zuzenean edukiak landu ditzaten, museoko hezitzaileek plataforma digitalen bitartez ikasle taldearekin konektatuko dugu museotik eta eduki teoriokoak azaldu zein proposamen praktikoak zuzenduko ditugu.Ariketa praktikoak burutzeko ikastetxeak ikasleen artean banatzeko material indibiduala jasoko du.

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei eta DBHko 1.mailakoei zuzenduta dago, beste maila batzuetara ere egokitu daitekelarik.Gure ekintza guztiek ikasleen parte hartze aktiboa bilatzen dute, kasu honetan historiaurreko eduki nagusiak ezagutu eta barneratzeko esperimentazioan oinarritutako ekintza praktikoak garatuko ditugu.Eboluzioa, industria litikoa eta historiaurreko artea izango dira ekintza honen ardatzak, alde teorikoa eta praktikoa uztartuz garai honetako bizimodura modu erakargarrian hurbilduko gara.Tailer honen osagai izango dira, besteak beste, harrizko lanabesak egitea, sua antzinako erara piztea edota kobazuloen barrualdean zein elementu mugikorretan islatutako arte adierazpenak egiteko teknikak eta materialak erabiltzea.

enkarterrimuseoa@bizkaia.eus

Erdi aroko tailerra

Itzuli

Eduki berriak, ekintza egokituak

EDUKIAK BERRITU DITUGU “Emakumea erdi aroan” eta “ Erdi Aroko jatorria duten Abellanedako monumento multzoa” gaineratuz.

Tailerra ikastetxean

Museoko esperientzia gelara eramango dugu, Erdi aroko tailerra egoera berrietara egokitu dugu eta eduki berrietan oinarritutako esperientziak diseinatu ditugu.Berritasuna: Erdi aroa Emakumeen ikuspegitik ezagutzeko enpatia historikoaren metodologian oinarritutako ekintza.Museoko Hezitzaileak gelara hurbilduko gara, saioa aurrera eramateko material indibidualak gurekin eramanez.Iraupena: 90" ( ikastetxe bakoitzaren baldintzetara moldatu daiteke)Goiz berdinean bi gela ezberdinetan jorratu daiteke ekintza.

Museoan

Taldeak azpitaldetan banatuta lan egingo du, elkarren artean une oro banaturik egongo dira.Ekintzaren ataletako bat aire librean burutuko da, Abellaneda auzoko Erdi Aroko jatorriaren testigantzak diren merkatal bidea, Urrutia Dorrea eta San Bartolome eliza bertatik bertara ezagutuz.Elkarbanatutako materiala zuten ekintzak material indibiduala duten ekintzengatik aldatu ditugu.Atal berria " Emakumea Erdi Aroan": enpatia historikoaren bitartez erdi aroko emakumezkoen bizipenak ezagutuko ditugu.

Modubirtualean

Baliabide digitalak prestatu ditugu ikasleek zuzenean edukiak landu ditzaten, museoko hezitzaileek plataforma digitalen bitartez ikasle taldearekin konektatuko dugu museotik eta eduki teoriokoak azaldu zein proposamen praktikoak zuzenduko ditugu.Ariketa praktikoak burutzeko ikastetxeak ikasleen artean banatzeko material indibiduala jasoko du.

informazioa eskatu

enkarterrimuseoa@bizkaia.eus

Taldeak azpitaldetan banatuta lan egingo du, elkarren artean une oro banaturik egongo dira.Ekintzaren ataletako bat aire librean burutuko da, Abellaneda auzoko Erdi Aroko jatorriaren testigantzak diren merkatal bidea, Urrutia Dorrea eta San Bartolome eliza bertatik bertara ezagutuz.Elkarbanatutako materiala zuten ekintzak material indibiduala duten ekintzengatik aldatu ditugu.Atal berria " Emakumea Erdi Aroan": enpatia historikoaren bitartez erdi aroko emakumezkoen bizipenak ezagutuko ditugu.

Baliabide digitalak prestatu ditugu ikasleek zuzenean edukiak landu ditzaten, museoko hezitzaileek plataforma digitalen bitartez ikasle taldearekin konektatuko dugu museotik eta eduki teoriokoak azaldu zein proposamen praktikoak zuzenduko ditugu.Ariketa praktikoak burutzeko ikastetxeak ikasleen artean banatzeko material indibiduala jasoko du.

enkarterrimuseoa@bizkaia.eus

abellanedako batzar etxea

Bisita gidatua aire librean

Landutako edukiak

Info+

Talde txikietan Ikasleen adinera egokitutako edukiak45" iraupena

informazioa eskatu

enkarterrimuseoa@bizkaia.eus

Itzuli

enkarterrimuseoa@bizkaia.eus

eman izena!

Ekintza guztiak doakoak

Telefonoz : 94 650 4488enkarterrimuseoa@bizkaia.eus