Want to make creations as awesome as this one?

No description

Transcript

MUGIMENDUAUTONOMOAHH-n

HEZITZAILEAK ETA FAMILIAK LANKIDETZA ESTUAN

ESKOLA ETA FAMILIEN ARTEKO ELKARLANAHaurraren autonomia lortzen laguntzea eta haren ahalmenak garatzea dira bien ala bien helburu. Funtsezkoa da elkarrekiko konfiantza eta onarpeneko harremanak eraikitzea, honela, hezkuntzarekiko erantzukizunak partekatu eta haurraren oinarrizko beharrizan hauek asetzeko: beharrizan fisiologikoak, lotura afektibo egonkorrak eta garapenerako ingurune pizgarriak.Horregatik, eskola eta familia beti elkarrekin aritzen gara.

EKOSISTEMA HEZITZAILE ETA ANITZAK

Gure Ekosistemak antolatzerakoan haurraren erritmo, interesetabeharrizandesberdinak errespetatzen dira etabarru nahiz kanpoko espazio anitz eta zainduak (errealak eta naturalak)eskaintzen dizkiogu. Horretarako, hezitzaileok elkarlanean, printzipio horiei erantzuteko ekosistemak diseinatzen ditugu.Haurrak, bestearekin edota bakarka esperimentatzeko, manipulatzeko, ikertzeko eta ondorioakateratzeko aukera izango du. Bere interesetatik abiatu eta jakin minari erantzunez erronka berriei ekingo die, bere gaitasunak eta mugak ezagutuzeta bere NIA eraikitzen jarrituz.Hezitzaileok adostutako eskuhartze estilo bateratua dugu eta haurraren gaitasunak eta ahalmenak, beharrizanak eta garapen bilakaera bermatzeko eragiten dugu.

ELKARREKiN ETA ELKARRENGANDIK IKASTEN DU

Gure metodologia eta antolaketak, ikas espazio edoekosistemetako ateak erabat zabaltzea dakar, espazio batetik batesterako zirkulazio bideak irekitzea eta ondorioz, haurraren interes, behar eta hautuei aukera ematea.Elkarrekin eta elkarrengandik, kooperatuz ikasteko bideak sortzen dira: batzuetan besteen ereduak behatuz eta imitatuz, beste zenbaitetan, kideen eredu izanaz. Honela, oinarrizko diren elkarrekiko errespetua, kooperazio eta lankidetza, elkarrekiko zaintza eta talde lana,...landuko dira besteak beste.

HAURRA PROTAGONISTANi-a eraikitzen eta mundura egiten

Haur Hezkuntzaren xedea, haur guztien garapen osoaeta orekatualortzenlaguntzeada, dimentsio guztietan. Guzti hau, familiekin lankidetza estuan eta oinarrizko konpetentziak garatuz lortuko dugu.Adin hauetan, haurra bere "nia" eraikiz doa, haurrekiko, helduekiko eta ingurunearekiko harremanen bidez. Prozesu horretan, funtsezkoak dira Segurtasun afektiboa eta Garapenerako Autonomia.Garapenerako autonomia ahalbidetuko dugu, pertsona autonomoak, sortzaileak eta ekintzaileakizan daitezen.

Matematika

Ekosistema honen xedea da matematika-jakintza erabiltzea, errealitatea ulertzeko eta interpretatzeko eta eguneroko bizitzako hainbat egoeratan sortzen diren arazoak ebazteko eta komunikatzeko.Matematikaren eskutik, haurrak ingurune fisikoko elementuak aztertu, behatu, esploratu, ikertu eta identifikatu, antzekotasunak eta diferentziak hauteman, ordenatu eta sailkatuko ditu. Manipulaziotik abiatuz eta lengoia matematikoa aplikatuz, ingurunea adieraztera eta errepresentatzera iritsiko da. Pentsamendu matematikoa garatuz, berriz, munduari aurre egingo dio eta mundu berri bat sortzeko prest izango da.

Hizkuntza

Norberaren baitako eta kanpoko munduaren arteko lotura egiten du hizkuntzak; izan ere, haren bidez, errealitatea adierazten da, portaerak erregulatzen dira, hartu-emanak izaten dira eta munduaren jabe egiten da.Ekosistema honetan, literaturaren adierazpenak gerturatuko zaizkio haurrari, bizipen gozagarriak izan ditzan.Irakurketa eta idazketa modu adierazkor eta funtzionalean erabiltzekoaukera izango du haurrak hezitzaileen laguntzarekin, eta horrela, irakurtzekoeta idazteko sistemaren ezaugarri eta arau batzuk ikasten hasiko da.

Zientzia

Gorputza, ingurune naturalak eta hura osatzen duten izaki eta elementuek jakin-min eta interes handia pizten dute haurrarengan. Ingurune horietako elementuekin dituen bizipenak baliagarri izango dira haurrak, helduaren laguntzarekin, naturako fenomeno batzuk behatzeko, haien adierazpenez eta ondorioez ohartzeko eta pixkanaka izaki bizidunak ezagutzeko. Metodo zientifikoa aplikatzeak bere ingurune fisikoaz jabetzen lagunduko dio.

Artea

Material askotarikoak arakatu eta sormenerako eta adierazpenerako erabiliaz, mundua ezagutzeko, ulertzeko, interpretatzeko eta balioesteko bidea egingo du haurrak. Artea balioesteko, arteaz gozatzeko eta artea adierazpide moduan garatzeko trebetasunak eta lengoaia eskuratzea da helburua ekosistema honetan. Horretarako, adierazpen teknika oinarrizkoak erabiliko dira, abesti eta dantza bezalako adierazpenak landuko dira eta baita gure eta beste herrialdeetako eredu artistiko eta kulturalak ere.

Mugimendua

Haurrak, jarduera motorearen bidez eta inguruarekin harremanetan, bere nortasun propioa eraikitzen du. Bere ideiak eta emozioak azaltzen ditu.Gorputz mugimenduak doituz eta gorputza baliabidegisa erabiliz egiten du bere ikaskuntza prozesua.

Pentsamendu eta metodo zientifikoa garatuz. Hipotesietatik ebidentzietara.

Mugimendutik barne eta kanpo mundua deskubrituz

Sentitu-bizi, esperiementatu, sortu,, adierazi

Komunikatu, harremandu, portaera erregulatu

Manipulaziotik, kontzeptualizaziora eta kode matematikoaz errealitatea interpretatzea.

GURE EKOSISTEMAK